XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jaym 0043 Illebete igaro-orduko, egin ebazan jausialako eurijak; esan leikian zeruko erreka askoren-atiak zabaldu zirala lurrera urak Jausteko: ixugarrija zan Ibaigarden'en urak eroyan abijadia; arri guztijak-be, uste ixan zan eruango ebazala ur-juanen inddarrak.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0139 Jas! Nik ekarri det abiadea!
- Alarauak entzun dituk beraz?.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 Ako lan eta ekiteak bear diranak, beruntz doan abiyada ori geratu azoteko eta gorantza bultzatzeko.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 -Gu bazterrian bizi geranik, geonek bakarrik dakigu; bañan bazterretik atera-ta, noizianbeingo abiyadak egin oi ditugu Donostira.

5. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zubk 00001 Lurra geldi dagola guk uste izan arren, izugarrizko abijadan dabil ortzea zear.

6. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa a. gerenabarrena 0414 Guda-orniolak eta ontzitegiak darabillen abiadeaz batera ipar-amerikarren gogapetan gudarako kemena sutu, nekeak artzeko gogoa indartu, ta gurenda-naia biztu egin dira.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00049 Horrelako expresioak maiz esaten dira: denboraldi determinatu batean, mugitzen den batek korritu duen espazioa bere abiadaren funtzioa da, metalezko barra baten luzera bere tenperaturaren funtzioa da; uzta ona edo txar bat eguraldiaren funtzioa da.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/3 0090 Basajaunek, berealdiko abiada hartu eta, erraz baino errazago saltatu zuten; Sanmartintxiki, berriz, indar gutxi hartu nonbait eta, gari pilaren erdira erori zen, eta baita katiuskak gari alez bete ere.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0200 Tentsio-pultsu honekin arkuaren deskargaren abiada lortzen da eta beraz lanpara funtzionamenduan jartzen da; hau da, piztu egiten da.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0124 - Horko bola hori al da zure planeta? Baina bola hura, segundu batzutara, globo handi bat zen eta haruntz zihoan zuzen-zuzen izugarrizko abiadan Compagnoni Peppinoren taxia.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0014 Berehala jaitsi behar izan zuen berriro, ordea, bere baratxuri itxurako burua amak abiada bizian erretolika biziagoari ekin zionean: -... baina nirekin etorri beharko duzu, Bixentiko, bestela Siresako nahiz hemengo fakturak ordaindu beharko ditugu eta.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0101 Abiadarekin, beheko ezki-adarrean gora, zuhaitzera igotzen da Jutta.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0127 Bere abiada eztitu eta batera eta bestera begiratzen hasi zen zuhurtasunez.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0019 - Ama, ama! Hor naiz! - eta abiada izugarri batez hegaztatu eta uuuuuu... uuuuuu... Amaren ondora joan zen.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0036 Animalia multzo bat zetorren beren aldera abiada izugarrian.

16. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0142 Tom Jones jockerean
zigarro kehea lausoa
Neon zirrinda kale bustian
gorri ta berde ta ori ta urdin hedatua
dorreko kanpaiak hamabi kolpe
portutik barku baten adarra
autobus baten abiada ohia

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0049 Sena-ren senaren
esanak
agintzen dik
eskuko mugimenduaren
abiadan, artista.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0020 Abiada bizian pasatzen ikusten ditu ezkerretik.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0020 Adibinatzen dituen so hotz epaile horiekin berea ez gurutzatzeko, aurrera begiratu irmoki eta abiadari eusten saiatzen da, abiada geldo honi, inkontzienteki azkartu baitzaio une batez.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0020 Ordulaurden bakoitzean geldiunetxoa, hamabost segundu itxoin arnasa zerbait oneratu arte eta beste hamabostetan bihozkadak zenbatu; kontu handiz, hortxe baitago ihardun osoaren gakoa; kopuru horretatik berehala ateratzen da minutuko zenbat lituzkeen, eta zifra horrek erakutsiko dio daraman abiada behar bezalakoa den ala ez, aerobian ala anerobian ari den, zeren gertatu baitaiteke agian ariketa osasungarrian dihardualakoan, bihotzaren kabida areagotzen alegia, horixe baita oraingoz komeni zaiona Manuk dioenez, eta Manuren hitzei jarraiki nahi zaie itsu-itsuan gertatu daiteke, bada, bizkorregi joatea ea bihotza zabaldu gabe bihotz hormak sendotzen eta gogortzen ihardutea, eta oraino ez dago horretarako prestatua, ez da gauza oxijeno zorrean aritzeko (atletek egin ohi duten bezala), hori aurrerago datorke, bihotza zabalago dukeenean, erritmo larriagoei eutsi, sufrimenduari aurpegi eman ahal izango dionean.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0021 Eta ebidentzia honek, begi bistan ikusten duenak, punturaino gorde duen itxaropena ustel gertatu dela darakuskio. Akabo ametsok! Lehen saio honetan inoiz baino polikiago joan eta hala ere muga egokietatik at dago, ia irrigarri zerion abiada geldoa ere gehiegi zaio.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0167 Tximistaren abiadan bere gelara joan eta atea giltzaz itxi zuen.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0087 Esna mendeetako zuen lo zorrotik eta ailtxa zaitezte! Zoazte Larrun mendiko malda usaintsuetatik behera! Zoazte bai harkaitz artetik abiada zaluan! Eragiezue hegalei eta zoazte errekasto gainetik, egoitza oihan itsu horretan duten andere ederrei men egitera!

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0074 Ez urrutira: negu hartako eguraldi latzak moztu egin zuen Maria Luisaren abiada.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0116 Bide leun eta ikusgarri hartatik, etxaditik irtenda, ibilgailu bat iragan zen abiada nabariz.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0066 Eta Jumbo erraldoia lur gris tristea batere penarik gabe utzirik abiada laster eta zaratatsuz zeru goietarantz harro abiatu zenean, muturra tente, Carlosen gogo bero eroa ere gorantz hegatu zen ordurarteko bizimodu narratsari adio laster aringarria egin nahirik.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0066 - Abiada normala generaman...- hasi zen Chatelard Kurt-i komentatzen.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0019 Rosa O`Klabelin agurtzeko aukerarik ere ez zuen izan, ez zuen enziklopedia poetikoaren tomoetako zelofana askatzen ari zen Bixentikori zeinen diruarekin ordaindu behar zituen tomo guzti haiek galdetzeko betarik izan, ez zuen etxeko garaje aurrean zegoen Stop seinalea errespetatzeko astirik izan, eta han irten zen, saltoka hasieran, abiada osoan gero, Madame Kontxexiren Dyane berdea, autoa saihestu nahian semaforoa jo zuen ertzainaren motorrari jaramonik egin gabe.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0052 Max-ek anartean zutik eta ixilik segitu zuen Beatrizen itzalaren abiada segurua.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0124 Liburugintzaren abiadak herri baten kultur kondizioak, beharkizunak eta premiak adierazi ohi ditu.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. perales 0149 Guri komeni zaigun abiadan joan gaitezke.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. arzubiaga 0043 Indar berri hauek, frenatu, balaztatu egiten dute osasuna hobetzearen abiada eta gure bizia arriskutan jartzea.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. iztueta 0040 Xede hau lortzeko on diren argibide teorikoak oro onartzeko prest egon behar dugu, ez noski inorenak eta nonbaitekoak direlako, historiaren abiadan argibide bilakatu direlako baizik.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. irigoien 0239 Geroago Euskal Herri osoan sartu zen apurka apurka kristau-erlijioa, aurreko garaietan asitako latin-erdaldun bihurtzearen abiada ahulduari indar berriak emanik dudarik gabe.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jamuj 0010 Oraintxe gaude berorien abiadan.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kirolak 1975 0032 Abiada hartzen ikusi zuten gizona eta, besoak zabalik zituela, aurrerantz oldartzen.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak geografia orokorra 0036 Haizeak hartzen duen norantza edo direkzioa haize horratzen bidez ezagutzen dugu eta beronen abiada anemometro direlakoen bidez neurtzen da.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0244 Oso animalia jatunak izanik beren garroetatik gertu jartzen zaien edozein harrapakin abiada handiz erasotzen dute, berarenganantz bi garro diferentziatu jaurtikiaz, luzeagoak eta bentosaz estalitako plaka batzuz amaitutakoak, eta normalki garro normalen tartean bildurik aurkitzen direnak.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0137 Abiada handiko arrainak.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0137 Arrantzale batzuk diote 80 kilometro orduko abiadan ikusi izan direla eta submarinista batzuen arabera 100 kilometro iritxi ahal omen.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0137 Abiada hori, bere egitura fusiformeari ez ezen, mutur eta isatsaren jarrera bereziari zor omen, zalu mugitzen duelarik, hala nola atzekaldeko muturrean duen hezur konkorrari.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0035 Itsas korronteak ibai handi batzu dira, itsaso berak ez duen bezalako tenperatura, gatzatasuna eta abiada dutenak.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oñatilib 1982 0085 XVIII. mendera arte abeltzainak gailendu zirela badirudi ere, harrez gero galtzaile bihurtu zitzaizkigun, laborantzak abiada azkarra hartu baitzuen.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0075 Ahuntz umeak abiadan atera dira belarren artetik... aita-amak aztalen atzetik dituzte, hauk ere abiada guztian.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0109 Teju-musker bat ikusi zuen nola zebilen bandu batzuen artean, baina ez zion ardurarik eman; tejua ez daiteke arboletara igo, baina egundoko abiadan ibiltzen da.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0080 Alegia, egun astronomikoa luzatu egiten dela, eta beraz, Hilargiaren abiada gure planetari buruz laisterrago egiten dela.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0159 Alegia, martxa eta abiada honetan laster, gure karlistakume bekatarion lehengo bekatuen zorrak borratzeko, demokrategitxoak ere bilakatu izango gara, eta tolerantziaren tolerantziako gure lehia demokratikoan, edozer gauza ondo iruditu beharko zaigu, uste-muste guztiekiko izango gara etor-etorkorrak, ideia guztienganako egongo gara leiho-zabalik, birrinduak izango ditugu gaurko estukeriak, azkenean superatua izango dugu geure nacionalismo culturala (Deia, 1989.12.3), mundu guztikoak bakarrik izango gara abertzaleak, zoko-mirrin triste honetakoak barik, izugarri poztuko gara popatik ematen diguten bakoitzean (konstituzionalki izan dadila), txit ohoratuak sentituko gara Euskal Herriko Unibertsitateak Millán Astray-ren ohorezko irakasle memoria instituzionaliza diezagunean urteroko jaiegun gisa.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azterketa historikoak/1 0249 Baina telegrafo elektrikoari esker albisteen igorpenaren abiada eta biltzapenaren azkartasunak izugarrizko hazkuntza jasaten dutenean, abantaila horiek suntsitu egiten dira edo, bederik, funtsez murrizten dira.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0063 Izugarri ederra da ikustea, jauziak egin baino lehen, nola dabilen igerian piszina borobilean barrena abiada handiz eta buru tontorra ur gainetik daramala.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0131 Bapatean, isatseko hegatsa goruntza makurtzen du eta honek, hegazkinen erara, hegan egiteko abiada itzela ematen dio.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0131 Hurrengo orrialdean agertzen den xibartak, abiada handia hartuz gero, atzeko hegatsa beherantza makurtu du.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinonimoen hiztegia 0009 Ia guztia egiteko dagoenean, behar-beharrezko, oso garrantzitsu bihurtu ohi da honelako ahalegina; azken irrintzia ez bada ere, geroan segida izango duten urrats tinkoagoen abiada bai.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0077 Zientziaren mundua ere abiada handiz aldatzen hasi zen, ordurarte ikutuezinak ziren teoriak berrikusi eta aldatu egin behar izan zirelarik.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0311 Besterik baizik, bere gizatasunaz erantzirik geratzen da sarritan, tresna huts bihurturik, berak ibilian jarri duen teknik abiadak bazterturik, bere ahalizatearen giltzapeko eginik.

55. 1969-1990 gipuzkera antzerkia i. begiriztain 0100 - Abiada artan ziolarik, bere ukabilla bidali zion Mike`k betondora eta beste morroiaren gaiñera joan zan Burton, korderik gabe.

56. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak a. albisu 0051 Belar-jaleen zaipiderik berezienetariko bat, iges egitea da eta ontan abiada aundiak lortzen dituzte (dituez).

57. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0063 Bizilegea danez, zaarrak ba-dijoaz, eta, aize bizkorra iduri, abiada izugarrian joan ere.

58. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0157 Alperrik genbiltzake, ba`da, ludiko korrikalariak eta Euskal Erri`koak alderatzen Mundu zabalean atletak eta batez ere korrikalariak izugarrizko einean eta abiadan ugaldu ba`dira, gogo bakun eta osasungarri batek eragin dielako da.

59. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0074 Eta herriko kontseiluan, indar berezi bat egitea, gerezi pestari beste abiada bat emaitea, erabaki zen.

60. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j.a. irigarai 0091 Nafarroan egin euskerazko literaturaren abiada honetan arras gogotik nahiko zuen sartu.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1984 0001 Lehenen hegaldia nik zuzenduko dudalakoan dago, baina, ez ezazu mandoa, eta tira! goazen!, esaten diot, eta, ia ia berak ere sinetsi ezin duela, hor darama abiada bizian pistan zehar gure egazkina, eta berehala muturra jaso, eta zeruruntz.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.l. lizundia 0001 Orain 40 urte, 246 bizilagun zituan; eta gaur heriotzarako abiada hartu dau.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0001 Au da beraz eskaleen azkeneko estrategia, eta gauzak dijoazen abiadan, ez giñake arrituko okertzen astea.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0002 Laister asiko da berriro ere bere abiadan EZIKO, Dikastillo eta Allo, Nafarroa`ko erriak festa-giroan bilduko dira aurtengo udaran ere, eta Gipuzkoa`n Unanue-zar dalako Añorga auzoko leku paregabea ere nexka-mutikoen kabi alai izango da.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0001 INDUSTRIGINTZA
Industriak bere osotasunari begiratuta, abiada naiko ona izan omen du.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1985 0001 Gogoratzen naiz lenengo aldian, zuzendari bezela Mariasun Lasarte egon zela eta abesbatzaren abiada etzan oso sendoa izan, gero zuzendaritza Kermelo Llorente`k artu zuen.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak amatiño 0001 - Bestalde, astekari baten abiada ez da, ez, guk nahi genukeen hainakoa, eta Luis Pedro Peña Santiagori inork ez ziola erantzun esaten genuen arren, diogun, orain, uztailaren 5ean Bergarako alkateak berak erantzun ziola, eta, ondoren, Peña Santiagok berak berriro ere hilaren 20an.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Ia datozen urteetan ume gehiagok joaterik duen, zerbaiten beharrik badago-ta haurrontzat abiada ikaragarrian hazitzen ari den Herrera honetan.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Abiada horretan ez dio inori eta ezeri barkatzen.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. ansola 0002 Ez da, honela, miresteko, libra esterlina, franko frantsesa eta lira, diru-merkatuetan, espekulatzaileen eskuetatik ihesi, gain-behera abiada amorratuan erori baldin badira.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... urraspide 1982 0001 Itsaropenak ere nahitaezko ditu geraldi eta lotaldi gero berriro esnatu eta abiada hartzeko.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... urraspide 1982 0002 Maisu pilotaren banakuntzan, luzamenduetan ibili gabe lagunari egoki eskaintzean eta maisu, batez ere, beren abiada zoragarrian eta irabazteko gogo eta fede sendoan.

73. 1991> bizkaiera literatur prosa aititeren mokoa 0015 Ahoa zabaldu eta karakolen abiadan, geldi-geldi, agian hainbeste urtetan esateko prestatutako hitz batzuk atera ziran, toilki, ezpainen artetik: Ez galdu barruan daukoan hori, ume.....

74. 1991> euskara batua ikasliburuak bakarka/4 0216 Aurrena zetorren autoa, ordea, gelditu beharrean, abiada azkartu egin du eta ziztu bizian pasatu du semaforoa.

75. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/bbb1 0173 Karril bakarreko tren hauek tren normalek baino abiada altuagoak lortzen dituzte.

76. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00167 Agerpen hau pozezko ulu basatiekin agurtu zuten mingoek, eta abiada bizkortu zuten, mendiaren beste maldatik ihes egingo ote zien beldur, eta aldapan gora igotzeko trabarik ez izatearren armak erdibidean jaurtiki zituzten.

77. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0042 Orduan, gertakizunek bira harrigarri bat eman zuten, espero ez nuena, istorioaren bukaerarantz abiada bizian joateko.

78. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0099 Eta orain ez zen gaztetan bezala, erorita ere altxa eta anda demonio lehen baino askoz ere abiada biziagoan kaminoa jan beharrean hortzak estututa aurrera.

79. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0215 Eman dezagun bihardila handi batean miniaturako trenbide sistema oso bat atondu dela, seinale, bidegurutze, lotune, tunel eta guzti, eta trenak alde guztietatik dabiltzala era guztietako abiadetan: dena apur bat nahas-mahasean, gazte baten barne bizitzaren irudi.

80. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0215 Errebueltetan ez da deskarrilatzen, ez da gelditzen, eta abiada handiagoa hartu ere ez du egiten: bakarrik, beti aurrera eta aurrera ibiltzen da bere bide biribilean.

81. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00015 Orduz geroztik nire bizitza errotik aldatuko zuen abiada eroan.

82. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0183 Autobidean sartzearekin batera hasi da festa: lehenengo bost kotxeak errenkadan jarri, orduko 10 kilometroko abiadara jaitsi eta dozena bat bandera irlandar dantzan jarri dituzte, bozina zaratatsuen doinuan.

83. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0183 - Bizkortu dezagun abiada!

84. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0302 Bost ordu luzeko bidaia nekagarriaren ostean, leihoko kristalaren bestaldean aurkitzen genuen, lepoa bagoien barrualdera luzatuta eta irribarrea ahoan beti, trenaren abiada geroz eta geldoagoa tipi-tapa dorpean lagunduz.

85. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0059 Abiada batean ur bila joan zen.

86. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0251 120ko abiadan zihoan eta bere aurrean harresi bat baino ez zen agertzen.

87. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0081 Aire garbiz hordi, abiadak txoraturik bueltatzen nintzen, gorputz-atalak neke boluptuos batek maskalduta, gogoa sasoitsu, apetituz eta freskuraz gainezka.

88. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0009 Martin, goizeon, Koixuaren errebueltan honantza hatorrenean ipinik palpalean makina; hamar segundu eta ipinik barriro abiada normalean.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00162 Nerbio ziatikoan kitzikapen elektrikoa ezarriz gero, orno-muinaren elektronegatibotasun mailan zenbait aldaketa nabarmentzen dira denboran zehar. Ezaguna denez, nerbio ziatikoa lodiera eta egitura ezberdineko zenbait zuntz motek osatzen dute, alegia A eta C izena daukaten zuntzek. A zuntzak mielinaz estalirik daude eta kinada sinaptikoa abiada handiz eramateko gai dira. Badago egon ere azpisailkapen bat talde honen baitan, bideraturiko kinada sinaptikoen abiaduraren arabera egin izan dena.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00162 Alegia, eta gure gaiari dagokionez, A zuntzek abiada handienez bideratu ohi dituzte seinale sinaptikoak eta batez ere ukimenari eta tenperaturari lotuta dagoen informazio somatosentsoriala bideratu ohi dute. A zuntzek aldiz, meheagoak izanik, A zuntzek baino motelago garraiatu ohi dute kinada sinaptikoa, eta bai informazio somatosentsorial mingarria zein ez mingarria eramateko gai dira. Azkenez, C zuntzak sano meheak dira eta ez daude mielinaz inguraturik, eta ondorioz zuntz hauetatik zehar garraio sinaptikoa moteltasun handiz gauzatu ohi da. C zuntzek, bestalde, minarekin lotuta dauden zenbait seinale sinaptiko garraiatzen dute.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eitb 00033 Hamabost urte dira, besterik ez. Eta garai hartako egoera eta komunikabideen gaurregungo abiada kontuan izaki, konprenitu beharko da, hala ere, horrelakorik. Garaian garaiko izatea tokatu zaigu, ezinbestean.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00012 Industrializazioari dagokionez, esate baterako, euskal herrialdeen eboluzioa desberdina izan da. Bizkaian industri hazkundeak abiada bizia hartu zuen 1876tik aurrera, nekazaritza zonaldean izan ezik.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0069 motibólido. Arrazoi oso serioengatik autoan 220-ko abiadan goazenean.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0091 subertsoniko. Bertsolariak soinuaren abiada baino azkarrago kantatzen duenean.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0019 Ez ziren arloteak bakarrik trenaren abiada isilak liluratzen zituenak.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0009 Hauek abiada bizian galtzera zihoan Euskal Herriko eta Pirinioetako mitologi ondarearen zati handi bat berreskuratu dute.

97. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0070 Tourreko lehen etapetan, Madine lakuan korritu zen bederatzigarren etapako 59 kilometroko erlojupekora bitartean, izugarrizko abiadan ibili ziren txirrindulariak.

98. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. kortajarena 0018 Errenderi aldera zijoan bi-zatik osatzen zuten tranbia, Kaskarre inguruan dagon tuneletik irteterakoan, malda bera asi zanean, trabak ezin eutsi ziola konturaturik gidaria, eta naiz eta bere aldetik aalegiñak egin, tranbia gero ta abiada aundiago artzen zijoala konturaturik, barruan zijoazten batzuk, larriturik, lurrera jauzi zituzten euren buruak, eta azkenik, Herrera'ko eliza inguruko biurgunera iritxi zanean, tranbia bere bidetik atera eta bide zabala zearkaturik eta beste aldeko tranbe-bidea ere pasa ondoren, bidearen alboko pareta jota, tranbe zati bat bestearen gaiñean geratu zan, iru eriotz egiñez.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Ohitura, kultura eta hizkuntza bakarrera goaz abiada bizian.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0027 Puntua eta oina emanda neurtu zituzten ondoren beren abildadeak eta Loidisaletxeren doinua izan zen saioko nota komentagarriena eta, berriro ere, Mendiluzek puntuari erantzuten erakutsi zuen abiada eta dotoretasuna, eta hitza emanda erabili zuen 10eko txikiko doinu ederra.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1991 0028 Euskalduntze prozesua abiada azkarregia daramala aipatu dute, zer nolako abiada ote darama erdalduntzearen prozesuak.

102. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1991 0028 Herri honek erdalduntze prozesuan eman duen abiada euskalduntzean emango balu zein onuragarria izango litzatekeen euskararen egoera.

103. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7767 - testuari hobekien dagokion abiadan irakurri behar dute ikasleek, aho-hizketa jatorrean geldiunerik ez dagokion kasuetan hitz arteko separaziorik egin gabe;

104. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0014 Ez da, ez batere sasoi txarra kurtsoaldia eta urtearen abiada nolatsu joan daitekeen aztertzeko eta proiektatzeko.

104 emaitza

Datu-estatistikoak: