XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0304 Lauren artean, alik ariñen eroan eben etxera ta ogeratu eben.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jaym 0094 -¡Ai neure andra maittia! ¡Jaungoikua'k aurkestu nau bada alik-ariñen zure senarragana, neure alegiñak egittera!.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0091 Arre Tordillo esan da alik ariñen besteen atzetiko bide ziorra iarraitu eban.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0169 Joango naiz alik maizena, alik sarriena, elizan Jesus ikustera.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0015 Elizac etzaitu beartzen comulgatzera, artaraco diña zeralaco, baizic comunioaren premia daucazulaco zure Maisu guziz andi eta santuagañaco diñeztasun alic guchien izan dezazun.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ipuiñak 0247 ¡Ai Jauna, ze eriotzea! Iñauldurizka ebillen lurrean abade eske, baiña danak soinei gora egiten eutsen; eta arerioa ganean etorkuna legez, bidean itxi bear izan zan, non ill zan arik lasterrena.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0659 Nere Jaungoiko eta Jaun Jesu-Kristo, neurrigabe ona zeralako, damu det biotz guzitik, Zu ofenditu izana; lenago ill pekatu egin baño (1) Kontriziozko egintza onek serbi dezake estutasunetan, baita maiz esateko ere, bere bitartez, alik lenen, Jaungoikoaren graziara biurtu dediñ, pekatu mortalen bat egiteko zorigaitza izan duana.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0006 Batzuek eta besteak beren tokian ipiñi bear ditudan ezkero, alik argi ta garbien jartzen saiatuko naiz.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a mendib 0124 1. Giputz-aditza alik osoroen biltzeko, eguberri-aurreko batzar baten, eritzia eskatu nizuten batzarkide maiteoi: ea, onetarako, Irun-Oyartzun-Ondarribi alde orretako adizkiak alkartzea bear bearreko lana edo beintzat egokia zeneritzazuten ala ez.

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0190 Aste osoan lan eta lan aritu ta, munduko arazoetako sari-alogera, soldata, irabazi egin badezute, igandea Jaunari eskerrak egiteko jarria dagola oarrturik, zergatik ez dezute alik ederrkiena gordetzen? Jaunaren egunak diran igandeak gorrdetzen ez diralako, ez digu Jaunak laguntzen.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0258 Eta aldiz, eskerren bihurtzeaz bezain-batean, eman detzatela gogo onez eta ahalik khartsukiena elizan dauden denboran.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0258 Bertzerik egin eztezakena dohala etcherat aphurtto harren buruan bainan ahantzi gabe Jainkoak zer grazia handia egin dion; lanean ere hari dadiela grazia hortaz orhoituz ahalik maizena.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Ba, Aberri Eguna alik ondoen eratzeko komisiyo jator bat osatu dala, ta, espatadantzariyak ta poxpoliñak entzayotan astekoak dira ta, meza nagusia Euzko Etxea'ko abesbatzak abestua Sabin gure Maixu illezkorrari ezkeñiko diogula... goizean eresbatza ta txistulariyakin diana izan bear gendukeala... eguardiko konziertoan eusko eresi edo gure gureak diran piezak jo bear litzakela... arratsaldeko dantzaldi guztia eusko dantza garbia izan dedin, askaturako piezak bakar bakarrik jo arasteko Ayuntamentuan Martxial jaunak eskatu bear lukeala ta... baña ixilik Txiprixtin danak batera esan gabe.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Orduan Gasteiz-ko Apezpiku jauna gorenetik, aren atzean eskual-apez guziak, eta ondoren Eskual-herri osoa, lanean eta Jainkoari otoitz egiten ari izango ziratekeen, gerla, aalik lasterren, kalterik gutienez, eta giristinotasunaren onerakoen bukatu zedin.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1909 0001 Sahetsetako eta pochi bat urruneko boz-emailentzat, deus ez edo biziki guti, eta ahalik bakanena.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... armus 1907 00114 Bi gaiza: Ezagut ahalik ountsa botz galthazalen jinak, hen ahal eta sendimentiak; jar nahi azkarrian botzaren emaiteko hountzentziaz eta ountsarentako bakhochki.

17. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0138 Irudi eder bat ez da egiten sasi-tartean edo kortako bazter baten tresna zar-loi tartean ostonduta eukiteko; egite andiak, gorenak guztien zoragarri ta pozgarri izanda alik geien iraun dagien egiten dira.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0076 Beren eginbearrak alik ondoen bete ta Jainkoari eder egitea zan aiek gein-geien nai izan zutena.

19. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0076 Goieskar ain berdingabe onezaz gaiñera, ludi ontako ontasunetan ere Jainkoak aberats egin nai izan ba'gaitu, eskar onez artu ta alik egokiroen erabilli bear ditugu, geure biotza aberastasunetara jota euki gabe, ta munduan zear txiro ta eskekoak ere ba-dirala gogoratuz.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak amez adisk 0020 Batzuek, diotenez, adiskidetasun andiegietatik iges egin bear da bat batzuengatik kezkatsu ibilli bear ez dedin; bakoitzak, diote, ba-du asko ta geiegi ere bere azi-orraziakin; gogaikarria da iñorenetan geiegi sartzea; adiskidetasunaren ao-ugalak alik lasaien eukitzea da egokiena, nai duzunean aiek zureganatzeko ala askatzeko; ongi bizi izateko, naretasuna baita aurrena, ta gogoa ez diteke artaz gozatu baldin bat bakarrik kezkatan ba'dago batzuengatik.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lfn 0005 Aztertu bear dira, alik laisterren, Euskal-erriko mintzaera guziak.

22. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0318 Eginbide duzue, eta eginbide hertsi, zer ere baita lur huntan on denik, garbi denik, eder denik, eta zer hura ahalik ederkiena, garbikiena, hobekiena gorestea, kantatzea.

23. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa je gh 1964 0337 Etsaia jadanik zedarrietara jina ginien, Frantziako lurretarik zati ahalik handiena behar ziela hartu.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 G. Cogniot, l'Humanité kazeta komunichtaren jaun buruzagiak izkiritua du 1945-eko urtharrilaren 31-ean: Libertatea, hartaz baliatzeko ahalik gabe, amets histu bat baizik ez da.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1947 00001 Arrezkero bi adiskide oien artean amaika idazki joan dira batagandik besteagana, ta beti euskeraz, euskera obexeago edo tarxeagoan alik onenean baña BETI euskeraz.

26. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0100 Eta umia besuetan artu ta jantzabalaz alik ondoen estalduta, etxerantz zuzendu zan, lagunak bere lepotik barre-egitten ebala.

27. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0139 Erkiaga benetako olerkari langille zintzoa dogu, burua agertu bearrik ez daukan orreitakoa bere olerkiari edertasunezko argibide bat emoteko eraturarik sentikor eta, alik txukun, garbienez....

28. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0124 Onegan bere uste osoa jarrita eban, eta sarri askotan azaltzen eutsazan bere arrenkurak, eta izan be, Edurne amaren naigabeak aalik ondoen uxatzen saiatzen zan.

29. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0139 Nezkatillatxuak orduan lorak ogeratu ebazan, seaskatu egongo litzake obeto; maitasunez soiñez-estali, geldi-geldi egon eitezela aginduz eta beingoan eta ekarriko eutsela esanez, alik ariñen osatu eitezen.

30. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak aurraitz 0013 Astelenez, merkatu-egunez, izan ba, Gernika'ren kixkaltze negargarria, alik-eta ondamendi aundiagoa ta ikaragarriagoa izan eiten: alik geien il eta ondatu eta enpairuak bilurrikareaz ondatzeko.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0070 Plastikozko boltsak erabil itzazu likidorik eror ez dadin kontu eginez, ahalik ondoen itxiz eta etxetik egunero ateraz.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. alkain 0074 Eta hau inolaz ere ezin da lortu; eta beraz, konpromezu bat lortu behar da zelularen goiko aldearekin kontaktu egingo duen eroaleak zelularen azalera ahalik eta txikiena estal dezan, eta sortzen den korrontea puntuetatik biltzen den puntuaraino dagoen distantzia ahalik txikiena izan dadin.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0004 Soilak baina ahalik zehazkien emanak ere.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/6 0038 11. Aurkitutako informazioa edota besteren batek emandakoa zure koadernoan ahalik zehatzen apuntatzen saiatu behar duzu.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak xake 0055 2 / Peoi pasatuak ahalik azkarren aurreratu behar dira.

36. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0048 Patxik birikak puztu zituen, eta txistu lodi-lodia aho barruan bildu ondoren, ahalik indartsuen jaurtiki zuen.

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0058 Goizean goiz jaiki zen, eta ahalik lasterren, mendira abiatu zen.

38. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0079 Ilunabar hartan, ahalik azkarren joan zen ohera noski, baietz ala ezetz, ezer esateke...

39. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0027 Esaidazu, arren,
ahalik lasterren!
.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0120 Bere nortasuna ezagutzea, gero ahalik ongien laguntzeko.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0033 Kamaleoia, beste mezulariren bat kolpatzeko deitzen ziotelakoan ahalik arinen atera zen.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0079 Bizkarreko mina ahaztu eta kamioira joan zen ahalik azkarren.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0125 Hiztegi arauemaile baten betebeharra ez da, hiztegi deskriptiboetan gertatzen den bezala, hitz bakoitzaren bariante eta erabilmolde guztien berri ahalik zehatzen ematea.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0130 Halaber gramatik kategoria, maila, eta esannahi nagusia, sekundarioak eta figuratuak, definizio ahalik zehatzenen bidez.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. etxezarreta 0204 Hitz gutxitan esateko, itzulpen-sistema honek jatorrizko textuari begiratzen dio, eta bere helburu guztia textu hori hizkuntza berri batetan ahalik berdinena ematen saiatzea da, jatorrizko formak erabat errespetatuz.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0064 Biena-Budapest-eko gobernuek ez zuten ahalik gutxiena baizik laguntzen.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. de rijk 0083 Entzuleak ez nekatzearren horietarik ahalik gutxien erabiliko dut.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0026 Datuak jasoaz, bakoitzari gehienik interesatzen zaion eskualde geografikoaz kolezio ahalik zabalenak egiten saiatzen gara.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak heraklito 0011 Ahalik, nahi adina baitu jainkolegeak, guztiak lain da, eta guztien gaineko.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak palt 0067 Maiz erabiltzen dituen honelako (@-) marratxoak gutxitu ditut ahalik gehien;(...).

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. osa 0079 Ahalik gehiena, ahalik denbora gutienean.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. osa 0079 Ahalik gauza gehien ikasi, ahalik denbora laburrenean.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. osa 0079 Ondorenez, bere tokian lan egin nahi ez dutenak, ahalik gehien produzitzea nahi ez dutenak, kanpora jaurtikiak izanen dira, nola fabrikan, hala eskolan.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0163 Giro atsegina sortzen saiatu ziren gogoz, zuhaitzak eta zuhamuskak elkartuz, eta dena belardiekin ahalik ongienik ezkonduz.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0418 2. Sailkapenaren aurkezpena Corpus-a honela idatzi dut: 1.ik) Zubererazko hitza Euskaltzaindiko ortografian dago baina ahalik kontsonante aspiratuak idatziz eta azentua markatuz.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.k. garmendia 0130 Eragin-etekinak ondo neurtu beharrak dauzkagu, irispidean ditugun baliabideak ahalik era zentzuzkoenean erabiltzeko.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0027 Haiek maizenik jorraturiko puntuak dituzte mintzagai: otoitz bikain edo Jainkoazko oroitze soil maitetsuan ahalik luzaroen irauteko bidea; begitar eta belarritarren arteko auzia, edo belarriak begiaren aldean dituen alderdi on eta abantailak bikaintasun irautetsuenak erdiesteko; Jainkoa laztantzera daraman otoitz-bidean maiz gertatzen diren sogorraldiek kristau zintzoei, eta batipat hasiberriei, sortzen dizkieten kezkak arintzea, zentzu bakoitzari dagokion ernai-egotea zertan datzan adieraziz eta sogorraldi horiek ardurenik irudipen hutsezkoak direla argiratuz; lehorraldiak aienatzea eta pozaldiak ez deabruagandikoak eta guritasunak iristea;

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0029 Lehenbiziko multzoari dihoakiona euskara mordoiloa da, edo, hobeki esan, ahalik mordoiloena, soil landugabe eta errazegi ere ez dena, Leizarraga edo Kirikiñok Orixek berak aipatzen dituen izenak dira (17) Ik. Orixeren hitz hauek, Altubek Kirikiñoganako zuen estimuaz hizpide duela: EG 1950 (7-8) 6. or. erabiltzen zutena bezala.

59. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Orregatik, ondo zaindu bear dira eta alik garbien euki; otoitz-giroa eta ixiltasuna gorde bertan, eta ez an ipiñi gizonen arrokeria darion ezer, ez illarrien apainketan, ez auetako idazburuetan.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak g. ansola 0001 Arabe erresumek hartu duten bideak helburu bat baino gehiago du, noski: Ekonomia aldetik, urteroko petroleoaren irabaziak handiagotzea eta petroleoaren iturburuak ahalik denbora luzeenean agortzea.

61. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0122 Etorkizun-aziaren mamia ikusteko alik ba'dozue, eta zein azi aziko dan, eta zein ez, esan al ba'dozue, niri be itz egin, enago, ba, ni ez zuon emoien eske, ez zuon gorrotoaren bildurrez.

62. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00371 Egin behar dena da dibertsifikatu eta ahalik zehatzen programatu, beti be eskolako kideen interesakaz bat eginez.

63. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak amoroto 0061 Elizateon, eta orokorrean Antzinako Erregimen osoaren, funtsezko sektorea berau bada ere, ikerketarako daukaguzan datuak oso gitxi dira, eta arrazoi honegaitik sektore hau zelan egon zan ganetik ez bada ere jakin daigun askotan Bizkairako orokorrak direan ondorioetara jo beharko dogu, holan lortu doguzan datuak lotu eta gizaldi honeetan nekazaritza izan zanaz ahalik irudirik onena emon daigun.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0098 Astebeteko epean, ahaleginak berrindartu beharko zituzten ahalik erre ur gehiena produzitzeko.

65. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0051 Exploración provisional rectal digital delakoa izan duk, halere, mingarriena, batez ere medikuaren hatzamarrak, gomazko zerbait babestua eta ahalik den sakonen hiltzatua, gorantza okertu eta zeozer arraroarekin topo egin duenean.

66. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0042 Ahalik azkarren bere printzesetako bat emaztetzat eskaintzera aurreratu zitzaion orduan Bizantzio, gutxienez basearen parte bat, eta inguruetako hondartza koskorrak, enperadore beraren jabetzako zirenak, utz ziezazkion.

67. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0021 Inoiz ez omen da gehiago bere izaeratik urruntzen, Napolin idatzi artikuluetako batean hala dio, xarma koloristiko bidez eragikor izan nahi duenean baino; eta nolanahi ere koloreak ahalik gutxiena nabarmentzea omen da beti hoberena, oin-oharrak gaineratzen duenez.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 00104 Horrelako testetan hitz bat aurkezten da eta subjektuei eskatzen zaie ahalik azkarren bota ditzatela horrekin lotura duten beste hitz bat edo gehiago. Guri hemen interesatzen zaizkigun esperimentuetan maizenik estimulu bakoitzeko hitz bat bakarrik eskatzen da (eta ez erreakzio-andana bat).

69. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. zalbide 0154 Inportantea erabiltzea da; ondo ala gaizki, baina ahalik gehien erabiltzea dugu auzigaia, zuen dotoreziak eta eder-kezka horiek alde batera utziaz.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0405 (...) baina nekez izango dute ahalik haren esku txikiek indargabetuz doan gure planeta bere orbitan berriro bizkortzeko, edo hiltzen ari den eguzki-sua atzera pizteko.

71. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0325 Baina hau ez da soluzioa aurkitu ahal zaion arazo horietako bat (banako/gizarte harremanen arazoak behin betiko soluziorik ez du paperean izan ezik), gehienez ere aurki litekeena gaia ahalik egokiena tratatzeko eta planteatzeko pentsamolde orokor bat da, hori baita Humboldtengandik interesa dakigukeena, haren formulazio konkreturen batzuk baino gehiago, nahitaez historikoki baldintzatuak.

72. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11703 p) Kirol-instalazioen ahalik sarerik onena planifikatzea eta sustatzea.

73. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1991 0017 Denak ez bada gehienek igotzea dakarte eta garestitze horren burubide hau erabili du Udalbatzak: piskanaka beste herrietako zergekin berditzera eta aldi berean, eskeintzen den zerbitzu bakoitzagatik, kostuak ordaintzea heineko diru biltzea egitea ahalik.

74. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7967 Unibertsitate ikastetxeek ahalik gehien zabalduko dute deialdi hau, iragarki-oholtzetan jendaurrean jarriz.

74 emaitza

Datu-estatistikoak: