XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia ab 0252 Agur, larrosa eder Jerikon
Arantza baga sortua,
Agur lirio zuritasunez
Edurra lotsatzekoa;
Agur ¡o! palma bardin bagako
Kadesen lenengokoa,
Agur oliba loraz ederren
Frutuz dontsuen dontsua,
Zure Frutua dalako gure
Osasun egiazkoa
.

2. 1900-1939 bizkaiera poesia laux bba 0108 Euna tarrat-nenduban, arantza batean
neure maitasun billa juan nintzanian,
Josteko zeuri nintzan.
Joskillaen ekintzan
lorapian zengozan zurezko aurkijan.
Eunduten zendun arin zapitxu zurija,
orratza esku-mian, otzaran arija
.

3. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak k. basabe 0195 Esan leique ezcontzia atseguin utsezco jauja bat dala, Erligiñua barriz arantza ta atsecabez josirico bixibidia.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0164 Ikusi zuten Biotz ori Santu batzuek eta Jaungoikoaren lagun aundi ta adiskide zintzoak sugarretan erretzen, gurutze ta arantz gogorrez apaindurik, eta adirazi zien Jesus'ek sugarrak eta gurutzak eta arantzak guri digun maitasun aundi irazekia agerrtu nai dutela.

5. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0164 Jesus'en maitatze irazekiari Bera maite ta maite izanaz erantzun bearr litzayoke, zorrak nolabait orrdaintzeko; baño gizonik geyenak Jesu'en Biotza maitatu bearrean arantza gogorrakin zulatu ta odoldu egiten dute.

6. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0040 Zaude amorez
Eritua,
Gogor arantzaz
Coroitua,
Gugatic gurutz
Iltzatua,
Guztia penaz
Samindua.
Jesus onaren...
.

7. 1900-1939 gipuzkera liturgia p.l. zaloña 0017 ¡Ama Birjiña arantza-gañean!... Euskal-erria zan arantza hura: euskaldunen arteko gorroto, ezin-ikusi ta etsaitasun amorratuak berriz arantzaren punta zorrotzak.

8. 1900-1939 gipuzkera liturgia p.l. zaloña 0017 Eta Ama Birjiña arantzaren gañean, Euskal-erriaren erdian, lirio churi-ederra sasi artean bezela
Arantza artean arantza gabe
Arantzan gora jaikia
.

9. 1900-1939 gipuzkera liturgia p.l. zaloña 0048 (...) arantza beraren ondoa azpian eta kampanchoa aldamenean dituala, eta iñork ikusi nai duanean, arguiak piztu ta kortina bi, bata bestearen ondoren, jasota, beguiramenturik aundienarekin aguirian ipintzen dala.

10. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0321 1469an Balzategiko Rodrigotxori agertu ziñaiozkan ezkerotik, or zaude Aloña mendian, arantza gañean, Euzkalerriaren Ama ta Erregin errukitzu egiñik, Euzkalerri guztiari, baña, era berezi batean, Gipuzkoari ortik beren estutasunetan begiratu ta laguntzen diozu.

11. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0321 Or Euzkalerriaren erdian jarririk, arantza zorioneko orren gañetik; zenbat anima atsekabetu, gozatu dituzun!.

12. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0438 bada zerbait otsa
lenaz iruditu zait
eta biyotz poza
¡a! trukatu liteke
¡arantza zorrotza!
Jesús! au gertatzera
¡zer pena!, ¡zer lotsa!
munduko esamesak,
gaitz gille bakoitza...
baldiñ gertatutzera
emen eriyotza
.

13. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aranzazu 1932 0241 Jarraitzen dio mutillak, eta batere uste gabe orra nun arkitzen duan Arantza eze baten gañean Ama Birjiñaren irudi txiki bat, bere Seme Jainkozkoa besotan zeukala eta aldamenean txintxarri aundi bat.

14. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aranzazu 1932 0241 Ala egiñik deitu zioten agerkunde tokiari Arantzazu, irudia arantza batean agertu zalako.

15. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa b. gerra 0082 Pozik eraman zuan, bada, Zerura, bere bizitza guztian arkaitz eta arantzartean eta larrartean ibillitako ardi gaixo ura.

16. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz zer 0090 Baiña ala guziz ere bazuan Simona gureak arantza zorroztxo bat biotzan: ¿Zergatik berari deitu bear zion Simon eta Simon, Parrategiko Premiñek? Beste neskatx ergelak edozer gauza esanta ere, gutxi ardura zion, baiña Premiñek uraxe esatea... bai, eztakit... eztakit zergatik.

17. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loretegi 0009 Azkenean Adani esan zion: Lurra madarikatua izango zaizu lanegin arren: jana nekez aterako diozu zure bizi osoan: arantza ta larrak emango dizkitzu, ta lurrako belarra jango dezu: jan bear dezun ogia zure izerdiz irabaziko dezu.

18. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ol ib 0148 Ta gudari saldo osoa bildurik, 17 soñean txabux gorri bat, eta buruan arantzaz eyotako buruntz bat ezarri zioten.

19. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. urroz 0351 Aita Errukitsua! Zure Seme maitea arantz zorrotzez bere burua gogorkiro estali ziotenean artu zituan oñaze ta miñak Zuri eskeñirik, Purgatorioko animen alde ar itzazula umilki, eskatzen dizugu.

20. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak i. omaetxebarria 0026 Ta ¡jakiña! biotza arantzaz josirik, Ama Birjiña Arantzazukoagana zijoakion gogoa.

21. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak i. omaetxebarria 0026 Arantza-arteko lili,
zeruko lorea,
ez zaidazu aldatu
semetxo maitea.

22. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekaustea 0009 Eta Yosuren Biotz maitetsua su-garrez ixioturik, arantzaz buresturik, kurutzez ederrturik, ikusten zulako; eta su-garr-arantz-kurutz ayetan Yosuren Nekaustea, eta Nekauste gogorreko neke-min gogorragoak ikusten zitualako; biotz-biotzetik atera zun eta biotzagaz batera Yosuren Biotz Maitetsuari eskiñi zion, gaurr guk zuei, (euskeldun maite guztioi) daskeintzuegun Nekauste au.

23. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0186 Estualdiyak larritzen gaituzten egun nekosuetan, oroitu gaitezen Gurutze Santuaren oñean egon zan Ama naigabetuakin, ta biotzeko arantza guziyak biurtu ditzagun animaren onian.

24. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0295 Matsa duen arantzik ez bai dago; ez da ere ez da izango egintza gaiztoak izango dituen agintari onik.

25. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. galdos 0001 EGUNEKUA Arantzazu'ko Andra Miren'i ¿ARANTZAN ZU?...
1- Ederrenetan ederrena zera
Ama; ta ¿arantzan zu?...
Arantz baten edertasun ber-bera
¿Nola agertu zaigu?.

26. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. galdos 0001 Lorarik ederrena arantz-artean
Jaunak ipintzen du.

27. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. galdos 0001 Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.

28. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. galdos 0001 2- Arantzak guretzat mintsuak dira,
Ama, ¿ta zuretzat?
Mintsuak ba'dira ¿zegaitik artu
Zure bakaulkitzat?...
Mintsuak dira bai; baña Jesus'ek
Asko maite ditu;
Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.

29. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. galdos 0001 Arantz-burestunduta gurutzean
Il ein zan ba Jesus:
Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.

30. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. galdos 0001 4- Bere biotz ontsua erakusteko
Gizon gaiztoari;
Biotzean Jesus'ek artu ditu
Arantzak ugari.

31. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. galdos 0001 Arantzak semearen biotzean
Zorrotzak zuk dakuz:
Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.
Galdos'tar Erromalda S. J.

32. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Ebroz arutztik alaiñ eldua ta mardula dan berekoitasunak sortu ditu gure artean ainbat arantza latz minkor.

33. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Gaztedi lur aldeko griña gaiztoaren sasi eta arantzak, ez jakiñaren arkaitz gogorrak leguntzen eta garaitzen ederki erakuste dute.

34. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 ¿Nok esan zenbateraño samindu zan onen biotza euren Irakaslea ikusi ebenean gaizkiña balitzan lez epai-pera eroiela, ixeka ta burlaz lotsatuten ebela, arantzaz burua zulatu, zartada gogorrakaz gorputz guztia urratu, ta kurutzan esegitta eraill ebela?

35. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00030 Antxe daraman arantza zorrotz batek gau-ta-egun zulatzen du.

36. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0052 Etxe-barne ixillean oroiz ase dau nai,
Aren gozoa izanik arantzen osakai:
Emen zetzan erregin, eztiaren pare;
Ementxe kulunkatzen seaska txit nare
.

37. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0309 Jesus igaro bear zan bide bazterretan, buru-makur... arantza zorrotza biotzetan ebela... goibel... Jesus'en adiskide ta matale banakak ezagutu leikezan... Jesus era negargarri orretan oartuta... orretariko ori Jainko Seme izan ete leiken... zalantza ta eztabaidak sortu jakeza euren barruetan....

38. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0388 5.- Arantza zorrotzez burestundu (koroitu), kañaberakaz mindu, arpegia oialez estaldu, soñeko gorria jantzi, izeka asetu, irañez gaindu zinduezan, ene Jesus on....

39. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx lbb 0193 Kati - Bideak, larrak artuak dauzkagu; maitasuna, zauriz urratua; loreak, arantzez itoak; eztaiak, eriotz larriz minduak.

40. 1940-1968 gipuzkera antzerkia l.m. arrizabalaga 0132 XABIER - Zer, ba? Ez al dek arkitzen?
ANDONI - Ez, jauna!
JORKE - Bai! Sartze ori, arantzez esitua zeok...

41. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 1332 Bezperako nekeek eta Getsemani'ko baratzeko odolustuak, gaueko ta biamoneko ukaldi, arantza, zartaillu ta gaiñerako oiñazeek, auldua zeukaten gure Jesus maitea.

42. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa a. etxarri-aranaz 0062 3) Jesus maitea, zure burua koroitu zuten arantza zorrotzagatik, Garbitokian arkitzen dan anima aztuenaz eta andik beranduen atera bearko luken animaz erruki zaitez.

43. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0292 Zure arantzak nere anima zulatzerakoan, atsegin artzen det.

44. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0031 Ereilleak ereitean, azi bestetzu arantzartean yalki ziren ta arantzok aundi egin ziranean, alerik ekartzeke ito egin ziran.

45. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0032 Ta Yesu'k Berak adierazi zien: bestetzu dira arantzartean ereiñak.

46. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0011 Oien arrosak eztira gero
arantz gogorrik gabeak,
Peseta batzuk edukiarren
ondo kostata gordeak.
Gu berriz sarri, mar mar bizian
nolabait jardun zaleak,
Esker obea merezi dute
emengo arrantzaleak.

47. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0032 Ez galerazi Gogo Deunaren lana: alkar zaite Kristo'rekin, zure anima garbitu dedin, eta jasan, Berarekin batera, irain, txistu ta ukabilkak... eta arantzak, eta Gurutzearen astuntasuna... eta zure aragia pitzatzen duten burniak, eta eriotz garratz baten gogo irrikiak....

48. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak muxika 0014 Goldeak oraindik irauli ez ditun eta kardubera eta arrantzak nagusi bakar diran ainbat soro ikusteak ez dizu miñ ematen?.

49. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0178 ARANTZEZ BETEKO AMA-BIHOTZA...

50. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0178 Arantzez beteko / Ama-bihotza,
Entzun Arantzazun / eskual-otoitza.

51. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0179 Eskual-bihotz gazten / gaitz horren beltzak
Amari zorrozki / sartzen arantzak...
Gure lurrak aurten / lorerik eztu:
Herra ta laparrak / zaizko nausitu.

52. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0179 Gerlaren odolak,/ gerlaren beltzak
Gipuzko lurrean / sortu arantzak
Loratuko ditu / aurtengo pozak,
Eskual-suz beteko / Ama-bihotzak.

53. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1958 00001 Montgomery ospetsuak negar ta odol asko ikusi dauz, eta orrenbeste arantza ikusteak, loren maitale izatera eroan dabe.

54. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1958 00001 Mundu donge onen ostean, arantza gabeko lorategi baten esperantza bizia.

55. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0099 Zenbat aldiz dakusgu gure azal, narrua,
bekaizkeri illunkorrez jo ta urratua;
zenbat bider erraiak minduraz odoletan
baiña, gogoz daruagu geure elburua
zati bat itxiarren an bideko arantzeran!
.

56. 1969-1990 bizkaiera poesia netx 0058 Abesti au Ez dago larrosarik arantzarik gabe bezela abesten da.

57. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0035 Gaur era bat edo bestera gainduten diran gorabera asko, len arantza zorrotz izaten ziran, eta urteak iraun arantza orren ziztadak erakarten eban sornatzeak.

58. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0153 Arantz artean ereindakoa, hitza entzuten dauana da; baina munduko grinek eta aberastasunen lilurek hitza ito egiten dabe, eta fruturik emon barik gelditzen da.

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak izarraizpe 0061 - Zer egiten zion arantza hark?

60. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0007 Arantzaz josia du gorputza.

61. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0007 Arantza hauei esker animalia haragi jaleek, nahiz hegaztiek (arranoa, zapelatza edo hontza) nahiz ugaztunek (azeri, basakatu edo azkonar) ezin diote inolaz ere hortzik erantsi.

62. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0007 Sagarroiak arriskuren bat somatzen duenean, burua gordetzen du, gorputza borobiltzen du eta alde guztietatik arantzaz inguraturik gelditzen da.

63. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0007 Arantza hauk ile lodi eta gogor batzuk dira.

64. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0181 - Animaliaren atzekaldea enborra da, arantza txikiez eta tuberkuluez estalita dagoelarik.

65. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0033 8) Arantzaz jositako maskorra.

66. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0033 8) Maskorrean arantzarik gabe.

67. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0088 epidermia / arantza / muskulua / tuberkulua / karekizko plaka / 18. eskema: arantza.

68. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0088 ahoaren kontrakaldea / epidermia / arantza artikulatua / barne-eskeletua / gonada / liseri-hodia / ernal-poroa / uzkia / hortza / zakatza / ahoa / plaka madreporikoa / erreten hidroforoa / erreten zirkularra / bide erradiala / anbulakro-anpulua / hanka anbulakralak / 20. eskema / ahoaldea.

69. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0215 Astiro (kodainaz) segaz sasiak eta arantzak alderatzen ditu ta begiak ahalik eta zabalduenik jarri.

70. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0059 - Hori egia izan litekek, baina nik barru-barruraino sartuta zeukeat arantzea.

71. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0059 Berriketan denbora luzez egon ondoren, hau esan zion lagunak Peruri: - Hik hor barru-barruan daukakan arantze mingarri hori kentzeko bide bat eman zidak oraintxe buruak.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0009 Orduan, harri puntazorrotzen gainetik eta arantza artean korrika ekin zuenean, piztiak bere aurretik pasatzen ziren, baina ez zioten ezertxo ere egiten, eta korrika jarraitu zuen bere oinak makaldu eta zutik irauteko gauza izan ez zen arte.

73. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0065 Lurralde hartan Arantz-Larrosa loti ederraren ipuna kontatzen zuten, honela deitzen bait zioten Printzesari; eta noizbehinka printzeren batzuk etortzen ziren eta jauregira sartu nahi izaten zuten larrak zaharkatuz, baina alferrik, arantzek heldu egiten zieten eskuak balituzte bezala eta gazteak preso geratzen ziren hauen artean, eta askatu ezinen, hantxe hiltzen ziren.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0214 32. Irudia: Artrodiroetan gertaturiko ezkutu zefalikoaren urripena. A) Behe-Deboniko Arctolepis generoko artrodiroa. B) Erdi-Debonikoko Cocosteus generoko artrodiro txikia (-35 cm). Ikus 28. Irudia ere. Genero honetan arantza pektoralek aurreko generoan baino tamaina txikiagoa dute. (ROMER, A. 5. 1967, erreferentziatik hartuak).

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0148 Han ez da ez arrain deabrurik, ez murenarik, lengoratuak baizik, bere gorputz lau eta harea kolorekoz, edota trakinidoak, harean gordetzen direnak arantz pozoitsuak bakarrik agertzen dituztenak.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0035 Ingurune hontan bizi diren izaki harrigarriek arantza luze eta garroak dituzte ibiltzeko.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0119 Kaktusen arantzek babespide bikaina ematen diete landare horiei, alimaleek janak gertatzeko arriskua baztertuz.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. lekuona 0333 Hala egiterik balego, ondo legoke elorri-arantza bat berekin artu eta buru gainean eramatea, ekaitzak dirauen artean.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0023 Gaizkataren haragia elikagarria, zuria eta arantzarik gabekoa da.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0023 Larba pelagikoak, aldiz, nimiñoak, 2-3 mm.koak izan ohi dira eta behin-behineko arantza sendoak dituzte.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0023 Sabel-hegatsak arantza bakoiti batez daude ordezkatuak eta bizkar-hegatsak oso bereziak dira.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0075 - Mukroia bi hortz eta arantza basalarekin.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0075 - Arantzarik gabeko dentesa: Cyphoderinae subfam.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0075 - Dentesa arantzakin: Oncopodurinae subfam.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0448 Espora azpi-globularrak, mikroskopiotik kolore gabekoak, ormek lodipenak dituztela, iodoak eragina beltza kolorez tindatzen direnak, amiloideak, arantza isolatuak eratuz.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0031 Itsas lakatzak arantzeekin palanka-efektua eginez mugitzen dira, eta itsas izarrak besoetan dituzten oin txikien bitartez, hots, sistema anbulakrala, arnasa hartzeko ere balio duena.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0264 7. Udareondoak zuhaiskak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta sarritan arantzaz hornituak beheko adarretan edo gaztetan.

88. 1969-1990 gipuzkera antzerkia sgarm historia triste bat 0282 - Arantzetako hostalera joan giñan.

89. 1969-1990 gipuzkera bertsoak salav soro 0148 Aita Santuak ere
naiko min badauka,
argatik ari zaigu
beti erreguka:
zertan gabiltzan ola
anaiok burruka,
arantzak eskeñiaz
arrosaren truka.

90. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0048 Lurbiraren beste alderdietan, ba dira, bereiziki ikuskarriak dituzten muskarrak; kamaleoia, kolorez aldatu oi da; Australia'ko moloka , daukan neurriarentzat egundokoak diran arantzez estalia dago; eren suge egalari txikia, margo ederrez jantzia (...).

91. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Aruntzago, itxas-landarezko zugazti baten inguruan, itxas-trikua ageri da; bere arantzak tente jartzen dituanean, benetan abelkitxo bildurgarria ematen du, txikia izanik ere.

92. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Asarre ez dagonean, bere arantza pozoitsuak bilduak eukitzen ditu.

93. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Zingiratxoko, onen auzokide asko ere, au bezelaxe arantza pozoitsu bildurgarriz jantziak daude: arrai pozoitsuak dira.

94. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Bizi dira, baita ere txirlarriak bezain disdizari diran arantzez estaliko trikuak.

95. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0175 Zezakeneraiño eskertu zuen ezagutu berri zuanezko emakumea, ta beste arantzarik etzuen bere baitan, egin zuena aurrenengo egunean egin ezaren damua baiño.

96. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m.m. zubiaga 0190 Egindako utsegiteen arantzarik eza, bigarrena.

97. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño mlanak 0202 Afrika'ra zijoala, ala esan zion neskaren lengusuak: - Bai. Larros ederra dek. Baiña atal lilluragarrien artean arantzak ere ez al ditu edukiko?.

98. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0002 Nai nuan ibilli, nigan naigabeak jarritako arantza, iru kolorez loratu artean.

99. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0026 norbaitek, gorde asmoz, ara eraman bazuan, nola zegon arantzatik exegita?.

100. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0106 Eta zenbat eta zenbat aitortza on baten bidez pekatuen arantzak kentzera, barrena lasaitzera, kezkak eta illunak uxatzera, (...).

101. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 An ospakizun unkigarria; arantza artean Lorea kezka gorioan bizi baigera, ez degu etsi ordea.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Lore bigun guriak eta arantzez beteriko loreak.

103. 1991> bizkaiera bertsoak a.m. aldekoa-otalora 00120 Urretx zuriak, elorri lorak...
birigarroak kantari,
arantza artean dira larrosak
eta ganera ugari...
ilunak ilun egiozue
oles egunsentiari,
so eginez geroari
ekin zeuon bideari...
Sarrimendiko gailur ganean
ageri dira izar bi:
Andikonaren begininian
zein gozo dan Jesusmari.

104. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00037 Beste errepresentazio-mota bat ere agertzen da: Pietatea (Ama Birjina, besoetan Jesus hila duelarik), Ecce Homoa Jesus arantzaz koroatu eta eskuz loturik Pilatoren aurrean) eta Jesusen haurtzaroko eta jendaurreko bizitzako agerraldiak: jaiotza, Maria Birjina umearekin, Hiru Erregeen adorazioa, mirariak...

105. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0060 Kirikinoa: arantza zorrotzak ditu defendatzeko.

106. 1991> euskara batua ikasliburuak x. goia 0179 Gainera, izaki bizidun bakoitza baldintza horietara egokituta dago: intsektuek gorputza azal gogor batez estalia dute ez lehortzearren, leku beroetako landareek hosto txikiak dituzte (arantzak) eta zurtoinean pilatzen dute ura, hontzek begi handiak dituzte gauez ikusteko...

107. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0050 Ez, ez da bidezkoa, aurrean dudan larrosa heldugabe hau, hazteko gogorik ez duen kalabaza lehor batek zapaltzea, arantzak moztea, sustraiak ebakitzea.

108. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0050 Baina jadanik bukatu da zurrunbiloa, aurkitu diot bizitzari zentzua, larrosa gazte honi ez dizkiot arantzak moztuko, utzi egingo diot, utzi kolpatzen, utzi zapaltzen, utzi gainditzen.

109. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0032 Abarrek atzaparrak balira bezala harrapatzen zuten eta arrosen arantzak arropetan katigatu; gizarajoa hantxe gelditzen zen mugitu ezinik, goseak eta hotzak hil arte.

110. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0005 Idazten ikasi izan banu, mendiak, landak eta ibarrak ikusi ezezik, arrosaren arantza bakoitza berriro ezagutuko nuen.

111. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0139 ARANTZAK elorrian,
arantzak joan-etorrian;
zazpi izar beltz amonak,
bere mantal gorrian.

112. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0081
GAZTALONDON gora, Etxahuniaren hondakinen
albotik,
haritzak, arantzak, gorostiak eta pagoak
baino gorago,
Madalena mendira heldu eta Zuberoa oso goitik
behera soegin genuen.
Eta han, antena handiaren azpian, kristau elizaren
azpian datzan harria kausitu genuen...

113. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0093 Oihu egin orduko atera zela arantza artetik, neramatzan boten adinakoa, ezkutuka behera egiteko, soldaduaren petik, Julen; nondik bestela arratoia zotz berdea jaten.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00025 Geronimok geroztik hamaika aldiz azaldu zuenez, Janos-eko gertaeren arantza barru-barruan eraman zuen beti, hil arte: Hain kalte handia egin zidaten soldadu mexikarrei mendeku egitea agindu nion neure buruari, eta egun zoriontsuak gogorarazten zizkidan zerbait ikusten nuenero, Mexikoren aurkako mendeku gosez irakiten zidan bihotzak.

115. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. eskibel 0290 Eta zuk, aintzina, barre egiten zeniela zuloetatik irten ezinean zebiltzatenean edo arantzetan trabaturik ohiukatzean.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 tine n. arantza.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0157 Ez dago arrosarik, arantzarik gabe; ez dago amodiorik, maitea, penarik gabe...

118. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0094 Naiz eduki zeru-antza,
badezu arazo latza,
mingarria ta garratza:
belar txar batek ia ito du
gaztediaren baratza;
agintari Jaunak, altza,
atera orren arantza,
galdu gabe esperantza.

119. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00127 Keriz, udare, arantzabeltz eta iñun diran guztiak oraintxe daude lora bete-betean, eta ostoa nola oraindik atzera samar dagon, iñoiz baiño obeto nabarmentzen dira lorak. Badago begientzat atsegingarririk asko.

120. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0028 Bere lana arrubikoa izan danez, ez da nerekin eta arantzik gabe bizitutakoa Pedro: lenengo emaztea ogeita amabi urtekin il zitzaion eta bigarren onekin, badaramazki berrogeita emeretzi urte.

121. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0012 Zenbat ezten, zenbat arantza eta malko gure etxeetan, badaki honen berri gure sukaldeetako giza hotz-beroak.

122. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0007 Batzutan arantzak pozoiaz ornituak daude, itsaskabraren kasuan letxe.

123. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. iribar 0015 Federazioko kontuak azaleratu ditugunez esan M.ª Luisa Irizar-ek baduela arantza bat.

123 emaitza

Datu-estatistikoak: