XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi 0190 Ta iraun beza ludian, gizonaren izaerak bai ertierak bear-batasuna autsi-gabetanik, ludia (mundua) ikusgarri, ludia ezin-aspergarri dagian ezberditasun ioriak.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak lab toe 0315 Itzaldi au asko luzatuko luke aspergarri egiñaz, gure antzertiaren kritika ala maxiaketa egin bearrak.

3. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0051 Zirimol dot barrena, naasi baizen erre,
Arimea bait-yata atsekabez ase:
Uin biurrizko itxas baltzenean irri,
Miñaren irrintzia dantzut aspergarri
.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa netx lbb 0048 Ameriketara egiñak zeuden gazteak, baiña lur berriak ikustea etzitzaien aspergarri egiten.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0125 Orrenbestez, beraz, euskera zaarraren jatorri eta iturburuarekiko auzi aspergarria erabakia legoke.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0125 Eta ezta izkuntzalaria linguistikan, beste edozein gaietan bezala, ikasia izateko egin bear den lan aspergarria egin nai izan eztuelako.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak palt 0170 Alare nere lan oni ez diot ain epe luze ta aspergarria ezartzen.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Aspergarri bilakatu dira beti alderdi beretik begiratzeaz.

9. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Olabiderena, garbizaleak diotena diotela, ezin irunts daiteke, aspergarria da, ta ulerkaitza; sabintiarrentzako egiña urrean, baña ez Heuskal Herriarentzako.

10. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0119 - Bai, baiña, estaziño guztietan artu bear dan ardura ori, aspergarria izango da, urrean, Iñaki.

11. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa erkiag 0092 Hainbeste be, ez. Aspergarria litzateke.

12. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0092 Ta, egia esan, etxekook ala-ta-be aspergarriak dirala uste ba'dabe, aaztu egizuz zati baten arrautzak eta beste zerbait emon: berakatz zukuak, porru-saldak, arrainen bat edo ogi-bitartekoekin bialdu oera.

13. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak garitaonandia 0047 Zer dozu ene gogo kezkatsu ta aspergarri onetan, zure gogoari negar eragiteko eskubidea izan dagidan?.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. zubeldia 0010 Irakurgai aspergarri eta elkorrak ematen badizkiogu, berriz, haurrak ez du interesik sentituko, gogorik gabe arituko da lanean eta aurreratzen duen bidea dezakeena baino askoz ere motzagoa izango da.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0012 Lantegietan ordenadoreen erabilpena zabalduz doa, lanik astunenak, aspergarrienak, mekanikoenak eta errepikakorrenak eginez.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0101 Ia hiru ordu aspergarri itxaron behar izan zituen urduri gela txiki eta estu batetan editorearekin egoteko baimena jaso arte.

17. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0357 Ondoko egunotan gaur hemen irakurtzen aspergarri gertatuko litzatekeen zerrenda piloa ezagutaraziko dut.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0167 Barruan egonda pentsatu ere ez da egiten, baina kanpotik dena ikusten zen argiago: itsusiago, zatarrago, aspergarriago.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0019 Antzeko zerbait espero zuen, egia esan, baina aspergarria zen inola ere.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0025 Tommyren figura lausotuari jarraitu zion eta kontuz ibiltzen eta mintzatzen ahaleginak egiten zituen, mozkorrak eragiten duen ardura aspergarriaz.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0014 Halatsu izan zen honen izeba ere: Elizabeth Austria-koa, Franz Joseph I (1848-1916) bere senar aspergarria utzita, ta semea hil zitzaionetik batez ere, mundu zehar hasiko da geldiezinik.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0097 Beste edozeinek zehaztasun eta aldaketa gehiago eskatuko lituzke zihur asko, historiak egitea entzulearen gustora lotu beharko litzatekeen lan aspergarri bat bihurtu arte.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0020 Gitarra ikasteari berari piskanaka utzi zion Elsa'k; eta diskoak berak, gero eta maizago, aspergarri iruditzen hasi zitzaizkion: beti gauza bera, esan zuen behin gogaiturik.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0118 Stop. Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari; berotasunak arintzearren zihoazenen eta freskatu zirelakoan zikinago zetozenen harat hunat aspergarri eta funtsgabea; salda goritan kiskaltzen ari zirenen izerdi, neke eta hitz alferrak; ezer egin gabe ari nintzen galtzen denbora, ea berriro heltzen nion: .

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0041 Ezin nuen eztula menderatu, bizitza, mundua, taberna itotzen ari zitzaizkidan biriketatik eztarrira bitarteko pasadizoan, ez naiz ezertaz oroitzen, hospitaleko maindire zurien artean hogei bat egun, senarrak ez zion inori adierazi nora eraman ninduen, haren bisitaldi aspergarri bezain laburrak bakarrik izan nituen, besterik ez, hogei bat egun eta etxeratu ninduen berriro, itsas ondoko etxera eraman ninduen, (...).

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0085 Eta zuek zuk, batez ere aurpegia okertu zenidaten eta aspergarriak gertatzen zaizkidan arrazoiak luzatu.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0177 Aspergarria duzu hori.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0177 Emagizonak oso libertigarri izan daitezke, baina hain zuzen ere jende libertigarria da niretzat aspergarriena, eszentrikoak bereziki; eta Genneholm emagizona izanez gain, eszentrikoa ere bazen.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0255 Bai ala ez, huraxe zen mementua eta hizketan hasi nintzaien: - Ni beste mundutik natorrek eta aspergarria duk benetan.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa zerria eta ni 0065 Ezekiel profetaren idazkietaz ari zen erretolika luze eta aspergarrian.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0061 (...); kontua zera da: egunero bezalaxe Fisikako ariketa aspergarri bezain nazkagarri batzuk ari ginela egiten, noizbehinka hormako erlojuari begiratzen genion bitartean ea klasea noizpait amaitzen zen....

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0049 XVII eta XVIII. mendeko haurrentzako literatura gehiena guziz umekeriazkoa, moralista eta aspergarria zen.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0022 Bospasei emakume isil, eserita, mundutik edo gure mundutik behintzat kanpo baleude bezala... sarritan pentsatu dut ea haiek ere jasan beharko duten hain aspergarri egiten zaidan denboraren iragate hau, eta nola haien aurpegietan inolako sentimendurik igartzeko gai ez naizen, ez dakit gure denbora, gure bizitza eta gure mundua bost axola ote zaizkien.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0139 - Zarata gehiegi entzuten ari naiz -esan zuen Peterrek, istorio hau aspergarria bazitzaion ere egoera baretu nahian.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. ureta 0043 Artikulu aspergarri hau amaitzen nagolarik, hara nun hartzen dudan pozkarioz (ez nere buruaren zuritzeagaitik) EUSKO BURU BATZAR JELTZAILLEaren eskupez-eskupeko agiria, erdaraz eta euskaraz: Al Pueblo Vasco Euskal Herriari, den dena euskara BATUAN idatzia.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. uribarren 0068 Behar bada, gainera, aspergarria!.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0096 Bir- eta errebirresaten aspergabe ikustea, ezer negoziatzeko inork nahi ez eta ez inolako kandelarik prozesio horretarako sekula eman izan zaienak, beti lelo berarekin, ulergarria baino azkenean sermoi aspergarriagoa ateratzen da.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. larrarte 0221 Lan honetan, hala ere, bildutako testuinguru guztiak ematea aspergarri eta luzagarri litzatekeenez, batzuk bakarrik ematen ditut.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. de rijk 0083 Jaun-andreok: Biziro eskertzen dut zuen aurrean hitz egiteko ematen zaidan aukera hau, eta hitz ematen dizuet ahaleginak eginen ditudala aspergarriegi gerta ez nakizuen.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. salaburu 0008 Liburua bukatzeko liburu bat, txikia izanik ere, bukatzea aspergarria da behar den bezala liburua bukatzeko Deustuko Unibertsitateko lankideek ohar interesgarriak egin dizkidate.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txalopt/3 0088 Baina unitate hau errepikapen soila gerta ez dadin eta, era berean, ezta aspergarri ere, gainerantzeko sail guztiak berriak agertzen ditugu.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Ez dira irakurri behar ipuinak doinu aspergarrian baizik eta adierazkortasun eta ahots-aldaketekin.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sagardoa 0061 Baina bildur gara kapitulo luze hau aspergarriagoa egingo ote dugun irakurlearentzako.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 1982 0008 2) Irakasleak metahizkuntzaren arauak irakatsi gabe, paradigma aspergarrietan denbora galdu gabe, ipuin, abesti, eguneroko alkarrizketa, deskripzio eta narrazio zehatzen bidez, behar bada konturatu gabe, oinarrizko egitura gramatikalak eta hiztegi bizi bat lortu.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elkoroberezibar 0038 1984. urtean lagun-koadrila bi elkartu ziren Durangon eta, betiko mugida aspergarriez kokoteraino zeudenez, herriari martxa pixka bat sartzea erabaki zuten.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0028 Testuetan oinarritutako adibideekin, eznaturala gerta daiteke, aspergarria sarritan, baina bideo zati baten ondorengo zeregin bezala askoz bidezkoago gertatzen da.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0110 Larrialditako lehen laguntzetarako klasera nindoala uste nuen nik, baina errepideko salbamenduaz emandako hitzaldi aspergarria zen hura.

48. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tx. garmendia 0009 Klinikako egonaldi luze ta oñazetsuak pasa ondoren, etxean egon bearreko egun aspergarriak etorri ziranean, denbora zerbaitekin bete bear, eta denbora pasa ortik bere lenengo liburuaren izenburua idazteari ekin zion.

49. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0124 Egona luze, ta aspergarri zijoakien.

50. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lab 0072 Geiago irakurtzea aspergarri litzaizuteke ta alperrik luzatuko luke itzaldi au.

51. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm 0036 Mendez-mende, oitura batzuek gure egunetaraiño iraun dute, eta azken urte auetan izan da erri bakoitzak bere nortasuna galduaz, batere aurrerakoia ez den aspergarrizko berdintasun baten sartzea.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ezkurdia 0001 Saltsa eta mugida! hori falta zitzaion mundu nahiko aspergarri horri eta duda gabe azken garai haietan akuilaturik ikusten da.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Hain arrakastatsua izan zen azken txapelketaren distira, bertso kaxkar eta saio aspergarri askoren tapaki suertatu da.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Filme hontako zinegileek, bi bait dira eta bakoitzak bere zatia egiten du (gizonak gizonarena eta emakumeak emakumearena), esan nahia aberastu izan nahi dute eta sinbolismo aspergarrian erori dira, filmea Shere Hiteren informearen zine bertsio txarra eginaz.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 Iztegi-lanak luzeak dira eta aspergarriak benetan; nere ustez, idaz-lan guztietan aspergarrienak..., baiña nai ta nai ez, egin-bearrak.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 A. Mujika`k, aundiak eta aspergarriak dirala iztegi-lanak.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1974 0001 Ez dau oraindik lantegi ta fabrika geiegirik be; ez da, beraz, oraindik diñot barriro be, beste erri askotan ain aspergarri yakun ke, gas ta atsezko kutsadura bildurrik.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak n. de felipe 0001 Ño!!... Zein aspergarri zen asuntua!!...

59. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak n. de felipe 0001 Mezak latinez eta intsentsuz egin beharrean euskaraz eta arloteagoak (herritarragoak esaten zitean), aspergarriagoak gertatzen ziren, bizimodu desordenatuan erorita eta mezatara ez joanda tia Asunek ez ninduen gosaltzen gonbidatzen, Plaza Berriko kioskoa eta palmerak bota zituzten, ganbak hain karu ziren gero, igandeetako bazkaria ere beste egunetakoa bezain arrunta bihurtu zen, foballan egiteko indarrak ahuldu, pelikuletan lizunkeria baino ez dago eta gainera zerbait onik denean ezin Intxaustirekin fidatu ere...

60. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. gostin 0001 Pelotari monotonoa da, azpergarria zenbait askorentzat, baino efektiboa; alabaina, ezin diezaie peloteo luzeei eutsi, are gutxiago Galarza IIIaren pegada gogorrei, eta boleaz soilik defendatzeak nahiko arriskutsua dirudi.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ere 1980 0001 Ez dago, bestetik, aldizkariaren egileen artean autoerrealizatzeko gogo haundirik, hori seko aspergarria baita, eta autoerrealizatzeko hobe Eusko Parlamentu nadapoderosoan ahalegindu.

62. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0007 Benetan aspergarria da negua.

63. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0007 Zenbat eta zenbat jolas barri asmatu ete dodaz nik neguko arratsalde aspergarrietan!

64. 1991> bizkaiera literatur prosa aititeren mokoa 0015 -Jentea oso aspergarria dok, ume, tentela... esan eustan Mendibarrenetik gentozala, tio Usebiogaz berbetan egon ginan igande hartan goizean oitik jagi ta ezteko ezer eiteko asmori' pe...

65. 1991> euskara batua antzerkia k.d. izpizua 0034 Ordu oro jotzen huen pieza aspergarri hura eta dirudienez zarata gehiegi atera nian aretora sartzekoan.

66. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/4 0001 elurra / euria / eguzkia / haizea / gradu / hodeiak / ekaitza / itsasoa / udaberria / uda / udazkena / negua / aspergarria / ederra / euritsua / txarra / ona / garaia / bero / hotz / haserre / pozik / etzanda / zutik / zenbakiak / (1-100)

67. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0223 Adibidez: Aspergarri (aburrido), asaldagarri (alarmante), hilgarri (mortal)...

68. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/6 0101 Tonu aspergarrian

69. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0169 Nekagarria eta aspergarria da eta.

70. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0169 Lana aspergarria da eta ez zait batere gustatzen. Hilabetero 80.000 edo 90.000 pta. irabazten dut.

71. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0205 - Polit
- Itsusi
- Atsegin
- Astun
- Nekagarri
- Arriskutsu
- Ondo ordaindua
- Txarto ordaindua
- Eroso
- Lasai
- Musutruk
- Aspergarri
- Alai
- Pozgarri
- Zikin
- Garbi
- Zaratatsu
- Deseroso
- Beharrezko
- Triste
- Estresante

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00038 Haiek nahiago dute gozokiak jan edota beren gauzetaz berba egiten jardun. Liburuak astun eta aspergarri egiten baizaizkie.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00150 Talde-lana egin dugu, saskibaloian bezala, eta eskerrak, bakarrik egin behar izan banu kristoren aspergarria izango baitzen.

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0008 LEIRE: Eta aspergarriak dira.

75. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0109 Nahiko garaia, nahiko zabala, nahiko aspergarria.

76. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0007 Niretzat, ordea, askoz ere aspergarriagoa zen!

77. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0007 Aitak lotan edo telebistan auto lasterketa aspergarriak ikusten ematen zuen eguna.

78. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00042 Kanpoaldeko hotel ezkutu batera eraman ninduen, eta gure artekoa aspergarri samarra izan zen; irudimenik gabeko gizona zen, bere emazte santarekin bezalatsu jotzen zuen larrua nirekin.

79. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00282 New York-eko neska guztiak berdinak dira: aspergarriak.

80. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0203 Etxezuloan, sorkuntza lanetan emandako ordu tustoagatik apenas daukadan lagunik, fidelak zaizkidan bakanak bizpahiru literatur mundukoak dira, ni bezain aspergarri eta tristeak.

81. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0010 Adibidez, igande aspergarri batean esango genuke: Hegoak jantzi eta joango al naiz hegaz, une batez, Japoniaraino, edo Txinara, edo Afrikara, haur japoniar, txinar eta afrikarrak igandeetan gu adina aspertzen diren ikustera?

82. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0014 Bai, holaxe hitzegiten du nire barruko ahotsak, eta ondorioz ikaragarri luzatzen da zerbait argitu nahi duen bakoitzean, eta ondorioz oso aspergarri egiten dira bere kontu gehienak, eta ondorioz pazientzia hartu behar da berari entzuten jarri eta marruka ez hasteko.

83. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0109 Bocageren presentzia aspergarri bihurtu zitzaidan.

84. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0130 Egun osoa etxean sartuta eman beharra oso aspergarria litzateke.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. arana m. 0018 Urte bi t'erdi beteko ditu lan aspergarri honetan, eta 1905ean kaleratuko du lehen tomoa (A-LL) eta 1906.eko maiatzean bigarrena (M-Z).

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0200 Ehotze hau lan astun eta aspergarria izango da, eta arazoa konpontzeko bide zuzena aurkitu arte, aurretiazko saiakera-lana egin beharko da.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0253 Hark jeneralean egiten zuen klase dinamiko eta bizi-bizi haren ordez bestelako klase bat eman zuen, baliabidekikoa baina askoz ere tradizionalagoa eta aspergarriagoa.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0319 Bestela, berdin-berdin aspergarriak iruditzen zaizkit harrokeria eta handikeria espainolak, frantsesak, ingelesak zein euskaldunak.

89. 1991> gipuzkera antzerkia a. albisu 0040 Eta barkatu, jaun-andreak, nere aurkezpen ontan aspergarri izan ba'naiz ere.

90. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Baina urratsez urrats lehengoa errepikatzekotan eta jakinaren gainean errepikatzekotan, bizitza aspergarria gertatuko litzaiguke.

91. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Hits eta aspergarritzat ere jo dute askok.

92. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Ez da aspergarria, protestalari bat bait da laburbiltzen du Pako Sudupek.

93. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0031 Beren eskubideak, eta bide batez emakume guztienak ere aldarrikatu nahi dituen bikotea da, eta eguneroko bizitza monotono eta aspergarrian jasaten dituzten tratu txar zein errepresioez erabat nazkatuta, autoa hartu eta abentura ero batean sartuko dira Thelma eta Louise.

94. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Denborarekin, bihotzeko gaitzak sendatzen dituzten melisa-orriak, barrea eragiten duten polen-hautsak, eta ezin ibilirik dagoena trikitixa dantzatzeko moduan jartzen zuten belar misteriotsu haien sekretuak ere, magiaren xarmaz sartu ziren nire bizitzan, Einstein, Pasteur eta Darwin-en teoriak, eta Pitagoraren teorema aspergarria atera ziren aldi berean.

94 emaitza

Datu-estatistikoak: