XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa i. larrakoetxea 0224 - Yoan arin baño ariñago atzera etxera eta itxi ondo ateak, emetik aurrera yoan baño lenago; ekarri gero zeozer yateko be ementxe egongo nayatzu begira-ta.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa i. larrakoetxea 0224 Yoan zan, ba, atzera Mari-Pepa eta bidean iñoan bere kolkorako: Kalistrok zeozer geyago gure yon yateko; guriña ta gaztayak, barriz, etxautsen ainbeste be begia beteten; orregaitik zorro bete urr eta upeltxo bete ozpin ekarriko yautsanat edateko.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0166 Nik biar atzera biurtuko dot erastuna.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0256 Zure sarrera uso arena baño samiñagoa izan arren, ura baño zintzo ta ziurrago atzera etortzen zera; baita ark emandako berriya bañon atsegiñagoa eman, au da, guztiyentzako errukitasuna.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa muj 0205 Ala ere altxa zan, eta España'ko izlari onenak atzera utzi zituan; arerio guztiak zapaldu egin zituan, ta eguna zabaltzean, gauarekin asarre gogorra izan da gero eguzkia txoko guztiak arrgitzen garailari gelditzen dan bezela, Olano ere, an burruka gogorra bukatzean garailari gelditu zan, arerioak oinpean zituala, ta Euskalerriko baztarr guztiak itxaropenaren arrgiz betetzen zituala.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa v. aizpuru 0049 Noraño dan gogaia altasuna adiratzteko, esan oi da t'egiz, berak gogaiak izadi edo gizadia beñepein zuzentzen dula; bai ziñez, gogaia da ontzi-buru edo zaindari erne askarra gizadi onentzat au itxasoratzen badu oarkaspen ontziñ ta bere bultzkin edo igizale, oarkaspen mendeko sinismeñ egizko zorrotza ba da, baña ez du biziro ondo zuzenduko, ondatuko da ugarri baten aurka juanik, alegin teman zailtzen ba da irudimenak iasotako ontziñ ta begirada gotargi utzes dabilkiñan beartzen ba du gizadi au itxasoratzea edo beintzat, bearren gertako da zaindari ori ontziñ aurreko aldea okertzea, leengo zaindariñ bidea artzea, aurrea joan nai ba du t'orrela oker suge eran ibiltzeekin, naiz ori bai batzuetan burrundara aundi artu, alperrik ikatz onda atzera gero egiteko, gutxi aurreratuko du.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz zer 0090 Erdera apurtxo bat baneki, nai dedan guzia esateko muturrera, berak entenditzeko beldur gabe; baiña utzi, utzi; etorriko da denbora; Burdiostik atzera biurtu nadiñean....

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0021 Atzera zentzatu zan, eta etzuten erabat utzi.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0100 Atzera biurtu
Eta biurtutzeko
Ez pazaude gertu,
Ezingo zera zeru
ederrean sartu.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0100 Gezurr ontziren izena nere buruari batu eta ainbeste nekeren buruan ¿nere irabaziak atzera biurtu?.

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0100 - Ainbeste nekerekiñ irabazitako diru apurrak... atzera biurtzeko...... ta.

12. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak bprad 0244 Bañon eta ¿zer gertatu omen zan? Eldu ziradenean lurruspean aldare bezelako gauz arrigarriyak ikustera eta ots batzubek aditzera, izuturik beste munduko jendeakin topo egin bearko zutelakoan, mendi zulotik atzera irten omen ziraden ez nai beziñ aguro.

13. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak etxeg itzaldiak ii 0167 XIII'g. eunkia bukatu baño len, euskaldunen ontziak, Donostia'tik eta Berrmeo'tik eta Bilbo'tik bazijoazen Flandes'era, burrnia eramanaz, atzera etxeronz zetozenean oialak ekarrtzeko.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1916 0001 Atzera bigurtu da lengo tokiruntz jokau-aldi batzuk egiten. Ondo ibilli.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1917 0001 NASKALDIYA.- Egun batzuk Elorrio'n igarota atzera bigurtu-da gure artera, Gabilondo'tar Igo, U. B. B.-eko lendakariya.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1917 0001 - Igandian Bilbao'n izan-da atzera bigurtu dira gure lagun Garmendia'tar Gotzon eta Iriondo'tar Errapel.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1918 0001 Emen inguruan atean-atean emaitza artu ezarren otoitz beti eingo eban txiroak oin etzan ezeren jabe, kalearen erdian etzan biar zan gau zorrotz axetsu artan, urtendako lekura atzera juan gura ezpa'eban.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1918 0001 Bitxilorez (de margaritas) polito apainduta egozan zelaiak isera zuriz eztaldu yakuz; igeli-zugatzak (los frutales) margo pozgarrikaz darakusben (erakuzten eben) bizitza barria, baña il dira atzera; orlegi ederrez yantzi ziran solo ta solo-mugak (munak), eta illundu egin dira.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1936 0001 ¡Geldi! atzera zuben errira, geu gara naiko erriko lanak egitteko-eta.

20. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Gaur, bi illabeteko mutualdi ondoren, itzegitea debekatu zigun erabakia beste agindu berri batek autsi ta atzera zuenganontz gatozkizuten pozak zoratu bearrean giñalarik, negarbide berri bat iriki digu gure berpizte-egunak.

21. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Lanera.- Orain ilabeteko lotsagarrikeri aundi aiengatik Zalajera'tik jaurti zituzten eun-da-irurogeo langille aietayo berrogei atzera artu ditue lanera.

22. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Militar-fachista hoiek egiazko Gurutzedunak balire, beren egiteko nagusienetako bat auche lukete: Espainia-ko Laterri (Etat) osoan, giristinoeri ta giristinotasunari lagun egin; Laterri hortan diren Erri-alde giristinoenak, tchalokatu ta loriatu, eta eman eredutzat (imitagarritzat) bertzeeri, giristinotasunean atzeracheago ta epelcheago diren Erri-aldeeri.

23. 1940-1968 bizkaiera haur-/gazte-literatura aranzazu 1965 0375 Eta bestiak, bizirik geratu zirenak, jun ziren atzera Durangora.

24. 1940-1968 bizkaiera haur-/gazte-literatura aranzazu 1965 0375 Artu ta bota beran lepora esku bataaz, eta jun zan atzera elizondoko zelaira, bera lenago egoten zan lekure.

25. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0109 Ardatza txirrioka joian eta idiak, atzera biurturik, - Entzun, lagun sudurrera emon eutsoen, guk garoiaguk kargea ta i alamentu egille?.

26. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0113 Lugiñak jaso eban, eta ona!, atzera biurtzean, len bera jarrita egon zan lekuan ormea jausirik aurkitu eban; laster konturatu zan arranoak olan ordaindu eutsola sare artetik atera ta azke itxiaz egin eutson mesedea.

27. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa arti mundu 0216 Josepek arrazoia ematen dio:
- Bai, ba dakit, gau haretan etxetik joan nintzen, eta gaurdagino ez naiz atzera berriz azaldu. Baina egun Joana etxetik joanen zela berria eman didate, eta berehala oldartu naiz honera, holako astakeriarik ez dezan egin!

28. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zugker 0234 (10) Ikasleak atzera etxera itzuli ziran.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0026 15.- Kakotxak arnas-geldi ariña adierazten du. Noiz erabilten? 1) Esaera bateko zatiak, elkarren antzekoak, eta lokarri-itzik ez dutenak bereizteko. Adibidez: Zakurra arat-onat zebilan, aurrera ioan, atzera etorri, au usnatu, ori ikusi, aura aztertu. 2) Esaera bat ulergaitz egin gabe kendu ditezken itzen aurre-atzeetan. Adibidez: Ene semeok maita ezazute elkar, Iesukristo gure Ianuk ori agindu baitigu.

30. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0297 Bein illez gero, eztago izkuntza bat atzera berpizterik.

31. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0297 Erriak bein izkuntza galdu ezkero, eztu atzera artzen.

32. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0096 Festak bukatu ta abitu da Txirrita atzera ere mendi aldera, bere lantegira.

33. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak x. kintana 0031 Ta aurrerago joan baiño lehen begira dezagun atzera.

34. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak mde 0146 Geroztik Irlandarak ezin irabazi du atzera orduan galdu zuen eremua; aitzitik, geroago eta ahulago izan da, geroago eta atzerago joan da, bizirik egona gatik egungo egunetara arteo.

35. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... e. bustintza 00001 Olan bere, gure gizonak atzerarik ez eban egiten, bein bidean jarri ezkero aurrera egin bear zala-ta.

36. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... egutkarm 1953 00001 Ostutakoa jaubeari atzera emon ezkero, bere iru semeak kalegorrian ez-eukian gelditu bear, eta gogorregi eritxon orri.

37. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zubk 00001 Denporeagaz illabete bi orreik be geitu jakozan urteari baña alan da guzti be 355 eguneraño baño etzan eltzen: eta au zala ta, urteak joan urteak etorri, urte bakoitzean amar egun atzerago, negua udan eta udea neguan jausiko ziran.

38. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zubk 00001 Ibilli ta ibilli, ara zer jaso zan Julio Cesar agintariaren egunetan: ordurako, neguko illeak udazkeneruntz etozan, urtea bear baño iru illabete atzerago ebillalako.

39. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1947 00001 Erderaz egiten dizutenean ez erantzun, edo ez artutzat eman, ez dakit erderaz eta datorren bidez atzera biurtu edo orrelako zerbait egiñaz.

40. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0094 Da Billaron elexaurreti bueltea in barik, ba, yoan san elesportaleti artes, da, elesportalean agartu yakon barrerandi bet, d'esin pasau, t'atzera buelta in bear.

41. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0094 Ta bueltea in auen orduen atzera yoan san Dimera, d'argiek bardin segitotzen eskerretik orduen.

42. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0094 D'atzera Iyorreti bueltea in, da kamiños, oñes, sartu sen Billarora elesportalera eldu barik.

43. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0124 KAIS. - Egoki be egoki da lenen alkarrekin itz egitea: eta orrexegaitik bidali doguz idatziz, gure aurretik, gure asmoak: eta asmook buruan erabili ta ausmer egin ba'dozuz, dakusagun ia orreik lekaratuko dabenentz gogara eztagon gure ezpatea, eta Sikili'ra eroango dozunentz atzera gazteri adoretsu ori, ostantxean il egin bearko dau-ta.

44. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0124 PON. - Sikeli ta Sardini opatu daustazuez zuok: itsas lapur bagarik itxi bear ei dot itsasoa: eta gero, onenbeste gari-neurri bidali Erroma'ra: onako au ontzat artuazkero alkarregandik alde egin gure ezpatai aginik egiteka, eta atzera etxera yoan, gure ikurdiak mallatu bagarik.

45. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0071 Gau-egunak aurrera...
Gorpuzti da atzera
ibar loretsuetan
.

46. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0109 Arratoiekin be ez eukan atzerarik.

47. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0027 Mariño astiro astiro joan zan atzera hotelera.

48. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0027 Hilabete ta erdi igaro dira Mariñok ospitaletik urten ebanetik eta gaur joango da atzera eskaiolea kentzen.

49. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0097 Atzera ere lotara joiala girristu atsekabezko bat entzun eban.

50. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak a. lasarte 0053 Tarte horretan erregearengana joaten zan, barri batzuk komentatu, haren enkarguak jaso eta atzera ohera.

51. 1969-1990 euskara batua antzerkia j. arkotxa 0091 Koldo - Eskerrik asko (Imitatuaz) Bixigu hauek onak ez daude eta atzera eroan.

52. 1969-1990 euskara batua antzerkia a. valdes 0052 (Berriz ere aulki jirakorrean esertzen da. Publikoari begiratzen dio eta jaikiz erdieskubitik doa. Allanek arraunari ekiten dio berriz eta segundu batzutara, argien biziagotasunaz batera, atzera etxeko livingean aurkitzen da).

53. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0067 Dirkek zapata-kaxan sartzen du atzera bere trapuzko panpina zarpaildua.

54. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0080 - Eta zer? Zer daukak gu elkarrekin ibiltzearen kontra?- oihu egiten dio Juttak atzera.

55. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0126 Kees atzera lasaitu egin zen.

56. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0081 Hala ere, ez zuen min txikienik ere hartu, eta laster zutitu zen atzera; Ardiak bere puntuarekin segitzen zuen denbora guztian, ezer gertatuko ez balitz bezala.

57. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0081 Izan ere, arraunak, eta txalupa, eta erreka, denak desagertu ziren une batetan, eta atzera dendatxo ilunean zegoen.

58. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0059 Hori esanda Lu atzera negarrari lotu zitzaion.

59. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura zelina 0057 Atzera zubitik aurrera etxerantz gentozela zera aholkatu zigun, alegia, ahalik eta isilen eramateko auzia; arratsaldean aitonarekin egon nahiko lukeela berak ere, eta egunez inolako agerpenik eta ezeren arriskurik-eta ez zegoenez nonbait inorentzat, bada lasai ibiltzeko Jainkoagatik! eta elurpistako ipurmasailekoak ez zitzaizkigula gaizki etorriko esnai mantentzeko.

60. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/1 0070 Atzera itsasora bota zuen bisigu hura.

61. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0070 Berriro kanpai pitzatuak azkeneko danbada eman zuen, nor edo nor atzera bazetorren ere abisatzeko.

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0168 Jeneralak begiak itxi zituen, bapatean aztoratu ziren gaueko txakurren eskandaluaz ohartzeke, eta Montillak pentsatu zuen atzera lokar hartu zuela.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0020 Behar zuen, bai, zerbait atzera hatsa bereganatzeko, arratsaldeen goibeletik ihes egiteko.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0089 - Hoixe zeon!- ailegatu zion Maikilak atzera -.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0071 , erantzungo zitzaion atzera.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0116 Iragandako lehengo totalitarismoari esker, eta gaileneko neurriaren abusoz aberastu eta medraturiko sozial talde haiek berek nahi zuten atzera, eta kosta ahalak kosta, sistema hura berrirotu patria oro finca bat izan balitz modura berriz eta berriz beren gisara prestatzeko, baina lehengo eta geroko denak familia bateko menbru izan arren, iduria bederen besterik nahi zen.

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0094 Zazpi udaberri atzera ikusi ahal izan nuen lehenbizikotz Glodinoien lur eta herria.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0106 Arrebak ere errezatuko omen zuen anaiaren alde, eta urte batzu barru, bere anaia zeharo aberastua eta zoriontsua itzuliko omen zen atzera berriro.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0086 Eta Rambletako sarreran hondakin hesia traktorea gainetik pasatzeko garaiegia zenez, atzera pasealekuan gora abiatu ziren.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0086 Oraingoan azkarrago ibili zen eta handik bi ordutara atzera bueltan zihoazen roulottea zain zeukaten tokira.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0154 Nekez zintzilikatu zen aurikularra bere lekuan utzi zuen atzera.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0060 Nazio-literatura putzura abiatu zan, eta txekera atzera hasi.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0092 Prusia eta Austria atzera erreboluzio bezperako egoerara itzulirik.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nz 0261 Zelulek odoleko glukosa erretzen duten eran, amilasa izeneko entzimaren eraginez glukogenoa glukosatan deskonposatu eta zirkulapen korrontera isurtzen du gibelak atzera: Hona formulatan erreakzio hori: glukosa / glukogenoa / ura.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. sastre 0090 Eta Beltzak atzera: Iraultza leninistaren ondoan kasta batek bahitu zuen boterea eta ez du utzi harez gero.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0012 Bapatean zutundu nintzan, baina atzera makurtu ere bai laster.

77. 1969-1990 gipuzkera antzerkia onaind 0111 Gudariak atzera biurtzen ba'dira....

78. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa uzt leg ii 0156 Lenbizi joan giñanean, Basarri ta biok giñan; alkatea lodia zan da Basarrik esan zuan alkate jauna goratu bear genduala, bertso batean; da nik esan nion atzera, astuna zegoala ta etzuala uste bezin errez jasoko.

79. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tiro tartean bertsotan 0052 Ta nik, atzera Lerin`era joan nintzanean, bai jarri ta bialdu ere.

80. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0096 - Sophie orren etxetik atera, bere etxera joan, senarra il eta atzera adiskidearen etxera itzultzeko astirik naiko izan zuan beintzat atzo -, erantzun zion Joansendo'k.

81. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño mlanak 0074 - Bizia edo illa ura ezin arrapaturik geratu dira atzera.

82. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0085 Berak zeukan antzeko gogo-sendua bear zan artu, asitako atzerarik ez egiteko.

83. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0075 Laister, zergaitik ez dakigu, (-206), atzera berriz ilergetarrak, eta oraingoan suesitarrak ere bai, Erroma'ren aurka gudan ari zaizkigu.

84. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0032 Eskuzko era ori
gogozko detela;
aitor dezagun naiko
atzera gaudela,
aldi ontan auzora
joaten da txapela.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. sastre 0002 Oraintsu arte, gauzak atzera berotu bait dira.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Aktoresei dagokienean berriz, Fondak edaria utziko du, Matlin berriketan hasiko zaigu, Spacek atzera ezkondu egingo da, Turnerrek ohizko xarma galduko du eta Weaver sanbo federazioan izen emango luke; baldin eta heuren erregistroen itzulkortasuna sariturik ikusiko ez balute.

87. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0162 Ointxeganik yarten nok ire esanera, eta ez esantzat atzera irunsten yoadaz nik nire kaltez esaniko zer guztiak; (...)

88. 1991> bizkaiera literatur prosa f. etxebarria 0109 Atzera bueltan gu bestearen terrenora.

89. 1991> bizkaiera literatur prosa f. etxebarria 0143 Orretarako, Urkiolan txantela artu aguazilaren eskuti, eta mutil batek egin eban lelengo artu txantela. eta atzera buelta bat egin, eta barriro eskatu eutsan txantela aguazilari.

90. 1991> bizkaiera literatur prosa f. etxebarria 0143 Baña gero beste batzuk be atzera txantela eskatzen, eta konturatu zan an bazirala txantel bidunak.

91. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00062 Agia sartu goitti beraiño ... aga luse bat egurra, da an, an gora ixotzen dau ya puntaa, bestela egurra bota ta bota ta bota da sua beien, beien, beien kosta eitten da artu eraittia baiña aga lusia sartzen bara arekin ixotzen dau gora aguro; beoi ixotzen dabenien ba, bete dana egurrakin sulo ori dana, len esan dona suetxe ori, da ondo-ondo bete da artzen, artzen, artzen a eoten da, da atzea eskatu eitten dau arek, atzea bajau eitten da, esta? bajauria, bea puntia, atzea sabaldu, da atzea sartu egurra; olaxe euki biada, e, aik eta puxkat, e, seoi suetxioi ori beeti gora eoten danoi bete arte.

92. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00062 Lelengo etapia emen faten da ortik, lau bat altura inguruen edo ola, da geo, berris atzea bada dana akaautakuen, atzea barrixa itten dau goa, andik lengo lekutik gora ola, geo an beste etapa bat an berris atzea, beste ekiñaldi bat.

93. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00148 Bai, emen be eitte san, Billabeñesen be eitte san ... or eitte san ba, ori karabixoi san ba, lelengo tramo bat, egurra da geo arrixa, da atzea gaiñian egurra ta arrixa.

94. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00192 Zornotzatik Torrebururantz ninoala, Autzaganeko aldatsaren erdi aldetik gora, eremu magnetikotik libraturik lez nasaitzen nintzen, barriro neure altueran, eta, atzera begira Zornotza oinetan ikustean, gailen sentitzen nintzen.

95. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00311 Neure esturaren barruan, (hemetik komisaldegire joan bijjoat, iñok nun naoen ez dakijjela? Ze motibo ixen leikek? Lehenago ere emondakoak danak hartu dira. Atzera hori?) zeozer egin zegiela ekiten neutsen, gitxienez ahalegin bat egin barik ezin ebela itzi.

96. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00028 - Zuk, ea noiz egiten duzun amets berriren bat, ez aurrera eta ez atzera beti amets berarekin gelditu gabe. Bada garaia eta.

97. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00040 Mugimendu oker bat eta harenak egingo zuen. Alabaina, gizonak pauso batzuk atzera eman zituen, zaldiak bere hankak lehen pertsona hura zegoen toki berean lurrartu baino segundo bi lehenago. Aurreikusi egin izan balu bezala. Liluratuta nengoen. Eta baita dardara batean ere.

98. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00081 Ganbarara igo naiz atzera apika lehenbiziko aldian ez nien xehetasun guztiei erreparatu, baina nire ikerketek ez dute batere arrakastarik izan.

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0052 Ehiztariak jartzen ziren haietakoren baten zain, eta prestatzen zirenean bati tiratzeko, han azaltzen ziren gainerako otsoak, inguratzen zituzten, jauzi egiten zieten lepora eta ezin zituzten armak erabili, batzuetan lagunen bat zauritzeko beldurrez, eta besteetan halako amorruz zetozkielako ezen nahikoa egiten zuten atzera etortzearekin.

100. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0033 Atzera itzuli zen bere bainura Aljereko erregea.

101. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0135 Atzera goiztarren taldekoa nintzen, eta berarekin kabina bera elkarbanatzen nuen, eta dutxen pasiloan goizero festa txiki bat egoten zen, xaboia han eta hemen, kabinaz kabina saltatzen, eta lasterketak egiten genituen gaur zenbat denbora beharko zuen neurtzeko: Arkadik ozenki kontatzen zuen, bat, eta xaboia ordurako Oriol Mussar edo Isabel Visen eskutan, oso txuria eta begiak almendren gisakoak zeuzkan neska haren esku; bi, eta xaboiak airera egiten zuen beste kabina batean erortzeko, Luis Henda edo Klararen eskutan; hiru, lau, eta Andres Nussa edo Neusen ahotsa entzuten genuen, xaboia eskuen artetik labaindu egiten zitzaielako, ate azpitik irristatzeko eta orduantxe toaila lepoan zuela zetorren Anjel Ram labainerazteko.

102. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0015 Han urdaiazpiko ogi tarteko eta basoerdi bana hartu eta atzera herrira itzuli ginen.

103. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0069
ENE bizitza atzera bizi ahal banu
filme bat bezala,
dena hasieratik errepikatu
ahal balitz,
zer ez nuke moztuko, zer
ez nuke tatxatuko,
zer ez nuke aldatuko,
zer ez nuke emendatuko!
Filmea ber egitekotan
remake hobetua baino
nahiago nuke filme arras
bestelakoa.

104. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0064 BIZITZEN segitzea erabaki orduko
hizkiak, hitzak edo esaldiak elkarlotzea
keinu hutsala da.
Bizitzen segitzea erabaki ondoren
ez daiteke atzera idatzi
poesia,
ez bada bat itsasoaren erdian lo dagoena bezalakoa.
Norberak idatzitakoari etengabe ekitea,
norbere ezerezaz elikatzea posible dela sinistea bezala,
norbere beldurrak konjuratu beharrez idatzi
eta beldurraren zergaitia ahaztea, alegia,
beldurraren xarmari amore ematea da.
Harako hark zionez, hala,
ez da zail bizitzea,
merezi
pena baizik merezi ez duen arren!

105. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00090 Gaua atzera itzuli egin genion.

106. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00103 Atzera begira hasi zen berriro ispilutik, konfiantza baino gehiago konplizitate hitz haiek entzundakoan.

107. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00068 Ikusle gehiago bada: kazetariok baino atzerago, baina gugandik gero eta gertuago, hogei bat haur eta gazte palestinar ari dira zokomiran.

108. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00034 Baina gizonak atzera, alboetara eta sarrerara begira jarraitzen zuen.

109. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00097 Dudarik gabe, lehen bista-kolpekoa bera zen bisita nezan Andonik (kasu honetarako Kortak) aipatu zidan apaiza, ate-kolpe belaxkak nor zitekeen atzera begiratzeko hainbat jakin-min ez bazion ere sortu, orduak kuriositatera bultzatuz.

110. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00013 Bateko, nire buruari ukatu gura nion baina, behin eta berriro, atzera harrapatzen ninduen desira aitaezinarekin gatazka bizian.

111. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00193 Dieste, Bilbao eta besteak ere ez zitzaizkigun atzerago geratu.

112. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00012 Ez nuen atzera begiratzen.

113. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00267 Bai, bai, ez harritu hala esan zidan berriro burua atzera jiratuz.

114. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00081 Atzera ala aurrera? tenkatu zuen haria.

115. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00025 Honek beste egun batzuetan segitzen badu, hemendik joanen naiz atzera ziur aski.

116. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00043 Atzera kalera itzultzen ginenerako, sukaldeko leihoetako argiz beterik egoten ziren bazterrak.

117. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00102 Atzera zeure gelarantz.

118. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00150 baina Raimundo Silvak Portugaleko Historia bat idazteko bezain atzera joan nahi ez zuenez, eta joan ezin zenez, historia hura, bestalde, zorionez laburra izango zen arren, urte gutxi lehenago hasi zelako eta bere muga, esan den bezala, Lisboako Setioa izango zelako, eta gurutzatuek erregearen eskaerari Ezetz erantzun zioten unean hasiko zen historiak narrazio-eremu zinez murritza izango zuenez, bigarren galdera bilakatzen da gertakarien eta kronologiaren erreferentzia ezinbesteko, hau da, herri xehearen hitzak erabiliz, Nondik arraio helduko diot galdetzea bezala litzateke.

119. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0008 Garabia zakar irteten da hondar-uretatik, bildu duenaren erdia atzera putzura gainezkatuz.

120. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0225 Gatazka lazgarri hura amaitu eta handik hogeita bost bat urtera berriro azaldu zen estaziora, behialakoetan bezala trenarekin batera, gertatutakoak gertatuta ere aspaldi ikusi eta gozatutakoa atzera bizitzeko esperantzan.

121. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0014 Alvarado kalean gora joan zen atzera, kalea zeharkatu ahala leihoak apurtuz; bigarren etxearen parean polizia batek atxilotu zuen.

122. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0279 Suak, edo tximistak, edo ondoko euriak, orain bere gainetik halako isiltasun zurbilez mugitzen ziren zeruetatik eroria, birrindu egin zuen atzoko hiribidea, aldarazi egin zuen une batean, begi-kliskada batean, azken egunean aldatuko zen bezala, zeruak atzera berriz irekitzen zirenean santuak biltzeko.

123. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0211 Zutikako lanpara batera hurbildu nintzen eta lokarritik tiratu nuen pizteko; atzera sabaiko argia itzaltzera joan, gela berriro zeharkatu eta lanpararen azpian neukan joko-mahaiaren gaineko xake-taularaino hurbildu nintzen.

124. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0379 - Eta atzera pentsatzen duzu: agian, indarra haiekin dago?

125. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0038 Garbiketa amaitu genuenean atzera bizkortu eta upelari emango genion izena zela eta Mirtok eta biok burruka egin genuen.

126. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0022 Eta esaldi hura gogoan atzera gelaratu zenean, bakarrik eta babesik gabe sentitu zen.

127. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0112 - Ez, atzera zabaldu dutenetik ez da hara agertu.

128. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0095 Baina hil, beste batzuk egiten dozak - Antonen pistola gogoan, atze atzera jaurti dio pilota, kuiseraino.

129. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0099 Atzera bizirik ekarri balute, nahi zutena egiten utziko zien.

130. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0080 Garai hartan ikasi nuen eta ez dut atzera dastatu noiz den bi pertsonen enkontrua erabatekoa: inongo presarik gabe garatzen da haien artekoa.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eitb 00033 Atzo goizean zela dirudi. Hala ere, hamabost urte haundi joan dira, konturatzeke, ustekabean. Eta atzera begira, laburbiltzeko oso zail den mila pasadizo datorkit burura.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 00130 1959an euskal hitzei buruz hartu zuen erabakiak bazterrak astindu zituen, bereziki sabindarren haserrea eta Orixerena, bakoitza bere aldetik. Eta gero, 1964an Baionan bildutako idazleek egindako proposamenen arrakastak, 1968an euskara batuaren eredua ofizialki planteatzera eraman zuen Euskaltzaindia, atzera Arantzazun.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00021 Haurren babesari dagokionean, printzipio hori gauzatuz saihestu egin da adingabea bere familiatik eta bere inguru hurbilekotik bereiztea, eta familia babesteko eta atzera elkartzeko programak garatu dira, famili harrerako neurriekin batera inolaz ere. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta bestelako Komunitate Zerbitzuen prebentzio jarduera ere printzipio nagusi honetan bermatzen da.

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. rius 00042 Bi gidoi bota zizkioten atzera, eta azkenean Estatu Batuetako bi lagunen sustengua behar izan zuen, Francis Ford Coppolarena eta Georges Lucasena.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0179 Gizonak antzinatean Australiara eramandako Dingo zakurrak, atzera basatu zelarik, konpetidore guztiak likidatu zituen, bere tankerako ehiztari bakar bezala bera gelditu arte kontinentean.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1995 0171 Basque, eta euskaldun suerte guztiak: 1946an San Frantziskon jaio, Ezterenzubin hazi eta hemeretzi urte zituela atzera San Frantziskora bihurtu eta, egun, bertsolari den Jean Curutchet, basque da.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0180 Baina hurrengo partidan atzera ere galdu egiten du.

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0245 Celebesko erdialdeko toradjek pentsatzen dute Dracaena terminalis landareak arima indartsua duela, mozten denean atzera berriro laster hazten delako.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0405 (...) baina nekez izango dute ahalik haren esku txikiek indargabetuz doan gure planeta bere orbitan berriro bizkortzeko, edo hiltzen ari den eguzki-sua atzera pizteko.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lure/3 0308 Haren seme Tutankhamonek Tebasa itzuli zuen atzera hiriburua, eta Amonen gurtza ezarri zuen berriro.

141. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elustondo 0012 Zenbait inmigrantek etorkizuna moldatu ere zuen EEBBetan eta atzera Herri Zaharrera itzuli zen, edo nor edo nor bidali izan zuen hara emaztegai bila.

142. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00151 Ordu onetan eldu ziraden
Joan da Pedro onera,
zertan gelditzen ote zan Jesus
beren begiz ikustera.
Joan osoan ezaguna zan,
baiñan Pedrori atzera;
Joanek esan porterari ta
Pedro eldu zan sartzera.

143. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Ala esaten zun: Yaten badut banabar alen bat ongi eosi gabia, badut aukera atzera aora ekarri ta azmartzeko.

144. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00013 Aurki indarrean sartuko den arauaren eta horrek ekarriko dituen ondorioen berri emateko, sentsibilizazio kanpaina bati ekingo diote orain arrantzaleek. Talde politikoetako eta erakundeetako ordezkariekin bilerak egiteko asmoa ere badute, atzera ere legea aldatu eta diru sarreren arabera kotizatu ahal izateko.

145. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 00022 Aurrerapenari ez dago esti atzera esaterik; nola erabiltzen dan eta zertarako, or dago kakoa.

146. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0024 Esperientzia ez zen batere aberasgarria gertatu, ordea, eta bere ohizko aktore zurrunbilora murgildu zen atzera, Breakfast at Tiffany's komedia dotorean parte hartu eta txinatar bati bizia emanez Blake Edwardsen aginduetara.

147. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goierritarra 1998 00008 Aukera ona dugu hau begirada bat atzera botatzeko eta, era berean, etorkizunerako helburu berriak zehazteko.

148. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0008 Baina Alberto Elkorobarrutiak aukera ikusita ez zuen atzera utzi nahi izan.

149. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0008 Itsasoak ez du esperantzarik eta Karitate liburuen egileak etenaldi luze samar baten ondoren, idazteari ekin dio atzera: nobelatxo bat egiteko gogoa nuen, eta egin dut, besterik gabe, halaxe diosku Haranburu-Altunak.

150. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zubizarreta 0036 Eta berak atzera barre egin du.

151. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zubizarreta 0036 ATZERA.- Ostera, berriz.

152. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... maizpide 1999 00032 Muturra DINANena bezalakoa zen, baina erditik atzera altuagoa zen, beraz jendea bigarren pisuan bezala joaten zen.

152 emaitza

Datu-estatistikoak: