XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Ibilli dabillena non-nai arki dezakezu: itsasoko olatuak barna doan txaluparen brankari begira ezaiozu.

2. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0165 Branka urdiñezko ontziaren atzetik, oial-zapiak anditzen ebazan aize ederrak putz-egian; Kirke'k, kopeta politdunak, jainkotasun altsuak, abots zolidunak bialdu euskun lagun ona dudarik bage.

3. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0018 Gainerako guztia ilusioak, abenturarako gogoa eta brankan pote batetan sartuta zegoen geranioa ziren.

4. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0031 Branka aldera joan zen eta hantxe eseririk, bere pentsakizunetan murgildu zen.

5. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0036 Izan ere, branka beste aldera begira jarri eta zenbait aukaz... zera... ilar landareaz koltxoneta bat egin ondoren, bertan etzan zen gorputza kabinaren barruan eta zangoak eguzkitan zituelarik, horrela gosea baretuko zitzaiolakoan.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0094 Une larria zen Mary Thomas en brankako gazteluan zeudenentzat.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0094 Bub Russell untzimutila ere brankan zegoen, zer gertatzen zen jakiteko egarriz.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0059 Bat batetan danbateko batek eragin zion txalupa osoari; brankak zerbaiten kontra jo zuen.

9. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0161 INORK, ez ikusi egin hau
ez hire izenik zekin,
nik bakarrik zekinat
esistitzen dunala,
nire besoek atzo eutsi egin zienaten
gauaren adarrik gorenen gainean,
eta benazkoa izan hintzenan,
zutik, hi, ene esku gainean
branka burnizko basati eta zorrotz.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0085 Zelaieta brankan jarri zen kako-makilarekin Aztamako (=bichero), eta Errekalde ta biok, batzutan arraunean eta bestetan harkaitzen kontra bultzaka, astiro aurreratzen ginen.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0114 Eta norbaiti iruditu zitzaion brankako sirena-katamaluak Hortensia ederraren aurpegi tankera zuela.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa g. muro 0015 - Ea, lanera alprojak. Mundu guztia branka eta eskotara azkar!.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. mendibehere 0012 Politikazko mugimendu guzietan bada beti eta izanen ere, branka bat mugimendu guzia inarrosten, akulatzen, txistatzen duena: Ipar Euskal Herrian branka hori agertzen hasia da noski eta hain zuzen gazteek dute finkatzen.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0024 Hainbat gizalditan, XVIII.a ondo sartu arte ere, trinkaduak, oltzapea eta brankako bi eren-oihalak erabiliaz iraungo dute.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Azkenik, finantzaketari eskaintzen zaio azkeneko atala, Euskal Eskolaren finantzaketak kontutan izan behar ditu ikastetxe bakoitzeko aurrekontuei branka ematen lagunduko duten iturri ezberdinak, adieraziz, eta finantzaketa hau arautzeko kontutan hartu beharrekoak diren hamar premisa finkatuz.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak txill 0001 Eta Iruñean egiten den honek, diglosiaren kontrako branka eta eragilea den aldetik, denen txaloa eta Laguntza merezi luke.

17. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zubk 0001 Txikota luzatu brankaz eta popaz estutu.

18. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00050 Lurrean etzan ninduen, bere esku latzez orkatiletatik heldu eta oilasko hil bat bainintzen eraman ninduen branka aldeko eskaileretarantz. Pentsatu nuen haritz mazoaren bila zihoala. Berehala zerbait egin beharra neukan, galduta nengoen bestela.

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0113 Untziaren azpian brankatik txoparaino atzeko muturreraino luzatzen den pieza da, zurezko itsasuntzietan zurezkoa eta burdinazkoetan burdinazkoa.

20. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0032 INTIMITATEAREN azken muturrean,
aharrausi errea geratzen da
bakarrik:
hezur-muin, haragiz gabetuaren aurrean
beldur estrinagabekoentzat.
Zurrunbilo asezinak behartzen du
arima
egunez-egun
zola-gabeko infernuetara,
gure mintza unibertsoaren zainetan
kristaltzera,
hauskortasuna ezdeusaren isipiluan
apurtzera.
Zurrunbiloaren zarata ez entzutearren
ari gara geure gisara
dena heriotza baino ez bailitzan,
azkenetan.
Intimitatearen hondarretan
desagertzen da nitasuna
eta aharrausia azaltzen
branka gabe
EDO
Brankarik onenarekin ere
intimitatearen hondarretan
aharrausia bakarrik
denaz desjabetu aurreko instantean.

21. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0019 Sua darien mendiak diagozak, gazte!; halako asko dituk gure brankak bilatzen duen lurraldean.

22. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0230 Untzilari eta apopilo berria, jauna, itxuraz sasoi onean eta arrabita bat bezain afinatuta; kargazain batek bezalaxe egin du lo, bai, Johnekin pega pega eginda... branka brankaren kontra biok, gau osoan.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0077 osababor. Txopatik brankara begiratuta, ezkerraldean eseritzen den aitaren anaia edo amaren neba.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0059 ababor Untziaren atzekaldean, brankari begira jarriz gero, ezkerretan geratzen den aldea.

25. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. aisa 0030 Moreek hasierako txanpatik branka erakutsi zieten gainerako untziei eta lehen postu horri erraz eutsi zioten.

25 emaitza

Datu-estatistikoak: