XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0401 Ez da harritzeko beraz Baionan iraganikako gertakari batek burrunba gaitza ibili bazuen zonbait egunez, Eskual-Herri guzian.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0016 Karriketan burrunba bat altxatua zen, jendeak heldu burrustaka xoko guzietarik:.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Eman du burheta bat gaitza eta ountsa zotuku erazi dutu etchiak; bena illabur izan da; haren bourrounba ulhuna galdu da aitzina chuchen.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 - Suissako choko batean, harroka andana handi bat, uriek harroturik eta berechirik, burrumba gorrian jautsi da menditik.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia j. agerre 0221 Zazpi Sanpermiñetan, urrenetan ther-ther,
zazpi kartel, burrunbak, gerta zen egiter,
zazpiok lerro lerro azkar eta muker
farrastan egin zitun ongi bai ta laister.

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 0011 Urrunagotik heldu zauku Bilbaoko burdin-olhen burrunbak ekharria, Bizkaiako lur idorraren khalda beroa.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0093 Gain hartan avionak ari zauzkigu burrumba eta burrumba, zerua bere balute bezala, lurraz jabetu ondoan.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0122 Hau da zalaparta! Hau da harriaren sarraskia! Burrunba izugarria dagie turmoiak bata bestearen ondoren eta alkarren atzetik jolaska dabiltz tximistazko suge gorriak.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 0011 Erensugea, burrunbaz, berehala agertu zen.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0253 Suzko armen tiro-hotsak eta ikaratutako eta larritutako gizon baten ahotsa entzun ziren aiuriekin nahasian, eta guztiaren gainetik kristal hautsien burrunba.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0049 Hala, pentsaturik bezala obraturik guztia, harri handia erdi bidean zelarik, non behingoxean jaregin zioten eta amildu zen harritzar bikaina; burrunba galanta sortu zuen leizearen barrenpe orotan.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Sabel hori biguin epel eta hezearen kontra bere biguintasun epeltasun eta hezetasun errepelenteak sentituz, eskuak zain urdinez jositako bular horistatuen leuntasun koipetsuan irriztatuz, xilbor korapiloak hersten duen, eta itzal beltz horretan galtzen den masa biguin horren misterio iheskorraz jabetu nahirik, itsas haserrearen burrunbadak, mendebalaren xistu zorrotzarekin nahasturik apenas estaltzen duten maldizio betikoa isilarazi nahiean.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0139 Urrunean, lainoen artetik, trumoi baten burrunba entzun genuen, gero beste bat.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0094 Irrutixeago zetorren kamioiak nahiko denbora utzia-gatik burrunba itsusiko marruma atera du.

15. 1969-1990 gipuzkera antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra) 0097 IZTUNA - Orduan, ostalaria jotzen asi zen makila, eman eta eman, exerleku, mahai ta banku gainetatik zehar jauzi ta saltu eraginik, orroa ta burrunbaz, honela esaten zuela: Ai ene!, ai ene! Otoi, gazte; esaiozu makilari geldi egoteko, hil behar nau eta! Geldi ezazu, ta itzuliko dizut aldatu nizudana, hau da, zamaua ta bildotsa, amen batean itzuli ere.

16. 1969-1990 gipuzkera antzerkia f. olariaga 0590 Abioien durunda. Bonbardeoa. Izugarrizko burrunba.

17. 1969-1990 gipuzkera antzerkia i. begiriztain 0100 - Burrunba erogarria nabaitzen zuen bere belarrietan, eta kirkir-otsa, berriz, buru-barnean.

18. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0003 Lantegien burrunbez gorago doala
jainkoari emanen otoitzen kantua.

19. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0240 Haren lana haatik agertu zen lehen Mendekoste hartan: haize azkar baten burrunbarekin, inarrosi zituen beldurrak harturik zauden apostoluak, eta igorri zituen, mundu zabalean barna heda zezaten Berri ona; suzko mihien itxuran, berotu zioten bihotza, eta ordu arte mutu zaudeneri eman zioten nun-nahi eta nor-nahiri Jesu Kristoren ezagut-arazteko jakitatea eta indarra.

20. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0041 Eta nola telefonatu, tresnak etzuelarik gehiago bere burrunba ezaguna ematen, hain ezaguna dena non hor delarik etzaio ohartzen ere?.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Burrunba gorago, eta burrunbatuak huts egiten badu, ixiltasuna barnago, bihotzetan!

22. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00071 Nire bordako behi agure bezain jakintsu hark ia egunero errepikatzen zigun kontu harrigarriaz gogoratu nintzen une latz haietan, mundu honetatik at omen dauden izar argitsuak ikusteko gai izan bainintzen; aste bateko sufrimendua jasan behar izan nuen, entzuteko beste ere gauza ez nintzelarik tramankulu hark nire bi belarrietan sortutako burrunbada zela eta.

23. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. merkader 0040 Isiltasunak, bakardadea ekarri dik gogora; bakardadeak samina; saminak arbendol zaporea ahora, burrunba belarrietara, malkoa begietara.

24. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0030 HIROXIMA LOREZ ESTALI ZEN
MARINA kanpora so dago. Zerua iluntzen ari. Haizea.
Igande arratsaldea. Etzaizkio batere gustatzen igande
arratsaldeak. Erraten elakike nundik datorkion alergia
hori. Marrats-lore kolkoak ari polliki polliki idekitzen.
Hemendik hamabortz egunetara lore ubel pikor usaintsu
guziak zabalduko. Haize grisak inarrosten ditu. Martxoa.
...Martxoaren lehendabiziko egunean zendu zen. Hor
hil zen. Geltokian. Burdinbideen laberintoa. Sarea. Sare
metalikoa. Ez. Enuen ezagutzen. Biloak kizkurrak omen
zituen. Beltzak. Nik argazkia nuen bakarrik ikusi. Etzana
zagon luze luzea. Profesionalak. Lan errexa. Mugan ziren
erraiteko moduan. Metro andana bat. Bertzerik ez...
Ximixta batek ebakitzen du zeru goibela
Ortotsaren burrunbak mitrak daldarazten. Ezagun zen
goizetik denbora hunek etzuela gauza onik ekarriko.
Marinak airearen sapa, elektrizitatez haunpatua, abantxu
hazta lezake. Lehen euri tantak erortzen hasten. Ttitta
ilunak zimenta idorrean. Leihoa idekitzen du, euriak
idetzartzen dituen usainetaz mozkortzeko. Errauts bustia,
belar pikatu berriaren usain goxoa, marrats-loreen
perfume zoratzailea.

25. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0051 Nun eta haragia ustelago, uli beltz dirdiratsuak eta
beren haur sortu berriak laketago. Hala iduritu zitzaitan
bederen eni, hango harat-hunat eroak ikusi eta gero.
Dakuskit oraino kabalaren belarri ziloetan metatuak,
haren begi hil urdinduen barnean tirahala jaten.
Erditik idekia, hemeetaz hustua, kosteleta alimaleak
ahoa zabalka. Itsasuntzi baten krosko uzkailia iduri. Uli
berdasta okaztagarrien arroltze mukurretarik, ehunka,
milaka, milioinka, miliarka sortzen, hazten, haunditzen,
gizentzen, loditzen, asetzen ari ziren aztikotetaz, bai,
orhoitzen naiz arras ongi.
Urte andana batzuren buruan, Don Juan Tenoriok
bertze mundutik egin zion keinu bat segitzeagatik, sartu
zen Sevillako Hospital de la Santa Caridadean, eta han,
bat batean, Valdés Lealen Finis Glorie Mundiren izkin
gorde batean zagon lano beltzaren burrunba
apokaliptikoa berriz entzun zen.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00200 Artxanda goian eta gibelean Leioa eta Loiu aldera bonben burrunba berriro. Nafarren bosgarren eta seigarren brigadek suntsitu ditiztek Bilbo inguruko Burdinezko gerrikoaren babesleku gehienak, eta Euzkadi osoa zekor bat bezala desegiten ari duk nazi-faxisten azken aizkorapean.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00215 Berriro bonben burrunba eta metrailaren zigorra Bilbo gainean. Euskaldunok ez gaituk sekulan eskarmentatzen; duela hirurogei urte Jerbasio Saratxo kapitain beltza eta Anizeto Mendia sarjento txapelgorria bezala, elkarri erasoka jarraitu diagu.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak garuna 00199 Kuberta edo bizkarretan tripulaziorik batere ez; beren kroskoek isilik diraute, higiduran aurkitzen diren elektroien burrunba leuna izan ezik. Baina untzi denak bizirik daude.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak barojatarrak 0108 Adibidez, misterioz betetako Grito en el mar ilun, ia goibel horretan, Kantauri itsasoko ura labarriko haitz beltzen aurka burrunbaz hausten eta, oldarraldi horretan, aparrezko hodei handiak jaurtitzen ikusteak, zera esatera bultzatzen du narratzailea:

30. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Burrunba haundiz salatuko duenik ere agertuko da tartean.

31. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0013 Irudiez, giroaz, usainaz, euskara enigmatikoaz (posguerra gorrian geunden baina nire belarri birginalean gaur baino burrunba handiagoa zuen euskarak, tori paradoxa) eginda zegoen haize anonimo eta halere nabarmenak buruaren barruan zirauen.

32. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Azkenean, asteleheneko goizaldean egazkinek bota behar zituzten bonben burrunbadak zorionez ez ziren entzun Sarajevoko inguruko muinoetan.

33. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dirassar 0008 Burrunba ikaragarria egiten du astekari huntan bestalde aipatua den txirrindularien Frantziako itzuli horrek.

34. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dirassar 0008 Helduden ortziraletik harat haatik, gaitzeko burrunba izanen da ere aldi huntan Ipar-Ameriketako Atlanta hirian egitekoak diren Olinpi-Joko famatu horiekin.

35. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00035 Ant.- Bai, bai, oraintxe bukatuko dugu. Istorio bat etorri zait burura. Gure etxean orain dela 70 urte alde-alde, erlesemea atera eguarte batean eta aitari: erlesemea dago harako zuhaitz adar hartan. Aitak iluntzean bilduko zutela eta soroan jarraitu behar zela lanean. Arratsalde erdian burrunba bizian han zihoak gure erlea. Handik pixka batera Pagola-enetik abisua, babarrun harba baten gainean erlea zegoela esanez. Soro-lanak utzi eta hara erlea biltzera, eta gainera erlesemea bertako jabeari utzi. Horra nola izaten ziren gauzak.

35 emaitza

Datu-estatistikoak: