XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Alperrik ari dira burrukari, biak aurkako zarta ugariz alkar zauritu nairik; aunitz ukaldi intzirika gelditzen baitira alderdi ta une utsetan, eta beren bular-auspoak arnas aundi neketsuak damazkite; pizkor ta maiz, alderrai dabil eskua belarri ta loki inguru, masaillak zartakatuz ukaldi ta danbada gordinpean.

2. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0019 Apur apurka hasi zan altzetan lainoa, apur apurka bururatu jakon zelan joian automobil baten Olaizolagaz kamioi handi bat aurrean agertu jakenean, zelan egin eben bira eskoirantz eta zelan entzun eban danbada bat... eta gero ospitaleko gela ha....

3. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0148 Horrelako danbada entzutean, sendagile, erizain (2) gaisozain enfermero/a eta monjak heldu ziren eginahalean zorigaitza gertatutako lekura eta han topatu zuten Patxi bere adiskideen kondarrei sor-gor begira.

4. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0007 Atea ireki eta itxitzerakoan danbada bat emanaz, han utzi zuen zaputzetan, aurrean lenteja platera zuelarik.

5. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0070 Berriro kanpai pitzatuak azkeneko danbada eman zuen, nor edo nor atzera bazetorren ere abisatzeko.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0054 Mailu baten danbada ozenak bailiren, susmagarriek esan dizkidaten esaldiak nire barnean behin eta berriz entzun ditut eta hilketa aztertzera eramaten naute.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0053 Baso batean sartu ziren laster, eta iluntasun hartan zuberotarrak deusik ikusten ez zuen arren, haxeroa eta Zangarinek urrunera begiratzen zuten eta noizean behin elkarri; halako batean, Zangarinek, ulertu baitzuen haxeroaren begirada adierazkorra, erantzun zion: - Bai mugazaina duk - eta zegoen tokian gelditu zen zuberotarrarekin, haxeroa urrats luzetan aurreratzen zelarik; handik gutxira danbada bat entzun zen eta gero lasaitasuna, haxeroa agertzen zela ikusi zutenean.

8. 1969-1990 gipuzkera antzerkia a. albisu 0167 - Danbada batzuk egiteko, dana prest zeukanean, ardagai-ariari su ematekoan, pospolo burua, alakoa, garrauts-saskira erori zitzaion... ta Joxe gaixoa arkaitz artean, ikatza baño beltzago, zearo kizkalduta arkitu zuten bere lagunak...

9. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. amuriza 0001 Nahasmen hartan beste danbada ere entzun zen eta beste lagun bat ere hila.

10. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. zidarre 0001 Giltzak buelta bi emon ebazan etxeko atearen zerraduran, eta ateak danbada ozentsu bat Patxo sartuz gero.

11. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. larretxea 0001 Elizako erlojuaren danbadak dira.

12. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0167 Dan-dan-dan-dan, dan-dan-dan-dan, patuaren hotsak ei direnei dinamitaren danbada alderatzea izaten du atsegin, lurmutur biek, Matxitxakok eta Ogoñok, zedarritzen duten badiari munduan diren besteren neurriak erkatzea gogoko duen eran.

13. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0018 Esnadeia egin ondoren, nahiz eta hori gaupasa egin dutenentzat alperrikakoa izango den, Ttuntturroak hasiko dira Elizaldea eta inguruko auzoetara euren danbadak eramanez, eta horretan ibiliko dira egun guztian zehar, tarteko atsedenaldiak salbu noski.

13 emaitza

Datu-estatistikoak: