XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia j.a. goiria 0465 Aitorr'en didarr zoli bat baxen
ernai ta sendo goi-goyan zagoz
bijotz-esnabe zara zu,
beti ederr ta barrdintsu
.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab ii 0180 Onetan, beste leyo batetik agua va didarragaz atara eben ontzi sakon eta me bat, eta bota eben bertatik kalera parrastada izugarriya.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0067 Oraiñ bat eta gero bestea esan arren ezeutsien ardura; guzurretan iñok artuagaitik etziran lotsatuten, bada deadar andiena egitebanak edo atzamarrik sendoenak eukazanak irabazi oieban auzia.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa euzko deya 1921 0092 Laterri arrotza, Euzkadi'ren zapaltzallia, guda bidegabian Apirka'n eta gure euzko-gastedi ederra ango iraildegira darue, didarr gogorr bat entzuten eztala gure arrtian euzko-urijoloi legorrtu-erazoteko.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa urteko domeca 1903 0391 ¡Dedar zorua!.

6. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0023 Icusi zuan berac eguindaco oben arrigarriyac oi-ez bezelaco ta eracusgarri oneco miñari (') Miñaria.- Penitencia ta neque bear zuala, ta Jaungoicoaren ontasunac eguiten ziyon deadar samurrari jarraitzeco asmoetan zegoala, ezagutu zuan Lurrean Jaungoicoaren ordezco ziranac bacarric ipiñi zezaquiyotela gauza guziyen Eguille onari eguin ziyon iraintasunac bear zuquean miñari edo neque osasungarrizcoa.

7. 1900-1939 gipuzkera poesia j. gamboa 0240 Ango amalau lagunen otsa
ango arraunen dardarra,
luma bezela treñeruata
ertzak zabaltzen afarra;
jendiak pozez ifi-aufaka,
ojuba eta diarra,
nola burutik iñori kendu
orlako festa gallarra
.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lh 0235 ¿Nora igesi egin dezute, gudari azkarrak? ¿Nondik itzuri zerate, lurraren garaitzale gaitzak? ¿Zeiñ armak, zeiñ soldadok, zeiñ deiadarrek, zeiñ irrintzik bildurrez jo ditu Erromako tropa oste ezin menpetuzkoak?.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lh 0235 Etsai orren izena nik emango dizuet, nere biotzeko aditzalle maiteak: etsai orrek, armarik ta gudaririk gabe, deadar ta irrintzirik gabe, bildutarazi baititu euskaldunen etsai guztiak, erromatarren denboretatik gaurko egunetaraiño: ura da gure AMA EUSKARA.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa m.m. apalategi 0118 Eta oztearen barkapen eskezko deadarrak zerura zijoazen bitartean eta giza - odolez bustitako lur ura negarrak garbitzen zuan (...).

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0020 Milla aldiz bai entzun zituan, bakartasunaren erdian jarrita zegoala, urrutiko trumoiaren orrua, ekaitz aizearen durundia, artzaiaren deadar luzea, egurgillearen aizkorakada neurtua; basaurdearen arnasotsa, otsoaren alaraua, azeriaren zaunka, beorren irrintzia, mozoloaren oiua, basauntz bildurtiaren zalaparta; abere arranen dulun-duluna, ardien bee negartia, suge zarraren txistua, belien garraxi latza, sosoaren txortxorra, txori kantari askoren txiotxo alaia, errekastoen poll-polla, zugatz ostroen pir-pir biguna, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa... itz gutxitan esateko, izakiak berez dituan ta mendi basoetan diran abere, pizti ta sortutako gauza guztien amaigabeko soñu txiki ta andi, ixil ta bizi, garratz ta gozo, mingarri ta eztitsu, pozkor ta ikaragarrizko danak.

12. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0200 Bazan orduan ijiji ujuju ta deadar alaia galanki; bazan orduan jana ta edana, etxe-bizitzea ta ontzurre... baña gaur, geu baño gutxiago.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 Aiñ beste ots eta diar, beñola, erria zala ta, azkatasuna, euzkeria....

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 Aspaldion ¿zer diar dugu? itaun geinke.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak laux 0001 Didar edo ots guren eta andi bat egiteko asmua daukot.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Itzarrtu beikez ene asabaen eskubide ta odolaren dearr anaikorrak Patagonia`ko errtzetik Alaska muturr bitarrtian diranak, Mikronesia, Polinesia ta Polipiñazko ugarrtietan bizi diranak.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Entzun daitela goyetan bere enda gaxo onen yoranezko negarra, yoranezko dearra.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 ¡Ango txaloak! ¡Ango deadar sutsuak! ¡Ango alaitasunezko agerpen zoragarriak! ¿Nork adierazi une pozgarri artako aunditasuna?.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Arrotz menpean daukagun
Amaren deadarra entzun.

20. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 ¡Gora Aberri Eguna! Oju nizuten, euzko anaiok, eta nere belarrietara zuen ¡goraaa...! deadarraren oyartzuna datorkitela oraindik, iruritzen zait.

21. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00130 Haro ikharagarri hura guziari esker, higitzen da eta bidean ematen harria, bainan haratchago oihu, builla, deihadar egundainoko: beretarat erortzeko.

22. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0088 Aldendu nigandik zure zartadak,
zure eskuaren zigorrak ondatuta izten nau-ta.
Utsakaitik asarre egiñik zigortzen dozu Zuk gizona,
zerenak lez jaten dozuz aren ondasunak:
gizona arnasaldi bat baiño ez da.
Entzun, Jauna, nire otoitza,
egin jaramon nire deadarrai,
ez egin entzun-gor nire malkoai:
zure etxean arrotz nozu-ta,
atzerritar, nire guraso guztiak lez.
Baretu zaitez, emoidazu arnasa,
ni ezer ez izatera joan baiño len!.

23. 1940-1968 bizkaiera poesia alzola 0049 lo egoan
arimearentzako
aingeru-suaren
antzeko
deadar
zoragarri
bat
.

24. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0489 Neskamiak, ikusi ebanagaz izututa, laguntasun eske urten eban atera, eta Dukiak entzun ebanian diadar estua, kezkaz beteta, sartu zan gelara, eta ikusirik ango agiri errukarrixa, Zalduna jaso gura izan eban, ia bizixa gorde zeikion al zana eitteko; baña dana alperrik izan zan, bata-bestiagandik eskatu baño len arnasia amaittu jakon.

25. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa ker barri ona 0319 Eta bederatziak aldean gure irurak Jesus'ek, deadar aundiz, esan eban: Eli, Eli, lamma sabaehtani: au da, Ene Jaungoikoa, ene Jaungoikoa!, zegaitik itzi nozu?.

26. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0153 Ez dira bi edo iru Jesukisto'ren izenez otoi egiteko batzen diranak; gizadi osoa da igandez Jaungoikoa'ren aurrean belauniko jarri, ta bere besoak eta bere gogoko oyu ta dearra Goikoa'ganaño jasoten dituana.

27. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0153 Eleizak, Jesukisto'ren ezkon maiteak, kistar guztion ordez egin daroa otoi au: kistarr oron biotzeko oyu, eskari, poz ta negarrak bere eskuetan arrtu ta Jaungoikoa'ri opaltzen dautsoz; batsuetan samurrkiro, leunkiro, maiteak maitatiari lez, eskatzen dauana iristeko uste beteaz; bestetsuetan, zorrotzak eta miñak izan oi dira Eleiza'ren dearrak, semeen zorionez arrtega ta ernai dabillen amaren eduz.

28. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0157 Urkabea ikusi zuanean, kordea galdu zuan, eta bere onera etorri zanean alako deadarrak egiten zituan, il nai etzuela eta berekin egiten zutena etzala legezkoa esanaz, elduta arrastaka aulkitxoraño eraman bear izan genduan.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0029 Antxen dabiltz batera ta bestera deadar ta bulla tartean ixil-ixilik beren gogoko posturaren bat egokitu artean, eta une orretan kezka aundi gaberik beren diruak irauliko ditute.

30. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0030 Alkarren parean gutxi-gora-bera Aquarium aldera inguratu dira; ango ixkanbilla ta deadarrak.

31. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa je gh 1964 0337 Buruzagien deiadarra aditu bezain laster, abiatu ziren halere bertze aldudar andana batekin, utziz orok beren sor-herria, beren familia, beren ontasunak, beren lana.

32. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... e. bustintza 00001 Orduan, Atximo berealaxe zutundu zan, eta deadar andiz dimatarrok, or konpon!; ni ba-noa ta kitu esanez, altaratik beera salto andi bat eginda, elizatik ariñeketan urten zan.

33. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00001 Astungarri da nornairentzat atzerrialdia ¡baño zenbat areago agureentzat! Auxe ola izanik, Eguberri jayok kasi-kasi mingarri zaizkigu: bestetan baño zorrotzago sentitzen baitegu etxemiñaren deadarra eta eztenkada.

34. 1969-1990 bizkaiera poesia onaind 0068 Joana da
jai-eguna; ta lanarenak darraitso oni...
Eraskin ori aldiak eroaten. Nun dago, orain,
igazko errien oiartzuna? Nun ete aurretikoen
deadarra ta Erroma'ren agintea ta iskillu
ta zaratak, ur ta lur ain arroputz ibilliak?
Bake ta ixillik oro
.

35. 1969-1990 bizkaiera poesia j.a. goiria 0060 Nik euzkeldunei esango dautset zure barrengo
saminoiñaze zorrotza;
t'euzkeldun onak adituko du bere biotzan
zure deadar mingotza
.

36. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa m. zarate 0018 Barri zabaltzaillearen deiak eta deiadarrak, arbolarik arbola ibilli ondoren, oiartzundu egin ziran trokarteko aitzetan eta deiez eta deiadarrez bete zan Ekidazu guztia.

37. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0043 Ogetak minutu orrela igarota, estropada denpora amaitu zala ta larritasunez eutsi eziñez egozala, andre andi batek, Ama Birgiña etxeko ebalako iñoiz gaizki esan be egiten eutsan batek, danen gaiñetik deadar larri bat egin eban: Ointxe, ointxe, geure Ama ona, ia palada bat, palada bat....

38. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak habe 0140 - Jauna! esan eban gero, deadar haundiz, goietara begira Jauna! bota eizu su hori.

39. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0015 Orrela gabaz berrogeita amar ezkutuko gudariak ate nagusitik 50 metroraño eltzeko gauza izango ziran, eta au danau jazoko zan zelatan egozan SS-koak oartu ta dei-adarra jo egin baiño leenago.

40. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00077 Hori, Hori!, esan zuten denek deihadar batean, atzeko hanken gainean jarriz eta erdi dantza-moduan batera eta bestera jirabiraka.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0236 Landa zabaletako belardietan, zenbait txoriren deadar eta kantuek liluratu gaituzte.

42. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0102 Jarri zen, bada, gure Petrikillo leihoan, barrena lasaitzeko, bere aitak eusten ziolarik eta berehalakoan atzeko bagoi batetik halakoxeko deadarra entzuten da: - Purokiko horrek, kontu! tunel bazterra jo gabe.

43. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0088 Gero ikusleen artetik zetorren garrasi ikaragarri bat entzun nuen, eta haren ondotik, deihadar eta txilio nahasien habarrotsa, eta sorgin multzo handi bat ikusi nuen jauzika, oihuka, beren atza oholtzara zuzenduta: - Saguak! Saguak! Saguak! Guri erakusteko egin du! Horra hor Sorgin Handi Bakarrak sagu bihurtutako bi haur horiek!.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0051 - Aska ezazu!- esan zuen Spillanek deiadar batean, haizearen orroak gainditu nahian.

45. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0172 Nik beren irudimen hutsa zela uste nuen atzoko zure deiadarra eta beren gogo itsuagatik izan ez balitz, seguraski, ez nintzen hurbilduko irla honetara - esan zuen Glenarvan-ek.

46. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0044 Bihotza herio zauriak jotako abereak egiten duen antzeko dehadar bat irten zitzaion Achab-i.

47. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0071 Deharrak entzunda, tripulazioak uste izan zuen sarraskiren* Sarraski: hilketa bat egin zela zolan.

48. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0016 Bizimodu zibilizatuaren zeregina,
ezezagunen betebehar bakartia,
denok sufritu izan dugun
erantzunik gabeko deihadar basatia;
Oizen sua,
txalapartaren deia,
elkartu behar dugun seinalea.

49. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0012 Dehadarraren muinetik
gizonarekiko maitasunez
erditu da.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0117 Gero, deihadar bat.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0027 Zeru lurrari mintzatu nintzaion bere agerpenak hutsal eta absurdo zirela erakutsi nahiez; baina nere deadarrak itzaldu egiten neronek entzutera iritxi gabe.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0069 Behingoan, deihadar bat eman eta, lurrera egotzi zuen mutilak bere burua.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0027 Mundu guztia berotzen zen hitzegiteko deihadar edo garraisiaren doinu ozen eta oguzkeraz bezala, kabu bateko antitarrak beste kabuko antitarren aurka; han ez baitzegoen elkarri ezer ulertzeko modurik; denak bat batera mintzatzen ziren eta inork ez norbererik ulertzen zuen, eta noski, hainbat gutxiago besteenik.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0082 Juan Martinen deiadarrak oihartzunak bakarrik erantzun.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0082 Besterik ba da, halaber, zuen habian, zuen etxategian: zeren goizeroko egunetariko zazpigarrenean (domeka deritzote bekaizti hauek) otoitzak gorantz igortzen zituztenkal, edo zuen aurkako eraiki batzar berri horietako eskilek ukitu bestez barrura belaunikatu haragi arolen antzutasuna igarri orduko; nahiz otoitz malgu gezurtien berneirrikek hitzez hitz amatatu aiherrak sotanapetik ilkhi bezainez eta oihartzun gurentzen diren bakoitzean, ziur, oihu bat sortzen bait da, oihartzunaren zintzat, Ortzi goibeltzen duen deihadar itsu bat.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0112 Zergatik sentitu dut gaur ezmaitasunaren deiadarra? Deiadarra ala farfara? Ez dakit.

57. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0066 Hiltzerakoan zerriek egiten duten antzeko kurrixka izan zen Bixentikoren deiadar hura: - Baniak, baniak!.

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0009 Monastegiko baratzan fraileak erabateko ixiltasunean; hirian arotzaren zerraren hotsa, udal oihulariaren garrasiak, merkatarien deiadarrak Segoviako oihalak eskainiz, umeen jokuak.......

59. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0121 Ordurarte patxadatsu iraun zuen publikoa, urduritzen hasia zen, eta Partrerekiko lilura, hitza ateratzen zuen bakoitzean deihadar eta kurrixka ozenez adierazten hasi zen, honek zail samarra bilakatzen zuen testuaren ulermena.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0092 Desolazioa darion deihadar patetiko hori ateratzen zaio bihotz barrendik.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nazio arazoa 0075 Baina Autonomi Estatutoaren deihadarraren atzetik doan herri langilearen zatia ugaritzen ari da.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak karmel 1988 0003 Askatasuna! Benetan gizaki izan nahi duen edonoren deiadarra duzu hau, jatortasunaren, onaren, edertasunaren giltza eskuratu nahi lukeenarena; kreatzaile izan nahi lukeen edonoren deiadarra....

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak egutar 1968 0104 Deiadar honek dardaratzen du gaur lurbira.

64. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0029 Aren aienak, aren deadarrak eta karrasiak!!!.

65. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0029 Artzaia zuurrak, orduan, atz txikia bost ardi larrutan biribildu zuan, eta onela eraztunaren deadarrak, urrutikoak bai litzan, Tartalo`ren belarrietara motel-motel eltzen ziran.

66. 1969-1990 gipuzkera poesia i. olabeaga 0046 Nere otoitza, Biotz damutza, barruko diadarra auspez daukazun pekatariarena da.

67. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa a. albisu 0023 Orrelako gauzetara oitua zegoalako-edo, tratalariaren deadar guzti aiek, etzioten ikara-txikienik ere egin Pernando`ri.

68. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0103 Deadar beldurgarria egin zuen zuzendariak, Joe`ren eskuan izkillua ikustean eta diru-kutxako arduradun berria inguratu zitzaien, deadar ura entzutean.

69. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa salmutegia 0035 Urrun zaude nere otoitzetik, nere deadarretik.

70. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0005 Nun nai, zeruak urratuz, tximini luzeak, lurraren deadar garratz zeruen aurka.

71. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0135 Deadar oietara, asi zan Tartalo laisterka mutillaren ondoren.

72. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0027 Jendetzak eragindako zurrumurruaren gaiñetik jalkitzen dira bitartekoen deiadar sakonak.

73. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0333 Erroak zitun ia egiñak Ahetze`n, eta artzaiñen artzaiñak deadar:(...).

74. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1988 0023 Arabarrak, kanpaia entzutean, arma eta guzi erantzun bear zioten deadarrari.

75. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0059 Eta ori guzia, fagot ereskiñen laguntzarekin, abeslari talde oiulariekin, kalderon luzeekin eta operako abeslari bakarrekoek (solistas) egin oi dituzten lotsagarrizko ziminokeri ta deadar larri guztiekin.

76. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. sein 0023 Amaitzean, eman ginen Ama Birjinari beha... astiroki, gure barnatik kantatuz Agur Jesusen Ama zinezko deiadara zeruko Amari!.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Deihadar batzuk botatzeagatik emakume edadetu batzuk egurtzen ikusi genituen poliziak.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak t. erkizia 0001 Izan ere, azken urteotan bakar batzuen oihua izan den erreibindikapen hau, oihartzun zabala eduki dezakeen deiadarra bilakatzen ari baitzaigu.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0001 Deiadar Batzordeak deiturik, Pizkundea, Seaska eta AEKren izenean.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Lana Bada, oporrak pasatu zaizkit azkar eta orain hilabetearen zehar mantenu ariketak izaten ziren lan gordina eta hutsa bihurtu dira iratzargailuaren deiadar zorigaiztoa entzun eta gero.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0001 Edo olerkariari hitza jasoz koltxoi ilezkoaren zulo horren ahotsa eta deiadarra (Derrotaren fabulak 51. or.).

82. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0001 Gaisorik nago izan da zure deihadarra.

83. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0158 Deiadar berriak entzun
Ziren han, hor: Bidasoa
Ez da gero itsasoa!
Zazpiak gara euskaldun!

84. 1991> euskara batua ikasliburuak musika/5 0018 Bai, bakartasunaren erdian gindoazela, hauexek entzun genituen: abere baten zintzarriaren dulun-duluna, ardien beee negartia, suge zaharraren txistua, motor baten motore-zarata, mendigoizalearen oihua, zuhaitz-hostoen firfira biguina, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa, artzainaren deiadar luzea, egurgilearen aizkorakada neurtua, azeriaren zaunka, zaldiaren irrintzia, basahuntz beldurtiaren zalaparta, zozoaren txortxorra, txori kantari askoren txio-txio alaia, errekatxoen pol-pola, basurdearen arnas hotsa, haur-talde batek sortutako abestiak, flauta-doinuak, kriskitin-hotsak, txaloak, kitarra-doinuak...

85. 1991> euskara batua ikasliburuak musika/5 0036 Trafiko-zarata, kantari ari diren txoriak, haize-durundia, artzainaren deiadarrak... zuzenean entzun nahi badituzu, etxetik irten behar nahitaez.

86. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00040 -Jainko maitea! -oihukatzen du Lekobidek haserre bizian. Bost turutak jo ditzatela bost deiadar mendietan, ez baitira gerra asmoz gure lur maiteak zapaltzera datozenak Malastu zuhaitzera ailegatuko!

87. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0025 Ordurako isilduta zeuden deiadarrak; baina, taldetxoa lehen eskailera-zatia igotzen ari zela, bi ahots zakar edo gehiago entzun dituzte eztabaida bizian, eta etxearen goiko aldetik zetozela iruditu zaie.

88. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00107 Saidekin Asniko azokari buruz solasean ari ginela, bat-batean Ria, riiia! entzun dugu, hau da, Alik mandoari luzatzen dion deiadarra.

89. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00107 Bai, inondik ere Ali mandazainaren deiadarra da, eta Alirekin batera ama, aita eta Hassan etorriko dira.

90. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00030 Zalantza superstizioso batek egiten zion ausiki kontzientzian irudikatzen zuenean eguzkia ibaiaren gainean zegoenean biztanleek lo jarraitzen zutela bere erruz, eta, bat-batean iratzarririk, argiak zorabiaturik, galdetzen zutela oihuka non zegoen behar zen orduan bere deiadarra egin ez zuen almuedanoa, errukiberagoak esango zuen.

91. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0071 Deiadarra errepikatu egin da estrofa tarte guztietan, eta ulertu ez ditudan slogan mordoska bat entzun ditut hainbat bazterretatik, ereserkia bukatu ahala.

92. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0032 Han ere eraztunak hemen duk, hemen duk! esaten jarraitzen zuen eta deiadar honen atzetik sorgin guztiak errekara sartu ziren.

93. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0063 Deiadar hau entzutearekin, bapatean bere inguruko guztiak beldurturik benetan, beraien etxeetan gordetzen ziren.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. sudupe 00020 Naita argi ta garbi entzun genduan arraintzale zindo baten deadarra, esanik, berak ezekiela erderarik (...) inortxok ezeutsan yaramonik egin (...) Batzar buruan, aizkide aberkideak genduzan eta ezdoguz mindu nai euraen gogoak; baña geuk be min bizija artu genduan eta intziri dagi, gogoak.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00099 Hirurogeiko hamarkadan, baztertuen mugimenduak sortu ziren estatu kapitalista aurreratuetan eta beren deiadarra entzunarazi zuten beltzak, bakezaleak, ikasleak...

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0187
bihi
bikain
bikario
bike
bikor
biku, piko
bil-, ik. bildu
bilatu
bilau(n)
bildots
bildu, bil-
bildur, beldur
bili-, ik. birigarro
bilo
biloba
bilur
biluzi
bihortz/tresna
bihotz
biper
bipi
bira
birao
biribil
birigarro, bili-
birika, biriki
biritxi
birjina
birla
birtute, bertute
biru
bista
bitarte
bitika, pitika, pitina
bixika
bitxi
bihur
bihurri
bihurtu
bizar
bizi
bizio
bizkar
bizkor
bizpahiru
biztu, piztu
bola
bolada
boltsa
bonbil(a)
borda
borla
borondate
borrero
borrai(n)a, borroina
borroka, burruka
bort
bortitz
bortxa
bortu
bost, bortz
bostehun
bota
botoi(n)
bo(t)z, poz
boz(a)
branka
breska, beraska
brida
buha
buhame
buhatu
bular
bulkatu, bultzatu
burasoak, gurasoak
burdina, burdin-
burla
burruka, borroka
burrunba
burrunzali
buru
bururdi
buruzagi
busti
butz, putz
butzu, putzu
buztan
(b)uztarri
buztin
damu
danba
dantza
daraturu
dardai
dardara
dardo
dastatu
deabru
debeku
dei
deiadar
deitura
denbora
denda
desegin
desiratu
desohore
deus
dilindaka, dilindan
dina
diru
distira
diti, titi
doha-/baina doan, doarik, dohainik/
dohain, doe
doe, dohain
dobera
doi
doilor
dolare
dolu
done
dorpe
dorre
dotore
duda
dupa
dupina

97. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0023 (Deadar) Dearka, deear-otsa, deaar ein (egin), ots ein (egin), oska jardun, deaarrik ein (egin) ez

98. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0032 Adin bat dugun guziek, eta ez bakarrik laborari etxeetan, xerrien kurrinka goxoa entzuna diaguk... hunen zorionaren deiadarra bazka askara ixurtzean...

99. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0036 OIHU.- Garraisia, deiadarra. Grito.

100. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0010 Euzko gudari, euskal kristaua,
or, dago zuen indarra,
gizontasuna eta fedea
izan ziran gure garra;
oinik oin, beti, zaindu zenduen
geure geurea dan lurra,
euzko odolak indartu eban
gaurko gure deadarra.

101. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... s. mitxelena 0007 Irailaren hemezortzia
ez dugu ez egun txarra
euskara eta ikastolari
baitakarkio indarra
hamasei urte arte luzatuz
ikastolaren adarra
ez da idea kaxkarra
Labiagan deiadarra (bis)
lanean gauden denek diogu
ateriaz irrifarra
zuen laguntzaz ikastola bat
dugu zabaldu beharra (bis).
Nafarroa Oinez dugu solasgai
aintzinera ta atzera
eta zu lagun gaurko honetan
nihoa animatzera
premi haundia daukagunez guk
etorri zaitez lanera
edo ongi pasatzera
diru aunitz gastatzera (bis)
ostatuei ez, ikastolari
bultzada bat ematera
giro euskaldun alai batean
bide osoan aurrera (bis).

101 emaitza

Datu-estatistikoak: