XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0215 Ainbat aldiz anaiaren izen gozoaz agurr egin zionaren eguna goratzeko disdira geiagoz ta garbiago azaldu zan egun artan eguzkia.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Ortarako euria egiten duanean, berebil eramalleak obeto ibilliko dira busti gañean argiak egiten ditun dizdirakin.

3. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk amont 0129 Azkenean, dardara guztiak amaitu ziranean, hartu phalotea berriz eta gelditu gabe, bostgarren zerrendea, seigarrena, eta zazpigarrena bukatu nituan, eta tortxak horma gainean eutsirik, dizdira eskas batzu bota nituan barruko irudiarengana.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Gauzarik zaharrenak berri ageri ziren lagunartean, eztabaidak ematen zien garbituarekin dizdira berria irabazita.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0441 Ikusi ere... aurrean
Argi pindarren distiran
Ingurumen zabalean
Goiko alegrantzietan.

6. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Jaun zerukoak eman dezaukula aste hortan iguzkiaren distira ederra!

7. 1940-1968 sailkatu gabeak literatur prosa osk kurl 0144 Nahiz ta ostoen gerizpetik eta zuloetatik zehiar iragan, indar kaltegarri guztia galtzen zuten bidean diztirek.

8. 1969-1990 bizkaiera poesia j.a. goiria 0062 Oartuko dot zelan euzkia agertu oi dan
mendi-ostean goizean;
zelan diztira ederrak galduz estaldu oi dan
geldi-geldiro gabean
.

9. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0109 Zeiñen dizdirak,
ene, laranjak!
.

10. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Espainian izan zenean, eta atakeak eman zionean, nola dardar egiten zuen ohartu nintzaion: egia da, jainko hori dardarka ari zen, ezpain koldarrek ihes egin zioten koloreetatik, eta mundu osoa izutzen duten begiratuzko begi horiek galdu egin zuten beren distira: intziri egiten entzun nion nik: bai, eta erromatarrak berarengan begiak ezartzera behartu zituen mihi hori eta liburuetan haren hitzaldiak idaztera, oihuka hasi zen: Ai, emaidazu zerbait edateko Titinio, neskatila gaisoaren pare.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0051 Hauek erraz ezagutuko dituzu kolore eta distira bereziagatik.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0046 Buztin gainean, pintura lehortzean, distirarik gabe geratzen da.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0046 Distira berremateko eta bizitasun handiago emateko, nahikoa da berniz geruza txiki bat ematea.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0088 Eskuz kolpeak emanez neurtzen badituzue, diztira batzutarako kolpe bat beharko duzue, beste batzutarako bi kolpe, edo hiru...

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0116 Ez al da, ba, gure zeru lurtarreko errege, argia, beroa, bizia eta alaitasuna bidaltzen diguna? Errege batenak liratekeen argitasun eta koloreen diztiraz inguratua egoten da sarritan goizetako bere agerpena eta gauetako bere ezkutatzea.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kalakari iv 0122 Lurraren eguratsaren eta eguzki aktibitatearen arabera, ilargi eklipsean distira ezberdina izaten da, baina gertatu aurretik ez dago eklipsea argitsua ala iluna izango den jakiterik.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Orduan, distira bat ikusi eta danbateko handi bat entzun zuten, eta lukainka eder bat agertu zen mahai gainean.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0008 Eta bapatean, berriro distira ikusi eta danbateko handia entzun zuten, eta andre gaixoaren sudurrari erantsia geratu zen lukainka.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0010 Orduan, berriro distira ikusi eta danbateko handi hura entzun zuten, eta andrearen sudurretik askatu eta agertu zen bezalaxe desagertu zen lukainka.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. laboa 0053 Musikariaren eresi lanen oihartzunak nonnahi zebiltzan, toki libreetan hegabiraka, edo babesten zituzten munduko autobidetatik barrena doinu distirak bailiran bidaiatuz.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0126 Beste isilune bat. Amonaren begiak piska-piskanaka suzko distiraz bete ziren, berarengan ohi bezala, eta besaulkian bat-batean zuzen-zuzen jarririk, berobero eginik, esan zidan: - Konta iezadak guztia hasieratik. Eta azkar, arren.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0022 - Baina, horiek dira susmagarrienak, Joxe!- Mikaelaren begiradan, indarra eta distira nabarmentzen ziren -.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0101 Bere disdira galdua zuen eta uharri leuntzat har zitekeen.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0122 Bertan, lehenago igarotako herrixka guztietan jazoriko gauza berbera jazo zuen: Ivan Vasilievich tsarraren burdinjantziak diz-diz zegien eguzkipean eta denak liluratuta geratzen ziren haren disdiraz eta argitasunaz.

25. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0003 Otoitza
Egiazko argia den Kristoren jaiotzaz
argitzen duzu, Jauna gau (egun) santu hau;
iguzu, lurrean argi honen diztirak ezagutu ditugunok
zeruan Haren aintzaren ederra goza dezagula.

26. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0086 Jauna!
Toga luzeak bizkortzen zaituen
ezpatadun epaile Jauna!
kondenatu nauzu
argiaren minik sentitzen ez den
harripeko isil beltzera,
urari gatza iristen ez zaion
itsas desezagunera
kondenatu nauzu
nire egia alearen diztira
ez dakion hurren Herriko gizonari.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0097 Eta neskaren izterrean behera irristatuko den odol arrastoa justifikatzen duen sasia edo sasi bazterretik bi, gehienez hiru pausotara lurrean definitzera iritsi gabe harma posible bat seinalatzen duen disdira metalikoa.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0127 Nahiko mutil indartsua zen, altu baino gehiago bajua, soin onekoa, buru handi gorri-argia zenbait ile errubioekin, aurpegia eguzkiak beztua eta haizeak gorritua sudur-belarrietan batez ere, bekain hori hertsiak, begi urdin nekatuak baina sakonezko diztira batek piztuak, sudur luzea masail zabaletan, aho fin isila, kokotz tinko, lepo sendo, beso luze, zango arin.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0015 Ba zeuden jauregian lorategira ateratzen ziren leiho batzu, ta haietariko batetara irtenik egonda, Schahzaman erregeak ikusi zuen nola irekitzen zen ate bat zeinetatik hogei esklabu neska eta hogei esklabu mutil ateratzen bait ziren, hauon artean Schahriar erregearen emaztea bere edertasunaren distira osoan aurreratzen zelarik.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0026 Ijito-neskak sartu ziren bezain laister, suzia argi apalagoen artean agertu ohi denez azaldu zen Zoramenen dizdira beste guztien artean; beraz, laisterka joan zitzaizkion denak: besarkadan lotu zitzaizkion batzu, besteak so geratu; bazen bedeinkazioka hasi zenik, bai goraipalerik ere.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0052 Neguko iluna zabal Bidasoaren gain, ilargi guria kurika laino geldoen atzetik; haizea fiiika basoan, argi bakanen distirak uretan malgu eta hauskor.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0083 Lasarinak ilunpera jarritako hontzaren begi diamantezkoekin ikusten zuen mundua eta adatsa behiala udaberriko loreen dizdirakoa, egun murtxindua ageri zen.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0104 Honez gero, zientifikoen eta zientziaren distirak itsu samartzeraino liluraturik dagoena bakarrik etor dakiguke, eztabaida honetan jakintsu haundiak alde batetik eta bestetik kaka hutsak edo dabiltzala esanez.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0444 Gizonek izan duten distira koreografiko, suntuario edo musikalaren aurrean, maila apalago batean agertu izan da beti ere emakumea.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm txina 0008 Zeramikak,Bost Dinastia eta Hamar Erreinu-en garaian, distira eta tira haundia izan zuen (907-979).

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0080 Baina, kristau artea Milan-go Edikto-az gero agertzen da bere distira handienean.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0127 Berez, bere distira kulturala XIV. mendearen erdiaz geroz haragitzen zetorren, bertako hirien garaialdi ekonomikoaren babesean (Erroma, Florentzi, Milan, Venezia eta Napoles); zatiketa politiko guztiak gainditu ahal izan zituzten eta ekonomia goratu komertzio bizi eta industria oparo bati esker.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0228 Elaboraketa honen aurrean, tradizio zaharrenaren zola, gertaera hunkigarri, enigmatiko eta misteriotsu baten oroitzapen soil bat besterik ez da: ogi-zatiketan begiak irekitzen zaizkie; zerutar argia dizdiratzen da; aintzira hertzean irudi bat dager egun sentian; Jesus supituki agertzen da leku itsi batetan sartuaz; Jainko gorespenetan murgiltzen dira; Jesus bat batean desagertzen da... hona nola mintzo den tradizio zaharrena.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0228 Testigoen erreakzioen deskripzio zaharrenetan argilun misteriotsu hauxe nabari da: batzutan ez dute berpiztua ezagutzen, bestetan haren zerutar dizdirak itsutu egiten ditu, mamu bat dakusten inpresioa dute....

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0304 Ezagupenaren alderdia azpimarratzen denean, aldiz, fedea zeruko ezagutzaren lehen distira edo hastapen bezala azaltzen zaizu.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. kortadi 0295 Oinazea zeruko urdinean murgildurik dago, distira urdin argiez lagundurik.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak larrun 1988 0011 Estandar erregionalak berrezartzen Eskena kulturala uso liberalen pentsamoldearen argitasunak du distira bereziz argitzen, uso liberal horiek bait dira pentsamolde desberdin errespetagarrien mugak ezartzen dituztenak.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizkpresak 0017 Fray Andrés de San Miguel karmeldar oinutsa, fray Diego de Chaves agustindarra edo fray Francisco de Tembleque frantziskotarra dira Espainia Berriko goizetiko injinerutza hidraulikoan distiraz agertzen diren gizon ospetsuetarikoak.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0026 Eta noski, beti-beti, gizakiaren interesa eta aurkikundearen edo oroipenaren hunkipena piztuko du denboraren tunel, batzuetan ilun, baina nahitanahiez beti distira eta argitasunean bukatzen den horren bidez.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0063 Argiaren emisioa, Zefalopodoetan, denbora eta bere iraupenaren eraginez ongi desberdindutako bi eratara agertzen da; distira edo bapateko flash-en gisa ala iraupen luzeko distiren gisara.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0324 Txapelaren pean orri fino eta hestuak, adnatu edo hankaren ondoan zertxobait muxarratuak, hasieran arrosa-lila edo lila kolore ederrekoak, gero esporen eraginak okre kolorekoak, ertzetan lila koloreko disdira mantenduz.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0336 Azala leun eta lehorra, bainan hezea eta disdira.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0135 Haize-boladak daude, eta tarteka oinaztu baten distira ikus dezakegu.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0015 Sarritan, bere laberintoetan edo zabaldietan, gailurretan edo leizeetan, ilunpez edo dizdiraz mamitutako ezkutu edo zelaietan ibilia naiz.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Nicanor Villalta-ri ez zitzaion ezer berezirik ikusi, Gitanillo de Trianari distiraren bat bakarrik kapotez eta Enrique Torres-ek (bezperan bezala Felix Rodriguez-en ordez etorrita) legea betetzea besterik ez zuen egin.

51. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0095 Ordu batzuk geldi utzi ta gero diztira atera.

52. 1969-1990 gipuzkera liturgia bihotz batez 0025 Zeru-lurrak beterik dauzka zure diztirak.

53. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0021 Baso zizelatu, urreztatu, polliki buruturiko bat erakutsi eta zuen begiak lillura balezazke, eta zuen biotzaren gogoa bereganatuko balu, egillearen eskua, zillarraren pisua eta metalaren diztira atsegin zaizuelako, ez ote luke zuetako bakoitzak au esango: Nik eukiko banuke!.

54. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Ori egitean liburua isten zuan une baterako, eta orduan zillarraren dizdira nabari aal izaten genduan: liburu aren estalkiek zidarrezkoak bait zituzten krisketak.

55. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0092 Ala ta guztiz nabari zitzaion begi urdiñ aietan komerizkoa ez zan dizdira.

56. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0024 Nekeak aaztutzeko ez da bide txarra diru orlegiaren dizdira begien aurrean jartzea!.

57. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa salmutegia 0353 Sion-en maitez ez naiz ixilduko, Jerusalenen maitez ez naiz geldi egongo; Aren zuzentasuna dizdira bezela argituko den arte, Aren salbamena zuzia bezela piztuko den arte.

58. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0021 Min izan bear degu, beraz, min aundi, sinismenaren grazia gordeta edukitzeko ez-bañan, gizonen aurrean dizdir egin dezan eman zaigulako; eta, ala berean, orrela dabiltzanak beren oraingo eta beste munduko zoriona arriskatzen dutelako.

59. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0026 1067 garren urtean, beko lekaidetxe berria egiten dutelarik, goikoaren diztira itzaltzen zaigu.

60. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia otoizlari 1981 0046 Zeru lurrak beterik dauzka zure distirak.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ezkurdia 0001 Txantxetako gauza dirudi eta gehiengooi bost axola...... baina, arazo byzantiarra iruditu arren, eta sinesgaitza izanik ere, ba omen dira txanpon truke sasikume bezala azaltzeko prest dauden pertsonaiak, titulu bat lortzeagatik. Sinpleziaren distira!.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Hain arrakastatsua izan zen azken txapelketaren distira, bertso kaxkar eta saio aspergarri askoren tapaki suertatu da.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Manuel Lekuona osabaren distirak, ordea, euskal literaturara bildu zuen Juan Mari oso gaztetatik.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Umeei, diztira haundia duten gauzak asko gustatzen zaizkie.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. arzelus 0001 Gomezovarenaren begi txiki zorrotzek betaurreko ilunen atzean diztira arraroak egin zituzten.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0002 Ikuskera pertsonalaren diztiraz beterik hilda ere, edukiaren trinkoak gehitxo lotzen du hemen Orixe.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0001 Patxi Ezkiagak, azken urte hauetan euskal olerkarien artean saririk gehien jaso duena, egunerokotasunaren haritik nahiz gai trinko eta nagusien ildotik egiaren printzak eta diztirak ugari eskaintzen dizkigu.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 ¡Zein baltza, zein baltza dan
izara zuriz jantzitako lurra,
negu gorriaren aize baltz artean
nagositzen danean
aren dizdira biotzge, makurra
goibeldurazko aztundurapean!.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aburu 1982 0001 Zergatik izar hori haundituz joan da neretzat, zergatik horren distira, nizan adineko gizonean, nere haur erreinu hartan bezein argi ote dago?

70. 1991> bizkaiera literatur prosa aititeren mokoa 0017 Han egon zan hainbeste urtetan, beharbada, zeruaren isiltasunean, izarren artean, hareekaz dizdiraz hitz egiten, aititeren begien dizdirak.

71. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00003 Ez ote du merezi zertxobait gehiago Imanolek gure euskal kulturan? edota ez ote dute itzali Urretxindorraren eta beste Enbeitatar ospetsuagoen distirak ezkutuago gelditu den gure Imanolen argia?

72. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0136 Orain, azkenik, erretaulea osorik dago eta hainbeste arazo sortu eben andamioak kenduta, bere disdira osoan ikusi daiteke.

73. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Dena 1885. urtean hasi zen, Rôèntgen fisikari alemaniarrak izpi katodikoen hodiarekin lanean zebilela, honen inguruan zegoen pantailan distira bat ikusi zuenean.

74. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Hoditik zetorren erradiazioak sortzen zuen distira eta erradiazioa tartean zeuden gorputzak zeharkatzeko gai zen.

75. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0080 Bere begi urdinek distira bereziak zituzten.

76. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0080
Gaineratu
Distira
Ilea apaindu
Orraztu
Artega
Urduri
Gehitu
Adats
Disdira
Ilaia

77. 1991> euskara batua ikasliburuak x. goia 0111 Batzuk, kanpoan edo aire zabalean utziz gero, aldatu egiten dira gainazalez eta berezko duten distira galtzen dute: burdina, adibidez, herdoildu eta oxidatu egiten da.

78. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Maskorrak erdi zabalik zituen, ostra zaharra seguru sentitzen bait zen harrizko hegal haren azpian eta arrosa koloreko giharreen artean ametsezko diztira bat ikusi zuen ostra itxi baino lehen.

79. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0079 Iparraldeko euskaldunentzat, ondorioz, zailagoa da bizitza eta euskal kulturaren izarrak distira galtzen du.

80. 1991> euskara batua ikasliburuak matematika/dbh 0010 Aukera itzazu hamar eta egin lau zerrenda, gauza hauek ordenatuz gehiagotik gutxiagora euren bolumena, lodiera, gogortasuna eta distira kontuan izanik.

81. 1991> euskara batua ikasliburuak irudi-hiztegia 0102 distiratu: distira edo argitasun handia ematea da.

82. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00085 - Distira eta fokatzea: Pantailan agertzen diren marrak nabarmen ikus daitezen.

83. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00092 Une hartantxe haitzaren kolorea aldatzen hasi zen, eta urregorriaren distira itsugarria hartu zuen.

84. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00096 Begiradan distira bitxi samarra sumatu nion, nolabaiteko konplizitatearen bila ari balitzait legez.

85. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura portuko bakardadea 0062 Agian neure irudimena izango zen, baina une hartan ilargiaren dizdira nabariagoa egin zela iruditu zitzaidan, ilunabar hartan argi izpi bat oso garbi bereizi bait zitekeen.

86. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0047 EKIN GOGOR GAUR GAUEAN! Gaur gaura, gaur gaua... gaur gauean zeruko izar batek bere diztira baliotsua galduko du, ... amaigabea den ekaitz kriskatsu hau bat-batean baretuko da... dena bukatuko da!

87. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0068 Oso zikina nuen ilea, iadanik ez zuen lehengo dizdira.

88. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0026 Kosta zitzaidan ohartzen: haien begiek distira berezia zuten eta haien aurpegiak ezagunak egiten zitzaizkidan.

89. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00157 Alkoholak gauzak argiago ikusten laguntzen zigun, Gasteizko bizimoduaren ziztrina agerian utzi eta handik kanpo itxaroten zituen etorkizunaren distira ekartzen zien begietara.

90. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00353 Eta eskimalek esaten dute haizeak ilentiari ateratzen zizkion txinpartak zeruko izar bilakatu zirela; neskak zeraman ilentia eguzki bilakatu zela, eta mutila gau, eta bere aurpegi beltzaren garbigune apur haietatik sortu zela ilargiaren distira apala, zikindua bezala.

91. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0012 (...) antzeko aire sarkor batek kaleetako adokinen distira entzungarri egiten zuen.

92. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0103 Distira jasangaitzekoa da irudia.

93. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0103 Orratz laburrak omega maiuskularen konkabotasuna seinalatzen zuen, eta artean oinazea distira heze bat baino ez zen begietan, orratz luzea omega gurutzatuz elkartu zitzaionean.

94. 1991> euskara batua literatur prosa k. santisteban 0063 Zure etxean egon nintzen azken egunean, baratzean ilunabarreko distirari begira gelditu nintzen.

95. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0095 Onofrek sinestu egin gura du berak ere halaxe dena, artez eta zintzo jokatuz gero laguntza eskainiko liokeela kausari, orain aurrean mahaiburu egiten diharduen Anton edo Andoni horren begietan dizdira berri bat ikusten duelako (...).

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00018 ZERU urdinaren gardetasunean isladatzen zen Río de la Platako itsas-isatsaren zilueta nire salatik, leihoak kaletako kafetegi, Maldonado kasema eta Obserbatorio aldera zuela ikuspegia; une hartan, hain zuzen, eguzki-errainuen ibilbidean zegoen beirategiko zilarrezko baxeren distira sordina (ze egunkariari errepaso bat ematearren eseri nintzen, eta berriro eguzkiaren isladak whiskyz beteriko kristal biselatuzko edalontzian); baxerategiko flasko, botila-brandy, ontziteria metalikoetan ere antzeko argi-jokuak.

97. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00148 Viktoriar garaia, britainiar inperioaren distirarekin eta bere burgesiarenarekin bat datorrena, moral viktoriar zorrotzaren garapen-garaia ere bada.

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iriarte 00100 Mamo Woldek, Elgoibarren eta Lasarten publikoa aho bete hortz utzi zuenak, frogatu du lasterketa haietan erakutsi zuena ez zela egun bateko distira hutsa.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0015 1813ko abuztuaren hondar egunean britaniarrek eta portugaldarrek hiriari su eman ondoren, eta hiria izan zenaren hondakinak hauspean zeudelarik hainbat biztanle mindu etxerik gabeak Zubietako Aizpurua baserrian bildu zireneko garai haren distira ekarriko zukeen irudimenera, ausaz, eta paperera eramateko asmoa sendotuko zukeen.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0015 Distira ttikiak dira, eta bizitzaren azken muturrera iristeko suertea duenak atzera begiratu, eta haien bero zurbilarekin berotu ohi ditu azken orduak.

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak harluxet he 0276 Bilduma honetan 324.000 izarren posizio eta distira jaso zituen.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0016 Objektuaren tamaina Eguzkia baino hiruzpalau aldiz handiagoa zen, baina bere distira leunagoa.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0039 (...) leherketak onddo baten forma zuen, distira handia ikusi zioten eta gero Eguzkian xaflaren antza zuten hodeiak ere ikus ahal izan zituzten.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0187
bihi
bikain
bikario
bike
bikor
biku, piko
bil-, ik. bildu
bilatu
bilau(n)
bildots
bildu, bil-
bildur, beldur
bili-, ik. birigarro
bilo
biloba
bilur
biluzi
bihortz/tresna
bihotz
biper
bipi
bira
birao
biribil
birigarro, bili-
birika, biriki
biritxi
birjina
birla
birtute, bertute
biru
bista
bitarte
bitika, pitika, pitina
bixika
bitxi
bihur
bihurri
bihurtu
bizar
bizi
bizio
bizkar
bizkor
bizpahiru
biztu, piztu
bola
bolada
boltsa
bonbil(a)
borda
borla
borondate
borrero
borrai(n)a, borroina
borroka, burruka
bort
bortitz
bortxa
bortu
bost, bortz
bostehun
bota
botoi(n)
bo(t)z, poz
boz(a)
branka
breska, beraska
brida
buha
buhame
buhatu
bular
bulkatu, bultzatu
burasoak, gurasoak
burdina, burdin-
burla
burruka, borroka
burrunba
burrunzali
buru
bururdi
buruzagi
busti
butz, putz
butzu, putzu
buztan
(b)uztarri
buztin
damu
danba
dantza
daraturu
dardai
dardara
dardo
dastatu
deabru
debeku
dei
deiadar
deitura
denbora
denda
desegin
desiratu
desohore
deus
dilindaka, dilindan
dina
diru
distira
diti, titi
doha-/baina doan, doarik, dohainik/
dohain, doe
doe, dohain
dobera
doi
doilor
dolare
dolu
done
dorpe
dorre
dotore
duda
dupa
dupina

105. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0826 Haren bertutea bizirik zegok lurrean,
haren distirak errausten dik hire erregetza!
Haizen urgulu untzia, hoa buruz behera!
Gibel hadi, apaltasunak garaiturik!

106. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0016 AOIZ, Florenek jakina, lauso haundia dauka begietan: edozer basakeria iraultzaren eta abertzaletasunaren distira iruditzen zaio; gazteak zenbat eta astakirtenagoak, astazakilagoak, basakristauagoak eta mozkorragoak orduan eta iraultzaileagoak eta abertzaleagoak ditu.

107. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0016 Floren Aoiz ahoberoarentzat, hori politikaren distira da.

108. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0016 Eta suaren, txikizioaren, harrikadaren eta basakeriaren errainu, itzal, ke, hauts, zikin guztia iraultzaren eta abertzaletasunaren distiratzat jotzen duelako ezker abertzalea eta abertzaletasuna ari dira indartzen eta españolismoa ahultzen.

109. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. urretavizcaya 0050 Baina, oraindik ere, noizen behin azalerazten direnez ez dute, inondik ere, opari haren diztira itsugarria.

110. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. pagola 0003 Bainan, kurioski, ordu haietan, aberriak, Euskal Aberriak bazeukan orduan dei, distira eta maitasun.

111. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00005 Lehengo dixtira emanen dion zerutik etorriko den lantegi haundi baten esperantzan daude hautetsiak.

112. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Tamalez nire atzekaldean daukat irteera eta orduan aditzen ditut pausu hotsak; hamaikatxo gizon sartzen dira bankura, metrailetaren disdirak itsutzen nau, txakur usaina, tiroketa, ejekuzioa, lurra, odola, zorabioa, hiltzeko ordua...

112 emaitza

Datu-estatistikoak: