XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. garbizu 0120 Ta prraleak, eskumuturr sendoak erakutsiaz: - Poltsarik ez zeukeat nik, ta bizitza nai badek atorr...

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0208 Zer esku-muthurrak eta ukaaia, zure makilaren buruan Ñakero!.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1917 0001 EZ BIAR BAT.- Gure lagun zintzo Ganuza'tar Alexander'an sei urteko seme zarrenak bi esku-muturrak ausi ditu muga batetik bera erorita.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 - Andereño bati bere eskumuturrian zemakian, katezko ustaya galdu zaiyo.

5. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa k. gallastegi 0035 Asierrek ez eban ezertxo be erantzun, baña biak etxerako bidea artu eben ixil ixilik eta esku muturragaz negar malkoak legortuaz.

6. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ugalde iltz 0024 Eskumuturrak gerri atzean lotuta, ankak txankotilletan lokarrituta zeuzkan.

7. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Milk-Bar delako ostatuan comptoir-ari kontra utzia zuten zakua, alegia deus ez, salaren erdian bezala. Bonbak zart egin duelarik, emazte bat erori da zango bat errotik egina; mutiko bati zangarra bi zathi egin zaio belhaunetik beherachago, mirail guziak altchatuak izan dira zartaren haizeak eremanik eta jendeen gainerat erori; andere bati sorbalda ideki zaio; muthil bati bi esku-muthurrak moztu.

8. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Ez nintzen aizu joaitea komunetarat. Esteka kadenak tinkatu dauzkitet, eta geroztik hor dauzkat gaten markak, eskumutur eta errietan.

9. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0073 1. ZAINTZAILEA (eskumuturreko erlojuari begiratuz) - Eguraldi ona eta egonkorra.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/8 0038 Har ezazu orratz bat eta has zaitez kontuz-kontuz gorputzeko parte desberdinak harekin zulatzen (oinzolak, galtzarbeak, behatz-mamiak, eskumuturrak, etab.).

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0127 Bila zebilen bere arreba, eta ez zion egirik aitortzen amak, baina anaiaren esku muturra ikusi zuen pertzean, uraren gainean.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. añorga 0018 Zapaltzen ari ziren hondartza atzean utzi ahala, zeruraino luzatzen ziren Zuhaitz Tantaien artetik zuzendu zituzten pausuak, Top Kapitainak bidenabar, gainean zeraman eskumuturreko Erlojua kontsultatzen zuelarik: Zazpi ordu, berrogei minutu, hamabi segundu.

13. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0145 geldi geldi
lainoz jantzi haiz heure baitan sor dadin
isiltasuna
urrutian da
hark bere esku enborgainera luzatuari begiratzen dion lekua
eta mosu ematen dio
eta laztandu egiten du bere eskumutur dizdizaria
hire gogoa osoan hartzen din orain
haren gelditasunak
baina haren jarrera hiregana
lanbrotan heltzen zain
haren sorbalda hamaika angelukoak bakarrik du
ahots garbia
eta atzera egiten dun burua
Distantzia bere jantzia bezain amaiezina da.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0095 Hogeitahiru minutu Zubillaga, hospitaleko interno batek, pultsoa hartzeko eskumuturretik heltzen dianean.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0075 Apenas bi odol tanto deskoloretu eta hotz irten ziren eskumuturrean ezpain heze bat bezala loratu zen irikiduratik esan zuen beste mundu batetatik mintzo litzatekeenaren abotsaz.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0052 Joxemi sano zegoen, komisaldegian hil ez beste guztiak egin bazizkioten ere (seinalerik begi-bistakoenak eskumuturretan zeuzkan), edo horrexegatik, orain, hitz eta keinuetatik, lasaitasun izugarria zerion.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0127 Zertan izanen zen besta?, hasi gabe segurrena, berak zekiela deusik ez zegoen zortzirak arte; alkondararen esku-muturrak ikusten zituen ongi xurituak, bero zegoen gero, tolesten zituen ukondoaren gainetik, alkondara garbia eta galtza urdin garbiagoak zeramatzan, zapata distirantak pozik.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0214 Hemen, urrezko bordatuak zituen alkondara gorriz, eta lepo aurrea eta esku muturreak ertz urreztatuez eginda zituen beroki harri bitxiz jositako hartaz jantzita, zegoen Sir Anthony Sherard, bere harmadura zilar-eta-beltz hura behekaldean pilatuta ageri zuela.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0035 Basabere baten antza borrokatu zuen eta, azkenik, txonkalitetatik eta eskumuturretatik lotu zuten, ardiekin egin ohi zuten bezala.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0068 Gero eskumuturra hartu zion ordua kontsultatzeko.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0217 Beren eskuineko hankak, okertuak, angelu bitxi bat egiten zuen, eta guztiek eskuineko eskua eskumuturretik ebakita zeukaten; odola erre egiten zen kateko metala ukitzean eta aidean, kixkalduriko abere bizi usain ikaragarri bat zabaltzen zen.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak matx 0054 Artean etxean eta eskumuturrean erlojurik ez zenean kanpaiaren bidez jakiten genituen orduak, eta kanpaiaren arabera antolatzen genituen lanak, jatorduak eta lo aldiak.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. jauregi 0007 A) Angor edo bular-angina: Bere ezaugarri nagusia, bular-ezur aldean hasten den oinaze agudua da (batzutan epigastrio aldean), ezkerreko besoruntz irradiatzen delarik, nahiz eta posible den eskuineko besora egitea, edo bi eskumuturretara bakarrik, edo lepora, matalezurrera, bizkarrera, edota abdomin aldera.

24. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura ikasteko 0106 Gure aitak eskumuturrean esku-ordua dauka.

25. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño odol 0076 - Ara nere eskumuturrak. Etzerala ausartzen!.

26. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia a. nesprias 0044 Beltz beltza eta ixila, gauza pausatu zen zaharraren eskumuturrean.

27. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0026 Lafitte apeza ikusi dut Baionako eritegian, begia beti erne, bainan esku-muturrak ubelduak.

28. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0026 Ez zioten itzerik sartu; bainan ezin sendiaraziz, hainbertzetan ziozkaten esku-muturrak sistatu, iduri baitzuten kurutzean itzatua izan denaren eskuak.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Bagoaz mendian aldapa gora; bizikletari eragin diogu; fulbolean gabiltzala; pelotan ari garenean; etxean mahaiaren kontra; nonahi bihurritzen da orpoa edo eskumuturra.

30. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Zer egin behar da eskumuturra edo hankazaina bihurritzen denean?.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Sekulan egin behar ez dena hauxe da, alegia, ur berotan sartu edo oihal beroz inguratu eskumuturra edoeta, bihurritu den puntua.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0002 Hala ere, bai eskumuturrek baita ipurdiak ere konturatu dira jadanik kolpeka ibiltzea zer den.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Eskumuturreko ertzean urrezko hariaz egina diruditen marrazki horixkak daramatzan uniforme berdea, eskuak estaltzen dizkioten guante txuriak eta buru gainean daraman txapel dotorea erreparatzea aski da Teofilo jauna Maria Cristinako Atezain Nagusia delaz jabetzeko.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Irudi irrifartsu bat zeraman bihotzean, ordulari geldo bat eskumuturrean eta pentsamendu eta kalkulo ugari muinetan.

35. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0012 2. Sudurra eskumuturragaz.

36. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00152 Non nengoan? Zer ziran eskumuturrean neukazan plastikozko hoditxoak?

37. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0057 LOLA.- Bai. baina garaiz apartatu nintzen eta jausi eta eskumuturra hausi zuen.

38. 1991> euskara batua ikasliburuak a. garro 00390
Izterra
Toraxa
Lepoa
Sorbalda
Eskua
Mihia
Hanka
Besoa
Abdomena
Aurpegia
Behatzak
Genitalak
Oina
Hanka
Aldaka
Enborra
Lepoa
Burua
Sorbalda
Besoa
Ukalondoa
Besondoa
Eskumuturra
Eskua
Hatz txikia
Hatz nagia
Hatz luzea
Begia
Sudurra
Aurpegia
Goiko ezpaina
Ezpaina
Beheko ezpaina
Haginak, oiak eta barilak
Mihia
Eztarria

39. 1991> euskara batua ikasliburuak a. garro 00452
Oinaren behatzak
Orkatila
Belauna
Aldaka
Enborra
Sorbalda
Ukalondoa
Eskumuturra
Eskua
Hatz txikia
Hatz nagia
Hatz luzea
Hatz erakuslea
Erpurua
Lepoa
Betartea
Betazala eta begia
Auspegia
Espainak
Bokalizazioa
Mihia
Irensketa
Murtxikapena
Listu-jariatzea

40. 1991> euskara batua ikasliburuak haurtxoa/3 0042 Alkandora txuria, zabala baina eskumuturretan justuagoa.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0040 Caftan honek bordatuak ditu lepoan eta eskumuturrean.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak irudi-hiztegia 0122 kubitua: hezur hau ukondotik eskumuturreraino doa.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0030 Eskumuturretan bitxilorez eginiko besokoak zituen (...)

44. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0046 Ima, Mertxe, Asun, Ana. Maite nuen ahuntz esnearen
bila joaitea. Zuekin. Ilunabarreko bide gorristaren
bazterrak gure solasetaz betez. Esne lodia pitzarretik
hurrupatzean, lur horail hartan sortu belarren usain on
guzi haietaz ginen asetzen. Betetzen. Mozkortzen.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Karrika huts kiskailduak.
Arratsaldeko bi ordutan. Kortina berde beheitituak.
Ilunabar gorrietan, berriz elgarretaratzen ginen bide
errautsu gorrantzak ametsez apaintzeko.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Arto landa haren erdian
gordeak, gure lehen zigarreta elkarri pasatuz erre
ginuena. Orhoitzen zaizte ote? Bestetan behi gorrien
aintzinean egiten ginituen lasterrak, atzenduak? Zuetaz
argazki ttipi bat baizik etzaut gelditzen. Horitua.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ibero haundia badoa
mantsoki. Uda hartan, zikoinek jauregi zahar utziaren
kaskoan, beti bezala, prestatua zaukaten beren ohantze
haundia. Haurrek, karrasika junparazi zituzten amu luze
batzu beren esku muturretan altxatuz. Uda guziz bezala.
Xori lerdenen hegada apainduak puskatu nahian. Guk
egiten ginuen bezala.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ene hango azken udan, ikusi
nuen nola bota zuten plazako jauregi gorria.

45. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 Niretzako bakarrik nahi nuen haren eskuin eskua, eta niretzako bakarrik izanen da haren eskua, noiz ez dakidan bota zuten pelikula hartan bezala bere esku-oinak ohearen lau izkinetara lotu ondoren, sukaldetik okelarentzako aizkora lodia ekarri, azal itsusidun liburukote baten gainean eskumuturra ezarri, eta zost!, kolpe batez moztu eta neureganatu nuenetik.

46. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0087 Arazoa zilarrezko Moonshine petaka handi bat izan zen; bazitekeen ni nindoalako izatea, baina gertatu zen aita zurrutari ematen aritu zela egun osoan, eta geltokirantz gindoazela ikaratu egin ninduela eskumuturretik helduta garrazki murmurikatu zidanean:

47. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0087 Eskumuturra hain indar handiz estutuz, min ematen zidan.

48. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0077 Eskuak bizkarraldean loturik zituen eta eskumuturretan estuki tiratutako lokarriek min ematen zioten.

49. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0045 Komunean eskuak garbitu eta atorraren mankak eskumuturretaraino beheititu zituen.

50. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0078 Traje urdina zeraman, gerrontze eta guzti, gorbata marratua eta alkandoraren eskumuturretan bolizko apainak.

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. elkoroberezibar 00047 Orkatiletan, eskumuturretan eta lepoan uztaiak lotu zizkieten. Terezawak bere abanikoarekin ordena eman zuenean hogeita sei gurutzeak zutik jarri zituzten. Denak kantuan hasi ziren, bakoitzak gustoko zuena; baina batek ezin izan zuen, anai Felipe de Jesusek, anai Martinen eskumatara zegoenak.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 0061 Goizuetako apaiz baten kezka: Hemengo neskatoek beren besoak ez dituzte eskumuturreraino estaltzen.

53. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0024 Ofizioa: Nahikari, beti erlojua eskumuturrean zabiltza, lotarako ere kendu gabe.

54. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0024 Oraintxe bertan galdetu dezu
zu Irati ze ordu da?
eta neronek erantzuteko
beraz garaia heldu da
baina begira ipinia naiz
eskumutur ingurura
orduetaz gain gure munduan
badauzkagu zenbait muga (bir).

55. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1992 1072 a) Instrumentuarekiko gorputz-posizio egokia hartzea, diapasoian ezkerreko beso-besaurre-eskumutur-eskuak-hatzak multzoaren ekintza eta zi eta harietan eskuineko iharduera bideratu eta lagundu ahal izateko.

55 emaitza

Datu-estatistikoak: