XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0207 Esnakerak

2. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0207
OHEAN lokametsetan dago.
Harrikoaren hotsa eta kexu batzu susmatu ditu, esnakeran, erdiloaren behelainotatik irten orduko.
Senarra sukaldean harrikoa egiten ari da seguruasko, plater hotsa entzuten da behintzat.
Senarra nahiko itxuraldatuta dago aspaldian: etxeko beharrak egiten, beste baten senarra balitz bezala.
Luzatu du besoa eta, hain zuzen, senarra ez dago ohean. Harrikoa egiten ari da sukaldean.
Alaba tipiaren kexua igartzen du, alabatxoa beste logelan dago, kexuka, ametsetan akaso, amets txarren batetan endregatua
beste batzutan bezala.
Eta pasiloko horma erlojuaren dindil hotsa ere susmatzen du orain, erlojuaren dindil hotsa entzunez geratzea gustatzen zaio begiak zabaldu orduko.
Umearen kexua susmatu du berriz eta jauzi batez jeiki da ohetik umearengana joateko. Ez daki ze ordu izango den, gaua da oraindino eta ilunetan haztamuka doa ateraino.
Baina logelako atea itxita dago. Ez da posible,
gauez ez dute inoiz ixten. Zergatik ote dago itxita...
Ate joka hasi da.
Isildu hadi, puta! erantzun dio errime, erdaraz,
funtzionariaren abotsak,
galeriatik.

3. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. lertxundi 00018 Gertakizun disgregatzaile eta traumatikoek, edo, besterik gabe, berriek, kontzientziaren esnaera eragiten dute giza psikologian.

3 emaitza

Datu-estatistikoak: