XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa d.m. bernaola 0097 ¿Cer izango zan beste bere amodioaren ezaupide andiagoren bat emon baleutse? Eta eguin eban orrec, gaiztoeenac euren senetic atera eta itsuturic leguez ichi beebazan arguiaren indarrez ¿Cer sentidu eta eguin bearco dabee, amodio au sinistu eta ezagutu dabeen semeac eta adisquideac? Beronec bada urten eraguiten deutse euraccanic eta jarten ditu mirarituac eta surtuac, alaco euren barruan eta gogoan darabiltzezala, Jaungoicoac gauza escutu oneec aguertu, edo misterio andi orreec ezanerazo edo sentierazoten deutseezanean.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak eguzk itzbik 0592 Gure izkuntza onen izpiakera; osoa ezagutu ta irakasteko asmoz lan-egin daben euskaltzaleak, benetan txalogarri dira: gauza ezkuturik asko erakutsi dauskuez, eta onako lanetara zale diranai, bidea idegi dautse; baña izpiakera osoa noz-edo-bein ezagutu nai ba-dogu, gai bereziak arrtu ta atalka lan-egin bearr dogula deritxat.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0122 Ziñez, bein baño sarriago geure lurreko garatz, arazo ta zeregiñak eraspen eta maitasun onei gañean autsa ezarrten dautse: orduan, auspeko sua lez, ixil, estal eta ezkutu egon oi dira ta euren bero ta indarra be galdu dabela dirudi; baña ¡bai zera!: gañeko auts orri pizka bat eragin ezkero, azpiko eraspen eta maitasun orrein txingarr goriak be lasterr agertzen dira.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0249 Orretarako, ordea, lendanik zerbaitxo gaitua egon bear, mallaz-mallako ikasketak egin bear, ta gure oskailariak iritxi-eziñeko ezkutuetara jota, etsi bearrean, gero ta geiago zaletu ta txegosi ezin zitzakean arloak iretsi.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0187 Jaungoikoak gogarrketa sentzu-galdu auetan etorrkizunak ezezik, bere praillien naiki ta gogorapenik ezkutuenak ere agerrtzen zizkion.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak inza 0006 Gure erritarr oiek ez dakitte Intxauspe berak esana: Izateak dittuan izkutuko guziak ostutzen, edesti edo istoriak dittuan illunbeta guziak argitzen, aspalditako oroigarri guziak izkututik ateratzen eta zeru-lurrak gizonaren argitasunari eskeintzen dioten asmagarri guzia agertzen gizonak bere egiñal guziak jartzen dittuan mende onetan, jakintsuen begiak ezarri dituala euskaldunen izkuntzagan, izkuntz ain arrigarri, ain berezko, ain gozo ta ain ederrki gorrdetako onetan.

7. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0168 Ori ausnartzen niarduan nik,
baiña oso gaitz egiten yatan:
sartu nintzan noizbait Jainkoaren ezkutuan,
eta orduantxe ulertu neban arein ondorena
Egia da: labanarrian jarten dozuz,
ondamendira jaurtiten dozuz:
zarrara itzela emoten dabe beingoan,
eta bildur-ikaraz itzungi ziran.

8. 1940-1968 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0022 Ostera be, lengo otsa ezkututik
agurka. Abots lagun arek eragiña
gelditu egin zan, zana zalakoak
jaso egiantzat saritzat bardiña
.

9. 1940-1968 bizkaiera poesia alzola 0045 baiña zure gaztelu orren
lorategitik
ibili dan
aizeak
esan deuste
zure barruko
ezkutua:
bein be ez ei-dozu euki
atsegiñik eta pozaldirik
.

10. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0125 Gero Luziari itaunak egiten asi zan ezkutua esan erazo nairik; baña umeak itzik be ez eutsan erantzun.

11. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0125 Ezkutua ezpa'diñozu ilgo zaitut - esan eutsan Luziari urtekeran.

12. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker urkiola 0054 Bai ba, aldi aretan basatxonuak bakarrik egozan eleizatzat mendi-goi ta leku-eskutuetan-eta (Labairu'k), areriuen bildurrez-edo; eta guztietatik izen aundiena, Urkiola'ko basatxonuak euki ei-eban inguruetako bazter guztietan.

13. 1940-1968 gipuzkera liturgia aste santua 0074 Berak erne-indartu beza, Bere grazi ezkutua naastuaz, gizonak jaio-berritzeko eratu degun ur au, santutasunean sorturik, jaungoikozko Iturri onen sabel garbitik, jaio-berrituta eta zerutar eginda atera ditezen, eta, gizon ta emakume, zaar ta gazte, izaerak bereizten dituan arren, guztion ama dan graziak berdindu ditzan guztiok aurtzaro berean.

14. 1940-1968 gipuzkera liturgia aste santua 0074 Ur santu ta erru-gabe au, bego ezkutu etsaien eraso txar guztietatik, bego, bai, garbi, gaiztakeriak urrutiraturik.

15. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0016 Illunabarra
Etzekiñat zer duan
illunabarrak.
Ezkuturen bat
gordea ba-din
laño gorrixken arrebak.

16. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0016 Utzion arratsari
estaltzen mundua.
Biotzak negar egiteko,
naiago din ezkutua.

17. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0021 Zer kinema det, beti aldatzen barnean?
Zubi ezkutu-bitartez, oro
atxi oi-det arin: baña zer det idoro?

18. 1940-1968 gipuzkera poesia s. muniategi 0040 Bidebera, bizia arinka, lasterrez
apur-apurka, ibai ertzetan emanaz...
O!, ze gauzak esaten ditun urak,
xurrumur gozoan eta, bertanbera
ze, bidegai, ezkutuak agertzen ditun,
aizearekin aopekotan eskuz-esku,
gau-egunezko zerupe aldakorrez,
itxas aundia besarkatu baño len!

19. 1940-1968 gipuzkera poesia gazt 0022 lekaroan oyu egille
neurkiña eskuan eta obo bat
kronletx utsa
soil
garbi
izkutuz pilpil
dena sentikor
bakarrik IZATASUN...

20. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0027 Gauza aundirik gabeko bizitza ezkutua ta ixilla, Jaungoikoaren begietan zein eder eta atsegin dan agertu nai izan digu, noski; nun da bere deiak, agiriko bizitzan lana egitera beartzen ez gaituan, beintzat.

21. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0027 Onbide ixil, ezkutu ta bakartietatik ez dira zerurako irabazi gutxiago ta txikiagoak ateratzen, egintza aundi, arrigarri ta zaratatsuetatik baño.

22. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0027 Ez degu guk, gure gogoz agertu-naiean ibilli bear; Jaungoikoa'k atera gaitzala ezkututik, bere gogoa ori ba'da.

23. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0027 Eta Jaungoikoa'ren aintzak, urko lagunaren onak edo gure animaren bearrak ala eskatzen ez ba'digu, naiago izan bear degu bizitza ixilla, eginkizun apala, bide ezkutu ta gutxi ibillia.

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0027 Ez ezagun izatea nai izan bear dezu: ala dio Kristo'ren Antz-bidea liburu ederrak; eta ori bera erakusten dit Andre Maria'k Nazareth'eko bere bizitza ixil-ezkutuaz.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa bide izkutua 0032 Bide izkutua! - erantzun zion inditarrak -.

26. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa bide izkutua 0099 Zertarako agertu bear biotzeko izkutuak morroi zarpil aren aurrean?

27. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa bide izkutua 0164 Bide izkutua erakutsiz, gudari-maillaren bat igo arazi lezaidaken anderetxoa samindu? Orixe bai ez!

28. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0152 Eliza izan ere ez Eliza izkutu ori bakarrik, agerikoa ere bai, eta au batez ere Kristoren luzapen eta osagarri bat bezela emana izan zaigu; eta Eliza-gizonak, beren akats eta guzti, arimai zeru-bidean laguntzeko jarriak dira.

29. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0013 Kalkas!, ik Tzeu'ri otoi ba'dagiok, osterantzeko gertakizun izkutuak Gerketar'ei igarteko, nik, gero, itzemoten daustat, Tzeuseme dan Apolon'en izenian, ez-dauskala iri Danaoter batek be ontzi sakonetan esku aztunik gañian ipiñiko, neuk bizi ta egun argia dakuskedan bitartian.

30. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0145 Orrela, ba, Diornede'k Odise'ren atzean izkuturik, oiñpeko azkon zorrotza erauzi zun, baña miñ bizi bizi batek soiñ atal oro dardaran jarri zizkion.

31. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0033 Bai izkutu zaudela goi orietan ixil, aundi bakar zeran Iainko, lege aspergabez lizunkeri debekatuen ordain kastiguzko itsumenak barreiatzen!

32. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0408 Ara Iainkoa ta urkoa maitatze soilla zenbat izkutuz eta zenbat izkuntzaz eta izkuntza berean zenbat aldetara adierazten dan gorpuz-bidez.

33. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jon deunaren iritziz 0009 Ez dago beste eskupeko bide ezkuturik edo gezur-estrata legekorik...

34. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Arimen bideak, lurpe-eremuak etxeekin elkartzen dituten bide izkutuak dituzute.

35. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Aipatu etxeotako sukaldeak arima ta iratxoak biltzen diran artzulo ta leizeekin bide izkutuz lotuta omen daude.

36. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak in: milla euskal olerki eder 0033 Onen al ta eskuarteari mila, esker, goiz-eguzkiaren erraiñu antzera, Euskalerriko zokorik ezkutuenetara elduko da arako bero ixil biguna.

37. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0014 Eta maillez mail oneraño ekarria danak, gauza ederrak urrenez urren ikusiz, maitasunaren izkutu barnenetara eldurik, betbetan ikusiko du edertasun arrigarri bat.

38. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0072 Hek euren artistasunaren egarria, gure erri zaharraren ibai ezkutuan asetzera dijoaztelako.

39. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak jaukol 0079 Emeretzi ezkutu ordaindu zizkan, eta ukullura eraman zuan, irabazi polita egin zualakoan, zorioneko betroia.

40. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0170 Gogorakizun eta gogoaren ioan-etorriak eta asmakizunak oro gailen eta iaun bezala izendatzen ditu; gauzarik soilenak eta izkutuenak bizitan leudeken bezala, ta begiz-begi ikusgarri bailiran aurkezten dizkigu.

41. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0121 Eliza bera degu lenengo sakramentu, Kristo izkutuaren agiriko misterio; au da, Kristo'ren sakramentu.

42. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak netx 0078 Noan nere eskutura.

43. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak netx 0078 Txoko bat dut basoan nere ames-kabi: maitale eskutu, antxe nai det euskal-bazkaria, gizonen begigeriza, egin.

44. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak r. irizar 0041 Lurrari bere belarria ezartzen dioten ur-billatzailleen antzeko, iturri izkutuen otsa entzun eta izaki eziñikusiak billatzeko.

45. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0027 Ez daukat ustegabeko alderdi izkutuetara eramaten nauen kontrarioaren laguntasunik.

46. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0072 Bakar-zale da oso amorratua; maite ditu Jainko ta gizon bitarteko ezkutu urrutiak, biotz bakunak bizi oi diranak, gizarte aundietan jaiki oi diran aleun griñazko burruka leiatsuetan sortutako oiu ta garrasi zenbatu-eziñak eltzen ez diran lekuak; eder zaio inguruko artzain ta ikazkiñen bizi goxoa ele xamurrez kantatzea; ta bikainki, bear bada obetuz, margozten du bizi ori, bere luma toleskabe ta zelai-kutsuz gaiñezkoan.

47. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/4 0065 2. Ikertzen zebiltzan gaiak bere kautan dituan ezkutu ta misterioak aztertu ta ikastea.

48. 1969-1990 bizkaiera poesia egia ta maitasuna 0126 Eskapularioa
zeuen bularrean
eskudo bat bezela
toki ederrean,
zer lan naikoa dago
gaur zuen aurrean
euskaldun izanagaz
euskaldun lurrean
.

49. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0057 Azpikeriz niardun bein,
asmoak ezkutuz gorde
bear eta aztarrenak bil.
Baiña ainbeste txalorekin
bide onean bai nabil, (...)
.

50. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0099 Olerkiaren oñatz, abestia, izan bedi,
lurrarenganako maitetasun billaketa,
zaingorrizko sustrai sakonen ukututzea;
zeru-alde ezkutuen azi argigarri
ta, onbidezko gogaietara aurkeztea,
beti, zindoro, maitasunez aurrera beti
.

51. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker salbaziño/2 0013 LENENGO ZATIARI SARRERA ZABALA
9. San Lukas'en eta San Mateo'ren Ebanjelioen lenengo atalak Jesus'en umetzaroa ta bizitza ezkutua azaltzen dauskue.

52. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker salbaziño/2 0013 Elizeak bere bizitzan dauan sinismen guzti au, ebanjelariak Jaunaren lenengo unealdietara eta bizitza ezkutura jaurtiten dabela esan daikegu.

53. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker salbaziño/2 0013 11. Jesus'en umetzaro ta bizitza ezkutuari buruzko atalak irakurtean, eta Jesus Ume ta Gazteaz pentzatzeaz, biztu egizu sinismena zure barruan: sinistu Jesus geure Erosle dana, Jaungoikoaren Semea, Aitaren Bialdua, Israel-erriaren Aintza, jentil guztien Argia: azken onein artean gagoz geu be.

54. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0027 Ez zan ausartu atean bertan itxaroten, baiña bai atea ikusten zan leku eskutu baten.

55. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0124 Intxalde'ko itxaropen bakarra, beraz, Mikel'egan zetzan, baiña Errose gaixoa bildur ezkutu batek jota bizi zan.

56. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0124 Baiña laga dagigun ezkutu au, bere garaia etorri arte.

57. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Baiñan inguru aiek arrotzak zitzaizkionez, sen ezkutuak ernai jokatzeko eragiten zion.

58. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0010 Au da, berak eroanak eta jasanak, nunbait, ezkutu ta mistikuak egi-egiaz, Espiritu Santuaren indar arrigarri batetik datozanak bakarrik?.

59. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0010 Eta ezkutu oneitzaz daragoio Teresa'ren irakatsiak; otoitzaren ezkutuak ditugu.

60. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0010 Zelan ikasi ditun ezkutu oneik?.

61. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0043 Onelako larrialdietan Ondarroa'k ba dauka bere eskutuak agertu, eskintzak egin, naigabeak urtu eta negarrak eta malkoak ixuriteko tokia: Antigua.

62. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0064 Gure erraza misterio uts dogu beti; gure izkuntza, barriz, ezkutu biurri.

63. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0027 Naiz bertokoentzat naiz kanpotik ikustaldiz edo-ta bizi-pozez bertora etorrientzat, baditu Gernikak monumentu ta oroigaillu miresgarriak, eleizak, jauregiak, torretxeak, lekaide-lekaimetxeak, lantolak, fabrikak, aizerrotak, garateak, baserriak, ezkutuak, armarriak....

64. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0027 Goikalean, Kalezarra eritxon antxiñako torrea, ate ojibala, irrikitu batzuk eta Arteaga'tarren babeskin edo ezkutuaz, 1937-an kiskalia.

65. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak akes 0059 Txalupa baten bertara eldu eta atxaren barruan an dau zokondorik ezkutuena bere bakar-bizitza eta otoitzerako.

66. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0019 Aurrekaldea eguzkira begira dauko; erdian, iru leio zabal balkoidun; goian, lau leio txikiago, erdiko biak balkoiakaz; eta onein azpian patroien ezkutu andia; sarrera bi beian, burdinsarez itxita, albo bietan zaloi okulluak ditula.

67. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde begia 0082 PETRI - Bai, jauna. BERETERRETXE - Otoi, nire ezkuta, arranbela, geziak eta gaiñerakoak ekarzkidazue.

68. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 00025 93/ HITZ EZKUTUA

69. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 00025 Hitz ezkutua: MENDI

70. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 00025 Hitz ezkutua: BORDA

71. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0051 Benetan igeltsero ona dugu enara! Beste txori batzuk, berriz, zuhaitzetako adar ezkutuen artean egiten dute habia, beroa eta biguna.

72. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0137 Diseinurako, gauzen egitura ezkutua hartu behar da kontuan, nolabait ere horrek adieraziko bait digu gauzen forma logikoak zeintzuk diren.

73. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0075 4. Farotik abiatuz, eta bektoreen bidez, kostako toki izkutu batera iristen gara.

74. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0075 Esaiozu zure ondokoari, bektore bidez, hara joateko bidea; ea aurkitzen duen leku izkutua non dagoen.

75. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0230 MARRAZKI IZKUTUA.

76. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0230 Marrazki izkutuan murgildurik gaudenez, esan dezagun zein diren gure helburuak ariketa honekin.

77. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0329 Bakoitzak, bere aurrekoarekin alderatuta, badu gauza berdin bat, zerbait: ezkutua, burukoa, gona....

78. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0090 Eite hexagonala duen edo arraultze antzekoa da ezkutua: metalezko kaskoak Italiatik inportatu ohi zituzten generalean.

79. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0005 Aho-hizkuntza ahalik eta gehien bultzatzea, euskarak hitzegiteko balio behar bait dio ikasleari eta hitzegitearen poderioz jasoko bait dituzte gure hizkuntzaren sekreto ezkutuak.

80. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak bertsost/8 0006 Francisco Franco Bahamonde zuen hark graziarik batere gabeko bere grazia, baina haren izena aipatzerik ere ez zegoenez lausengurako ez bazen, noski PATXI TXIKIA, PATXI ZAHARRA, PATXI DEMONINUA eta halako beste mila ezizenez izendatzen zuten Ostatu honetako bilera ezkutuetan.

81. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0079 Azkenean behintzat konturatu ziren poliziak Marikontxesiren esku izkutua zegoela ihesketa haren atzean.

82. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0040 Mizmiz begira-begira jarri zitzaien eta arrain guztiak, badaezpada, kristalezko leku izkutuenetan bildu ziren dardarka.

83. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. escribano 0007 Uda iritsi orduko, berriz, han izaten zen festa, han! Txorien txioak beharko itzal zulo izkutuetan isildu... Izan ere, a ze algarak neska-mutilenak: - Pasaidak pilota, Mikel! - Ane, baietz 30 segundutan erreka igaro! - E! Ez nazazue honela uretara bultza, oraindik ez ditut galtzak erantzi eta!.

84. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0014 Oihanak * baditu bere lege izkutuak.

85. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0008 Bazter ezkutu honetan galduta bezala zorionez eta bakean bizi dira Behorlegitarrak, mendiek barreiatzen duten garo ta basaloreen usain ederra dutela biriken asegarri eta mendi-zelaien emaitza ugariak urdailaren asegai.

86. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0128 Arotzaren mutilarengana joan ziren gero burdin haren misterio izkutua zer zen ikasi nahian.

87. 1969-1990 euskara batua poesia lmuj 0153 Erdi giputz, erdi nafar,/ maite izan duzu gure herri,/ bertso sendoen egile / (hitzez soil, arimaz eri)/ lelo gozoen andanan / kantatu eme Euskal Herri,/ mistika eta fedea / Barne-Muinetan miretsi / (ah, aintzina egungoaz / etentzea ezin etsi),/ amona Mariaxintxi-k / zinduan euskaran hezi,/ hau onartu, bestea utzi,/ hangoa, berriz, ezetsi / berrikeriei, batzutan,/ mila arbuio zuk ta gezi,/ Uitzi-n ta Orexaldean / ondu zenuen poesi,/ hutsa, argia, sinismena / mintzo izkutuetan senti,/ euskara damaren zale / herria ere maitemin/ beste guztiak utziaz / osatu ezkontza berri,/ San Joan Gurutzekoa,/ Teresa, Frai Luis (besterik?)/ zure mintzagai garaien / neurri ta lagunkide egin,/ joan zinen euskal hatsa / itzaltzea ikustezin,/ oraina eta geroa / beude betiro zurekin!.

88. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0148 -Zer inporta zaizkit neri zuen pekatuak?
Zer zuen mixeri ezkutua?
Ez etorri arren zulo honetara.

89. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0124 Baina, zirudienez, Joxek izugarri ongi ezagutzen zuen alderdi hura, eta beti aurkitzen zuen zirrikitu edo bidexka izkuturen bat aurrera jarraitzeko.

90. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0124 Aurrez, baso itxiaren zatian, Josek kabi izkutu batzuk erakutsi zizkidan, baso hura hain ongi ezagutzen ez zuen beste inork ikusiko ez zituenak; baina han, paradisu hartan, begi aurrean ikusten ziren nahi haina kabi, katagorri zulo, piztien egoitza, etab.

91. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. onaindia 0008 Hala ere, nahiago nuke beste egoera batetan ihes egitea seminariotik, apaiz ezkutu konplexu honekin bizi guztian ez ibiltzeko.

92. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0027 Baina hori bai, noizean behin begirada ezkutuak zuzentzen zizkion batak besteari.

93. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0012 Baina orain, untzian, ikusten dut Maiderrekin igarotako denbora ez dela alferrikakoa izan, zeren besterekin hain goitik eta harro agertzen den begirada hura, niretzat bestelakoa baita, malizios, biok zerbait ezkutu, zerbait ilunen kide bagina bezala.

94. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0087 Argazki pornografiko hark eta elkar ikuste ezkutu horien lekuko biek kalte handia egin liezaiokete....

95. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0007 Nahiz eta esku trebez idatziak izan letrak, nahikoa ez zelakoan edo, zerbait gehiago egin nahi izan zuen, eta atari zabalaren gainean oilar bat pintatu zuen, luma luze eta harro, hatzak gezi batek zeharkatutako bihotz zauritu baten gainean; bazuen irudi honek misteriozko jitea, esan nahi ezkutua.

96. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0067 Eta azken batean, kulto estrabagante, bere gisako eta basati hauen azpi azpian, maila guzietakoak anaitasun giroan ikusteko grina ezkutu bat ikusi beharko da, urre eta harbitxiz jantzitako elizkizun handizu horietan aurki genezakeen baino areagokoa, agian.

97. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0070 Zergatik horrela martirizatu zeure burua? Badakizu ongi zuregatik edozer gauza egingo nukeela... A, Jainko maitea!... jarraitu zuen, gelatik pauso handika ibiliz eta eskura zuen guztia hartuz, horrela Vasiaren gaitz ezkutuarentzat sendagairik aurkitu asmo balu bezala.

98. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0221 (...), eta atzeko mahain izkutu batera eraman zuen, xanpaña botilla osoa zerbitzaraziz.

99. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0120 Eta ezkutu bat esango dizuet.

100. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0056 (...); eskudo harro bat dute beren kopetaren erdian; harri dotore hoietan, uste haundiz gordetzen dute gezalatarrek asaben izen ta gomuta.

101. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0122 Areago, beste zerbait sakonago eta ezkutuagoak ihes egiten zidan.

102. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0052 Baina espazioko gertakari harrigarrien komikiak gure gelako armairuaren kajoirik ezkutuenean gordetzen bagenizkion ere, berriagoak eta politagoak ekartzen zituen gure seme ase ezin horrek lehengo bilduma betea are lodiagotzera.

103. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0389 Guztiek Kristoren zerbitzaritzat har gaitzatela eta Jainkoaren asmo ezkutuak zabaltzeko arduraduntzat.

104. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. arriola 0016 Gudarostea eta itsas armada 1. Ezkutua (oplon ) oplita`ren borroka teknika zedatzen zuena.

105. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. arriola 0016 2. Ezkutuk zurezkoak ziren, brontzez gainetik jantziak.

106. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. arriola 0016 3. Gudariak ezkutua apainduekin katilu batean pintatuak.

107. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0131 Edo agian Oldek salaketaren bat hartu zuen alarma ezkutuari buruz, edo hiriaren inguruetako kontroletaz zerbait jakitera heldu zen, eta tranpa bat susmatuz gau hartan ez aktuatzea erabaki zuen.

108. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0089 Kamioiak non gordetzen zituzten jakin behar zuen, hurrengo bidaia noiz izango zen, zein kamioi erabiliko zuten, kamioian toki ezkutu bat prestatu... Horrek denbora emango zion.

109. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0013 Gaua iristen zenean, beren kontseilurako sutxoaren inguruan biltzen ziren batzarrerako, basoa aintziraren ertzean hiltzen den paraje ezkutuan.

110. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0032 Ezkutua daukat! Egizu zin inurriari ez diozula inoiz gehiago erasoko.

111. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0055 Itsasaldi haietan ere frogatu zenuenez, ez dakit non eta norengandik ikasiak baina ongi zenekizkien zuk sedukzioaren mainak eta plazer klandestinoen bidezidor ezkutuak.

112. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0091 Eskertu zien hark, eta, urrezko ehun eskudo eman zizkien, guztien artean bana zitzaten.

113. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0027 (...), zilarrezko paper urdinak errekastoak atondu zituen, Londoneko osaba batek eguberritan berataz gogoratzeko ekarri zizkigun kotxetxoak, gansterren garaikoak, bide ertzetan jarri nituen, eta aitak zapi batean, bakardadean berak bakarrik jostatzeko gordetzen zituen berunezko soldadutxoek gordetzen zuten ziutatea edozein arerio ezkuturengandik.

114. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0154 Botikaria mostradore atzean makurtu zen eta ate ezkutu batetik atera zen, isilean eta arrastaka.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0103 Eta indar horiek, misteriotsu, izkutu, eskerga, ikaragarri presentatzen zaizkio.

116. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. apalategi 0026 Bigarren atalean Orixe'gan baldintza ezkutu hauk zeintzuk ziren agertzen entseiatuko gara, hots, Orixe'k pairatu zituen lehen estruktura dialektikoak izendatuko ditugu.

117. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. mitxelena 0124 Hotsek badute, bada, nahiz izkutuagoko zerbaiten ezaugarri izan, beren nortasuna, askori dirudienez maldagora egiten zaiona.

118. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. urbieta 0102 Baina munduko gauza izkutuenak ere argiak izaten ziren Mariona batentzat, eta bi harroputzek bere zigorra jasoko dute eta Mari Errauskinek, txintxoa zelako, a zer saria bereganatu ahal izan zuen! dantzatuz eta zapatatxoa galduaz, Printzea berarekin ezkondu!

119. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0285 Haize lodi eta laino printza guztien asmo izkutuak txiki txikitatik ezagutzen ditu.

120. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak l. haranburu a. 0012 Horrela haurraren ahalmen ezkutu edo erabat argitu gabeak gizarteko eta gizakoi kultura baterako prestatuaz.

121. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0083 Materiala, egurra alegia, ez da burdin-xafla bat bezain uniformea; aldiz, adabegi eta zartadurak, une bigun eta kofagune izkutuak ditu.

122. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill axmgl 0045 (...): 400 ezkutu urrezko urtean.

123. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0214 32. Irudia: Artrodiroetan gertaturiko ezkutu zefalikoaren urripena. A) Behe-Deboniko Arctolepis generoko artrodiroa. B) Erdi-Debonikoko Cocosteus generoko artrodiro txikia (-35 cm). Ikus 28. Irudia ere. Genero honetan arantza pektoralek aurreko generoan baino tamaina txikiagoa dute. (ROMER, A. 5. 1967, erreferentziatik hartuak).

124. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0015 Kontrabandistak ziren eta, horrexegatik leku izkututik ibili ohi ziren, inork ikusteko bildurrez.

125. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0015 Bide edo bideska izkutu horiei bidezidorra esaten zioten.

126. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0169 Hau da, egiteen loturá erreala, oraino ezkutua zena oraindik deskontziente edo kontzientziara pittinka pittinka datorkeen, aurreikuste misterioso eta berri batez aldatzen zen.

127. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0217 Ezinbestekoa da hau, fedea beste fenomenoen albokoa izan ezik, norbere bizitzako fenomenu erdikoa denez gero: agiria eta izkutua une berean.

128. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0078 Sintomak eta biologia: Kukurutx honen banako helduek ezkutu edo oskol txiki batekin estalita daude, emearena biribildua eta arrarena luzanga izanik.

129. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0078 Ezkutua osatzen dute eta ninfa eta intsektu heldu izatera iristen dira.

130. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0068 Rousseau-k egin zuena (baina ez harek bakarrik!), gorago adierazi den bezala, zera izan da: gizonaren berezko ontasunaren mitoa bere garaiko gizartearen azterketarako eta kritikarako printzipio bihurtu, eta printzipio hau Aro Modernuaren begira desarroilatuz, pentsaera modernuaren ardatz ezkutu bihurtu.

131. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0070 Alegia: euskal estrukturak oharkabeak zaizkio, izkutuak, kontzientzigabeak.

132. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0094 Zer da, funtsean, gure inkontzientea, honek sortutako barne-kontradizio izkutuak hizketa hutsaren bidez gesal eta osa daitezen?.

133. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0094 Inkontzientea hizkuntza delako dio Lacan-ek eta hain zuzen hizkuntza delako, hizketa hutsaren bidez senda dezake psikanalisiak: psikanalisiak hizkuntza izkutu horren sinbolismoa aurki-arazten digu hizketaren bidez; eta funtsean, bihotzaren ondoan, zer nahi genduen dakigularik, zer gendukeen hobeki, hizkuntza izkutuaren hitzak ulertu ditugularik, gure barne-ezin-egona kito da.

134. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0134 Mitoetan estrukturak daude, oso izkutuak, guztiz oharkabeak.

135. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. gereño 0106 Eta nork ez dauka segeretu ezkuturen bat?.

136. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. iturbe 0050 Ez da aski ezkontzausterik ez egitea; urkoaren emaztea begirunez hartu beharko dugu gure bihotzaren barne-muinik ezkutueneraino.

137. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0030 Oraindik ere gaur gizonari izkutuak zaizkion ahalmenak ditu zuhaitzak.

138. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0111 Etxe barneko egunerokotasuna kolokan jarri nahi duen egoeratan azaltzen bait da oilarraren irudia sorginkeriari lotuta; esate baterako: etxeko gau-pakea bat-batean hautsiaz azaltzen zaigu oilarra, desgaraiz, luzeegi edo desohiz kukurruku egiten; etxeko inor denbora luzegitxoan ohean gaisorik datzanean; oiloak berak oilar-papera bereganatzen duenean; gauezko ibilerak eta joan-etorri izkutuak gertatzen direnean.

139. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0317 Gure (sozialistaon) obligazioa da abertzaletasun izkutu hau argitara ateratzea.

140. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0317 Baina Ho Tschi Minh-n ustea garbi dago, konzientzia hori argitzea zeini tokatzeari buruz: Guk ahalegindu behar dugu abertzaletasun (izkutua) argitzen, herritar bihurtzen, antolatzen eta zuzenki gidatzen, abertzaletasunak bere espresioa gure lurraldeari ta erresistentzia-guduari zerbitzatzen dion lanean aurki dezan.

141. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak susa 1989 0004 Dena den, gehiago idatzi ahala kanpora ateratzen segi orain arte bezala: ziurrago egongo dituk gure eskutan, ezen ez ziegako zoko izkutu batean aurrekoan lez txakurren sarraski arriskuan.

142. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0015 Garai hartan hil, lur azpian lurperatua izan eta bere existentzia ezkutuaz ezer ez genekiela, orain berraurkitu dugu fosil eran.

143. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0077 Lantxuteko Maldako Sakana (Apalaenea) (Itsasu, Lapurdi) Sakan hau, ezkutua eta benetazko irteera errazik gabea, Artzamendiko Ipar Aurpegian ezkutatzen da, Plateau Vert delakoaren azpikaldean, Aneko Lepoaren ondoko artzantza inguru ederrarekin kontrastatuz.

144. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0009 Gurdietan taxuz jarrita daramatzate buruoskolak, eskutuak, burdin-sarezko atorrak, lantzak eta ezpatak.

145. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0017 Betidanik eta herrialde guztietan izan dira gizaki batzu, jakite ezkutu baten jabe zirela-edo, izadi arauetatik kanpoko gertariak ekar omen zitzaketenak.

146. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0139 Hemen bai, bere lehen obra honetan, arras geroago ez bezalako interpretazio eta balorazio bat egiten dio Erreformari, Luterori: Hosin horretatik (jeinu alemanaren barne-barneko indar ezkutuen hondotik alegia) erne da Erreforma alemana: haren koralean soinugin zuen lehen aldiz musika alemanaren etorkizuneko aireak.

147. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0015 Sarritan, bere laberintoetan edo zabaldietan, gailurretan edo leizeetan, ilunpez edo dizdiraz mamitutako ezkutu edo zelaietan ibilia naiz.

148. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0023 Sinestedunak beti esan izan du asperenez: Non aurkituko zaitut, benetan ezkutua zaren Jainko?.

149. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0048 Al dualarik, iñoren begientzat izkutu ibiltzen saiatzen da, ureko edo legorreko bere eize-tokietan; eta, ustegabean, beartua gertatzen danean bakarrik agertzen zaigu.

150. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Ostra aundi onek, gordairu txiki bat darama izkutu: Perla txirlarria edo nakar pixka bat.

151. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0100 Legunki-legunki, zan guzia iriki zan ispillua, eta emakume bat irten ispillu arek estaltzen zuan ate izkututik.

152. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0100 Eta gauza izan ba`nintz ere, ez nuan ezer esateko astirik aurkituko, bereala itxi bait zan berriro, ispillua-bitartez, ate izkutu ura.

153. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0080 Arriturik entzun zuten mirabe gazteek, Mamma Luzy'k Miss BBB etxeko Andereño-aren sentimendu izkutuak ain era lotsagabean nola agertu zituan.

154. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0178 Jakiña! Izkeraren barrena ta gaiña, mamia ta azala, ezkutua ta ageria diodanean... izpidea garbitzeagatik, gauzak argitzeagatik... diot; gauzak berengan aiñ berezirik ez badaude ere, gure baitan bereizketa egiñaz, gaia argiago erabiltzearren.

155. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0178 - Alaberean, oraingo bizikera berrian sarturik bizi den euskaldunak, bere barrengo barrena gaiñeratzeko, mamia azaltzeko, ezkutua agertzeko, esan-naiak mintzatzeko... euskera, izkera berritu naiko du.

156. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. bastarrika 0027 Arau izkutu batzuk ematen zaizkio asieratik; B3533-era irixtean, ego-sortaldera biratu zaitez, eta ezaugarriak billatu itzatzu.

157. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0060 Euskaldunontzat, gaiñera, egoki ta eder zaigu geure lurraldeko txoko ta ezkutu zoragarriak ezagutu ta maitatzea.

158. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0001 Zuaizpetan xoxoak, birigarroak ikus nai nituan amodioz, lasaiki, eskopeten bildurrik gabe, sasia, izkutua billatzeke, amodiotan sexualitatean.

159. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0026 Baiña, bai arrigarri eta izkutu asko dituana.

160. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0098 Bere aitaren ondoan ikasi zitun langintzakiko xoko-ezkutu guziak, eta musika irakasle berriz Wenceslao Alzuri, bere aitaren aurreko organu-jolea izan zuen.

161. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0157 Eta zenbat-eta ezkutu aundiagoz ibilli izan, ainbatez obe!.

162. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0009 (...) onek bakarrik eskuratu lezaikegu, ba, ezkutu askoren giltza.

163. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0009 Huxley ingles jakitunak: Euskera dugu jakitunen etsipena, ta ezagun ditugun izkuntzetatik ezkutuena.

164. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0123 Baina zer aritu zen adin hortaraino, hemendik harat, leku estrainotan ibilki? Edo zerbait traba ezkutu bide zuena?.

165. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Azkenaldi honetan euskararen aldeko mogimenduak (ikastolak, AEK, UEU, ARGIA...) jasaten duen ofentsiba erdalzale eta españolista hortik dator: PSOE, PNV, UPN partiduek eta bere sateliteak diren EE, EA-k sortu duten egoera juridiko-politikoak euskararen heriotza dakar, alderdi horren kolaborazionismoarekin, agerikoa ala ezkuturik.

166. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.r. etxebarria 0001 Bigarren paragrafoan azken hilabeteotan UPV/EHUren aurka eratutako konfrontua, azalpen deshumanizatu batekin edo estalitako azalpen ezkutu eta mozorrotuekin bakarrik uler daitekeela diozu, Emilio.

167. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.r. etxebarria 0001 Gure aldetik bederen ez da egon ez UPV/EHUren aurka eratutakorik, ez azalpen ezkuturik.

168. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak txill 0001 Baina hori berori ere ez bide zaio M. Vizcaya-ri guztiz egia iruditzen: eta ohar ezin mamitsuago hau erasten du Herri Batasunaren asmo izkutuei buruz: (H.B. ha ocultado) sus tendencias hacia un modelo de Estado de corte soviético.

169. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak txill 0001 4 / Uste duzu zuk Jose Ramón Etxeberria, Santi Brouard, Jose Luis Elkoro, Patxi Zabaleta, Jokin Gorostidi, Juan Jose Etxabe, Itziar Aizpuru, Jose Antonio Urbiolak eta abar, eta abar, eta nik neuk ere, gure bihotz ondoan Euskadi askatua eta sozialista ez, baina Brexnefen eredua eta super-burokrazia ditugula eredu izkututzat?.

170. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. jimenez 0001 Izenburua: Zezenak Euskal Herrian (Gure baitan dituzten erro luze-ezkutuak).

171. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0002 Enpresei mehatxu ezkutuak Imanol Muruak uste du, ETAk obra horren kontra egin ditzakeen atentatuen helburua bertan lan egin behar dutenei beldurra eta ikara sartzea dela.

172. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0001 Erabilitako metodo ezkutua salatu dute ELA, LAB eta UGTk.

173. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 CDU (Demokrata Kristau Batasuna) partidukoa den Klaus Franke-k Bild Zeitung egunkarian egin dioten elkarrikuskan esan duenez, ez du sekulan Ekialdeko Alemaniako Polizia Ezkutuarekin inolako harremanik izan eta espioi sobietar batekin nituenak ez ditut sekulan ezkutatu.

174. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larrañaga 0001 Pazku eguna zan eta onela agertu ziguten beren Berri Ona mundu guztira: - Piztu dan Kristo orrek, festa eta alaitasuna agertu nai du gizonaren toki izkutuenetan.

175. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1984 0001 Droga-saltzaile baten ahotik, trafikoaren mundu izkutu horren berri ematen zaigu.

176. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak satr 0001 Ez du ezpainik ukitu, ez doinurik hartu; argirik ikusi ez duen amaren sabeleko haurra bezala, betiko iraunen duen misterio izkutuan, zeurekin eraman duzu.

177. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 - Aizu, Galtxa gorri, ta piztien marrazkiak zergatik egin zituen orrelako toki ezkutuetan...?.

178. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00003 Ez ote du merezi zertxobait gehiago Imanolek gure euskal kulturan? edota ez ote dute itzali Urretxindorraren eta beste Enbeitatar ospetsuagoen distirak ezkutuago gelditu den gure Imanolen argia?

179. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00192 Niretzat mundua Zornotza zen, haragoko hiri ezkutu guztiak biltzen ebazena, non trenak, autoak, hegazkinak eta untziak alkar harrapatu ezinik zebizen, non jentea arin, moltzoan eta koloretsu zebilen, non erdera unibertso inperiala zen.

180. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0154 Neke-oparitzat eskeintzen dan arimak, bere barne ondoko isiltasunean, abade izateko dei bizi eta ezkutua ohartzen dau.

181. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00191 Zaldia zuten eta euren tresna nagusiak lantza, ezpata, mazoa eta ezkutua ziren.

182. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0076 Armak erabiltzen dakiena da gudaria: ezpata, arkua eta aizkorarekin batera, lantzak eta ezkutua ere erabiliko ditu.

183. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Baina bere kantuaren baitan beste kantu ezkutuago bat gordetzen zen, somagaitza, baina benetakoa, gozoa, sekretua eta kantu hau Perla Posiblearena zen, molusko haietako bakoitzak perla bat eduki bait zezakeen.

184. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Eta beharra izugarria izanik eta desioa handiagoa, Perla Posiblearen melodia txiki eta ezkutua inoiz baino sendoagoa zen.

185. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0140 Garaiko kodizeetan ikus daitekeenez, Nafarroako Antso III.aren (992-1035) soldaduek ere beren ezkutuetan lauburuaren irudia zeramaten.

186. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez las heras 00055 Alaitzek zerbait arraroa somatu zuen bere lagunengan. Guztiak txoko izkutu batera joan ziren eskuak poltsikoan zituztela:

187. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00021 Errekatik hurbil, leku ezkutu batean, aspaldi abandonaturiko karobizulo bat zegoen.

188. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 00118 Oilategiaren bazter batean bazegoen txoko ezkutu bat, Krokok bere ezkutalekua zeukan zulotik nahiko hurbil, eta arrautzak han egitea pentsatu nuen nik.

189. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura pocahontas 0014 Lokaizti ezkutu baten erdian zegoen Amona Sahatsa itxaroten.

190. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Horregatik, oso leku ezkutuetan eraikitzen zituzten beren hilobiak, muino edo mendi baten barru-barruan, adibidez.

191. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0062 Badirudi berentzako ere zerbait ikasten dutela, edo nola edo halako botere ezkutuak dituzten izakiak gustatzen zaizkiela.

192. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0049 - Ekialdeko herri ezkutu eta xarmangarri batean Nasim izeneko gobernadore zintzo eta zuhur bat bizi zen.

193. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0044 Horixe zen neure buruari aitortu nahi ez nion bide luzeagoaren arrazoi ezkutua.

194. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0140 Platanozko irabiatu baten bila joan nintzen Angelikari emateko -horixe gustatzen zaio eta, marrubizko bat hartu nuen neuretzat, eta bi edalontziak zokorik ezkutuenean zegoen mahai ttiki bateraino eraman nituen.

195. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0006 Txaradi horren sakontasun ezkutuenean, uharteko lekurik aldenduena den ekialdeko muturretik ez oso urrun, Legrandek etxola bat eraiki zuen, eta han bizi zelarik, ia ezustean egin genuen ezagutza, laster adiskidetasun mina bihurtuko zen ezagutza, atzerriratu haren izateko erak interesa eta estima erakartzen bait zuen.

196. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0063 Dorpezia edo despiste baten bizkar gertatu zen, nik arestian esan bezala, trajeria ala hilketa hartan arrazoi ezkutu eta beldurgarri bestelakorik izan zen?

197. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0136
ETA zelan adierazi hitzez hitz
itsaso ezkutu eta izenik gabekoetan
populatu gabeko irletan
kalamahastien azpian
karramarro malgu zango iletsuen
eta barekurkuiloen arteko
burruka izugarria.
Esan dezagun hil ala bizikoa dela,
ezen eta karramarro biguna
maskor bila abiatu eta
maskorrik ez badu hutsik kausitu
maskor beteaz jabetzen ahaleginduko da,
maskorraren jabea den
barekurkuiloaren kontra.
Eta karramarroa gainbiziko da,
barekurkuiloa akabatuz,
ala babesik gabe geratuko da
behin eta betirako.
Zer esan karramarro bigunen larritasunaz,
zer esan barekurkuiloen bildurraz,
zer esan erdi banatu ezineko maskorraz.
Zer esan itsasoak
munduaren azalean zabaldu zirenetik
irlak itsasoaren azalean lekutu zirenetik
bakerik gabe, treguarik gabe,
ia etenik gabe
dirauten gerlei buruz.

198. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00077 Bere menpean, nortasun oro berdintzen da beste guztienarekin: lehendabizi atseginaren baltsamoa ekartzen daki, ondoren min guztiak ernetzeko, baita zahar eta ezkutuenak ere; eta azkenik, indargabetu egiten ditu zentzu guztiak, edozein bazterretan gizonik handiena ere balantzen ostean lurrera bota eta lotaratuz.

199. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00026 Desagertutako egunkari-orrialde horiek dira, nolabait esateko, Crusoeren egunkari ezkutua osatuko luketenak, eta, ziur aski, ez zen hainbeste heroia ez desmitifikatu nahia izan, baizik eta akaso auzolotsa, Daniel Defoe idazlea Robinson Crusoeren egunkariko orrialde haiek bere etxeko su-baxuan edo tximinian jo dezagun bazeukala halakorik, idazleek gutxitan edukitzen badute ere arretaz erre, eta errauts kixkaliak Tamesis ibaira barreiatzera eraman zuena.

200. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00010 Eguerdian bazkaltzeko jatetxe baten bila nenbilela sentitu nuen nabarmen elur-usaina, hasi aurretxoan sentitzen den usain berezi hori, egun hartatik nire psikearen hari ezkutuek sexu-usainarekin lotzen dutena.

201. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00147 Berari esker ezagutzen ditut airetik Amazoniako erregio ezkutu eta zoragarrienak, hark bere burua baino hobeto ezagutzen zituen mundu berde haren misterio asko eta, gure lehenengo hegalditik urte asko iragan zirenean unibertso berde haren suntsiketa kriminalari buruzko erreportaia batzuk egitera itzuli nintzenean, hantxe zegoen Palacios kapitaina, behar zen lekura eramateko prest.

202. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00042 Kanpoaldeko hotel ezkutu batera eraman ninduen, eta gure artekoa aspergarri samarra izan zen; irudimenik gabeko gizona zen, bere emazte santarekin bezalatsu jotzen zuen larrua nirekin.

203. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0051 Ezin izan zuen adierazi arrebarekiko desberdintasunaren aurreko bakardadeak beldurtu egiten zuela modu ezkutuago batean.

204. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0144 Intuizio ezkutu bati jarraiki maleteroko sarrailari sakatu eta irekita zegoela baieztatu zuen.

205. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0008 Ai! Euren amek jakin izan balute haur inuxente haien soak soin xarmangarri haren leku ezkutuetara zuzenduriko maliziaz betetakoak zirela!

206. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0161 -Hor legoke bien arteko liskarraren arrazoi ezkutuetako bat pausa egin nuen nire hitzen eragina neurtzeko; Begoñak ez zuen zirkinik egin.

207. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0105 Lanean aritu beharrik ez zuela eta, teoria berri bat asmatu zuen Pilonek altxor ezkutuei buruz.

208. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0030 Hori egiteko errefusaren mendean zegoen bere bizitza, eta Johnen bihotz ezkutua gaiztotasun hartan loratu zen, bekatu hark ezustean harrapatu zuen eguna arte.

209. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0148 Baina indar ezkuturen batek eragozten zidan irudimenean aise ikusten nuena egitea.

210. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0059 Aski zuen haserrealdietan ona zaude zu esatea, besterik gabe, ona zaude zu, eta etsaiak laster ulertuko zion besteen aurrean entzun nahi ez zuen zerbait, ezkutua eta lotsagarria, labur eta zorrotz esanda jasotzeko arriskuan zegoela.

211. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0084 Bere izatearen alderdi izkuturen bat zen Yvettek ukatu zuena: modu misteriotsu eta aitorrezinez ijitoari erantzuten zion alderdia.

212. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0125 Ba gertatzen da Nuriak gidatzeko karneta atera nahi duela eta ni erakusten ari natzaiola, eta gure galtzada honetan gainera, ez Montserrateko kobazulo ilun batean edo garrigako pista izkuturen batean.

213. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 00150 Horrela, hortxe dauzkagu deabruaren kontuak, Mari bezalako euskal jainkosen pasadizoak. Lamina eta iratxoenak, edota Jentilak izeneko erraldoienak, eta baita ez hain urruti dagoen Nafarroarekin komunikatzen duten pasabide ezkutuen kontuak ere.

214. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00090 Etsaien babestalde batek eragozten zien ikurrak eta ezkutuak ziren hiriko babeslekurako bidea eta aurrez hertsiriko ateek ihesa.

215. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eitb 00121 Kamera ezkutua

216. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eitb 00121 Handik aurrera, komuneko ispilua kamera ezkutua bilakatu zen. Baita kotxeko erretrobisorea ere; semaforo gorrien aurrean geldirik, nire kotxearen aldamenean egokitzen ziren gidarien harridurarako.

217. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00050 Hemen bertan ere, ez baitu mysterium hitzak (kontzeptuari berari dagokionez) ezkutua dena baino izendatzen, hots, nabaria ez dena, ezagutua eta ulertua ere ez dena, ezohikoa eta ez-hurbila zaiguna, zera horren nolakotasuna zertan dagokeen adierazezina zaigularik.

218. 1991> euskara batua saiakera-liburuak touring 00204 Aurreneko Zuzendaritza-Batzordearen osaeran Jesus Fernandez izan zen lehendakari, Julio Olaizola lehendakariorde eta Silvio Segura idazkari. Peñaren ikurra Klubaren ezkutuak, eta Donostiako eta Errenteriako armarriek osatzen dute.

219. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak f. rodriguez 00105 Kontzientziazio linguistikoan oinarrituz euskara ikasten hasi den heldua ordea, ez da hasten oinarrizko kultura batek ondasun batzuk ukatu dizkiolako edota sistema ekonomiko baten ondorio den egoera pertsonal batengatik, baizik eta bera delako, ezinbesteko ulermen zaileko gutxiagotze linguistiko prozesu ezkutu eta luze baten ondorio historikoetariko bat.

220. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1999 00096 1.2. Gelan unitateak gauzatzerako garaian jasotako landa-oharren azterketatik ateratako kategorietan gelako curriculum ezkutuari atxikitako aspektuak agertzen dira (gelako giroa, arauak, diziplina, e.a. diren bezala), zeintzuk esplizituki agertzen direnekin kontrastatzen diren.

221. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00012 Agirre Lehendakariarentzat ez dut, nik ere, sekulan ezkuturik izan. Jose Antonio zenarentzat ere ez. Biak joan zaizkit batean! Eta ez dakit ba: orain nere bidetik gauaz bakarrik nabilela, haren beharra sumatzen dut eta, joana baitzaigu, tarteka etortzen zait... holako beldur antzeko bat.

222. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. urzelai 00149 Karguak eta poltsikoa tartean daudenean negoziazioak gupidarik gabekoak dira, tratukeria hutsa, komentatu du lankideen artean elkarrizketa ezkutu horien atzetik zebilen kazetari batek.

223. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ametseninterp 0021 Beti jakin izan dugu gure barnean indar misteriotsu eta ezkutua dugula eta askotan obeditu egin behar diogula.

224. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ametseninterp 0057 Ametsetan inolako mezu ezkuturik badago, nola jakin dezakegu esanahia zein den?

225. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0087 Urte honetan Bizkaya'ren Edestija ta Izkera-Pizkundia izeneko argitaletxea sortu zuen Sabinok eta, besteak beste, bere seiluan sei lurraldeen eskutuak batera agertzen dira lehenengo aldiz, baita Euskadi hitza ere.

226. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0077 Norbaitek bakar-jokoak egiten urduritasun-sentimendu lanbrotsu batek eraginda ihardun dezake eta egiten ari den ihardueraren funtzio ezkutua, hots, etorkizuna igartzea, analisiak soilik desestal dezake.

227. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0148 Ebanjelizatzaileak zoko ezkutuenetaraino sartzen dira eta beren jainko eta izpirituekin lasai bizi ziren herri indigenetako pentsamenduan eragina dute.

228. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0203 Nire etengabeko asmoa izan da Kritikan zehar, arrazoi hutsaren izaeraren ikerketa hobe zezakeenik ezertxo ere galtzen ez uztea, ezta hori ezkuturik ezkutuenean egongo bazen ere.

229. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jorge de oteiza 0023 Artistak beti inguratzen gaituenaren zentzua eta esanahia ezkututik ateratzen ekiten du, gure mugak eta beldurrak sendatuz;

230. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jorge de oteiza 0023 Oteizaren obraren esanahiak, abangoardien amaieran maisu gisa izan duen zereginean du funtsa; espazio hutsaren (ezkutuaren) maisu eta gizakiaren ikuspegi estetiko-izpiritual berriaren iragarle (ahoa itxi dioten iragarle) izan baita.

231. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0073 Momia eta erret heresearen sarkofagoa, hileta-tresneriaren zati txiki-txiki bat, eta bere ama Tiyren hilobiaren puskak zeuden leku ezkutu horretan.

232. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0099 Erret ganbara ezkutu bat al zen?

233. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 Agerkari horiek ez dira seinale pozgarriegiak izaten, gaitz ezkutuaren adierazgarri izan daitezkeen aldetik.

234. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 Goganbehar ezkutu batek adierazten dio hondamendira doala.

235. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0416 Urak inguratzen dituen lurralde ezkutuak.

236. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak h. knô*rr 00323 Euskararen izkutu eta zoko-mokoetan ez zen inola ere arrotz.

237. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0065 Baina ahalmen eta printzipio naturalen ezjakintza hau eta guzti ere, beti suposatzen dugu kualitate sentigarri berdinak ikustean, ahalmen ezkutu berberak dituztela, esperimentatu ditugun antzeko efektuek segituko dietela espero dugu.

238. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0065 Denek onartzen dute kualitate sentigarrien eta ahalmen ezkutuen artean ez dagoela lotura jakinik, eta beraz, gogoari ez zaiola lotura etengabe eta erregular horri buruzko ondorioa aterarazten, horren izaeraz jakin dezakenetik.

239. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0065 Arestian jan dudan, elikatu nauen ogia, hots, halako kualitatedun gorputz bat, une hartan halako ahalmen ezkutuz horniturik zegoen.

240. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0065 Baina atera al daiteke hortik beste ogi-zati ezberdin batek ere elika nazakeela beste une batean, eta kualitate sentigarri berdinek beti behar dutela ahalmen ezkutu berdinekin batuta egon?

241. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0093 Zeren, lehenik, ba al da natura guztian ezer ezkutuagorik, gorputz-arimen batasuna baino, zeinaren bidez delako substantzia izpiritual batek materialaren gainean halako eragina daukan, ezen pentsakizunik birfinena ere materiarik baldarrena mugiarazteko gai den.

242. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0093 Nahikari ezkutu batez mendiak mugiarazteko edo planeten orbitak kontrolatzeko gai bagina, aginte zabal hori ez litzateke harrigarriagoa (...).

243. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0065 Orduan izan ere, Madrileko Complutense unibertsitateko Joan Luis Arsuaga irakasle tolosarra eta bere lagun bat Burgos probintziako kobazuloaren sarreratik kilometroerdira zegoen leku ezkutu batera sartu ziren, (...).

244. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0233 Gure gizona ez du zalantzan jartzen ahalegin itzela ipinita erosteko agindu zuen ezpata, berehala, agirika eginaz, zorroratzeko eskatzeak ere; eta inoiz ez da bidezko den zerbait bezala entzun apostoluek jentilen bortxakeriaren aurrean ezpatak eta ezkutuak erabili dituztenik, eta erabiliko zituzten, baldin Kristok hauek interpretatzen duten moduan sentitu izan balu.

245. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fiskim/bbb 0005 Lege natural ezkutu horiek aurkitzeko, ikertzaileak metodo zientifikoa deritzoguna jarraitzen du.

246. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0035 Aurreko beste modernoek ez bezala, manifestuak ez du obra azaltzen arkano modernoa irekitzeko zentzuan edo bere ezaugarririk izkutuenak komentatzekoan.

247. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. gil bera 0162 Batzuei urrea darie borborka lurrazpiko lekuetarik, ohartu gabe; beste batzuek xafletan eta hostootan hedatzen dute; batzuei sos xeheek eskutuak balio dizkiete, besteei alderantziz, jendeak erabilpena eta balioa erakuspenaren arabera dela uste izanez.

248. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0323 Urtean sei mila ezkutu errenta ematen duen kapitala.

249. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elustondo 0012 Beste inplikazio bat da ezkutuago baina ez irrealago, euskal-amerikar komunitateak ez zuela buruzagitzarik izan;

250. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak diskurtsuaren a. 0608 Azaleko egitura hau ajenteen asmo, uste, eta helburuen elkarrerlazioek osatzen duten azpiegitura izkutuan oinarritzen da eta ondorioz azpiegitura honen azterketa beharrezkoa ikusten dugu diskurtsuaren koherentzia azaltzeko.

251. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0093 Baiña bein neurritik atera ezkero, nere ezkutu guziak atera eraziko lizkidatekek.

252. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. apaolaza 0467 45 Aiek, ordea, ez zuten ulertzen gauza ori: aientzat ezkutua zegoen, eta ezin zuten ulertu.

253. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0023 Han hamabi kanoi bahiturik, heien itxurak duela geroztik apaintzen Gipuzkotarren eskudoa.

254. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00040 Jose Maria San Sebastian Latxaga idazle ospetsuak bere azken liburua, Euskal Sena izenburua daukana, plazaratu digu; lan sakon bezain interesgarria da eta bertan agirian uzten dizkigu euskaldunon akatsak eta birtuteak kristeta bat irikiaz gure nortasun zaill eta izkutu orri.

255. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. lartategi 00003 Gainera, badira gauza asko aipatu ere egiten ez direnak are gutxiago euskaldun txintxoon egunkarian; adibidez, lehen bazituzten beren zaletasun ezkutuak; orain masturbatu ere ezin dute bakean egin, besteak iraintzat edo eznormaltzat har dezakeelako.

256. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0012 Beraz geure gaitzespen osoa dauka eta beraien kontraesanak nabarmentzen direla iruditzen zaigu, agian interes ezkutu eta alderdikeria batzuen alde.

257. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0038 Gizakiaren presioa gogorra da eta hartzak leku izkutuetara alde egin behar izan du.

258. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0049 Horietako lehenengoa kirol bat izango da, baina horrez gainera hondartzan egitekoak eta kamara ezkutuaz eginiko beste batzuk ere izango dira.

259. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0049 Horrez gainera, lehiakideek, kamara ezkutuaren bitartez, sketx baten protagonista izango dira.

260. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. añaga 0030 Berez izkutua da Jaungoikoa, eta bera aundiz ezagutu-eziña da gizkiontzat.

261. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Bera da urtearen zilborestea, bizitzaren zubi ezkutua.

262. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Gauzak horrela, eta euskal sinismen zaharraren ariora, apirila da urtearen zilborestea, bizitzaren zubi ezkutua, heriotza bizi berriaren ongarri bihurtzen denekoa, urte guzian metatutako gorotz pilak, edo hobeki esan, heriotz pilak, bizitzara bihurtzen direneko garaia.

263. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0038 Milioika eta milioika lagunek egiten dute topo Tongin; munduko bazter ezkuteenetakoak ere bertan izaten dira: bidaiaren deserosotasunak ez ditu atzerarazten.

264. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. del teso 0024 Milcho Mantxevskiren Before the rainek ezkutua den Europa hertsi eta mindua jartzen zuen agerian.

265. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00004 Nola egon aipatu gabe Gaztain Zelaiko ezkutua dagon ibartxo baketsuan aurten zabaldu den ETXOLA.

266. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0046 Saiatu gara, bestalde, hizkuntzaren zulo ezkutuetan ez erortzen.

266 emaitza

Datu-estatistikoak: