XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab ii 0104 Esan ei-eutsoen ba, ia zoratu ete-yakon alako beruaz kapiaz etorteko; ta berak erantzun ei-eban, kapiaz ta kapeliaz eztalduta preskuago etorten zala.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab ii 0104 Ta onetara presko-presko, edo beintzat, papaua lez abua zabalik neuri begira egoten diran gixajuek baño askozaz preskuago.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia lab 0013 Etxekoandrea'ri esan zaiozu, mandazaianera aristian bixiguak prexko, prexkoak ekarri dituztela ta guretzako iru koxkor zamarrak erre ditzala.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0133 - Preskua izango da.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0300 Goizean bezin fresko.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia s. erramouspe 0005 Mendiko huraren gisa freskorik naukan gogoa:
Uhaitz garbia bezala laño nindohan bizira,
Oraino ez bainakien oi zombat nintzen choroa!
Gizona gizonarentzat otso bat zela, segura
.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0024 Bainan, Futcho, astoentzat ere bero zen, eta nun nahi baratuak ziren, muthurra sasian, toki fresko bat atzeman nahiz: Arri astoak, arri!.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0024 Eta Ellande badoa kampora; ez du gehiago iguzkiaren beldurrik; zangoak tontochago menturaz, barnea ere berochago, bainan larrua zoin fresko! Arri!...... Astoek behatzen diote ilhunik.

9. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak haurren arthatzeaz 0013 Esne haziz gabetua beharko da bethi atchiki toki fresko batean, etcheko freskoenean.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak haurren arthatzeaz 0013 Gero ezar lekhu freskoan eta haurrak jateko mementoan askiko da eman behar den ttuttua ephelaraztea.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak zerb landareak 0225 Freskoan kalte handia egiten diote abereeri.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Baño preskua e? Txitxarro ta Berdela bezin prexkuak ez ordea.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Jela baño prexkoagoak ditugu oiek eta.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Airea fresko bainan sano.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak poesia lek 0034 Errekan dago igela,
Preskoa danka gibela;
Orain emendik ba'goaz eta
Gabon Jainkoak diela
.

16. 1940-1968 gipuzkera antzerkia alz burr 0136 Ganbara - Kontu frexkuakiñ dabill orduban. (Bestia emanaz) Ara bestia.

17. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0099 Santsin.- Ba, ba, hemen nuchu, eder eta fresko, saltsa bezain aphaindua, ikusten duchun bezala!.

18. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia gh 1958 0302 CHAN - Ontsa frechkoa zen ori.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Anartean Cochinchinatik dathotzi tropa freskoak: lehenik Junker-etan ekharriak, zerutik jausten dire 200 soldado Aérodrome delakoaren gainerat. (Zori gaitzez bi parasola ez dira idekitzen): airuplan ihiztariak marrumaz eta hichtuka, Anamit guziak lurrari kontra itzatzen bezala dituztelarik.

20. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 Pariseko berri freskoena zuri eman beharrez hasia niz.

21. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Lur-pe hortan ez ithotzeko, ausko alimale batzuek buhatzen zekundaka sei ehun mila pinta aire fresko.

22. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0034 Dantzarixok, or dabiz, aguok siketu, miñe be, aiñbeste denporan aixe preskue artzen ez, bustixe... Pasodoblie bostgarrena joten dau gatz-ban'ak, eta....

23. 1969-1990 bizkaiera antzerkia zubk 0085 PlE.- (Deiez). Ura, ur freskua, barruko izerdi likiñen garraztasuna kentzeko ur fresku ta garbia!.

24. 1969-1990 bizkaiera antzerkia zubk 0086 NEREUS.- (Ura edatera dua). Preskua eta garbia daukazu ura?.

25. 1969-1990 bizkaiera antzerkia zubk 0086 PlE.- Berorren begia baiño presku eta garbiago.

26. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. gorostiaga 0493 Eta hau, zertarako da? Arraina ona eta freskue ba da, ez dogu horren beharrik.

27. 1969-1990 euskara batua antzerkia f. telleria 0011 RAVELLI: Kakahueteak! Kakahuete freskoak! (Bulegora sartu eta) Kakahuete freskorik nahi?.

28. 1969-1990 euskara batua antzerkia zubk 0026 Urak ugarixuak sortzen dauz gibelian.
Ugarixuak kantu itzala dauke goizian.
Goizetik itzal jagitekotan
naiago bizi nire etxian, eta errian,
txoriak libre ikusten diran mendian,
mandazaiñak ur bako ardaua erabilten daben bidian.
Maixua naz, eskola maixua,
sarri logortzen jaku maixuei txistua.
Arrain presku ugariz ase nazue,
baiña lendik dauka arrainak ura naikua.
Nik irabazi nai, erakutsi ordez
ta baita biziari gustua emon.
Ba nua emendik, ba nua,...

29. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0190 1984ekoen antzera, Arrain, oskoldun eta moluskuen kapituluko inportazioak, honela biltzen dira: arrain fresko, hoztu eta izoztuak (03.01),6.189 milioi pta.tan,1984ean halako bi; oskoldunak eta moluskuak (03.03),1.402 milioi pta.tan; eta arrain lehortu eta ketuak (03.02),502 milioi pta.tan.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oinarri/2 0098 (Erostuna):
Legatz fresko bat eta
almejak nahasi
postretarako sagarrak
zoparekin hasi.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0070 Aurreko atalean esan dugu janarien eta oro har, produktu organikoen (ustel daitezkeen produktuen) biltegiratzeak giro freskoa eta ondo aireztaturiko tokia behar dituela.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0070 Dena den eta besterik ezean honelako produkturen bat etxe barruan gorde beharko balitz toki fresko eta ondo aireztatuan gordetzea komeni da.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0070 Berdin hauek ere: toki fresko eta ondo aireztatuetan gorde behar dira.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zientzia eta teknika 1986 0280 Hemendik aurrera erregai freskoa sartzen hasten da.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0249 Gaizki / Ondo / Ondo /Gaizki. Leku txikiegian badago ere motoreak erretzeko arriskua du, zeren aire freskoa hartu beharrean berak berotutako airea hartu beharko bait du /8.3. irudia.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0078 Ortzea garbi goialdean, itzalak higikor lurrean, arnasgarri haize-bala freskuak, eta landare-usain... osasuntsu.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natura/oho 0038 OHARPENAK: - Aurreko esperientzian bezalatsu, honetan ere arazoa odol freskoa lortzea da.

38. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0075 Ontziak hartu eta ur preskoz bete zituzten eta zakuen ondoan utzi.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0109 Ogiak zapi batetan bildu zituen eta toki freskoenean utzi zituen.

40. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0033 Orain egunak joanik
garai hark nolakoa
izan behar zuen
nire burutik igaro da
jakinminez:
baserri, mahats eta sagar,
edozein igande epeltsuren arratsalde goxoan
jendea belarditan etzanda, olgetan...
elkarrizketan,udaberriko usain freskoa,(...).

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0230 Orduan José Palacios bidali zuen Santa Martara, fruituak eta lekari freskoak eta jerez lehor eta garagardo zurizko botila banaka batzuk lortzeko kalamatrikarekin, zeinak ez baitziren aurkitzen tokiko merkatuan.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Goizaldera, ate hertsia, parrean dagoen mahaian eta aurrean begiralea aulkian eserita marrazkitzen ari, kadira xinple bat jarlekutzat, zenbait arropa ohe zaharraren gainean, kanpotik datorren ihintz freskoa, tanta umiak, lehioa burdin behatzekin, gaineko argi zikoitza, kolore meheak, laukia, paretak zulo guziekin kolore ainitzetan.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa durangoipuin 1985 0065 Mutikoak, hain fresku eta gustora bere ametsean murgildurik zegoelarik, izualdi bat sentitzen du.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0010 Besteak helduko dira geroxeago, gauza bera eginez, kafe beroa eta irakurketa freskoa lansaiorako pizkarri gertatzen dira eta, laster hitzarmen kolektiboetan sartuko da goizeko eginbehar hau, ekoizkortasuna eragiteko.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0012 - Frexkoa, mesedez.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0012 - Eta? Gaur gauean? Zenbat diru frexko patrikaratu behar duzue oraingoan?

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. ugarte 0034 Pare bat minutu igaro nituen ohearen gainean eta azkenik gela hura aztertzea erabaki nuen, handik mundura irtetzeko ateren batekin topo egin nahian, edo eta argiaren interruptorearekin topo egin nahian, edo besterik gabe itxitako leihoren bat zabaldu eta haize fresko eta argi izpi batzuekin jolastu nahian.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa millox 0071 Ez zuen gehiago maite arraintza: xipek eta amarrainek zilarrezko xingola bat egiten zuten ur freskoan....

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0062 Hau bai gustoa, dena irekita eta hain fresko! Orain bai, orain ikusten ditut izarrak dardaraz iluntasunean!.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0030 Katilukada bat ur fresko hartu, bertara fruta bota eta eseri egin zen, bere eguneroko ohiturari jarraituz.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0030 Orduan Anubisek, honen bihotza zegoeneko ur-fresko katilua hartu eta edateko eman zion, eta bihotza bere lekura itzuli zenean, lehen zen berbera izatera bihurtu zen.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0072 Beren gustoen arabera gozoki eta beste gauzak jan ditzakete eta fruita freskoen urak, tisanak, haragi zumoak, sorbeteak, mango ura, limoi ura azukrez edo, lurraldekoa den edozer gauza edan, gozoa, atsegina eta garbia bada.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0295 Lurrazaleko gorozki freskoak, sustrai iherrak eta hosto ustelak behin zizarearen liseri-hodian sartuz gero prozesu eranitzak jasaten dituzte eta gorozki-moduan kanporatzen dira, eraketa berezitan geratuz lurzoru gainean.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0162 Elikagaien konposizioa gutxien aldatzen dituen era da, hala eta guztiz, ezin dute fruita freskoa ordezkatu.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0162 Hirian bizi diren pertsonentzat eta behi esne freskoa lor ezin dezaketenentzat ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen dugu, ez da beharrezkoa elikagaia pertsona helduentzat.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. borda 0025 Azkenean, emazteen idazkietako perpausek beste ritma bat daukate, ez baitute hats neurri berdina emakumeek eta gizonek, inguruko aire fresko bera bularretan sartu arren.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mroyo margolari 0035 (...); han bertan jaten zituzten jaki fresku eta osasuntsuak eta sukaldaritzan eta gorputza kontu zerbaitez tratatzen erakusten zuten.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0134 Erabiltzen den txitxarro freskoa, izan ere, oso beita gozagarria bait da denentzako, duen usain sarkorra dela eta.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0244 Ez da freskoan kontsumitzen baizik eta irin-fabriketarako erabiltzen da.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0099 Ericifruticeta Munduko formazioa Rûbel-en sailkapenean: klima ozeaniko fresko eta hezeetako txilar-sastrakadiak.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0006 Barrabilak, freskoago egotearren gorputzetik kanpora aurkitzen dira, baina hankartean lekutzen direnez nahiko babesean daude.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0136 Ilunpetan, bustirik eta freskorik, ontoak nasai zabaltzen ditu zainak.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. saizar 0133 Bestalde, kuota hauek bakailao freskoari dagozkio, baina bakailuntziek lehorreratzen dutena bakailao berdea dugu, gazitua eta ur asko galdua, alegia.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. saizar 0133 Kontutan izan behar dugu, kilo bat bakailao berde egiteko, 2,50/3.0 kilo fresko behar direla.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. saizar 0133 Beraz, badirudi aurten lortutako kuota, hau da, 55.320 tona bakailao fresko, ez dela nahikoa Euskal Herriko eta Galiziako bakailuntziteriarentzat.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. berruezori omenaldia 0042 Karreraren planteamendu soilik teorikoetatik urrun, tinta freskoa eta presakako edizio-itxieren zaporea zerizkion asignatura bat zen hau.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0019 - Arrautza bat freskoa eta kalitate onekoa denean, zuringoa lodia da eta gorringoa erdian dago.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0019 - Arrainak, freskoa denean, begiak distiratsuak ditu eta ez hondatuak, zakatzak gorriak eta haragia gogor eta lotina.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0023 Fresku, lehor eta keztatua edo kontserban jan ohi da.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Kostaldeko uda garaiak barrukaldean baino freskoago izan ohi dira, eta lehen genion bezala, kostaldeari dagokio eskualdearen hedadura termiko txikiena, beraz.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Ebrorunzko abantzeak klima kontinental bat daramaki berarekin batera, baina Lautadak duenarekin desberdina, kasu, askoz ere beroagoa tarteko tenperaturetan, nahiz eta, mendebaldeko kostaldean udako beherenetan eta neguko gorenetan freskoago izan.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0051 Mitxoletak bezalako lore hori ederrak, gure atentzioa deitu dezakete udako lehen hilabeteetan Kantauri eta Pirinio inguruetako giro fresko eta ozpeletatik ibiltzen bagara, baso misto, amilburu, amildegi eta abarretan.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0028 Lanak eta egunak Groenlandiar hauentzat, arraina, bai freskoa, bai lehorra edota keztatua, elikaduraren oinarria da.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0012 Azaleko lurra beroa zan, eta azpikoa ostera, freskoa.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0013 Buruko mina emoten badau ere, txakolin freskoa ederto sartzen da.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0429 Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean Lasturreko launa zezenko fresko txuliatu eta banderilaztatu zituzten toreatzaile gipuzkoar eta bizkaitarrek.

77. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0295 Aizea prexko, ipar kutsu batekin.

78. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Laister ekin zion berriro ain gustokoa zuan izjarioari: - Emango nuke zerbait bigarren tiro orren misterioa, eta, batez ere, urdaillean aurkitu nion wiski prexkuaren misterioa jakitearren, jaunak!.

79. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0293 Orduan aranera jeixten zuten edari preskoak egiteko; Gasteiz eta Bilbao`ko erri-jaietan, au da, dagonillean, bera edaritarako erabiltzea oiturazkoa zan.

80. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia d. landart 0159 Errekatik heldu den ur freskoan zuen eskuak ikuzi!.

81. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia d. landart 0159 Bainan errekako ur freskoa da orai gure Herritarrek ixuri odol beroa!.

82. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0019 Nahiko luke basamortuan atxeman duen arrosadi fresko honetan gelditu betiko... Ahanzduraren atarian etzana, gizonen lasterkada ergeletatik urrun, iturri xahar honen babesean.

83. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0015 Egiten duen kalte haundiena lurpetik pusatu lur fresko metatxoak, puloak, pentzeetan, non nahi uztea da.

84. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0162 Emazteak kaxkarotak, arrain saltzaileak, sardina freskoa, sardina freskoa, goizean uretik ateratutakoa, oihukatuz, kostalde hortan guzian, oinez, zare edo otarre betea buru gainean, arrain saltzen ibilki direnak.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0145 Errondari ibilkoiak
solte brageta botoiak
diru freskorik badago ez dau
parkatzen sasoiak.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0215 16) Berrobin ur freskoa
dakar iturriak
berez gizentzen omen
dira inurriak.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1990 0001 Bazkaria, lenengoz tarteko gozo gozoak: gero, txirlak eta geroago Ondarruko dagonik legatza freskuena, frijitua eta saltzan bere bai, bietara.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Kanpoko gaiak Aguakate, 380 baratxuria 15-20; kalabazina 240; tipula 50-70; azalorea 70-100; kiwia 40-60, letxuga 50-70; limoia 85; mandarina 70-100; sagarra 50-120; meloia 80-90; laranja 40-90; patata 32; udarea 75-100; banana 180-240; piper berdea 150-190; piper gorria pikokoa 90-120; piper gorria bola 80-100; banana 180-200; porrua 110-130; tomatea 100-125; mahats zuria 170-190; baina 170-200 zuria 80; alkatxofa 200-240; baratxuri freskoa 125; gaztaina 100-120; kardoa 175-250; bruselasko aza 120-150.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Badirudi, horrela begiratuz gero, luzarorako dagoela Eskifaia, eta musikaren haize freskoak beteko duela, bere neurrian, espirituak ere behar duen atseden berria.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ostolaiz 0001 Ta ondoren ura ederra ta preskoa edan genduen.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak bbarand 0001 Danak diru preskoa beren eskuetan. Orrek argitzen gaitu.

92. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0002 Igoaleko loa Alde ederreko loa, askoz ere lo hobea izaten zen artzantzan ibili nintzeneko txabolako kamaña iharreko Idorra, lehorra lo freskoa! Hura bai ondo deskantsatzea! Motellak Mutilak, orduan goizean goiz airoso Arin, argi, erne jeikitzen ginen!.

93. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0002 Barrura sartuko nintzateke gustora, itzala Geriza egongo da gainera, eta frexkoago, baina lehengo aitona eta bere alaba itzultzen badira, kapaz dira hemen ze demontre egiten dudan galdetzen hasteko.

94. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. kazabon 0001 ZAZPI
Postretarako soilik mamia
beteko al da kupela,
bizkotxo pixkat, ta flan txiki bat
gehiegizkoa ez dela;
tarta ere jan egin beharko
ondatuko da bestela
Fruta freskoa osasuna da,
ondasuna da pastela.

95. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0001 Tenperaturak freskoak izango dira, batez ere azken egunetakoekin konparatuz.

96. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0001 Gaur eta larunbatean, freskoago bero gutxiago esan behar izango da, laino batzu izango dira eta.

97. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Hor agertuko dira alabainan Ertzainak taldea bere dizka freskoarekin, bai eta Minxoriak taldea.

98. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 60. hamarkadan idatzi nuen, baina isladatzen duen lirismoa oso freskoa eta espontaneoa da.

99. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Beheitikoak bildu badira beroaren ondorioz, ez har esnekirik, baizik baratzekari freskoz eginak diren gauzak, edo fruitukiz ere.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. loidi 0001 Elorrioko Biltegi Nagusian produktu orokorrak biltzen dira, haltzari eta jantzietatik hasi eta garbitasun nahiz epe luzerako jakietarainokoak eta produktu freskuentzat beste bi biltegi ditu Eroskik, banaketa egunero egitea lortu asmoz: Bata, Zornotzakoa, fruitu, barazki eta arrainkiak gordetzeko eta abuztutik aurrera urdaiki, esne eta esnekiak ere hara eramango dira, eta Berrizen bestea, haragi kontua antolatu eta dendetara zuzenean banatzeko.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... x. kintana 0002 Komentu horretako freskoen artean Xotha Rusthaveli, XII mendeko georgiar poeta nazionalaren irudi kontserbatu bakarra dago,1976.ean Imanol Berriatuak eta biok, Israelen egon ginenean bisitatzeko era ukan genuena.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... x. kintana 0002 Eliza askotan, gainera, mosaiko eta fresko harrigarriak kontserbatzen dira, bai eta harri landuak ere.

103. 1969-1990 zuberera poesia etxahun iruri 0009 2- Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segûr goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera so-ginik betzait ûdûritzen
Orhigañen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriak khantatzen!

104. 1991> bizkaiera antzerkia zubk 0127 LIBE.- Aize freskoak arindu zaitzala.

105. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0006 Helduaz batera ur garden eta freskoetan murgildu zan.

106. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak etxabu 00100 Eta ikusleen artian aukeratuko zituzten biar zituen neskak eta aurreskuak zituen dantza era guztiak (edo Ondarru'n oituten ziranak) egingo zituen: eta amaieran kale giran korren-korrenka enparantzatik urtengo eben eta an aurreko edaritegiren batera sartu, alantxe saltoka, zerbait edari fresko edatera, biar bada, ur gozoa.

107. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0058 IXABEL.- Ez, haize fresko pixka baten beharra besterik ez da.

108. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0206 Haize fresko piska bat hartzeak ez digu batere kalterik egingo!

109. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0041
Txorrotxioka bi txorikume
zuhaitzik-zuhaitz gabiltza
egun eta gau horrela doa
bion arteko bizitza.
Amodioa udaberrian
edozeinentzat baldintza,
itxura gabeko hitza,
itsas nabarreko bitsa,
txit ugertutako giltza.
Presaka doan erlazio hau
horregatik da murritza
ekiak bizkor sikatzen duen
gau freskoetako ihintza.

110. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00060 Pinturak oro har freskoak ziren eta, hauek babesteko, koloreen bizitasuna nabarmentzen zuen argizarizko geruza fin bat erabiltzen zuten. Ondorengoak dira lau estilo ponpeiarren ezaugarriak:

111. 1991> euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 00200 Harri-Aroko labar-pinturetan ikusten denez, dantza zenbait erritotan erabiltzen zen: Egipton, errito eta zeremonietako erabilera hau agerian gelditzen da Tebasko freskoetan, Isisen omenez egindakoetan.

112. 1991> euskara batua ikasliburuak oporkoad 0063 Oharra: Ziklistek erabiltzen duten moduko pototxin bat baldin badaukazu, izotz zatiak, ere bertan sartu ahal izango dituzu eta horrela freskoago mantenduko da edaria.

113. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0027 Sixtok Erroman egiteko agindu zituenetariko eraikinik ospetsuena Sixtoren Kapera izan zen: hura apaintzeko garai hartako freskoen pintatzailerik famatuenetariko hiru deitu zituen, eta hauek Bibliaren pasarteetako eszenen irudiak pintatu zituzten hormetan; hala ere, sabaia Michel Angelok ornatuko zuen geroago, eta ezin hobeto, Sixtoren loba zen Julio II Aita Santuak aginduta.

114. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0027 Izan ere, euren freskoetan erretratatutako irudietarik asko jatorrizko erromatarretatik kopiatuta daude.

115. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/5 0021 Tenperaturak freskoak edo hotzak neguan (5ampdeg;C) eta beroak udan (23ampdeg;C).

116. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/5 0021 Tenperaturak oso hotzak neguan eta freskoak udan.

117. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0183 Igonerenean oso arrain freskoa izaten dute (Igoneren arraindegian)

118. 1991> euskara batua ikasliburuak la salle taldea 0043 Gure etxea ITSASOAREN ONDOAN DAGO eta Andoliñe oso pozik bizi zen han, ura HAREN SORTERRIAN baino fresko samarragoa bazen ere.

119. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0090 Antxoa freskoa! Sardina freskoa! Berdela freskoa!

120. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0090 Sardina freskoa!
Sardina freskoa!
Bizi-bizia, gure kaian erosia.
Benetan bizia,
kaian erosia,
Prezio onenean
saltzen dut kalean.
Raita, raita, tzunpatzun,
zerbait nahi baduzu.
Raita, raita, tzunpatzun,
bertsotan esaidazu.

121. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/5 0113 LUTXI: Erosi oilo hauek, etxean arraultze freskoak jateko!

122. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0163 Arrain hauetariko batzuk fresko jaten dira, eta gainontzekoak kontserba industrietarako edo arrain hirina egiteko erabiltzen dira.

123. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0033 Janari gordinak, barazkiak adibidez, erosten dituzunean kontutan izan freskoak diren.

124. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0014 Azalekoa beroa zegoen eta azpikoa freskoa.

125. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0040 Etxeak zuriz margotuta daude eguzki izpiak islatu eta etxe barrua fresko eduki ahal izateko.

126. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0107 4. Mendialdean mendiko klima (uda freskoak eta negu oso hotzak).

127. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00021 Usain berezia zuen leku hark, hezea eta freskoa, eta hango isiltasuna errekaren jauziek eta txoriek soilik urratzen zuten.

128. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00020 Hilabete eta erdiren ostean zoru sendoa ukitzeak eta aire freskoa arnasteak pozez bete zuen.

129. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0128 Nik hura garbitzen lagundu nion, eta ur freskoz betetzen, eta eramandako arrosak hantxe jartzen.

130. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0058 Gogoeta hauetan sartua nengoen, bizitza eta heriotza elkarrengandik hain urruti eta era berean hain hurbil nola dauden pentsatzen, haize bolada fresko batek apur bat esnarazi ninduenean.

131. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0012 Juantxo baino gaztexeago batetik, eta bere aldean arinago eta freskoago, egun horretan behintzat, bestetik.

132. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0155 Jainkoa dugu artzain,
ez zaigu deus faltako,
belar freskoa dagoen lekura garamatza ...

133. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Eguzkiak jotzen zuen arren airea oraindik freskoa zen eta gorputza motelduta genuen.

134. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0088 Askori idatzi zien: Blasius Blastadari. Fridolin Freskoari. Dagoberto Dagobertani. Alberto Alborakari. Bartolo Bartsuari. Karlos Karlotxari... eta beste asko eta askori.

135. 1991> euskara batua poesia m. zinkunegi 00169 Kontzientzia freskoa daukat
morala ere gorantza
nolabait ere tokiren baten
sortu behar dut baratza
lanarik eza dirua urri
ze egiteko zalantza
erabakia garratza
bainan gauza hortan datza
hara joateko erabakia
nahiz eta hartzea den latza
dutena hartu eta banoa
piztu baitzait esperantza.

136. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00045 Ezkerreko aldean, bazter ilun eta freskoenean, gizon oso zahar bat zegoen erdi lotan sonbreru zuri baten azpian.

137. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00200 Tea ekarri didate, eta tea amaitu baino lehenago kafe katilua jarri didate aurrean eta, bero zahar honen kontrako ur freskoa eskertuko nukeen arren, kafe beroa ere irentsi dut, jendetasunaren eztarritik.

138. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00013 Gorputza are tenteago jartzen saiatzen zen, eta bere ezpain finekin irribarre freskoago bat marrazten zuen.

139. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00160 Frexko xamarra, baina oso egun polita datorrela dirudi.

140. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0070 Baina hogeita zortzi urte zituenetik alargundu zenetik, alegia bost seme-alabaren aita eta ama izan beharrak askoz hobeto egiteko aukera handirik utzi ote zion zebilkion buruan behin eta berriro gau eternalean, ohean buelta eta buelta, etengabe burkoaren alderik freskoena bilatzen zuen bitartean.

141. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0008 -Eta freskoxeago egingo ahal du.

142. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0028 Elurretan bero eta berotan fresko.

143. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0014 Ardo freskoa daukagu.

144. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0148 eta ia denbora ere ez den denbora izpi horretan, imajinatu nuen gelan sartzen nintzela, eta ohean gero, eta izarak ere senti nitzakeen, freskoak lehendabizi, eta epelak Florak libre uzten zuen lekuan, buelta emango baitzuen ni ukitzeko intentziorik ez zuela erakusteko, baina ez ninduen kanpora botatzen.

145. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0052 - Indiarrak! Ingura itzazue! Haragi freskoa!

146. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0069 Ez, jauna, nik labetik ateratako gaileta egin berriak eta behi-esne freskoa eta zuzenean baldetik hartutako etxeko azukre-ondarra nituen gogoan.

147. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0008 Aitzurra sorbaldaren gainean jarri zuen eta harantxoaren erdian, makal eta lizar artean, isurtzen zen errekarantz abiatu zen, bertako ur fresko eta gardenetan bustirik, eguzki galdatan eginiko lanak sortutako izerdia garbitzeko asmotan.

148. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0049 Arratseko haizexka freskoak aterarazi zuen Julius autogupidazko egoeratik.

149. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0059 Beraz, izpiritu guztiak bezala, haragi freskoaren premian nago ni ere! Ja-ja-ja!

150. 1991> euskara batua literatur prosa i. tapia 0223 Garai bateko urte haien sakonetik, eromen honen bihotzeraino, Jeanneren ahots freskoa zetorkion Grandi, ez zegoen horretan dudarik.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barandiaran 00026 1925ean, giro freskoak bultzatuta, Euskararen Adixkideak elkartea sortu zen Iruñean. Fundatzaileen artean ziren Jenaro Larretxea, Damaso Intza, Gerardo Valcarlos, Miguel Intxaurrondo, Miguel Esparza, Jose Maria Huarte eta Domingo Beunza. Belaunaldi berria, esan daitekenez.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrain kontserbak 00016 Horretaz gain, denek berdina jan eta denek berdin ordaintzen zuten janariaren truke, aurreragoxe ikusiko dugun bezala itxuraz bakarrik. Garizuma eta arraina biak bat bihurtzen dira eta leku guztietara iritsiko zen arrain fresko edo gazitua, ibaikoa izan edo itsasokoa bestela.

153. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrain kontserbak 00016 Truke-moneta izatera pasa zen, komertzial ferietan balore nagusi eta kristau egutegiko zenbait egunetan unibertsala ere bai. Legatza, bakailaoa, harenka, hegaluzea, sardinak eta antxoak uretatik atera eta salgai jartzen ziren, freskorik ezin bazen, aldaketa-prozesu ezberdinetatik igaroz gero. Den-denak helburu bera zuen: Jainkoagana iristea.

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrain kontserbak 00016 Arraina elikai gisa oso erabilia izan da aspalditik. Oso erraz galtzen denez, arrantzale-herriek barnealdeko zein atzerriko azoketan saldu arte arrain-kontserbatzeko baliabide eta teknika ezberdinak asmatu behar izan zituzten. Bai fresko eutsi nahi zen arrainari nola tratatua izango zenari zegozkien aipatu teknikak.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrain kontserbak 00016 Grezia Klasikoan eta Erroma Inperialean bat baino gehiago ziren arrain-produktuei iraunarazteko sistemak. Frantzia karolingiarrean, esaterako, botereak bizitegiak bultzatu zituen, arrain fresko ugari edukitzeko asmoz.

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrain kontserbak 00088 1795. urtean, Frantziako Direktorioak sari bat eskaini zuen elikagai freskoen jatorrizko ezaugarriak luzaroan gordetzeko kontserba metodoren bat aurkitzen zuenarentzat. Nicolas Appert-ek, ondoriorik gabeko makina bat saio egin ondoren, elikagaiak gordetzeko sistema bat asmatu zuen 1809. urtean: janaria kristalezko potoetan egostea eta oraindik bero zegoen bitartean potoak ixtea.

157. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00158 Denok gaituk harkaitzeko deposito. Batzuk harkaitzeko ur-jauzi eta bestetzuk depositoko ur-geldo direla iradokitzen dutenek grazia egiten zidatek. Jatorrismoa indartzen ari duk azken aldian. Berezkoa, baserritarra eta freskoa bezalako hitzek funtzionatu egiten ditek oraindik.

158. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00158 Gehiago esango diat, Gipuzkoako erdiguneko girokoa izatea identifikatzen duk freskoa izatearekin. Jatortasunaren irudi hori eragiten ari duk: ETBn, Euskadi Irratian, bertso-epaimahaian...

159. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00011 Ura irakiten ari den ontzira, landare puskak (lehorrak nahiz freskoak) botatzea eta hamar edo hamabost minutuz uztea da. Garrantzizkoa da ontzia estaltzea.

160. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00017 Hala trompe-l'oeil delakoetan, nola freskoetan edo nonahitik begiestatuta ere, ikusleari so daudela diruditen erretratuetan, joko hutsaren aurrean gaude beti eta beti. Helburua ez zen natura zehatz-mehalz irudikatzea, ilusio optikoa sortzea baizik.

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. ramirez de la piscina 00141 Oh! Euzkadi aldizkari ikonoklasta fresko hura ekarri behar dugu hona gogora, berriz ere.

162. 1991> euskara batua saiakera-liburuak aralar 00019 Inguratzen ninduen itsasoa barea zen, gazia baina gozo samarra gehiago; izan ere asko baitziren nire parean itsasoratzen ziren ibaiak, ur geza, garbia eta freskoa zekarten ibaiak.

163. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00069 Honek arrain freskua saltzen zituztenetariko bat oharkabe harrapaturik, itsasaingira eder bat ohostu, xorkatu edo xixkatu egin zion.

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00115 Etxalde bat, ganadua eta ur freskoa eduki ditzakedan leku batera joan nahi dut.

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00040 zuen bidea erraztu zuten eta, besteek, burdinak eta arrain freskoak edo gazituak, Errioxako ardoaren edo Arabako gariaren truke, barneko probintzietara egiten zuten ibilbidea.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00149 Plentzian 8,801 kilo haragi fresko kontsumitzen ziren biztanleko eta urteko; Mundakan, 2,887; Karrantzan, 2,170 eta Portugaleten, 1,23548.48 GBEA, ETPSV, 1 eta 2. zkia., 1810. urtea, herri bakoitzean.

167. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00149 Askarian ogia eta gazta edo fruta jaten zuten, urtaroaren arabera, eta afaltzeko, aza, erbia, babarruna edo zalke freskoa eta laurden bat haragi gazitu eta, guztiarekin, ogia; hiru libra ogi jaten zuten eta ardo pixka bat, batzuetan urarekin nahastuta.

168. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. erzibengoa 0020 Hauxe izango zen, laburbilduz, Txanparen xede, jomuga eta helburu marraztu gabea, baina, sakonean, esango dudanaren azpi-azpian egongo litzatekeena: era batean edo bestean erabiliko dutenei esperantzaren leihoa ireki eta haize freskoa eskaintzea.

169. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0020 Eskualdean pagoaren nagusitasuna mendi guztien goikaldeetatik zabaltzen da, laino eta euri ugari eta tenperatura freskuak ezagutzen diren lekuetan hain zuzen.

170. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0009 Freskoa erosten baduzue, xerratu fin-fin, gatza eta piper-hautsa egin eta buelta eta buelta eman txapan edo zartagin oso bero batean.

171. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0036 Erostera joaten bagara, oso freskoa erosi beharko dugu, kolore berde garbikoa eta hosto oso-osoak dituela.

172. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0007 Etxe barruan ditugun landareentzat aire freskoa beharrezkoa da.

173. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0178 Hala ere, beste iturri bat har dezagun kontutan: Kretako fresko eta pitxerretako irudi, estatuatxo eta, bereziki, hilobietan aurkitutako urrezko mozorroen iturriari.

174. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0264 Irudian, emakume mizenastarra aurkitu diren freskoen arabera. Ondoko irudian dugu Tira irlan desagertutako zibilizazioaren beste irudi bat bertan garaiko emakumeen janzkera agertzen delarik.

175. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0047 Asto bat zuten bada ferietan saltzeko,
eta, hau hara heldu nahiz on eta fresko,
hunen lau zango-besoak elgarri loturik
dilindan bazeramaten haga batetarik.
Pentsa bidean kurutzatu lehen gizonak
hantxe egin zituen irri karkara onak!

176. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00078 Leku fresko eta lehorrean gorde behar dira, lurretik urruti, leku itxiotatik kanpo, tarteka mugituz, eta sagutxoak bezalako bisitarien eskuetatik urrun.

177. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bereziartua 00085 Beraz arrainen lehortze natural on bat lortu ahal izateko, arrainak ahalik eta freskoena izan behar du eta klima egoki bat behar da; hau dela eta kontsebaketa mota hau batez ere iparraldeko herrialdeetara mugatzen da.

178. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0007 Hondakin-saltokietan egiten den abastuko animalien, fresko eta izoztuen errai eta hondakinen txikizkako merkataritza

179. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0011 Hondakin-saltokietan egiten den abastuko animalien, fresko eta izoztuen errai eta hondakinen txikizkako merkataritza

180. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0005 Maiatzaren hiruan egin izan da beila Orreagarat Luzaidetik, urte guzietako usaia den bezala, maiatzaren lehen igandean denbora freskoa zen, bainan ateri izan dugu, oinez egin dute gazte batzuek itzulia.

181. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0005 Fresko izanagatik, denbora ona zen oinezkakoentzat, bainan jende gehienek autotan egin dute itzulia.

182. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0041 Iturriaren emaitza freskoak, ordea, beste ezaugarri batzuk dauzka, gero agertuko zaigunez.

183. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Freskoa

183 emaitza

Datu-estatistikoak: