XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa euzko deya 1921 0091 Sukarrieta'ko juale-dunbatsak agiri ebenian zure erijotz-garaya, ikasliak, arriturik umezurrtasun itzal onegaz, arinka giñoyazan baserri atara, Sabin-gogo inddarrtsubaren gorpu-illaren billa, ta belaunbiko auzpeztubaz illaren aurrian, negarr-malkoz begijak estalduta, sendotasuna eskatzen geutzun, zeure irakaspen-bidez aberri-gaizkatzalle jarrattuko gebala opaz.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa euzko deya 1921 0091 Zure gorpu illa oe otzittuan eguanian baño goibelago aurkitzen da aberri-ortzia.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eleiz gurutzad 0031 Josu'ren Gorpu Deuna il-obijan sarrtzen dabe.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eleiz gurutzad 0031 Otoi-gai onetan, Josu'ren Gorpu Deuna lurraldu eben tokija dakusgu.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Makiñia, gixonik ezpa'leuko lez gelditu zan, eta egaiz jarraitu eban ordu bete edo gasoliña amaitu yakon arte, ta azkenin lurreratu zan aldatz-egaixian, ezebe apurtu barik, gorpu bijak ganian ekazala. KIRIKIÑO.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Gorpuak oñetatik lotu ta eguzkiaren ekautz aurrera narraz eroateko agindu eban, bizirik gurtu nai izan ez eben ekantz ori, il ta gero nai ta ez gurtu eragin bearr eutsela-ta.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Iru egunean egon ziran antxe ziñopen gorpuak, iñok eortzi barik jaurlearen bildurrez.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Gabaz jaso ta bere etxean ezkutau ebazan eleiz-gizon batek, gorpu deun aei gero lurra emoteko asmuz.

9. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0105 Arro ebillen artz bat, gorpurik ez jatearren, gizakumeak maite ebazala-ta.

10. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0234 Zuri-zuri yantzita illoe zuri baten sartu eben bere gorpua Aingeruen eleizara eroanik.

11. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0234 Ainbat yoan ziran gorpuaren aurrean auzpeztutera.

12. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0234 Ouremen Baron de Albaiazere sendiaren illobian lurperatu eben Jazintaren gorpua.

13. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0138 Eriotza bere jabe egiten da gizon guztien jabe egingo dan lez; bere gorpua illobian jarri eben; illobi ura baiña zabaldu zan; aintzak alde guztietatik inguratu eban betiko gaztetasunez jantzirik.

14. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0382 Ama onek bere Biotza gorpuil aren barru-barruan, Jesus'en Biotz-urratuan itxi al izan ba'leu!.

15. 1940-1968 gipuzkera poesia gazt 0022 ez belauniko
zutik
zure egia gurea
oyuztatuz
baitare gezurra
urrezko bigantx kiaztatuarekiko jaurespena
Pazko-goizeko giza eorzgabearen gorpua soiñean
bezperako gantzugalluz ta likurtaz
eta illobia seilluz ta utsik

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Andik eraman bear dira gorpuak elizara ta illerrira: bertan, batez ere bide-gurutzetan, zenduaren oe-lastaia erretzen dute, elizan il-elizkizunetan ari bitartean; bertan, zenduaren etxe-aurrean, sua pizten dute eta aokikoak, illotzari lur emanda illerritik itzuleran, aren inguruan biltzen dira otoitz egiteko.

17. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0021 Iñoren gaitzaz alai
egotzun arrizko bularra, bera
adi ta an zun ikusgai
maitale buruzpera
luze-luze etzanda, gorpua bera
.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak fisika 1990 0013 Ez ote da gorpuen materia izango gaitz horren zergatia?.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kimika 1990 0009 Ez ote da izango gorpuen materia gaitz horren arrazoia?.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0077 Kupel zulatuak, untzibela urratuak, eta gorpu labanatuak nahasten ziren... Azkenean, pakea egin zen.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0198 Daisyri deitu nion gorpua aurkitu eta handik ordu erdi batera, berezko oldez eta zalantzan ibili gabe deitu ere.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. landa 0069 Eta burua jaitsi gabe, eskua sartu duk estalkien artetik filmeetan legez betazalak batzearren, eta ustekabean bere gorpuaren hotza sentitu duk behatzen puntan.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa durangoipuin 1985 0144 Heuren bizi gabeko gorpuek, egun batean, zoriontsu izan ziren lurrean, betiko atsedena hartu zuten.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0108 - Ongi. Nola aurkitu zenuen gorpua? Koldok zehaztasun guztiak eman zizkion.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0091 Handik bi egunetara topatu zuten Maria Luisaren gorpua, oraindik siloiean deskantsatzen.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0034 Gorpua garbitasuna egiten zuen andreák topatu du eta...

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0149 Arratsaldeko laurak aldean, amak erdizoraturik, hauzoko lagun batzuk hartuta, Uzuriren gorpua putzutik atera zuen.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. eguzkitza 0096 Lehenengoz gure amarengana joan zen doluminak ematearren, aitarengana gero, eta erdi arnasestuka zegoela hurrengo, nirekin gure Luisen gorpua ikustera egongelan.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. eguzkitza 0096 Aurreko egunean, Mikelak, Petrak gure auzokoak eta hirurok gertatu genuen Luisen gorpua, garbitu lehenago eta beztitu gero.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0227 Aberats baten gorpuari bezala, elizari ere benetako diru kiratsa dario.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0227 Pobreen gorpuek usain ona dute, ba al zenekien?

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0024 Ordu bat aintzinago iragan tren batek erdibitu gorpuak, lur ustelduan, sakabanatuak ziren.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0059 Gorpu bat zegoen itsasertzean.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0059 Gizon batzuk behera jaitsi ziren gorpuari begiratzeko.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0028 - Nagusiaren gorpua hor aurkitu genuen, besaulkian eserita, goialdea mahaigainerantz jausita zuela.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0043 Biztanleek hobi bat egin zuten gorpu bientzat, batera lurperatuko bait ziren.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0189 Altxa zuten baita ere lurretik Julene, gela haundi hartako aulki batetan esertzeko ondoren, Itziar-en gorpua logelara zeramaten bitartean.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0189 Ausartienak, elkarrekin lotzen zituzten bat eta bestea, beraien artean maitasuna sorturik zela erantsiz eta guztiak harritzen ziren Amuko zubiaren inguruan aurkitu zituztela beren gorpuak jakitean.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0086 Sartu egin ziren baina azkar asko irten ziren berriro, zenbait lekutan gorpuz gainezka zeuden iraganbideak kutsatzen zituen ustel hatsetik ihesi.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0086 Ilaran jarritako kotxez beterik zegoen eta zazpi edo zortzi bat gorpu bakarrik ikusi zituzten, tokiak heriotz usaina edukitzeko gutxiegi.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0023 Gizon iharraren gorpua atetik bi metrotara zegoen.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0092 Nagusiak agindu bezala, Zidore eta bi langileak mendira doaz eta Cocoren gorpuaren ondoan zuloa egiten dute.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0092 Handik egun gutxitara leku horretan belar luze gozoa hazten da zaldi zaharraren gorpuari esker.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0069 - Orduan? - Neretzat, jarraitu zuen laguntzaileak eta emazteen gora beherak ikertzea gustatzen ez zaizunez, sospetxoso bakarra gelditzen da: gorpua aurkitu dugun baratzako jabea, hau da, Chao Borsini deituriko gizon xelebre bat.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0070 Tristaturik inguratzen genuen haren gorpua.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0217 Hauek gurditxo elektriko batean pilatu zituzten lau gorpuak eta Zabortegi Nagusira botatzera zihoazen.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0041 Ildo beretik zihoan, jakin dudanez, gorpua eramateko Tolosan jarraitze ibilpidea ere, zeina aldatu egiten bait zen hileta batzuetatik besteetara, kategoriaren arabera.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0120 Gorpua Highgateko kanposantuan ehortzia izan zen, emazte zenarenaren ondoan.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0155 Enborra ireki zutenian, artzain andereñoaren gorpua aurkitu zuten eta bere alboan, berak hantxe egindako haur txiki bizia.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. azkargorta 0070 68ko maiatzean ibilitako intelektualek badute, pasaporte gisa, zer eskaini burgesiari; marxismoaren ustezko gorpuaren gainean eraikitako ideologia desberdinak alegia.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. olazabal 0009 Oraindik ikusteko gaude nagusi edo ugazaba bat gartzelan sartzen bere langileek jasandako istripuen erantzunkizunagatik; jendilaje horrek, sozialistekin ere betiko joku berbera egiten jarraitzen du lasai asko: istripuei aurre emateko xentimorik ere ez gastatu eta langileren baten gorpua burdina tartean txikituta geratzen den bezain pronto, beste baten bila joan eta hor konpon mariantton.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0045 Ikonografiaren zati handia, gure artean ere, historia-denboraren gertakizunetan murgilduko da: betiko Jesus, gurutziltzatua, oinazeen gizasemea; Ama maitagarria bere Semea eserita daukala, edo Pietatea gorpua bere altzoan duela; santuak eta martiriak, beren oinaze eta aintza atributuekin.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. mujika 0296 Gero apostoluek Mariaren gorpua hilobian uzten dute; hiru egun beranduago Jesus dator berriro, aingeruek gorpua paradisura eraman eta bizitzaren zuhaitzaren azpian ipintzen dute, eta bere arimarekin elkartzen da berriro .

54. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Tiroak eraildakoari ezkerreko saietsetik eman izateak, gorpua eskubiko bizkarrean ekarri zuala esan nai bait du.

55. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa onaind 0099 - Arrats-bera da onezkero nire gorpua, bere barne itzal nengiana, eortzita dagoen tokian: Napole'k dauka ta Brindis'eri kendu egin diote.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1989 0008 Enpresak ordainduko ditu, ezbeharraren lekutik Gizarte Segurantzan adierazten den helbideari dagokion hilobiratze lekurainoko, Enpresa honetako lan-istripuan hildako langilearen gorpuaren lekualdatzearen gastuak.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak p. aristi 0001 Bi urtetako ume bat erahil eta ondoren (Har?) eman seksualak izan zituen bere gorpuarekin.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. errotaetxe 0001 Margaitak Berterrechen gorpua topatzen dau.

59. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1990 0001 Izan be, antxiña-antxiña elexopean izaten zan gorpuak lurperatzea.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Arratsalde beheran zeruertzaz batera makaldu egiten zan honen pausu eta gogo arina; bizitzaren nora ezean bidenabar etozanak; zaldia galapan, hauts artean, lantza eskuan etorren metalezko zalduna, bide osoa egun berean egiteko asmoaz, baina burdinoriaren itsu-mutsuan bideko edertasunak ikusi ezin eikezana; ordurarteko bizimoduari lepoa emon eta beste non-edo-non bizi-itxaropenen bat aurkitzen joiazanak; nekearen nekez, paradisutik urten barriak, narraz eta tarraz ebilzanak, eta halan da guztiz be euren astirotasunean aurrera; bidean gelditutako beste batzuen hazur eta gorpuen lorratzek asmatu azoten eusten hainbat jazoera.

61. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0126 Sinpletasun hau dorreko gorpuak apurtzen dau bakarrik, frontoi borobileko bi leihoen bidez eta hirugarrena frontoi hirukituagaz, alfeizarra dagoan bi erlaizekaz eta alfeizartik zutabe lisu eta estriatuak altxatzen dira, ataburu kalatu bategaz, friso eta kornisa, bolan amaitzen diran hiru piramide hasten diran frontoi hirukitu batez koroatua.

62. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00044 JOHN: Itxaron, gorpua estali behar dugu.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00111 Baina adiskide bien gorpuen inolako aztarnarik topatu ez zutenez, sutea hasi zenean etxetik kanpora izango zirela pentsa zitekeen.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0072 Gorpu bat zen.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0072 Gorpua besarkatu eta muxukatu nuen, berriro bizitza eta zoriontasuna itzul zedin.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Hildako errege-erreginen gorpuak lurringozo * lurringozo: perfume eta olioz estaltzen zituzten, eta gero oihaletan bildu.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Gorpu bat honela prestatua dagoenean, momia deitzen da.

68. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Honela momifikatu eta hilobian sartutako gorpua ez da hondatzen; usteldu gabe, bere horretantxe irauten du milaka urtez Egiptoko hondar bero eta lehorretan.

69. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Garai batean, gorpuekin batera hilobietan ipinitako urrea eta zilarra lapurtzen zituzten ebasleek.

70. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0113 Adibidez, baten bat hiltzen zenean, etxekoek gaubeilan egiten zuten, gorpuari lurperatu aurreko gauan laguntzeko.

71. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0089 Egun batzuk hilik zeramatzala, paperik ez zeuzkan gizon baten gorpua topatu zuten.

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0015 Esate baterako, bidaian zehar beste bat hiltzen zuen gizona hildakoaren gorpuari loturik botako zuten itsasora; bere lagunak iraintzen zituenak zilarrezko ontza bat ordainduko zuen.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0049 Kotxea suak hartu zuen eta inoiz ez zuten gorpua aurkitu.

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Hil ondoren, zabaldu egin zuten Drakularen hilobia, baina han ez zuten gorpurik aurkitu, eta horregatik hasi zen jendea Drakula ez zegoela hilda pentsatzen.

75. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00049 Heriotza ankerrez hildako Daphnisengatik egiten zuten negar ninfek (zuek, hurritz eta ibaiak, ninfen lekuko zarete), amak, bere semearen gorpu errukarria besarkatuta, jainkoei eta izar ankerrei hots egiten dien bitartean.

76. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00017 Noizbait Armada handiren batean izatea egiten nuen amets gero, gogoan hartu gabe Felipe Erregek guduak zituela munduko bazterretan, eta haren meneko marinelen gorpuek itsaspeak ongarritzen zituztela, Ameriketan nahiz Afrikako irla urrunetan legez hurragoko itsasoetan ere, Herbeeretan, Frantzian, Genoban eta beste leku askotan.

77. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00160 Heldu nintzenerako, kea eta sugarrak erdi bana egina zeukaten etxea, eta anbulantziakoak bi gorpu ari ziren erretiratzen: emakume gazte bat eta gizonezko zahar bat.

78. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0009 Nola moldatzen ote ziren hura egiteko, hau da, gorpuaren haragia zaindu eta gordetzeko, guztiz usteldu gabe?

79. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0009 Ez zen munduko ikuskizunik gogokoena, baina Normanek begiak txitxildu zituenean, kasik ikusi zuen eszena: gerlariak tropelean, pintaturik eta biluzik, denak batera bihurka-mihurka eta zibu-zabuka, eguzkiaz, bainaturiko basa-zeruaren azpian, eta sorgin zaharra haien aurrean kukubilkaturik, etengabe doinua joaz gorpuaren sabel handi-hanpatuan.

80. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0009 Gorpuaren ahoa, oker-oker egina, zabalik edukiko zuten, aukeran hezurrezko matxardek eutsita imintzio ikaragarria eraginez, eta handik jalkiko zen soinua.

81. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0065 Eta gorpua, saskian.

82. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0154 - Begiraiozu Hektorri, begira nola daraman Akilesek haren gorpua bere gurdiaren atzekaldean esan zuen Alexisek lamina erakutsiz.

83. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0022 Ondoeza haren sujet, Nihilurrek urtero-urtero bataz beste ehun gorpu jasotzen zituela oroitu zuen.

84. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0035 Bertan bi gorpu ikusten ahal ziren, baina arretaz begiratuz gero, biak arnasketa geldoan kulunkatzen zirela ohar zitekeen, heriotza delizios hura dastatu eta gero.

85. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0093 Zubeldiak ez zuen afalduko gau hartan, eta ez hilagatik, gorpuak eta arratoiak osatzen zuten bat harengatik baino.

86. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0093 Gorpu abandonatu bat, gizon hark behar zuen norbait izan aldamenean gaztigua emateko, harrotzeko (...).

87. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0127 Azaroaren erdia arte ez zen ezer ohartaraztekorik gertatu, goiz batez ur gainean itota agertu zen gorpuarena izan ezik.

88. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0210 - Gorpurik jasotzen ez baduzue, bizirik da.

89. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0274 - Tira, tira, Errondal: hire buruari arreta gehiegi eskaintzen dioan bakoitzean, bere gorpua nola lurperatzen duten ikusi nahi duenarena oroitarazten didak, bere heriotzaren berri zabalduta etxe aurrean nor etorriko dagoenarena bainoago -Ni neure baitara bildua ikusirik, hizketagaia mudatu zuen:-Baina, utikan!

90. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0340 Antzeko erantzuna jaso nuen merinoarenean bezala podestarenean nahiz sindikoaren jauregian ere, ez zela-eta haiena erreka ondoko gorpuaren ardura.

91. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0340 Zubi ertzeraino inguratu, txaflata mehetik barrena begiratzera saiatu, eta gorpu bat iruditu zitzaidan (...).

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. agirre 00021 Baina, gauza jakingarria, kontinentearen alderdi askotan milaka urte geroago ere gorpuak haitzuloetan ehortziko dira. Ez-ezaguna zaigu zergatik batzuek beren senideak haitzuloetan ehorzten dituzten eta heste batzuek trikuharrien baitan, nahiz eta pentsa daitekeen pentsamolde eskatologiko edo haraindikoaren arrazoiak izan zirela tartean.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. agirre 00021 Hildakoen orientazioa bezalaxe (burua mendebaldera eta oinak ekialdera) trikuharriak ere eguzkiari buruz kokaturik daude: mendikoek ekialdetik dute sarrera, eta bien bitartean hegoaldetik korridore deituek. Ertaroko kristau kulturak bereganatu egin zuen eguzkiari buruzko ohitura hau eta nola gorpua ehorzteko jarreran hala garraiatzerakoan, eta berdin elizen orientazioan zehazki errespetatzen zuten delako orientazio sakratua.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. agirre 00021 Jabego-sistema zertxobait konplexuagoari hasiera eman zion eta hildakoei buruzko kultura berria sortu zen: errausketa zeritzana. Gorpuak sutan kiskaltzen ziren eta hauen errautsak harrespil edo harrizko egitura handi baten barne ehorzten. Jentilbaratza ere deitzen da euskaraz. Harriz osaturiko zirkulu bat da funtsean eta horren erdian kokatzen dira hildakoaren errautsak.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00131 Horren ordez gehiago arduratuko naiz nire adimenean (nire naturari buruz gogoetatzen hasten naizenean), bat-batean eta berez sortzen zaizkidan pentsamenduez. Hasteko bururatzen zait aurpegia dudala, eskuak, besoak...; eta hezurrez eta haragiz (gorpu batean aurkitzen diren moduan) osatutako makina honi gorputza deritzot.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak heriotza 00129 Mozkinetan eta errentagarritasunean oinarritutako kontsumo-gizartean, heriotza ere negoziotarako gaia da. Heriotzaren inguruko merkataritza Estatu Batuetan sortu eta mendebaldera hedatu da. Hilobia lurzoru-espekulazioaren eraginpean dago. Gorpua prestatzeko eta hiletak egiteko gero eta zerbitzu zein produktu sofistikatuagoak daude. Giza gorputza, hil ondoren ere merkantzia bihurtu da.

97. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. lertxundi 00093 Litekena da inork ez entzutea Mozarten Hileta-musika masonikoa haur batzuek elurretan Robert Walserren gorpua aurkitzen duten beste eszena hartan...

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00012 Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zelarik, 1960an, Monzonen etxean eduki zuten gorpua.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. urzelai 00127 Errenteriako Zamalbide auzoko zelai batean gorpua aurkitu zuteneko argazki batzuk iritsi dira gure eskuetara.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. urzelai 00127 Orain arte ezezagunak, zeren eta epaileari igorritako txostenean bigarren txandako argazkiak soilik baitzeuden (gorpua mugitu ondoren, eskuak plastikoz estalirik zituenean egindakoak).

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00196 Polinesiako pukapukek debekaturik dute hilotzari begiratzea, baina onartu egiten dute hildako emakumearen lehengusuak bere atsegabeak eraginik gorpua bortxatzea.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00196 Kanpotarren bati dei egiten diote gorpuari mintza urra dakion.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00196 Gorpuek errito tantriko batzuetan zeregina zuten arren (ikus 238. or.), dirudienez sexu-atseginerako hilotzak erabiltzen dituen herri bakarra Ginea Berriko kainantuena da.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0059 Gero Herder-ek ebazten badu, probidentziaren bideak bere helburura, milioika gorpuren gainetik paseaz, jotzen du, ez da gerrak justifikatzen ari.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orhipean 0040 Gorpua, etxe bakoitzak zuen bide jakin eta berezi batetik eramaten zuten elizara.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orhipean 0040 Hauetan etxegabekoak eta buhamiak, ijitoak, ehortzi ohi zituzten; beranduago, XVIII. mende bukaeran XIX.aren hasieran, gorpu guztiak.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0039 Ehiztari zaharrak heriotzarantz zihoala eta bidean bere gorpua aurkituko nuela esan zidan (...)

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 0013 Orduan seme gazte hark, aitaren gorpuaren gainean eskua jarriz, apaiz izango dela eta langileriaren alde bere bizitzako indarrak emango dituela, zin egiten du.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0046 Ekaitza denean gauean airean (baita kaleetan ere) gorpuei laguntzen zuziak piztuta doazen arima-oste handiak dabiltzala esaten da.

110. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0046 Hil zenean, lamiak eta sorginak egin ziren haren gorpuaren jabe, eta harrezkero, atsedenik hartu gabe, giro triste eta algara beldurgarriak eginez erabiltzen dute garai batean menpean izan zituen lurraldeetan.

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0086 Gorpuak lurperatu egiten dira, lehen hildakoen hezurrak kendu eta horien lekuan berriarenak jarriz, buruak Ekialdean eta oinak Mendebaldean dituztela.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0086 Orobat, gorpua, batzuetan, okrez pintatzen da eta, hobiratzerakoan, aldemenean, ontzitxoetan, janariak eta hainbat tresna (errito-haizkorak, basurde-haginak, asturuak, suharrizko aiztoak) jartzen zaizkio 70. Goyheneche, E., op. cit., 37 or..

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0146 Oso maiz etxean bertan lurperatzen dute gorpua, bertan eduki dezan bere bizileku iraunkorra.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gaztentz/7 0081 Rembrandt 1631n hasi zen lanean Amsterdamen; han sormen handiko denboraldia bizi izan zuen eta geroz eta izen handiagoa lortu zuen, batipat, Nicolaes Tulp Doktorearen Anatomi Ikasgaia obrarekin, non medikua gorpua disekatzen agertzen baita.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0009 Okerrena izan da, konbertitu eta Elizako laguntasunak hartu nahi gabe patxadan gozo-gozo hil denean, sinesgabe batek zilegi ez duen bezala hiltzea, bere lagunek zortzi gau eta egunetan haren hilobia jagon behar izan baitute, haren gorpua eliztar asaldatuek ez profanatzeko.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0031 Agian harrapakariek utzitako sarraskitik gorpuen haragia ere jango zuen.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak estilib 0095 -'Atzo lurperatu zuten bere gorpua Zaldibian. (Gipuzkoa)'

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak estilib 0095 -'Atzo lurperatu zuten bere gorpua Zaldibian (Gipuzkoa).'

119. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arrieta 0076 Ez al da konturatzen Harrieta hau, aukera horiek egitean, bere poesia erabat at kokatzen ari dela, poesia erreakzionarioa egiten ari dela, azken finean, eskritura eskripturario bat, epitafio ukroniko bat ia, zitroin-urez ikuziriko gorpua zazpi urthez etxeki dizut gizon hila khanberan / egunez lur hotzian eta gaiaz bi besuen artian?

120. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0026 Euliak berpiztu egin dira inoiz ez dugu jakinen urtero berberak ala jaioberriak diren eta toki guztietan ikusten ditugu, tabernako ensaladilan nahiz Hegoaldeko gorpuetan.

121. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0011 Ziritzan hegazkin istripuan hildako hiru frantziarren gorpuak ez dituzte oraindik aberriratu

122. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0011 ATZO Ziritzan (Nafarroa) gertatutako hegazkin istripuan hil ziren hiru frantziarren gorpuak Iruñeko Institutu Anatomiko Forentsean daude, Frantziara itzuli artea.

123. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0011 Oraindik bete gabe daude etxera bueltatzeko beharrezkoak diren tramiteak eta gorpuek Iruñean diraute.

124. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0007 Francisco Robles Fuentes goardia zibilaren gorpua atzo lurperatu zuten Valenciako Campanar-eko hilerrian.

125. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1993 0037 Garai batetan derrigorrezkoa omen zen hildakoa bide publikotik elizara eramatea eta bide hori erabiltzen omen zen gorpua Eguskitza baserritik eramanez.

126. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1994 0046 Gizakiarenak 280 gramo ditu 70-80 kilotako gorpuan.

127. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0012 Hona haur-garaiko oroipen lainotua, animaliaren gorpua zerraldo GORPUA ZERRALDO.- Hilotza etzanda. Cadáver tirado zelaian, ahoa zabal-zabalik;

128. 1991> sailkatu gabeak saiakera-artikuluak euskerazaintza 1998 00050 Il zanean, eta berak len orrela eskatu zuelako, mando baten gañean jarri zuten bere gorpua; mandoa, iñork ere eraman gabe, ibiltzen asi zan eta ibili ta ibili, leku berezi batean gelditu zan. Eta deunaren naia betetzeko, an bertan eortzi (lurperatu) zuten eta gañean eliza bat egin zuten Errioja'n.

128 emaitza

Datu-estatistikoak: