XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0097 Enparau donaustietan, Jauna'ren etxeari, edo deun-irudiari, edo gorpuzkiñai, edo Jesukristo'k bere odolaz gorritutako gurutzeari lotsea galdu ta irain egiten iake; baña donauste onetan, Jesukristo berberari lotsea ta itzala ta begirunea galdu, ta irain egiten iako.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. gorostiaga 0069 Bigun eta samur, arpegia gorrituta Andra-Maria'ren aurrean kurutz-irudia egiten sarritan asmau neban, ikastetxe nagusira yoan aurretik, koruan bakarrik egoanean eta bere gelan be bai.

3. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak laux 0363 Eundi bi-ziar atzerrittarrik ezan lur orren jabe egittera etorri, etxeko gudak ez eben itturririk gorritu odolez eta nausi gustijak salerosketak, elerrtijak gettuten alegindduten ziran.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0248 Ixiltasunaren errayak estanda eginta turmoi izugarriak bere ots dranbatsuakin zerutzuneak igitu zituan ta chimist-argi sutsuak illunpe urruña gorritu zuan.

5. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0009 Yaun-andrreak: lotsaren lotsaz gaurrko euskaldunaren aurrpegia gorritu bearr litzake...

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Berriro, len da guztiz baño arego, euskal odolak gorriturik dakusguz Euzkadi gure aberriko errekatxoak.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1909 0001 Belharrak korkoietan edo chutik gorrituak daude; ur-gaindiek etzanak eta zikinduak ez direnak.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Amabi bat orrduan legorrtzen utzi, ta arrautz naztuakin igorrtzita, labe oso beroan erre, gorritzera egiten duten arte.

9. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0012 Bakarrik zoan, geldi, bularra eguzkiak gorriturik, ortuxik, oinetatik odola zeriola; herriari aurpegi ematen dion mendiska batetik zoan, zerutik lurrera mugicen zituela besoak.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa loidi 0093 Arpegia gorritu zitzaion; bereala zuritu; gero urdindu; begiak berriz betzuloetatik iges egin naian zeuzkan; aoa zabal-zabalik; beatzak dardarka...

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0145 Ta norbere odolaz gorritutako lur gañian ustelduten dok, eta egazti okelajaliak emakumiak baño geyago ibilten dozak aren ondoan.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 0110 - Bai, orixe esan dit amatxok - ekin zion koloreak gorrituxe Butroe'ko neskatillak.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jairaz joañixio 0235 Arpegi zuria, egun artako ibilleraz pixkanbat gorritua.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia monzon 0140 - Gorrituko-izkidazu zankoak.

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia monzon 0179 Kopeta ez ba du beltzitua ta ezpainak odolez gorrituak, gezurra erran diat.

16. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1967 0352 Iruzkia distiratzen,
Matelak oro gorritzen,
Atorrak larruan lotzen,
Esku hantiak erretzen,
Oinak errautsan ibiltzen,
Espartinak fundikatzen,
Gerriko batzu zabaltzen,
Bonetak aldiz airatzen!...

17. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa jetchep 0101 Ez duk gaizki! Berehala gorritzen duk.

18. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0299 Biotzean eban erdein-asarrea aziagotu yakon Atene'ri ta itz laidotsu oneikaz lots-erazo ta gorritu eban Odis:

19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0013 Marrazoaren ondoan urak gorritzen asi ziran, eta odolaren erakarpenak sututako marrazoak, gero-ta basatiago sarraskiari ematen zion.

20. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Topin baten gaimela ta guriña berotu ondoren sartu oillasko zatiak eta barazkiak (kipulea ez), alde guztietatik gorritu arte euki; arrezkero ipiñi, estali ondoren, topin ori laban.

21. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Alde guztietatik gorritzen danean saparranagaz gaiñetik autseztu, estali topiña eta labara eroan, bero aundi barik, artaiñean, ia ordubetean erre.

22. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0096 Topin baten, gaimela ta guriña berotu, bertan oillaskoa gorritu.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0011 Ai! ipurdia gorriturik dut oraindik.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0098 - Laborantza sektorea : Luberriak gorritu ziren, eta laborantza produzioa gehitu, jakina, bustialdean abeltzaingoaren eta sagastien nahiz gaztainadien kaltetan.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0040 Horregatik, iturri horrek ematen duena ez da odola, inurriek gorrituriko ur gorria baizik.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0029 - Ados, urtebetekoa jarki *jarki: zerbaiti kontra egin zion Paolok, gorriturik.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0101 - Mompracem aldetik - erantzun zion gorrituaz-.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0059 Ikusleen txaloak ikaragarriak izan ziren, eskuak gorritu arte.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0171 Burutsu pausaturik zegoeneko harresia gorritu egin zen.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0108 Nik beste saio bat egin nuen eta baita hobeto atera ere, baina keak begiak gorritu zizkidan. Mundiala egoera hura.

31. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0150 Tentatzen nau suak
garrak
tximinian
Otz denean sua
beti sua
Txinpartak
egur lehertuak
txingarrak
betulak erre arteino
begiak gorritzeraino
tximiniko suan

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0161 Ez dago horrelakorik, Charles jauna - aurpegia piska bat gorritu zitzaion.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. zabaleta 0081 Errotariaren emaztea haserre bizian masailak gorriturik joan zitzaion orduan senarrari, esanez: - Mili Matti, bai anttonpelloa zarena, izen hori inork merezi badu!.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0013 - Joxe burdina libro duk - Etxe bazetorren jadanik zikiro puxka erreak ekarriz, aldameneko mahaian ezartzen zituen, inguruko lau txapeldunei aurpegiak alaitzen eta gorritzen zitzaizkien egingo zuten janaldian pentsatuz, goseak zerek nunbait esaten zuen ondoko mahaian zegoen bibote luzedun batek.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0127 Nahiko mutil indartsua zen, altu baino gehiago bajua, soin onekoa, buru handi gorri-argia zenbait ile errubioekin, aurpegia eguzkiak beztua eta haizeak gorritua sudur-belarrietan batez ere, bekain hori hertsiak, begi urdin nekatuak baina sakonezko diztira batek piztuak, sudur luzea masail zabaletan, aho fin isila, kokotz tinko, lepo sendo, beso luze, zango arin.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0053 Haserretzen zenean bere aurpegi zurbila gorritu eta begiratua areago gogortzen zitzaion; bazirudin une horietan begiak betaurreko aurretik jartzen zitzaizkiola.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0042 Zerabilan lupus maskara eta zituen begi gorritu eta guzti ere, bistan zedukan paregabea zela ederrez.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0045 Ezin ukatu zure setaren hutsalaz limurtzerik ahal ez duk usteko...! eta, zioten gainera, bertako burdinezko kaizu erraldoi bati zetxekizkiola harrizko orma tartera itzaltzen eta begitandu, zure jagoleen, udazkeneroko olidiaren zezinari josirik, otordutan ohamen eta musuen arteko txandaketaz gorritzen zinela: (...).

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0192 Bat-batean, aditua edo beharbada begiratua sentitu zelarik, asaldatu, gorritu eta hertsi egin zen laster haietara ohitu ere egingo nintzen isilaldi setati haietako batean.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0251 Nik neuk ere, gutxi gorabehera, bareturik nengoela uste nuen; hori pentsatu eta beste gabe, ia gorritu egiten nintzen lotsaren lotsaz.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0110 John Wayneri masailak gorritu zitzaizkion eta barkazioa eskatu zion Madameri.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0006 Begi biak txinpartak bezala gorriturik, hitz gogorrez itsustu zion jokabide makurra, nahiz eta anaiak etengabe ukatzen zion agirian zeraman seinalea.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. ormaetxea 0010 Ni zerbait gorritu nintzela uste dut.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0050 Ez nuen zertan lotsaturik eta urguiluari eusten ahalegindu nintzaion, baina nire laguntzaileak, leihoa ostera lehen zegoen moduan zabalduta laga, eta pertsiana astun bat poliki-poliki jaitsi zuenean, gorritu eta beste leku batera apartatu behar izan nituen ezinbestean begiak.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0201 - Sasoikoak ere badira - ihardetsi zuen gizonak, masailak gorritu antzean; baina Lizak bere buruari eraginez zalantza keinuak egin zituenean, Georgek ez zuen erantzun zakarrik eman.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0068 Mayi bere begien aurrean. Jose-ren bihotzak yauzi bat eginik arridurak eraginda eta bere aurpegia gorrituta, holaxe gelditu zen gure artzain zintzoa.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0044 Gauza zen ingude gainean eta hotzean burdin zati bat mailukatzea, eta nork aurrena gorritzen zuen ikustea, gero ondoren hartaz zigarroa pizteko.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0122 Batetik zaio pultsua bizkortzen, aurpegia zuritzen edo gorritzen, pixagura edo kakalarria sortzen, edo eskuko hatzak dardarizoka hasten.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak baietz/3 0060 Adibide batzu jarriko ditugu guk: garbitu, zikindu, argitu, gorritu, handitu... eta beraiei beste batzu ipini ditzaten eskatuko.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0018 Berri txarrak. Heldu zaio, halako batez, aurrez aurre artzanoa odol zirtaz gorriturik, baina buztanari eraginez eta pozez jauzika.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. bakaikoa 0080 Arazo honek problema gorritu egiten du oraindik ere gogorkiago.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0032 Gaurko marxista pentsatzaileak gero eta gehiago gorritzen ari dira arlo hau.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lurgintza 0086 Danera / Soro eta belaza / Soro / Urtero gorritua / Zenbat sail / Saileko areak / Zenbat sail / Saileko areak / Zenbat sail / Saileko areak / Zenbat sail / Saileko areak.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0151 Lesioak gorritu egiten dira eta noizean behin, era kroniko batean, ezkatak erortzen.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak garm 0161 Arotz burdina gorritzea arotz/errementarien entretenimentua izan da.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak garm 0161 Denborapasa honetan burdina zati txiki bat hotzean hartu eta txingure gainean mailukatuz ea zeinek denbora gutxiagotan gorritu eta zigarroa berarekin piztu, jokatzen zen.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak garm 0161 Arotz burdina gorritzea joku azkarra eta laburra izan ohi zen; Baigorrin entzutea izan nuenez, minutu batekoa, gutxi gora behera.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0472 Espezie kideak R. roseolus onddoak morfologia antzekoa du, bainan bere izenak dioenez, kanpoko azala guztiz leuna da eta zahartzean edo igurtzean gorritzen dena.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0028 Goizero-goizero, lantokira joan aurretik, bizarra mozten aritu beharra ez da txantxetako eginbeharra: ebakiak, azalean gorrituak....

60. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0112 Belarrietaraiño gorriturik zegoen Paul ere, bikote aren elkarjan-bearra ikustean.

61. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0046 Eta hark, naiz lotsaz gorritua zen aur billuzaren gorputza bereari kontra sendituz amultsuki tinkatu zuen, berriz ere galdetzen ziola: Ez zera lo? Ez duzu sendagaillua artu?".

62. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0104 Odolez gorritzen ari zan Lamont`en alkandora zuria ere.

63. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa k. zubizarreta 0028 Lotsaren lotsaz gorritu egingo nintzake...

64. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0072 Egoardian geixkoan-edo gelditu zitzaikien baba-txikia piper-autsez ongi gorritu ta mindua zeukaten meakin aiek lotaratze aurreko otordurako, ta iñor gutxi zirelako-edo, txurruta bana ardo astearen bukaera bezela.

65. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Lurra, burutik indarka ateratako kalpar beltz eta oraillez beterik eta odol tantoz gorriturik zegoan; baiña, ala're, kemen basatiz jarraitzen zuten neskatillak lurrean mutur-joka, eta al zuten guztian ozkaka.

66. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0084 Baso edo oian auek ain gorrituak daudenez, ikuspegia zearo larruturik ageri da, txillardi ta otadiak ugari diralarik.

67. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia d. landart 0151 Zoazte, bertzenaz, gorrituko ditiat zuen gibel-alde horiek...!.

68. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa arti dekam 0122 Andrea, guztiz honest baitzen, bere senarra entzutean, lotsatu eta gorritu zen, eta burua makurturik, isilik jalgi zen gelatik.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Emakumezko jantziz eta ezpainak gorriturik pasa zuen muga, Hazparnera iristeko.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.r. etxebarria 0001 Gezurti halakoa! Ez al zaizu aurpegia gorritzen hori diozunean, dakizularik aldez aurreko erreklamazioak zeuri aurkeztu genizkizula eta hilabetean ez zenuela erantzunik eman, eta horren ostean hasi behar izan genuela epailearen aurreko ekintza, zeure isiltasun administratiboa jasan eta gero?.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Begia gorritu egiten da sarri askotan.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Lurra nola gorritu behar den, lurra nola erabili eta maneatu behar den, lurrari zein ongarri komeni zaizkion, lurrari ahalik eta etekinik haundiena ateratzeko zein teknikaz baliatu behar den, zer sartu zer erein behar den eta berauek nola zaindu behar diren, horiek eta beste gauza asko ikasten dituzte txiletar umeek eskolan.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Hauek erakutsi behar diete lurra nola gorritu behar den, zein hazi aukeratu behar den, noiz erein behar den noiz aldatu....

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larre 0001 Bizkitartean badira han ere egiazko menditarrak: berak baino haundiagoko makilekin, matelak gorrituak dituzte haiek beren gostuz harat heltzeko.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Zure bizitza emon zenduna zan,
zure odolak lur au gorritu eban,
zure bizitza zan, baiña ez zenkian pozaz,
azkenena loratu zala ordez.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1977 0001 Izango ditu Erriak oker orreik zuzentzeko bideak, baiña anaien odolaz geure eskuak ez dagiguzan gorritu.

77. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0136 Lotsaz gorrituago egin jatzu, suzko iretargi betea dozun aurpegi biribil gorri hori.

78. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. altzibar 0062 Lapurterazko eta gipuzkerazko liburuetan euskeraz idazten ikasi eta bizkaieraren lurra gorritzen hasi ziran.

79. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0072
Aurkitu ginenean inor gabe (...),
(...) gorritu (...) zizkidan.
Kontatuko dizuet (...) segiran,
zer esan (...) eta nola erantzun zidan.

80. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00227 Gero, zartaginean oliotan jartzen dira eta gorriturik gelditu arte frijitzen.

81. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00052 Bazekien masailak pittin bat gorritu zitzaizkiola, eta ziurrenik ezpainak lehor sentitzen zituela, bustitzen ikusi baitzituen begirada hipnotikoz.

82. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00042 Nola arraio jakin zuen hori? Ezin izan nuen neure burua kontrolatu, erraiak bihurritzen hasi zitzaizkidan eta bekainetaraino gorritu nintzen.

83. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0086 Orduan Nuria izan zen gorritu zena.

84. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0060 Belarrondoko bat eman, pipa hankapean txikitu, txapela frontis gainetik bota... xamurregiak izango lirateke Nikolak hartu duen odol gorritua epeltzeko.

85. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Inguruan nekaturik begiratzen ziguten begi gorrituak besterik ez, begi itxiak eta arropa umelaren usaina.

86. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. narbaiza 0058 Batek, berriz, josteko estutxetxo zaharkitu bat atera patrikatik eta bere amonarena dela esaten dio apur bat gorriturik.

87. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0094
ZEIN da, hostoak gorritzeko sasoian,
dena isilik geratzen denean
menditik entzuten den zurrumurrua?

88. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00054 Hala ere, txiza egiteko txoria atera nuenean, beldurturik geratu nintzen: artean guztiz lehortu gabeko lirdingatan, txoriak indioilar handi bat zirudien, gauean zehar igurztearen poderioz erabat puztua, handitua, gorritua..., gaur goizean, errekako uretan garbitu eta bi intxaurren erdian txiki-txiki geratu zaidan honekin zerikusi gutxi zuela.

89. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00096 Astia izan zuen, gorritzen hasitako hosto arteko eguzki printzei begira, bala arrasto haiek nork eginak zitezkeen, eta zergatik, pentsatzeko.

90. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00044 Nahi bai nik, ohartu bainintzen bertze emakumeei behatzen zietenean, ez zirela ahalke gorritzen; edo agian aurpegian jarria duten gorri koloreak ez du uzten estuasunak sortzen dien gorritasun huraxe ikusten; zeren ez gorritzeak hagitz nekeza izan behar baitu gizon bat begiz begi so duzunean.

91. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00118 Tonu hanpatu samarra erabili zuen eta konturatu zen bere burua saldu zuela; baina, masailak areago gorritu bazitzaizkion ere, ez zion lagunaren begirada tinkoari itzuririk egin.

92. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00100 Gela guztia gorriturik dago lanpararen argitan, eta argi gorriaren printzetan alboz begiratzen diot: horra hor ditiburuak, eskuz ferekatu berriak, tinko, gotor, biribil, ubelduta.

93. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00062 Ama gorritu egiten zen, eta ixo, zozoa, erantzuten zion.

94. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00062 Alabak atsegin zuen ama gorriturik ikustea; halakoetan, bazirudien amari lore bat ernetzen zitzaiola barrutik kanpora, eta edertasun guztia agerian uzten ziola.

95. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00062 Aitak ere atsegin zuen ama gorriturik ikustea; gerritik heldu, eta musukatu egiten zuen, eta masailetan eta lepoan hozkattoak egiten zizkion.

96. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Ile sustraietaraino gorrituko nintzen-edo, barrezka hasi baitzen algara zakarrez.

97. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00057 Sorbaldak, gorrituta zeuzkan jadanik, eta alkandora jantzita zeraman eguzki izpietatik babesteko, baina eguzkia ile artetik bere buruko azala erretzen sentitzen zuen, zorabioa eta goragalea eraginez.

98. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0007 Haren amaorde Elisarda anderea, emakume gordin eta izaeraz indartsua, asaldatu egin zen Diego salan azaldu zenean, eta ez bakarrik masailean eskuaz estutzen zuen musuzapi gorrituagatik, (...)

99. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0037 Gizonari gorritu egin zitzaion aurpegia, eta mahai-zapiari begira jarri zen.

100. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0053 Doazela popatik hartzera!!! oihukatu duk kanpoko atea itxi bezain laster, eta orduan bai, negarrari eman diok, begiak gorrituta, burua zorabiatuta eta sudurra eta eztarria ia ipurzuloa bezain minduta utzi arte.

101. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0011 Jacksonen begiak gorrituz zihoazen mesfidantzaren eraginez.

102. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0077 Bakandu eta gorritu egiten ziren etxeak orain.

103. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0221 Ez al da bera sekula gorritzen, ez al da aztoratuta agertzen?

104. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0147 Gero, ziur aski gorrituz, masailan musu ematen dio.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0095 Udako lehorteak ere bazterrak gorritu egiten ditu; larre eta soro berdeak ere bai, gorritu, soildu, bazka barik utzi.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: piarres ii, xi-xl 0010 Eta, jakina, akaberako ezkontza ere iragarrita utzi digu Goañarekin gurutzatzen den bakoitzean koloreak gorritzen zaizkiola adierazte hutsarekin 5 Eta zer esanik ez, gerrara abiatu aurretik, honek emandako Lurdesko Amaren medailari musu eman eta sakelean sartzen duenean.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0224 Fuliginosi sekziokoa da; sekzio honetako espeziei aireak mamia eta esnea gorritu egiten dizkie.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0224 Horien guztien artean kolorerik ahulena Lactarius acris-ek du, eta esne zuria minutu bat baino lehen gorritzen zaion bakarra da, bai mamian, bai beste edozein tokitan.

109. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak y. lekuona 0017 Lenego sarraldian, artean gari ta gaiñontzekoak ebaki berriak dira ta naiko bazka izaten dute ardiek, baiña bein abenduaren asieran, berriz ere alea ereiteko lurrak gorritzen asten diranean, jatena murriztu egiten zaie eta orduan, al dan lekuan billatu bear.

110. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak y. lekuona 0017 Bardenetako gozatzea batik bat, ardientzat emana zan eta asiera artan ez zan gorritutako lur saillik.

111. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak y. lekuona 0017 Ala, 1900'garren urtean, 42.500 Ha'tik, lau milla bakarrik ziran goldetu ta alea ereindakoak; 1940'an, iya amasei milla Ha ziran eta gaur egun, lurralde osoaren erdia gorritua dago: 22.000 Ha.

112. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0007 Erabaki judizialaren arabera berriz, Perez Navarrok lan istripua izan zuen eta begietara erori zitzaion azidoarengatik korneak gorriturik izan ohi zituen.

113. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0011 Nolatan daukazue Fernando Buesa Hezkuntza Sailaren buru? galdetzen digute euskaltzaleek, belarriak gorritzeraino.

114. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0006 Lehenik gorritu, gero horitu, azkenean zahartu zen.

115. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0025 Kokotsetik belarrietaraino gorritzen da eta briu-brau itzultzen.

116. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... santa mariñe 1994 0011 Uleak gorritzeko: burua garbitu ostean litro erditan 200 gr. mantzanilagaz presta infusinoa eta emon.

116 emaitza

Datu-estatistikoak: