XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia baizk lora 0228 ¡Neu-biotzaren orriak autsan
geratu donaz, ausita!

AIZKIBEL DARR BINGEN.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak altuna 0086 Ilddegi atan datzaz Euzkadi'ren semerik zindduaren gorpuzkiñak, Sabin aundijaren auts gurrgarrijak.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia muj 0213 ERRE.: ¡Ago geldi, kankallu ori! ¡Au autsa...!.

4. 1900-1939 gipuzkera haur-/gazte-literatura juan m. lertxundi 0040 Ona emen, or be'ko sorotik ekarri dan lurra (5) Emen diona, esan ala egiñez, adiraziko du: 1.000 aztaki edo kgr. batekoa da: burni-gorrizko ontzi batean sartu dezagu gero ontzia goritu arte berotu ta aldan bezela iraulkatu, lur guztiak, erori gabe, burui goria ikutu dezan; onela; ta ontzia luzaro iraulkatu ondoren oztutzen badegu eta berriz iraulkatuaz aizezten bada arindu zaigu noski; eta ara, lurrak, aztakiñak dionez, 900 aztaki bezterik ez ditu: ¿zergatik ote? landakutsua erre ta auztu zaigu, ta autza berriz, aizeztu degunean aldendu da.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0122 Ziñez, bein baño sarriago geure lurreko garatz, arazo ta zeregiñak eraspen eta maitasun onei gañean autsa ezarrten dautse: orduan, auspeko sua lez, ixil, estal eta ezkutu egon oi dira ta euren bero ta indarra be galdu dabela dirudi; baña ¡bai zera!: gañeko auts orri pizka bat eragin ezkero, azpiko eraspen eta maitasun orrein txingarr goriak be lasterr agertzen dira.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0017 1652-garren urtean Manresaco San Inazioren cobaco auts edo arrichoren bat (...).

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0169 - A! Zure itzala izateko eznaiz duin!
- Ezta orregatik!
- Bai, biotzak adierazten zidan: utsa naiz, oinpean darabiltzun autsa bezela naiz, Zabaletako morroia!.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0124 ¿Cer naiz, Jauna, zure aurrean, ezpada auts eta utsa, lurreco ar despreciagarria?.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0008 Auts-pala - Autsa sutatik ateratzeko burni agalautxoa.

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0009 Autsontzi. - Sutako autsa gordetzeko ontzi edo zuloa.

11. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekard 0033 Artu zufrea bat, bi igeltsoa eta beste bi kedarra, oiek nastu ta auts ori landareak egon bear duteneko tokira bota.

12. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0166 (...) ta ederki esana; Jaunaren aldean gizon altsu errege agintariak ez bai dira autsa ta errautsa baizik.

13. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak p. etcheverry 0106 Botha ongarriak, lur ustelak, onkailuak, hautsak, phosphate, scories, super phosphate.

14. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak p. etcheverry 0106 Elhurra berant hurtzen bada, ezar hautsa edo lastoa kofoinen aintzinean.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1931 0001 Bai ba, lekaretxe auts-artian iñortzaz ta iñorenatzaz lar-agindu ta ugazaba gogorregijak sartu dira, eta oneik sendatu ba'dagikez, txindi atsegin eta andikerijok gaur diranen eskubetatik igaz-dagike.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Jazarrka aundija sorrtu leutsan bere egikera onek, gixon ikastebakua bide ain ixiletaz zuzendari ixan zanarren, a leku a etzala beretzako ulerrtu leban, eta oñetako autsa irarrdosirik, beste leku batera, Paris'era, jo leban.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Ez estutu, Luis Donea'ri iñoiz edo berriz autsak kendu, ta bere ikurriña ibiltzeko orlako batzuek bear ditu, ta jarraitu XIRIKA, iñori miñik emangabe sarri-sarri idazten.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Tisikoa dagon tokia, gela, eta etxea, ez litzake beñere erretzarekin garrbitu bearr, autsak arrotzen diralako eta auts ori arrnastu ta kutsua erasten dulako.

19. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0249 Guzti orreik, aldi egokian
jana emon dagitsezun begira dagoz;
Zuk arei emon, eta areik artu egiten dabe;
Zuk eskua zabaldu, eta areik ondasunez beteten dira;
Zuk arpegia gorde, eta areik ikaraz jarten dira;
Zuk arei arnasa kendu, eta il egiten dira,
euren autsera biurtzen dira;
Zuk arei arnasa bialdu, eta biztu egiten dozuz,
eta lur-azala bizidunez beteten dozu
.

20. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx ito 0159 Uj[entu] - (Atzeko atetik dator, begi bat beztuta duala ta ontzitxoa eskuetan). Arkitu ditut Ingalaterrako autsak. Emen dituzu.

21. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx ito 0204 Uj[entu] - (Berriro atzeko atetik agertuaz). Don Satur! Don Satur! Txilibistro'nekoak eztu joan nai! Gaiñera or dituzu Intxaurraldenekoa ta Etxaluzenekoa. Biak lenbailen zurekin itzegitera etorri dira. Oiek ere, kontuak garbitzera. Zer egingo det orrenbestekin? DDT autsak botako al-dizkiet?

22. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0022 Ama bat eman idaken, argi-uts.
Ni samintzeko, erio-mende,
biurtu uan ezur eta auts.
Zertarako niñukan erri baten seme?
Onen ederrez txora-ondoren,
eten nendin zori-gabe?

23. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa urruz 0091 - Egia ote da ori?
- Ez, jauna, senarrak. Ardura gabekotxoa da nere emaztea, eta sarritan ibilli oi da erropa zikiñakiñ ni lotsatzeraño: oitua nago orren erropai autsak astintzen, eta astelen goizian, ikusi nuanian orren soñekoa autsez beteta, asi nitzaion autsak astintzen zigor batekiñ, eta, nik pentsatuko nuan ba, nere emaztea soñeko arren barruan zegoanik?.

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa urruz 0091 - Ba, ba, bukatu dezadan: Epaia (sententzia): Pilipak eman bezakio jipoi bat bere senarrari, jaka autsez zikindurik ikusten dionian.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0292 Teukrotar-ak, ordun, urrundik ikusten dute nola auts beltzezko odei bat otoz-otoan moltxatu ta zelai-zabaldegietan itzalak jeikitzen diran.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0026 Eriotza, gizaki-izatearen amaia ta auts biurtzea dalakoan ermo dago.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak in: milla euskal olerki eder 0030 Ta zabarkeri origatik, zenbat gauza eder gure edesti auts artean!

28. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak juan azurmendi 0009 Edertasuneko apostolutza ere ba-dago: Kristo, eder eta txukun jantzi: elizetan argizaria emanez, kandeleroak auts txuriakin garbituz, zapi zikiñak aldatuz; alfonbrak astindu, eta batez ere Kristoren edo Ama Birjiñaren oiñetan lore garbiak ipiñi.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0170 Ibarruri'n gauon-gauez sutondoan egiten dan autsa Doneztoan egunean soroetara eraman oi dute eta lurrean gurutzetara zabaldu, pixtiak akabatu ditzan.

30. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0098 Mariun.- Are! erna norapait! Mia hautsak!.

31. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0098 Koche.- Bon! Bon! (bilhatzean, hautsak ihaurtzen ditu).

32. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0099 - Oro airean! Hautsak eta ondarkinak zangoen azpian!.

33. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. dufau 0025 Mintzatzaile ederra, izpiritu zorrotz-dun, guti zagon ichilik, nehork ez zezakion arrazoina hauts.

34. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0191 - Sartzan hautsean hilen dun gero

35. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0191 Neskatcha, bere argia pichtu'ta, goan zen goiti, eman zuen ohoinaren argia hautsean eta hil-eta ekarri zuen beheiti.

36. 1969-1990 bizkaiera poesia l. arostegi 0085 Baiña nik atsegin jatan kantu bat dot gogoan
eta zuok androk baliteke ez aztu izatea:
Lili apurtu gaixoa, lora zimeldu gaixoa, diño nire kantuak.
Andra gaixook, larrosa espetxeratuak zaree zuok:
berba egikeran maldeziñoak botaten dozuez, eta botatean
Jaungoikoa ta infernua dagoz batera ugertuta abots gorri baten,
biotz uts txiki batetik autsa baizen gozo datorren abotsean.
Ez dago, olan dala, umerik biotz uts orretan?
.

37. 1969-1990 bizkaiera poesia l. arostegi 0085 Orma zaar orreetako egun ta urte askok, desinfektante usaiñez
gura barik zuen pekatua ilteko alegiñean,
ezin zagikeeze errubako egin barriro:
orregaitik, kantu triste onegaz nator,
maite zaituet, autsez beterik eta samintsu,
maite zaituet, zoritxarrekook
.

38. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0015 Ez uste eresiekin,
Gnido'ko lore eder, ilgo neukela
Marte anker-erremin
ori, auts ta odola
eta izerdia dariozala
.

39. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0118 - Zornotzarrak! erantzun dabe guztiak, autsez eperdi, motroilloan.

40. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. arregi 0009 Autsean aspaldidanik ixuritako ondasun orren zain.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0070 Etxeari dagozkion gauza hauek denak gordetzeko tokiak noizean behin aireztatzea behar dute eta, behar denean, garbiketa orokor bat egitea; hautsa pilatzea, intsektuak, usain txarrak, etab. galerazteko.

42. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak geografia/oho 0080 c) Ke, gas eta hautsen gehiegikeriaz sortzen den kutsadura; batez ere nagusi diren haizeak kontutan hartuak izan ez diren lekuetan.

43. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0117 Esaterako, hauts birrin bat begian sartzen denean, begiak berehalako erantzuna izaten du eta malkoz betetzen da.

44. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0117 Horrela hauts birrina botatzea lortzen du.

45. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/8 0039 Kontu egin behar da hautsik eta zuzenean kalte egin diezaieketen kanpoko eragilerik sar ez dedin.

46. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0213 Erreminta piezaren kontra estutzen da eta bien artean ale xeheko hauts urratzaile bat ipintzen da (diamante-hautsa adibidez) likido batean esegita.

47. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0016 HAIZEA DABIL MENDIAK ORRAZTEN / HARKAITZEN ERTZAK TXISTUKA UKITZEN / LOREEN HAUTSAK BEREGANATZEN / MARGO BERRIAK SOR DAITEZEN DAITEZEN / HAIZE ORRATZAK HARRO HARRO / ATZETIK DIO EZ IPINI ZENTRAL NUKLEARIK EGINGO GAITU / KIRIRIKOKO BOM BOM BOM BOM.

48. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0047 Eskuak harria ukitu gabe gorde behar dira eta lanean sortzen den hautsik ez da arnastu behar; organismoarentzat kaltegarri bait da.

49. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0447 Sumaezin ahalako ezberdinak ziren han biltzen ziren produktuak: laboreak, olio-haziak, kola-hurrak, datilak, arrain lehortuak, txarro eztiak, ostruka-lumazko paketeak, elefante-letaginak, urre-agaxkak eta hautsa, burdin-barrak eta gatz-plakak.

50. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. iñurrieta 0075 Betile eta bekainek izerdia desbideratu eta hautsa sartzea galerazten dute.

51. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. iñurrieta 0140 Milioika pertsonak segitu zuten harrituta telebistaz lehen gizakiaren ibilera geldoa ilargi mitikoaren zolu hautsez betearen gainean.

52. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 6.- Hauts eta marren arazoa.

53. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Estalki gainean hautsa edo marrak badaude, estalkiarekin batera desplazatuko dira.

54. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Okulareko hautsa, puntu beltz gisa agertuko da eta puntu beltz horiek bertan iraungo dute porta mugituta ere.

55. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Behatzek (nahiz eta garbiak egon), koipe-arrastoak utziko bait dituzte eta gero han hautsa itsatsiko da.

56. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. berriotxoa 0017 Bertara sartu eta doministikun egin arazi zigun usain samina zuen hauts arraro batez inguraturik aurkitu ginen.

57. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. arana 0088 Lehendabizikoz ikusi nituenean baino hauts pixka bat gutxiago zeukaten, Amaiak jaztean zeozer kendu zielako, baina bestela lehen bezalaxe zeuden.

58. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0021 Laster zabaldu eta busti zuen urak zola, lurreko hautsetan sugeen modura mugitzen ziren errekatxoak eratuz.

59. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0101 Egunkari zahar bat hartu eta bere orrialde horituak zoruan zehar banatu zituen, baita ohe, mahai eta aulki gainetan ere, narraskeriaren beldur edo, ordurako zoru eta altzari, denak hautsez beterik zeudela ahantziz, edo gogoratu nahi izan gabe.

60. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0029 Barruan ikatza eta hautsa gogotik zegoen.

61. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0088 Azkeneko mamua oso handia zen eta poltsa batetan zeraman hauts zuri bat botatzen zien mutilei.

62. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0088 - Kontuz ibili behar duzu hauts horrekin, izugarrizko hazkura ematen du ohean.

63. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0025 Euskal Herri: hauts ta euri,
lizar, sorgin, mesfidati;
Atzera begira ez jar! Ez baituzu,
ez, altxorrik Auñamendin.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0041 Haizearen arnasa;
ezereza, hutsa,
lur zipristin zinbriki,
harri baten hautsa;
hortatik gatoz eta
bagoaz horruntza:
Hiltzeko jaiotzen da
gizonon gorputza.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0082 Eta elkarri: Gabon!, esanik, hautsarekin nahasian, haizeak Pinnokio ate azpitik igaro erazten du.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0125 Lehorrera baino lehen zapatak erantzi zituzten eta kalean barrena mendiskaraino oinez oinutsik abiatu eguerdiko hauts kiskalgarrian tiki-taka, ile xerloak zainetatik atereaz eta hain heiagora lazgarriz negarrez, ze pozezkoak ziruditen.

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0052 Inor ohartu baino lehen, hauts. Deus ez.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0159 Eman itzazu hautsak buru gainean Cordelia ito zutelako.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txiliku 0047 Batzutan zafrea * kobalto oxidoz eta kuartzoz osatutako hautsa erabili ohi da aqua regia-n disolbatuz eta ondoren bere pisua adinako lau aldizko uretan diluituz; kolore berdekoa geratu ohi da.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. olaberria 0067 Hitz hauekin, bi gudariek beraien lekua hartzen dute, gudari taldeek begiak bere gain dituzte; elkarrengana hurbiltzen dira, indarrez jotzen dute elkar, amorruz beteriko kolpeak; azkenik Rodrigo jota erortzen da, bere etsai ausartak hautsa jan arazten dio eta segituan bere gainera botatzen da.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0180 d. Acharyen esanera, trapa bispinosa, kasurika, jazmin toskarra edo erregaliz ale edo zuztarrak aletzen badira kshirapoliarekin batera eta hautsa su motelean irakindako esne azukretuarekin eta gheekin nahastuz ateratzen den jarabea edaten bada, hori egiten duena zenbatu ezin ahala emakume dastatzeko moduan aurkitzen da.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0123 Hautsa gero eta nabarmenagoa zen Belandiako zokote eta superfizie guzietan.

73. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0123 Astebete erretzik ezagutu gabe irauten zuten lekuetan, oinak estaltzen zituen hautsak.

74. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0123 Hautsari alerjia ziotenak mendira joaten ziren egunez eta lotara bakarrik itzultzen ziren etxera.

75. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0204 Eta baleak ez zuen, hautsagatik, ia ezer ikusten bere begi lehor eta ximur haietatik, baina bapatean, agoni kanpai ezberdin hura gelditu zenean, eta soinu irregularrak isiltasun sendo eta prefekto hari lekua utzi zionean, harana gordetzen zuten mendi artea zeharkatuz Belandiatik kostara zeraman kaminoa desagertzen ikusi zuen bere begien aurrean, bere muturretik metro batera, eta laino mehe bat gelditu zen kaminoa zegoen lekuan, eta itsu gelditu zela pentsatu zuen.

76. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0186 Erabat ziztaturik kaxa bat atera zuen poltsikotik, non ile leunezko pintzel batetaz gain, hauts daktilarrak eta Vouille calonjearen lumari zor zaion Aide Mémoire du Flique Modèle bat atera zuen.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. urbieta 0102 Errauskin, Errauskin
hautsetan zikin.
Errauskin, Errauskin
saminak samin.
Errauskin Errauskin
ezkontzak egin
Errauskin, Errauskin
Printze batekin
.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kirolak 1975 0032 Zirimola apartsuek inguratzen zituzten haitz mutur guztiak, eta hauts bustizko lanbroa sortzen zen sakonetik.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. goia 0057 Honentzat, Eguzkia, haseran gasez eta hauts kosmikoz osaturiko masa handi bat zen (nebulosa bat), eta Unibertsoan biraka zebilen.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. kapanaga 0171 Gorotz ez dugu nabarerraza; gor-auts izan daiteke, eta oso bidezkoa genuke, bai atonduraz eta bai esanahiz; hautsa baitda euskeraz edozer gaitik gelditu ohi dan ondarra; bada hemen koska bat, gaur egun hauts esaten dugunean, zerbait legor eta birrin esan nahi dugula; baina ez da ezinezkoa uste garatze honen izanbidea.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1984 0092 - Egindura ezberdinetako pinturak fabrikatu, beraiei harea, hautsak, lurrak, errautsa, e.a. gehituz.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0009 - Bainugelan: hautsak, makilaia, haginorea.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0094 Onean hauts zuriak biltzen zuen ikatza; zaharrean beltza zen hauts hori.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0094 Zahar batetan, berriz, gatzaren antzeko hautsez estalia dago.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0160 Ezen Japon-en erregela zaharrak dionez, kopetatik leporaino soildu behar bait da buruko ilea, bepuruak barne, eta segidan dena hauts zurizko azal lodi batez estali.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0080 Izar errati hauetarik Lurrera irixten zaigun gauza bakarra atmosferako kapa altuenetan geratzen den hautsa da.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0080 Hauts honen kapa batzu Alpes, Pirineotako lur iraunkorretan aurkitzen dira edoeta Groenlandiako eskualde izoztuetan.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. gartzia 0125 2. Produkzio-prozesuaren beharrak direla kausa, langiroan dauden substantzia kimikoak, hala nola hautsa, gasak eta lurrin pozointsuek; hauek etengabe aritzean stressa, antsia eta emozio-desorekak sortarazten dituzte, errenta-neurosi deritzan neurosiaren aurretik agertzen direlarik.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0245 Azkenik, harri zabal bat jartzen dute autsen gainean eta haurrei esaten diete (...).

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0454 Kanpoko atala edo exoperidioa leun eta zuri kolorekoa da, zahartzean arre kolorez zikintzen da, ohargabeko hautsa askatzen.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ensunza 0010 Bestela, oreka ezegonkorrean aurkituko da, edozein perturbazio txikik hauts dezakeena, edo oreka indiferentean, zeinean oreka-posizioa indeterminatua den.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. odriozola 0024 Neguan oinak lokatzetan sartzen dira eta udaran hautzez estali.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0077 Hala ere, Eguzkia horizonteari hurbiltzen zaion heinean, uhin-luzera laburreko eskualdearen zatirik handiena barreiatua izaten da, argiak zeharkatu behar duen hautsezko atmosferaren zatia lodiagoa delako.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0077 Gelditzen denak gorria du kolorea (23) Ilunabarreko Eguzkia egunsentikoa baino gorriagoa da, jeneralean egunaren bukaeran aireak hasieran baino hauts gehiago izaten duelako.

95. 1969-1990 gipuzkera antzerkia onaind 0020 (Autsak ateratzeko zatar batekin, bizi-bizi sarturik).

96. 1969-1990 gipuzkera antzerkia onaind 0020 Amaikaterdiak arte, bañua dala, gosaria dala, ezpañak piper gorriz ta begiak zikulu-saltsa beltzez pintatzia dala, arpegia autsez josi, gerria extutu, bere xanko politai tanbor makillak dirudite gero!, bere xanko politai begiratu, gonak pitin bat goraxeago jaso; ixpillu aurrean (Jesus, ixpillu aurrean... oiek komeriak!) onera begiratu, begiratu, au ikutu, ura ikutu... atzekoaldiak ematen dizkion lanak!... aunditxua iruditzen nunbait... ta igurtzi ta igurtzi, igurtzi ta igurtzi, limatu naian bezela... Linea ez galdu nai ba!.

97. 1969-1990 gipuzkera antzerkia onaind 0020 Ta bera mariya panpalona baño arroago, jo ara ta bira onera dabillen bitartean, autsak atera.

98. 1969-1990 gipuzkera liturgia ileta-elizk 0149 Oraingoz, gure gorputza, lurretik sortutako auts au lurrera itzuliko da bai, baiña, gorputza il orduko, anima, espiritua, eman digun Jainkoagana joango da, bere betiko etxera (Kohelet, 12, 5-7).

99. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Orregaitik, gogorik aundienarekin ari giñan etxol ua desegiten; autsa-artean eztulka ta usinka, begiak igurtziaz, eta sudur zuloak garbitzeko aizea indarrez maiz jaurtiaz.

100. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa e.j. zubillaga 0064 Ez, denbora txarra zegoanetan bakarrik, baizik, egun onetan ere bai; aize-bolada aundiak aizematzen zuen egunetan, aizeak zekarren autsaz zikintzen zan bada, estalki gabeko beitegian.

101. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0013 (...): Jainkoak orain bere seme deitzen gaitu, Aren grazia guregan ari da, pekatua kenduz biziberritzen gaitu, eta, auts eta lerde geranon aulkerien artean, indar ematen digu, Kristoren aurpegia nolabait ere agertzeko.

102. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0090 Ustelune bigun bat sortzen die, eta gero, ustelune ori, auts gris batez, betetzen da.

103. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak m. manterola 0017 Labean aritzen ziranak, beintzat, autsa galanki eta gañera beroa.

104. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0246 Urte askotan, tamalez, auts artean egondako lanok merezi dute guk irakurri ta ikastea.

105. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. saragûeta 0017 Sua bildu, hautsaikin estali, hiru gurutze egin eta otoitza: Jangoikuak duela parte, Aingeruek bertze hainbertze, eta gaistuek ez batere.

106. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lantziri 0094 Belonak urtegietan edo akuariunetan atxikitzeko nekeak dira, zeren eta laster masail-hezurrak hauts bait litzakete pareten edo mitren kontra.

107. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0215 Festetan zer jendetza
hotsa eta hautsa
aurten miss-mister goaz
akerra ta auntza.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1990 0009 4.- Hautsa sortzen duten industri ihardueretan, sedimentazio putzu bat eta separazio flotagarri bat (pribatua eta bere lursailaren barnealdean kokatua) exigituko dira, ur honen ebakuazioaren aurretiazko pausu gisa.

109. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1990 0010 Potentzialki kutsatzailea den industri instalazio oro, gasak, hautsa, baporea eta beste zenbait sustantzia jaurtitzeak atmosferarentzat suposa dezakeen eragin kaltegarria, arlo honetan Indarrean dagoen Legeriak finkatutako mugetaraino ezabatzea garantiza dezaten baliabide eta sistemez hornitu beharko da.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1990 0005 Halaber, industri erabilera ere baimenduko da behe-solairuko lokaletan, betiere etxebizitzarekin bateragarri diren industrietara mugatuta, hots, 100 m2tatik beherako guztizko azalera eta 2 KWtatik beherako guztizko potentzia instalatua duten tailer txikiak, beren ezaugarriak direla eta, ez dutenak eraikin berezietan instalatu beharrik, eta gas, hauts edo usainak jariatzen ez dituztenak edo auzokideentzat egozkarriak izan daitezkeen zarata eta bibrazioak sortzen ez dituztenak.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0001 Ezaguera osoz eta ondo konturatuz hauts, huts eta ezerez izango garela azkenik etorkizun beltz horren mehatxupean bizi izan ondoren, Norbaiten argi berritan itxitasun itogarri hori menperaturik normal-normala dirudi, etorkizun ederraren aurrean arnasberriturik, bihotza izugarrizko pozez gainezka edukitzea.

112. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1988 0006 - Industria eta mehatze-hondakinen lehengai meazkoak berreskuratzea (zepak, kapa-kentzea, hautsak, besteak beste).

113. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. euskitze 0001 IV. Jakin ote dezaket hautsez nora noan arma eskutan eta zakua lepoan.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0001 Orduan hektareako 20 kilo auts D.D.T. % 10ean urari nahastuak abiotik behera botatzen dira piñudiaren gaiñera.

115. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0002 Une honetan, lurralde industrialduetan zaborrak duen konposizioa ondoko koadroan ikus daiteke:
Materia organikoa
Hautsak
Metalak Beira eta plastikok
Kartoi eta paperak
Beste hainbat
.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0003 Hondakin hauen %15 birzikla daitekeen txatarra da, %75 beira-konposatuak, konposatu inerteak eta metal ez-ferrikoak dira eta %10 hautsak dira.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0003 Hauts hauek oso poluitzaile diren metal astunak (beruna, merkurioa, zinka etab.) eta azido klorhidrikoa (HCL) dituzte eta, zaborra erretzeko lekuetan beraz, bertako jendea ez da normalean erabaki horrekin ados egoten.

118. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0003 Hauts hauek atmosferara ez pasatzeko hiru bide nagusi daude.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0004 Frantzian, adibidez, urtero beira nahiz material ez-ferrikoen hondakinek 1,8 milioi tona osatzen dute eta hautsek zein deklorazioko produktuek beste 200.000 tona.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0004 Hautsekin, aldiz, arazoa larriagoa da, hauek ezin bait dira inora bota.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. bastarrika 0001 Landare txuriak ikusten ditut,
zeru beltz artean ikusi,
belar gardena,
hautsezko sustar,
enbor argi,
bizitz kolore.

122. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Arratsalde beheran zeruertzaz batera makaldu egiten zan honen pausu eta gogo arina; bizitzaren nora ezean bidenabar etozanak; zaldia galapan, hauts artean, lantza eskuan etorren metalezko zalduna, bide osoa egun berean egiteko asmoaz, baina burdinoriaren itsu-mutsuan bideko edertasunak ikusi ezin eikezana; ordurarteko bizimoduari lepoa emon eta beste non-edo-non bizi-itxaropenen bat aurkitzen joiazanak; nekearen nekez, paradisutik urten barriak, narraz eta tarraz ebilzanak, eta halan da guztiz be euren astirotasunean aurrera; bidean gelditutako beste batzuen hazur eta gorpuen lorratzek asmatu azoten eusten hainbat jazoera.

123. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Hori bai, urteetako lozorroa ta hautsa astindu behar izan nebazan aurretik.

124. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Odolak, izerdiak eta hautsak, danak nahas-mahastean oinetako barriak egin eusten.

125. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0002 Bidetatik zehar neuregandutako hautsa ta astuntasuna arintzeko asmoaz uretan murgildu nintzan.

126. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0002 Hautsa oinetan zoramena bihotzean.

127. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00074 Bai, iketzetaako, da geo arekin, arekin ba, gero guk e, alako artei(k) pe eskiñuan ... gure aittittak eta galbaia beteta, kla! artu ta sakura ... aek sakura ondo asertatzeban, da, gero atzenian ba, see samarra ero, serian ba, lurrak autza eukitzen dau da aek eraiñ da ba, a lur-autza lurrea jausten da, da iketza geatu galbaian.

128. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00152 Gure aittitta, ba, banastiakin ondo aek, e, da autza sertze sabanian, aek, e, artu banastia da, ra! sabaltze eban, e, eskus sabaltzia moduan, e, bera artetzua san ba.

129. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00155 ... Unikamente oixe, autza artzeko bai, autza artzeko oixe, palar bat, sea, palar bat, palarra kertena ipinitta (...) Arnasia artu erain, aidia artu daixen, aidia artu daixen. (...) aidia artzeko, bestela itxo eitxe san, geratu eitxe zan, da aizia artzeko lekua bidau, eurra sartu, da brasik indarra euki daixen (...).

130. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00054 Bestela, dena batzen da desertuko hautsa legez, eta ez duzu ezer argi ikusten.

131. 1991> euskara batua ikasliburuak geolbiol 00121 Hauts eta gas-hodei horietako batzuk kondentsatzen hasi ziren eta eguzki-sistemak eratu ziren. Gure eguzki-sistema sortzeko hodeiak, kondentsazioa orain dela 12.000 milioi urte inguru hasi zuen eta gure planetak duela gutxi gora-behera 4.600 urte hartu zuen masa biribil goriaren antza. Milioi bat urte inguru geroago. Lurraren gainazala solidotu egin zen eta gure planetan zegoen iharduera bolkaniko bortitzetik batez ere CO2 (karbono (IV) oxidoa), CH4 (metanoa), NH3 (amoniakoa) eta H2O (ur-lurrina) eratu ziren. Horiez gain neurri apalagoan SH2 (azido sulfidrikoa) eta CO (karbono (II) oxidoa) ere eratu ziren. Gas horiek guztiek osatu zuten garai hartako atmosfera.

132. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0002 17. Errekuntza osoaren ondoren gelditzen den hautsa.

133. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0087 Eztainua berotu zuen, airearen presentziaz, eta espero bezala karea (hauts zuriska) lortu zuen.

134. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0004 Egun batean hautsa kentzeko hartu egin zuen.

135. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0046 - Hautsi bi klerak eta ikusi zer gertatu den bakoitzarekin.

136. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/5 0105 ..., tresna honek hautsa garbitzeko balio du.

137. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/5 0105 Nik hautsa kentzen dut.

138. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0108 Airean dagoen hautsa; kutsadura hau hainbat tokitatik etor daiteke.

139. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0031 3) Orain, hartu pitxarrean ura eta zikindu hareaz, hautsez e.a.

140. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0418 Horretarako hautsak ontzi malguan (askotan ontziaren materiala elastomeroa izaten da) sartzen dira eta multzoa presurizatuta dagoen fluido batean jartzen da.

141. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0418 Hauts metalikoak aglomeratzaile organiko batean nahastu egiten dira.

142. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0057 Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte.

143. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0095
igo, goratu
grabatu
haitz
kaiola
horma
rokodromo
piolet
elastiko
soka
hauts
punta
hiltze
mailu
kirolari
eskalatzaile
zaletu
futbolari
txirrindulari
jokalari
rugby jokalari
korrikalari
igerilari
surflari
aizkolari
harrijasotzaile
saskilari

144. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00153 Honela deskribatu zuen: Hartu nuen lorontzi bat, jarri nion barruan labean lehortutako 90 kg lur, blaitu nuen lurra urez, eta sahats-kimu bat aldatu nuen, 2,26 kg-koa. Bost urte pasatu eta gero, zuhaitzak 77 kg-ko pisua zuen. Baina lorontziak euri-ura besterik ez zuen bartzen; handia zen eta lurrean sartuta zegoen; eta inguruko airearen hautsa lurrarekin nahas ez zedin, lorontziaren ertza babestu egin zen gainetik estainuz estalitako eta zulo asko zituen burdin xafla batean bilduz. Ez nuen kalkulatu lau udazkenetan eroritako hostoen pisua. Azkenik, berriro lorontziko lurra lehortu, eta lehengo 90 kg-ak eman zituen, 56 g gutxiago; beraz, 74 kg zur, azal eta sustrai uretik sortuak ziren.

145. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00220 Herri bakartian sartu zenean hauts artean ari ziren txakur batzuk iraulkatzen.

146. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00017 Haizeak, putz egiteaz eta paperak eta hautsa harat-honat eramateaz aspertuta, kaleetatik jendea zebilen beste herri batera joatea erabaki zuen, neskeei gonak aideratzeko eta agureei kapelak botatzeko, hau baita gehien gustatzen zaiona.

147. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00020 Egunero kentzen dio hautsa, diz-diz egiten duen arte. Aitak buruari hazka egin eta amari begirada urduriak ematen dizkio. Amak ez du ezer esaten.

148. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura z. fernandez 00060 Sorgina zaharra eta jakintsua zen, ez zegoen inor bera baino jakintsuagorik eta piska bat pentsatu ondoren mapa bat atera, pote batetatik hauts urdina atera eta bere poltsatxo sekretutik hezur batzuk hartu zituen.

149. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura z. fernandez 00060 Mapa mahaian jarri ondoren hezurrak kokatu zituen erreinuko leku nagusietan; hautsa hezurren gainetik hitz magikoak esaten zituen bitartean sakabanatzen zuelarik.

150. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00080 - Bergaran ikasi omen zian hark kimikaz zekien guztia. Alkimiaren iturria aitzitik, liburu zahar hautsez betetakoetan mamitu zian. Han zizkian Paracelsus, Nostredamus, Sendivogiuseta beste zenbaitzuen liburuak.

151. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0048 Horregatik egun batean, bere hauts zuriak astindu eta zas! magia sortu zen!

152. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0068 Haizearen bidez, ez zenuen begibistan hautsa, area eta tristura baino gauza alaiagorik.

153. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0006 Ibai handiak agortu egin ziren, errekastoak hautsez betetako bidexka bihurtu eta iturburuek ere euren eguneroko ur-jarioa emateari utzi egin zioten.

154. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0077 Barrura sartu ginen, dena amaraunez beterik zegoen eta hauts ugariak hazkura sortarazten zuen sudurrean.

155. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0037 (...) beteta zeuden, beste bat likidoz, eta azkena hautsez.

156. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0037 Berak hartutako lehen botilak laranja koloreko hautsak zeuzkan.

157. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0105 - Zakurren arkakusoen aurkako hautsak.

158. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0105 - Lehen Formulan zakurren arkakusoen aurkako hautsak jarri hituela esan nahi al duk?

159. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0077 Apaldegi zahar batean miatu eta liburukote bat atera du, hautsari putz eginez.

160. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0059 Eraikuntzak lautada txiki kiskaldu baten erdian zeuden, eta itxura guztien arabera luzarotxo zeraman abandonaturik: leiho hautsiak, hilabeteetako hautsa, eta, batez ere, aktibitaterik eza.

161. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0088 Mahaietako hautsari putz egin zion, papera eta luma hartu eta kartak idazten hasi zen:

162. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0025 Sotoa, berriz, hautsez bete eta hormetako karea eta ondoren adreiluak erortzen hasi ziren.

163. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Banpiroak hegazti edo abere bihurtzen ziren, eta hauts edo behelaino bihurtzeko ere gai ziren.

164. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0055 Hauts horiska pixka bat zegoen balkoian.

165. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00045 Hautsez betetako plastikozko lore hori eta zatar batzuek edertu nahi zuten mahaian eseri nintzen, bertan zeuden botila huts batzuk baztertu ondoren.

166. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00054 Entzulegoaz ohartuta ahotsa apur bat goratu zuen Nikolas zaharrak eta, mila pusketatan, hauts eta hondar bihurtu zen ispilu zuria, esan zuen.

167. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Hautsez betetako plastikozko lore hori eta zatar batzuek edertu nahi zuten mahaian eseri nintzen, bertan zeuden botila huts batzuk baztertu ondoren.

168. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00051 Nekanek jarraitzen du lanean, Magnesitaseko hauts pozointsu hori toki batetik bestera eramanez.

169. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0048 Lagun talde bat datorkie udako egunak pasatzera, eta aspaldian inor bizi gabeko etxe zaharra txukundu behar dute, hautsak kendu, egurastu.

170. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0048 Iluna dator, eta etxe zaharreko bonbila horiztek ez dute eskaintzen argitasun nahikorik, ez behintzat altzari-gainak eta zokoazpiak hautsez edo gabe dauden bereizteko adina.

171. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0048 Hautsa da inori beste etxe batean aurkitzea gustatzen ez zaiona.

172. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0065 Denborak eta hautsak batera horituko zituen, erabat berdindu.

173. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Elizako airean beti egoten zen zintzilik hauts eta izerdi usaina; izan ere, amaren egongelako tapizekoa bezalaxe, eliza hartako hautsa gaindiezina baitzen; eta santuak otoitz egiten edo Jaunaren aintza ospatzen ari zirenean, haien gorputzetatik halako usain min hezea irteten zen, (...)

174. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0019 Jaiegunetan gazteak gaueko beranduan azaltzen ziren etxera, jantziak urraturik, lohi eta hautsez beteta, aurpegiak maztaildurik, lagunei emandako zartadez zitalki harrotuta; edo minduta, koleratsu, jasandako laidoengatik negarrez, mozkortuta eta egoera penagarrian, zoritxarreko eta higuingarri.

175. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0019 Txiki-txiki birrindu zuen zati bakoitza azukre partikula bilakatzeraino sakelean zeukan zertifikatu konpultsatua, Petersburgon sendagile zen osaba Ivanek itxaropenez sinatu ziona, keari eta hautsari zien alergia adierazten zuen frogagiria.

176. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0072 Baina horretarako, berrirantz joateko, zaharra ezagutu beharra dago, zahar guztia ez dela ezagutzen eta aztertu beharra daukagula sinetsi beharra dago, tradizioa ez baita hautsez beteta dauzkagun Barandiaranen edo Azkueren tomoetan agortzen.

177. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0096 Ekarri zioten eskatzen zuena eta kaxatxo barruan zeuzkan hautsak zabaldu zituen erretiluko barrenean, ondo barreiatuz.

178. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0096 Gero agindu ezazu nire burua erretilu honetan jartzeko eta hauts hauen kontra ongi sakatzeko, horrela odol isurketa berehala gera dadin.

179. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0096 Burua erretilura erori zen eta hautsen indarrez berehala geratu zen odol isurketa.

180. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0124 Baina etxeko txokoetan hautsa besterik ez zuten ikusi, eta basokoetan, berriz, zomorroa besterik ez.

181. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0079 Irents egiok hiriari bere hautsa.

182. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0079 Bete itzak boudoirak rubi gorien hautsez...

183. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0204 Odol gorri beroa, kobazuloko hautsa eta hezetasuna bezain irristakor eta lirdinga.

184. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0155 Traperoak poltsikotik hortzetan ibiltzeko tabako pusketa zikin bat atera, hautsa kentzeko putz egin, hortzakada bat bota eta Jacksoni eskaini zion.

185. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0047 Landareek be badiaukatek hik ez daukokena, lagun, Onofrek bere burua ring-zokondora ekarririk legez kanpoko kolpea jaurti dio, Haizeak diaroak ugari hauts ernalgarri hau eta hi, hi ez haiz ezta landarea be; harria haiz hi.

186. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0014 (...) lotsaren hautsa gainetik kentzeko, hiriko auzorik ilunenean murgildu zen, bere gorputza salduz eta zurrutari emanez, hautsak hautsa estal zezakeelakoan, han eta hemen aurkitzen zituen emagaldu adintsu asko-ikusi-ikasien aholkuei uko eginez, etxera itzultzeko behin eta berriro esaten ziotenak, gaztea zela eta mundu argigabe hartatik ihes egiteko garaiz zebilela oraindik.

187. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0267 Hamabost egun besterik ez, eta ez dakin ongi ze hautsa zegoen!

188. 1991> euskara batua saiakera-liburuak garuna 00020 Duela 4.600 milioi urte Galaxiako gasen eta hautsaren baitatik kondentsaturiko bezalako hodei bateraino jarrai ditzake gizakiak bere jatorriak. Zientzilariek egin duten Genesiaren historiaren berreraikuntzaren arabera, Lurraren azaleran aurkitzen den harri-garau bakoitzak, ur-molekula bakoitzak eta izaki bizidun bakoitzak sortzaile duten hodei horren baitan dute sorrera.

189. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00020 Ikusi nahi ez genukeen errealitatearen atalak lotsaz edo beldurrez ezkutatzen ditugu, hautsa alfonbra azpian bezala, hizkuntzarekiko atxikimendurik ez dutenek etsaiek ez ditzaten gaiztakeriaz gure kontra erabil.

190. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00020 Hautsaren eragina sudurretan hain da, ordea, nabarmena, geu baikara alfonbraren muturra altxatzen dugunak.

191. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. arrizabalaga 0080 - Beste aldetik begiratuta: "Zuek hil zineten, atomo, huts, hauts, bihurtu zineten...".

192. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. lasa 0065 Berehala, ordea, argitaratako bidean jartzerakoan luzarorako geldialdia egin beharra gertatuko zaio: garaiko obra oro bezala, eskuizkribua zentsoreen eskuetatik iragaten da, baina oraingoan, bere horretan Loiolako artxibategiko hautsetara kondenatzen dute.

193. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0015 Lorapotea, azpiko platera, hautsa, etab. gaitzak eta izurriteak eransten laguntzen onak dira.

194. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0265 Hala ere, iragapen horietan izarrarteko hauts gehiena galtzen dute, geroaldian izar berriak sortzeko aukera erabat galtzen delarik.

195. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0200 (...) eta kontu handiz hautsa kenduz putz eginez, beti ere agian baliteke idunea bere luzera osoan jarraitu eta, honela, ale guztien ordena zehatza bermatzea.

196. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0016 Suak lorratz antzekoren bat uzten zuen, hautsa bailitzan.

197. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ovniak 0027 Izarrarteko espazioak hauts kosmiko eta gasezko hodei handiz beteta daude.

198. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00171 Beste bi lapur jarri zituen
gurutzetuta iltzeko;
Jesus, gaiztona bazan bezela,
erdian ezagutzeko.
Apaizak eta fariseotarrak
Jauna burlaz betetzeko,
arriak eta autsa tiraka
jardun ziran supritzeko.

199. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00072 Garia ereiteari ere utzi zitzaion. Bai garijotzeari ere, zori onean. Etzan lan ederra. Urtearen barruan ogi pixkabat jango baldin bazan, autsa pranko jan bear izaten zan lenengo.

200. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak xarb 0124 Ordu haietan omo, dash eta horrelakorik ez baitzen, hautsa emaiten zuten xurikiten gainetik, eta ura pollikiño gainera ixurtzen, urak hautsen potaza urtu zezan: lan horren egiten ari zen beraz etxeko anderea.

201. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00002 Baina hautsak hauts eta kritikak kritika, Legebiltzarraren ebazpenari ez diote inolako jaramonik egin.

202. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0016 Eta suaren, txikizioaren, harrikadaren eta basakeriaren errainu, itzal, ke, hauts, zikin guztia iraultzaren eta abertzaletasunaren distiratzat jotzen duelako ezker abertzalea eta abertzaletasuna ari dira indartzen eta españolismoa ahultzen.

203. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0013 Hitzak, paperak: hutsa eta hautsa. Zer egin?

204. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1994 0046 Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker (15 milioi pezeta), Elhuyar elkarteak Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa argitaratu du Izarraren Hautsa sailean.

205. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. erauskin 0024 Kendu hautsa xakeari eta jolas dezagun, ezetz irabazi!

206. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0009 Betileek, hauts eta zikinkerietatik babesten dituzte begiak.

207. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0009 Sudur zuloetako biloek hautsa gordetzen dute arnasa (hatsa) hartzen dugunean.

207 emaitza

Datu-estatistikoak: