XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. bengoa 0005 Iye aaztu yatan esatia urte barriyak emoten edo opa izaten echera datorrenari, nor nai dala, teia ta gozokiyak emon biar izaten yakozala; eta erbesteko senideak badira barriz (esate baterako, lobak edo suiñak), oneeri lenengo echian sartueran teia ta gozuak; eta gero, ordua eldu deitenian, bazkari edo apari jaiyegunekoa, au da, okela, arrain da ardaoa eta zerbait ostantzeko gauza gichienez maira ekarri biar yakee; eta beste baten esango dodan lez, zortzi gizonezkok, lau egalezko maiyan alkarregaz jan biar dabe; au da, konbidauak aintzekotzat artzeko modua.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aranzazu 1932 0239 Mendi onetxen egaletik aurrera jarraituaz, laixter eltzen gera Aitzkorri Euskalerriko menditatik altuenera.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aranzazu 1932 0241 Jaun-Goikoak ala naita iges egiten dio auntz batek egaletik bera.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia s. erramouspe 0006 Primaderako inhara, larrazkena jin denean,
Neguko hotzen ihesi, hegalez hegal airian,
Bere ohantze beroa utzirik hegatz batean
Zalhu zalhua badoha hego aldera lorian
.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb piar i 0122 Kardinale pullit pullit batzu, churi eta gorri beren moko ondoak, hori eta beltch beren hegalak, multchoka bazoazin merchika ondo batetara lehenik, bertze batetara gero, elgar atchemanka, sekulako erasietan: petti, petti, petti.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak zerb metsiko 0079 Handik goiti, harritzeko da zenbat arrain ikusten den: hainitz ttipitto, choriek bezen ongi airean, beren hegal motzekin, ehunbat metra egiten dituztenak, bainan marraso biribil (requin) frango ere bai, ahoa zabalduak, norbeit eroriko delakoan untziari jarraikitzen direnak.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak gh 1933 0204 EYHERALDEKO zubitik, Zernaampiuml;zeko kaskorat; Ipharlatzetik, Lapharzabalerat, alhor eta phentze, landa eta ibar, bazter eta hegal badu Landibarrek.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak jel 1907 00206 Orrelan esaten dira aitetutako iru itzak, ni eldu nazan egaletan, beste leku batzuetan alan espadira, parkatu daidala Eleizalde jaunak Gresiatarren y gaitik diño Arana Goirik (z. g. d.)(1).

9. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Egualdi txarren santsua zebillen: bildurtu giñan atzerritarren egalez aldian gabiltzanok: gure altxorpide guziyak osiñera zijoazen; bañan ez da orren txarto-marto geratu.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 - Zazpi izparringi eskuitarrak Madril'ko gobernuak, mututu erazi ditu, egia beste gauzarik argitaratzen zutelakoz, eta gu gizaragaxo abek enarakumeen lez, tellatuen-egalatik begira ta begira, sarkalderuntz, ango demokrazia izpi bat ikusteko gogoz.

11. 1900-1939 zuberera antzerkia gh 1938 0311 Alzazian ampucirc;men dirade, neskatil' ederrenac;
Bampucirc;r gañian bi hegal zabal,
auz haampiuml;dûrû direnac,
Hegaltotsez nûiz zampucirc; eraman, pharadûssû goralat!
.

12. 1940-1968 bizkaiera poesia ker agur 0011 Txindor bat ikaraz;
Etxeko egalian
Euzkitan egon arren
Egon ezin otzaz.

13. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0029 Urrezko egala zortzi otso-buru baltzez, ebagiak, odola dariola ta mustur gorriakaz.

14. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0029 Naparroa'ko Aburrutzarrak, bere, mazmarro au berau erabilli eben, 1 ta 4'garren zatien zelaiak urdiñez ipiñita, eta mazmarro osoa urrezko egal garbiz geiturik.

15. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0029 Egal urdiña urrezko bost pertzez (caldera).

16. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0029 Zidarrezko egala zortzi sautor orlegiz.

17. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0075 Egal gorria ertzekera guztian, urrezko zortzi sautor edo Ander Donearen gurutzegaz [x].

18. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0082 Egal gorria zortzi izpiko amairu izarrez (bost aurrean, lau muturrean eta bi aldamenetan).

19. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0082 Zidarrezko egala zortzi katazuri edo armino baltzez.

20. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0082 Egal gorria zidarrezko bederatzi lertxun-orriz.

21. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0122 Ni ere, marsan dagoen Gizadiari buruz, akordura eta pensamentura nator, geracen diren herriok, zerbicera geracen diren herriok, hegal eroriak dituztenek, beren arimako gogotik direna maitacen ez dutenek, laster bukatu behar dutela, eta gainera etoiki eta doilorki bukatu.

22. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0122 nik ere, gure lagun hurkoa deitu behar diegunei buruz, jente exa-barrenduak gorrotacen ditut, ba diren baina ez direnak, gure haurren hegalen exaiak, eta legamiacat eman nahi nieke nire gorrotoaren pizka bat, espirituan guztiz gose izan ondoren, hegaldaketa luzean zeru hobeen bila nobleki hegaz egiten duten gizon guztiei.

23. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa j.m. lekuona 0105 Nazareth'ko etxean egal argiko Gabirelen berri zerutiarra.

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eston iz 0163 Bereala, eztarri berriek, mendirik-mendi ta ibarrik-ibar, luzatzen dute, ego-aizearen egaletan, Lartaun'en irrintzi ezaguna.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0033 Arako seme gazteen ua, zaldi, gurdi, itsasontzi edo olako billa ibilli al zan? egan egin al zun egizko egalekin? laisterka ioan al zan belaunak dantzatuz urrutiko eskualdera, eman zeniona alperrik an xautzeko?

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0027 Argiaren begitoki omen zenun, baratze ta lilitegi artean, Abana ibayaren egalean zabal-zabal exerita.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0072 Bañan, zera gertatzen da, ideolojiaren egaletan aienatzen dirala berak bizi diran errialdetatik.

28. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1962 0157 Donosti auxe ikusi nayan
ain da txukun da apala,
alde batetik mendiyak dauzka,
bestean itxas zabala,
danon artian alaitu degu
Kantabriyaren egala.

29. 1940-1968 sailkatu gabeak egunkariak basarri 00001 Prozesioak galerazi bearreko zerbait ote dira? Prozesioak oso onak dira berez. Gorputz eguneko prozesioak beti zan dira izen aundiko. Aurten galerazi egin dira Kataluña'ko egal batzutan.

30. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zerb herr 1944 00001 Ti kainon legetai? - Makedoniako eskualdean gerla handia egin zuten Eskualdun chahar batzuek badakite oraino zer erran nahi duten mintzaira grekazko hirur hitz bitchi hauk: ti kainon legetai? Zer berri den... han gaindi? Berri hau; lehenik Frantzian, gero Holandian, azkenik Eslavian bezala, airez dabiltzan tropak, erdaraz parachutistes, pausatu direla orobat Grezian. Emeki-emeki hegal guziak mozten ari diozkate hola Alamaneri. Ez da gehiago urrun joaiten ahal. Egia erran, den bezalakoak badu bere doia eginik: ordu da paga dezan...

31. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Nork ez du ezagutzen usoari edo pekadari tiro egitea? Pekadaren hegaldera, ximixta bezen zalhu eta sigi-saga.

32. 1969-1990 bizkaiera antzerkia zubk 0086 (Egal baten gelditzen dira, astiro astiro bertara juan ondoren).

33. 1969-1990 bizkaiera antzerkia zubk 0115 Ez begiratu, baiña egalean dagon emakume a, zuri begira dabil tarterik tarte.

34. 1969-1990 bizkaiera antzerkia zubk 0115 Bestela lotsatuko zan, egaletara obeto begiratu.

35. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak f. zubiaga 0044 Egaleko kereiza-gorringorik gorringora, zortzi zatitan gelditu da pastela eta erdian dagoen Lore izena.

36. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0040 Gure bizitzako etorri ta jarraimeneko zubiaren zimenduak eta egalak ezagutu nairik.

37. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0150 Oiturea zan arimen egunerako, domu-santuetarako, illobietako izenak eta edergarriak garbitu eta egaletako lizunak kentzea.

38. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0028 Lekeitiotik Ondarroara etorran bide nagusiaren egalean asi eta portura doan errekatxoari jarraituz, Barrenetxeako gaztañadiak arte, eta goragotik, Kapitelegi izendun tokitik Oruetatik Beleukira doan bidearen inguruko mugarrirarte, eta andik Aulikizko mendia jo artekoaren barruan gelditzen zana.

39. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak korpus eguna 1986 0046 Enparantzara aillagatutakuan imajiñak eta Kofradixetako partaidiak egaletan geldittuko dira.

40. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak zubk 0016 Zola'k bere Nana liburuan diñoenez, bein andere gurena Satin'egaz egoala, Avenue Villers'eko jauregiko leio batetik begiratu, eta iturri baten egalean jostun bat ikusi ebala.

41. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0076 Bigarren puntuan:
Bide barria egitean, esandako tabernetakoren bat bidetik kanpora geldituko ba litz esandako Ondarroa'tik Berriz'erako bidean eta gero Etxebarria'ri egin leikion luzapenean, bidetik kanpora geratzen diran tabernen ordez beste barri bakar bat egin leikie, bide barriaren egalean, eta lengo zarraren parean, tabernak euren artean gaur dauken bitartea zainduaz, eta taberna barria eskatzen dauan erriaren lurretan.

42. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0066 (TABERNARIA bitartean desagertu egiten da mostradorearen atzetik eta eskubiko atetik azaldu pelikula mutuetako gaiztoen gisan, desitxuratu samartuta: bibote handi bat sudurpean eta halako bitxikeria batzuk; jazkerari dagokionez bere arroparen gainean itsaslapurren garaiko kapa haundi bat soingainean eta hegal zabaleko kapelua.)

43. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00049 Hegal gabeak eta begi soilekoak gehienetan.

44. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak casve amikuze 0010 - Nafarroakoen arabera: lodi, eta hegatz / hegal berdinekin, isuri bi dituztelarik.

45. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0018 Zintzurra korapilo batek estuturik, eta bapatean Auñamendi hegaletako irudi lainozuak malko bilakatzen zitzaizkiolarik, itsumen tristeak hartu zuen eta abestu Gaiarrek inoiz berdinduko ez zuen moduan maitearen galtzea!.

46. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0028 Geroztik, aingeru baten brontzezko hegalak magnetofono triste baten amets pobrea gogora liezaguke....

47. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/1 0108 ETXEAK ETA KLIMA Herrialde batzutan, euri asko egiten du. Etxeak harrizkoak dira. Teilatuen hegalak handiak izaten dira.

48. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0045 Ondoren, marraztu delako hegazti hori eta seinala ezazu zenbakiz edo numeroz non duen - Hegala, isatsa , luma.

49. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0036 - Lanabesak: lanabes asko oraindik harriz eginak, lehengoen tankerakoak: aizkorak, gezi mutur hegal bikoak, lanabes, igeki landuak, etab.

50. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0214 Bibalbio primitiboen mantuak, gorputza gordetzen duten bi hegal lateral ditu.

51. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0214 Bi hegal hauek lotuta daude alde dortsaletik, mantuaren istmoa osoturik.

52. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0214 Mantuaren hegal bakoitza, dagokion kuskuari lotuta dago, maskorrean txertatuta dauden muskulu palealen bidez.

53. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0132 7. Hegalak kiridio moduko gorputzadarrak dira.

54. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0114 Kolorezko masa haundiak pintatzeko, nahikoa da hegal zuzen bat erabiltzea.

55. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak egram i 0029 Bestalde, ahaztea komeni ez diren alderdi kaltegarriak ere eduki ditzake zabalkuntza semantikoak: kalko semantikoak errazago isurtzen dira hizkuntzara, hurrengo adibidean ikus daitekeen bezala: Adierak: ibai baten hegal batetik bestera doan eraikuntza.

56. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0028 Ia autorik ez zen garaikoa eta amona hainbeste txoratu zuten lau hegaletako hegazkin haien hasierakoa.

57. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0028 - Hegal bat hautsiagatik beste hiru han zituzten.

58. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0028 Karlik bera baino lagun zaharrago bati guzti hau kontatu zionean, honek hegazkinek hegalak eduki arren, suziriak * suziri: koetea batere hegalik gabe askoz azkarragoak zirela erantzun zion.

59. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0085 - Eskuineko hegala arpoiz josia zeukan.

60. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0144 Hegalak dardarka, arnas estuka eta itoka zebilen.

61. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. erkizia 0034 Eta gu hegalak gurutzatuta gelditu behar al gara? Noiz arte?....

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0055 Lo jarraitzen zuten biek, bata bestearen ondoan tximeletaren hegalak irudi.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0087 Esna mendeetako zuen lo zorrotik eta ailtxa zaitezte! Zoazte Larrun mendiko malda usaintsuetatik behera! Zoazte bai harkaitz artetik abiada zaluan! Eragiezue hegalei eta zoazte errekasto gainetik, egoitza oihan itsu horretan duten andere ederrei men egitera!

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0087 -... Eta Kupido maitasun piztaileak, Morfeo lagun duela, gure ederren gogoak mendera ditzanean... zuek, zaldunok, handikiok, begira ezazue haien loa, defenda itzazue gaueko erensuge eta izpiritu gaiztoetatik, erauzi gaueko ximeletei hegalak eta estali itzazue maitekiro, hilargiaren izpi gaiztoek ez ditzaten ikutu...

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0073 Aztal erdietaraino jausten zitzaion kotoin inprimatuzko gonan, liranjatan, hegal gorridun ara urdin batzu mokoka ari ziren.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0358 Hiri ere ez diat uste, Iñaki, zeren-eta, oso gaztea baldin bahaiz ere eta soldaduzka-garaiko zurrunbilo horretan murgildurik itolarrian baldin bahabil ere, konturatu bait haiz, edo konturatzen hasia, ezen irtenbidea ez datzala hire buruaren atomizazio suntsitzailean edota edozein drogaren hegaletan (alkohola, esaterako) hire buruaren berreraikuntza premiazkoa geroko geroen luzamenduen esku uztean.

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0255 Eta izeba Teresa W-ekin hizketan imajinatzen nuen: Laborategia hiretzat baina ezin duk globorik egin, txoria izan haiteke baina hegalik gabe, ezkon haiteke baina bakarrik nirekin, ikasi bai baina batxilerra bukatu arte, baina-baina-baina.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0121 Loak hartuko nau berriz ere, Ingumaren hatzaparretan erori eta bere suzko hegalen bidez lepotik helduko nau, biziaren arnasa moztu nahiean....

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0019 Hiri handietako emakumeek hegal zabaleko kapelak eramaten zituztela esan zion.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0019 Hegaletan zulo batzuk egiten omen zituzten, handik zapi bat pasatzeko.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0071 Baina badu hegaletan luma bat berezia, eta aidean hegatsez doalarik bere luma horrek soinu fin bat egiten omen du, arrabita batek bezala.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0009 Gau argian, ilargiaren itzala eguzkiarena bezain nabarmen agertzen zenean, ez zen batere harritzekoa otso-aulia urruti batean entzutea, eta bestez-beste etxetik kanpora ateratzea gogoratzen bazitzaion, hau ikusten zituen saguxar hegalariak beren gomazko hegalekin, karraxi bizian, beren buru gainean bueltaka....

73. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0111 Hegala bailitzen Mamuak bere aurrean hedatu zuen beztidura iluna, eta gero aldendurik, gela bat utzi zuen agerian egun argitan, eta bertan ama bat ikus zitekeen bere seme-alabekin.

74. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0051 Hegal askotako gonak hauek, kolore nabarrekoak.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0274 Gaillaurko lepo honek, ekialdera, Aseginolaza, Tranko eta Uuburuko gailurrak ditu (beren artean Zurkruzgo bizkarra eta Tetuarango hegalak dituztelarik), eta, mendebalera, Eizierretako-gaña eta Gaboñoko gailurrak Katiliturriko lepoa separatzen dute.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0171 Bestela derrigor geure inpresioen pean gabiltza, onenean ere geure memoria koxkorraren hegaletan.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nekazarkit 0736 Hegal horiek gabe, eta nolako altuera duen kontu eginik, jauregi honek, XVI. mendean, halako dorron-arrandia eta serailtasuna izango zuela pentsatu behar da.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0016 Hegalak esku antzeko oin bihurtu zitzaizkion.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0108 Haren hegal luzeak lau metro ukan ditzakete muturretik muturrera.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0108 Itsas ertzetik urrun bizi dira: kometak balira bezala, haizeari eramaten uzten diote, hegalak zabal zabal eginik.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. zelaieta 0146 Gabrielen soziolinguistika. 1967.
Ni apaiz egin nitzenean (edo egin nindutenean, zeren eta apaiz obispoak Gurpide zenak ene kasuan egiten baitu), ene ideia nazionalist-raziztengatik Bilbao hegaleko suburbio batetara Etxebarriko San Antoniora bidali ninduen Bilbaoko Kuriak.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. zelaieta 0146 Handik, Bilbao hegaleko historiak izeneko zenbait artikulo bidali nituen ZERUKO ARGIAra, Gipuzkoako apaiz batek noren izena orain gogoan ezbadut ere, garai haretan Urnietan zegoena eta X. Lete zerritzat zedukanak putakeritzat hartzen zituenak (baina nik idatzi baino ez ditut egin esan nion), eta jendeak irakurri bederen hartaz egin zituenak.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1984 0136 - Zurezko listoiak landu, berauen hegalak dekoratuz.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0271 Proletkulturalistek Errusian ez dute horrelakorik lortuko: Iraultzaren osteko Errusian Alderdi Komunistaren hegal moderatuak lehenengo, eta funtzionarioen hegalak gero, edukiko dute aginpidea eskuetan.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0078 - Apobeltza gora eta behera ari dela hegalei eragin gabe.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0078 Helizeek hegazkina jasotzen dute, eta hegalek gero aidean barrena atxikitzen.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0078 Eztabaida sortu; eta puntu hauek aztertzea erabaki dugu: 1- Nola hegaldarazten dute hegalek?.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0111 Joaterakoan beheruntz bezala egin du; baina hegalak apur batez mogitu, eta goruntz abiatu da.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0111 Badirudi hegalei eragitean, beheruntz botatzen duela aidea.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0111 Hegalak mogitzen ez dituen txori bat aztertu beharko litzake.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0111 Hegalak jexten dituenean, pittin bat altxatzen bide da, eta hegalak gora jasotzean, apur bat behera jexten.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0487 hegi iz. (*XVII ea., 1657). Batez ere ipar. Ertza, bazterra. ik. 1. Muga, bazterra 2. HEGIKA nola adlag. Hegiaren gainean edo hegia erakusten dutela. 2. G. er. Mendia; mendiaren hegala. Mendiaren gailurra; gailur luzea.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0077 Hosto bakunak ditu, hegal horzdunak.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0077 Mirtalen ordena Ordena honek espezie belartsu edo egurtsuak biltzen ditu, normalean hegal osoko hosto bakunekin.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0061 Azkenik, mangladia ere aipatu behar da, itsas ertzetan eta laku gazien hegaletan sortzen dena; honetan lur eta ur inguruneen artean elkarreragin berezia dago.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0157 Tximeleta. Bi behatzekin heldu eta eragiteko, bi aldetara belarri moduko hegal zapalak dituen azkoina.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0051 Gela barnean eraldatu den erleak gela ixten dion operkulu edo estalkia zulatzen du eta gelatik irteten denean, sarritan bere lagunek lagunduta, hegalak zabaltzen ditu, gorputza garbitu eta besteek dakarkioten janaz elikatu.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0095 Hegalez bentilatzen dute eta atzerantz botatzen duten haize-korronte horrek zabaltzen du usain hori inguru guztian.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0039 Arga ibaiaren eskuin ertzean kokatua dago eta bere lurzatirik haundiena Perdon mendizerraren iparmendebaldeko hegalez dago konstituitua, Iruñeko Arroaren hondoa eratzen duten tuparri gris-urdinkaren gainetik nabarmentzen diren irlatxo menditsuetako bat delarik.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0033 Aedes aegypti eltxoaren arrek modu selektiboan erreakzionatzen dute emeen hegalek egiten duten zarata entzuterakoan.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0087 Hegalak modu zuzenean daude loturik mugitzen dituzten muskuluetan.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0087 Hauen erliebea eta aurre eta atzeko hegalen portaera independientea dira intsektu hauen hegal egiteko modu bereziaren zergatia.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0087 Odonatoaren hegalak eta bena eta gelatxo garrantzitsuenak: A) Zygopteroaren aurreko hegala, B) Anisopteroaren atzeko hegala, K: kostala, Sk: subkostala, E+M: Erradial + mediala, Ku: kubitala, A: anala, an: antorenodalak, pn: postnodalak, d: zelula diskoidala, Pt: Pterostigma, ARK: arkuloa, N: noduloa, M: mediala, E1: lehenengo irradiala, E2: bigarren erradiala, E3: hirugarren erradiala, E4+5: lau eta bostgarren erradiala, IR2: interradiala bi, IR3: interradiala hiru, Me: menbranila, EO: erradial osagarria, MO: medial osagarria.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. mujika 0204 Loatzu mendiaren IMko hegalean.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. mujika 0224 * Tontortxikiko (Eguzkitako Gaña) mendebaldeko hegaleko zabalgune batean, 50 m. ezkerretara eta pista gainean 600 m. Orioko Bentetara iritsi aurretik.

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0023 a) Billabonaren gaineko mendiska batean kokatutako Alquizako herritik, Irurako jaitsieraren hasieran, harmarri eder batez hornitutako baserri zahar baten aurretik igarotzen den kamino txiki bat hartu eskubitara, mendiaren hegaletik IMruntz zuzentzen delarik.

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0247 Aiuda ibaia Kapildui mendiaren hegaletan jaiotzen da, Gasteizko Mendien ekialdean.

108. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0247 Bost kilometrotan zehar arroil basati batean zehar doa, harkaitzez harkaitz jauzi eginez, eta arboleztatutako arro eder batean baretuz, berriro ere Saseta herriaren ingurura arte beren estutasuna zabalduko ez duten bi hegal malkartsuen artetik bideratu arte.

109. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0029 Oholezko egal batzuk osotzen dute babesa. Harresi eta dorreak zaipean hartzen dituzte hegal hauek; gizonentzat ere estalpe izango dira eguzkia eta euria direnean edo jaurtikiak botatzen dizkietenean.

110. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0031 Arraina uretan bultzatzen duena gorputzaren suge-mugimendua da, buztanaren laguntzaz, hegalak batez ere orekatzaile gisa aritzen direlarik.

111. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0011 Beste orriko irukien elkartzeak bidea emanda, beste elkartasun batean ipiñi dira, lautuaren barruan, ertzen auzotasuna zainduta, eta beren arteko egal batzuen jarraipena lazatuz.

112. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0079 Bere gain ingurua marraztu, moldearen barruko egaletatik zear arkatza erabilliz, ebaki eta ipiñi margo bizidun kartoi-mee baten gaiñean edota bat baiño geiago ebaki eta berauekin osotasun bat gertu.

113. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0095 Irudia moztu (erlijio-gaia izan bear du eta aal dala antxiñako laukien baten berriztapena), egal guztietatik gain gaiñez erre eta olean itsasten dugu, erditik egaletara indar eta igortziak egiñez (2 irudia).

114. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa g. egaña 0043 Baiñan, ez da lutelestia ikasteko asmoz jendea bidaiak egitera jartzen danik; eguneroko atzera-aurrerak, danak berdintsuak, apurtu edo-ta aztutzeko, lanari iges-egiñaz turismoaren egoalez gorputz-gogoa berriaize indargarriz betetzeko baiño.

115. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0021 Gaztelaizeak sorkaldera bilduez zaroen laiño matasa lodiak galerazten bai ziotzen aitu bide zen illargi laurdenkiari, ta moltso bakoitzaren egaletan margo gorrixtaz uztai meea baiño etzen nabari, edo-ta, iñoiz-bein, izarren aldaerak uzten zituzten ixuski antzo, txingar zirrarak goi zabaldian.

116. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa salmutegia 0288 Joan banendi argi-xintaren egalak artzera, eta itxas-muturreraiño bizitzera; ara ere zure eskuak nau zuzenduko, an zure eskuiñak neri elduko.

117. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak in: errikotxia, itxaspe eta beste zenbait bertsolari 0111 Orio`ko baserri au, itxas-ertzeko arkaitzen gañean dago, kukuarri mendiaren ipar-aldeko egalean, izugarrizko bakardadean.

118. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0012 San Lorenzo mendi aundiaren egalean dago, ospel-aldera.

119. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. bergaretxe 0079 Ulzama-ko ikazkiñak eta Baztan-go agure zaarrak txapel urdin aundia eraman oi dute, buruan aurre-antzera jarria, egal gisa baliatuz.

120. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm inauteria 0031 Gai onetzaz Julio Caro Barojak diguna oso kontuan artzeko da iñondik ere, ta auxe da: iñakina ta iñakindu itzak, antxiñakoen burla gogai ori zeazkiro adierazten al digute, ala beste nonbaitera jo bear degu aztarren billa? Jakingarri da Caro Barojak bere liburu EL CARNAVAL izenekoan, 43 orrian, Iñauteri ta kideko izenei buruz diona. Manuel Lekuonak ere, MOZORROS Y LUPERCOS deritzan idazlana ba du aitagarria, EUSKALERRIAREN ALDE aldizkarian agertua, XVII alea, 50-56 orr. 1927 urtea. Iaute ta erromatarren otsailleko lupercales otsokundeak alderatzen ditu. Februas zeritzaten zeremoniak ziran ain zuzen Lupercales aldiko jaikizunik nabarmenenak, eta Februa oiek garbikunde indar berezia omen zuten. Ortik Februarius illaren izena. Garbikunde ori ontan zegon, besteak beste: Pan jainkoaizunaren apaizek Erromako kaleetan zebiltzenei auntz-larruz egiñiko astinkaiaz ematen zituzten zartatekotan. Lekuonak dasaigunez, gure Iaute, iautu itzetik letorke (A. N. Mendiburu), orain darabilgun txautu edo xautu orren aldakizun, eta garbitu, astindu, jo ta zartaka garbitzea esan nai du lixiba jo, xuritu, ezabatu, laterazko februare-k bezelaxe. Azkue`n Iztegian (I alean, 58 orr.), Aratuste agiri da, aragi ta uzte itzez osatua. Dakigunez, gai ontan jakitunak bat datoz, Carnestolendas deitura bezela, berrogeikaro ortan carnes tollere, aragi uztea kristau lege baita. Lekuonak, Iñauteri deitze ori, Gipuzko erdialdeko bezela jotzen du; Iñaute ta Iñote, Bidaso egaleko; Iñoteri, Ipar Naparroko; Inhauteri, Ihauteri edo Ihaute Benaparroan; Iaute, edo laburtuz Iote, Laburdi, Salazar ta baita Oyartzun alde batzutan ere.

121. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0352 Kaiolok goizaldera eta arratsaldera ipiñi bear izaten dira, ginga beroko txolartetan, albaitanez, erabat ez kentzearekin beintzat, itzalean, eguzki gorritan burniariok erretzen iartzen bai dira eta erleei egalak xixkarratutzen zaizkie.

122. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0003 Goza dezagun doi bat ixilen ixila,
Izan dezaten beti bihotzek hegala.

123. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia f. nesprias 0002 Haizea eman eihar hegalean
Zure arnasa
Askatasuna.

124. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0090 Erakusten du ere, fedeak zer argia ekartzen dion langileari: Jainkorik gabe, otoitzik gabe, bortizki lanean ari den gizona, hegal bat baizik ez duen xoriaren iduriko da, lurrari josia.

125. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0056 Eskual jokorik ederrena da, hori ez diot apalik;
lasterkatzaile miresgarria, ez dauka bertze itzalik,
xoria bezain erne badoa, alta ba ez du hegalik.

126. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0215 18) Berastegin haizeak
zituen hegalak
aintzinako karlistak
eta liberalak.

127. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Atzetik dakarten harrobiak, berriz, itxaropenaren hegalak zabaltzen ditu.

128. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak izeta 0001 Goizean jeiki ohetik eta non nagon eginik galde, diot:
Aurrean Baztan daukazu, gibelean Erro alde,
ezkerretarat Eugi herria, eskuin alderat Luzaide,
zure guziak Nafarroaren hegalen azpian daude
.

129. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Bizar luze bat, papoan beheiti; xapel handi bat, hegal zabal batzuekin; gerrian, arrosario eta sainduen erlikiak dilindan; kapa bat, arrain-beharriz estalia; kuiatto bat, makila bat....

130. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.j. arrizabalaga 0001 Portoko egaleta eldu eran, patroiek diñotse Erramon`i ta bapor aldrako lagunei: - Mutillak, ikustozue bandera trapu gorrixe... Eziñ ba urten... Alan ba, ordu batzuk beintzet oge ganien egoteko modue.

131. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Badira asko hegal buluzi, arbole landaren beha daudenak, ferdailtzeko, bai-eta-ere, hegoak buhatzearekin, kantuz hasteko artzain kantarieneri nagusi.

132. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. irigoien 0002 Meza ondoan elkarri agur egin genion eta ondo ohartu nintzen asko estimatu zuela Euskal Herriko beste egaletik Pirineo mendi altu haietaraino joanik ni han ikustea, hain zuzen ere ondo zekielako, noski, berari behin baino gehiagotan zenbat kostatu izan zitzaion beretzat mugarik ez zuen Euskal Herriko beste muturrera joatea.

133. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak satr 0001 Ezin dut kasik sinetsi Baigorri hegeleko mendiak eta oihan zokoak mutu geldituak direla, kaiolatik xoriak ihes eginik.

134. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak satr 0001 Ez nintzen han eta ez zintudan, urzoa hegal jota bezala, lurrera erortzen ikusi.

135. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arrinda 0001 Neurtu egizu Aralartik Zubero-Benabarra-Lapurdira, batetik; Naparroako egaletara, bestetik; Bizkai eta Arabako lurraldeetara irugarrenez eta ikusiko dozu mendi-kate au erdi-erdian dagoela.

136. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0002 Halako batez burdinez jantzitako zaldun famatu batek hobe deritzot izena ez aipatzeari ezpata zorrotik atera eta hego bat ondo-ondotik ebaki zion eta hegalari elbarria, hiltzear dagoen euliaren antzera, hegal bakarra astinduz geratu zen lurrean, airean berriro altxa ezinik.

137. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 - Mendiaren izena Ereñusarre da, ta mendi orren egalean Santimamiñe koba-zuloa dago....

138. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa eszaar 0059 444. Baratzako etsairik aundienak, etxeko oilloa ta auzoko mutilla
445. Bargan hostoa erditik gora hasten denean, hiru egunez denbora txarra. Barga, Urbasa mendiko ipar aldeko hegalari esaten zaio.

139. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00157 Zeanuri non dan esaten noa
nire lenengo bertsoan,
erri au dago Araba eta
Gipuzkoaren auzoan,
Arratiaren buruan eta
gure Bizkaian altzoan,
Gorbei mendiko egalean ta
bere babespe gozoan.

140. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0108 Lau landa berde, lau-lauak, basamortuaren hegaletaraino ihestuta gero, jabebakotuta egozan.

141. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0108 Zingira usain hezea nabari zan basamortua amaitzen zan hegalean, goibeltasun hutsezko erresuma isilari behelainozko hesia estu ezarten eutsola.

142. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0150 Igarri egin dau, Nortxuk, benetan horixe gogozko dozuna, ezpanen hegaletatik dariotsun zahi-birrin gozoa ikusi dauanean eta, hausnar zelan egiten dozun begira daukazula, igarri egin deutsazu, zuk zeuk be, ikustaldiaren azken uneak luzatzeko ahaleginetan dabilela, begiak erabat goibeldu egin jakoz eta.

143. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00253 Egunez mugek ez dabe izten infinitua irudikatzen, baina gauez bertan zagoz eta zure pentsamentu eskandaloso bat espazioan erabat aske eta detektagatx nabigatzen ikusten dozunean, ahalguztiaren hegal bat joten dozu, beste zenbat eukiko dituen ez badakizu be.

144. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak markina-xemein 0206 Eraikinak elizpea dauka ipar eta sartaldeko fatxadetan, eta haren paramentuan elizburuan zulo erritualak daukezan hilarrien hondakinak ikusi daikeguz; hondakinok Oiz mendiaren hegalean dagozan eta X. gizaldian datatu daitekezan baselizetan dagozanen parekoak dirala esan daiteke.

145. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Adibidez, tximeleta jakin batzuen hegalen kolorearen kasuan, homozigotikoak beltzak (CBCB) edo zuriak (CZCZ) dira, baina heterozigotikoak (CBCZ) grisak dira.

146. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 ALELO KODOMINANTEAK / Bitarteko herentzia / Karakterea: tximeleten hegalen kolorea / CB= beltza CZ =zuria / GENOTIPOA FENOTIPOA / Homozigotikoa / CBCB beltza / CZCZ zuria / Heterozigotikoa CBCZ grisa / Herentzia kodominantea / Karakterea: gizakiaren MN odol-taldea / LM=m taldea LN=N taldea / GENOTIPOA FENOTIPOA / Homozigotikoa / LMLM M taldea / LNLN N taldea / Heterozigotikoa LMLN MN taldea

147. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/bbb1 0142 Hegal guztiak tolestatuta 4Tolestatu: Doblatu ateratzen dira: izan ere, horrela ez balitz, askoz ere leku gehiago beharko lukete barnean egoteko, eta kanporatu ere nekezago kanporatuko lirateke.

148. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0057 Baleak, uretan bizi denez, hegalak ditu mugitzeko.

149. 1991> euskara batua ikasliburuak x. goia 0072 - Hegal zabalak.

150. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Kinok harrizko meta hura inguratu zuen, eta orduan, haren alboan, hegal txiki baten azpian, ostra handi-handi bat ikusi zuen, bere motako animalia gazteago guztiengandik banandua.

151. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Maskorrak erdi zabalik zituen, ostra zaharra seguru sentitzen bait zen harrizko hegal haren azpian eta arrosa koloreko giharreen artean ametsezko diztira bat ikusi zuen ostra itxi baino lehen.

152. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0092 Bere globoak bapatean garaiera galdu zuen eta espaziorantz igo zen lehenengotako hegalari ausartak bizia galdu zuen.

153. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0065 - Kuartzek gozoki astintzen dituzte hegalak uretan.

154. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0065 - Kuartzek zakarki astintzen dituzte hegalak uretan.

155. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0065 Kuartzek ez dituzte zakarki astintzen beren hegalak.

156. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0065 - Ahateek zakarki astintzen dituzte hegalak uretan.

157. 1991> euskara batua ikasliburuak irudi-hiztegia 0112 Arrainek hegalak dituzte, mugitu eta igeri egiteko (35. or.).

158. 1991> euskara batua ikasliburuak irudi-hiztegia 0112 Horiek ere hegalak dira. (73. or.)

159. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00105 Mendi-hegalek estaltzen dituen landaretza belaki eskerga bat bezalakoa da: euriaren higatze-lana moteldu eta gero, milioika litro ur gordetzen ditu; ur hori pixkanaka lurrean barneratuz joaten da (zoruak aberastuz eta akuiferoak betez) edota hegalean behera poliki irristatuz.

160. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00105 Hegal biostatiko horietan, iturbegien emana uniforme samarra da urtean zehar, eta oso-oso gutxitan agortu ohi dira.

161. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00104 Haizearen energia horri probetxu ateratzeko oinarrizko operadorea turbina eolikoa dugu, aurretiko gisa haize-errotaren hegal gurutzatuak dituena.

162. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00104 Helizea: Helizearen hegalen azalera hegazkin baten hegoena bezalakoa da.

163. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00104 - Zutoin birakariak: turbinen muntaiak bere zutoinaren gainean biratzen du ordenagailu baten kontrolpean; honela, helizearen hegalak beti egongo dira haizeari begira.

164. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00055 Batzuetan horma hauek ez dira teilaturaino iristen, hormaren eta teilatuaren artean, teilatuaren hegalera arte, metro bat edo biko hutsunea gelditzen delarik, baina oholez itxita ganbarari dagokion zatian.

165. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00054 Aldapan behera abiatu zeneko hegalak hazi zitzaizkiola ematen zuen.

166. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0038 Eta berehala hegalei eragiten hasi eta flop-flop-flop eginez, nire muturretik gertu-gertu pasa, eta gero pagadian barrena galdu zen.

167. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. ugarteburu 0106 Orduan, miraria balitz bezala, amantal zuri luzea eta lumazko hegalak zituen aingeru itxurako irudi batek ni ohepetik atera eta salbatu egin ninduen.

168. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0046 Bere hegal beltzen luzeerari esker oso hegalari trebea da.

169. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00137 Kerubinek beren hegalak zabaltzen zituzten kutxaren toki gainera, eta estaltzen zituzten kutxa eta kutxaren hagak; eta han dago kutxa gaurdaino.

170. 1991> euskara batua liturgia garizumaldia 00030 Hark aterako zaitu ehiztarien saretik,
izurri galgarritik.
Bere hegalez babestuko zaitu,
bazoazke ihesi Beraren hegalpera:
babeski eta oskol zaizu Haren leialtasuna.

171. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0165
Hemen itxadoteko agindu digute eta hementxe,
ezeren esperoan,
kriseiluaren azpian, intsektuak bezala,
argitan, bonbila ukitzez
hegalak galtzen. Int-sek-tu bat bezala
zatituak, zailkatuak.
Beste batzu uretaruntz doaz zuzen
zuzenean,

172. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0077 Aingeru amorosari zer gertatzen zitzaion ba, orhoitzen?
Haurra bere baitan galdua.
Paper xurian, zaldi bat urdiña, bi hegalekin, jalgitzen
ari. Haurrak dio horrela paperretik hegalda ditaikeela eta
joan menturaz Pekinera edo Borneora. Orain zuhaitzak
sortzen, luzatzen eta haurrak dio hain hainbertze
haundituko direla nun zerua hunkituko duten eta
pintatzen ari den erreka hori zabalduko dela, itsaso
bilakatuko dela eta munduko arrain bitxienak, mola
molak hain beldur egiten dautatenak (haurra xamurki
nitaz trufatzen da), arrain gabargiak, Groenlandeko
himantolofa, bi mila metro beheitietako osinetan soilik
aurki daitezkeen zintzur-handiak, eta oraino beheitiago,
lau mila, bortz mila metrotako hondalezeetan mugitzen
diren lasiognathus saccostomak eta gigantactis
macronemak, eta bertzeak ere, argiz egarri diren arrain
hegaldariak eta ere nik hain maite dituztan
itsasugaztunak, zeri oniegiak, beluga xuriak, delfin
jostakinak, han biziko direla.
Haurrak haur direlarik. Desiraren hegaletan.
Haur direno...

173. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00027 Parkea bizkarrean laga ahala, gero eta jabetzenago nintzen, han, mimosaren hegaleko jarlekuan jazotakoa aparta izan zela niretzat eta beste batzuk ezagutu banituen ere, Rita besteko emakume osorik ez nuela kausitu sekula.

174. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0092 Berak txamarraren hegalari heldu eta ez zion nire galderari erantzun.

175. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0250 Larruzko hegal baten atzean, eskuineko hankaren azpian, autoa gidatzen noan bezala, ezkutuko konpartimentu bat zegoen.

176. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0042 sudurraren hegalean lipar batez berandatzen dena eta ezpain ertzean mingainarazten duena bere aurpegia ezertarako ez mugitzen ahaleginduz berau gotorkiro desegin ez dakion

177. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00070 6. Bertantxe aldatu zuen antolaketa: hiru lerro eratu zituen gudalordeekin etsaiarengandik hurbilen zegoen eskuineko alboan, manipuloetatik banatu zituen habailariak eta gezilariak, hegaletan ipini zuen zaldieria guztia, eta bere soldaduei uneak eskatzen zuenez labur hitz egin ondoren, lautadara jaitsi zituen gudalerroak eratu zituen moduan, lehen lerrokoak zeharka zihoazelarik ampsup207; Lehen lerrokoak ezkerreko hegal bezala eratu zituela esan nahi du zeharka (transvorsis principiis) zihoazela esatean..

178. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. arozena 00090 JOKALARIAK: Guaixará (buruzagia); Aimberé eta Saravaia buruzagiaren morroiak; eta Tataurana, Urubu, Juaguaruçu, Caboré hauen lagunak. San Sebastian Rio de Janeiroko eta San Lourenzo aldeiako zaindariak; Aingerua hegalak margo bereziekin; bahitutako indiarrak eta gaztetxoek dantzari eta kantari.

179. 1991> euskara batua saiakera-liburuak industri ondarea 00092 Hurrengo urtean Tuberkulosiaren aurkako eta Toraxeko gaixotasunetarako Kontsultategia eraiki zuen eta eraikina Zaharren Egoitza-Ospitaleko hegaletako bati lotuta altxatu zen. 60ko hamarkadan, 1969an, enpresako langileentzat ostatu bat eraiki zen Santa Kruz kalean.

180. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00083 Ramallo ez zentralei itsatsi, hegaletara eraman itzak, ea atzetik jarraitzen zaizkian, leher eginda bukatuko ditek, eta ez ahantzi, zernahi gertatuta ere, berdin segituko diagu.

181. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00196 Jaizkibel eta Ulia garaiegiak ez diren arren (Jaizkibelek apenas 500 metroak gainditzen dituen, eta Ulia dezente apalagoa da), beren hegalak ia elkarzutik amiltzen dira itsasora.

182. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00196 Jaizkibel eta Uliako hegaletatik hainbat material tona erauzi zen direlako zereginak burutzeko.

183. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0479 Haur bataiagabeak, irudimenaren hegaletan, eguratsean nahiz lehorrean nahiz itsasoan zehar gogoematen ditu 24 Quito'n arrebarekin, in: Euzko-Gogoa, 9-10zk., 1951, 20 or..

184. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. aldezabal 0071 Hegalen zatirik baxuena, era berean, Behe-Kretazikokoak diren sedimentu margatsu eta buztintsuek betetzen dute.

185. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0023 Baserriak, hiritik aldenduz goazen heinean mendiaren hegal desberdinetan sakabanatuz doaz.

186. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0040 350 m-ko kota inguratuz bere NW hegaletik, bide-zidorra barnekalderantz abiatzen da Tontorramendi edo Aldabeko gainaren SE-tik, pinudi hostozabal bat zeharkatuz.

187. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0040 Orientatzeko erreferentzia gisa, eta Jaungoikomendi hegala inguratzen amaitu dugunean, aurrez aurre bi baserrirekin egingo dugu topo Imintxola eta Damakorta belarrez ongi hornituriko zelai batean.

188. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0063 Urkita edo Urkitzako tontorrera igoko gara (916), bere Ekialdeko hegaletik mendia inguratuz, Harriurdineko Lepoaren (822) inguruetara heltzeko.

189. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0017 Lizuniatik Lizarrietarako igoera bide on batetik egiten da, Ibanteliko mendiaren hegaletik trabeska.

190. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0106 Posible da aukeran ibilbidea laburtzea, mendiaren hegaletik egiten den zeharkaldi handia erdibidean utziz, handik zuzenean iparraldera jaisteko, Monasterioguren aldera.

191. 1991> euskara batua saiakera-liburuak intelektuala 0129 (...) uste du, bistan da, ezkerreko hegalak gertaeraz egiten zuen interpretazio hau burugabea zela, eta anarkisten gaitasunik eza edo traizioa zirela estuasunen arrazoiak:

192. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0106 Salto txiki bat egin, hegalak luzatu eta, sabelarekin lurra laztanduz, guk oraindik ikusi ez dugun zomorro edo mamarruren baten bila abiatu da.

193. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0106 Ez bakarrik hegalari azkar eta zolia delako, bere migrazioetan milaka eta milaka kilometro egiteko gai delako baizik.

194. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arte modernoa 0245 Frank Lloyd Wright, haren laguntzailea, ospetsu egin zen 1901ean Belardiko Etxeak izenekoen bitartez: apalak, espazioa artikulatuz, leiho zabal korrituak hegalez babestuz eta galeria eta terrazen bidez barne eta kanpo artean komunikazio konplexu batez hornituak.

195. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00056 Baina nork nahi du egiteko horietan beti hegalak erraz aritu? Goazen hortakotz errazkiago beste kultura guneri!

196. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0243 Itxura aldetik ikusiz gero, erantzuna itaunarengandik banandutako agirian eman izaten zen erreskripto arruntetatik itauna egindako agiriaren egaletariko baten oharra eginaz erantzuna ematen zen adnotationes izenez ezagututakoek bereiztu ziren.

197. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Beheko bailaran eta inguruko tontor zorrotzen hegaletan laino txuri eta grisak ikusi ditugu, bukaerarik gabeko ertz zorrotzak, elurrak borobilduak, ezkerretara Everesteko Kangchung aldera doana, eskuinetara Nuptse aldekoa eta aurrez aurre Lhose Shar erakutsiko ziguna izan behar zuen, (...)

198. 1991> gipuzkera bertsoak m. zapirain 0022 Berdin da hamar graduz
neguko geletan,
nahiz berrogei graduko
eguzki galgetan.
Erniotikan be(he)runtz
dauden egaletan,
laian edo ondiuan
nahi dezun lanetan.

199. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Arrabots handi batean, sai hura erori da harria bezala, hegalak bildurik eta ez da sekulan itzuli.

200. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Etorri da hegalak zabal ibiltzera aran hunen gainean, batere xede zehatzik gabe, desira lauso batek bultzaturik.

201. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0255 Guziak asmu huts batzu zitian, muinetako bide zeihar batzu, hunaraino heltzeko hegalak: aldiz zerua, zerua duk egia bakarra, barnean nizanez gero!

202. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1998 01531 Leintz-Gatzagako hiribildua Deba ibaiaren goi-ibarrean dago kokatua, ibai hori jaiotzen den lekutik oso hurbil eta ibarra ixten duten mendien ekialdeko hegala leuntzen den leku batean.

203. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0011 Hegazkina Gasteizera zihoalarik, putre bat jo eta hegal bat galdu zuen, lekuko baten arabera.

204. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1996 1484 Azkenik, 29. artikuluan erregulatutako hegalkin itxiak kendu egin behar dira indarrean dauden Antolaketako Arauetako Hirigintza Arautegiko 27. artikulura ez delako egokitzen, eta ondorioz 0.80 m-tan murrizten da 30. artikuluan erregulatutako gehieneko teilatu hegalaren dimentsioa, horrela zuzenduta geratzen direlarik 50, 51 eta 52. artikuluak.

205. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1997 0009 Eraikinaren gehienezko orrazea BH+1 izango da, hegalerainoko altuera 7 m.-koa izango delarik.

206. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1992 0007 Hegoaldeko muga: Arangioko gurutzetik, San Cristobal baselizan zehar, Arangio basoko mendebaldeko hegalean barrena Lesiagako mendibizkarreraino.

207. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0008 Noiz arte holako aro hitsa, bakearen urtxoa nehorat ezin airatu, hegalak moztuak balitu bezala ?

208. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00031 Ant.- Badakizue zer esango dizuedan? Birentzako dagoen lekuan hirurentzako ere badelako esaldi hori gezurra dela. Hara, Usoko errekako hegal batean dauzkat bost erlauntza. Beste batek handik urrutira gabe 17 erlauntza jarri zituen joan den udaberrian, eta ez hark eta ez nik eztirik. Iaz ere urte txarra izan zela, baina nik eztia izan nuen. Urnietako Igerategi aldean dauzkat beste bost, eta han ere bada paraje hura gustatu zaion bat.

209. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Max Ernst-ek asmatu zuen 1925ean marruskadura edo igurzketa moduan egindako frottagea, eta, hain zuzen, berez eraikitzailea eta konfiguratzailea den intelektoa irudiaren konposiziotik kanpora utzi eta irudiari berari darion irudimenaren hegaletan uzteko erabiltzen zuen.

210. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0051 Ez dezaen ikus, ejerki hûilantzen da.
Bospasei, arakeihiltin bati, lotûrik da,
tiraka eta tiraka,
puxka baten ûrratû beharrean.
Beste hainbeste, gibelean,
beren aldiaren haidûrû.
Arteka ari dira moskoka.
Ikusten dûelarik, hegalak zabal,
hartzen dûe hapataka, (...)

210 emaitza

Datu-estatistikoak: