XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera administrazio-idazkiak jauparijak 0010 Txapel eta bularrean ezkerraldetik, guztiak erabilli bearko daben GUDAL-JAUPARITZA ezaubidea onangoa izangoda: Pax Christi izki-alda zuriz: barrua gorriz dana areitz adarbi ezez baranoturik eta ikurdi itxuraz.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0072 Goizean-goiz jagita joan larriñera ta eskatu ebanez jazo zan: zarpa edo artulea iñontzez ezo-ezo egoan eta inguru guztia legor-legor.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aranzazu 1932 0241 Jarraitzen dio mutillak, eta batere uste gabe orra nun arkitzen duan Arantza eze baten gañean Ama Birjiñaren irudi txiki bat, bere Seme Jainkozkoa besotan zeukala eta aldamenean txintxarri aundi bat.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa i. albisu 0013 Zenbat egon ote diran gaiñ artan, lorategi bat bañon politago diran mendi-babes ayi begira ezin asperturik! Errnio'z bera ta beste alde guzietan zugazti mardulak, pagodi, gaztañari, ariztegi ta era ugarizko zugatzak; garoleku ezeak, baso ta zelai, soro ta belardiak eta an-emen banaka-banaka, galdurik bezela, uso txurien antzeko baserri ederrak....

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je med 0012 Hori zeren gure bularrek, irautekotz nahi baitute barnerat aire heze eta berritua; zeren ahoak ez baitezake nehondik sudurrak bezain garbiki eman aire bularrek galdegiten dioten heze ala beroa.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je med 0012 Airea hein onean ezartzeko, orozbat bero eta heze (berriz ere diot), ez da sudurra bezalakorik, bere xoko-moko eta bihurguneekin.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Ardura ikhusi den gauza da uri anhitz eman duten neguetarik lekhora ogia chuhur heldu dela; hotz gehiagorekin eta heze gutiagorekin hobeki emaiten ohi baitu.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Arthoari aldiz kalte baizik ez dezakokete egin, itzal egiten baitakote buruari eta bai ere hezea han begiratzen.

9. 1940-1968 bizkaiera poesia s. muniategi 0049 Benetako udaldi ederra zan bai,
eta, egunbera,
arratsalde argi eta, eguzkitsuz,
baserri bideai gozoro iarraituz
ibilliz-ibilliz,
arto-garitzaz,
belardi ezez...
nere soin eta,
biotz-begiak eder-kulunkatuz,
ai! ze nereratze pozgarri,
ipar aize biguna zala
egun garbiaren
arnas bizi!
.

10. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 1333 Egur ezean au gertatu ba'da, zer gerta diteke igarrean?

11. 1940-1968 gipuzkera poesia s. muniategi 0039 Eta, goi, bidari taldeak duazten bitartean,
arnas billa, biderik bide... bai, ondarreta,
zelai, errekondo, itzalpe atsegiñetara,
eguzki ta aize billa duazen bitartean,
ni ere, nereak narama bai, zerbaiten pozez
tantai urtetsu, larre, soro ta, baserriakin
unea, uneka gozartuz, bideari galdetuz,
bideak narama neretua, bere oñots ezez...

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0178 Menalk'ek- Goxoa, aldiz, ezoa ereintzentzat, gurbiza aume titigetuentzat, sarats biguña ardi ernarientzat, eta neretzat, Aminta soilik.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0357 Baiña Iainkoaren zer-danetik beretik ez-baiña, ezer-ezetik oro egiñak diralako, ez baitira Iainkoa dan bera, guzietan aldartea ageri baita, naiz geldi daudela Iainkoaren betiko etxea bezala, naiz alda ditezela gizonaren gorputz-animak bezala.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Zenon'en garaian, ordea, giza-gogoari biurriki kuku-egiten dizkion benetako korapillo zaillak edo, zimardika utsak, gazte azkar aren itzetan eze sortzen ziran.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a.m. garate 0046 Gaur munduan ageri dan krisisa Gizadi-batasuna-ren sentimentu ezetik dator.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak muxika 0014 Etzaitu naigabetzen atzo mardul eta eze, gaur orixka eta landugabe diran baratzak ikusteak?.

17. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 0011 Itsas leihorrerat itzultzean Miarritzeko etche airosegiek beren egoiliar presatuen manera sorjesek gogoa ilhun lezagukete, Donianen ez balitz arratsetan, itsasotik untziek ekharri usain heze gazi eta azkarra, Larrunetik jeutsi hegoaren hats burchoragarriarekin gozoki nahastekatzen.

18. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0067 11. Urteak (gitxi gorabehera)
12.Tokia: hezoa, lehorra, laiotza, eguzkibegia...
.

19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0096 Atari hezean, zintzilik dagoan bonbila hitsak horitasun apalez janzten dau mailadia, eta horma zartatuetan itzal zabalak dibujatu.

20. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0076 Urretxindorrak bere txorotxiorik gozoenagaz, illobi urruneko bakartasun ixilla abestu eban, bere larrosa zurien usaiñ eta erri-miña abestu, baita be, saretz orlegieena, bizidunaren negar-tantalkaz azitzen dan bedar eze-guriñena, illargia illobe otsak laztantzen....

21. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0015 Ez da harritzekoa mitologia batzutan berba hezoa eta berba legorra jartzea bata bestearen aurrean: hizkera hezoa (uretakoa) hizkera bersortzaile sinboliko eta motopoietikoa pentsamendu razionalizatzaile agorraren ondoan.

22. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0015 Uren barruko fluktuazioak bazter batetik bestera garoaz beti bitarteko espazio moduan geraturik; 1. Illich-ek dantzearen sigi-saga artikulatorioan eta berbea bere mogimendu hezoan deskribatzen dituan eran.

23. 1969-1990 euskara batua antzerkia k. santisteban 0050 KORUA @- Gero, gau osoa dirauten dantzetan, bakante legez, neure oin zuria higiko dut, aire hezean neure lepoa eragiten, ehiza ankerretik ihes egina, ongi ehundutako sareetatik jaregina eta ehiztariek txakurrak kiñatzen haren lasterketa kilikatzen dutenean oreinkumea larretako atsegin berdeetan jolasean ari den bezala.

24. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0015 Gorputz mindua garraiatzeko
abaildu dira zangoak,
haitzulo baten hegi hezean
gelditu ditut pausoak.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00113 Eta mendi gailurretako giroa hezeagoa da, eta belarra ugari eta gozoagoa.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0053 Gaztainondoa, izeia eta goroldioa alde hezetako landareak dira.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. antiguedad 0040 lndize hau ondoko formularen bidez lortzen da: non: Q - urteko lehortasun-indizea (Emberger-en ustez), F = urteko batezbesteko prezipitazioa (mm.), M = hilabeterik beroenaren maximoen batezbestekoa (ampdeg;C), m = hilabeterik hotzenaren minimoen batezbestekoa (ampdeg;C) , Hortik egin da Penintsulako lehortasun-mapa (Galvez Cañero, A.; Porras Martin, J.; Llorente Herrero, L. 1.967), berton aztertu dugun eskualdea maila heze eta oso hezean aurkitzen delarik.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0176 Atlantikora irekia dagoenez, ozeano horren haize hezea hartzen du.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0191 Ifarraldean, kantauri itsasaldean, euri asko egiten duelako klima hezea dute eta baserri-hustiapen txikitan garatzen da lurlantza.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gipuzkoako geografia 0004 Bi dira guzti honen arrazoiak; bata, latitude hauetako dinamika atmosferikoa, sistema frontalen ugaritasunarekin, eta bestea, orografia, mendikate paralelo sorta bat agertzen bait da, Atlantikoko masa hezeak datozeneko zonei perpendikularra dena.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartea/oho 0056 Funtsean bi lautada mota bereiztuko ditugu: Sekain lautada eta Lautada hezea.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartea/oho 0056 Lautada hezea mendi arteetako haran zabaletan kokatzen da; edo, baita, mendi eta itsasoaren artean ere.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartea/oho 0056 Lautada hezeko soro-landaketa ez da eskualde guztietan berdina.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. garmendia 0051 Inguruan zelai berde eta hezeak.

35. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0034 Azken ikutuak esku dardartiz:
jo dut egur-muin sakon-hezean,
nire eskuetako odolez bustiz.

36. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0144 Oraindik ezeak zaudete
oso ezeak
ezi ezinak
zori zuria
ixuria.

37. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0144 zango bi zoli
amets...
zinzarri ezeak
eta
ziria.

38. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0007 Nire gelan ateak, zur zaharrezko marroi iluna,
deskriba dezake malko eta irribarre; leihoak,
zuri argia, kristalaren transparentziaz
nolako desirak abiatu diren jakin badaki;
pareta berdea, eta hezea,
hormairudiz betea; lanpara baten alboan
ohea, ametsetarako bazter enea; armarioak,
erdi zabalik, inolako lotsarik gabe erakusten du
ezordenuz pilaturiko arropen irudi anizkoloreduna;
ispilurik ez;
erdian, elkarri begira, mahaia eta aulkia gaurko ia
arratsalde guztian nirekin bat izan dira; lurrean
baso bat ur, banaizezpanaiz egarri.

39. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0040 itsasertzeko bidai hezea,/ hegoaldeko haize epelaren laztan alaia //.

40. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0063 Hare hezean zeratzen haren izena nago

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0101 Berehala korrika hasi zen oinek lurra ia ikutu orduko altxatuz, belar txarrek arrastadak egiten zizkioten bitartean beren loretzar heze eta kiratsez.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0012 Goizeuri lasa ari da atertu gabe eta giroa guztiz heze dago, bustita, blai.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0067 Zuhaitz bat bere hosto berdeekin, ikusi nuen txoko argi batetan, nere izena izkribratuta zuen eta izenaren erdian iltze buru haundi haundi bat sartuta zuhaitzaren odoletan, bihotzeraino, ikusten nuen guztia bihurtu zen berde eta koloretsu, loreen eta tximeleten dantzan argi, eguzkiaren eta mendiaren edertasunaren osasuna, belar heze berdeetan etzan nintzen, zuhaitzaren adar hostodun berdeen itzaletan.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0027 Sirena baten soinua euri lanbroaren kortina hezea eta horiztatua urratuz, teilatuetan zehar irristatzen da.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0021 Xoriek heze-hezerik egiten zuten hegaz.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0007 Atzekaldean mahats aihen baten azpikaldean mahai batzu zeuden; hantxe bildu ohi ginen igande arratsaldeetan inguruetako taberna zaleak, edatera zela, bola jokura zela, eta Venus jainkosari eraspen egin nahi ziotenak beren suharra sasi hezotan itzaltzera.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0056 (...), eta errepika penosoa isilarazteko ezin bestean, sabel hori, biguin, epel eta hezea azpihezurraren kontra hestutu beharrean ikusten naiz, haren horitasun biguina eta epeltasun heze nardagarria neure azalean sentitzera.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0075 Apenas bi odol tanto deskoloretu eta hotz irten ziren eskumuturrean ezpain heze bat bezala loratu zen irikiduratik esan zuen beste mundu batetatik mintzo litzatekeenaren abotsaz.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Erresonantzia metaliko horrek lagundu zuen nire amaren ihardun guztia bere hitzak mailukatuz bezala, mailukatu nahiz bezala, haren sabel heze biguin epel errepelentearen barnean preso gertatzen nintzen bitartean.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Sabel hori biguin epel eta hezearen kontra bere biguintasun epeltasun eta hezetasun errepelenteak sentituz, eskuak zain urdinez jositako bular horistatuen leuntasun koipetsuan irriztatuz, xilbor korapiloak hersten duen, eta itzal beltz horretan galtzen den masa biguin horren misterio iheskorraz jabetu nahirik, itsas haserrearen burrunbadak, mendebalaren xistu zorrotzarekin nahasturik apenas estaltzen duten maldizio betikoa isilarazi nahiean.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Aita bezala hi ere. Oihal haizetuek ezin izkutatu duten haragi heze epel eta biguinaren lotsa ta beldurraren aurrean, bide batez higuin eta liluratua.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0031 Urrinak hezeago, lohitsuago bilakatzen ziren.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0065 Ondo handia zen, baina mendeetan zehar etxeratutako trasteek eta traste horien gainean pilatutako hauts usain hezeak bertara sartzea galerazten zuten.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0078 Orain, hanka-besoak zalutasunez luzatzen zituela, bidaia nekosotik bere baitaratzen zen, eta ardi baten marrakak, eta arratsaren argi murriak eta lur hezearen usainak inpresio estraino bat gogoratu zioten.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0015 Emaztearen borondatea ere desbideratzen hasi zen bere adiskideengana, bakardade berdinetara orduak ematen zituztenengana, ibilaldi luzetara, hitzik eta solaskiderik gabeko ordu hezetara, Euxebiok sare, tresa, arraun eta otarrei luzatzen zien begirunearen ordainetan.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0309 Gesalezko gandu heze bat zerion itsasoari; izarrak, banan-banan, zein bere leku izendatura igotzen ari; itsasontzia, haizeak zabunkatua, Mendebalderantz zihoan, non oraindik azken zerrenda gorri baten litsak ageri bait ziren; lorratz dirdaitsu bat luzatzen zen gure atzetik, laster asko, ordea, uhinen masa beltzek estaltzen zutena.

57. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0013 Orduan anaiek baso heze eta ilun hartara begiratu zuten, elkarri begiratu zioten eta, azkenean, anaia zaharrenak esan zion: - Han geratu zen.

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0013 Zazpi anaiak oihan heze eta hertsian barneratu ziren.

59. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0050 Madame Kontxexi, horma hezeak bere bi eskuez aztamatuz iritsi zen ahotsaren jabearengana.

60. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0037 Bazirudien argi honen zain zeudela bakoitzak bere txirrikaz amu gorria () jasotzeko; bitartean, ilunbe hotz eta hezean nabari genuen etorri berria zen kotxea zahartxoa zela, pistoien kolpe baldar eta desegokiak entzun baikenituen, eta itzaltzerakoan, berriz, zaratatsu eta dorpe, dardarti, ito zen.

61. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0119 Joxe haren atzetik jaitsi zen, gehixeago kostata, belarrak eta lur hezeak irrist eragiten ziolako.

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0069 Ez eta biku heze mamitsuak edota gaingiroki apainduriko kutxatilatan garraztasun begiratuz musugorriturik zeuden okaranak edo Gabon jantzitan jateko prest zegoen beste edozein jaki soilik ere.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0019 Dardar heze bat nagusitzen zen ibar inguruko pagadietaz.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0023 Zakua eta katiuskak kendu eta gero bere arropa hezeak jantzi zituen.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0078 (...); gainean, berriz, erromero heze zanpatu apur bat; zapi garbiz oso ondo loturik, aitarenak egin zizkion zaurietan, eta esan zion: - Ondo lo egin, adiskide; Jainkoa lagun, ez da ezer izango hori eta.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0295 Beraz, tipo ekologiko hau inguru bero eta hezeetara ongi moldatzen da leku horietan euri-urak iragazitako produktuak arin deskonposatu ondoren geruza sakonetara garraiatuak izaten bait dira.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.m. ruiz 0289 Bagoa eta haritzak Udazkenean hostoak galtzen dituzte, orbelez lurra estaliaz; Udazkenaren kolore ederrek melankoniaz betetzen bagaituzte, Udaberriaren kimu hezeen agerpenak itxaroten dugun Udaren orri betetasuna gogoratzen digu.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0083 Ez, ordea, Kantauri itsasoko klima hezean.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0099 Ericifruticeta Munduko formazioa Rûbel-en sailkapenean: klima ozeaniko fresko eta hezeetako txilar-sastrakadiak.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0099 Edozein lurzorutan bizi daiteke, eta heze samarretan ondo etortzen da, baina ez du hezeegia ere behar, haritz kandudunak bazter ez dezan.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0126 Panpa hezeko urrezko trianguluak ukan zuen lur-hektareako etekinik ugariena.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0076 Landare horiek, beraz, ihartu egingo dira; eta honengatixek bizi dira landare horiek herrialde heze-hezeetan eta ez bestean.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0076 Landare batzuk lurralde hezeetan ez bestetan aurkituko dira; beste batzuk, aldiz, lurralde lehorretan.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0076 Lurralde lehorrotako landareak poliki hazi ohi dira eskuarki, eta nekez egokitzen dira lurralde hezeagoetan, nahiz hauek beste alderditatik oso aproposak eta bidezkoak izan berentzako.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0119 Sasoin hezean, hurrengo sasoinean xahutuko duten hazkurria pilatzen dute, eta segidan gero loratzen hasten.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. etxaide 0430 Ingurune eranitzetan aurki daitezke, gutxi batzuk itsasoan, beste batzuk ur gezetan, eta gehienak lehorreko inguru hezetan hala nola, goroldio eta likenetan.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizijator 0092 Haien larruazal heze eta liskatsua airean erraz lehortzen zen, arazo honek ur-biltegietatik denbora luzez urruntzea eragozten zielarik.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0119 - Nola prestatzen da giro artifizial bat? Bota harea kutxa hondoan, gainean lur hezea.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0107 Horregatik ez duzu entxufatu behar aparatu elektrikorik esku hezez edo, oinutsik baldin bazaude, zoru heze gainean zaudelarik.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0010 Iparraldeko zonalde honek, Nafar hezearekin berdintsuak diren baldintza klimatikoak erakusten ditu (erauntsi-kopuru haundiagoa, belar-soro gehiago, artadiak, landaredia subatlantikoa, etabar).

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0010 Heze-idor trantsiziozko klima erakusten du, erauntsi erregular eta ugarirekin, udaparteko minimoa edukiz.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Kantauriko bailarak eta dibisoriako mendilerroek, (Salvada mendilerroa, Gorbea, Elgea, Urkila-Aitzgorri eta Aralar) sasoi lehorrik gabeko klima hezeak dituzte, urtean, bataz besteko 1500 mm. kopuruko erauntsirekin, gorena, udazkena-negualdean erakusten dutelarik.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0336 Kortinarioen azken talde handia Hydrocybe Telamonia da, talde hau oso handia da eta zaila bereizten, beren karpoforoak ez dira, ez liskatsu, ez felpatu, ez ezkatadunak, beren txapelak azal leunekoak dira eta bere ezaugarri nabarmengarriena, atalari izena ematen diona, higrofanoak izatea da, hau da, eguraldi hezetan mamiak ur asko hartzen du eta beraz bere kolorapena iluntzen da, lehortzean, ordez, kolorea argitzen da.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0336 Txapela txikia du, 2,5-5 zm.zko diametrokoa, koniko, ezkila-forma edo ganbil, erdian diti nabarmengarria erakutsiz, beherantz ertzak tipikoki biratuak, hezetan, marroi-gorrixka kolorekoa eta lehortzean lasto-hori edo okre-hori kolorekoa, maiz ur-galtze eraginak erradial xingol ilunagoez horniturik edo erdia marroi-gorrixka kolorez, denbora gehiago kostatzen baitzaio ur galtzea.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0336 Azala leun eta lehorra, bainan hezea eta disdira.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0336 Txapelaren pean orri txit lodi eta bakanak agertzen dira, sabeldu eta sendoki muxarratuak, hankatik ia askeak, txapela hezea bezain marroi burdintsu kolorekoak eta azkenean esporen eraginaz okre kolorez zikindurik.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0430 Azala leunki zimurtu eta hezea, laranja kolore eta zetrukide xingol ilunagoak dituela, sakabanatutako berde koloreko orbanak aurkeztuz, zahar aleetan nabariagoak direla.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0442 Azala heze edo eguraldi hezetan zerbait liskatsua, gorri bizi kolore ederrekoa, eguraldi hezetan batez besteko irregularki kolorea galduz, guztiz erantsirik eta nekez aldengarririko kutikula duela.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0082 Landarediaren gain ez zen eragin handirik izango, eta baso epel hezeari dagokion landaredia nonahi aurkituko zen.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0091 - Azken zuzenketa hau egin ondoren nabaria agertzen da alde lehor eta hezearen arteko desberdintasuna.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0096 Airea beroa eta hezea bada, berriz, kontrakoa gertatzen da.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0096 Aire hotz eta lehorra (lodiera txikia)
Aire bero eta hezea (lodiera handia)
500mb
1000 mb
.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0029 Adbekzio-lainoa Azal hotzago baten gainean mugitzen ari den aire-masa hezearen azpialdean eratzen den lainoa.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0148 Aire hezea, p presioa eta r nahaste-arrazoia edukiz, presio horretan urarekiko asetasunera iristen deneko tenperaturari (T) esaten zaio ihintz-puntua, saturazioko nahaste-arrazoia (r) bere nahaste-arrazoiaren (r) berdina izanik.

95. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0068 - Maitasun ta biozkadak, lore ta igaliak bezela, udaberri ta udan, izan oi dira onenak: gorrixka, eze ta gozoak.

96. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0022 Era ontan, egunez landare ezeeri bear duten ikatz-bazka eman eta gauaz, oxigeno-arnasa artzen dute aoño oek.

97. 1969-1990 gipuzkera poesia s. muniategi 0013 Alere, gugandik, barren-mintzozko
negar-zinkurin minkatzez,
ixilpe bildurgarrian
zerbaitek, bai, zerbaitek iges dagi,
illunduz, aulduz, ostikoperatuz,
bai, iges dagi bai zerbaitek,
iges dagi bere gogo, izatearen
nortasun ederra utziz:
pago mardul, aritz lerden,
zumar eze, arte zindoak ziranak,
iges dagite bai piñudiz-piñudi,
erdel-otsezko aiurri zeken,
aize zakarraren eragin beltzez...
zerbaitek iges, iges dagi bai,
gure mendi, gure ibar ta itxaso,
gure baso eder ta oianetatik
zerbaitek iges dagi bai, zerbaitek,
gure landa, zelai ta ibaietatik,
iges dagi bai zerbaitek
gure artean, alako
gorputz ustu, arima galduaren
ildura triste bat utziz.

98. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Iñoiz baiño politagoa iruditu omen zitzaion au gure adiskideari ezpain ezeak gorri, begiak urdin-orlegi, musua legun zuria... aingerua ematen omen zuan, neskatillak; infernu artan aingeru!.

99. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Bram Stocker Izu-istorioak Itzultzailea: Iñaki Mendiguren Irakurmendi Saila. Elkar, Donostia, 1990 Beste liburu honek, ordea, leku itxi hezeak Ezkoa, iluntasuna eta ekaitza dakarzkigu.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0001 Udaberriaren hasiera edo negua izan daiteke, agian, Doñana bisitatzeko garai egokia, hezea eta bizitzaz beterik agertzen da eta.

101. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0108 Zingira usain hezea nabari zan basamortua amaitzen zan hegalean, goibeltasun hutsezko erresuma isilari behelainozko hesia estu ezarten eutsola.

102. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00241 TALES MILETOKOA (k.a. 640-546). Legegilea, matematikaria eta astronomoa. Gauzak zerez egina dauden eta zergatik aldatzen diren galdetzean Filosofia (greziarra) sortu zuen. Talesen iritziz guztiaren oinarria hezea da (ura, euria, semena...) eta hortik dena sortzen da. Materia azken finean arima da, azkeneko hau hilezkorra izanda.

103. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00034 Pagoa maiatzean loratzen da eta pagatxak irailean edo urrian heltzen dira. Pagoa tenperatura epela duten toki hezeetan bizi da. Pagoaren zura altzariak egiteko erabiltzen da

104. 1991> euskara batua ikasliburuak gie hizkliter 0028
1. Anpulua: 1. gerezia; 2. negarra; 3. zabaldia; 4. tipula.
2. Muzin egin: 1. gaitzets(i); 2. korrika egin; 3. geldi(tu); 4. turuta jo.
3. Naharo: 1. pobre; 2. argi; 3. botila; 4. ugari.
4. Osina: 1. lasaia; 2. lorategia; 3. hezea; 4. leizea.
5. Otordua: 1. jatordua; 2. taloa; 3. tortila; 4. loaldia.
6. Oldar(tu): 1. blai(tu); 2. beldur(tu); 3. eraso; 4. bultza(tu).
7. Sorbalda: 1. bizkarra; 2. gorreria; 3. haizea; 4. galdekizuna.
8. Eupatza: 1. antzerkia; 2. gaupasa; 3. korrokada; 4. zuhaitza.
9. Suzia: 1. zuldarra; 2. zukua; 3. su urdina; 4. lastargia.
10. Ubidea: 1. ur lasterra; 2. erretena; 3. bide estua; 4. kupela.
11. Katramila: 1. mataza; 2. ohantzea; 3. tximeleta; 4. kaltea.
12. Lardaska(tu): 1. orraz(tu); 2. erdiets(i); 3. honda(tu); 4. leher(tu).

105. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0010 Nahiz eta aire lehorrean egonkorra den, aire hezean oso azkar herdoiltzen da, oxidoa barnean hedatzen zaiolarik.

106. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0119 - Kotoiak heze egon behar du.

107. 1991> euskara batua ikasliburuak x. goia 0179 Animalia eta landare bakoitzak tenperatura-, hezetasun- eta argitasun-baldintza batzuk behar ditu bizitzeko: marraskiloak leku hezeak nahi ditu, sugandilak eguzkitsuak, pagoak leku garaiak...

108. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/6 0180 Kakaoa klima bero eta hezeetan hazten den zuhaitza da.

109. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0107 1. I eta IM-ko kostaldean klima ozeanikoa da nagusi (tenperatura epelak, euri asko, giro hezea).

110. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00021 Usain berezia zuen leku hark, hezea eta freskoa, eta hango isiltasuna errekaren jauziek eta txoriek soilik urratzen zuten.

111. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 00004 Iluntasunean ezkutaturik, munstro iletsu eta hortz handiak egoten ziren, armairuko ateak berez-berez zabaltzen ziren, kirriiinka eginez izaki heze eta lirdingatsuak igotzen zitzaizkion ohera.

112. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00113 Iluna, txikia, hezea... Ni bezala, askatasuna maite duen batentzat jasangaitza da egoera hau; are gehiago errugabea naizela jakinda.

113. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0048 Nire aurpegia malko heze batzuek zeharkatzen dute iragana gogoratzen hasten naizenean.

114. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0050 Musu heze batekin agurtu ninduen, begietan malkoei ezin eutsiz eta irriño ahul bat ezpainetan zuela.

115. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0011 Amari, negar egiten duenean, pailazo sudurra eta bixigu begi hezeak gelditzen zaizkio, denbora luzez gainera.

116. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0193
Larruaren kolorea eta begiena aski ez bada
beste xehetasun batzu:
eguzkien argia, lainoen hezea eta munduko
ezpainik ederrenak ditu.
Ene lagun zein etsaiok, esaiozue
datorrela bere musikarekin honuntz,
harrokeria guziak erantzi ditudala,
filosofiarik ere ez dudala.

117. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00167 Lepotik heldu eta musu luze eta heze bat eman zion.

118. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 Ukialdiari miaztaldiak jarraitu zion, eta tarte horretan mihi heze luzeek atzamarrak ordezkatu zituzten gorputz azalak goitik behera, kanpo eta barru, ferekatze lanean.

119. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00102 Sartzean, epeltasun hezeak biltzen zaitu.

120. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00270 Oin ortozak hondar lodi eta hezean dituela, Mogueimek bere gorputz osoaren pisua sentitzen du, eseririk dagoen harriaren parte izatera pasatu izan bailitzan,

121. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0158 Bientzat garrantzi berezirik ez duten gaietan ere... Urrutiago joan gabe, goizeko ibilaldiko kasketa heze-bero hartan, adibidez. Zergatik ezin dio onartu Teori bere arrazoia? Ez baitzihoan, gainera, Laurarenaren kontra: hezetasuna, eta beroa noski.

122. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Elizako airean beti egoten zen zintzilik hauts eta izerdi usaina; izan ere, amaren egongelako tapizekoa bezalaxe, eliza hartako hautsa gaindiezina baitzen; eta santuak otoitz egiten edo Jaunaren aintza ospatzen ari zirenean, haien gorputzetatik halako usain min hezea irteten zen, (...)

123. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0103 Orratz laburrak omega maiuskularen konkabotasuna seinalatzen zuen, eta artean oinazea distira heze bat baino ez zen begietan, orratz luzea omega gurutzatuz elkartu zitzaionean.

124. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0235 Baina badia gainean ekialdera hedatzen ikusten dituen hodei beltz eta okreak edertasun galant eta heldu batez beteak iruditzen zaizkio, eta libre, literalki libre izatearen arintasuna sentitzen du aire heze gazia hartzerakoan.

125. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0081 Botak kendu gabe, bera nire zai zegoen oheraino osto hezearen usaina ekartzen nion, atsegina bere esanetan.

126. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0086 Giroa hezea eta likina, eta gauza guziak likatu egiten ziren behatzetan.

127. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0144 Iluna eta hezea omen zen giroa, eta gandu artean zegoen hartarakoxe bakarrik eraikitako minarete koxkor behin-behinekoaren inguruko zabaldia.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak o. ibarra 00013 Gure eremua Nafar ipar mendebaldean kokatzen da, Iruñetik 30-35 kilometroetara, eremu hezea da, paisai menditsua duena; arizti, pagadi eta iraztordiek betetzen dute landatu gabeko lurra. Gainera, basoek, amankomunean dituzten basoek etekin handiak sortzen dituzte. Euriteak ugariak dira eta ez da lehorterik ezta udan ere.

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00151 Salikaria Europatik dator eta eskualde heze eta hotzetan aurkitzen da. Udaberri amaieran eta uda hasieran biltzen da, osoki loratu baino lehenago. Itzalean eta airean lehortzen da eta ontzi itxietan gordetzen. Salikaria astringentea da; beraz, ona sabel laxoak sendatzeko.

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00065 Eta agindu zien jendea eserrarazteko saldotan, belar hezearen gainean. Eta eseri ziren ehunka eta berrogeita hamarkadatan.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00115 (...) Gazteak, zaharrak, emakumeak eta haurrak, denek hemendik alde egin nahi dute; hau beroegia eta hezeegia da, jende gehiegi ari zaigu hiltzen.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00031 Zurezko mailadi ilun hezeak, borta zerratuak, oraino ere ametsetan present ditut horiek oro, bainan halaber ttipiteriaren burrunba algara, haurren bizia, oihu, irri karkaz eta lagungoa.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00040 Leku jakinetan dauden alubioiez osatutako lurzoruen gainean hedatzen da Erdialdeko Europako lurzoru nabarra eta erdialdeko eta hegoaldeko mendi garaien ezaugarri nagusia, berriz, rendsina hezea da, lurzoru eskeletikoak eta gris-horiskak edo harkaitz biluziak ez daudenean behintzat.

134. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. eskibel 0290 Bai, egia da, zure leze hezeetan gora eta behera ikasi nuela bakartasunaz eta beldurraz: etzanda iragaten ginen momentuetan, gela ilunetan, linterna azaltzen ausartuz.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. de miguel 0053 Txapeleko azala lehorra eta eguraldi hezean apur bat liskatsua.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. de miguel 0193 Udaberritik udazkenaren bukaera arte ateratzen da, multzo ttikitan, horbela eta lohia dagoen leku hezeetan, basoetako bide ertzetan, motzondoen inguruan edo hostozabalen basoetako agerrunetan.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. de miguel 0228 Txapeleko azala kolore okre uniformekoa da, liskatsu samarra eguraldi hezean, eta lehor dagoenean leuna eta distiratsua.

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0051 Neurri handiko pinuek baso tinkoa osatzen dute, ohian-baso aberatsarekin, ameztiekin, erromeroekin, ipuruekin eta miterekin, eta amildegien hondoetan, lur hezeagoen gainean, legeltxor ugari dago.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0019 Klima heze horrekin, euri nasaiekin, bazterrak itxuraldatzen dira, basoak hedatzen (1. bis argazkia) eta hostodunek belardiak ordezkatzen dituzte.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0019 Aldi heze eta luze horretan zehar (5.000 urte K.a. bururatzen dena), gizonak eltzegintzaren hastapenak ezagutuko ditu eta ehizaz, nola basa-fruituen bilketaz, dituen ikusmoldeak berrituko.

141. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0028 Ramon Goikoetxeak dioenez: Tolaretik sagarra jotzerakoan txalaparta jotzeko aukeratzen genuen ohola bustia egoten zen, hezea, eta teilatuan jartzen genuen lehortzeko, hots hobea eman zezan.

142. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0127 Guk elurra izendatzeko hitz bakarra dugu, baina inuitek (hauentzat oso garrantzitsua delako) lau hitz desberdin erabiltzen dituzte: elurra airean, noraezeko elurra, lurreko elurra eta elur hezea eta biguna.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0009 Horrela mikroklima hezeagoa lortzen da.

144. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0011 Plastikozko poltsa batean goroldio hezea eta lur-nahaste bat jarri, zauriaren inguruan goi eta behean loturik.

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0011 Lorerik ez duen adar mardul bat aukeratu (ikus 12. orrialdean goiko irudia), 15 cm inguruko muturra ebaki, behealdeko hostoen erdiak kendu eta lur harro hezean sartu eta estutu.

146. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0013 Lurrean ur gutxi behar duen landarerik (kaktusak, etab.) sekula ez dugu honelako ontzian landatuko; sistema honek lurra beti heze mantentzen baitu.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0013 Landarea dagoeneko lurra hezea egongo da.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0034 haltzen azpian ernetzen dira eta batez ere kare-lur heze eta itzaltsuetan.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0034 Kutikula leuna da, likatsua eguraldi hezea denean eta kolorea horixka-margula, baina zahartu ahala beis bihurtzen da.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0046 Martimeleneko Joxemari Sagastibeltzak berriz, ardibordatik, Boxekanborda baino goraxeagoko hartatik, herrira ekarri eta Martimenelen 15 Lehen Komentu eta gero Ikastola izandako etxe oraintsu berritu dutenak, Martimelene izan baitu menderen mendetan bere izena. atera omen zuen bizirik artaldea zotz hezea emanez.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0157 Piezatxo eder batek egur hezearekin konparatzen zituen, modu guztiz sentiberatasunez betean, amodioaren gazi-gozoak:

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0157
Amodio zer den jakin nahi baduzu,
sutan egur hezea para behar duzu:
sutan egur hezea paratzen baduzu
negarra dariola akituren zaitu.

153. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0245 Biktimen sexu-organoak ernatzaileei landare hezez eta abarrez zigortzea, erarik naturalenean esplikatzen da gizon eta emakumeen indar sortzaileak handitzeko xarma dela esanda, dela haiei landare eta abarren emankortasuna komunikatzen zaielako, dela haiek eragin gaiztoez libratzen direlako;

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0092 Lurra hezea, baina ez blai.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0092 - Kontrolatu lurra egunero eta manten ezazu heze.

156. 1991> gipuzkera ahozkoak oiartzungo hizkera 0176 Ua zea lorittu itten da, x patsa ro zea bat gelditzen da, sar puxka rola, ta ua an eoten da eze-ezia.

157. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00086 Bera azitzen dan ingurua oso ezea da or nekez sortzen dira belarrak, goroldioa ezekiz tamañan datorkiolako ezetasuna.

158. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bereziartua 00085 Gero hau gazitu egingo da bai lehor eta hezean.

159. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0012 Ehun urte hauetan hotz-bero, gazi-gozo eta heze-ihar asko jasan du; berotik, gozotik eta hezetik baino hotzetik; gazitik eta iharretik gehiago, jakina.

160. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Karezko koloreekin egindako horma-pintura da; koloreak zarpeatu edo entokatu oraindik hezean ematen dira eta behin fraguatutakoan tratatutako gainazal horren gainean geratzen dira gogor itsatsita.

160 emaitza

Datu-estatistikoak: