XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0026 Zugatik aur egin da ta otzikarak dardaraz daukate.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loretegi 0229 ¡Ayek otzikarak Prantziskorekin joan ziranenak!.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0075 ¡ura otz ikara! sasi zulo aundi batetik ikaragarrizko basurde bat bere umeakin ateratzen ikusi zutenean.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1916 0001 Mutil sendo ta gogorra ixan da berau baña otzikera batek lurreratu dau egun gitxi barru.

5. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0188 ZENON - (Sarturik) Ai amatxo! Ori esan, ori. Nere bizi guzian ez dudala geiago perretxikorik jango zin egiten dut. Nere otzikara ta gorako okagarria... (Gorakoa egiñez) O! Au nazka!

6. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0024 Erroxali - Nik esan dedana: auldadea. Otzikaraz dago. Onek jan egin bear du. Ollo salda obe.

7. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0024 Erroxali (Oso larritzen asirik) - Onela ezin utzi genezaioke. Medikuari deitu bearko zaio. Otzikarak ditu, eta beldur ematen dit.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0054 Bere aberrian arkitzean, otzikara ikaragarriak astindu du burutik oñetara ta gazte bioztun, birika zindoetan sortu dan guda-oyuak mendi-gallurrak jo, mendi-tarte sakonetara jetxi eta millaka euskaldunez beteta dauden errekondo, zelai ta ibarrak zearkatzen ditu.

9. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0038 Otzikarazko zirtadak gorputza dardaratzen eutsen tarterik tarte.

10. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0011 Ez da errez igartekoa lenen, otz-ikara lez asten jatzu-ta; gero, barriz, bat-batean egiten dautzu bere lana.

11. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0011 Ona aren lenengo ezaugarri ta aztarnak: otzikara sukar (kalentura) aundiaz, miña saietsean eta sorbaldan, eztul txarra, odolezko txistua eta gorruak, arnasa artu eziña, naigabea, gero ta geiago.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0018 Harriturik bezala gelditu ziren entzuleak... abestiaren lerdentasun eta egiaz; hotzikarak joak, berriz, gertakariaz ohartu zirenean.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0126 Kitxai berak ere hotzikara bat nabaritu zuen bere gorputzean begirada hura gainetik kendu gabe beregan sentitzean.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0078 Eta hor ari dira txirri herabetiaren tantotxoak, jauzika, uraren ispilua urratzen; eta gainean igerika ari diren hosto-puska arinak, hotzikarak hartuta gisan, gora eta behera mugiarazten.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. juaristi 0074 Robertori hezurretarainoko hotzikara sartzen zaio.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0059 Bitartean, publikoaren artean hotzikara bat zabaldu zen: gizon bat, balkoira igo eta sokaren gainean, enparantza zeharkatzeko asmoz abiatu zen.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0083 Hotzikaraz Ursulako argiari begira geratu hintzen oraindik luzaroan.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0023 Hotzikara batek astindu zion bizkarra.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0126 Bere ahoan zeuzkan hagin zorrotzak ikusi genizkionean, hotzikara sartu zitzaigun bizkarrezurrean.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. urretavizcaya 0504 Baina ez dut sekula hainbeste gizonezko ospetsuren kuttuna izateko susmoak ematen zidan hotzikara superatu.

21. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa uxola 0145 Urak eraman zun bañan alako otzikara bat sartu zitzaidan ene baitan iñoiz aaztuko ez zaitana.

22. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia x. soubelet 0049 Hosto gorriak jauzika ari dira, pozik irriz daudelako,
Odol gaistoaren hotzikaren daldarak joan zaizkielako,
Haurgi berria sortu da eta, kolorea piztu da eta...

23. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Egiptiar harrizko irudien artean igarotzerakoan, hotzikara luze batek bere bizkarrezurra bortizki astindu zuen. Gero greziarrak.

24. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0136 Eta poztasunezko hotzikara sakona sorrarazo dautsu.

25. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0040
Ezpain mardulen hotzikara da
aurpegi osoan galdu
fereka goxo eta eztiak
hainbeste garrantzi al du?
Hanka zuztarrek doi-doi naukate
amets loritan ahuldu
bion gorputzak bipildu,
batek besteari heldu,
dena zuregatik saldu.
Zure begien dirdira hori
ene buruan itzaldu
maitasun honen nahi ta ezinak
nere nortasuna hil du.

26. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. urrutia 00137 Lanpara ondoan nuen gurasoen argazkia estutu nuen bihotzaren kontra, hotzikara batek bizkarmuinean barrena astintzen ninduen bitartean.

27. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00073 - Hotzikara berezi batek zeharkatu ninduen, egun justuak zeuzkan balio gabeko gorputz haren eremu batetik bestera.

28. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura portuko bakardadea 0062 Bapatean hotzikara batek nire gorputza goitik behera kurritu zuen.

29. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0033 Eta euren koartel nagusia ikusteko aukera eman bazioten, pentsatu zuen Shangaik hotzikara batez, edo laguntzat onartuta zegoen, edo laster lepoa moztuko zioten.

30. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0022 Bizkarrean behera ikaragarrizko hotzikara sentitu nuen.

31. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0142 Orduan bizkarrezurrean atseginezko hotzikara bat nabaritu ohi zuen.

32. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00090 Bero hartan hotzikara sortu zidan harritzar hura hain hurbil edukitzeak.

33. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00015 Zergatik? Hotzikara batek azala azaletik ukitu, nerbioak kordokarazi eta gogoa ilundu didalako ote?

34. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00102 Barruan izan nuenean, botoiari eman nion eta dardaraz hasi zen, hotzikara etengabe batek zeharkatzen zuen nire gorputza, kalanbre eterno bat zen, atsegina, amaierarik gabea, ahotsak bere zakilaz hitzegiten zidan, bere zakil indartsu, gogor, beroaz, hondoraino sartuko zidala esaten zidan, zulatu egingo ninduela, apurtu, zatitu.

35. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0058 Ni beltzarana naiz, ilea bizkarrean behera erortzen zait, bularren gainera, eta laztan horrek titi mamitsuen ttonttorrak harrotu egiten dizkit, ai!, hemen bazeunde, titiei heldu eta, bueltan-bueltan, igurtzi, estutu, lasaitu eta nire azal fina atximurtuz nire gorputz osoa hotzikara eta dardarera berpizteko!

36. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0128 Azkue atxilotu duteneko berri eman dion emakume ahotsa goizaldean, eta hotzikara: badaki zioa.

37. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0297 - Ondo -esan zuen Maria Teresak hotzikara bat simulatuz.

38. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00185 Hotzikara sortzen zidak bai, gehiegitxo egokitzera ohitzeak. Igurtzia beti onuragarri baduk, mimetizatzeari kaltegarri baitzeritzot.

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0218 Hori zela medio mantenu zorrotza omen zeraman, batez ere, edari hotzak eta holakoak probatu ere egin gabe; sekulako hotzikara ematen baitzioten:

40. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0226 Igaroko ituan
zenbait atsekabe,
txapelketak orixe
baidik zutabe:
batzutan otz-ikara,
bestetan su-labe,
beti ezin ibili
goxo ta suabe.

41. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1991 0028 Beldur gara, euskararen aldeko borrokan eta lanetan dihardugunok eta orohar gure hizkuntzarekiko axola agertzen duen edonork ere beldurra sentitu beharko luke, jada ez badu igarri bere soinean halako hortzikara aurreko adierazpenak leitu ondoren.

41 emaitza

Datu-estatistikoak: