XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0370 Enea ere, ez gutxigo, geziak nagierazi belaunak noiztenka ibillia eragotzi ta oiñatzarri izanagatik, Turno'ren jarrai doa, gori ta adoretsu astoratuaren oiña bere oiñez zapaldurik: eiza-txakur batek iñoiz, ibai-ertzak geldiazia edo egats gorrizkaren ikaraz esituriko oreiña aurkitzean, ibilli bizkor ta zaunkaka erasoten dio ari; oreiña, jakiña, lakio ta ur-ertz goenez ikaratua, igesari emanda milla bideetan zear itzuri nairik ari da, irteiera billa; unbriar biziak, ordea, ao-ortzak erakutsi ta kirriskatuz arin bai arin geldiazten du; oratu ba'lu bezela, masail-ezurrekin kurrizkatzen ere bai, ziria sartzen baiña koska utsalak.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0056 Belarri-barrenean sartu zaigun mamorru txar baten ozka, edo sukar piska batek ematen digun ondo-eza, naikoa baldin ba-da, gau labur bateko orduak luze egiteko, bai luze eta luze izango dala, betiko gau ikaragarria,(...).

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx unam 0443 Bein leizezuloratuazi ezkero jo ta bertan akabatuko luteken basauntzari antzo erasoten digute lau aldetatik oska eta ozka:(...).

4. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Kiarki ageri da, gerla batetik bestiala, ozkaz ozka, pollitarzuna lurrialat juan dela. Gerlen falta, hori? Dudarik gabe. Bena etchekuena ere bai.

5. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Tximista baizen arin, Uzi elur-gaiñean iraulkatu zan, ozka mingarritik jareitzearren, etsaiari amorru itzelaz jarkitzen zitzaiola; baiñan lepotik atzitua izanik, ezin zezaken burua bere aukeran erabilli bestea zauritzearren.

6. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Arratoitzarrak ez zion iñola ere ozkari uzten, erbiñudearen iraulketa basatiek alde batetik bestera iñarrosita ba'zan ere.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak izarraizpe 0097 Eta inurri txikiak:
- Ni berriz inurritxo naiz,
inurririk txikiena;
hozka eta hozka hasten banaiz
laster da zure azkena.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0027 Batek hozka hemendik, besteak handik, hirurok muturra hurreratu eta elkarri hozka egiten ez diogun bitartean poliki.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0072 - Nik bai, ikusten dut, erantzun zuen txakurren batek horzkan belarria kendua zion erbiak.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0104 Gizon, emakume eta haur izeneko izaki haiek ugariegi ziren eta denek zarata egin eta haserreraztea baizik ez zuten lortzen, zakurrak ez aipatzearren, beti gatazkan * gatazka: burruka, tira-bira eta elkarri hortzaka ibiltzen bait ziren, iskanbila eta nahaspila sortzen.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0089 Poliki, poliki, nere laztana, lepoa igurtziz, parkouritu nizuen gorputza, geldiunea, jarraipena, musua, koska, mihien jolasa, behatzen ikerketa zure gorputzaren basamortuan, jarrai nintekeen bimila segundu, segunduz segundu neurtuz, hamar urtetako kartzelaren antzera.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0009 - Zer ote dut nik hemen nere barrenean -, galdetzen zion bere buruari eta hau esan hutsarekin, kozka eta kozka eta kozka mamu izugarri bat ari zitzaiola sumatzen zuen eta aho-sapai guztian gusto berexi bat....

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak susa 1989 0003 Trakets zabaldu diat segituan: bizarra moztuko duk; hazkurea eragiten dik udaberriko sargori madarikatu horrek; kozka hasi omen dituk eltxoak....

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0042 Batzutan gertatzen da gizon batek ostikoa hartzen duela edo hozkak bizkarra zanpatzen diola.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0267 Barre, begirada, hozka, oihu horiek, haurtxoaren ekintza horiek, berak bakarrik mugi eta dardara ditzake giza-erraiak.

16. 1969-1990 gipuzkera antzerkia a. arrinda 0049 ZAIÑA. Aoa estaltzen zidan eskuarekin; nik ortzaka ere ekin diot atzaparretan, baiña alperrikakoa izan da, ez du bere eskurik nere aotik kendu lotu nauten artean... Gero leiotik iges egin dute....

17. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa k. zubizarreta 0087 A!, zoritxarrekoa ni! Sasi-arantzak ditut biotzean ozka ozka.

18. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0013 Hortaz, hostoaren txortena hozka ebaki eta hostoa, askaturik, ibaian behera joan zen, Mari Titare gaixoa gainean zeramala.

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0059 Lasai, pentsatuko dugu zer edo zer, esaten zion aitonak, baina bitartean beste jatekorik ez eta errinozerontea eserlekuetan horzka hasi zen.

20. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00077 Bi txakur txiki zaunkari ere irten zitzaizkion bidera, praka barrenetatik hortzaka.

21. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0015 Hasieran zimitzek traba egiten zioten, baina zomorroek Dannyren ahogozoa ezagutu zutenean, eta hozkekin ohitu Danny, bake-bakean moldatu ziren elkarrekin.

22. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dirassar 00008 India izanen da herrialde guzien artean jendetsuena, keinka hartan aintzinduko baitzaio Xinari, biek ere miliar bat eta erdiren ozka gainditurik...

22 emaitza

Datu-estatistikoak: