XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Erran gabe doa, ez ditakela luzazago igurika arau edo estatuto baten emaiteko Algeriari. Lacostek dio, azken chehetasunak ez emanik ere, larrieneko ponduak bederen nahi lituzkela urri-erditsutan argitaratu, eta obretan jarri. Jendea asea da elhez eta agintzez!

2. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0089 Mirenek ez du haien arteko solasa batere entelegatzen, alemaneraz, eta batzutan kuadro azpian galtzen diren letrak igurikatzen ditu.

3. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak otoizlari 1978 0027 Serora batzu bortizki larderiatu zituen; adiarazi zioten serora batek otoitzean eta bertutean behar duela bizi; hala bizi izan zirela heien aitzinekoak, eta Jainkoak eta munduak ez dutela oraikoetarik gutiago igurikatzen.

4. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak v. huici 0465 Luzara, Euskal Herrian bizitzea hautatu duten euskaldunen lana, ez dea, herri huntako ekonomiaren giderren hartzera jinen diren, edo gure herriaren heriotzea eguzkitan igurikatuko dutenen soropiletaz orduratzea izanen?.

5. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa j. casenave 0074 - Ez dia zinez igurikatzen ahal? Neure zaia lisatu behar diat, orain hasia nauk, bihar goizeko prest izan dadin.

6. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0041 Jateko aski CLSC-ko erizainaren bisitaren beha igurikatzeko.

7. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0006 Aldi huntan bi jaun handi igurikatzen ginituen: Van der Bent Geñeve-koa eta Mgr Meeking Batikanekoa.

8. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Giro alai batean bizpahiru ehun lagunek bazkarian parte hartu ondoan, horra pilota partidaren tenorea eta ondotik finala haundia denetarik igurikatua.

9. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Politikeria doi bat dakin batek, berak aise konprenituko du arrastatu nahi baldin bazuten ere, beste hilabeteno bat igurika zezaketela batere irriskurik gabe, bozak pasatu arte, abertzaleer lausengatzeko, izorratzeko. Bainan ez.

10. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Guk uste dugun baino gazte gehiago badira, zerbait igurikatzen dutenak, Ebanjelio-gose direnak.

11. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Aste kultural baten barnean sartua beti egiten den bezala, mugaren bi aldeetarik izanen da jende, usaian baino gutixago igurikatzen dute aurten, Gernikako besta ere gertatzen delakotz aldi huntan eta harat joan beharrak ere baitira ainitz.

12. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0066 Behar dun Léon igurikatu.

13. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0048 (Gibeleko atera doa, igurikatzeko gelarena da, Carine sartzen da eta potta bedera ematen die, joaten da jartzea, besteak gibeletik, très entre femmes)

14. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0027 HARTU zinuen pintzel bat, tinda bluiean trenpatu eta
kolore dirdiratsuarekin hasi zinizkion emazteari izterrak
tindatzen, sexoa, sabela, bularrak. Zure marka osoki eman
arte. Inprimatu zen haren gorputz bluia mihisean. Haragi
tindatua ongi zapatu zen tokietan, larruaren zimurrak
pakidermo batenak bezala agertu ziren izara garbian
geografi fantastiko bat sortuz. Bluibluia.
Eta ni, zure bluian sartu nintzan aspaldidanik
igurikatzen nuen kontinente ezezagun ezagun batean
bezala.
Kolore arraro hori jastatua nuen jadanik Giottoren
zeruetan, Kandinskyren zaldizko bluiean, tatamietan,
erreka bazterretako zenbait orhoit-lilietan. Bainan zurekin
bluiak kuadrotik ihes egin nahi zuen, mugak puskatu.
Haur sortu berri sartu nintzan zure itsasoan.
Belogi blui harekin, itsas-zolan ebatsi izaki borobil
bitxi harekin, pintatu nuen ene gorputza. Idetsi nuen
kolore bluia zainetan ixuri zitzaitan. Sumatzen nuen edari
lodia zariola ene barnean. Itsas-zerumugan edan zintudan.

15. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00364 Beraz, heriotzarekiko bildurrez dagoena ergela da, heriotzak ez bait dio agitutakoan min emanen, alferrikakoa da heriotza igurikatzearen mina.

16. 1991> euskara batua saiakera-liburuak xarb 0207 Orai aipu bada turismoa, garai haietan oraino gehiago, hortarik igurikatzen baitzuten gure herriaren salbamena orduko arduradun politikoek.

17. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Aspaldian igurikatzen genuen horrelako erabaki bat, kirolaren eragina handia izan daitekeelakotz herrigintzan.

18. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Ez igurika beraz laguntza ofizialik, den mendrenik ere, adibidez, Frantzia aldetik, alderantziz baizik.

19. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dirassar 00008 Orai, emaitzak igurikatu behar... Artetik erraiteko, badira diotenak gaurko egunean kondaketa gisa hortan biltzen diren xehetasun guziak aise biltzen ahal litazkeela bestalde, holako halargarik gabe eta hoinbeste despendio egin gabe...

20. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. etchegoin 00001 Horretarako, besteak beste, presuna edo artista bakoitzaren ekimen nahiak, elkartean eta herrian, kondutan hartu behar ditugu, halaber kultura alorrean, biztanleen igurikatzeak.

20 emaitza

Datu-estatistikoak: