XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak k. basabe 0063 Confesaten eguan bitartian, icusi eban bere lagunac, escu baltz, uletsu, atzoscol andidun batec estututen eutsala eztarrija gaixuari.

2. 1940-1968 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0018 Basurde uletsu bat belarritik
oratu; baiña, agiñak ustel
ta arrapakiña itxi agotik.
Eiztariak a zentzatu, goibel.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gure mixioak 0057 Erriko mutikoak, urpera joan dan etxearen belarrezko tellatura igo eziñik dabillen txerri illetsu bati (napar txerria ezin esango diogu) txaloka ari dira.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0221 Iru ikasle ditu aldamenean: Tzebe, Simia ta Faidon iletsua.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak x. kintana 0031 Batzuk abarketa illetsu baten antzekoak dira (paramezioak), beste batzuk itxura bagako masa taiuz (amebak), kanpaitxo tankerakoak (bortizelak) eta beste asko agertzen dira erreiñu hontan.

6. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak b. de arrizabalaga 0022 Hori dala-ta, hotzera ohituak diran abereek (ifar-orkatza, itsas-txala, mamuta eta mutur-adar uletsua) ifarralderantz aldegiten dabe.

7. 1969-1990 euskara batua antzerkia d. landart 0019 ROXALI - Zer haiz, hi, besteak ez bezalakoa? Ez dun mutikoeri pentsatzen? Ha! nere bardakoa ukan bahu... Oraino ere sentitzen dinat haren hats beroa... Eta haren papo iletsua ikusi bahu!... Holakoak ditinat nik maite, zinez arrak!

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. añorga 0024 Karramarroak, pare bat hagin sarraskitzaile zeraman, gorputzeko atal guztietatik izugarrizko hanka zerratuak eta iletsuak irteten zitzaizkiola, beste hainbat atzazal zorrotzekin batera.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0008 Zuri zuria, lepagain eder bat zuelarik eta isats ugari eta iletsua.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0042 Alkandora zuri eta handiak kontrastatzen ziren beren begi beltz zorrotzekin, esku atzapar iletsuekin...

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0078 Gizon iletsuak une batez txundituta geratu ziren.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0130 Bai ba! Hor duten ileteria zikinarekin, hura nazka! Orangutaneme bat bezain iletsuak ditun hor.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb leg 0053 Lehengoetan, mamut haundia eta adarbakar iletsuak zebiltzan hemen; bai eta arrangifera eta hartzak ere.

14. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. kortadi 0001 - Courrèges-i beti gustatu izan zaio marraztea. Esaten zion aitak: Dibujoarekin ez duk etorkizunik. Bizartsu eta iletsu izanen haiz. Buhame bat izanen haiz. Lan serioago bati atxiki behar hioke.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak anait 1974 0001 - Mutxurdiñ horietako batek kalean zehar txakur iletsu bat darama.

16. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/dbh 00028 3. Mamut iletsua noiz agertu zen Lurrean?

17. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0128 Hala ere, jendez betetako naturistaren kontsultan, Paulek guztiz iletsu imajinatzen zuen Isaias profeta; bera ez bezala, bizar eta txima luzekoa.

18. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0046
txiki
ausart
suhar
aifer
arrunt
iaio
temati
zeken
ergel
zatar
sentibera
apal
lirain
harro
koldar
maltzur
ikastun
narras
ahobero
tzarrapatan
sendo
zikoitz
argal
ospetsu
nabar
sutsu
iletsu
bitxi
zalapartatsu
geldi
alai
bihurri
baldar
estimagarri
amoltsu
kaskagorri
beitzaran
lander
zuhur
azkar
lodikote
lasai
berekoi
jator
gogaikarri
begiluze
zentzudun
jatun
aberats
kexati
serio
mesfidati
burugogor
zurbil
eskuzabal
eder
lohi
maratz
harrigarri
lagunkoi
ezkor
hutsal
kaskarin
txepel

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 00004 Iluntasunean ezkutaturik, munstro iletsu eta hortz handiak egoten ziren, armairuko ateak berez-berez zabaltzen ziren, kirriiinka eginez izaki heze eta lirdingatsuak igotzen zitzaizkion ohera.

20. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 00010 Akilimarro ezagutu zuen, munstro hortz handi eta iletsua, etengabe gauza horiak kraska-kraska jaten aritzen dena: eguzki-loreak, gorringoak, taloak eta udaltzainen zamarra horiak.

21. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0014 Oraindik ere beldurra ematen didate: begi txikiak zituen, bel-beltxak, bekain iletsu ilunen azpian, eta halako su bat zerion begirada hari.

22. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0016 Papar iletsuko pirata batek besarkaturik zeukan emakume ile-luze baten irudia ukitu zuen.

23. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0110
GURE gorputz iletsuekin, errealitatea deritzagunaren
gainean arrelepo eserita,
gure hats higuingarriekin lagunei eta etsaiei
zermoduz eta agur esaten,
zango labur azkarrez alde batetik bestera
eta beti ortzemugaruntz begira,

24. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0136
ETA zelan adierazi hitzez hitz
itsaso ezkutu eta izenik gabekoetan
populatu gabeko irletan
kalamahastien azpian
karramarro malgu zango iletsuen
eta barekurkuiloen arteko
burruka izugarria.
Esan dezagun hil ala bizikoa dela,
ezen eta karramarro biguna
maskor bila abiatu eta
maskorrik ez badu hutsik kausitu
maskor beteaz jabetzen ahaleginduko da,
maskorraren jabea den
barekurkuiloaren kontra.
Eta karramarroa gainbiziko da,
barekurkuiloa akabatuz,
ala babesik gabe geratuko da
behin eta betirako.
Zer esan karramarro bigunen larritasunaz,
zer esan barekurkuiloen bildurraz,
zer esan erdi banatu ezineko maskorraz.
Zer esan itsasoak
munduaren azalean zabaldu zirenetik
irlak itsasoaren azalean lekutu zirenetik
bakerik gabe, treguarik gabe,
ia etenik gabe
dirauten gerlei buruz.

25. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0015 - Gutxik dakiten zerbait adierazi behar dizuet orain hasi zen, irribarre zabala eginez bibote iletsuaren azpian; Cienfuegos eta bere sei laguntxo atxilotu ditugu.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0110 Hanka, 10-15 x 2-2,5 cm-koa, zilindrikoa da, kurbatua soropilduta haztean, hasieran betea, gero leizetsua eta mintzezko eraztun zuria eta iletsu du, zuri goialdean eta arrexka behealdean.

26 emaitza

Datu-estatistikoak: