XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eleiz gurutzad 0026 Esku ta oñak zaurittu dabezan untzeak neure obenak izan diran ezkero, Zeure mattasun eta beldurra neure girñak azpiratzeko bideak izan bediz, Zeukin ludijan untzauta bizi-izanda, Zeukin Donokiko atsegiñetan bakalduna izatera eldu nadintzat.

2. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0040 Zaude amorez
Eritua,
Gogor arantzaz
Coroitua,
Gugatic gurutz
Iltzatua,
Guztia penaz
Samindua.
Jesus onaren...
.

3. 1940-1968 lapurtera-nafarrera ikasliburuak nere lehen katichima 0010 Egun batez, gizon gaichtoek, gurutzeari itzatu zuten.

4. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. landart 0025 Sartzean, jela bati itzatua, bada letra-untzi bat eta hor sartzen du bere hitza.

5. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Anartean Cochinchinatik dathotzi tropa freskoak: lehenik Junker-etan ekharriak, zerutik jausten dire 200 soldado Aérodrome delakoaren gainerat. (Zori gaitzez bi parasola ez dira idekitzen): airuplan ihiztariak marrumaz eta hichtuka, Anamit guziak lurrari kontra itzatzen bezala dituztelarik.

6. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0103 Iltzatuak bezela, Alu ta beste kumeek, zegozen tokian gelditu ziran, eta gero, Alaia'ren eriotz-zinkuriñek eraginda, izu gorriaren menpe txaraka lodian babesturik, zenbait ordu iraun zuten.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 00026 2 - Errege zuritik gertuen aurkitzen den zalduna mugitu (...) eta alfil zuria aske geratzean, gaztelua babesten dagoen zaldun beltza iltzatzen da.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 00026 1 - Xake-taularen ezkerreko ertzean ipini alfila () eta bere erregea babesten duen peoi zuria iltzatuko duzu.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 00026 2 - Alfila lauki bat atzera ezazu eta bere dama ezkutatzen duen zaldun zuria iltzatuko duzu ().

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 00026 3 - Mugi ezazu errege zuriaren errenkadako lauki zurira errege ondoko gaztelua edo dama beltza, eta errege zuria babesten duen alfila iltzatuko duzu ( edo ).

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0074 Bestela (13.34 ir.) hortza biratu eta iltzatu egin daiteke piezan, erreminta hautsi edo pieza hondatzeko arrizkuz.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0040 Eta poltsikotik neurtzeko zinta bat, hazbetetan markatua, atera zuen eta landa neurtzen eta zurtoin txiki batzu iltzatzen hasi zen.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0081 Askoz aurrerago joan baino lehen, arraunetariko baten pala iltzaturik geratu zen uretan eta ez zuen berriz askatu nahi izan (Alicek geroago azalduko zuenez), eta ondorioa izan zen eskutokia kokotsaren azpian sartu zitzaiola eta Alice gajoak ai, ai, ai! txilio batzu bota arren, esertokitik atera zuen zuzenki, eta ihi metara igorri.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0036 Aurrena Pantxoren roulotterantz abiatu ziren, baina eritziz aldaturik edo karpa aldera jo zuten; azkenik, bertan sartu gabe jira-biran ibili ziren, toldoei eusten zieten sokak lurrean ondo iltzekaturik zeuden begira balihoaz bezala.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Pasiloetan pasatzerakoan, ezkinak, ate frango, lehioak ta gero kanpoan etxe aurreko zuhaitz eihartuak, zeru puzka bat, karrikarekin komunikatzen duen portal handia begietan itzatzen ditu metodikoki, ganberara itzuli eta paperean ezartzeko kolore anitzekin; plano orokor bat egiteko asmoan.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Ana eta Joseba, biak gazteak, libre oraino, bainan bikote zahar bat iadanik; xumekerietan hartua, itxuretan itzatua; biek hondartzan asperturik uhaina itxoiten besteari aipatu gabean.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0021 Banan-banan erortzen ziren nekearen nekez uretan, euriaren tantandiz iltzatua zegoena.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0045 Gurutzen guruztea, arnas arre eta zizpuru zuri, Jerusalemdikako itzuliz geroz erdoil odoleztatuak bidetan iltzatuz.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0112 Ispiluan iltzaturiko itzal biluzi baten moduan norberak bere burua gaitzestea, galde eginez, begiradari beti galdetuz, (...).

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0066 Solairuari iltzatua, eskuak poltsikoetan, begirada zoruan finko, ezer ulertu ezinik ala nahi gabe?, inpotentzia hutsez jarraitu nituen zure oinotsak eskaileretan behera.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0088 Mugi ezinik geratu zen, erretxina medio zegoen lekuen iltzatuta.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak h. knô*rr 00692 Goiko Errota baserria eta Aramaio guztia ongi iltzatuak gelditu ziren betiko haren oroimenean.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ijito ipuinak, 5-8 0006 Pablo Gorosabel Gipuzkoako historiagile eta kronistaren lanetan ere, berak arraza gaiztoko jende bezala ezagutzen duen herri honi buruzko deskribaketa eta iritzi beldurgarri franko badago; eta antzeko aipamenak jaso litezke Europako idazle ezagun askorengandik ere: belarriak zuhaitz batean iltzatu eta ebaki diezaizkietela eta lur hauetatik kanpora bidal ditzatela; gero inork nonbait aurkituko balitu, urka dezatela bere burua egipziartzat daukan herri horretako jende hori dena; halaxe zioen 1579an Eskozian arloteriaren kontrako legeak.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.k. garmendia 0128 A) Euskaldunok mandatari zuhurren beharrean gara, gure ttiki eta ñimiñoaren nabarmenak eskatzen duen zuhurtziaz barne-muinetan tinko iltzaturik dugun gogo xotil bezain ernagarria mundu zabaleko lau haizetara banatu eta jakinaraziko duten mandatarien beharrean: - Herri bat garela eta izaten jarraitu nahi dugula.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0015 Honek itsas munstroa (balea, dakigunez) ikusi bezain laster berarengana jo zuen eta eskutan zeukan arpoia, indarrez, balearen gorputzean iltzatu zuen munstroa hil arte.

26. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. bergaretxe 0079 Leenagoko larru gordiñezko abarken tokian, beste iltzatu batzuk azaldu dira, eta azken aldera beribillen pirril-gomaz egindakoak sortu zaizkigu.

27. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0190 Karreatzen ahal ditutzea isolak eta taulak itzatzen?
BIGEK - Ba, ba.

28. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0026 Ez zioten itzerik sartu; bainan ezin sendiaraziz, hainbertzetan ziozkaten esku-muturrak sistatu, iduri baitzuten kurutzean itzatua izan denaren eskuak.

29. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa jetchep gauaz bidean 0067 Hantxet norbait heldu ikusi nuen. Emaztekia segur. Begiak itzatu nituen. Makil bat bazuen eskuan.

30. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0040 Eta beti, egon molde berean. Hiru laurdenez, bainan burua xut, begiak itzatuak.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Ordian baitzitien eskalajuak zankhoetan eskalapuak zurez, bere axaita eginik eta itzatûrik.

32. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0014 Erabat zurbil, zirkinik egin ezinda geratu zen, begiak lurrean iltzatuta zituela.

33. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0030 Arreta handiz taket bat iltzatuz kakalardoa erori zen leku bere-berean, nire lagunak neurtzeko zintza atera zuen poltsikotik.

34. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00178 Sinesten dut Haren Seme bakar
Jesu Kristo gure Jauna,
Espiritu Santuaren egitez sortu
eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;
Pontzio Pilatoren menpean nekaldua;
gurutzean iltzatua,
hila eta hobiratua izan zena;
infernuetara jaitsi
eta hirugarren egunean
hilen artetik piztu zena;
zeruetara igo eta Jaungoiko Aita ahalguztidunaren
eskuin aldean jarririk dagoena;
handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.

35. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00209 non galdu ziren ezpainak
noiz lehertu ziren hodeiak jakitea
baso oinatzbakoak miatzea da
hire memoria iluna
eta dena
argi printzak pilatzea
zerbaiti eutsiz ekitea
besotan ahanzten dira iraganak
ilargia bekokian iltzatzen da
ta zementuzko taupadak arratsetan
burdinezko irla batzuk begietan
esperantza baldosa bat
hainbat egun joanak dira memoriako harpeetara
beti hasten ari dira gerrateak

36. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00372 Tiro parrapata eder batzuek han berean itzatu zituzten gutiz gehienak, bethikotz.

37. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00054 Ezin dizuet esan zer sentitzen den azazkalpean ziria iltzatzen dizutenean...

38. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0007 berak burutapen hori izan zuen, behintzat: oharkabean, seinale bat bailitzan, ebaki luze bat egin zuen ezkerreko masailean, odola isurian ateratzen hasi zitzaion zauritik eta tantaka erortzen okotzetik behera, mantxa gorriak iltzatuz azpileko ur gardenean, berehala zabaltzen eta desagertzen zirenak urpeko hodei baten antzera.

39. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Bazirudien oinak zurezko zorura iltzatuta zeudela, ez zutela beste urrats bat ere egin nahi.

40. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0368 Luzaroan egon zen mugitu gabe, ukalondoak belaunetan iltzatuta, bekokia eskuetan hartuta.

41. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0051 Exploración provisional rectal digital delakoa izan duk, halere, mingarriena, batez ere medikuaren hatzamarrak, gomazko zerbait babestua eta ahalik den sakonen hiltzatua, gorantza okertu eta zeozer arraroarekin topo egin duenean.

42. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0167 Apea lodiak trabes ezarri lehenik, karril luzengak euron ostean, eta azkenik torlojuak iltzatu eta sarrarazi, Onofreri miragarri egiten zaio burdinbidea hazteko era.

43. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00095 Horrela, baliabide erretoriko hau kapitulu hasieran esandakoa berriro ere gogorazteko eta mezua irakurlearen gogoan iltzaturik uzteko erabili ohi du Axularrek. Hona hemen horietako bat kapitulu hasierako testuinguruan kokatua: itsutcea, gogortcea, ez ansiatcea: eta ahalquea [...] galduric, doillorqueriaz preçatcea loriatcea eta sendagailla eguitea (96 or.) eta kapituluaren amaieran: itsutcea, gogortcea, eta azquenean, ahalquea galduric hartçaz preçatcea, loriatcea, eta sendagailla eriztea (110 or.).

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. sudupe 00010 Honek bere eskuko ontzian, bere aberri txiki-maitearengana baino mendekotasunik onartzen ez zuela, ikurrina mastan haizearen eraginpean, haize alde edo haize kontra, urratzen jarraitu zuen Sortaldeko perlaren urak, sarri-askotan gogoa hain mira eginiko aberrian iltzaturik zuela.

45. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. azkorbebeitia 00053 Honela, eta guri interesatzen zaigun atalera etorriz, irakurleari zerbait geratuko bazaio gogoan iltzaturik, zaldien herrialdearen eta gizakionaren artean dagoen aldea da.

46. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak arrpress 1993 0023 Bulegoko dekorazioan, disekatutako saguzar bat paretean iltzatuta.

46 emaitza

Datu-estatistikoak: