XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia ab 0252 Zu zara utsik aukeratua
Izar guztien artean,
Illuntasunen usainik bere
Ez daukazuna soiñean,
Illunpe danen jayotokia
Daukazu mende mendean,
Zeuri ikutu baño lenago
Sortu ziñean unean,
Zeuntzalako zuk artu bakarrik
Bere burua oiñpean
.

2. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0026 Aldarera igo aurretxoko otoitzak eriyotz-itzal eta illunbetak kenduko ziyezan Eroslea etortzeko Lege zarreko asaba Santubak zituzten gura biziyak adirazten ditute.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0248 Ixiltasunaren errayak estanda eginta turmoi izugarriak bere ots dranbatsuakin zerutzuneak igitu zituan ta chimist-argi sutsuak illunpe urruña gorritu zuan.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa zink crit 0133 Bide-txiorra illunpea da lur barru-barruan dagolako; baña argi bizi-biziaz diztiatzen duan zuzia eskuan daraman biderakusle eikar-eikarra dijuakizute aurretik.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir lapur 0053 Aurreko gauean, illunben artetik, txotiño zorrotzdun frantziskar bat ikusi izan nuen; baiña ura ireltxo bat edo begitasun bat iduritu zitzaidan, eta gaiñera arek kaputxino-jantzia atzekoz-aurrera zedukan.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0094 Muthil alfer hau, aurdik-azue kanpoko ilhunbetarat.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak inza 0006 Gure erritarr oiek ez dakitte Intxauspe berak esana: Izateak dittuan izkutuko guziak ostutzen, edesti edo istoriak dittuan illunbeta guziak argitzen, aspalditako oroigarri guziak izkututik ateratzen eta zeru-lurrak gizonaren argitasunari eskeintzen dioten asmagarri guzia agertzen gizonak bere egiñal guziak jartzen dittuan mende onetan, jakintsuen begiak ezarri dituala euskaldunen izkuntzagan, izkuntz ain arrigarri, ain berezko, ain gozo ta ain ederrki gorrdetako onetan.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Ez-jakintasuna Illunpea dezu, Jakintza argia da.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. mujika 00213 Egiak lotu egiten dau adimena, ta egiaren yabe dala uste dabenak ez dau naikoa berak egia eukitea; zabaldu egin gura izaten dau, bestiai be erakutsi gura izaten dautso, ta guzurraren illunpeak argitu gurarik ibilli oi da beti.

10. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0248 Zuk illunpeak bialdu ta ba-dator gaba,
eta basoko piztiak dabiz inguruan;
leoikumeak orroka arrapakin-guraz,
Jainkoari euren jatekoa eskatzen.

11. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0242 - Judarrai be zure errukia ukatzen ez dautsezun Jaungoiko alguztidun eta betikorra: entzun erri aren itsumena kentzeko egiten dautsuguzan eskariak; zure egiaren argi dan Jesukristo ezaguturik, euren illunpetatik urten daitezan.

12. 1940-1968 gipuzkera liturgia d. irigoyen 0036 Orduan, ariak-zear argi-indarra irago, ta illunbea bapatean ezkutatzen da.

13. 1940-1968 gipuzkera liturgia d. irigoyen 0036 Argi bonbillara sar ordukoxe, bi gauza egiten ditu argi-indarrak: illunbea uxatu ta argi egin.

14. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa txill 0085 Illunpe artan argi printzak ikusi uste nituen, eta egiñaletan piztu bear izan nuen gelako argia, begi izutuak baitziruditen.

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Koron'ek, ba, biziro agindu zizun, Troar'en alde yardutzeko eta horrei laguntzeko, ighuzkia arratseko illhuntze beranduan sartzen daneño, ta illhunbe beltza Iurraso yoriaren gaindi edatzen daneño.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0079 Jesus, Zurekin bai atsegingarri dala samiña! ta argitsu, illunpea!.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. artola 0072 Ara Justino'k:
Eguzkiaren egunetan alkartu oi gera, lenengo eguna bait-da Jainkoak izadia illunpetatik atereaz mundua sortu zuanekoa; eta Jesukristo egun ortan berpiztu bait-zan illen artetik. (Martimort'ek dakar LA MAISON DE DIEU'n, 57 (1959) 64 or).

18. 1940-1968 lapurtera-nafarrera haur-/gazte-literatura gh 1958 0349 Bethiko gaua, bethiko ilhunbea.

19. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia e. laxague 0030 Eta beraz, Jauna, zure Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren pairamen dohatsuaz orhoiturik, bai eta haren ilunbetarik pizteaz eta zerurat igaite miresgarriaz, guk zure zerbitzariek eta zure populu sainduak, zuk emanetarik eskaintzen dugu zure ospe handiari.

20. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0372 Jaunaren lagun hartzazu nere Amets gaitza,
Zeruko hatsak bethea, ilhunbeak haiza.

21. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0016 Amaren altzotik urrunduz geroztik
Zonbeit denboraren buruan
Gau batez bakarrik nindagola
Gogoa ilun gaueko ilunpe beltzean
Ikusi nikan, ezpeinakike zer nola esplika
Amets batean bezala
emazteki bat
Lehenago, haurrean, Putzundeko pentzean
Belar undarren biltzen
Ikusi nuen emazteki hura ber-bera.

22. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0178 Eskual-lurra eta / eskual-eliza
Ilunbez ilunbe / minez dabiltza:
Otoi! zeruan den / Aitari mintza
Gure ganat dezan / eskua luza.

23. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. erdozainzi 0013 Ni argia, mundurat etorri naiz ene baitan sinesten dutenak ilunbeetan egon ezditen.

24. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1979 0057 77-78 epean, demokrazibidea martxan jarteaz, politika plazatu egiten da, ilunpetako tentsio-giroa astinduaz.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l. oihartzabal 00001 Hartzulo barre-barreneko iluntasunean eta arrailadura batetatik sartzen zen argitan bildurik irudi zuri-zuri bat ikusi zuten , ilunpe hartan airean balego bezelaxe.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0010 Leihora hurbildu zen, eta ez zituen baratzeko ilunbeetan zitroinondoak zitroinondo: limoi arbola soegin ahal.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0132 Ilunpetara ohitu zenean, paretaren ondoan egundoko erreseldun ohea sumatu zuen Haizegoxok, eta beste aldeko paretean, berriz, bi ohe txiki.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0154 - Kotxetik jaistera goazela eta ilunpe beltz horretara sartzera, isil-isilik eta oso kementsu sartzen ari den emakume bat ikusten dugu.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0253 Behetik, ilunpetako amildegi batetatik bezala, zarata bat iritsi zen, urari darizkion burbuilena bezalakoa; pixkanaka txistu-hots bihurtu ziren eta gero berehalaxe isildu zen hau ere.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0195 Baina itsas munstro haren barnean zegoela egiaztatu zuenean, negarrez garrasika hasi zen: - Hel niri! Hel niri! Ai ene! Ez al da inor ni salbatuko nauenik? - Urrikalgarri hori, nor etorriko da zu salbatzera?- esan zion ahots kraskatu batek ilunpe hartan.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0195 Ilunpe hartan horrela ari ziren bitartean, urrunean argitasun antzeko zerbait ikusi zuen Pinotxok.

32. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0033 @- Gizon oro argitzen duen egiazko Argi: Zatoz, eta urrun itzazu gugandik gure ezjakinaren ilunpeak.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0070 Eta zu zeu ere beti sufrimenduan bizi zarela esaten duzunez mesede egingo nizuke berriz ilunpe infinitora zu buelta araziz.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0008 Argia ekartzera bazetorren ere, ez zion ilunpeari minik egiten.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0028 Nerekin esamesean ederki jardunda, kanporakoa hartu zuen etxekoandreak, pentsakizun itzel eta nahasien mendera utzi ninduelarik, jakin grina nobelakoia, izuikara erlijiotsua, gau zarratuan elizaren ilunpetara labaintzen gareneko sentimenduaren tankerakoa, behin barruan gaudela, koro garaipeen urrunean, argi errainu mendre bat erreparatu, gona ala sotana igurtzotsa somatu... eta gorputz osoa aidanez bihurritzen zaigu.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0028 GAUAREN ILUNPETATIK nor da hor?, nor da hor? behin eta berriro ari denari berehala bururatzen zaio, beldurraren dardaretatik baldin bada ere, beti dagoela norbait gau horren ilunpetan.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa bibl-16 0045 Ken ditzagun ilunbetako egintzak, eta jantz argitako armak.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0159 Hotsik gabe eta zilarrezko oinetan, ilunpeak lorategitik etxe barrenera labaindu ziren.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0207 Ilunpe osoan geratu dira.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0006 Neskak, ordea, ezin zuen asmatu nor zuen bisitaria ilunpe hartan.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0054 - Jakinaren gainean egon behar zenuke esplikatu zion txoriak Suzko Txorioi Ilunpetako Izpirituen kontra gudu egitea eman digula patuak; zuk gurekin batera egon beharko duzu gudu horretan.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0037 Harri handiz eraikitako espigoian ibaia zaintzen zeudela iruditu zitzaizkidan kainaberak hizketan ari ziren, hitz-apal, hor aspaldidanik desagertuak diren izokiak ez izutzeko ahots-galga aproposa, eta neu ere zaratarik gabe eseri nintzen harri gainean; behin batean goardiazibilak ilunbe gorrian nindoala linternargi baten fokoak aurpegiratzerakoan bertan: , esan zidan inguru berean, hain xuxen.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0037 Bazirudien argi honen zain zeudela bakoitzak bere txirrikaz amu gorria () jasotzeko; bitartean, ilunbe hotz eta hezean nabari genuen etorri berria zen kotxea zahartxoa zela, pistoien kolpe baldar eta desegokiak entzun baikenituen, eta itzaltzerakoan, berriz, zaratatsu eta dorpe, dardarti, ito zen.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0083 Behe aldean, mendebaldean, eguzkia sartzerakoan, une batez basamortu hura argituz marra gorri sutu bat uzten zuen, begi zimurtua bailitzen, gero eta beherago, beherago, beherago oraindik, gau beltzaren ilunpe itsuan sakon galdu arte.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0077 Batzuetan, nere irudimenean, haien atzetik joaten nintzen kale izkinetan zituzten etxeetaraino, eta haiek jiratu eta irrifarre batez saritzen ninduten atetik sartu eta ilunpe epelean izkutatu baino lehen.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. ureta 0038 Hara! Kontatuko dizuet nere adiskide batek (euskaltzale sutsua bera) kontatu zidana: ba dakikezute berrogoi urteko ilunpe hunen aurretikan (lehenagokoak ere ez ziren argiak, gero!), han eta hemen, hirietan eta herrixketan ere bai izaten ziren hitzaldiak eta mintzaldiak, politik alderdi bakoitzak eratuak, bat bederak uraren berebideratzekoz edo katua bere sakura sartzekoz.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0011 Bigarren laño hura aski ez balitz, badakigu hitzetatik kanpo, hitzik gabe ez dela ideia zehatzik, hizkuntzalari handienek diote hitzak baino lehen dena ilunpe dagoela ta hizkuntzak dituela ideiak moldatzen ez alderantziz, beraz hizkuntza erabiltzean errealitatearen kultura ikuspegia baizik ezin dezakegu idatz; halare gure ikasketa gehienak hizkuntzaren bideez egiten ditugularik, kultur ta gizarte errealitate batean bizi gara.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. urbieta 0096 Fantasiaren argi dizdirak,
bizi-bizirik zaintzen saia gaitezen.
Bizitzaren ilunpe beltzenak,
bat-batean argitan biztu ditezen
.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0139 4.25. Iraultza ilunbetako lana da.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0139 Norbaitek aspaldi esan zuen, ilunbetako semea argitakoa baino argiagoa dela.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0246 Argiaren aingerua eta ilunpetako aingerua bere arimaz jabetu nahirik zebiltzan zentzazioa izan zuen.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinonimoen hiztegia 0011 Maiz aurkitu izan gara ilunpe itsuan, zalantzaz beterik.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0015 Sarritan, bere laberintoetan edo zabaldietan, gailurretan edo leizeetan, ilunpez edo dizdiraz mamitutako ezkutu edo zelaietan ibilia naiz.

54. 1969-1990 gipuzkera antzerkia altzate 0045 Arbelaiz - Ta? Jaun - Noizpeinka, argi zirrikituen bat ikuste ote dedan; abiatu atzetik, jo batera ta jo bestera, ta azkenean illunpe beltzera.

55. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0022 Ba dira loreak illunabarretan itxita gelditzen diranak, illunpe kaltegarriaren bildurrez bezela.

56. 1969-1990 gipuzkera liturgia bihotz batez 0077 Illunpe orrek bakardade
galduan utzi gaitu,
argirik gabeko bideak
etorkizunik ez du,
Bizimodu lasai batengatik
idealak galdu,
bizitzaren gauz ederrenak
dizkigute zapaldu.

57. 1969-1990 gipuzkera liturgia agustindarren liturgia 0034 Argi eta illunpeak, bedeinka ezazue Jauna;/ tximist eta odeiak, bedeinka ezazue Jauna.

58. 1969-1990 gipuzkera poesia i. olabeaga 0048 Ezer-ezerretik atera dezu dena Begiak itxi, illunpe bizi nai dute gazteak; ezeztuz ta gogor ukatuz zure esanak.

59. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0023 Illunpe onetan ero antzera,
gizonak zer egiten duan ez daki,
beste gudaren bildur gera,
Jauna, erruki zaitez, erruki!.

60. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0082 Gerora eta illunpe sakonagora murgiltzen zihoakion aitari bere buru izutua.

61. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0045 Illunpe beltz artan, bere sorterriko argiak millaka diz-diz egiten zuten.

62. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak k. garmendia 0006 Illunpe oiek nork argitu?.

63. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0013 Jaungoikoarekin degun arremana ez da, beraz, illunbe loditan argi-eske dabillen itsuarena, bere Aitak maite duala dakian semearena baño.

64. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak aste santua 1983 0041 Irudiz eta keiñuz aberats dugu gau onetako elizkizuna: illunpea, argia, sua, argizariak, pazko-zuzia, elizbira, pazko-deia, irakurgaiak... dena onetarako: Jesukristok eriotzaren bizkar lortu duen garaipena ospatzen laguntzeko.

65. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0042 Leize oiek ez dira diran guztiak; asko egongo dira illunpetan, suerte on batek argira ekarri arte 1962`garren urtean, Urrillaren 28`an, suerte ori izan zuten iru gaztek Aya-Orio`ko arrobi edo kantera batean sortutako zulo batetik sartuta, Altxerri kobea argitara bait zuten, bertan illunpeak gordeta zeuzkan marrazki ta pinturekin batera.

66. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0023 KREAZIONEA ILUNBE GINEN.

67. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0023 ERREPIKA:
Ilunbe ginen ilunbetan,
Orai argi, Jauna, zu baitan.

68. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0265 Hori da beila: ilunbe guzien gatik, urrats bat bestearen ondotik eginez, beti aintzina joaitea.

69. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa iratz 0003 Eskerrak Jainko-Aitari: ilunben menetik atera gaitu eta igan-arazi bere seme maitearen erresumara (Kol. 1,12-13).

70. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0018 Majizianoek argi artifizialekin bortxatzen dituzte ilunpeak; beharrezkoak diren ilunpeak.

71. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0028 Jainkoaren haur gira egiazki, eta Jainkozko bizi hori bere beterat helduko da beste munduan, hemengo ilunbeen ondotik sartuko girelarik betiko argi zabalean.

72. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0003 Huna zer duen orduan ikasi: aratseko hamar orenetan, azken otoitzak bertzekin bururatu-eta, fraide gazte hori joan da ilunbez ilunbe iturburuaren alderat: ikusteko zergatik zen, hoin xuhurki, ura komenturaino heltzen.

73. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0012 Oliodurak pizkortzen du bihotza, ez dezan ilunberi amor eman; bainan bai, garraituz doan, argiari buruz.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak nafbt 1990 0078 Alkat: Orain artean ilunbea zan
orai etortzen argia
aspaldi hontan maitatzen eta
nik nuen ikus nahia
bihotzetikan bakar bakarrik
azaltzen bait zen begia
lehen aldikotz ikusten zaitut
eta aitortzen egia
zuk luma polita duzu
deraukazun aurpegia
.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0001 Berauek ere, eta norek ez?, sail honetan argia baino ilunbea gehiago ikusten.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Gaur gaur bezela, illunpea besterik ez.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak vozeusk 1984 0001 Hementxetik sortzen da, hain zuzen, izatearen eta ezizatearen dilema, eta nola giza talde handiek ilusioa errealitatetzat eta ilumbea argitzat hartzen dute.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. euskitze 0001 III. Zerk ekarri ote nau herritik honaino pairatzera hainbeste ilunpe ta laino?.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0001 Sartzen zinen oraindik ezagutuak ez ziren leizetan lurpeko ilunbea zilatzen zinuela orduko gizonek eginiko marrazkiak aurkituz, istudiatuz, salbatuz.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. peña 0001 Illunpe aretan, adorez betetzen gaitue Hosea'ren oiu ta abestiak.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 Sartu nindun leize-zuloko illunpe artara.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 Eizara urten aurretik leizara etorri, ta leizako illunpe onetan egiten zituen euren otoitzak, pizti onein aurrean....

83. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r. idiart 0001 Beraz ez du Elizak izan behar gobernatzeko molde bat, bainan gizonen gidatzeko argi bat ez da gauza bera! Frangotan argi horrek boteredunari min egiten dio, gaixtagin boteretsuak argia baino nahiago baitu ilunpea.

84. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00031 Hasieran, baina, itsututa egon nintzan, keak eta ilunpeak egindako atmosfereak itsututa; gerotxoago etxolako gauzak sortuz joan ziran, zirriborrotsu sortu ere, barrualde ilunean.

85. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00085 Barruko ilunbeak itsututa geratu nintzan.

86. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0301 Orain itaun bat egin bear deutsagu Jesusi: Zer dala eta, gelditu zan bera gugaz altarako illunpe ixil orretan?

87. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0025 ILUNPETATIK poliki-poliki koloretako beira-gaztelua agertzen da munduaren gailurrean.

88. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0057
Orain erruki eske, Kalophain?
Ez dut errukirik ezagutzen,
ez barkamenik ematen,
higuina aurpegi horri,
hondamena bioi.
Galdua zara!
Argitik ilunpetara
eroriko zara
egia gogorraren kontrara!

89. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0057 (Gero ilunpea dator.)

90. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Kantuak eginak zizkieten arrainei, itsaso harrotuari eta itsaso bareari, argiari eta ilunpeari, eguzkiari eta ilargiari, eta kantu guztiek Kinoren eta bere herriaren animan jarraitzen zuten, jakinik edo ahazturik.

91. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. epaltza 00071 - Debalde ari haiz, alferrik. Badakin ilunpe honetan ez dezakenala deus irakur.

92. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0036 Ilunpe hura benetan astuna zen, burdinazkoa izango balitz bezalakoa.

93. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0074 Knoxek plantxa hartu eta bazihoan, tximista bezala, zeruertzerantz, ilunpe mugitsu haietan barrena, ur-eremu latz hartan barrena.

94. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0050 Ate ondoan lehen berak utzitako urritz-makila hartuta, zakurra ondotik zuela urrundu zen, gaueko ilunpeak pixkanaka-pixkanaka irensten zuelarik pausorik pauso.

95. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00020 -Gizon oro argitzen duen egiazko Argi: zatoz, eta urrun itzazu gugandik eta gure mundutik ezjakinaren eta harrokeriaren ilunpeak.

96. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0081
Nor zen izkribua agindu zuen G. Val.
Valerianus hori?
Eta Herauscorrisehe hori zer da? Gaua
lehenago zazpirehun mila bider bezala
Barkoxe, Atharratze, Maule gainera erortzen.
Harriari begira,
erlojuari begiratu gabe, geratuez gero ilunbeak
harrapatuko zaitu gailurrean

97. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00012 Erronka egin gura nion ilunpeetako sadikoari, eta haren bila makurtu behar nuenean, paretako zati oraindino gris baten, untzez edo azazkalagaz egina, izen bat irakurri nuen.

98. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00116 Tarte estua omen zen malenkoniatsutik iluperakoa.

99. 1991> euskara batua literatur prosa m. hoyos 0057 eta ez al da euskara, ur sakonetako ilunbeetan ezkutaturik egon den baleen mintzoa bezalaxe, noizbehinka arnasa hartzen utzi bai, baina berriz lehengo ilunbeetara itzularazten digutena, antzina zeharkatzen zituen itsasoetara berriz noiz itzuliko den itxaropena ere ezabatu nahian bezala?

100. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0056 Asetuta sentitzen ginen milaka eta milaka argi txikiz inguraturiko ilunbe zoragarrian.

101. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0279 Egunaren argia moteltzen ari zen; haize zakarra zebilen, eta lanpa garaiek, banan-banan, eta gero denak batera, burua altxatu zuten ilunbearen aurka, bera tenplura presatzen zen bitartean.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00031 Zinez baitzen bastiza handi eta zaharra, amaigabeko eskailara nola barne ilunetatik galdurik ibili naiz, eta hainbatetan!; alta, jende beltz haien misterioari argi izpi apurra ekartzeko xedetan galtzen ginen ilunpe haietan gaindi.

103. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. markuleta 0110 Ilunpeak batzuetan
haren gorputza islatzen zuen,
biluzik, zeru eta itsasoaren
urre garbi-garbiaren kontrargira.
Hain lurralde magikoa
nire begietarako zen bakarrik,
soil-soilik nire besoetarako. Ez jainkoek
ezta gizakiek ere ezin kenduko zidaten.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0199 Han, ilunpe beltzenetan, dortsalen ondoan sortzen diren tximinien inguruan, bizia zegoen.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0029 aizaro. iz. 1. Ostegun Santua, bereziki gaua; 2. (pl.) Aste Santuko azken hiru egunetako goiz-otoitza; 3. (hed.) (pl.) Ilunbeak.

106. 1991> sailkatu gabeak egunkariak i. beristain 00032 Gaurko Ebanjelioak esaten duenean, Argiak argi egin zuela ilunpetan, baina ilunpeek ez zutela ohartu, ez da ulertzen oso zaila.

107. 1991> sailkatu gabeak egunkariak i. beristain 00032 Kontsumismoa da egun hauetako ilunpe ikaragarria.

107 emaitza

Datu-estatistikoak: