XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a ortzuri 0114 (Emakumeak garrasiz ta intzirika).

2. 1940-1968 gipuzkera poesia mde 0002 IGELAK
Ainziko urerat
illargi-laurden bat erori zan
zuri, yori
gauko zitu zori:
igelak yan dute, igeltxo igeldariek.
Orain, berriz,
intzirika daude igel, igeltxoak
igel, igeltxo xoroak...
Gau-miñean
aintziko igelek dute ai ei!
illargi-min.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0139 Enea'k, intzirika ta bular barren-barrenetik abotsa aterarik, onela erantzun zion galdezka zeukanari.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Alperrik ari dira burrukari, biak aurkako zarta ugariz alkar zauritu nairik; aunitz ukaldi intzirika gelditzen baitira alderdi ta une utsetan, eta beren bular-auspoak arnas aundi neketsuak damazkite; pizkor ta maiz, alderrai dabil eskua belarri ta loki inguru, masaillak zartakatuz ukaldi ta danbada gordinpean.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia lf 0160 Bazoan zango eta buru gora altchatuz,
Bere pampalina pimpili-pampalinatuz!
Bai, bainan etsaia agertu zenean,
Hau urhearen ondotik baitzabilan,
Dirudun mandoari zen beraz jazarri
Eta hura zuen arindurik ezarri...
Ostikoka,
Ausikika,
Gure mandoak bere karga nahiz zaindu,
Pampako ederrak ere zituen bildu...
Intziraka,
Hasperenka,
Hantche zagon erroz gora lurrean etzana:
-Etzauntan nausiak holakorik hitzemana!...
Fitsik ez diotela egin ene lagunari,
Eta ni hementche, dohakabea, hiltzen ari!
Laguna beretik ihardoki zion:
-Kargutan izaitea ez duk bethi on!
Izan bahintz hi ere eiherazain baten mandoska,
Ez bide hinduten gisa hortan umatuko joka
.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0052 Kurrusko lamentuka, intzirika eta aieneka zegoen.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0556 Mirariak ez du hausten izadi legerik, gainditu baizik; denbora berean, intzirika eta antsika dagoen kreazioaren alderuntz doa (ik. Erm 8,22).

8. 1969-1990 gipuzkera antzerkia f. olariaga 0598 LIRAREN AHOTSA intziraka - Lurpean daude.

9. 1969-1990 gipuzkera antzerkia f. olariaga 0603 LIRAREN AHOTSA Intziraka - Asi al zera berriz insultatzen?.

10. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. mac orlan 0034 Haizea intzirika eta dolamenaka ari zen, gau beiletako emazte ixtorio kondalarien moduan.

11. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0040 Nola lagun batek beste lagun bati eman zion poema bat
nik irakur nezan
AIDEAK presagioz intzirika
dardaraz daude.
Bakarrik nahi ez
eta isolatuta
kalkulorik gabe bizi gaitun eta
gerora
kontuak ateratzen jakin ez,
hire hitzak jaso zetinat
beste batek bildu ondoren.
Eta aidea gorriegosiegi zegonan, egon.
Aideak presagioz intzirika:
esandakoa ez dun biltzen
berriz altzora.
Horregatik izan nahi, beharbada, poeta,
hitzarekin dagoena dastatu ez baino
aldatu nahi dugunak.
Horregatik ikasten zetinagu, ikasten,
aleun izen eta adjetibo,
erabili beharra sortuko delakoan
aidea, egon, gorriegosiegi dagoen batean.

12. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0105 Txakurtxo bat bezala intzirika, obeditu zion Big Joek.

13. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0139 Erlojuaren zintzilikaria tiki-taka ari zen, eta leihoaz bestaldean intzirika haizea.

14. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0025 Jakina, horrelako gauzak gauez gertatzen dira (fonografoak intzirika diharduela koloretako argiek errainu zoroak sortzen dituztenean).

15. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r.m. pagola 0019 Euskal Herria oraintxe ari da abiatzen lehenbizikoa egiteko, eta ez dugu hau intzirika esaten, baizik eta lehen atlas honi ganoraz aurre egin diezaiogun.

15 emaitza

Datu-estatistikoak: