XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0094 Baimena ukatu ondoren, Iñakik ezker eskubitara bere lagunei irrikaitzez begiratzen zien, gerrako garaile batek bezala: Hau nire beldur duk.

2. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0018 LAUGARREN ZALDIZKOA
infin che'l mar fu sovra noi richiuso DANTE
LAUGARREN zaldizkoa, hondartzaren erdian gelditu eta,
itsaso gorriari begira egon zen, luzaz. Irrikaitz bat
ezpainetan. Denetan hilotzak. Laugarren zaldunaren
zaldi berdastak burua apaldu zuen legarrean usteltzen
ari zen zakur baten hilikiaren usaintzeko.
Nehork etzituen entzun, nehor etzagon haiduru.
Mendien zerumuga gibeletik etorri ziren, nehork
ezagutzen etzituen misteriozko eremu haietatik.
Xaharrak orhoitu ziren orduan nola haien guraso eta
amatxiek kondatzen zieten, lehen, nehork etzakien noiz,
izigarrizko gauzak gertatu zirela han. Etzazuela ahantz,
zioten, etzazuela ahantz.
Bainan bizia zarion. Gauen gibeletik, beti
bazetozen egunak, iduzkia etzen beltzten eta bazakiten
Nurembergen 1503an erori zen odol erauntsia itsas belar
gorri ñimiño batzuengatik izan zela.
Egunak jin, egunak joan, nehork etzuen gehiago
argizagien mugimenduei kasurik ere egiten, nehork
etzuen gehiago iduzkiaren jalgitzea agurtzen eta ja nehor
etzen zuhaitzen hizkuntzaz kexu.
Hain ziren eternitateaz segur.

2 emaitza

Datu-estatistikoak: