XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ees 1927 0049 Sei milla urtean gure gurasoak mintzatutako izkuntza ederra, urrte orretan gure mendi lerrden eta ibarr alayak irrintzi edo abesti gozo bidez entzundako izkuntz berrdingabea, gaxo ta kupigarri dago gaurrko egunean.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lh 0235 ¿Nora igesi egin dezute, gudari azkarrak? ¿Nondik itzuri zerate, lurraren garaitzale gaitzak? ¿Zeiñ armak, zeiñ soldadok, zeiñ deiadarrek, zeiñ irrintzik bildurrez jo ditu Erromako tropa oste ezin menpetuzkoak?.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lh 0235 Etsai orren izena nik emango dizuet, nere biotzeko aditzalle maiteak: etsai orrek, armarik ta gudaririk gabe, deadar ta irrintzirik gabe, bildutarazi baititu euskaldunen etsai guztiak, erromatarren denboretatik gaurko egunetaraiño: ura da gure AMA EUSKARA.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0020 Milla aldiz bai entzun zituan, bakartasunaren erdian jarrita zegoala, urrutiko trumoiaren orrua, ekaitz aizearen durundia, artzaiaren deadar luzea, egurgillearen aizkorakada neurtua; basaurdearen arnasotsa, otsoaren alaraua, azeriaren zaunka, beorren irrintzia, mozoloaren oiua, basauntz bildurtiaren zalaparta; abere arranen dulun-duluna, ardien bee negartia, suge zarraren txistua, belien garraxi latza, sosoaren txortxorra, txori kantari askoren txiotxo alaia, errekastoen poll-polla, zugatz ostroen pir-pir biguna, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa... itz gutxitan esateko, izakiak berez dituan ta mendi basoetan diran abere, pizti ta sortutako gauza guztien amaigabeko soñu txiki ta andi, ixil ta bizi, garratz ta gozo, mingarri ta eztitsu, pozkor ta ikaragarrizko danak.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1919 0001 ¡GORA GU GUTARRAK!
Seme zintzoak
Altxatu dira
Orru-irrintzi
Egiñik...
jauntxuak berriz
Murmurka dabiltz
Arpegi illuna
Jarririk.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1931 0001 Eta ¿zer egin orain? ¡Su ta gar jo, Euzko Araudi aldez, igandean aldu edo diputadu ateriaz Euzkadi'ko Udalen-Batzordeak gauza eder ori Madrid'en aldezteko aukeratu dituan jaun euzkeltzale ta katoliko prestuak: nai-ezpadute ere entzun dezaten Euzkadi osoaren dei edo irrintzi bizia bere etsaiak.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Zerua goibel, odeiak geldi, txoriak ixil, euzko izadi osoa itun, eta beste zenbait garaitan, aberri edertasun abeslari nabai izan ditugun gure mendi mendiak, asaben irrintziak alaitutako mendiak, negar dagite.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Usurbil'ko Mendigoizale sutsuen irrintzia entzungo da gero ere Andatzako gurutze alboan.

9. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0051 Zirimol dot barrena, naasi baizen erre,
Arimea bait-yata atsekabez ase:
Uin biurrizko itxas baltzenean irri,
Miñaren irrintzia dantzut aspergarri
.

10. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0248 Barraba'ren alde millaka gizaseme alaru ta irrintzi dagoz... abots orren oiartzuna Jerusalen'dik urten eta alboko mendietaraño elduten da....

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eston iz 0163 Bereala, eztarri berriek, mendirik-mendi ta ibarrik-ibar, luzatzen dute, ego-aizearen egaletan, Lartaun'en irrintzi ezaguna.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0054 Zaldia atzeko anka gañean jeiki arazi ta Indartsu'ren erraietatik atera zan irrintziak inguruetako mendiak dardarka jarri zitun.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0292 Irrintzi ikaragarriz, teukrotarrak ate danetatik itokarrean sartuaz, arresiak betetzen dituzte.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0127 Maiburuko Euskaltzain batek, azkeneko Batzarrean ozenki ta bularretako indar guztiez oiukatu zuan iritzi ta irrintzi ederra.

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia monzon 0152 Begibeltz.- Ez ire burua ito arte (Lotzen dire borrokan, gauaz, urrundik behorren arrabots eta irrintziak aditzen direla).

16. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0109 Da txondorrari betegarriemoten asi sianean esatauen agurorrek, suloan irrintzak urten i auden seguru, irrintzak suloan da aurek esan iotzien alkarreri: - Lamiñatosak, lamiñatosak, gurerrukie gaur.

17. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0109 - Gaur egun santue yaoan modun, irrintza baten suloan, irrintzak eta lamiñak soasen da txondorra apurbetegaiti an erretan yakuk.

18. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0109 KABALLOAK - IRRINTZAK - KATE ZARATAK.

19. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0109 Bestobaten be esatenauen, besto baten be, Ereñoti etorri bera gau beten, d'an Gabeardatz esaten dotzun Olarreko selaiti, andi bieti gora, gaubilunabarra, ya ilunabarra, da, ilunabartute, gaube ta, kaballo bandea kaballo bandea alboti, segidu iten iotzen, segidu, segidu ta segidu, burriña sagatea, burriña sagatea ta, kaballoak, irrintzarik eta.

20. 1969-1990 bizkaiera poesia k. gallastegi 0147 Abesti zantzo
irrintzi eta
euskal doñuen
oiartzun
menditik mendi
zelai arrotan
entzun bei beti
ta nainun
.

21. 1969-1990 bizkaiera poesia egia ta maitasuna 0126 Maitasuna ta egia
zuen irrintzian
erria maitatuaz
erritar antzian
berari eskeñita
lanbide bizian:
kristo ezta maitaten
errian ezian
.

22. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak y. elorriaga 0186 Miranderen ideologia hainbeste nazkatu eta sufritu egiten eutson euskaldun zintzoa ren ideologia osoaren aurka joatea da (antiideologiaren ideologia): Bere bizitzan daukazan eredu guztiei barre egin, protestazko irrintzia (heriotzak berak ere errespetorik merezi ez deutsolarik; bere aurka lagunarena danean, bere alde etsaiarena danean, bere ukazioa bizitzaren ukazioaz batera Nil igitur mors...en) eta puritanismoaren kontra sexoa eta borroka kolore guztiekaz.

23. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0160 Ikusiz gauzen egia sartu jatzu barruan eta poema bat liriku kemenez egiterakoan, egiari, ludiko gauzetan naiz norbere barruan daroagun egiari, itz-eragin bear jako, txilio bat, irrintzi bat atera-azo.

24. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0059 Ufada, irrintzi eta algara franko.

25. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0060 Eta gure askatasunaren garantia eta zutabe bakar-bakarrak diren gizon-emakumeoi txin-txin hau eskeintzearekin batera abesti berri bat erakutsi nahi dizuegu: lehen, Gora Txirri-Txarra! esaten genuenean Gora! izaten genuen erantzuna; orain ordea irrintzi hori pixka bat aldatuz, berrindartzearren egindako bertsio berria entzuteko aukera izango duzue.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura batx asth 0027 Orduan irrintzi lastimosoak egiten hasi ziren.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0066 Baina halako batetan lau zaldiek irrintzi bizia jo zuten atzeko hanketan tinkatuz.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0135 Lurrean arrastaka noa Sssss! Sssssssssss! Suge bat ote naiz? Ipurtargi bat? Irrintzi berezi batek definitzen du nire nortasuna: INDIO APATXE bat naiz! Eta arkua eta geziak daramatzat.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. garmendia 0051 Pizti basatiak Hiiiiiiii irrintzi arraro bat egin zuen.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0008 Bene-benetan dugu hauxe artzain eta ikazkinen herri, beren beso giartsu eta zauliak haizkoraren jotzearekin gogortuta, beren birika kementsuak artzainen irrintzi ta txistuz harrotuta eta euren adimen argia Ahuñamendi-ko egurats xeheak igurtzita.

31. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0007 - gero, Pazko-deiaren irrintzi pozgarriak goraipatzen du Kristoren argiz jantzitako Bazko-gau zoriontsua.

32. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0016 Betiko egiaren aurrean
zai zaudekidala,
utopia zapalduen irrintzi izuorrak
eztarri librean bilatu nahi du
askazioa.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0150 Erratz hedatu beharko baita, ugaritu, Batzarretara lehen sorginak banaka heinean ordugero binaka eta hirunaka ekarriz, garraio bizkorrago batez, zu edonora eramanen era berean, aurkeztu ere bertako Lezera, Zakurripurdikora, oinez ahal zenezakeenagatik sarrera ospetsuago baten premian edo denen zirrara eragitearen guratan, oro bilduak zitezkeen bestez agertzea bait zitzaizun gogozago: Leze osoa iragan aurrena, harkaitzak agurtu, zizpuruak eta hatsak ferekatu, hango buruak xistuz desorraztu zorian, bihotza aztoratzerainoko hotsez eta irrintzi beldurgarri luze baten ondorengo (mendeko ere) isildasuna nagusiki gozatuz jarriko zinela Aker honen orduko bi adarren aldamenean, bi bait zituen beronek sasoi hartan, bi ziren lez Akerripurdi lezeko habearen hankak ere, bi eskuratuen onginahiak, bizitan Onbeltz eta Onotso izanez begizkotuak zuketz, bi ordurako harrizko oldarrak eta bi, halaber, Igandero haragitzea tokatzen zitzaizkizunak, zuzpertzea, zuk adina zure inguruko Xaxi orok gozatu gurazko, beharrezko eta izandako ifernu giltzan jabeak.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0035 Zutitu nintzen eta gorak eta irrintziak entzun nituen, zuziak airean zirela.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0119 Irruti batean entzuten genituen, gero, haien irrintzi ta arramarrak.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0247 Irrintzia

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinonimoen hiztegia 0009 Ia guztia egiteko dagoenean, behar-beharrezko, oso garrantzitsu bihurtu ohi da honelako ahalegina; azken irrintzia ez bada ere, geroan segida izango duten urrats tinkoagoen abiada bai.

38. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa f. portu 0104 PRINCIPE DE CONDE-REN mendean; kontuan zegoen Maria Juan Mugarrieta-koa ere, eta leenez neurriak arturik, Pranzesen atzaparretatik imagiña santa libratzeco; aditu zituanean, bada, atabal eta sutumpen otsak, zaldien irrintziak eta gudarien ojuak, aldarera igo, eta errespetorik aundienarekin imagiña artu, bere eche barruko bizitza eta trasteari kasorik egin gabe, munduko gauzetan pensatu gabe, jechi zan errira, berak maitatzen zuan gauzarik baliotsuenea besoetan zuala.

39. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lab 0092 Noiz ez dan oiu, arrantza, irrintzi, irain eta karraxi, Roy Hart Theatre Livingn eta antzeko taldeak eskeñi nai digutena.

40. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak aste santua 1983 0092 Jainkoari irrintzi (OLD 77 or.).

41. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak izeta 0001 Arratsaldean berriz dantza eta mozorroak ere jauzika oihu eta irrintzi.

42. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0139 Burgos-tik Baionara irrintzi berdina,
Mendia bezain zutik, makila egina!

43. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00026 (Argiak amatatu dira eta, irrintzia aditzen da, errodeoko zaldiak egina, edota basazaldiak, agian, urrutira)

44. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0042
Amodiotik amodiora
badager diferentzia
erromantiko kutsua egun
darabilgu ahantzia.
Baratz joriko klabelin gorri
neu naiz zure lurrontzia,
sustrai irmoen untzia
xarma nahiz elegantzia
gorputz osoan jantzia.
Arrenkura da malerus zeinu
maitemina irrintzia
amodioa adierazteak
badu bere garrantzia.

45. 1991> euskara batua ikasliburuak musika/5 0018 Bai, bakartasunaren erdian gindoazela, hauexek entzun genituen: abere baten zintzarriaren dulun-duluna, ardien beee negartia, suge zaharraren txistua, motor baten motore-zarata, mendigoizalearen oihua, zuhaitz-hostoen firfira biguina, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa, artzainaren deiadar luzea, egurgilearen aizkorakada neurtua, azeriaren zaunka, zaldiaren irrintzia, basahuntz beldurtiaren zalaparta, zozoaren txortxorra, txori kantari askoren txio-txio alaia, errekatxoen pol-pola, basurdearen arnas hotsa, haur-talde batek sortutako abestiak, flauta-doinuak, kriskitin-hotsak, txaloak, kitarra-doinuak...

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00040 Eta zaldi baten irrintziaren hotsari begiradarekin jarraitzean, han ikusitakoak baieztatu zidan barneko ezagupen izpiritual hura. Etxera iritsi nintzen.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00040 -Gidaria! Armada itzel eta eskerga ikus daiteke Urduñako mendikatearen inguruan eta euskaldunonak egin du gure mendietan barrena irrintzia agudo entzuten ez bada!

48. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00015 Hango tiro-hotsak eta irrintziak, kanta eta garrasi, hango aiene eta lantu, haragi urratu eta gorputz txikituak.

49. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0202 orain, ordea, burbuila hura lehertzear zen, zaldi zuria irrintzi beltza egitera baitzihoan aurki... eta ez, Konradek ez zuen irudikatu ere egin nahi Violetarik gabeko bizitzarik...

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00035 eta horregatik, oraindik ere, bat baino gehiago harritu egiten da auzoak, gau izartsuetan, Lekobideren irrintzia entzun ordez, Gaztelako koroia handitzearren borrokatu ziren jeneral euskaldunen ezpata-hotsa entzuten duelako.

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iriarte 00204 Askatasun osoz, haizeari aurpegia emanez, arnasa barru-barruraino sartzen duzularik, erraietatik ateratzen den barne-askatasunaren irrintzia kanporatuz.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0148 1892. Donostian Euskal Joko Floralen Kontsistorioko Sari Nagusia ospatu zen (Udaletxeko Aretoetan), eta Etxenak bi akuarelarekin parte hartu zuen, bata Irrintzi eta bestea Leokide eta Onintza izena zutenekin.

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0148 Irrintzi izenekoan gizon indartsu eta sendo bat azaltzen zen, euskal mendietan entzuten zen hots hain gurea den hori botatzen.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0148 Berriro Erromara itzuli zenean Via Margutta 33ra, Etxenak, bere Irrintzi akuarelak izandako onarpen handiarekin guztiz animatuta, eszena haren beste bertsio bat egin zuen, oraingoan euskarri bezala oihal eder bat erabiliz eta oleoaren teknika aplikatuz.

55. 1991> sailkatu gabeak egunkariak h. etxeberria 00003 Orduan nabaritu nuen zintzurrean gora zetorkidan irrintzi arrotz hura: hay amores que matan egin nahi nuen oihu lehertu aitzin.

56. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0003 IRRINTZIA. Kurtso berria, hitzarmen zaharra

57. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0011 Letrarik ere ez duen musika, irrintzia eta oihua baizik.

58. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0012 Motozerraren irrintziak lagundu nahi zion zaldiari egurretik irteten.

58 emaitza

Datu-estatistikoak: