XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir lapur 0005 Mila seireun metroko mendiak baditu bere inguruan, eta ibarraren erditik txirristatzen dira Malin ibaiaren urak, bere ondoko bazterrak udaberri udetan jatortu ta edertuz; mota askotako labore ta zituak sortzen dira alde aietan.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0569 Anima nerea, anima nerea, dudaric gabe, guciz gogocoa zaitzu, izar dizdiratzalle oyetaco bat, cedori izatea; baña onetaraco ez bacarric ayenatu bear dituzu ceregandic, itz, gogoracio eta eguite loiquerizco guciac, baicican gañera igues bear dezu irrista zaitezquen, leuntasun gucitic.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je bur 0015 Denak diren bezala erraiteko, ene pala eta zakur lagunaren gatik, beldurrez ikharan nindoan ihizien oro zilo eta larrutuak urrun ageri ziren gordegietarat, hara ta bizkatcha mutur luzeek ausik nindezaten edo zorrino zikin sorhaio batek, bere uharra begietarat zirristatuz, alderat itsuturik ezar.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0063 Baiñan, poliki-poliki irira irristatu.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0036 Zabala ta zerbait zapaldua zan, eta eseritzen nintzanean, ipurdia barkatu pixkat beera irristatzen zitzaidan, eta patxara ederrean gelditzen nintzan, andik alde-egitea sentitzeraño; gurutze-bideko arriaren gañean jarrita, txistuka, eskopeta zanko-tartean nuala, ikustekorik zerbait bazan begira, xigarrotxoak erre ta erre, aldi luzeak pasatzen nituan.

6. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Ur bolara, berriz, ariñ ariñ aldape beera irristatzen, eta ur zayari aurreratzen omen zayo.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0152 Transmititu behar den esfortzua handia denean azkeneko sistema honek ez du balio gurpil bat bestearekiko irristatu egiten delako.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0152 Irrista ez daitezen azalak koskaz (hortzez) betetzen zaizkie, gurpil baten hortza besteko hutsunean sar dadin (31-3 Irudia).

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartez/oho 0103 Teilatu pikeak dituzte ura eta elurra erraz txirrista daitezen.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0005 Era berean barailak torlojoen bidez makinaren mahaia ongi atxikirik geratu behar du bertan irrista ez dadin.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0163 Guk hasieran egoera likidoa aztertuko dugu, eta abiapuntu gisa, oso erraz egiazta daitezkeen likidoaren zenbait ezaugarri nabarmenduko ditugu: a) Likidoa osatzen dituzten zatikiek edo molekulek batabestearen gain irristatu egin daitezke, eta ondorioz: 1.- Likidoak, solidoak ez bezala, ez du berezko formarik.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. arana 0007 Barre egiten diegu istorio hauei, baina behin baino gehiagotan ikusi ditut Amaiaren besoak oilo larrutan jartzen mahuka motzetako nikiren bat daramanean, eta inoiz irristatu zaio malkoren bat, liburuon pasarterik bizi eta hunkigarrienetan.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0058 Pixkanaka-pixkanaka aulki bazterreraino irristatu zen lasterka bizian ospa egiteko.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0102 Hattak inguruan begiratu zuen berriz ere, eta oraingoan malko bat edo bi irristatu zitzaizkion masailetik behera; baina ez zuen hitzik ere esan.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0063 Eraileak saiatu ziren igotzen, baina enborraren erdialdera iritsi zirenean, irristatu eta lurrera erori ziren, eskuak eta hankak larrutuz.

16. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0021 Albinoni eta Balberderen musikak ixildu dira.
Nere gorputz guztietako poruetatik amodioa ixuri dabilkit,
bainan amodioa ene eskuetako hatz eta behatzetatik labainduz,
irristaturik basoruntz doa, amodioak amorantearekin topo egin ez duelako.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0237 Irakurtzez amaitu huenean, Anttonen azken arnasa eskuetatik irristatu zitzaiala sumatu huen.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0027 Sirena baten soinua euri lanbroaren kortina hezea eta horiztatua urratuz, teilatuetan zehar irristatzen da.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0123 Ilunabarrean, korrika abiatu naiz karrika hutsetan behera, harlausa zikinetan irristatuaz.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0097 Eta neskaren izterrean behera irristatuko den odol arrastoa justifikatzen duen sasia edo sasi bazterretik bi, gehienez hiru pausotara lurrean definitzera iritsi gabe harma posible bat seinalatzen duen disdira metalikoa.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Sabel hori biguin epel eta hezearen kontra bere biguintasun epeltasun eta hezetasun errepelenteak sentituz, eskuak zain urdinez jositako bular horistatuen leuntasun koipetsuan irriztatuz, xilbor korapiloak hersten duen, eta itzal beltz horretan galtzen den masa biguin horren misterio iheskorraz jabetu nahirik, itsas haserrearen burrunbadak, mendebalaren xistu zorrotzarekin nahasturik apenas estaltzen duten maldizio betikoa isilarazi nahiean.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0012 Lore horik ureztatzen ari zela, irriztatu, urmaelera erori eta ito egin zen.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0073 Zirriku batetik irristatzen den argia, hire aurpegia islaran jotzen dik.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0053 - Hura bai guduka latza! Zamarik galdu bazen bidean, ez zuan nerea izan, badakik, Zangarin! Baina nere anaia... nere anaia... hil zidateken!- eta bi malko lodi irristatu zitzaizkion masailetan - Hil zidateken, baina aspertu nintzaien, Zangarin, hala behar baitzen!

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Samuelen begietatik irriztatu ziren bi malko lodiek bi arrasto zuri marraztu zituzten haren aurpegi haustuan.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa n. urbizu 0051 Bide erdia baino gehiago egina zuen hegazti zuriak, baina ordurako leher eginda zegoen eta... fardela moko artetik irristatu zitzaion.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0032 Eta eluts eta argiaren tartean hainbeste denbora pasatu, eta zuhaitzen geriza iheskorra euren gorputzetan irristatzearen ondorioz, Jirafari zetakak eta Zebrari marrak atera zitzaien, eta Elanda eta Kudúa zerbait ilunago bihurtu ziren, bizkarrean, zuhaitz azala ziruditen hildaska griska eta ondulatuak zituzten unetik.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0083 Eskailerak igo, itxituratik lekorera irristatzen zen sokari tira eta atearen kirrika isildu zenean barruan zeuden.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak programazioa 1983 0256 Lore horiek ureztatzen ari zela, irristatu, urmaelera erori eta ito egin zen.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Lenengoarekin elur gainean irrista ohi ziren eta bigarrenaren laguntzaz gelditzen edo aldapa gora joateko zen.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Ez da, ez, horrelakorik: Elur eta airean irristatzeko teknika ikasi behar da.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Eskiatzailerik zaluena, zangoak apur bat higituz, elur axaletik irristatuz makur antzean aireari erresistentzi gutien ematen diona da.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0054 Bien artean zaku-hondo bat osatzen dute, orri bata bestearen gainean libreki irristatuz.

34. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0041 - Aurretik doana irristatu diteke.

35. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Basoa oso bustia zegoen eta oñetako lodiak zugaitzen enborretan ondo irristatzen ziran.

36. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0115 Xabier eta Inazioren biografia hori, literatur eredu bezala gelditu da, historia aldetik noizpait irristatzen bada ere.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. lertxundi 0001 Haiek direnik ere jabetu ez, eta aurrera egiten baduzu, mandeulien ziztada gogaikarriei jaramon egin ordez sasi artetik zer agertuko atezuan jarri eta beldurrak korritzen badizu bizkarrezurra, zuhaitzetako hosto artetik irriztatzen den argiaren emozioz lausotzen bazaizkizu begiak, bidean topatzen duzunari eskaintzen badiozu maitasuna, abenturaren une gordinenetan sentitzen baduzu solidaritaterako isuria, irakurketa oro den expedizioak bere helburuak bete dituen seinale.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Kontenzioso ugari izan dugu elkar hauzoko neskamutilek eta nik, badakizue, lehiopean bertan futbol atari kokatzeagatik, etxeko azpian dagoen garajean monopatinez txirristatzeagatik etabar.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r.j. fuster 0001 Ura irristatzen zen ertzetako
goroldioetatik lurreraino
eta eskuak galtzen ziren adatsetan
gorputzak dardarka jarriz.

40. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/bbb1 0072 Irristatzeko arriskua dagoela eta ezin dela joan 40 km/orduko baino bizkorrago.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00105 Mendi-hegalek estaltzen dituen landaretza belaki eskerga bat bezalakoa da: euriaren higatze-lana moteldu eta gero, milioika litro ur gordetzen ditu; ur hori pixkanaka lurrean barneratuz joaten da (zoruak aberastuz eta akuiferoak betez) edota hegalean behera poliki irristatuz.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak igeriketa 00039 Ertzari bizkarra emanda, beso eta oinekin indarra egin baina ur azpian irristatzen utzi.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0044 Uhal trapezoidalezko transmisioetan, diametro txikiko polean uhalak besarkatzen duen arkuak ez du sekula 120ampdeg; baino txikiagoa izan behar, uhala irrista ez dadin.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00050 Poz-pozik, barre egiten zuen, mahaiko hanken artetik irristatzen zen bitartean.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. gesalaga 0016 Ontzitik irten nahi zuen, baina irristatu egiten zen.

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0037 Guztiek ikusi zuten margo tanta sendo eta pisutsu hura, apurka-apurka, soinekoan behera irristatzen.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0049 Gainean, erdi-erdian, tintontziak jarri zituen, irristatu eta lurrera ez erortzeko.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0078 Hormaren ertz batetik irristatu nintzen eta han hasi zen sekulako pertsekuzioa, pelikuletakoen antzekoa, lasterka bizian, hormetako pintadak irakurtzen nituen bitartean, !ATE AROG! AIZTNEDNEPEDNI, irakurtzen nuen antxintxiketan.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0043 Ateska altxatu eta Arkadiren ile, bizkar eta hanka gainean irristatzen zen...

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0089 Jurgi arreta handiz mintzatzen zen; patxadaz egiten zuen aurrera, ondorio azkarregietara irristatu gabe.

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0135 Atzera goiztarren taldekoa nintzen, eta berarekin kabina bera elkarbanatzen nuen, eta dutxen pasiloan goizero festa txiki bat egoten zen, xaboia han eta hemen, kabinaz kabina saltatzen, eta lasterketak egiten genituen gaur zenbat denbora beharko zuen neurtzeko: Arkadik ozenki kontatzen zuen, bat, eta xaboia ordurako Oriol Mussar edo Isabel Visen eskutan, oso txuria eta begiak almendren gisakoak zeuzkan neska haren esku; bi, eta xaboiak airera egiten zuen beste kabina batean erortzeko, Luis Henda edo Klararen eskutan; hiru, lau, eta Andres Nussa edo Neusen ahotsa entzuten genuen, xaboia eskuen artetik labaindu egiten zitzaielako, ate azpitik irristatzeko eta orduantxe toaila lepoan zuela zetorren Anjel Ram labainerazteko.

52. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0039
EURIA gustatzen zaio kantoiko
itsu loteria saltzaileari.
Goitik behera euria adokin zimelduetara, eta zeharka
arratseko zintakin. Goroldioa egunen atzekaldean hedatzen,
euria maitasun onetsiak bezain lehun lurrean irristatzen.
Sapaburuak balea izateko ametsak
borobiltzen.
Euria ari, hormako zorion marrazkia ezabatuz eta teilen
kolorea hurrinera arrastatzen. Euria, artesau hatzamarren doinua,
suge erorketa, hitz erorketa ikaragarria munduko hiztegi guzietarik.
Nobelatako dontzeilak leihoetan euriaren laztan eske, euria
beren paineluak hartzen, beren bihotzak tipitzen,
beren ezpainak umeldu eta isilerazten.
Euria, eskaleek bizturiko suak amatatu eta haien erraietaraino egarria lez
hedatzen. Jendea artean haztamuka doa aterri denean baino jantziago.

53. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00014 Askotan, haizea jasotzeko dagoenean, ikusiko dituzu baita izarrak ere, zeruan goitik behera irristatzen eta, gauaren gerizan zehar, sugar zati luzeak zuri bihurtzen haien bizkarretik, (...)

54. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00177 Gehi itzazu hainbeste hiri aparta eta hainbeste lanen nekea, hainbeste herri harkaitz latzetan eskuz eraikita eta antzinako hormen behealdetik irristatzen diren ibaiak.

55. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00018 Esku handi dardartia sudurrera eramaten zuenean ere tabako-lainoxka batzuk irristatzen zitzaizkion hatzen artetik soingainekoaren aurrealdera.

56. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00100 Erdi itzaletan dugu logela, lanpara gorriaren argitan, eta izterretan irristatzen zaizkio izerdi tantak, zilarrezko inurriak legez.

57. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00029 Nire esku leunen laztanak zure bizkar izerditutik behera irristatzen?

58. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00108 Goitik behera, irristatuz bezala, udaberriaren lehen loreak datoz oker eta xuxen. Ilbeteak urdinez, morez margotu du zelaia... bioletaz era harrigarrian.

59. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Esku bat, ohe,estalkiak apartaturik, nire gerrian pausatu zen, eta gero, iztarrartean behera labanduz, hauen erdian murgildu eta nire arrakalan irristatzen hasi zen.

60. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00061 Higuina eman zidan egoera hark, eta langintza lehenbailehen amaitzea erabaki nuen; gorputz jelatinatsu haren gainera igota, hankalatraba jarri nintzen eta, nire kuleroari alde batera eginez, txizari utzi nion haren bizkarreko erretenean zehar irristatzen; erreka horia labanka joan zen haren leporaino, haren ezpain ertzetan galdu arte; korritzen ari zen gizona, mihia atera eta isurkin bero hura edaten saiatu zen, zera zioen bitartean:

61. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0060 Asetu ondoren, zakilak zeukan guztia nire alutxoan hustu denean esne parrastada ederrak irristatzen zaizkit iztarretan behera, baina ez diet lurrera iristeko betarik ematen: gizona ohe gainera bultza, bota nire gorputza haren gainera eta berriro larrutan hastea gustatzen zait!

62. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0279 Bekokiaz Iñaki Abaituaren bekokia ukitu ondoren, albo batera irristatzen da eta oso ondo, mutikote, oso ondo esaten du, bi aldiz, dioena azpimarratzeko, irribarrez.

63. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0125 Papera ateratzeko nire eskua irristatu nuenean, dardarka neukan, (...).

64. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0128 Likea balitz bezala irristatuko zen lanbroa leihoko argian behera.

65. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. sagastizabal 0079 Mustroak gerriraino irensten ninduen, eta halako batean Morganek bale esan eta irristatu egin nintzen pozaren pozaz.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0269 28. r erradioko esfera bi zuzen horizontaletan irristatzen da, H planoarekiko elkartzut den zuzen batek geratzen duen arte.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0191 Irristatu gabe zuzen baten gainean errodatzen duen zirkunferentziako puntu baten leku geometrikoa da.

68. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0002 Jarrera honen adierazgarri bat, gaurregungo gizartean sindikatuek jokatu beharreko paperari buruz politiko batzuren diskurtsoan irristatzen diren deskalifikazioak dira, politikook gainera sustraipen demokratiko eta herritar guttiko botere faktikoen nagusiki ekonomikoen, aurrean ofiziosotasun atseginkorra adierazi ohi dutelarik.

69. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00022 Eta akorde goxo haiek, leihoetako kristaletan irristatzen ziren euri tantekin nahasten ziren arratsaldearen ordu geldietan...

69 emaitza

Datu-estatistikoak: