XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0182 Jaungoikuari gura dakijola, ba, zuben bakalduntza au baketan eta zorijonez luzaruan irautia, arerijuen aurrka zuben besuai indarra ta adorea emonez eta maltzurrkeri ta saldukeri gustijetatik jaregiñez; eta emon dagixubezala, batta, bijori, zeuberi opa dakixubezan ondasun eta zorijontasun gustijak zeuben gurarijen neurrittan.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ol imit 0238 Nere bidean ba zaudeke, egia dazaukezu, ta egiak yareingo zaitu, ta betiko bizitza iritxiko dezu.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0164 Jaungoikoari gura dakiola, ba, zuen bakalduntza au baketan eta zorionez luzaroan irautea, arerioen aurka zuen besoai indarra ta adorea emonez eta maltzurkeri ta saldukeri guztietatik jaregiñez, eta emon dagizuezala, baita, biori, zeueri opa dakizuezan ondasun eta zoriontasun guztiak zeuen gurarien neurritan.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Arrtu leuzan eta irakurri be, Eneko'k; eta irakurri ta irakurri, eta irakurrija auznarrtu ta mamurrtu, bijotza ikutu leutsan irakurrkixunak, eta gudaritzea jarein eta Urtzi Jaunarekiko otseintzea autatu ta arrerazo.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1934 0001 Bidondokuak entzun, bai, egitten dabe, baña, bertatik goteungia datorrkije, ta euren bijotzetatik itza eruan egitten dau: ziñetsirik jaregin eztattezantzat.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1934 0001 Eure bidiari lotu nire oñak, labandu eztattezantzat; adi agokit, eta entzun nire itzak; eure errukijaren aundija erakuskek, eugaz uste diranak jaregitten dozakan Jaun orrek.

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0113 Lugin ezeinbatek beiñola arrano bat idoro eban sare-artean atzemona; eta guztiz ederra begitandu bai yakon, sare artetik jareginda, azke itxi eban.

8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa ker barri ona 0318 Bardin iñoen abade-nagusia, agintari ta erriko zaarrak be, irrika alkarri zirautsela: Besteak jarein (askatu) dauz, ta bere burua ezin askatu.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0013 Agamenon'ek, ba, iraiñez samiñdu bai-eban alabarik ez-bai-eutson jaregin eta ordesaririk ez-eutson jaso.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0075 Osterantzian zuhauren herrian biziak yaregiñ bekit Hetxerat itzultzeko ez-bai-nauk, ezta aberri maitera ere emazte miña ta humia besarkatzeko.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0075 Atsak jaregin zion, eta laño gandua begi gain edatu zitzayon.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Bañan ez-dautsot Troar andiputzen erailketari jaregingo, euren guterri nausiraño guztiei bultzatu baiño leen, eta Ektor'en aurka nire buruaren neurria artu baño leen, biotariko nor garaille geratuten ote dan.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Alere, urtzi indartsuak ez dio jaregiten, atzetik ur laster beltzez jarraitzen baizik.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak amez adisk 0020 Elade'n nor Temistokel baiño argiagorik? nor altsuagorik? Pertsitarren aurkako gudan buruzagi, Elade yaregin zun yoputasunetik; bekaizkeriz atzerriratuta, ez zun eraman, bear bezela, aberri eskergaiztokoaren bidegabekeria.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak biologia 1968 0176 Pertsonaren asmamena, bere-bere duen asmamen hau, probabilitate ta adurreren indarretatik bere burua jaregiteko duen asmamena murriztu, deuseztu egiten du era huntako sozial egoera batek eta aglutinante errez batzuen mende uzten du gizona (propaganda, konsumoa...).

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa f. zubiaga 0106 Urigueneko auzia zehatz-mehatz ulertu gura baleu, ausaz euskera ikasi eta herritarrei galdetu eikien, beti gure salatzaileen traduzianoari eta traizinoari jara egin barik.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa f. zubiaga 0169 Zuri behintzat jara egin dautsue, ez dot uste neuri egingo eustenik, hagaitik ez neuntson erdirik be konta gela arduradunari, hako uherdoak guzurtitzat harturik, gelazainak berak barre egin ez eistan.

18. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Tximista baizen arin, Uzi elur-gaiñean iraulkatu zan, ozka mingarritik jareitzearren, etsaiari amorru itzelaz jarkitzen zitzaiola; baiñan lepotik atzitua izanik, ezin zezaken burua bere aukeran erabilli bestea zauritzearren.

19. 1969-1990 euskara batua antzerkia k. santisteban 0050 KORUA @- Gero, gau osoa dirauten dantzetan, bakante legez, neure oin zuria higiko dut, aire hezean neure lepoa eragiten, ehiza ankerretik ihes egina, ongi ehundutako sareetatik jaregina eta ehiztariek txakurrak kiñatzen haren lasterketa kilikatzen dutenean oreinkumea larretako atsegin berdeetan jolasean ari den bezala.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0071 5 / Zelomaduktu pare bat izaten da, zeinak, seguraski, bai zeregin exkretatzaile eta bai ugal funtzioak (gametoei jarein, hain zuzen ere) bait ditu.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0059 Zein erraza zen Bartorentzat, une hartan, eskutan zeramanari jareitea! Zein erraza istripu edo ezbehar bat probokatzea! Nork salatuko zuen Barto kasu horretan?.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0059 Honela bada, beste behin ere, eseri zen gainean hirukote hau, betiko pentsamenduak eta esaerak jareginik.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0055 Gero, bere gorputzari aulkian jareginez begira-begira geratu zitzaien.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0154 - Ba emakume ingelesek ere jantzi kontuan... - jarein zion Ibanen amak.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0025 Piztia zaurituaren aiuriari jarein zion Morganek, bi pauso atzerantz emanez, eskua bihotz gainean zuela.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0036 Wan Stillerrek txikotari jarein eta balenuntziak Ekialderanzko bideari ekin zion bizkor-bizkor.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0049 Hala, pentsaturik bezala obraturik guztia, harri handia erdi bidean zelarik, non behingoxean jaregin zioten eta amildu zen harritzar bikaina; burrunba galanta sortu zuen leizearen barrenpe orotan.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0077 Bitartean, negarrari jaregin zion eta haren malkoez blai eginda ziren lagunaren eskuak.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0162 Txoriak, tira!, kaiola zabaldu eta jaregin egingo zitzaien.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0099 Bide osoan zehar bi anaiak hitzari jarein gabe, jarraikorki, aritu dira solasean, batek itauntzen eta besteak erantzuten, sendi eta etxeko egoeraz, gerratearen gorabeherataz, mugaz bestealdeko zehaztasunetaz, etengabe...

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0063 Haiek, ordea, askatzen bazuten ez zela berriro itzuliko, eta ez zioten jaregin nahi.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0063 Eske eta erregu, jaregin zioten, hala ere, eta otsoengana joan zen.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kirolak 1975 0032 Zenbait ikuslek hasperen ito bati jarein zion; ia-ia, garraisia egin ere bai; baina berehalaxe murgilariaren burua irten zen uretatik, eta beronen eskuina altxatu zen agur eginez.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0054 Esan dudanari buruzko jakingarri argi-emaile gisa esango dut matxinoen (1766) erreibindikazioetariko bat gaztaina hamarrenaren exakziopetik jaregitea zela.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0446 Sagarra
Bi gauzen sinboloa da: a) tankera esferikoa duenez, unibertsoa eta osotasuna adierazten ditu; Jesus haurra eskuan sagarra duela irudikaturik agertzen da sarritan; b) bestalde, gizakiaren irrika lurtiarren eta * grinei jareitearen sinboloa da; horiek menperatzeko zentzua du sagarra ez jateko aginduak.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0033 Zer gerta liteke makineriak txinpartak jaregingo balitu? (Leherketak sorteraz litzake).

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0041 Txinpartak jaregin eta sute berriak sor ditzakete.

38. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m.m. zubiaga 0190 Guri ere, bere antzera, itxaropen bereziz kemendurik, eta emengoetatik jareginda ez zearo atzenduta baño!, Jainkoak itzemandako ondasunez oroi, eta gogo-biotzak Zerura jasorik ditugula bizitzea dagokigu.

39. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0091 Biak musuka ari zirala arrapatu zituan, ontzi artara lagundu zioten bi mariñelekin itxia izan zan tokitik, orduantxe iaretutako Dorotty Borrel neskatillak.

40. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0002 joria - aiurria - jaregin - oskola - berma(tu) - ernaria - oturuntza - jazo - anabasa - paira(tu) - idoro - orena - geldoa - errautsa - pitza(tu) - kresala - ahi(tu) - jitea - orpoa - eralgi - guria - ostadarra - izorra(tu) - leia - ernaia.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0036 Berak ez zuen ondorio kimikorik jasan, dirudienez likidoak bere baitan zuen gasa lehenengo berrogei minututan jareginez soilik izan zuelako eragina, bera hegaz zegoen bitartean.

42. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00098 Kapitainak batela desatrakatzeko agindu zion tripulazioari, hartu lema, bainu-tokiaren aldera arraunean egiteko eskatu eta, hara iritsi orduko, atsedena har zezatela, arraunei jaregin gabe.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0050 Jaregin orduan hagatxoari, oinak hormaren kontra seguru ipini eta, aurrerantz indartsu salto eginez, pertsiana jirarazi egin zezakeen ixteraino (...)

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0026 Azenario bat karraskatuz irakurtzen zituen bere liburuak eta tarteka-tarteka, hasperen bat edo beste jaregiten zuen.

45. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Jarein zidan.

46. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00069 Ez zitzaidan batere kosta ipurditik ematea, horren zain zegoela zirudien, hain irekia zegoen eze; baina, hondoratu nintzenean, bere ipurditxoa itxi egin zen eta estutu egin ninduen, inoizko plazerrik handiena ematen zidalarik; bera ere bihurrika zebilen, eta bere txilioak gero eta ozenagoak ziren; hazi-txorroari jarein nionean bere barnemuinetan, zerua buru gainera erori zitzaidala uste izan nuen, mazo..

47. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0027 Giza esperantza osoa nire gogotik jaregitea lortu nuen.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00067 Metodo honek bereizten du, alabaina, gure kontsiderazio-mota hau erabat orain arte sekula bilaturiko filosofietatik, zeinak objektutik edo subjektutik abiatzen baitziren eta ondoren bata bestetik azaltzen saiatzen baitziren, eta arrazoiaren printzipioaren arabera noski, zeinaren nagusitasunetik, aitzitik, guk objektua hari eta subjektuaren arteko harremana jaregiten baitugu, objektua bakarrik utzirik.

48 emaitza

Datu-estatistikoak: