XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa or tormes 0011 Nire aita-orde gizagaxua, zigorkatu ta esegi egin eben, eta amari epai-aginduz oi diran eun zigorkadak emonda Oitura zan, asto-ganean igonda kalerik kale erabiltea atzetik zigorrez astinduten ebela agindu eutsoen, sekula etzeitela sartu komendadorearen etxean, eta Zayde, ondo yorratua, etzegiela etxean artu.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak p. etcheverry 0106 Azperjak yorra eta ongarria eman.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je bur 0144 Bainan irakaz betheak zorigaitzez gehienak, erdara hitz andanatto bat han-hemenka erain eta ez jorraturik.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak fir 0001 Baño, eder agertzeko, ez dituzte gogo biotzen edergailuak jorratzen eta erakusten, baizik eta soinekoak; aurpegiarenak eta makurrago dena, gordetu bear direnak erakutsiz.

5. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0277 Ezin nezake inola ere; ioan zaitezte artaburuak iorratzera lengo nere asmo oiek!

6. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa j. etcheverria 0213 Baiña, ez al dugu maiteago geuk jorratutako katoliku-egi hori honen barne-muiña baiño, hau da, bakoitzaren kontzientzia errespetatzea, den iritzi moldekoa dela.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0041 Menendez y Pelayo'ren izkera bakarra jorratu dut, eta beste zenbaiten eta askoren aburu okerra.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Lur ezagunarekin topatzen naiz pittin bat jorratu orduko.

9. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Aphez eta mihikuen jorratzea; mende guzietan, laket izan zaio jendeari.

10. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak erkiag 0011 Bakotxari berea emoten zalea, hona hemen haren idazkitxu batzuen idazpuru zorrotzak: Txotxolokeriak salatu eta txotxolokeriak egin; kontu, adarjotzaileekin; Itsuen errian... ikusi nai ez dauana errege; Jorratzaille batzuk jorratzen; Lauaxeta ez da ain erdal-bertsogille txarra; eta... Itzaldi luzeekin, kontu.

11. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. urkiza 0085 Labur esateko, jorratzea premiazko da.

12. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak ondare eskualdaketa 1990 0005 Bertan, kontutan hartu beharrekoak diren eta jatorrizko testuan eta jorraturiko gaiarekin loturik dauden xedapenetan izan diren aldaketei buruzko ohar zenbait jasotzen dira orri-oinetan, orientabide gisa erabil daitezen.

13. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak ondare eskualdaketa 1990 0005 Eta honekin batera, kudeaketarako organoek, zergapekoak aitorturiko balioen egiaztapen bide gisa erabiltzen dituzten eta aipaturiko hau garatzen duten gainerako Foru Aginduak jorratzen dira.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0009 Jakin badakigu UBIko Matematika-programak liburuxka honetan azaltzen dena baino askoz ere esparru zabalago eta sakonagoa jorratzen duela.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0220 Izaki bizi hauen erretratuaren teknika jorratuko dugu, bada, ikasgai honetan.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0010 Baina bestalde, aurrera egiteko gogoa badela, eta bideak jorratzen etengabe ari garenez gero, egokia eta koherentea iruditu zaigu, besteak beste, kanpoko egitura, bederen, ikasmaila guztietan gordetzea.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Fisika eta kimikaren arloa guztiz jorratu gabekoa zen XVI mendera arte.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0007 Ikasleak ordea, bi helbururekin erabil ditzake ariketa-liburuok; alde batetik gelan irakasleak azaldutakoa sakondu eta jorratzeko eta bestetik, horizonte berriak aurkitzeko irrikaz klasean irakasleak azaldutakoa zabaltzeko.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0149 3.- Liberazio nazionalaren mugimenduak, inperialismoa gudukatuz, jorratzen ditu beronen zimenduak, kentzen dizkio indarrak, eta ondorioz, politikaren guduan trebaturik den langileriari errazten inperialismoaren kontrako erasoa.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zientzia eta teknika 1986 0009 Gero langai hauek jorratzeko, iharduera batzu, h.d. ariketa-multzo egituratu bat prestatzen da.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0084 b) Berritzaileena: Euskal Poemagintzan ordura arte jorratu ez ziren bideetatik abiatu zirenena, hain zuzen.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0084 Ondoren poeta asko etorriko ziren, Arestik jorratutako bideetatik abiatuko zirenak, joera edo bide-zidor desberdinak hartu arren: Sinbolismoa, Surrealismoa, Poesia espaziala eta Esperimentala, eta abar.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak egram i 0010 Aparteko aipamena merezi du, nik uste, sintaxia ongi jorratzeko autoreek erakusten duten ardurak, bai perpaus bakunaren eta bai perpaus osatuen sailkapena eta ezaugarriak xeheki jarriz.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0014 - Ez nago lerdekeria horietan jorratzen duzuen argia ordaintzeko prest.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0116 Manuelek, Agadir inguruetan kanpaina luze batetik etxerantz erosi zion urre zuriko pultsera, me encanta el diseño Pilarrek, gero eta ezpainagoratzen ari zitzaion gaztelanian, Manuel ezagutu aurretik adiskide omen zuen pintoreari erositako koadroan jorratu zituzten berrogeitamar mila duro eta Pilarren esker ona: -Para cuando tengamos nuestro chalet eta salto Manuelen lepora, (...).

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. bergara 0164 Lehenengoan, Hutsegitea: jarrerak eta printzipioak jorratzen da.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. iturpe 0041 Berriz ere Leninen aipuetara bueltatzen da eta gatazkaren bi aldeak jorratzen ditu: Razionalitatea ala pentsamentua proletargoaren askatasunaren pean: oposizioko aldean berriz burokraziaren axolagabetasuna, bere praktika irrazionaltasuna delarik.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lf 0056 Emazten jorratzeko hamar bat bertsu-alde badira, nehundik ez baititake xila noiz egin zituzken.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. urretavizcaya 0505 Hainbeste mendez esan zaiguna nola-hala sinetsi egin dugu eta ez gara debekatu izan zaigun zenbait alor jorratzera ausartzen.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0080 Adimenkeriak eta kondairakeriak zein ondoren izan zituen ikusirik (erlijio mailan Jainkoaren jainkotasunaren galtzea, kultur mailan (politika, gizarte arazoa etab.) etsipena bi mundugudate ondoren), egoerak eraginik bide berriak jorratzen hasten da: Barhek gizatiarra den guztia gaitzetsirik Jainkoaren trazendentziara jotzen du.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0048 Marx eta Engelsek, haien iritziak kritikatu eta aldrebesteaz gain, zenbait puntu desberdin jorratzen eta sakontzen dituzte izkribu honetan: Hegel eta honen ondoko filosofia, Proudhon, judu arazoa, sozialismoa, 1789ko Erreboluzioa, frantses materialismoa eta Eugene Sueren Pariseko misterioak elaberria.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte eek i 0112 Europan, Espainiatik kanpora, Christopher Marlowe-ren Tragical History of Doctor Faustus-en eta Goethe-ren Faust-en gai berdintsua jorratua ikusten dugu.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0184 Ez da lehen momentutik pintaketan hasten, baina dibujatzeko afizio haundia du eta arte landan sail asko jorratzera iritsiko da osabak laguntzen diolarik.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0047 Nola egin:
Hasieran ikasle guztiei hemen azaltzen ditugun oinarrizko arauak kopiatu erazi behar zaizkie, bitartean denen artean jorratzen direlarik.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0123 Marxek Kapitalean kapitalismoaren herri-buruzpidea jorratzen du.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 1982 0010 Ama hizkuntzatik bigarren hizkuntzarako pasabideak erdiko zikloan jorratuko dira nagusiki.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak n. mujika 0134 Jarraian definituko ditugun hitzak, batzutan, nahastu, erratu, edo eta ahaztu egiten ditugu, baita toponimiaren atal ezberdinak jorratzerakoan ere (2).

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak y. iguaran 0090 Baina badira mende hasiera honetan bestelako gaiak jorratuko dituztenak; Iztuetak Gipuzkoako dantzak eta kondaira bildu zituen, gero erromantizismoaren eraginez indartuko den joerari hasiera emanez.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. gametxo 0146 Baina arestiongoa errepikatuko dizut: alor hau inork jorratu gabekoa dela.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. gametxo 0146 Inportanteena izanik, inork estudiatu ez duen gai hori nik behar bezala jorratu dudanik ez pentsa gero!.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0027 Haiek maizenik jorraturiko puntuak dituzte mintzagai: otoitz bikain edo Jainkoazko oroitze soil maitetsuan ahalik luzaroen irauteko bidea; begitar eta belarritarren arteko auzia, edo belarriak begiaren aldean dituen alderdi on eta abantailak bikaintasun irautetsuenak erdiesteko; Jainkoa laztantzera daraman otoitz-bidean maiz gertatzen diren sogorraldiek kristau zintzoei, eta batipat hasiberriei, sortzen dizkieten kezkak arintzea, zentzu bakoitzari dagokion ernai-egotea zertan datzan adieraziz eta sogorraldi horiek ardurenik irudipen hutsezkoak direla argiratuz; lehorraldiak aienatzea eta pozaldiak ez deabruagandikoak eta guritasunak iristea;

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zer egin dezaket/1988 0098 Kultura eta Turismo Sailak Euskara Arazoetarako Zuzendaritzaren bitartez, uztailean, abuztuan eta irailean euskara ikasten ari direnek hizkuntza jorratu ahal izan dezaten egonaldiak antolatu ditu familia euskaldunetan.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0180 Izan ere, eta aurreko monarkak bide hori jorratzen hasi ziren arren, Errege Katolikoekin finkatzen da bene-benetan arrantza eta balenketaren alorreko legislazioa.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. erkoreka 0015 Ez da nere asmoa metodologi, eskola edo eduki desberdinak aztertzea eta jorratzea.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0009 Asmoa jorratu dute beste liburu batzuk (ikus bibliografia).

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0049 5. Talde-lan gisa, esaera eta hitz baliagarriak jorratu, hala nola:

Txartel
Transbordo
Expreso
Ez naiz hemengoa, lagunduko al didazu?
Galduta nago
.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0121 Ondoren rolak aldatu egiten dira, ikasleak erdian eseriko dira eta zerikusia duen gaia jorratuko dute, esate batera bolondresgoak beren gizarteetan duen rola.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0003 Hortik aurrera, baturanzko bidea jorratzen hasten da.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0015 Etikaren bideak jorratuak eta ezagutuak ditut.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak emboroi 0095 Bertan jorratutako gaiak, berriz, politiken koordinazioa desenplegua eta ziklo ekonomikoak izan dira.

51. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0055 Nonbait, kritika-lana da emen asmotan darabillena, baratz txiki baten barruan egitekoa: Euzko-Gogoa , Egan eta Yakintza aldizkarietan azaldu diran lan batzuk jorratzea, euskeraren aldetik eta moral-gizabidearen aldetik.

52. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0098 Ondorengo asteetan, belar txarrak galtzeko, kostra austeko, eta pixka bat betetzeko, jorratu bat ematen zaio azalari.

53. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0117 Bein erremolatxak burua egiten asten diranean, jorratzea edo lurra ikuitzea, kaltetarako du, zaiñak eten egingo litzaizkioketa.

54. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lab 0110 Bestela onoko au: Zarra jorra, berria sor dedin Lenin`en antzeko gogoetak biak.

55. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lab 0110 Gogaia osoturik: Zarra jorra, eun lore berri etor ditezen.

56. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. lekuona 0237 Eta izketaldi oietan gai guziak jorratuko ditu.

57. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0487 Beste lurralde berezi batzuek jorratzera ta lantzera baizik.

58. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa 0103 Ez da jorratu behar
Ez den landarerik,
Lurrean heldu denik
Ez eta bertzerik:
Gaur ere jiten daike
Landare hartarik,
Bainan deus ez dezake
Hark bere baitarik,
Jabeak ez badio
Emaiten artarik.

59. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia maiatz 1989 0066 har jorraiak,
jorra landak,
berri gogo-bihotzak!.

60. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak r. idiart 0110 Hain zuzen, jauntto zonbeitek ez zioten hori barkatzen: behi, beren artean bazkaltiar gertaturik, apez gorri horren jorratzen hasi ziren, baizik eta bere apez lana ez zuela ongi betetzen.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Musika eskoletan jorratzeko baliabideak aztertu dira egun hauetan

62. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Jorratutako gaia kanta zaharren bilketa eta ondorengo kanta horien papereratzea eta sailkatzea izan da, ondoren liburuska bat kaleratzeko asmoaz.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Bukatzeko, antolatzaileek ez dute ahaztu UEUren funtzio garrantzitsuenetakoa den unibertsitate gaiak euskaratzeko lana: honi dagokionean, bi sailburuek kontserbatorioko ikasleen bidetik jorratzeko aukera ikusten dute, gero emaitzak monografikoetan eta abarretan aterako liratekeelarik.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Larunbat arratsean, berriz, Orixe euskal gizartean gaia jorratzeko Luis Mari Mujika, euskal filologiaren irakasle, olerkari ezaguna, hiztegi egilea eta kritikaria; Santi Onaindia, egile, euskal kulturaren aldeko langile aditua eta Orixeren kidea, eta Pablo Iztueta, soziologo egile eta unibertsitate irakaslea ezarri ziren publikoaren aurrean.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ibai-ertz 0001 Etxeko paper xaarrak jorratzen ari naizela, kuaderno bat aurkitu det.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 -D.: Hala ere, ezin uka emakumeak hainbat urrats jorratu izan duela azken urteotan....

67. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Jorratuko den gaia, berriz, Koordinakundearen alternatiba berezia, bertara herrialde bakoitzeko eskualdeetako arduradunak deituak direlarik.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Euskara moderno bat normalizatzearren eta euskal unibertsitatearen azpiegitura jorratzen, jo eta ke, erdi zoro utopiko gisa, ari zaizkigu langile porrokatu hauek, baina inolaz ere ez da afizionatuen lana. Garrantziko lantegi honetan zientzia eremu bakoitzean, espezialista bereziak ari dira, hala nola berreun eta gehio doktore, lizentziatu eta bestelako lankide unibertsitariak.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Mila arazo larri dituzte eskuartean eta kontseilaritzan egingo dituzten ordu luzeetan gogor saiatuko dira gaiok jorratzen.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak vozeusk 1984 0001 Alor hauek hartu dituzte Barandiaranek gehien jorratu dituenak direlako, alegia.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. arrieta 0001 Badakit zenbaiti ez zaizkiola egokiak iruditzen egiten ditudan gorabehera horiek, baina nere ustez poesia errealitate mota guztietara iritsi daiteke, eta bide hau jorratuz, terreno ezberdinetara ailatzen saiatzen naiz.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. lekuona 0001 PASTORAL guzti hauek idazten ziren bitartean, eta PSOE gobernu buru zelarik, hortxe ikusi izan ditugu, Estatuaren atzaparrak agerian uzten zituen GAL talde hiltzailea, Bakearen bidezidorra jorratzeko porrot egin duten ahalegin baketsu frango, Konstituzio espainiar honek dituen mugen aitormenak honen 10. urteurrena ospatzen zen bezperan, Setienek Siglo XXIean botatakoak eta Madrilen hainbeste hauts harrotu zituenak, Herri honen Askatasuna eta Bakea, bata bestearekin etorriko direla adierazi ohi duten mila baieztapen... benetako injustizia krudel baten adierazle direnak.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak i. uria 0002 - Beti esaten da ez dagoela kritikarik, euskal literatura krisisan dagoela..., guzti hauek nolabait horrela ez izatearren saiatu gara literatura egiteaz gain, kritika bideak jorratzen hastea.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1986 0001 Azalari heltzeko, diodan liburua españolez idatzita dagoela euskaldunon zoritxarrerako eta berak defendatu nahi duen tesiaren kontraesanerako, baina aldi berean eta kontrara, oso ondo dago horrela vasco ez-euskaldunen adimenak jorratzeko eta are hobeto oraindik espainiarrei eta espainiartzaleei merezi dutena Roman Paladinoan errazki eta aitzakiarik gabe ulertzeko moduan muturreratzeko.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Artearen eremu horretan mugakide dituen soro asko jorratu ditu elektronikak, diseinuarena, esaterako.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Papandreou lehen minixtroaren kontrakoak paradaz baliatzen dira gobernuaren jorratzeko, diotela sobera adixkide agertzen dela Rusiarekin.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Bost egunetan jorratu diren gai bakoitzean, Antxieta-etxea lepahezurreraino bete beterik egondu da.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Baina itxura guztiak direnez, harako Batzorde euskaltzale hark erein zuen hazia, oraingo honek ez du jorratu.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Eta hizkuntza eta Herriaren arteko lokarri dialektikoak ohi duen sakontasunaz jorratu zizkigun.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1957 0001 Artoai bedar txarrak kendu, mieztu ta jorratu egin bear da, artaburu onak artzeko.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1957 0001 Ejerzizioetan ariman erain dan azi onak frutua emoteko, illero-illero bedar txarrak kendu ta jorratu egin bear da.

82. 1991> bizkaiera ahozkoak i. gaminde 0036 biar asko in biar da, keba! estau esebes, esebes, edo au in biar da, edo bestie in biar da, o! estau esebe, artoa erein igual, satixek eta, forratu gure arin seetorko da bestie, da gero pasauko xaku forrie, da igual birriten forratu biar se, lenengoko forrie da gero bigarrena ereiteko, frantzesa bakixu ser dan frantzesa?

83. 1991> bizkaiera ahozkoak i. gaminde 0036 da nabo apur be pe bai, da a be in biar, forratu in biar, patatie erein, forratu, gero betatu, guk oin estu betatuten se len e, agrikulturetik botateustien ille gustixetan librutxu bet, periodiku moduen, da se ona san! oin ya bein jubilaskero ya estotzu botaten a librue, ba librutxuen esateuen, ifinteuen, patatie estala forratu biar baten baño, baten forratu te arrotu te betatu, betatu, bigarrenes basoas betatuten, da ori egixe da, bigarrenes basoas betatuten, ak sustertxuk bota ditusela, batetik bestetik, ba atxurregas aik sustertxuek ebei iten direla, apurtu, aik susterrak, da gero patatiek betatu arren lurre bota arren berari, ak patatiek illebete barru ugerra koxu, da siketu iten da patatie, da ori egixe da

84. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak l. uruburu 0200 Baina nire asmoa ez da foro honetan Erreformea goitik behera jorratzea eta dakarskuzan barrikuntza guztiak aztertzea; hizkuntza arloko barrikuntzetara mugatuko naz eta batez be, planteamentu barri honetan Bizkaiko euskera-ereduaren kokagunea zein izango litzatekean ikustera.

85. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0084 Basoen atzerakadeak, berebiziko ondorioak ekarri eutsozan ikazkintzari, XVIII. gizaldiaren 30. hamarkadatik aurrera ekoizpena ikaragarri murriztuz (ikazkintzaren gaineko arazoak burdinolen atalean jorratuko doguz), Larrabetzuko burdinolek garrantzia hartu ebenean hain justu.

86. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0282 Gure ekandu, ohitura, ipuin, erti-lan eta kulturaren zokoguneak jorratzen gure kondaira zaharraren barrunbeak hor dagozalako zakabanaturik.

87. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak hezkaraudia 1999 00011 Ondoko dokumentu hau Curriculuma Eratzeko eta Irakasleen Prestakuntzarako Insititutuak (CEI-IDC) landu du, bertako Hezkuntza-Premia Berezien eta Haur-Hezkuntzaren arloak hain zuzen ere, hezkuntza-premia bereziei buruz aurretik plazaratu diren materialetan jorratutakoarekin jarraitzeko asmoz.

88. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak koperatiben legea 1993 0340 Honelako koperatibak ospitaleetako legeriari lotzeaz gain, kontsumo-Koperatibez diren arauetara ere lotuko dira; guztiarekin ere, zenbait moldapen sar daiteke araudi bidez, ematen duten zerbitzuaren berezitasuna ikusita eta jorratzen duten arloa kontuan harturik.

89. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko/lh 00051 c.- Hizkuntza ludiko-estetikoa. Haurraren gaitasun estetikoak jorratzea da eskolaren helburuetako bat. Haurraren imajinazioa, gaitasun sortzailea, jolasgarritasuna garatuko duen hizkuntza mota azpimarratzekoa da.

90. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00020 Hasieran planetaren ezaugarri fisikoak jorratzen dira, barruko dinamikatik ondorioztatzen diren gertaerak, sumendiak eta lurrikarak, deskribatzeari ekiteko.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak axelko 0022 Hori dela eta, sei gai jorratzeko denbora eskaintzen du ikasturte bakoitzak eta hamabikoa zikloak.

92. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0018 Gogora ditzagun gai honetan jorratu ditugun atalak.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak oinelektr/bbb 0189 Gai honetan, ateen bidez eginiko erabilpen anitzeko zirkuitu konbinazional sinpleen eraiketa edo garapena jorratuko dugu, diseinatzeko gaitasuna lantzeko asmoz.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00139 Esan behar da, hala ere, ez dugula aurkitzen oparotasun honetan goi-mailako poemarik; hori bai, ondo jorratu zitzaien bidea gero etorriko zirenei: poesia lantzen zuen jende-kopurua ugaritu egin zen Lore Jokoei esker, eta, bestalde, beste hainbat genero berriri zabaldu zitzaizkion euskararen ateak (kazetaritza, antzerkigintza, eleberria).

95. 1991> euskara batua ikerketak e. arana 0331 Politikaren ostean Gizartea+Zientzia+Teknologia da ETBn ugariago jorratzen den esparru tematikoa.

96. 1991> euskara batua ikerketak e. arana 0438 Azpiatal honetan, TVENAren edukinean sakonduko dugu, lehenengo eta behin hitzezko informazioa jorratuz, geroko utziko dugularik irudietan dituen elementuen miaketa.

97. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0037 Tesi hau izan zen Henry Charlton Bastian ingeles medikuak proposatu eta defendatu zuena 1.869. urtetik aurrera eta hau da, ondoren Wernicke-k jorratuko duen eredu elkartzailea (Peña-k, 1984.ean).

98. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. etxezarreta 00047 Guretzat ez zen izaten ederra jorratzen; lan txarra.

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00031 Gaztelaniaz berba egiten dudanean, gurasoek barre egiten didate, eta ez dakit zergatik. Gehiago jorratu beharko nukeela esaten didate.

100. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0064 Barkatu zuzendu nintzaion neskatxari desenkusatuz, ez zaitugu gogaitaraziko gure lan-gorabeherekin; Bohemiako kultura etruskoaren gaia jorratuko duen filme historikoa da...

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. bolinaga 00082 Orduan ez zitzaigun oso ideia ona iruditu; horrek esan nahiko zuen gainerako informazioak, guk tratatzen genituen albisteak, ez zirela emakumeen interesekoak. Hala ere, orain uste dut ez dela alferrikakoa nolabaiteko jarraikortasuna izango lukeen espazio bat sortzea, batez ere emakumearentzako gai interesgarriak jorratuko balitu eta behartuko bagintu ahalegin bat egitera gai horretaz asmatzeko, zientzietan, Unibertsitate, Justizia, politika, udal, gizarte laguntza eta abarretan emakume protagonistak aurkitzeko. Ongi dakigu gauza interesgarriak egiten ari diren emakumeak badirela, baina ez ditugu ezagutzen.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: ander arzelus eta antonio maria labaien. 98ko belaunaldiko antzerkilariak, 5-22 00011 Kondairaren oroitzapenean txertatuak geratzen dira, antzeskizuna eskaintzen zaion gizarteak bereganatzen dituenean, eta dudarik ez dago donostiar antzerkiak kondairan zehar bide asko jorratu duela, lekuko iraunkorra lortuaz. Hau da beraz, Donostiako gizartean ondo bezain sendo errotu izanaren arrazoia.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: ander arzelus eta antonio maria labaien. 98ko belaunaldiko antzerkilariak, 5-22 00021 Aipatzen ari garen aro honetan Donostian beste bi bide jorratzen dituzte. Bide hauen jorratzaileak ez dira denak donostiarrak. Gertatzen dena da Donostia euskal antzerkiaren kokagune sendo bat dela, eta zerbait esateko zuenak Donostian esaten zuela, horretarako bi bide sendo hauek erabiliaz: Bata Argitalpenak eta bestea Topaketak.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barandiaran 00011 Joan den mendearen erdialdean Euskal Herria jota zegoen. Foruen galerak etsipenaren sentimendua biztu zuen askorengan, eta hortik jaioko ziren guda karlistek herria zatitu eta pobretu zuten. Garaiak ez zirudien helburu poetikoendako aproposa baina..., hala eta guztiz ere, euskara jorratu, zabaldu eta duintzeko orduan sortu ziren saialdiak ez ziren, historian lehendabiziko aldiz, bakar batzuen prediku hutsal eta isolatuak izango.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00058 Pizkunde honek bi gai jorratu zituen bereziki. Bata, euskal bizimolde tradizionalaren izaera armoniatsu eta garbia, gizarte industrial eta gatazkatsuaren miseriekiko oposizioan. Bestea, euskaldunen borroka epikoa beren askatasunak eta kultur ondare berezia kanpoko usurpatzaileengandik defenditzeko. Alde honetatik, euskal abertzaletasunaren aitzindaritzat jo daitezke (nazionalistak avant la lettre).

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00017 Eta, jakina, sendagaiak prestatzeko landareak jorratu.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00176 Ate magiko hau bat dator atal honen marrazkietan jorratu den gaiarekin. Escher 1963 urteaz geroztik arduratu zen ate horretaz. Sparenberg irakaslearen bisitak eragin zuen.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. garzia 00160 Esaldion arteko aldea ikusten ez duenari, apenas lagun diezaiokedan nik, baina besteentzat (honen irakurle guztientzat, beraz, espero dudanez), ohartaraz dezadan sintagma determinatuetan (mugatzailea daramatenetan) dela larrien bereizkuntza. Erlatibozko perpausen eta haietatik eratorrien zehaztailetasunari dagokio nagusiki auzia, baina hori ere beste batean jorratu beharko dugu luze-zabal.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. garzia 00566 Hemen jorratu ditugunekin lotura duten eta (perpausen sintaxiari baino areago, izen-sintagmen eraketari, aditzen erabilerari edo halako beste zer puntualagori dagozkiolako) liburutik kanpo geratu zaizkigun gai garrantzi handiko batzuen aipamena bederen egin nahi dut amaierako honetan.

110. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. arana 00349 Zenbat jendek, zenbat denboraz eta zein kanale baino nola, noiz, non eta norekin ikusia izaten den jorratzen ditu Garmendiak.

111. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. arana 00350 Gainera, telebista ikusteko ohituraren nondik norakoak eta baldintzak (J.L. León-ek ere landu zuena) eta telebista aparailuaren zentralitatea (Roman Gubern-ek La mirada opulentan jorratu zuen modura) bere osotasunean ageri da.

112. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak f. rodriguez 00046 Historia arloa jorratuz beste batzuk idatzi nituen: The Politics of History (1970); Failure to Quit: Reflections of an Optimistic Historian (1993) eta Hondarribiko Hiru argitaletxeak gazteleratu berri duen A People's History of the Uni- ted States: 1492 to present.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. sudupe 00020 Hurrengo umeei euskararik irakasten ez zien ama jorratuko zuen, euskaldunon geuron hutsak salatuz.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00043 Bizitzan ahal den moduan jorratzeko beharra dago.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00085 Honek Europako egoera lasaitu eta bake bideak jorratu nahi zituen.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00023 Gure ahaleginaren asmoa boterearen bilakaera berregitean, ez da, beraz, historiarekin batere zorrik ez duen dialektika jorratzea, ezta ere, ordea, laburpen historikoa egitea; gure asmoa botere historikoaren izaera konplexua deskorapilatzen saiatzea da, kausak idealki sinplifikatuak dituzten milaka urteko ekintzak aztertuz.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak finantza zuzenbidea 00152 Lehenengoa bazter utzita, gainerakoek zerikusia dute tributu betebeharren betepen akastunarekin; hala ere, euren eraentza ezberdina da eta ezin ditugu multzo berean jorratu.

118. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak f. rodriguez 0095 Agian historiaren ildotik jorratutako ikerketak dira arrakasta handien lortu duten lanak baina funtsean aldez aurretik ezagututako bideak izan dira, honetan ere, errepikagarrienak.

119. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak f. rodriguez 0097 Honek lotzen du neurri handi batetan, bai Freire, baita kultur teoriek jorratutako metodologiarekin.

120. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. zubizarreta 0157 Olerkari zenez ospetsuago bada ere, badu beste alderdi bat, gogoz jorratu zuena, eta guri zuzenean doakiguna: itzultze lana.

121. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0220 Lehena (Pragmatikaren esparrua) ezinbestekoa pragmatikaren nondik-norakoak zertan diren jakin nahi duen ororentzat, bigarrenak deixia du azterpuntu, hirugarrenean elkarrizketazko inplikaturak (Grice-ren teorien azalpena ez eze berrikuste kritikoa ere badena) dira aztergaia, laugarrenak filosofian orohar eta hizkuntz filosofian bereziki horrenbeste tinta isul erazi duten aurreuste edo presuposizioez dihardu, bosgarrenean pragmatikaren teoria-zutabe diren hizketaldiak (speech acts) jorratzen ditu berauen miaketan aritu diren filosofo eta besteren aipamenik falta ez delarik, arazoa historiaren ildoan kokatuz.

122. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak zutabe 1993 0005 Proposamenak helarazi, ZUTABEk gogokoak dituzun gaiak jorratuko ditu eta.

123. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. erzibengoa 0019 Ibiltari, usnari, bilaketari eta abenturari bezalako hitzek edo, nahiago bada, adjetiboek oso agirian jartzen dute zer den usu ikusten dena euskara irakasteko bideak jorratzen ari garenon pantaila zurian.

124. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak b. urkizu 0082 Gai hauek sakonki jorratzeak denbora gehiegi eramango luke.

125. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.l. arexola-leiba 0050 Elkarte batek bere jarduna aurrera eramateko dituen zailtasunak balio dute sentsibilizazio arloa jorratzeko dituen zailtasunak aipatzeko.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 1109 Euskarari dagokionez batipat, gutxi dirateke berak, sakonago edo arinago bada ere, jorratu izan ez dituen alorrak eta, hauen artean, bada XX. mende honetan zehar plazaratu zaigun berri bat: Ameriketako euskararena.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. lasa 0077 Nahiz jorratzen dituen gaiak, sermoiak eta beste, nolabait esatearren barrokoxeagoak izan, P. Altunak ez du sarritan esan izan den bezain idazle ona ikusten Larramendirengan.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0111 Gure azalpenean helduak gara oraingo aldira eta orain faxismoaren esangura psikologikoa eta askatasunak aginkeriazko sistemetan eta gure demokrazian bertan ere duen esangura jorratzeari ekitea legokiguke.

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0209 Talde sozial baten erreakzio psikologikoak aztertzean, taldeko kideen karakterearen, hots, pertsona indibidualen karakterearen, egitura jorratu behar dugu.

130. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1995 0040 Une honetan, bertsolaritzaren ezagupena zabaltzea oso interesgarri ikusten bada ere, beharrezkotzat jotzen da ezagupen horretan sakonduko duten bideak jorratzea, bertsozaleak kualifikatzeko bideak irekitzea, alegia.

131. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0010 Nere ikerlanean ez dut astirik galduko horien jorratzen baina aitortu behar dut, gure gisakotasuna (orijinaltasuna) hobeki kokatzen, zehazten eta finkatzen, ustegabean lagundu nautela.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. lasagabaster 0007 Ihardunaldi honetara aurkeztutako ponentzi zein komunikazioek Toki-Zuzenbidearen gaia jorratu zuten.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0045 Bizitza pribatuaren historia bilduma hartu dut gidari, Cuerpo de damas izeneko atala batik bat, XX. mendea jorratzen duen liburuki batean:

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0050 Garçon erako moda nagusitu zen, ilea motxa, gona ere berdin, emakumeak behin-betikoz gerrontzea eta janzki oztopagarriak baztertu eta erosoago mugitzeko bidea jorratzen hasi zen.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0026 Aldaketa posible hori gero jorratuko dut.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0105 Lehen une honetarako utzi dut kanpainen ebaluazioa jorratzea.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0013 Horrek konponbide erraza du: noizbehinka lurra jorratu eta ura, hornidura tututik sartu beharrean, zuzenean lur gainera bota.

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0216 Adierazgarritasun-mailari eutsi nahian datuak bereizten ez baditugu, oso erabilgarriak dira CIRESek 1991 urtetik egiten dituen urteroko lanak Actitudes hacia la inmigración izenekoak, jorratzen dituen gaiak zabalak direlako eta azterlan bera iraunkorra delako.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0195 Arazo hau konferentzia eta mintegietan jorratu genuen, eta konklusio honetara iritsi ginen: pentsamendu intuitiboa problemak ebazteko modu bat da, zeinetan hasierako soluzioak goi-mailako kontzeptuek iradokita datozen, ondoren, behe-mailako kontzeptuen bitartez, beste interpretazio batera pasatuz, problemaren soluzio espezifikoraino.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Lehenengo eta behin gogorarazi Kultur gutxiagotuak eta Pentsamentuaren independentzia izenburuko atalean jorratutakoa.

141. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bidaiazient 0018 Bayreutheko meategietan ibili zenean, oso arlo desberdinak jorratu zituen (...).

142. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0035 Halere, hau ez zen behin-behineko bidea jorratzea baino; gehienetan, erkatzaileak datuak eurak erabakitzeko ere, aldez aurretiko ikerketetan ihardun behar zuen eta, bidezidorretatik galtzen zen batzuetan, metodoz antolatutako datuen faltaz.

143. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. oihartzabal 0132 Urte luzez irakaskuntzan eta ikerketan jardun aritu den irakasleak tesia eta titularitatea aspalditxo gainditu ondoren izan du nahiko aukerarik bere gustoko hainbat eta hainbat gai jorratzeko, aztertzeko eta lantzeko.

144. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.i. basterretxea 0098 Zer bide jorratu dituzte errusiako hedabideek Perestroika amaitu eta gaur egunera arte?

145. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0020 Prosaz egindako idazlan laburretan, honako gai hauek jorratzen ditu batez ere: erlijio-gaiak, euskal gaiak eta gai orokorrak.

146. 1991> gipuzkera bertsoak j.m. murua 00000 Euskerazaintza'n jorratzen degu
euskal mintzoaren sena,
euskera bere euskalkiekin
sustrai zaarraren sorpena.
Jarrai dezagun bide ortatik
sortu ez dedin etena,
gorde dezagun antziñakoa
degun euskaldun izena.

147. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0049 Gu lenago taldean
bagiñan ugari,
gero iru besterik
an etzan agiri:
nerekin Juanito
eta Antton Mari,
jorratu bat ematen
artasoroari.

148. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0064 Axeri ixildu orduko, hango zalapartak!
Lausengarri fartzuntzi guziek zer esku-zartak!
Gero hartz, otso eta holakoen bekatuak
arinki eta axal izan ziren jorratuak.
Abere gotorrenen izigarrikeriak
deus baino gutiago ziren: haurkeriak!
Azeri, zakur, gatu tzar eta pitotsak
garbi atera ziren, iduri, zinez, bildotsak.

149. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1998 00004 Jakin aldizkariak 104. zenbakia kaleratu du, bide batez diseinu berria estreinatuz. Bertan Ipar Euskal Herrirako lurralde antolakuntzari buruzko dossierra agertzen da, azken atala Karlos Santamariari eskainiz. 42 urteko ibilbide luzea bete du Jakin-ek eta gaurregun zuzendari lanetan ari den Joan Mari Torrealdairekin jorratu nahi izan dugu.

150. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00050 Bigarrenekotz, berarentzat nobelagintzan garrantzitsuak eta ezinbertzekoak diren hiru elaberriren inguruko hausnarketa jorratu du: Anjel Lertxundiren Otto Pette, Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean eta Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso alegia.

151. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11700 IX.- VIII. tituluan legeak kirol-ekipamenduen eta zerbitzuen arloa jorratu.

152. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11701 Titulu honetan jorratu den beste arazoetako bat oraingo Kirol Diziplinako Euskal Batzordearen eskumen-eremu murritza zabaltzea izan da; lehen diziplina-gaiak hartzen zituen bakarrik eta ezin zituen erabaki bestelako kirol-auziak.

153. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11702 Legearen arauketa zabala izan da, hain zuzen kirolari buruzko gai eta arazo asko jorratzen dituelako oinarrizko mailan, baina oinarrizko arauketa horrek ezinbestekoa izango du araudi bidez osatzea.

154. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 00085 Nere azkenengo artikuloa, Ezin aztu Goizueta izan zan; ain zuzen, erri artako bertso-zaletasuna eta giroa jorratuz.

155. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. juaristi 00030 Batasunekoak ez diren pertsonen asilo-eskubidea jorratuko dute, bereziki Hamabostek.

156. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0015 Beka honetarako ikergaiak Euskal Herriko arkeologia eta etnologia dira, hauexek izan zirelakoz Ataungo jakintsuak gehien jorratu zituen arloak.

157. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0026 Bigarren ponentziak ere bi esparru jorratzen ditu.

158. 1991> sailkatu gabeak egunkariak f. ibargutxi 0062 Gero, Peio Urzelaik Euskal komunikabideetako jeneroen gainbehera jorratuko du; ondoren, Iñigo Urrutiaren Legezko babesik ba ote?, eta, bukatzeko, mahai-ingurua elkarlanari buruz.

159. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Gillaume Durand eta Alain Duhamel kazetariek zuzendutako buruz buruko horretan jorratutako aipagaietan polemikarik ez zen batere izan, eta jarrera ezberdintasun nabarienak instituzioen, enplegua sortzeko bideetan eta proba nuklearreko kontuen inguruan ziren agertu.

160. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0028 Emakume hau ezaguna baldin bada australiar literaturan, eleberrigile klasikoa eta sakona izateaz gainera bere aurretik hain sakon eta oparo australian inork landu ez zuen gai bat jorratzeagatik da: bikotea.

161. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0038 Barne erbestea zer den jorratzeko balio izan dit.

162. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0052 Iparraldean euskara hutsean lan egiten duten beste bi irratiekin, Xiberoko Botza eta Gure Irratiarekin batera zenbait saio elkarrekin egiten ditu, bide hori gehiago jorratzea dute xede, biztanle guztiengana iristea.

163. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0039 Jakina, aldatzea ez da aski, urtebetera inausi eta bost urtetan jorratu egin behar da landarearen ingurua, eta Diputazioaren analisien arabera ongarritu lurra.

164. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0034 Laugarrengoan, azkenik, arteari lotutako argazkiaren estilo ezberdinak jorratzen dituzten pertsonen lanak izango ditugu ikusgai.

165. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0008 Joan zen urrian elkarrizketa bideak jorratzeko Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinadorak eginiko proposamenak erantzun ezberdinak izan ditu.

166. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0008 AEK elkarrizketa bidea jorratzeko prest dago aurrerabideak bilatu asmoz.

167. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Ausardia eta borrokazaletasuna areagotzearekin batera, kontsentsua eta presio-bide guztiak jorratuz.

168. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Epe luzera, ordea, bideak jorratzen eta umeak sortzen ari da.

169. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Ez da nire asmoa Jose Luis Arriagak, egunkari honetan, hain ondo jorratzen duen nazioarteko esparruan sartzea.

170. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0050 - Tologilari katolikoak eta aspalditik dabiltz gai ori jorratzen:

171. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1995 00021 Nekazal turismoaren gaia, abeltzain eta nekazarien ikuspegitik jorratzeko intentzioarekin ihardunaldiak antolatu ditu Nafarroako EHNEk martxoaren 23 eta 24rako Bertizko Partzuergoan.

172. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Hori da, hori, erantzunik ederrena haurtzaindegi delakoa hain bortizki jorratu duteneri buruz.

173. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Badakigu aspaldian kukurruka hasi nahian dabiltzan bizpahiru oilasko, asko urtez Biarnesekin ari izan ondoan, euskaldun laborarien jorratzen orai Hegoaldeko buruzagi ofizialista batzuen kokorokak atsegin zauzkatela.

174. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0021 G.L.- Beno, alderdi hori ez dugu gehiegi jorratu, baina hemen eskualdean badira 6-7 bat ekoizpen-etxe EKOIZPEN-ETXE.- Casa productora eta, esaterako, ingurunearen kondairaz erreportaiaren bat nahi dugula, ba geuk nola ekipo ttikia izango dugun, hobe izango dugu ekoizpen-etxeei erostea; hartara, bide batez eskualdeko zenbait enpresari lana ematen diegu.

175. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... berrietan 1999 00006 Aurtengo saioan musika eskeintza dibertsifikatua erakutsiko da: Poznan Brass Quintett Poloniako boskoteak Errenazimendu Aroko musika, barrokoa, erromantizismoa eta kontenporanoa jorratuko dauz Andra Mari elizara hurbiltzen diran megalomanoen nahiak asetze ekitaldian.

176. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. irazu 0045 Lehengo bide zaharrak landu eta jorratzeaz gain, berrien zabaltze eta esperimentazioa gure helburu nagusienetako bat da eta zailtasunak zailtasun eta eragozpenak eragozpen hortan ahaleginduko gara.

177. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. irigoien 0003 - Aspertu eta etsia hartu arte euskararen esperientzia historiko eta afektiboa jorratzen segitzeko asmoa du.

177 emaitza

Datu-estatistikoak: