XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0003 Eta... enetxua! merkiak daude ba oraintxe arraultzak nolanai alperrik galtzeko, lau peseta t'erdi dozena! lau peseta t'erdi... ezin diteke bizi! guziya goitik dabil, oso goitik... ia ba: dozena arraultz lau peseta t'erdi, libra xerra amabi errial, esnia lau txakur aundi litrua, porru-perrejil txorta txiki bat lau txakur aundi, aza-burua erriala, olioa iru peseta litrua, ogia ogei xentimo opilla, legatza iru peseta libra, bixigua, atuna, baratxuri, tipula, azanayo, azukre, piper, irin, babarrun, urdai, ardo, cafe... o...!

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0006 Mendaro'ra eldu ziranean, oi bezela mutiko ta nexka koxkorrak bere saskitxoak eskuetan zituztela ojuka asi ziran Bizcochos de Mendaro... Bizco...chos de Mendaro ta andaluzak arrituta onela omen dio: Qué dicen? Bizcocho remendao? ja, ja...! Ba krema ondoren akeita, kafia, tranpik gabekoa, puru-purua; txola orain ogei urtekua ta txokorra...

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0010 Baso=(Edontzi). - Ardo, ur eta edariak ontzietatik aora eramateko ontzitxoa. (*) Gaur nun-nai ia, mai-tresna abetzaz gañera sopera, fuente, frutera, azukrera, biñagrera, platillo, taza, kopa ta orrelako izen erdeldun-tresnak badirala, guziak dakigu. Baña ez dira egunero erabiltzen, ezta gutxiago ere. Azkeneko biak, ordea, geroago ta geiago erabiltzen dira; taza, kafe edo akeita artzeko, ta kopia edari bizietarako.

4. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0010 Irazki. - Kafea irazteko tresna.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0407 Kokolotcha duenak behar omen du bizi den lekutik urrunsko aldatu, aire berri bat aurkitzeko gisan eta kafia edan ausarki.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0016 Oren laurden baten lana, bainan hirietako zer guziak badira: etxe moda zaharreko eta aberats, botiga eder, kafe nasai eta garbi, paseatzeko arbola azpiak izen handi batzuekin, ostatu, lantegi, burdin-bide, ur handia mekanikazko eihera azkar batzuekin, bai eta ere, frantsesak erraiten duen bezala, des monuments.

7. 1900-1939 zuberera antzerkia a. hillau 0019 BERNAT - Denak jausten dira hemen ichtant bat? Behar ginuzke kafiak hartu?.

8. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0186 MARTIÑE - (MARTIÑE sukalderuntz dijoalarik) Ez badute ezer geiago agintzen?
BENTURA - Ekarri zazu bai beste platerkada. Eta gero ez ahaztu kafe ona egiten.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa yazp 0025 Baita kafe, zigarro puro, eta beste edari on batzuek ere.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gure mixioak 0033 102'garren bizitzan artu zuten kapea, bikaña izan bear nai ta naiez alarguna izanda ere!

11. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0314 (Kafia zerbitzatzen dio eta badoha armariorat kullidaketarat).

12. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf murtuts 0083 Bai, besta egin zuen egiazki gure Murtuts berriak, eta zer besta: salda, oilaki eta tomate, aza eta xauxixa, kosteleta eta lur-sagar, atzarki eta ilar-xehe; hiru arno mota, jauts-ahala; ardi-gasna, kafe eta kafe-ondoko orduan gauza arradoa baitzen... segur Karlosek ez zukeen xilkoan hotzik.

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass 0213 Gero, eguerdi jin baitzitzaioten lana bururatu gabe, gure gizonak, joan ziren bazkaiterat, bakotcha bere alde; haatik, kafeak elgarrekin hartu zituzten Legarralde'baitan, gero gei berari berehala lotzeko aratsaldeko bi ordutan.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak satr 0011 Elur xuri izanki Ibañetan, Donibanen bada kafe beltxa.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1962 0133 Mattinek
Nere lagunak nekez inen du
aitona zarrain gradua,
eta neri orai jina zaut
neskazarraren gogua,
bien artian guk aiseago
pasa ginion negua,
nik oherat ekarriko dizut
kafea bero berua.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1962 00001 Arrapostia: behar dut, 7 orenetan, kafia ohiala eraman Madama-ri. Ah! Bainan nik erraiten deiot eni beharko diala ekharri, eternitate guzian. Badaiteke.

17. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak habe 0054 Idazkari teknikoak, barriz, gosaria, kafea, hamarretakoa, hamaiketakoa, aperitiboa, kafe konpletoa, ogitartekoa eta zerbeza eskatzen eutsozan egunean zehar Anselmori.

18. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0037 JAN-EDANAK
- Arno gozoak lau begi eta oinik ez
- Kafea berorik, jarririk eta urririk
- Edaleak maizago bere basoa betetzen eginbideak baino
- Ostatuko sehiak gau laburrak, egun luzeak
- Pitar ukanak gozo hobea, ezenetz arno erosizkoak
- Ozpin gaixtoena arno eztitik egina
- Mozkor gaixtoak badira bainan ez da gose onik
- Nehork ez daki zoin iturritik edan beharko duen
- Egarri denarentzat pegarra ez sekulan zikina
- Barrika txarretik arno on guti
- Ardo purua ta baratxuri gordina, heiek egiten ditek mutil arina
- Ura ez solasgura
- Jan gabeko edanak kalte egiten
- Zintzurra patar eta sabela ordoki ditu horrek.

19. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0015 Postre, kafe eta kopa garaian zirikakoak, inprobisatuak edo entzuleari irri eginezartekoak eta ondoren pausatxo bat emanda gero zenbait bertso paperen irakurtzea.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0131 Superproduzioaren kontra saiatzen da zenbait gobernu: Brasil-en kafea erre egiten da eta 1934an 8 milioi ganadu hiltzen dira EE.BB.tan.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. suraso 0139 Gurditxo gorrian, esne kartoi batzuk eta parafinaz aparte, karamelo pakete bat, bi txokolate tauleta, intxaur eta mahaspasa zorroak, zigarro batzuk, urdaiazpiko otarteko bat, lau katilu huts (bata txokolatearena, bestea esnearena, bestea kafearena eta bestea zoparena), sagar bat, udare bat, banana bat, poltsiko-liburu bat Heriotza desertuan izenburua zuena, Chrisek ilargiari buruz abestu eta berak grabaturiko disko bat, txintxorta bat, Mortimerren izena eta helburua grabaturik zituen nortasun agiri txapa bat.......

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0156 Kafea erantzun zion erreginak. Xigortu berria.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0069 - Antigualera egiten al duzu kafea?.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0069 - Bai, eltzeko kafea - erantzun zuen mutilak kafea iragaziz.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0042 Ez dago kaferik inon inguru honetan.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx obab 0127 Hartuko al zenuke kafe bat? konbidatu ninduen ondoren.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0056 Suposatzen edo espero duzuenez etxando kafe iratzartu beharko nituen loti horiek, baina ze demontre, ni ez naiz inor horrelakorik egiteko...... edo beharbada bai, beraien adizkide izatera heldu bait naiz... Poliki poliki hasi dira izarak aldendu eta jaikitzen.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0041 Jarraituz kafe batean sartu naiz.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0010 Besteak helduko dira geroxeago, gauza bera eginez, kafe beroa eta irakurketa freskoa lansaiorako pizkarri gertatzen dira eta, laster hitzarmen kolektiboetan sartuko da goizeko eginbehar hau, ekoizkortasuna eragiteko.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0136 Tenienteak irrifar xume bat erantzun gisa eta beste bixigu trontzo bat eraman zuen ahora, esan dizut gizonetik gizonera hitzegin nahi nizula, txantajeka ari ote zitzaion eta tenienteak nahi duzun bezala deitu, nik kafea hartuko dut, eta zuk?, beste kafe bat eskatu zion Manuelek ere kamarerari, adieraz zezala garbi proposatu nahi ziona, Madril Pexegueirorena da, (...).

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0077 Kafeontzitik kafea atera nuen niretzat eta mahai gainean hiru katilu zeudela konturatu nintzen.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0077 Buruari eraginez, kafea jarri zuen katiluan, kafeontzia eskuratu zidan eta eskerrak eman nizkion; guzti hura, beti ere, niri begiratu gabe.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0087 Ordurako kafe izeneko arto errea lurruna dariola zuten Enkarnak jarria.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0090 - Ibil zaitezke, bai, argi! Dozena bat ikatz zakuren azpian hainbeste kafe Oihartzun bideraino eraman beharra... ez ote duzue beste sistema hoberik, izan ere?.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0099 Dihoazela hamabietan pausoko zubiz bestaldera eta han izango ditek betiko lekuan (badakizue, Manexen denda atzean), kaferik ekartzeko.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0115 Arraultzak, urdaiazpikoa, gazta, fruta eta kafea barrura sartu dira.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0124 Kafea berotu behar dut, hori bai.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0124 Aurretik kafea berotzen jarri du.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0171 Bitartean, kafe gehiago eskatzera irtengo naiz.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0171 Donard kafe pitxar batekin itzuli zenean Hide sarjentuak alaiki begiratu zion: - Lortu dut baimen hori, jauna! Donard-ek irribarrez bi katiluak kafez bete zituen eta ondoren eseri egin zen.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0125 Marrerok esan zionez, delako Fermin Garcia hura Circulo Mercantil-era joaten omen zen sarritan kafea hartzera.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0039 Lino ikatzalea, berriz, han abiatu zen bien bitartean bidetik Oiartzun aldera bere zaldi, gurdi, tutu, kafe eta guzti.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0083 Ez zen damutzen Cafe zurail haietan emandako urteetaz.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0083 Lusmorek ordea, ez zuen bere bizitza Cafe haien geografia hits eta muskilean imajinatu nahi, horregatik karakotsa ziudadeko kaleetara sartzen zenarekin batera samalda artera jotzen zuen saxoarekin.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0083 Cafetik kalera ilki zirenean portuko azken anima biziak ezkutatzen ari ziren behebarruetan, non mozkorrek ez zuten eskaratz muturrik ere igoko, katuek ez zuten bikoteen estasiaren sekretua argituko, pirata txainkuruek ez zuten tesororik aurkituko eta estraperlariek ez zuten heuren buruarekiko ordaririk ikusiko.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0083 Lana egiten zuen Cafeko nagusiak ordaintzen zuen kuartoska batean bizi zen Lasarina, eta Lusmorek bizitoki jakinik ez zuenez horra zuzendu ziren.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0027 Berandu zenean, gauzak jaso eta garbiketa egin eta gero, kafea mahairatu eta Dr. Blornak edaritegia bere kontura hartzen zuenean, saloira eraman ohi ninduten, eta han Dr. Blornarekin eta irakaskuntza, finantza eta politika munduko beste jaun batzuekin egin ohi nuen dantzan.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0007 Restauranteko zerbitzari bat hurbildu zitzaien: - Kaferik?.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0007 Eta kafetan zeudela Kalabong harira joan zen: - Beno, eta orain hasi gaitezen negozioetaz hitz egiten.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. jauregi 0011 Tea, kafea eta alkohol pixka bat tolera daitezke.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak legazpi 87-88 0150 Gaur egun anbulatorioan denbora dexente galtzen denez hobeto antolatuko nuke; sendagileek sartu behar dituzten ordu guztiak gaixoak atenditzeko erabil ditzatela eta ez, orain egiten duten bezala, ordu erdi gaixoak hor utzi eta beraiek kafe hartzera joan.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. zelaieta 0015 Juan Mari honen gazte denboran, Bilbaoko zenbait eskritore eta artista La Concordia izeneko kafean elkartzen dira.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0057 Tean, kafean eta beste hainbeste edaritan konposagai naturala den kafeinak era berdintsuan, biguinago bederen, jokatzen du eta helburu berdinarekin edo esna egoteko erabili ohi dira.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0127 Tropiko landareen artean, batez ere kafea izaten da, eta Kolombia kafe exportatzaileen artean munduko bigarrena da.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0127 Bertan produzitzen den kafealea, ondo landua eta ondo zaindua delarik onetan hoberenekoa izaten da (kafe gozatsua).

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak xarb 0070 Kafeak ekar arazten ditu Aviron Bayonais ostaturik, bedera ttottarekin.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0245 Mesede batzuk eskatzen zaizkio; haurren bigarren ortzaldia, pozoituak ote dauden susmo txarra daukaten janariak garbitzea ogi, ur, kafe, persona eta abere arrotzak sagaratzea eta etxeko egitea.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0245 Lehen, kafea su gainetik ateratzean, oitura zenez, ilinti baten muturra sartzen zen kafe-ontzian (Meñaka, Lekeitio, Ataun).

59. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i.m. atxukarro 0218 Tragotxo ederrak maiz egiñaz eta kontutxoak esanaz kape pattarrak artuko zituzten.

60. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i.m. atxukarro 0218 Berotuko zuan arek Jesukristo azkar; etxera joan zalapartaka ta katillukada kape, erdia baño geiago pattarra zuala, glink, glink, zurrutatuko zuan.

61. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa urruz 0012 - Bi ogei errealekogatik emango genizkitzu ba ogei ta bi erreal, eta gañera kape bat.

62. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tiro tartean bertsotan 0020 Kafe pixka bana eta ogi barra bana, ogi beltz bat, ematen ziguten.

63. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j. azpiroz 0100 Apalondoan, kafea artu ta oi bezela kontu kontari egon da oieratzerakoan, amonak esan zidan zenbat babarrun bear zan jartzeko, eta amak erakutsitako moduan katilluan jarri nuan, da Juanitak beratzera bota zuan; da urrengo goizean, zenbat ur bear zuan jarriko geniola.

64. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j. azpiroz 0100 Bazkalondoan, bestetan bezela laurok kafe artzera joan giñan.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1990 0001 Danok, batera edo bestera, kafe-akeita artu genduan eta, batzuk, txola edo kopatxua.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Eta gaurko egitarauarekin jarraituz, goizean zehar txakolin dastaketa izango da ondoren nahiko txakolina edan ondoren, bazkari herrikoia izango delarik ordubi t`erdietan, honoko menuarekin: tomatea entsaladan, marmitakoa, gazta eta menbriloa, izozkia, kafea, kopa eta purua helduentzat 800 pezeta ordainduz eta haurrentzat, berriz, oilaskoa patata frijituekin, 400 pezetagatik.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0001 Hamar mila kafe, 8.000 boteila sagardo, 8.000 garagardo eta beste hainbat datu eman daitezke, baina ez dira jende asko izan den adierazpen baizik.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ibai-ertz 0001 Kafea, kopa eta purua.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak bbarand 0001 Postrean tarta izokiarekin. Kafea eta kopa.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Arratsaldeko ordubi t-erdietan, merkatu plazan, bazkari herritarra: patatak Errioxako modura, txahal-raguta, budina eta kafe, ardo eta pattarrak, dena 650 pezeta kostatuko delarik.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. kazabon 0001 ZORTZI
Horrenbeste jan, hainbeste edan
irtenbide bat bakarra:
kafearekin sartu ditzagun
kopa batzu barra-barra;
patarrik gabe, txanpainik gabe
nahiko afari kaxkarra
Kamamiloa osasuna da,
ondasuna da patarra.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. mimentza 0002 Borroka ori etsitzen ba-da, abertzaletasuna ez esne eta ez kafe dan kafesnean biurtuko zaigu.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Menua
Entsalada.
Langostinoak eta ostrak txakolinakin.
Faisana ardo beltzarekin.
Turroia eta mazapanak txanpainarekin.
Kafea.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak satr 0001 Isilka egindako zure bizi lagunaren kafe gozoak ez balitu bihotzak berotu, ez genuen amaitza hura jasoko.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak etxabu 0001 Ara zelan izan zan: Gu ez giñan sekula ardandegi ta kafetan sartzen; baiña gure lagun Ixidor'en anaia nagusia Manuel, errefugiatuak batzen ziran kafe-etxe batera joaten zan eta guzur eta egi, ainbeste kontu jakiten eban.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. lete 0001 Cambó, Pla-k agertzen digunez, politiko osoa zen, eta politikari bere indar guztiak eskeini zizkion Cambôrentzat politika ez zen dilettantismo gazi-gozoa, ez eta teoria humanisten maillan, kafea hartuz edo bonbak jarriz, mundua konpontzeko panazea bat ere.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Oherakoan amak ekarritako kafea hoztu da jadanik.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Kafe hotza hartu eta gezurrak sinistu.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0002 Zentratzen saiatu behar dut, eta hurrengoan kafe gutxiago hartu.

80. 1991> bizkaiera literatur prosa u. elorriaga 00015 Aurreko gizona astotxua ei zan eta Asun zoratuta ebilen neugaz. Kalera urteten itxiten neutsala, lantzean behin lagunekaz alkartzen, zinera joaten edo kafe bat hartzen.

81. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0023 Joango nauk ni beraren logelara kafea eskainaz, aurrez jakina, kafea pozoindu ondoren...

82. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0023 Gero, galderak eta galderak, beraren ondasunen berri jakiteko eta ondoren, txekea sinatu dezala kafea hartu aurrez...

83. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0023 KOSME: Eta azkenik, kafea eta kitto!

84. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0030 MARKEL: (Kafea hartuz).

85. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0038 LUKAX: Kafearen ordez, kafesnea ekarri zaidazu orduan..

86. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0055 Agure zahar horrentzat prestatzen jardun dudan kafe pozoindua edan du.

87. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0161 MAITE - Beno, listo, kafea eginda zegon!

88. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0206 MAITE - Kafe bat hartzeko bakarrik, e!

89. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0049 Prestatu ezazu kafe bero eta ondo kargatua nire senarrarentzat.

90. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0049 Berehala prestatuko diot kafea.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0105 Umeok, kriston bihurrikeria prestatu genien handiei: kafean, azukrearen ordez gatza bota genien...

92. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0069 Neska-lagun bati deitu elkarrekin zinemara edo kafe bat hartzera joateko?

93. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0042 - Azukrea, olioa, harri koxkorrak, arroza, kafea...

94. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0239 ...NONDIK DATORREN KAFEA?

95. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0239 Artzai arabiar batek aurkitu zuen kafea VI. mendean.

96. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0239 Orain dela mende askotatik egiten da kafea Arabian.

97. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0029 Bueno, bueno, utzi du noizbait telefonoa eta kafea ekarri dit.

98. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0196 Hala ere, gosaria prestatzen hasterakoan, kafesnea hartzeko kafea egiten hasita, lapikoan kafe txikitua txikoriarekin nahastu ondoren, ohartu zarete kafea iragazteko txanorik ez duzuela ekarri 7 Nola moldatuko zinateke kafesnea hartu ahal izateko?

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00017 Bake andrearen etxean ezik ez zen tantarik erori, honi bai kafea isuri zitzaion.

100. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00043 Juan azafatak zerbitzatu zion kafea hartzen ari zen eta guztiei begiratzen zien hitzik ahoskatu gabe.

101. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0067 Kafe bat hartu nuen, kafea hotza zegoen.

102. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0114 Dendaren aurrean sua pizturik zegoen berriro, eta han ari zen Pippi, pikotxean jarrita, urdaiazpikoa prejitzen eta kafea berotzen.

103. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0114 Urdaiazpikoaren eta kafearen usain goxoak txorabiaturik utzi zituen neska-mutilak.

104. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0114 Gero kafea hartu zuten ezti-opiltxoekin.

105. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0052 Jaiegunetako ohiko protokoloari jarraituz, kafea egin zuen eta irratia piztu, doi-doi musika klasikoari eskaintzen zioten larunbateroko saio berezia hastera zihoanean.

106. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0052 Biolinaren doinu leunak eta kafe egin berriaren usainak biharamunaren zama arindu zioten, dutxarekin hasitako piztualdiari jarraipen egokia emanez.

107. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0086 Lau handiok kafe egin berriaren usaina aditzen ari ginela, Nuriak ahots marrantatuaz (ariketa faltagatik noski) gure aurrean esan zituen lehenengo hitzak atera zituen:

108. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0012 Charlesek bi kafe eskatu zituen eta Sheilarekin eseri zen mahai batean leiho ondoan.

109. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0012 Kafe bat hartu eta gero Goikoetxera joango gara.

110. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0022 Billek Londresetik telefoneatu du: pilula loerazleak pilula lorazle: píldora somnífera bota dizkio zaintzaileen kafeari.

111. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0029 Edan du zaintzaileak kafea; lo dago.

112. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0060 - Kafe bat!

113. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0007 Eta kafea edan eta gero... egin zuen hasperen Florianek.

114. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0007 Orain dela hogei urte gertatu zen, hasi zen Florianen ama bazkaldu eta kafea prestatu zuenean.

115. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0007 Amak kafeari txurrut egin zion.

116. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0065 Julieta, esku dardartiaz hasi zitzaion Romeori kafea zerbitzatzen, baina erdia katilutik kanpo geratu zen.

117. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0074 Bada, Julieta eta Romeoren artekoa garbi samar zegoen: urduri zeuden eta horregatik jaten zuten atsedenaldirik gabe, horregatik hustu zuten kafe guztia, horregatik irentsi zuten tarta osoa, oraindik beraien arteko zeraren zera oso garbi ez dagoelako, ulertzen?

118. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0084 Ohera eraman zion gosaria, segituan kafearekin itzuliko zela esanez.

119. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00045 Kafearekin batera erdilotan egondako agurea etorri zitzaidan, neure mahai berean esertzeko baimena eskatuz.

120. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00045 Baietz esan nion nik, bai bainekien kafea hartu eta ziztu bizian irtengo nintzela handik errepidera (...)

121. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Kafearekin batera, erdilotan egondako agurea etorri zitzaidan, neure mahai berean esertzeko baimena eskatuz.

122. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Baietz esan nion nik, bai bainekien kafea hartu eta ziztu bizian irtengo nintzela handik errepidera, ordura arte sekula edukitako aukera profesionalik onena betetzera.

123. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00012 Eta barrako txoko baten kafea hartu bitartean, txutxumutxuka jarduten zuten berauek ere, praka labur eta elastiko tirantedunez jantzita izugarrizko ogitartekoak jaten zituzten EKIko mutil lerdenei zeharka begira.

124. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00138 - Barka, Michele... Zer edo zer behar duzu? Kafea?

125. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00200 - Tea edo kafea?

126. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00182 Sukaldean niretzako prestaturik zeukaten gosaria: kafe beroa termo batean eta esnea.

127. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 Kafea genuen gogokoena zure aitak eta biok zulo hartan, edozer emango genuen Parisko erara prestatutako kafe on baten truke.

128. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 Egunero prestatzen zigun kafea Boulevarden izango bagina bezala.

129. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 Lelotuta bezala begiratzen zigun, baina oso ondo egiten zuen kafea.

130. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 Kafe aleak ateratzen zituen sukaldariarekin ez dakit zernolako trukea eginda, eta ziegan birrintzen zituen kafea egiteko.

131. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00100 Hasten da zigarretak erretzen, kafea prestatzen, musika entzuten, ariketak egiten, dutxa hartzen, gosaria prestatzen, eta berehala etortzen zait zirika.

132. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00160 Zutitu egin da, kafea bukatuta.

133. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00173 Luisi ez zenion analisiena aipatu kafean, zuen kafe hartan, senarrarekin inoiz egon ez zaren kafean. Zertarako.

134. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00060 Momentu jakin batean, kontzerturako berandu samar egiten ari zitzaienez, kontua eskatu eta kafea beste batean, harako bidean, hartzea erabaki zuten.

135. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00060 Hala eta guztiz ere, kafea hartzera geldialdia egin zutenean whisky bat eskatu zuen aspaldiko desio bat betetzera doanaren konbentzimenduz.

136. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00420 - Ama, beste kikara bat kafe hartzea ba al dut?

137. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00096 Tom sukaldera joan zen kafe pixka bat egitera.

138. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00096 Kafea bere gelara igo eta italiera pixka bat ikasiko zuen Fausto etorri baino lehen, pentsatu zuen Tomek.

139. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Patiora ematen duten lehiatilen bitartez ziegetan zigortuta daudenei kaferik edo bertzelakorik pasatzea debekatuta dago.

140. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Kafea hartzeko ordua.

141. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 (Edozein ordu da kafea hartzekoa).

142. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0036 Eta orain beste kafetegi aseptiko honetatik, eguneko hirugarren kafea hartzera sartua, mahaitxoan esertzearekin batera, gutuna bukatzera noala iragartzen dizuet, eta bukatutakoan, paperontzira bota ere egingo dudala, zeren eta hau ez esateko idatzi nahi nizuen azken finean katarro bat baino dexente serioagoa izaten den gaixotasun bat sumatu baitidate joan den astean ginekologoarenean,

143. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0037 Kafea edaten amaitutakoan, Mary zigarreta bila ibili zen poltsan, eta paketea Bates jaunari eskaini zion gero.

144. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0078 Egongelan eseri ziren Klara eta Bob, Nikolasek pentsioko sukaldetxoan kafea prestatzen zuen bitartean.

145. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 0134 -Nola ez huen ba jakinen zer esan zion katiluak kafeari!

146. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0042 Gainera, lekua urritu egiten zen sabaitik edo hormetatik zintzilikatutako objetuak zirela eta, hemen altzairuzko konketa edo kafearen makina, han urrutixeago bideoaren pantaila.

147. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0042 -Kafe bat, mesedez erantzun zion salatxoaren eserlekuetako batean eseriz.

148. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0084 Plastikozko ontzi bat zekarren goraino kafez betea.

149. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0084 -Zu izan zara kafea eskatu didana, ez?

150. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0094 -Egia da onartu zion gizonak plastikozko ontzian geratzen zen kafea edanez.

151. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0030 Beren ama, ilea zapi zahar batez buru gainera bilduta, kafea zurrupatzen ari zen Royri begira.

152. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0183 Onean geundenean tea hartzen genuen kafearen ordez; atseginagoa delako, esaten zuen, errito bat betetzea eskatzen duelako.

153. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0183 Kontua da, tea hartzea, kafea hartzea baino patxada gehiagorekin egiten delako-edo britainiarren izaera txertatzen digu nonbait, gai sentitu nintzela, garrantzirik eman gabe, txantxetan ari bainintzan, ze, gaur ez al dizu nobioak deitu? galdetzeko, (...)

154. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0176 Patiotik atera zen, txoferrari bungalowaren zenbakia zein zen erran eta hogei dolarreko bilete bat eman zion, oilaskoa birendako, zigarroak eta kafea eskatuz.

155. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0185 Gela Zerbitzua -esan zuen eta Krassyrentzat sandwich bat eta kafea eskatu zuen.

156. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0185 Krassy sofan eseri zen eta ondoan zeukan mahaiean utzi zituen kafea eta sandwicha.

157. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0148 Gizonak elkar aurkitzean hartutako poza erakutsi zuen, eta (arrazoi osoz) hango bi kafetxeak gainezka eta zikinak zirelako ustean bat etorri zirenez, handik urruti ez zegoen bere pisuan kafea edatera gonbidatu zuen.

158. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0148 Azken finean, bertan kafea, tea eta batez ere garbitasuna eta lasaitasuna aurkituko zituzten.

159. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. lizarralde 00032 Kasu batzutan, ama sendatutakoan, lagunak elkartzen ziren kafea hartzeko. Oso ohikoa ez zen arren bazegoen senideak, emakumearen anaiak, koinatu-koinatak, bizilagunak eta abar elkartuz emarkeixa esaten zioten banketea egiteko ohitura.

160. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. lizarralde 00032 Ospakizun honetarako oilasko pare bat edo untxiren bat hiltzen zuten, oiloa hil eta salda prestatzen zuten eta postrerako arroz-esnea. Baina esan dudan bezala bakarren batzuk ziren emarkeixa ospatzen zutenak, dirudunenak. Gaur egun sarritan kafetegi batean kafea hartzera besterik ez dira mugatzen.

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00075 Kafearen edo kotoiaren merkatua esaterako, ez dago leku jakin batean. Baina edozein pertsona merkatu horietako edozeinetan sartzen da hornitzaile bati edo bezero bati telefonoz deia egiten dionean. Truke-merkatuan, Estatuko monetaren eta atzerriko moneten eskaria eta eskaintza elkartzen dira.

162. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barandiaran 00106 Kafearen ordua badu lehengoan agiria topatu zizunak alferrik izango duzu detaile guztiak ematea baietz, hemen kontsultatu nituela, beheko solairutik ekarri zituen, bi karpeta berdexka, handi samarrak, mende honen hasierako dokumentuekin egon beharko lukete....

163. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barandiaran 00106 Hobe kafea eta pintxoa zerorrek ere patxadaz hartzea.

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00031 Afaldu ondoren, mahaian kafea hartzen ari ginela, beste futbol gai batzuen artean sortu zen hizpide futboleko profesionalek unibertsitate ikasketak aurrera ateratzeko dituzten zailtasunen gaia.

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00073 Azken hauetatik, esaten ahal da zazpiehun milatik gora ere bazirela kainabera, kafe edo kotoi ordokietan beren bizia higatzen zutenak, eze esklabu besterik ez ziren.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1995 0171 (Euskaraz da Laxalten A Cup of Tea in Pamplona, edo Kafea hartzea Iruñean ere (Elkar, 1986), itzultzaile beraren lumatik).

167. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0040 Orduan etzan kaferik ezagutzen ere, eta baserri oietan ta gutxiago.

168. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0089 Kafea eta kopa bana artu ta atera giñan.

169. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak bbarand 00172 Bazkaltzen bukatu zutenean, esan zieten urrengo gasolineran gelditu bear zutela, gasolina eta kafea artuz.

170. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak bbarand 00172 Gero kafea kopa banarekin gizonezkoak. Josepak patarrik etzuan artu.

171. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak bbarand 00172 Josek: - Bai; ala da. Beste kafe bana emango nien pozik, lentxeago gelditu balira.

172. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0026 Bi egun lehenago kafe beroak hartzen zituzten etxean estufa piztuta eta telebistako pantailan Bosnia elurrez estalirik ikusten zuten.

173. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Gaupasa horien arrastoak nabari zaizkio begizuloetan eta oraindik ere, Izaro eta Maite, zazpi eta hiru urteko alabatxoak oheratu eta ahopeka ipuin luzeak kontatuz kokartzen dituenean, ordenagailuaren ondora itzuli eta katilukada bat kafe prestatu ondoren, ordu beranduak arte lanean segitzea gustatzen zaio.

174. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. aristi 0014 Miopiaz ez da konturako auzoko neska granodunak zein bular jaiki eta borobilak dituen, ez du inbiriarik sentituko kafea hartzen duen tabernako barmanaren sorbalda muskulatuaz.

175. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. urretavizcaya 0050 Bost ordu, kafe banaz, besterik eskatu gabe.

176. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0012 Gustu ona utzi du, kafe on bat hartzen duzunean bezala.

177. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zubizarreta 0037 Orduan denok jaitsi gara, eta txoferra oso haserre ikusi dugu, kafeterak kafea egiten duenean bezala, txuf-txuf.

177 emaitza

Datu-estatistikoak: