XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0056 ITZULI aditza aipatzean autorretratoa kamerinoko ispilua berriro errekorritzen hasten da
perpausa diot unhatuki
poltsa zabaltzen dut eta
desordena zehatzean zeuden argazki batzuei erreparatzen diet
bai, argazki batzuetan
izan nahi dudanaren luzapena naizateke
desorekan dagoen sokaren bigarren zatia
nire balizko bahiketari buruz galdetzen diet begiei
baina hauek laino-mordoak zamatzen dituzte
aduanei buruz galdetzen diet ezpainei
baina hauek kopa debekatuetakoak direnaren irrifarrea egiten didate
behatzak parke-ertzak gogoratzen ditutzen malenkoniaz mugitzen dira
ihes egite artegatsuan
jantziak desegokiak zaizkit eta
zaila zait aurkitzen neurriko zapatarik
bisita-aretoetako apaindura artean
non gauzen atzekaldeak desafiorako gonbidagarri diren
naufragio experimental baten gisara
.

1 emaitza

Datu-estatistikoak: