XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0110 Palta andirik ere etzidak egiten, eta dijuala eun legua bidean, bere usai eta kiratsarekin.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia s. erramouspe 0005 Aize ephelak, eztiki harturikan besoetan,
Ilhun ezkila ochenik hegaldatu da airean.
Zeinu gochoa, neretzat, kiretsik dator gau huntan,
Ilhunik bainagolakotz, bakarrik jenden erdian
.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ip 0420 Boroga eta ikhas ezak, gaisto dela eta kharats, Jinkoaren utztia, eta haren beldurraren hireganik hurruntzia.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak a. arzelus 0001 Ondo azia izatea naikoa zan, orri oiek ikutu utsarekin beatzak kiratsik zikiñena zeriotela nabaitzeko.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00004 Eztire zeruko paztilletarik Auntzaren gorotz tchit kiratsak baizik. Baina aski baitire beneikaturik Ez dezokete egin neeri gaitzik.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak mok 0224 Oiartzun'go seme argi Migel Antonio Iñarra onela mintzatzen zan 1897'garrenean ere: Gaur gaur bezela, dena kirats gaizto batek joa dago, ta egoarekin pikua bezela, punpa punpa lurrera dator.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0069 Zure chichtuak, besta goizean jauz erazi behar du mendi zilhoetan lokharturik dagon oiharzuna, bizia ez baita terren-kenten bethi berdin, kirets eta atsegin gabekoa.

8. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 00001 Bainan errotik eta hein berean hobendun, Angleterra.Angleterrak jastatzen ditu orai bere erhokeriaren fruitu kirets eta minduak. Eta ez du haste baizik!

9. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0073 GEORGES - Besteak (Loreetara makurtuz). Gorrotoaren usain gozoa har dezagun (Hats hartuz). Bortitz, nahasi eta ustela da (Loreak aurkeztuz). Hona hemen arriskua (Zaintzaileek pistolak atera eta loreei apuntatzen diete). Ez tira! Mila burudun hidra da eta. Amorruak altxa erazitako mila buru kozkor, garrasika eztarria eteten zaizkien eta hil baino lehen beren kiratsa oihu bat bezala botatzen dutenak. Larrosa hauei pozoina darie.

10. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0073 GEORGES - A! Gorrotoa kiratsa darion grina da! Baina montajea dantza erazi nahi baduzu, hariak dauden lekuan heldu behar, kakatzetan badaude ere. Nik hari guztiak eskuan dauzkat, nere eguna da eta gora gorrotoa, nere boterea hari zor diodanez. Ez jarri begi horiek: poeta naiz; zein da zuen zeregina, ni ulertzea ala ni zaintzea?

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak x. arregi 0081 Industriek ibaietara isurtzen dituzte beren hondakinak; ibaiak, kostaldeak eta zingirak arriskuan jartzeaz gainera, horien baldintzak aldarazten dituztelarik; izan ere, uretako oxigenoa ahitu eta artzidura prozesuak errazten bait dituzte, uretan kiratsa eta toxizitatea sortuz.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0083 Batzuri lurrin gozoa zerien zerien: botatzen zuten; beste batzuk, ostera, kiratsa botatzen zuten.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura gabai/8 0050 - Simonia kiratsa dario honi! - Hara! Teologoa ere bai!.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0024 Afaldu gabe ohera. Ukenduaren kirats hura zela bide, etxe hartan afalduko zuen basapiztirik ez zegoen eta.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. garmendia 0103 Batzuk lurrin gozoak ziruditen; beste batzuek, ostera, kiratsa botatzen zuten.

16. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0040 euriz hantu biolin saminen musika kiretsaz
ametsetan hindabilan
irlandako lore ubela eskuan.

17. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0019 Urtetan marrarik
ezagutu ez duten galtzak
soka gorrizko gerriko merke batetik
zintzilik...
aspaldian ihartutako
larru lehorra estaliz...
goma lodizko neguko
oinetako zikinak...
izerdi ustelduaren
kiratsa aidean
igeriz...
lurreko aulkian
ikusi zaitut
eseririk,
Manuel Becerra metro ahoko
biztanle, poeta,
igarle eta bisitari...
Ya, Diario 16/ As, Dicen edo El País
zaharrak ipurdipean;
ez zaizu ajolik, zeu bait zara
zeure munduaren berri.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0101 Berehala korrika hasi zen oinek lurra ia ikutu orduko altxatuz, belar txarrek arrastadak egiten zizkioten bitartean beren loretzar heze eta kiratsez.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0023 Ez dio inork erantzun, baina somatzen du makur bezain emeki hurbiltzen ari zaiona; etor-berriak ipurdizko arraunean segitzen du geldi-geldi, eta hor iratxekitzen zaio azkenean nahi duen txis-muki kiratsa.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0014 Ibaitik, beste askotan bezala, sekulako kiratsa zetorren.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0065 Igoaleko egongo gaittuk hemen, dantza, danbarrateko eta kiratsik gabe.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0170 Pirata batzuk edan eta edan ari ziren untziaren gainean gaueko kiratsez inguraturik; beste batzuk dadotan edo kartatan zebiltzan; eta etxe txikia bizkarrean eraman zuten lau piratak, han zeuden zoruan etzanda, akiturik, baina erdi lotan egon arren bizkor mugitzen ziren alde batera edo bestera Burdingakorengandik urruntzeko; bestela, bere ohiturari jarraiki, kapaz bait zen gakoarein igurtziren bat emateko.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0119 Batzutan urkin esnaide kiratsa darie, eta beste batzutan pozointsuak dira arrunt.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0384 Mami trinkoa, ez lodiegia, zuri eta ebakitzean hori kolorekoa, usain gogor eta kiratsa, tinta edo iodo usain antzekoa, behatzez igurtzean guztiz nabarmengarria, zaporea ere ez atsegina.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0384 Egia esateko A. silvicola antzekoa da, bainan usaina kiratsa da, ez anisekoa, egostean nabarmengarriagoa izanik.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0384 Bere horiztasun sakonaz Flavescens talde, Silvicola azpi-taldearen (170) zenbait espeziekin nahas gintezke, bainan bere usaina anisezkoa da eta inolaz ere kiratsa, esporak ere handiagoak dira.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0061 - Kirats handia darion errekaren bat.

28. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0098 - Zerritegi ontatik doan kiretsak itoko ditu nere langilleak....

29. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0107 Gazte izatearen harrak barru guztiak astintzen baizizkion, herriko eta auzoetako jai-aldien kiratsa irentsi gabe ezin bizi zitekean andereiño polit hura.

30. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. alkain 0136 Nun-nai bazegoan ildakoa, eta ura usai eta kiratsa botatzen zuten!.

31. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ostolaiz 0135 Burnia urtu eta piezak egin, ura zen gure lana, sua eta kirats tartean sartuta.

32. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0041 Etxe ikaragarriki berotuan usain kirets bat zabilan airean.

33. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lf 0009 Denik ere, bi urteren orde, bortz urte atxiki baitute preso, ez da harritzeko barne guzia kedar, kirets eta mingatx baitzuen, sekulan baino minberago.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. urretavizcaya 0001 Jarri nintzanean bere gorputzak plastikoan utzitako beroa nabaritu nuen lehenengo eta, ondoren, usai gozo eta sarkorra, tabakoaren kiratsa bera gainditzen zuen lurrina.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1983 0001 Arratsaldeko zortziak ezkero ez da txintik entzuten, kalean barrena ibili den jendearen kiretsa eta arnas soinuaren hatsa baizik.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Hautsontzietan sartzen badugu, sekulako hatsa Kiratsa, usain txarra zabalduko da berehala.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 Eta bearri aiek darien mendiko-usai gozoa gogoz arnastuko dugu ainbeste sasi-euskerazko kirats artean gabiltzalarik.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0002 Garbikiago esanez: berriro hetsi da zirkulo kirats hura, aurrerabidea ezereztaturik geldituz.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dirassar 0001 Hoietan naski anglesa eta española bainan ez frantsesik! Eta eskuara? Huna aipatzea ere ez balio... Hori irakurtzean berriz gogorat heldu zitzaitan bezperan entzun solas kiretsak: azken Eskualdunak gira, egiazko Eskualdunetan segurik: menturaz, gero ere eskualdun deituko dituzte hemen gaindi biziko diren jendeak, bainan ez dute eskualdun izena baizik izanen, ez izaitea.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Bikotea, bata likore zuriaren kiratsa zabalduz eta bestea bere oinetakoen hotsaz espaloia dardaraziz, bere ondotik igaro eta kale estu batetan gorde zenean, hasperen batez aurreko beira lausotu zuen.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. uharte 0001 Goiz hartan ere leihoa zabalik utzi nuen, nire galtzerdiei darien kiratsa kendu eta gela aireztatzearren, bide batez.

42. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00031 Itogarria zan, higuingarria, kiratsez betea.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0129 10. Zure hatsari kiratsa dario.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0128 Eta usain goxoaren ordez, kiratsa izanen dute; eta gerrikoen ordez, soka bat; eta ile txirikorden ordez, burusoilkeria; eta soineko dotereen ordez, zakua; eta edertasunaren ordez, lotsa.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0071 Oraindik ere lehengo zaharra du, bere botika kiratsarekin, brrr!

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0062 Eta, batez ere, bidali ezineko kirats nazkagarri bat zerion guztiari: heriotzaren kiratsa.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0088 Hegoaizeak, gainera, kirats mikatza zekarren alde hartako lantegietatik.

48. 1991> euskara batua poesia j.l. padron 00020 Kaleko lortu ezinetan bildutako
kirats garaileak gelan utzi ditu,
kezkatzeko berri bat,
deus gutxirako guztia,
maizegi nabarmentzen ari zaion nekeaz.

49. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00095 Eta horrela zokoratuta egotearen puruz belztu zitzaion eskuin belarria ateko sitsek hartuta zabaldu zuten auzoko mutikoek baietz txiskeroa hurbilduz gero, mantzardaren narruak txarri errearenak baino kirats jasangaitzagoa jario apustu egin ondoren.

50. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0022 Seminarioko kasko hartatik Nihilur ibaia urbearen bizkarrezurra iruditu zitzaion eta bere muina zimaur hutsa zela pentsarazi zion kirats etorri berriak.

51. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0059 Kiratsa zegoen ospitalean, desinfekzioan ibilitako kaleko komunetan bezala, eta osaba Bob ezin astunago jarri da.

52. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0405 Banengoen, bada, ni, berorren kirats hori ez zela batere parte onekoa...

53. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0003 Gezur eta ezjakintasun kirats nabaria dute gizarte modernoek darabiltzaten estereotipo gehienek.

53 emaitza

Datu-estatistikoak: