XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1934 0001 Eure bidiari lotu nire oñak, labandu eztattezantzat; adi agokit, eta entzun nire itzak; eure errukijaren aundija erakuskek, eugaz uste diranak jaregitten dozakan Jaun orrek.

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa tag uzt 0148 Zarautz'tik Zestona'ra bitartean, ez du bideak aldapa-une aundirik eta asitako neurrian pirritatu ziran gurpillak araño, bideko arkoskoetan labainduz.

3. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde 0054 KALAMAX - Gizonok oiloak baino ahulagoak ote gara, bada, Antton? Oiloaren ipurtzulotik hain aisa lerratzen (labaintzen) den gauzak, neure eztarri zuloan planto egin? Nork pentsa halakorik gerta zekidakeenik?

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0089 Azkenik, arrabilaz apo gisa ibiltzen aspertu zara, ez bait da oso erosoa ibilkera hori, eta nahiago duzu ekarri dituzun eski-ohol lirainez labaintzea elur gainean.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 Mekanizatzen ari den bitartean, labaindu eta hoztu egin behar da barautsa, horrela beronek zuloaren ormarekin duen marruskadura txikitzeko.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0013 Hariztatzeko ardatza olio-tanta batzuen bitartez labaindu egin behar da.

7. 1969-1990 euskara batua ikerketak g. nazabal 0051 Gaisoaren egoera zeharaurreeskuinerantzakoa da, zeren egoera honetan hobeto labaintzen bait da ezkerreko bentrikuloan, eskuinekoan baino.

8. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0021 Albinoni eta Balberderen musikak ixildu dira.
Nere gorputz guztietako poruetatik amodioa ixuri dabilkit,
bainan amodioa ene eskuetako hatz eta behatzetatik labainduz,
irristaturik basoruntz doa, amodioak amorantearekin topo egin ez duelako.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0028 Nerekin esamesean ederki jardunda, kanporakoa hartu zuen etxekoandreak, pentsakizun itzel eta nahasien mendera utzi ninduelarik, jakin grina nobelakoia, izuikara erlijiotsua, gau zarratuan elizaren ilunpetara labaintzen gareneko sentimenduaren tankerakoa, behin barruan gaudela, koro garaipeen urrunean, argi errainu mendre bat erreparatu, gona ala sotana igurtzotsa somatu... eta gorputz osoa aidanez bihurritzen zaigu.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0050 Noizik behinka, malko anpolaiak labantzen zitzaizkion kapusaiaren gainera.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0159 Hotsik gabe eta zilarrezko oinetan, ilunpeak lorategitik etxe barrenera labaindu ziren.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 0052 Benoist-entzat, Chomsky-ren tesiak, enpirismo eta behaviorismo positibistaren kontrako saio bezala biziki interesgarri badira ere, estrukturaren inneismoarekin eta unibertsaltasun horren hipotesiarekin esentzialismo metafisiko kartesianoruntz labaintzen dira.

13. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1985 0024 Nere adiskideak berak ere begira dauzkat, ni noiz eroriko, onela esanez: Ea labaintzen dan eta erortzen; orduan emango diogu bere ordaiña.

14. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00004 Zuhaitza goitik behera apaindu ondoren, izarra ipintzeko orduan... izarra hatz artetik labaindu eta plausta! lurrera erori da.

15. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00067 Kontu hauek film txarretan soilik gertatzen zirela uste nuen baina hau benetakoa da: aparailua hartzeko goitik behera busti-busti eginda presaka nindoala, ni neu sortzen ari nintzen ur-putzu batean labaindu eta lurreko harlauzen kontra kristoren larrukoa hartu nuen eta, gainera, gogor samar daude.

16. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0022 Mikel kalean labandua zela, eta eskuetan kartera eta liburuak zeuzkanez ez zuela eskuak aurretik jartzeko betarik izan eta hortik sudur handitua; beltzuneak futbolean atera zitzaizkiola; eta nik baietz, hori dena ikusia neukala eta besterik ez zegoela; helduenekin zerikusirik?

17. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0135 Atzera goiztarren taldekoa nintzen, eta berarekin kabina bera elkarbanatzen nuen, eta dutxen pasiloan goizero festa txiki bat egoten zen, xaboia han eta hemen, kabinaz kabina saltatzen, eta lasterketak egiten genituen gaur zenbat denbora beharko zuen neurtzeko: Arkadik ozenki kontatzen zuen, bat, eta xaboia ordurako Oriol Mussar edo Isabel Visen eskutan, oso txuria eta begiak almendren gisakoak zeuzkan neska haren esku; bi, eta xaboiak airera egiten zuen beste kabina batean erortzeko, Luis Henda edo Klararen eskutan; hiru, lau, eta Andres Nussa edo Neusen ahotsa entzuten genuen, xaboia eskuen artetik labaindu egiten zitzaielako, ate azpitik irristatzeko eta orduantxe toaila lepoan zuela zetorren Anjel Ram labainerazteko.

18. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0157 Elkarri isilean begiratzen genion eta kristaletan euria labaintzen zen.

19. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Esku bat, ohe,estalkiak apartaturik, nire gerrian pausatu zen, eta gero, iztarrartean behera labanduz, hauen erdian murgildu eta nire arrakalan irristatzen hasi zen.

20. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00102 Dardaragailua atera nuen zegoen tokitik eta, horrela, neure zukuez labandua, ipurditik sartu nuen, garrasi eragin zidan plazer bat sentitu nuen, ahotsak ere oihu egiten zuen: Horrelaxe maribero hori, horrelaxe, gustatzen zaizu, ezta? Sentitzen nauzu, ezta? Esaidazu, esaidazu sentitzen nauzula, berriro ari zait jaikitzen.

21. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0302 AMONA JAIKITZERAKO, hegoaldeko eguzki harroputzak, anpurutsu, bere bidearen tarte handi bat ibilia zuen jada, eta herriko plazara jotzen zuten leihoetako zirrikituetatik jostakor labaintzen ziren izpiak, estaziotik noiz iparrak noiz hegoak ekartzen ziguten metalezko melodia ezagunaz nahasirik trenek ez zuten atsedenik hartzen(...)

22. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0032 Ezin gelditu, eta ia erreka guneraino labaindu zen animalia hosto burrunban.

23. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0069 Ez zait inoiz ahaztuko jan nuen lehenbiziko ostra, amesgaizto bat bezalakoa, holaxe zen, nere eztarrian behera labainduz; urteak joan ziren nik beste bat irentsi baino lehen.

24. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0047 Urigoienaren kontsultarako eskaileretan gora datorrela, eskuin eskua burdinazko barandilan labanduz eta oinak marmorezko harmailetan, Anitaren ditiak eta ipurdi-mamiak etorri zaizkio burura.

25. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0110 Bera berriz, harri labainduz egindako buruko batean bezala zubiko begian bermaturik, eskaintzen zitzaion ikuskizunari begira zegoen, izpiritu bat baino urrunagoko bihurtzen zuen karezko kortinaren atzetik.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0019 Ez al duzu ohartzen, inurritxo horrek, patuaren gurpil handian labandu-labandu baino ez duzula egiten?.

27. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. gorospe 0050 Bein eta berriz labaindu ta amildegian erortzeko arrixkuan egon arren, alkarri lagunduaz eta aitaren bizia beren eskuetan zegola gogoratuz, iru ordu luzeren ondoren, tontorrera iritxi ta antxe aurkitu zituzten aberats arek eskatzen zituan bi arranokumeak.

27 emaitza

Datu-estatistikoak: