XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia baizk agur 0056 Orduban orain baño donoki-urriñago
egongo az. Adi, ba: ire gogo zindua
galtzori larrijetan ixango dokanetan,
sutondotik urruti, gogo-otz ta bijotz-jua
ixango azanetan, ez aiztu iñoz-ez-iñoz
Etxezarra'n maitasun bi bakarr zuazala;
Jaun-Goiko maitasuna ta Aberri-maitasuna.
Eurek ixan bai-dozak gure biztaldijaren
ogija egosi dan laba gori gorija
.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0182 (...) eta senarrak izan daisten gorrotoa? Zer egin dau Eladitxok, gisa orretan beti naibagepean erabilli daien? Nire jatorria, au dala, ori dala ta bestea dala? Ai zein burutasun gaiztoak! Nun ta nogandik jaio zirean Ermoken ta emaztea? Entzutea daukadanez, bata, portuko jausten egoan etxe zar baten jaio zan; bestea laba ondoko, artoz beterik egoten zan gela zikin baten; biak nekezale onen umeak.

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0040 Maitezco labe
Goritua
Caridadean
Su-gartua,
Sutu ezazu
Gaur mundua,
Guizonen biotz
Izoztua.
Oh Biotz gozo...
.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0112 Geren bizitzako oroitz samurrenak labe orietan trinkotzen dituzu, irakurlea.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loreusain 0203 Sua gauz askotako bearra izaten da: etxeak eta gu berotzeko; gobarak egiteko; lantegietan zernai egiteko; labeak berotzeko; burnia, beruna ta abarr urtzeko; meai zikiñak kentzeko; abereen bazkak (...).

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak inzag 0130 Lurreko adatsetik zinzilik ez dauden izenak, gutxi dira: ta, gutxi abek, edo etxe edo gaztelu edo jauregi-en batean kabiya daukate: beste batzuek labe-ola-igara-tik sortuak datoz; beste batzuek Elizaren babesean goxo-goxo bizi dira.

7. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0007 Etxe askotan labeko atakak sukaldean jotzen du.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0246 Karbariak hasi baino lehen, behar zen lihoa labe berotu batean ezarri.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Txakur-goseak, ogiya amets bezela, socialista abek ere beren opilla baizik ezdute gogoko, eta berenaren aldez, edo beren-artekuen ogasunen aldez itxuan leyatuko dira, egintza itxuski onek beren labetik at aurkitzen diran langille ta beartsuen eskubide ta ogasunei egin dezayoten oker edo gaizkintza aundiyaren begirapenik gabe.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 ¡Ez daukatelako, lenago bezela, gobernuko labeko opillak beren artean banatzerik!.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Amabi bat orrduan legorrtzen utzi, ta arrautz naztuakin igorrtzita, labe oso beroan erre, gorritzera egiten duten arte.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa i. baztarrika 0043 9. Biurtu bitez
labe gorria
bezelako,
begitartea
Zuk ageriko
duzuneko.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak arragoa 1964 0061 Bizkai'ko Labe-Jaso'ko langilleok ez dute, adibidez, beren lanak egiten antziñako burniolatan forjariak arragu aurrean egiten zuten bezela.

14. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura f. zubiaga 0017 Iru aste ziran arrezkero aren urdaileko labea izioki ez euela zutela.

15. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0135 Endaitz gaztearen asierako olerki batzuk (euskeradun abertzaletasunak eraginda, jakiña ba) atzerriko bakartadean nintzala an, Filipinasetako ugarte batean, etxetik noizik bein bialtzen eusten Euzkadi egunkariaren euskera utsezko orrialdetik maitasunez jasotakoak dira, beste askorenakaz batera; orduko bertsogintzaren labatik arako opil beroak:(...).

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Itxuren arabera, oi ez bezelako untxi ñimiño, luze, gorrizta, labe zaarraren ormatik urbiltxo igarotzeko zan, eta orduan ustekabez erasoko ziokean.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Labetik ur samar, aldamenak aztertzearren, Uzi unetxo batez gelditu zan.

18. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Topin baten gaimela ta guriña berotu ondoren sartu oillasko zatiak eta barazkiak (kipulea ez), alde guztietatik gorritu arte euki; arrezkero ipiñi, estali ondoren, topin ori laban.

19. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Alde guztietatik gorritzen danean saparranagaz gaiñetik autseztu, estali topiña eta labara eroan, bero aundi barik, artaiñean, ia ordubetean erre.

20. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0086 Gernika suntsitzea berau ikusi ebenentzat bakarrik etzan izan ikuskizun izugarri-izugarria, baita izan zan guzurrik zentzun bage ta ikaragarriena be; ez, kristau belarriak ez eben entzun olakorik, Anania oiñak aurrerantz, laba batera eroana izan zanetik.

21. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0176 Ogi erreteko labea ba dauke.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oinarri/2 0122 Arrautzesnea fruta-zatiak,
azukre eta irina
nahastu eta labe beroan
erretzen hartu tamaina.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. alkain 0027 Goi-tenperaturako beroaren aplikabide batzu hauxek dira:
- Sukalde eguzkitiarrak.
- Labe eguzkitiarrak.
- Lurrunaren produkzioa.
- Goi-tenperaturako gasen produkzioa.
- Eskala handiko beroaren bihurpen termodinamikoa elektrizitatetan eta energia mekanikotan
.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0070 Etxe nagusiaren alboan, beste eraiketa batzuk agertzen dira: zakurraren txabola, ogia egiteko labea, gurdientzako teilapea, untxitegia, erlauntzak...

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0059 Nork nahi du gure...... (izena) aldizkaria, labetik ateratako opil berri berria?.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Tenplea labean eta hiru etapatan egiten da: a) Pieza labera sartu eta tenperatura jakin bat lortu arte edukitzen da; honi metalaren berotzea deritzo.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 b) Ondoren pieza labean mantentzen da tenperatura jakin horretan, piezak bere masa osoan tenperatura berdina izan arte.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 c) Azkenik, pieza labetik atera eta hozten uzten da.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0632 Adibideak: karrila, kontrahorma, labea, etab.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0072 2.7.- Mikrouhinezko labea nola dago osaturik? Nola funtzionatzen du?.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0013 Esaten dutenez, bertako arrazakoek topatzen dituzten kristau denak hil egiten dituzte, eta gero jan egiten dituzte, batzuetan gordinik, bestetan labean errerik.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0059 Gero orea labe haundi batetan sartzen du eta, piskabat zai egon ondoren, ogi eder goxoa irtetzen da labetik.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0034 Labetxo baten bidez berotzen zuen bere etxebizitza, labe honen tximini beltz-urdina teilatutik gailenduz, batzutan izugarrizko kea botatzen zuelarik.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0031 Bihar ordu honetan, etxea sutan hastean, gogorrean egin behar izango duk orain onean egin behar hukeena: zentzatu eta labegainetik jaistea... (...).

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0082 Windsor, Blockula, Poitiers eta Salem lekuko labe baita.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0077 Dendan barrena atzeko gelara iragan nintzenean ez zuen hark burua altxa, labe ondora joan, nire eskuak kafeontziarekin berotu eta pentsatzen ihardun nuen edozein mementutan Marie azalduko zela.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0077 Labe ondoko harraskan, aurpegia eta eskuak garbitu nituen, xaboitegian zegoen hazkazal zepiloarekin orraztu, alkondararen lepoa berdindu, gorbata gora altxa eta berriro hazkazalak ikusmiratu nituen: garbi zeuden.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0089 Ez bada, nik bat labean sartzen dizuedala.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0007 - O! Agian horrela izango da, bai erantzun zion amak; baina berdintasunak ez du larunbatetan sagar-pastela labean erreko... ezta pastel hori epel gordeko ere oraintxe bertan ez bada mahaira eramaten. Beraz, bizkor!.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0006 Lehendabizikoz ikusten delako, dana berritzat jotzen da, eta labetik-harakoa dela pentsatzen.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zientekn 0387 Beranduago, buztinez estalitako enbor-kofak edota metro bat diametro eta bizpairu metro altuko, karobi antzeko, labe batzu erabiltzen hasi ziren.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zientekn 0387 Egurrikatzaren eta burdinmearen geruzak txandatuz betetzen zen labea eta guztiz estaltzen zen errekuntzak behar zuen aireak sarrera izan zezan zulo bat utziz.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zientekn 0387 Urtzailea, mea eta ikatzaz, hauspo, labe eta sutegien gobernuaz arduratzen zen.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. intxausti 0328 Elkarren atzetik etorri ziren sutegi modu berriak: aterpe gabeko kare eta harrizko labeak, oletako sutegi katalana (XIV. mendean) eta XVIII. menderaino iraun zuen bizkaitar sutegia.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. intxausti 0337 Teknika aldetik, 1832koa da Bilboko lehenen labe handia; baina geroagoko (1848) Boluetako labeak berak ere oraindik egur-ikatzez ziharduen.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. odriozola 0001 Euskaraz alfabetatzen baldin bagara, ez gara batez ere gure hizkuntza zahar eta xarmanta goxokiro labean berotu eta dastatzeko alfabetatzen.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak garraioa 0042 Labeari adreiluzko sapai bat egiteko ideia desarroilatu zen 1860.an.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak legazpi 0180 Eta lurralde horietan lainoa baldin bazegoen señoreak labean sua piztu du esan ohi zen.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. zabaleta 0075 Printzeak bultzatzen zituen hizkuntz ikerketetarako egin ziren itzulpenetan saiatu ziren itzultzaileen artean ez da ahaztu behar Bonaparte printzea berak ere itzuli zituela Bibliako zenbait pasarte (Salomonen Kantiken Kantika, Hiru haurren kantika labean, etab.) euskarara, gipuzkoako euskalkira batez ere.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. v. de mendizabal 0009 Piztu egin zuen garaiko labea... eta opil goxoak eskaini zizkigun bere aldizkariaren bitartez.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0077 Otoyo mendian laino bat ikustean, Marik bere labea piztu duela, esaten dute Ispastereko jendeek.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0033 Okinek labe aurrean dihardute.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0012 Harrizko laba ere egin neban eta bedar batzuk errotik erauzi beraren inguruan ipintzeko.

54. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0044 Baña, jarrai dezaiogun gorearen labe ondora jexten dijoan salda urtukiari.

55. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0044 Kok-ikatza eta mea-malla berriak sartu ta sartu ari zaizkio labeari goiko aotik.

56. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0178 Izkuntzalariak diote (eta edozeiñek dakuske) izketaren barrena ta gaiña, mamia ta azala, labe bat-berean erretako mintzairu bat-bera dira; izkera alegia, bizitzaren agerpena da; onengatik, bizikera aldatzen badugu, izkeraren barrena ere eta barrenakiñ ageria maiz aldatuko dugu; edo ta, izkera aldatzen badugu, iztunaren gogobarrena ere, bizikeraren barrengo iturria ere aldatuko dugu.

57. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak m. manterola 0017 Labean aritzen ziranak, beintzat, autsa galanki eta gañera beroa.

58. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0112 Onen aurrez-aurre leio batek damaio argitasuna, eta leio ta sarrerako ate bitartean ageri da labe laukizuzena, iru metro ta amar zentimetro luze ta metro ta bost zabalekoa.

59. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ostolaiz 0135 An izaten zen festa: labeak jiran ura bear izaten zuen, eta ur denak izoztuak.

60. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ostolaiz 0135 Ango tximeniak eta labearen txapak etzuten otz aundirik sumatzen.

61. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ostolaiz 0135 Gero labe berriak egin zituzten, eta an enkargatu berria, Migel Anjel Aznar izenekoa, jarri zuten.

62. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ostolaiz 0135 Amabi ordu egunean egiten baigenduen lana, eta jaietan ere lanera joaten giñen, labeak konpontzera.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ibai-ertz 0001 Bi legatz isats, labean ondo erreta, naiko perrejil eta baratzuriarekin.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak f. larrea 0001 Berritzerakoan, sutegia edo labea izan zen arazo inportanteena.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1987 0001 ERABAKIA, Industria Administraziorako Zuzendaritzaren 1987.eko Irailaren 9koa; Urduñan (Bizkaia) Sociedad de Materiales Orduña Laboral Sociedad Anónima (SOMOL S. A.) delakoak elektrikazko labe eransgarri bat, TIMSHEL markako 230 HE eta 200 HE modeluak, homologatuz.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1987 0001 Egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoko Urduñako La Pau kaleko 8.ean duen Sociedad de Materiales Orduña Laboral Sociedad Anónima (SOMOL, S.A.) delakoak aurkeztutako eskabidea, Sociedad de Materiales Orduña Laboral Sociedad Anónima (SOMOL, S.A.) delakoak Urduñan (Bizkaia) dituen industria instalazioetan fabrikatutako elektrikazko labe eransgarri bat homologatzekoa alegia, jaso ondoren Industria Administraziorako Zuzendaritzan.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. kazabon 0001 HIRU
Ogi zuria, ogi beroa
labean egon berria
afal aurretik, afal ondoren
ezin harturik neurria,
edozerekin ongi sartzen da
gauza estimagarria
Ogi pixka bat osasuna da,
ezak sortzen du larria

68. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Azkenik, gazta rrallatua gaineratu eta labean sartu gratinatu dadin.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Menua
- Esparragoak, urdaiazpikoa, txaka eta salmoi piska bat hasteko.
- Arraia: Labean eginiko lupia.
- Postrea: txanpaina, turroiak eta mazapanak.

70. 1991> bizkaiera ahozkoak orozkoko ipuin-esaundak 00107 Ta erratz ibili ei sen gure Tia Mari Juanan aite, aite difuntue ta ba labea garbituteko iñarrea preparetan dabilela, andrasko bat pañelue olan okospera estute pasau ei san ta esan iotzen:

71. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0125 Behe partetik zulo bat, labesua egiteko labeak lakoa eta barrua biribila.

72. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00148 Lelengo laba bat eiñ, sean, labian formara arrixakin berakin da, gero ba, a labian gaiña ba, kurioso-kurioso bete.

73. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0073 Burdinearen ekoizpen-prozesuan, giza indarra erabili ohi zan soil-soilik labe behererako.

74. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0073 Lehenengo eta behin, labea prestatzen zan, ikatz- eta mineral-geruzak txandaka ipiniz.

75. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0073 Labearen ganean hauspoen bidez haize-korrontea aplikatzen zan oxigenatzeko eta tenperatura altuagoa lortzeko.

76. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/dbh 00077 Jaunak, gainera, lurraren jabetzaz gain, bertan bizi ziren gizakiengan agintea zuen, eta horrek eskubide batzuk ematen zizkion jaunari: adibidez, nekazariek bere errota eta labea erabili behar zituzten derrigorrez, eta errota horren erabilpena ordaindu.

77. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/4 00179 I: Ba, honako hau: lehenengo zer egin pentsatu behar da (hau da, hautsontzia, figura abstraktu bat...), eta gero martxan jartzen da, tornuan buztinari forma eman, ondoren egosteko labean sartu, atera eta esmaltea eman eta berriro labera; gero beste figura bat.

78. 1991> euskara batua ikasliburuak oporkoad 0063 OHARRA: Etxetik irten aurretik labean 10 minutuz berotzen baduzu askoz gozoagoa geldituko zaizu.

79. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0074 Denbora batean altxatzen eduki behar da eta gero labean sartuko dugu.

80. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0074 Baserriko ogiak arrakasta handia izaten du, egurrez erretako ogia gaseko labean egindakoa baino askoz gozoagoa izaten da eta.

81. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0074 Prezioak ere ogi industrialarenak baino garestitxoagoak dira kasurik gehienetan, baina, jakina, baserrietan dauden labe horietako batetan 40 kg. ogi egiteko, bost ordu behar izaten dira eta hori ordaindu beharra dago.

82. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0462 Labe elektriko batean izaten diren fase desberdinak ondokoak dira:

83. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0462 - labea betetzea

84. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0462 Labea bete ondoren (horretarako goiko estalkia kendu egiten da), elektrodoak txatarrari hurbiltzen zaizkio eta tentsioa aplikatzen da.

85. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0462 Labe elektrikoan sartzen diren produktuak hauexek dira: txatarra, karea eta karbono ugariko material bat (kokea, arrabio-lingoteak eta abar).

86. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0462 Konposizioa egokituta dagoenean, oxidazio-prozesua gelditu egiten da eta labea baskulatuz zepa ateratzen da.

87. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0113 20 cm-ko diametroa eta 7 cm-ko garaiera duen molde bat gurin eta irinez igurtzi, labean sartzean bizkotxoa erantsi ez dadin.

88. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0113 Moldean sartu eta ondoren labean eduki hamar minutu 180-200 gradutan.

89. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0093 Labean sar ezazu eta, tenperatura motelean, ordu betez eduki.

90. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0093 Labetik atera baino hamar minutu lehenago, mahaspasak eta intxaurrak gainean jarri.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0093 A) Sagarrak tomatea bezala zatitu ondoren, 75 gramo azukre eta gurinarekin nahastu eta labean sartu, desegin arte.

92. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0093 Ondoren, den-dena nahastu eta ontzi batean hiru ordu laurdenean eduki labean maribainuan.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0124 Ondoren, eta labean sartu baino lehen, ontziak lehortzen uzten ziren egun batzuetan.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0124 Labe barruan ontziak separaturik egon behar ziren motoi, txakur eta adreiluen bidez.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00153 Honela deskribatu zuen: Hartu nuen lorontzi bat, jarri nion barruan labean lehortutako 90 kg lur, blaitu nuen lurra urez, eta sahats-kimu bat aldatu nuen, 2,26 kg-koa. Bost urte pasatu eta gero, zuhaitzak 77 kg-ko pisua zuen. Baina lorontziak euri-ura besterik ez zuen bartzen; handia zen eta lurrean sartuta zegoen; eta inguruko airearen hautsa lurrarekin nahas ez zedin, lorontziaren ertza babestu egin zen gainetik estainuz estalitako eta zulo asko zituen burdin xafla batean bilduz. Ez nuen kalkulatu lau udazkenetan eroritako hostoen pisua. Azkenik, berriro lorontziko lurra lehortu, eta lehengo 90 kg-ak eman zituen, 56 g gutxiago; beraz, 74 kg zur, azal eta sustrai uretik sortuak ziren.

96. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00070 I-24.- Zer tresna erabiltzen dira labean? Ba al dago ogia egiteko laberik?

97. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00070 Baserri gehienetan dute oraindik labea, baina oso gutxitan erretzen dute ogia; eta erretzen dutenetan ere, urtean oso gutxitan erre ohi dute, apetak emandakoan, kalean bizi diren seme-alabentzat eta horrela.

98. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00070 Suaren horma hori kanpoko horma bera da beste baserri batzuetan eta, horregatik, labea horma horri kanpoaldetik itsatsitako teilape txiki batean egon ohi da.

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00100 - Kanpokua, Luziferren labia irudituko litzaiake, nik pasatutakuak pasa ta gero -bota zion erronkatsu bere ahots urratu eta zakarrez.

100. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0066 Labeak itzaliz gero, ikaragarri garestia omen da berriro piztu eta martxan jartzea; horregatik langileak txandaka aritzen ziren, asteburuetan huts egin gabe.

101. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0066 Zeruan gorri koloreak nahastu egiten ziren: tonu batzu labeen argitasunak zeruan osaten zuen islada; beste batzu, atera nahian zebilen eguzkiaren lehen iragarpena.

102. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0005 Bi langile falta ziren eta horregatik berak bakarrik moldeatu eta forma eman behar izan dio oreari eta gero, gainera, adi egon labera.

103. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0038 Eta inoiz marinel treberik ikusi bada hangoak bait trebeak, ezen zuhaitz enbor hustuetan sartuta nabigatzen ziren, labeetako gatzemaileek erabiltzen duten pararen antzekoez eginez arraunena.

104. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0069 Ez, jauna, nik labetik ateratako gaileta egin berriak eta behi-esne freskoa eta zuzenean baldetik hartutako etxeko azukre-ondarra nituen gogoan.

105. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0091 Igitaiak egiteko burdina labean sartzen duenean harri itxura dauka.

106. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0091 Labean beroarekin urtu egiten da, kanpora isuri eta berriro hozten denean bestelako itxura dauka, distiratsu eta leuna.

107. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0011 Han zen Jackson adi-adi begira nola biltzen zuen Hankek bilete bakoitza paper kimiko batean, nola sartzen zuen, ondoren, bildutakoa petardoaren antza zuen kartoizko tubo batean, eta azkenik, nola pilatzen zituen tuboak erosi berria zen gas-sukaldeko labe barruan.

108. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0011 Buru atzea ere, ederki asko miatu zion Hanki, berau dirua labean sartzeko jiratu zenean.

109. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0042 Erraizko mendi gailurrean labea zuten ogia egiteko eta honetarako Nafarroako Sakanatik ekartzen zuten irina.

110. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0193 Pastak labera sartzen bukatuko dut, eta ordurako Webster jaunak hemen izan beharko luke.

111. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0239 Zoruaren kontra jotzen eta labe azpira biraka sartzen ikusi nuen.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00003 Ospe handia du Euskal Herrian, eta aspaldidanik, burdinaren industriak. Lehenik, mendian meatze txikien eta ikaztobien inguruan egoten ziren agorrolak izan ziren. Ondoren, Somorrostro inguruko enkarterrietako meatze garrantzitsuek zearrolak eta gabiak hornitu zituzten. Antzinako burdinola hauek ibaien inguruan kokatzen zituzten Erdi Aroan ere, horrela, labeko sutegi-hauspoak mugiarazteko eta burdina lantzeko mailu eskergak altxatzeko gauza zen energia hidraulikoa aprobetxatzen zuten.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrain kontserbak 00016 Arrainaren transformazio-prozesuak, Hiribilduetako eta Hirietako Herri-Ordenantzetan araututa zeudenak, elikagai ez ziren produktuak sortzeko zirenean, Ternuako lantegietan eramaten ziren aurrera. Balea ehizatu eta gero, lantegira eramaten zuten, kostaldean kokaturik bera, eta han adreiluzko eta buztinezko labeak eraikitzen zituzten estalpeetan, galdarak eta pertzak jartzen ziren animaliaren koipea jasotzeko.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrain kontserbak 00016 1635.ean Francisco Sopitek, jatorriz Ziburukoa, koipea itsasontzietan urtzeko modua asmatu zuen, adreiluzko eta buztinezko labeak, baita galdarak ere bertan jarriz. Ternuako lantegiek garrantzi handia izan zuten, gipuzkoar ekonomiaren giltza bihurtu ziren, halako moldez non edozein egoera politiko edo ekonomiko kaltegarrik eragin zuzena baitzuen Probintziako ekonomian.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak industri ondarea 00040 Egoera hartan, Olazarrako burdinolan, Pedro Alejandrino de Recondoren zuzendaritzapean eta Gipuzkoako Diputazio Karlistako injineruen laguntzarekin, bi labe, labegarai bat eta kaltzinazio-labe bat egin ziren.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00017 Behin landareak bilduta, buruz beheiti zintzilikatu behar dira toki airetsuan. Eguzkiak eta aireak gainerakoa egingo dute. Leku egokirik ezean, beti lehortzen ahal dira labean, minimoan jarrita, nahiz eta modu horretan landareek beraien printzipio aktiboetarik batzuk galtzen dituzten. Etxean lehortutako landareak urte batez gorde daitezke. Aldi hori iraganez gero berriz bildu eta lehortu.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00067 Diabetesentzat beste sendagai tradizional bat arbasoengandik datorkigu: estraza edo kazeta papera berotzen da labean; gero, paper beroarekin sabela estali, norberaren arropekin edota pijamarekin eutsiz eta biharamuna arte mantenduz. Sendabide honen eraginkortasuna belaunaldietan zehar frogatu da.

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak meatzaritza goierrin 0104 Injinerutzako obra honek, aireko tranbearen bidez Kataberatik Udanara ekarritako mea gordetzen zuen labeetara pasa aurretik.

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak meatzaritza goierrin 0104 Gaur egun, zati handi bat erabat hondatuta dago, eta ikusten dena zera da: harlanduz eginiko arrapala bat, hau mugatuz bi horma paraleloen arrastoak alboko fatxadetan eta fatxada nagusian, hau da, labeen pareko fatxadan, harlanduz eginiko hiru pilare.

120. 1991> euskara batua saiakera-liburuak meatzaritza goierrin 0104 Labe hauek gaineko ahotik betetzen ziren, gaur egun zaborraz gainezka badaude ere, eta barrenean dituzten lau deskarga ahoetatik husten ziren.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. olaetxea 0045 Peñas de Oro-n, non metaleko aztarnak, batez ere brontzezkoak hain ugariak diren, bi labe aurkitu ziren, ikertzaileen esanetan metala urtzeko labeak, brontzezko hondakinak berrurtzeko erabiliak, C mailan.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. olaetxea 0045 Alto de La Cruz-eko P II B hiriskako B 57 etxearen alboan azaldutako labea ere labe metalurgikotzat ematen du J. Maluquer-rek.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. olaetxea 0045 Bertan, eta labearen barnean, brontzezko bi totxoren pusketak aurkitu ziren.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0009 Eginda erosten bada, oso erraza da gero prestatzen, nahikoa baitu labean edo zartaginean berotze hutsarekin eta norberak bere gustoko laguntza eta piper-hautsa jartzearekin.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0080 Horregatik presta daiteke bisigua balitz bezala: handia baldin bada (kilo ingurukoa), labean edo txingarretan erreta.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0110 Garrantzi praktikoa: Gainerantzeko Armillaria guztiak bezala, ale berriak bakarrik eta gainera ondo eginda jaten ez badira intoxikazio arinak eragin ditzakete, batez ere labean xigorturik edo erdi-gordinik jaten badira.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0014 (...) mikrouhinetako labeen oinarria direnak, beltzaran jartzeko gailuak igortzen dituztenak ala sendagintzan erabiltzen diren X izpiak ere uhin elektromagnetikoak direla esan dezakegu.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirreazkuenaga 0091 C: Brontzea lortzeko kobre-meatzetako labeak

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirreazkuenaga 0091 D: Minerala erretzeko labeak

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirreazkuenaga 0116 Beraz, labegaraiak ezarri eta ondoan ohizko oletan erreberberozko labeak, zilindrozko ijezketa-makinak eta abar ipini, hau da, olak bigarren galdaketazko gune produktibo bihurtzen ziren.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0092 Mestûra, izeneko orea labean erreta egindako taloa egunero jan ohi zuten 1914. urteko gerrararte.

132. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0161 Bazuen orotarik: laborantza, oilo, urde, arraintza (arrain-hertzeak kendu ondoan haragiaren kestatzeko labearekin); eta ere lantegia, non emaztek antolatzen zituzten hamaka edo estalgi...

133. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00071 Apaiz on baten buruarentzat
pentsamentu bihurria,
bainan halare aukera-aukeran
ez zaude gaizki jarria;
kaduzidade fetxan idea,
idea izugarria!
Hartzen nauenak hartu nazala
labetik irten berria! (bis)

134. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00108 Gorrotoa ta amenazoa,
hainbeste pekatu grabe;
ta zuek beti izan zerate
ekintza txar horien jabe.
Nere partetik ez det izan nahi
histori tristean labe;
hemen ustelduko banaiz ere
inoiz inor ere hil gabe!

135. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7280 Labeko soldaketak.

136. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1999 00010 Gaur egun alegazio fasean dagoen Espedienteak, honako hauek jaso ditu kargu-orrietan, salatutako gertakari gisa: jarduera-lizentzian ezarritako baldintza behin eta berriz ez betetzea (prozesuan sortutako hondakin arriskutsuak baimendutako enpresaraino eraman eta labe birakariak atmosferara egindako emisioen neurketak egin), eta Departamentuak enpresari ezarri dizkion neurri zuzentzaileak ez betetzea, halaxe ateratzen baita egindako eskakizunei jaramonik ez egitetik.

137. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0007
Labean erregos daitekeen plastilina
arkatzak
pipa-garbigailu beltza
burdinezko kaxa bat
kola
labea

138. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0007 Ama edo aitari eska iezaiozu labe epelean (130ampdeg; gehienez / 1-2 termostatoan) sartzeko 15 minuturako.

139. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0007 Plastilinak ez du labe beroarekin kontaktuan izan behar.

139 emaitza

Datu-estatistikoak: