XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak k. basabe 0261 Icasten daguanian, jocuan, ibilten, jolasian, mayan, gabian irazarric daguan aldijetan, egunezco zereguiñetan, bacartadian, lagun-artian eta Eleixan bertan, altaren oiñian bere, loiqueritsua, onic onenian bere pecatua goguan dabela dago.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0081 Azoka da, menditarrentzat, ez bakarrik salerosketako garaia, baita ere albisteak jakiteko era ederra, lagun arterako beta egokia, jan edanerako epe gozoa, atseden ordurik onen onena.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak jbdei 1922 0253 Ijitoak orduan txakurra beretzat artzea nai izan zun, baño onek, dotore dotore zegola igarri zunian, antxintxika lagun artera iges egin zion.

4. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0169 Gogoratu egizu, Jauna, antxiñatik zeuretzat artu zenduan lagunartea.

5. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0169 Zegaitik gaukazuz, Jainko, beti bertan-bera itxita?
eta zure artaldeko ardien kontra zure asarrea erreten?
Gogoratu egizu antxiñatik zeuretzat artu zenduan lagunartea,
zeure ondoretzat erosi zenduan jatorria,
zeure bizitokia jarri zenduan Sion-mendia
.

6. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0264 Lagunarte batean batutakoan edo orrela, oso egoki dago alkarren arteko ziriketa ori, parra eragiteko ta iendea gozatzeko oso atsegiña dalako Baña... gaur-gaur bezela, beste bide bat artu bear dute bertsolariak.

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 An dijoa bere lagun artean Gartxot Orreaga'ra negarka eta zotinka....

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0049 Beste lapurren lagunarte gaiztoa zun maite

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0137 Eusko-Lagunartearen arikizun eta lanak xeheki eman nai ba genitza, liburu bat mamitzeko gai ba genduke eta gure lanaren asmoa ezta Lagunarte ontaz mintzatzea, bera irazan zuten zalduntxoaz baizik.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0137 Beraz, Peñaflorida eta gaiñerako zalduntxoen nortasuna sakonki ezagutu nai dezanak, bearrezko du eusko lagunartearen asmo ta lanak ezagutzea, Azkoiti'ko zalduntxoak eta batez ere Peñaflorida izan baigenitun Lagunarte onen arnasemalleak.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0137 Alabaiña, Lagunartearen arikizunaz ideia xeheago bat jaso dezagun, erakusgarri antzo, Serapio Muxika'ren itz labur baiño esakor batzuk alda nai nituzke oraindik, Gipuzkoa'ko kronista izanak nekazaritzaz diñoguna esan baiditeke beste arikizunaz ere.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0137 Adibidez, gaztagintza, gurin-egintza, seda-langintza, artille-langintza, eultz-langintza et ab... baiñan, Lagunartea suntsitzean, oldar-eragin au galdu zen, Askatasun-gudua sortzearekin, joan den eunki asieran eta giputz-nekazaritzaren aurrerakuntza etenda gelditu zen.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0027 Gure Mikel eta Itziar Debatik etorri zitzaizkigunean, zuen arrera onaz eta lagunarte gogoz, ixildu gabe jardun zigutenan.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0055 Ogei bat guda-agintari, lagun-arte alai ta jatorrean.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1964 0316 Aramaxa'ko Lagun-Artea deritxon dantzari taldeak euskal dantzarik ederrenetakoak agertu zizkigun.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Lagunarteak, nunbait eragiten zion, zorna ematen zion.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Gauzarik zaharrenak berri ageri ziren lagunartean, eztabaidak ematen zien garbituarekin dizdira berria irabazita.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0027 Lagunarteak, gizarteak ikusten zuen nire begiotatik aurrera.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Nik, egia esan, eztut iñoiz ere ontzat artzen iñungo euskerari irri egiterik, eta Eibarko euskeraren lepotik egiten ziran parreak irakiten jartzen ninduten, eta bein baño sarriagotan aserrebiderik izan nuen lagunartean ori zala-ta.

20. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak zubk 0068 Eta lagunarte eta gizartearen barruan bizita ere, bakartadea oartzen dabenak ba dira.

21. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak ker elizg 0118 - Trajano'k, bere agintaritzako bederatzigarren urtean, Eszita eta Dazio eta beste erri askoren aurka izan ebazan garaipenaz arrotuta, bere aginpidea osotzeko, oraindiño kristauen lagunarte jainkozalea azpiratu bear ebala ikusi eban.

22. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0013 LAGUNARTEA
- Ohidurak ez ditu zahartzeak ontzen, bainan on izaiteak zahar-arazten
- Berant etorriari ohe txarra
- Berant jinak mahain azpitik xistu
- Beharrak egin arazten lasterka
- Joan arteko onik ez, eta itzuli arte bakerik ez
- Ibili behar duenak egoitea kalte.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0061 - Buenos Airesko Laurak bat lagunarteak beste diru-biltze bat idiki zuen Ameriketatik Europarako bidaldia ordaintzeko.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. albisu 0048 Gero lagun artean algaraka jango zituzten edo bestela harategira saldu.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0012 Hilariok gorrotoa ikusi zuen Tomaxen begietan eta lagunarte eskaxeko irrifarrak erantzun zion mostradoreko ispiluan ikusten zituen begietako grinari.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0325 Bazkaltzen ari zelarik, ardoaren gustamenak lilluratuta, eten gabe ekiten zion zurrutari antziñako lagunarte atsegingarriak gogoratuz.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0083 Ez zuen asko uste farolzain onak Gabon egunaz aparteko lagunarterik zuenik!.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. eguzkitza 0044 Ustez, dut eritzi. Beduka hark. Betiko. Denboren errematean. Lagunartean, adiskidartean.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. elortza 0051 Ikaslea eskoletan euskara batua edo batu antzeko bat ikasten saiatu bada, lagun artera joatean, beste euskalki baten aurrean aurkitzen da: Gure kasuan Oiñatin egiten den bizkaiera kutsuzko euskararen aurrean, halegia.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0150 Lagunarte seguruan sentitzen denean bere oposizio gogorra errejimenari erakusten du.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak habe 0012 Ez da berdin mintzatzen familian eta lantegian, apaizarekin eta dendariarekin, lagunartean eta adiskideekin.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0152 Beila eta ikuskizunotara ez zuten agian gonbidatuko herriko moxkorra, bertsolari vulgarra, deskuidatu orduko eskandalo bat sortuko ziena eta bestela ere lagunarte fin hartan kabitzen ez zena: baina bertsoak (koplak) ez ziren halere beila eta festaotan faltatzen, bertsolari hoberenaren tamainan eginak gainera.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0138 Eta aroaren ardatza bezala iruditzen zaigu Orixeren inguruan aipaturiko lagunartea, diferentziei koherentzia ematen, urruntasunak biltzen (...).

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. lasarte 0088 Poliki-poliki emakumetzen ari zen Rosa, eta gero eta gehiago hasi zen lagunartean eta mutil artean egoten; bitartean, alkoholak betetzen zituen Pakoren ordu bakarti eta damutuak.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0108 Etxearen eta lagunartearen eragina batez ere Urola / Kostaldean, eta Nafarroan aitortzen da.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0132 c) Eskolak ere, beste faktore eragileen ondoan (etxea, lagunartea, zaletasuna...), eredu desberdina dakar (Ik. 3.17.).

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. garitano 0216 Bestalde, parroki komunidadean jakiten du haurrak, eta ikusten, Fedearen bere bizipena pertsona larriekin lagunarte batean eskaintzen zaiola.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. abate 0023 Gure ustez obrak beren baliakizunez egin behar dituzte nahiz eta hiri hontako norbait enpresa honetan arduratu nahi balitz ez luteken parte hartzen uzteko eragozpenik izango, bainan ez dute inondik ere Lagunarte Izengabea sortzeko asmorik presupostuaren kopurua akziotan betetzeko.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0040 Josetxo ere hasi zaiku lagunartera urbiltzen eta hantxe denekin batean, baina beti humilki bere moduko gazteen ondoan.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0044 Erretiroa hartzea, haren ondorioz datorren asperkeria, ezkonlagunaren heriotzean somatzen den bakardadea, halabaita lagunarte edo sendikorik ez edukitzea esperientzia are larriago bilakatzen dira adin horretan berezko diren gorputzeko akats fisikoekin.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jesusek 1986 0114 Lagunarte ona zuelako, ikasleekin, apostoluekin jaten zuen.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak matx 0049 Jatorriz, lagunartez eta eskolaz erdara berezkoagoa duen kazetari gazteak berak ere errazago jotzen bait du gaztelaniara.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak eglu iii 0389 B errejistro honi lagunarteko errejistroa deitzen diogu, lagunartean, famili giroan, erabiltzen delako.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0184 Gauza bera esan dezakegu lagunarte gastronomikoetaz: bertan bilduko ziren giza jatorri ezberdineko jendea (gizonezkoak bakarrik bazen ere).

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak osabide hezkuntza 1989 0254 Pedro Anituan gazte baten sarreraren aurretik, beti izan da kasu bakoitzaren azterketa sakona, hasera batean bil zitezkeen datuetatik: familia, gizarte-laguntzaileak, eskola, lagunartea, haur-psikiatria, haurteriaren udal taldea, eta abar.

46. 1969-1990 gipuzkera ahozkoak in: ustu ezin zan ganbara. txirritaren zenbait bertso eta gertaera 0095 - Nere lagun-arterik geiena ere an izango dek.

47. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0007 Paris`eko lagunartera itzulaldi bat egin ondoren, bere amaren ondora jo-zuen, azkenez.

48. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0141 Lau izen berri daduzkagu Leizarragaren lagunartean sartzeko.

49. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0293 1960 tik aurrera, babestetxe-eraiketek egundoko indarra artu zuten, bai mendi-elkarteen aldetik eta bai lagun arte ta bakarkakoenetik.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Bertsolaritza tradizionala, lagun artean tabernan egiten zena, piska bat baztertuta izaten ari da, txapelketek asko markatzen bait dute, horietan bertsolariak promozionatu egiten direlarik.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Bestalde, bakarka nahiz lagunartean erabil daitezke Kirikoren liburuak.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 Ikaragarri da gero zein erraz hitzegiten den euskal matriarkatuaz edozein lagunarte edo afalondotan.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 Lege aurrean salaketak egiteko ezezik, lagunartean bere egoera kontatzeko ere bildu da emakumea.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Bertsolari batzuk ere lagunartean eta tabernan elkarrekin zirika aritzeko oso festagarriak dira.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. etxezarreta 0001 Uztailak 7 eta 8. Ez noa San Ferminetara eta ez nator San Ferminetatik, baina aski da haurrekin egindako egunpasa bat eta lagunartean jokatutako pala partidu bat honoko hau porru eginda uzteko, ez idazteko eta ez irakurtzeko.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0001 Bateko, otordu batean jatenarena bakarrik ez da kontua; hor dago lagunartea edo urte haietako gure sasoi gordina Gogorra, sendoa, osasuntsua.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0001 Besteko, frentean nabari genuen lagunarte berezi eta min Kutuna, maitea, goxoa hura ere ez da atzenduta Ahaztuta, baztertuta uztekoa, orduan anaia baino gehiago gintzaion bata besteari... edo basoan pagondoak Pago, arbola zerraldo makurtzen Lurrera bota ginuzeneko neke eta momentuko ajeak Achaque... zein aukeratu?.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. agirretxe 0001 Lagunarte aundian oitutako neskatxak iñolaz ere maite ezin duan bakardadea.

59. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak sm 0001 Horretarako badira lagunartean edo nonnahi adi egoten direnak, berenkatutako gogoetaz filosofia garatuak.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak sm 0001 Izango dira asmakizunezkoak ere, lagunartean tertulietan broma, jolasa eta abar erabiltzeko asmatzen direnak, maizenik, horietakoak esajerazioz beterik daudelarik.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak izeta 0001 Azaroaren 27-an ospatu dute Arizkunen Dantzari Eguna, herriko Elkartasuna Lagunarteak antolaturik.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. iraola 0001 Euskara, bertsolaritza eta abertzaletasunaren alde lan egitea delako onartzen duela kargua esan digu Imanol Lazkanok, eta berez pisua litzatekeen lana lagunarte hartan egitea erraz zaiola erantsi du gero.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Agur, berriro goien ikusi
arte, Joakin aiskidea,
euskaldun jator, lagun leial ta
betiko mendizalea.
Ain zuzen mendi-mendian arki
duk ik maite uen pakea,
ta euskeraz, lagun artean, eman
duk biziaren lorea.
Maitasun eta alaitasunez
biotza ik poz-emailea,
aotan beti agortzen ez zen
gizabidezko umorea,
ire esanekin irri-eraziaz
erriko lagunartea.
Jaunak emango al dik merezi
duan sari azkengabea!

64. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0007 Irudimena gainezka edukiko duzu lanean eta lagunartean.

65. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0007 Hala ere zaindu ezazu lagunartea.

66. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0043 Sarako Eskola, berez, lagunarte batean (eliz gizonak, gehienak) sorturiko asmo baten gauzapena dugu.

67. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0169 gure eskola, gure gela, gure lagunartea..., euskarak irabazi behar dituen lurraldeak dira, eta lurralde horretan geu gara hiztun konkretuak eta geuk osatzen dugu bertako hizkuntz komunitatea.

68. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00038 Ikastolako atsedenaldietan lagunartean ibili ohi naiz, eta badut adiskide on bat edo beste.

69. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0045 Merçe zihoaneko lagunartea aurrean zuelarik, atzetik inguratu eta hatz puntekin bizkarrean ukituz Merçe! deitu zion amultsuki.

70. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0089 Zertarako lagunartean ez jakitearenak egiten aritzea?

71. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00272 Arrotza baitzen nire lagunartean, arrats hartan jendez eskastuan, ohiturazko begiramenak zor zizkidan; hala, afaltzera joan ginenean, eskua eskaini zidan.

72. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00248 - Ez da nire tabernara askotan etorri jarraitzen du Ferminek, hau ez da Hendrixtownera abiatzeko bere lagunartea han osatu dutenetakoa!

73. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00069 Bai lagun alaiak! Bai lagunarte ona haiena!

74. 1991> euskara batua literatur prosa m.j. garcia 0028 - Lagunartea izango duzu behintzat.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak deba 00079 Produkzio hura beraien esku zegoenez, eremu formala erdaldun bilakatu zen, euskara eremu informaletara (etxea, lagunartea, auzoa...) mugatuz. Ondoren eskolumeen derrigorrezko eskolaratzea etorri zen, irakaskuntza hori gaztelera hutsez ematen zelarik.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak deba 00135 Baina batak ez dakar bestea. Hau da, bai familian, bai lagunartean, bai lan munduan, ezagupen maila egokia izateak ez du ezinbestez erabilera bermatzen Debako kasuan.

77. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 00357 Eskola eta hedabideak lagungarri dira, ezbairik gabe, baina etxea eta lagunartea dira denetan oinarririk sendoenak.

78. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak r. berriozabal 0016 Euskaldungoak sendo eutsi beharko dio euskararen erabilerari, gutxienez betidanik bereak izan dituen esparruetan: familiarteko harremanak, lagunartea, herri mailako elkar bizitza.

79. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. zalbide 0171 Bistan da etxetik euskaraz dakiten, kalean eta lagunartean maizenik euskaraz egiten duten eta ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleei eska dakiekeen zuzentasun-maila bat dela eta euskaldunberriei eska dakiekeena bestea.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bapatean/93 0015 Lagunartea: Jatordu giroan edo antzekoetan gehienbat.

81. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1995 0054 Izan ere, lagunartean antolatu ohi ziren bertso-saioak alde batera utzita, mota honetako bertso-saioak dira Euskal Herrian bertso-saio antolatuen artean tradiziorik handiena dutenak.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.l. antsorena 0105 Beren artean igande goizetako emanaldiaren barne Gaztelubide edo Gaztelupen lagunarte ederrean egin ohi zuten hamaiketakoa.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.l. antsorena 0105 Musikari familia honen irudi hau espainiar gerra zibilak kraskatu zuen, beste hainbat eta hainbat lagunarteren kasuan bezalaxe.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0025 - Familia euskalduna da gehienbat; lagunartea edo lan-eremua, ordea, ez.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0048 Hazkunde hori lagunarteko euskararen erabileran antzematen hasi da dagoeneko, gero eta handiagoa baita euskaldunen dentsitatea lagunartean.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0099 Aizessarian aspaldi ibili zirelako orduko lan latza eta lagunarte beroa gogoan dituzten artzain batzuek diotenez, gaur egungo oletako bizimodua tristea eta bakartia da.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0463 Nolanahi ere, XVII. mendeko lagunarte honek halako giro bat sortu izan zuen euskararen alde.

88. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elustondo 0024 Hala ere, hizkuntza zaharra erabili ohi zuten lagunartean eta euskara izan zen ardi-kanpoko zein euskal ostatuko familia-hizkuntza.

89. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. azkarate 0558 Lagunartean, kalean, etxean... egoera informaletan euskalkiak erabiltzea zilegi bakarrik ez, gomendagarria ere bada.

90. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0105 Ni oso gazterik asi nintzan lagunarterako dirua bear nuala.

91. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak t. mujika 0013 Bañan onek lagunartetik kanpo ez omen zuen kantatzerik nai izaten, jendearen aurrean moztuta gelditzen zalako-edo.

92. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. apaolaza 00040 -Eguneroko lanean gizartean, lagunartean, familian, Kristoren etorrera sumatu eta onartu.

93. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. muñoz 00022 NEGUAN irakurtzeko denbora gutxi izaki, uda atarian hasten gara lagunarten liburuak trukatzen eta aholkatzen.

94. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. lasarte 0071 - Gizon sasoiko batek zenbat ardo edan bear du, kalean lagunartean dabillenean, etxekoz aparte?

95. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0002 Azkenean lagunartea da bertsolaritzan kontatzen duena.

96. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0028 Hala ere, lagunartean eta lantokietan euskarak EAEn baino gorakada handiagoa izan du proportzioan.

97. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0028 Euskararen erabilera etxean, zein lagunartean, txikiagoa da hiztuna zenbat eta zaharragoa izan eta inguruko euskaldunen kopurua gero eta murritzagoa denean.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0011 Norberak ahalegindu behar du bere esparruan, bere inguruan, bere lagunartean.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m.j. telleria 0038 Etxean eta lagunartean bakarrik kantatzen duen arren, Eibarko abesbatzen jarraitzaile handia da.

100. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastola 1992 0018 Koldok ehun bat ipuin dakizki buruz, baina lagunartean oso erraz egiten ditu barianteak eta asmatzen ditu berriak.

100 emaitza

Datu-estatistikoak: