XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0091 Jin zelarik kalarnuaren uztaroa:
- Laster heldu dela, laster, hazi gaixtoa! -
zioten erran, berriz, ainara zaharrak.
Lanjerean zirezte, gaixo xori txarrak!
Orai arte ez nuzue sinetsi batere!
Kasu! Kasu! dautzuet erraiten berriz ere!
Ikusiko ditutzuelarik ogiak epaiten
eta gizonak, gu, xoriei, gerla emaiten,
zuek ondo hauietarat ez ager.
Edo, hemendik, ihes zoazte laster!
Jarraik lertsun, ahate edo pekadari!
Bai bainan ez zirezte aski hegaldari
itsas edo bortuetan barna joaiteko
eta haindiko leihorretarat heltzeko!
Gauza bat duzue egiteko bakarrik:
pareta-ziloetan zaudezte gorderik!

1 emaitza

Datu-estatistikoak: