XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak za 0518 Eztittan dago lekaipuru zarra, lilluratuta, begijak ertsi, belarrijak erne.

2. 1900-1939 gipuzkera poesia a. arozena 0051 Ziñez zoragarria da:
usaitsu, zuri-zuria,
osto leguna;
biotza, atsegin zale,
lurriñez lilluraturik...
¡zein zoriona!

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0025 Ba dun sorgin zar bat Taven, Baus'ko mendietan; lilluratzaile dun; beso bat ur bekokiari ezarrita eguzki-izpiak lilluratzen ditin, eta buru goritik basoaren barnera sartzen ditun kristalean barna.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb piar i 0122 Dena urhe; gorri gorria, hori horia; urdin urdina gero, lilluraturik behar baitzen egon, heieri beha eta beha!.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0053 Liluratzen dituzte beharriak musika soinuez.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0053 Liluratzen dituzte begiak egin-arazten dituzten behatze lizunez.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0053 Liluratzen dute sudurra mila usain motez; hitz batez, dantzako tokian alde guzietarik sartzen da bekhatua gizonaren bihotzera.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Beraz boz emaile gaizoen llilluratzeko huna zer ethorri zaioten gogorat eta zer duten onetsi.

9. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0242 - Guztiok onik ataratea ta iñor be ez galtzea nai dozun Jaungoiko alguztidun eta betikorra: begira deabru maltzurrak lilluratu dabezan arima orreik: ereji gaizto guztiak alde batera itxirik, oker dabiltzan biotzak osatu ta zure egiaren batasunera biurtu daitezan.

10. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0018 Bekokia lurrean ebala gurtu eban Eliasek Jaungoikoa ta ikusi eban edertasunaz lilluratuta lez egoan-da... auxe erabagi eban: pralle batzuk irasi edo fundau Emakume andi-arrigarri a gizaldirik-gizaldi goraltzeko.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zubill lardasketa 0251 Onek eramandako berriakin, etzan iñortxo ere liluratuko, Ameriketarako bideak artzeko.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0098 - Sugeak txoritxoa bezela, zuk ere ni lilluratu ninduzun.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. unzurrunzaga 0096 Eleiza katolikoa, apaizak, jesuitak, santuak, Ama Birjiña, Kristo berbera denak zikindu zitun bere luma ariñak, poliki zikindu ere... Zenbait irakurle lilluratzeko ain poliki.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. erdozainzi 0338 Bainan ongi kasu egin ez dadien lillura.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 1.- Hastean berean agertzen zauzku begia lilluratuz gorputza kilikatzen duten potretak: zertaz edo ( aintzin gibelka eginak diren filmetan ) nortaz den ichtoria ikus artean, hara zaletuak ikusliarrak.Kili-kili haste.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Dana euskeraz. Ain poliki, ain egoki.Umeak xoratuta, gurasoak berriz, lilliratuta.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0076 Abestuten ziardun bitartean, enperadorearen ogea inguratzen eben arpegi guztiak, geldiro-geldiro aienatu arte zurbildu ta ezereztuten ziran, eta Eriotzea berbera be, bere abesti eresitzuak lilluratuta, gaixoagandik bere arreta baztertu eban.

18. 1969-1990 euskara batua antzerkia j.a. aduriz 0043 Eta zenbat jai eder
(ditugun) liluraturik ematen!
Telebistari begira
asko dugu ikasten.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l. oihartzabal 00001 Liluraturik zeuden denak.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0013 Eta bapatean, musikaren alorrean hain jakintsu zena harriturik eta liluraturik utzi zuen ahots haren hezetasun, lerdentasun eta indarrak.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0236 Landa zabaletako belardietan, zenbait txoriren deadar eta kantuek liluratu gaituzte.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0142 Menperatzeko, ordurarte eman etzitzaion garrantzia emango diote propagandari, sinboloak hautatuko dituzte, sloganak aldarrikatu jendea nazkatzeraino; buruzagien keinu eta boza jendea liluratzeko erabiliko dira.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gurpila 0040 Amaitu ondoren liluratuta zeuden.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0142 Zer gertatu zitzaion erreginari? Liluratuta zegon.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0029 - Ez... baina bihotz-zarrastada berdina sentitzen genuen. Guztiak liluratzen gintuen.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0028 Ulises liluraturik, ugartera joan nahi zuen; baina marinelek, entzungor eginez, arraunean jarraitu zuten ugartea atzean utzi arte.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0096 Une horretan teilatuan urrats batzu entzun ziren: bi txoritxo, zeharo liluraturik, etengabeko leloa errepikatzen (...).

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0135 Oso liluratuak daude kontatu diegun ipuinarekin, marionetekin, txotxongiloekin.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0042 Uxue, herri hartako neskatila bat, guztiz liluraturik zegoen hura dena ikusiz... Jende arraro haiek komerianteak zirela bere ondoko bati aditu zionean, poz sakona sentitu zuen bere barnean.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0098 Eta Klasek eta Klarak liluraturik entzuten zituzten: nolabait ere, bazegoen zerbait adoregarria hots hartan, itxaropen pixkat.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0053 Eneko-k igarri zionean Otxanda-ren ahotsari, gelditu zuen idi-parea eta liluraturik bezala kantu hotsari adi egon zen, hain eztiki kantatzen baitzuen gure neskatilak, baitipat bere bihotz maiteminduarentzat.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0122 Bertan, lehenago igarotako herrixka guztietan jazoriko gauza berbera jazo zuen: Ivan Vasilievich tsarraren burdinjantziak diz-diz zegien eguzkipean eta denak liluratuta geratzen ziren haren disdiraz eta argitasunaz.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0037 Lurralde ezezagunek liluraturik zekarten gure gizona, eta zenbat herri Mediterraneo-ko xokoetan! Ta Mallorca-ren barea?.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx franci 0318 Pianora zuzenki joanez harrigarriro jotzen hasi zen, eta ordu laurdena aski izan zitzaion bezero guztien ardura ekartzeko, jabea bera ere liluratzeko.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Aita bezala hi ere. Oihal haizetuek ezin izkutatu duten haragi heze epel eta biguinaren lotsa ta beldurraren aurrean, bide batez higuin eta liluratua.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0073 Ama lilluratuta atera bide zan handik: oso txukun dana, Elsa, esan zion behin eta berriz.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0148 Liluratuta balego bezala, zorabioak emana, sakelatik Star pistola bat atera eta haren muturra Bidartengana zuzendu zuen.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0010 Edurne maitearen masaila gorri eta handituak bere begi itxi liluratuez igurtzitzen ditu eta haren begi ureztatuak bere ezpain egartiez xurgatzen.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0078 Eta nola neskak doinuaren goxoaz liluraturik, bestalde baina bat ipintzen zuen hemen eta beste baina bat han: - Xoxoa! Nork xineseren du kori solo yik? Mallo-mallo onki erkinen dun...

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0045 Zer prometatu zion hark, haren zerk liluratu zuen?

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0116 Ia mutilzahar ezagutu eta liluratu zuen, parlez vous français?, hainbeste eta gehiago zuen ikasia Manuelek itsasoko ibilaldiek hala behartuta, gatza eta liraintasuna estimatu omen zizkion Manuelek, klasea kontramaixuari behin aitortu zion bezala, eta bi haien coktail-a zoragarriari ezin izan zion ezkon bizitza guztian ezer ukatu, arrantzaldi bakoitzaren ondorengo erregali garestia, blusa frantsesak, zergatik probatu aurretik lepondoko etiketari begiratzen diozu beti?

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0325 Bazkaltzen ari zelarik, ardoaren gustamenak lilluratuta, eten gabe ekiten zion zurrutari antziñako lagunarte atsegingarriak gogoratuz.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0035 Gero sarritan liluratu nauen lore itxiaren irekiera sentitzen nuen.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0109 Baina orain ez zen berdin; garai bateko umea, emakume batekin lotaratzen zela ongi asko zekien gizon heldu bat bilakatzen ari zen eta sarritan desio gorde batekin ikutzen zuen, liluratuegi haren azalaren berotasun eta emakume gorputzaren eztitasunarekin bere laztanak oraindik amarrugabeak, errugabeak, ez izateko.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0115 Baina Patsie gaixoa, oraindik ere liluratua zegoen!.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0309 Liluratua Juan, jaso nai ditu eta berresatea eskatzen dio Peruri berarekin beti daramazkien tinta eta papera atera bitartean.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak b. urkizu 0059 Benetan liluratzen gaitu Smith-ek egindakoak.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0104 Honez gero, zientifikoen eta zientziaren distirak itsu samartzeraino liluraturik dagoena bakarrik etor dakiguke, eztabaida honetan jakintsu haundiak alde batetik eta bestetik kaka hutsak edo dabiltzala esanez.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 lilura, iz. Liluratzeko egintza eta ondorioa.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 Emakume haren begiradak liluratu zuen.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 Edonor liluratuko lukeen eran jantzirik.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 Ba dirudi deabruak itsutu eta liluratu zaituela.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 liluragarri, iz. Liluratzen duen gauza. ik. liluratzaile.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 adj. Liluratzen duen gauzaz edo pertsonaz esaten da.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 liluratzaile, iz. Liluratzen duen pertsona. ik. liluragarri.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizizaletasunaren alde 0081 Eta luzaroko bakearen alde mintzatzen ari direnak, ameslari liluratuak besterik ez dira.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0026 Zeus berak ere horrela askotariko agerkerak ibiltzailea zen: Zezen itxuran Europa harrapatu zuen, zisne bezala Leda liluratu, urrezko euria lez Danae maitatu zuen, etab.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0126 Mari andere sortzaile nagusia izanda ere beti ar suspertzaile bat bereganatzen dabilela esan lezake, adibidez, aharia buruko bezala jartzen, bere adarrak harilkari bezala erabiltzen (artzain-herrietan aharia ernalindarraren itxurapen zuzen zuzena delarik) (1) Bidasoa aldeko herri batzuetan, eztei egunean hain zuzen ere ahari bat atzekera etxean sartzen zuten, edo D. Diego Lope de Haro liluratzen, etab.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0070 Makinek liluratu egiten dituzte haurrak, eta zenbat eta handiagoak eta zaratatsuagoak izan, gehiago eta oso ongi pasatzen dute haiek imitatzen.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0043 Baina Azpilkuetari ez zitzaizkion axolik munduko erregerik haundienaren mukerkeriak; ez eta kardenalgoak liluratzen.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0082 Eta hiru astez zamalkatu ondoren, Paris-ko harresi eta dorreak begiztatu zituen, hango apainduriak liluraturik.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0042 (...); baina hitzek liluratu egiten dute.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. urkidi 0470 Maila guztietan liluratzen gaituen Europa honetan, bai lurraldeko antolaketan bai ingurogiroan, lanbide guztiak hartzen dituzte kontuan, abokatu eta arkitektoz aparte (ba al zekiten antolatzaileek biologoak, soziologoak, geologoak, geografoak, e. a. existitzen direla?).

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0241 Baina bakardadeak liluratzen zuen beti.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0015 Ikusleak hain geratzen dira irudien segidak liluraturik ezen ikaskizunaren funtsa galdu egiten den.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0013 Niépce liluratuta utzi zuen disziplina berri honek eta seko berotu zen lapitz litografikoak kareharrian zituen posibilitateekin.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0015 Cuvier liluraturik gelditu zen erakutsi zioten barail fosilaren aurrean.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0007 Gero, beste batzuek jarraitu zieten, aberastasunez beteriko mundu berri honen erakartasunaz liluraturik.

69. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. mauro 0161 Naiko maltzur ba-dabill
gaur gure atzetik
agoa zabalik:
Loxintzaz euskaldunok
lilluratu nairik.

70. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1985 0024 Jeremias igerleak asmatua da, eta or adierazten du zeiñen naigabe aundiak eraman bear izan zituan bere eginkizuna edo betebearra burutzeko: Zuk lilluratu ninduzun, Jauna, eta nik, lilluratzen utzi nizun.

71. 1969-1990 gipuzkera liturgia agustindarren liturgia 0049 Zu zera, Jauna, Edertasunik aspaldikoena eta oraingoena, Agustiñen biotza erabat lilluraturik zeukana: egizu, zure billa ibil gaitezela Zu aurkitu arte, eta Zu aurkitzeak zure billa jarraitzeko egarria eman dezaigula.

72. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0292 Eba, gizonari agindutako neskatx ura, etsaiak lilluratua izan zan bezela, Marik, gizon bati itz emanda zegon neskatxak, Aingeruaren esana siñixtuz Ebaren okerra zuzendu zun.

73. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0292 Ura lilluratua izan zan Jainkoaren esanera ez jartzeko, au, berriz, Jainkoaren esanera jarria izan zan; ta orrela Mari neskatxa, Eba neskatxaren bitarteko egin zan.

74. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0021 Baso zizelatu, urreztatu, polliki buruturiko bat erakutsi eta zuen begiak lillura balezazke, eta zuen biotzaren gogoa bereganatuko balu, egillearen eskua, zillarraren pisua eta metalaren diztira atsegin zaizuelako, ez ote luke zuetako bakoitzak au esango: Nik eukiko banuke!.

75. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa yazp 0074 Lenengoz ikusi ba`zitun bezelaxe lilluratua zegon Martxela.

76. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0096 Emakume aren edertasunak edonor lillura zezakean.

77. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Eta gero, bi eskuak mutillaren bizkarean ipiñiaz, eta bere ezpaiñak aren ezpaiñetara urbilduaz, lau itz goxo jalki zituan neskatil lilluratuak.

78. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. oñatibia 0029 Austria'ko gorteko agintarien soiñeko ederrek eta goi-maillek zearo lilluratuta zeukaten eta ez zuen suizatarrekin arremanik nai.

79. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0073 Une berean, zalpurdiko leiotik gure mutillari begira lilluraturik astiro egon ondorean.

80. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0085 Dorotty neskatillari begira zeuden, aren edertasunaz lilluraturik kapitana ta almirantea.

81. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0063 Labur: mundu gaikor edo materialista onetako zalekeriz lilluraturik.

82. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0153 1627`an, bada, Joana Erdoi aberatsarekin ezkondu zitzaizun; alarguna zan aitor-alaba au, ta naiko gaztea; onen ondasunak lilluratu ote zuten Oihenart?.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0001 Ango pake, basoko edertasun da gaiñerakoarekin zein ez da lilluratuko?.

84. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. arozena 0001 Iñolaz ere ez ordea, beste iñoz ez bezelako jeiñu ta orrelako andiputzkeritan mozkortzeko ez lilluratzeko.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0002 142 metrotako dorrea duen katedraleaz eta egurrez landutako etxeez liluraturik gelditu ziren.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 Eskuan artu eta begiratu utsak irakurlea lilluratzen duana.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. gallastegi 0001 Euskerea ezertarako be ez dala esaten dauan euskalduna lilluratu ta zorabiotuta dago.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1972 0001 Ez Moskuk eta ez New-York-ek lilluratzen ditu.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak sendagile maltzurra eta beste 0001 Neskatxa ontziratua izenburua duenean, Donibaneko ontzi-kapitain batek, gaixtakeriz, neskatxa polit bat liluratzen du, eta ontzi barrenera ekararazten; min eta pena ederrak pasatuz, azkenean, gizaixoa iltzen.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. kortadi 0001 Kolekzioa prestatzen ari garelarik, alaba etortzen zait batzuetan lantegira. Hura sartzen denean, badirudi etxe osoa sartu dela. Harek lagundu arren, lan asko egin beharra dut. 5 edo 6 ordu egin ohi dut lo. Pinturak liluratua bainaduka eta goizik jeiki behar ukaiten dut pintatzera.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Baina Herria ez da liluratu, Herriak laster sumatu zuen, Saiakerak zedukaten garrantzia.

92. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. lezamiz 0002 Liluratu zaituen Jesusen antzera bizi nahi duzu, Erresuma eraikiz.

93. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. alberdi 0001 Bai horixe! eta gainera, badakik hik alferrik ari haizela ez-entzunarena egiten, bai horixe! badakik, ongi aski jakin ere, erdi txoraturik hituena auzoko neska guztiak, edo guztiak ez baziren, gehienak behintzat bai; kasurako, Karmenek lau haizetara botatzen zituen lore ederrak, edo Mariaren begirada zirikagarriak, edo... gaur arte, behin ere ez diat esan, baina hire begiek nire ahizpa bera ere zeukaaten ia-ia liluratuta, txorabiatuta... berak esana zekiat nik hori, ez bestek kontatuta; nobiotan bazebilen bat baino gehiago hire atzetik, jakingo ez diat, ba! bazeukat, ez pentsa, Anarekin gertatutakoaren berri, zee azken baten herriska hartan ez baitzegoen besteen ixilean ibiltzerik, ezta izkutuan jokatzerik...

94. 1969-1990 zuberera antzerkia casve petteb 0136 Phordoi
Nahian zideie orai
gure bizitzia eho,
Lillûratûrik herria
dûziela etxekiko.

95. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0153 Arripe otzean ogei ta amaika gau ta egunez lo-eginda, izerdi-zitala sortu dokan kunkun orrek irakin egik lenen ontzi liluratuan!

96. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0153 Eta abestu orain maskiluaren inguruan, maitagarri ta mamuen antzera, estuna eginik, barruan artzen dozuen oro liluratuteko.

97. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00006 Liluratua sentitzen dot neure burua, pausoan, arineketan, hegaz dabilen munduan autista, sosegu barik eta zalapartaka dabilen jendez betetako munduan.

98. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00097 Modea. Gura doguna ala saldu gura deuskuena erosten dogu? Publizitate kanpaina erakargarriak liluratu egiten gaitue, gehiegi lotzen gaitue merkatuaz nagusitzen diran markekin.

99. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0031 Umeak liluraturik etxeratzen dira pozik barriro Txantxangorriarengandik gauza barri bat ikasi dabelako.

100. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0085 Mirari hau guztia ile bakar batek egin dezakeela esaten digunean, maitasunez egindako ekintza txikienak direla bere bihotza liluratzen dutenak adierazten digu...

101. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00004 Xapiri erakutsi dio, liluratuta:

102. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0070 Oso liluraturik zeudenean Eukene ahizpa txikia sartu zen gelan, bola txiki bat eskuan zeramala.

103. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00052 Atal honetan zuri dagokizu lan horretan hastea, astroen higidura aztertzea, eta aspaldiko gizaki hura bezala, beharbada, liluraturik geratzea.

104. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00139 Hiri honetako handitasunak miretsirik, liluraturik, hemendik hara ibilirik izango nintzen ziurren leihorantz zuzentzen du behakoa, urrunera begiratuz, bere hitzen egia baieztatuz Hasieran Brooklyn-eko ostatu merke batean alokatu nintzen, sakeletan bost zentabo baino topatu ez nituen arte.

105. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00040 Mugimendu oker bat eta harenak egingo zuen. Alabaina, gizonak pauso batzuk atzera eman zituen, zaldiak bere hankak lehen pertsona hura zegoen toki berean lurrartu baino segundo bi lehenago. Aurreikusi egin izan balu bezala. Liluratuta nengoen. Eta baita dardara batean ere.

106. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00052 Hartu eta hauxe besterik ez nuen entzuten: esaldi ulertezinak, murmurioak, negar isilak, zarata arraroak... Revolution Nine entzuten arituko banintz bezala, Beatles-en album zurian zetorren eta gaztetan hainbeste liluratzen gintuen esperimentu kurioso hura.

107. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00020 - Soinean eraman diat dagoeneko. Neskak liluratu egiten ditik. Hik, ordea, ez dakik ezer. Begiratu al diok heure piura horri? Nongo garaitan bizi haiz?

108. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0066 Ez zuen inoiz horrelako gauzarik ikusi eta liluraturik aztertu zuen.

109. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0189 Keizeren ilobak atsegin-oihuak egingo ditu nire ahotsa entzutean, eta liluratu egingo da eskua bihotzean jartzen diodanean.

110. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0061 Probatu zuen lagunak,
hasieran herabe;
poz-pozik jarri zen gero,
ia arnasarik gabe;
liluratuta zegoen,
gozoaren mirabe.

111. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00193 Hamelingo txirulari ezagunaren arratoiak balira bezala, musikak liluratuta nonbait.

112. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00055 Eta han goian bizi diren herriek igarotzen ikusten dute, zurturik eta liluraturik.

113. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00042 Nik itxura erakargarria dut, gaztetatik dakit hau, institutuko lagunek nola begiratzen zidaten konturatu nintzenetik, eta horregatik badakit gizona oso erraza dela liluratzen, ondo eramaten jakinez gero.

114. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0043 Nahi zuten sexu guztia eduki zezaketen dohain herrian, eta lehenengo aldiz horregatik ordaintzeak liluratu egiten zituela zirudien.

115. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0056 Eta ni, maiz, tontoloa bezala liluraturik geratzen nintzaion begi beltz ederretan galduta...

116. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0181 Hizlariaren dohainez liluraturik, aste osoan joan zen mintegira eta arreta osoz jarraitu zuen ikastaro osoa.

117. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0092 Irribarrea ezkutatu egin zitzaion, ura harean bezala, eta azal zurbilean bazeukan halako laztasun bikortsu bat, begien hustasun liluratu eta ergelduaren azpian.

118. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0072 PIZARRO BERAK LORTU ZUEN CUSCO-A BERE GAIZKIDE-OHIAHEGOALDERAGO OMEN ZEN ABERASTASUNEZ LILURATUZ.

119. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0035 - Neska bazina, nere besotan hartuko zintuzket -pentsatu zuen Juliusek astroaren xarmantasunak liluraturik.

120. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0008 Barre egin genion luze Záturecky jaunari, zeinaren deitura ponpoxoak liluratu egiten baikintuen; baina krudelkeriarik gabe egin genion barre, zeren zuzentzen zidan laudorioak, batipat pattar botila bikainarekin nahasian, bigundu egiten baininduen.

121. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0108 Gadeak ume-umetatik erakutsi zuen pianoa jotzeko gaitasun aparta, eta aita-amek, aiton-amonek, guztiok liluraturik egiten zioten so, pianoa jotzen zekien munduko neskatxa bakarra bailitzan.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zuberogoitia 00030 Sentipen hori nabarmen areagotu zitzaien Machu Picchura joatean. Andeetan kokaturiko inken hiri zaharrak liluratuta utzi zituen bi lagunak; Ernesto oso arkitekturazalea zela kontuan izanik, pentsatzekoa da hango aztarnek aho zabalik utziko zutela.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 00150 Beste hainbat legenda, ipuin edo kondaira, baina askoz ere berriagoak hauek, bildu zituen Barandiaranek, AXULAR idazleari buruzkoak, eta horien arabera deabruaren ikaslea izan omen zen gure erretorea, Sarako Harpeetan. Legenda hori gogorarazten digu, 1994. urtetik, Oteizaren ikasle izandako Jon Iturrarte eskultore gipuzkoarraren obra artistikoak, Leizeen sarreran kokatua dagoenak. Ba ote beste lekurik, duela hainbat milaka urtetik hona, gizakia harpeak edo leizeak adina liluratzen dutenik?

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00048 Arima pribilejiatua, zauritzen duen lehen argi printzan hartzen du ideiaren hazia, eta pentsamenduak arte bilakatzeko behar duen beste trantsiziorik gabe, hunkitu eta sortu egiten du. Entzuten duen oro harritu eta liluratu egiten duen sorkuntza hau, bera ez beste edonorentzat da.

125. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. sagarna 00049 Alemaniako Junggrammatiker zeritzen hizkuntzalarien eraginez dialektoen eta hizkuntza finougriarren ikerketak liluratu zituen.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. sudupe 00010 Ez zuen, antza, Estatu Batuen botereak liluratu.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. rius 00058 Venezian ezagutu zuen Cinemascope teknikak liluratuta zeukan eta Estatu Batuetara joan zen haren ezaugarriak ikastera.

128. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 1209 Jaun hau Saboiatik Euskal Herrira etorria zen udara igarotzeko asmoz eta gure herriaz liluraturik hemen gelditu zen.

129. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0031 Aitzitik, narrazio errealistak magikoez eta mitikoez nahasten dira, irakurlea liluratuz, bere atentzioa suspendituz.

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0030 Eraikuntzaren tamaina handia, kapila, ikuilua, behi eta guzti, baratza handia eta misiolari batek Libanotik hazia ekarririk arbaso batek erein zuen libandar zedro eskerga, guzti honek erabat liluratzen ninduen eta beti bizilekutzat eduki nahi izan nuen leku bihurtzen zuten; itsasotik 18 kilometroz aldendu banintzen ere, halere konpentsatu egin ninduen 1970. urtean artean paradisuzkoa zen etxe-inguruneak.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ehbertsol 0037 Entzulegoak, liluratuta, sutsuki txalotu zuen, eta behin himno berria, Gernika'ko Arbola, ikasi zutenean, goizalderarte aritu ziren kantatzen.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak argi idazteko 0050 Irtenbidea: lastoa eta alea bereizi egin behar ditugu; esaldi pottoloek ez gaituzte liluratu behar.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 0024 Azken hauek aztertutako eta liluratutako bokal eufonia eta aditz laguntzailearen aldaeretara mugatu ordez, osterantzeko ezaugarriak mundu zabaleko dialektologia lanetan jarraitzen ziren berberak hartu zituen kontuan Lafonek.

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0019 Ez ziren arloteak bakarrik trenaren abiada isilak liluratzen zituenak.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0057 (Diozesiko bikario nagusiak bere esku utzi du Ezkioko hori behar bezala bideratzea. Entzuleria, egia erran, Anduagako zelai miragarrietan bezain liluratua dauka)

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak 15 gertaera 0009 Gaur egun ere, kondaira hauek irakurrita liluratu egiten gara.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak barojatarrak 0108 Ondo asko definitzen du Shanti Andíak: arrantzalearentzat edo marinel gizajoarentzat itsasoa, etsai izan arren, bizi betegarri eta zorionbide da; engainatzen eta balakatzen, itotzen eta liluratzen duen tiranoa.

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0142 Kantua ere oso garrantzitsua da neska xarmanta liluratzeko, baina erropa ere zaindu egin behar da.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ovniak 0018 Hala ere, bidali baino lehen argazkia atera zioten, eskutik bi gizonek eutsita eta emakumeek atzetik liluratuta eta harrituta begiratzen ziotelarik.

140. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Xoriaren dantzak liluraturik, Florian ez da ezertaz ohartzen... norbait ari zaio gibeletik hurbiltzen.

141. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00086 Udazkena ere eldeku zaio pagadiari eta onekin batera ostoa galtzen joango da margo edo kolore berexi bat emanez, kolore leun gorrixka orbelak eragiten diona pagadiari eta gu mendira alderatu eta gero lilluratuta geratuko gera ikuskizun au dastaturik.

142. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0037 Kanpoko arrazoiek eraginda gertatu dira gertatu direnak: Gure kontrako eraso zuzena, kupidagabea...; komunikabideen eragina..., Alliren txirula hotsak liluratuta elkargunera joan zaizkigun batzuk....

143. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Nemesio Etxanizen pertsonak eta lanak liluratu eta harritu nau aitortzen du Pako Sudupek.

144. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 NEMESIO ETXANIZEN PERTSONAK ETA LANAK LILURATU ETA HARRITU NAU

145. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Baina idazleak baino gehiago harritu eta liluratu nau pertsonak, haren euskaltzaletasunak eta Francoren kontrako borrokak.

146. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0032 Bigarrengoa Hiriak liluraturik dugu, hiri handi batetan eraikuntzen fatxada eskalatzea, etab.

147. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Eta jakina, ar emeen arteko ardaila zoragarri honetan, ni hark likuratzen.

148. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0010 Beti demokrata, antifrankista, erdi aldekoa eta gizarte arazoez kezkatua izan den alderdira hurbiltzeko lotsaz eta erreparoz betea ikusten dugu zenbait abertzale, garai batean ezkerrreko ideologiak liluraturik bizi izan zelako.

149. 1991> zuberera saiakera-liburuak d. landart 0109 Eguneroko hitzak erabiliz eta goi ametsetan sobera galdu gabe, Manex Erdozainzi-Etxartek, hala ere, lilluratzen gaitu.

149 emaitza

Datu-estatistikoak: