XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0069 Jarraitu daiguzan Mariyaren lorratzac, bere osotasuna jaritzi ezin dogun ezquero, ta ez gayezan menderatu lurreco atseguin galducorretara daucagun erazpen ta saletasunac.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 Umien artetik yoan ezkero, barriz, ogeta bost urte buru, geure ele zaarraren lorratzik be ez.

3. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0062 Osaba haren bizitza-lerroaren zati honeexek, lorratz sakona egin eutsan bihotzean eta kolkoaren hondarretan, eta haren buruak argiro gorde ohi eban, batez bere, umezaroko urte-sail luzean.

4. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0071 Ezagueraz; edonon agiri iakeezan Jaungoikoa'ren lorratzak.

5. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0135 Batzuk goi-maillkoak, besteak ez ainbeste, baiña, danetan daurkikegu, aldiberako gure (guda-aurreko eta isil-ondokoz gañera, egunotarañoko) olerkigintzaren lekukotasuna, aren etenbako ekintzaren lorratza eta aren idazkeraren euskalduntasunezko yasa.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0184 Euskal Herria gai duelarik, Altza bere herriaren deuseztapenak, hiritartze prozesu zitalak lorratz sakona utzi zuen betiko idazlearengan.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. arrieta 0045 Hala ere, Iraultzaren ondorio eta lorratzak ez zituzten zeharo suntsitu ahal izan.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0030 - Komeni zaielako jarraitzen diete gure lorratzei * lorratz: oinatz, arrasto.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0118 Stop. Dudarik gabe, beren hegada pausatu eta ero samarraz zerusapaian lorratz ikustezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien xilioak, uretan plisti plasta ari diren ume eta ume handien karraxi histerikoak baino askozez ere proportzionatu eta atseginagoak dira.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0309 Gesalezko gandu heze bat zerion itsasoari; izarrak, banan-banan, zein bere leku izendatura igotzen ari; itsasontzia, haizeak zabunkatua, Mendebalderantz zihoan, non oraindik azken zerrenda gorri baten litsak ageri bait ziren; lorratz dirdaitsu bat luzatzen zen gure atzetik, laster asko, ordea, uhinen masa beltzek estaltzen zutena.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sm gogoz 0043 Toki soil batean aipatu ditugun erarik gehienen lorratza agertzen da: eguzkia, sua, arbola, ura.

12. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Arratsalde beheran zeruertzaz batera makaldu egiten zan honen pausu eta gogo arina; bizitzaren nora ezean bidenabar etozanak; zaldia galapan, hauts artean, lantza eskuan etorren metalezko zalduna, bide osoa egun berean egiteko asmoaz, baina burdinoriaren itsu-mutsuan bideko edertasunak ikusi ezin eikezana; ordurarteko bizimoduari lepoa emon eta beste non-edo-non bizi-itxaropenen bat aurkitzen joiazanak; nekearen nekez, paradisutik urten barriak, narraz eta tarraz ebilzanak, eta halan da guztiz be euren astirotasunean aurrera; bidean gelditutako beste batzuen hazur eta gorpuen lorratzek asmatu azoten eusten hainbat jazoera.

13. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Hauts itxaropenezko lorratzak jarraitzen nebazan.

14. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0024 Han, horma ondotik joan etorritxo bat egin orduko bere etsaiaren lorratza aurkitu eban; eta musturra lurretik jaso barik, ixilean erpeekin lurra ikutzeko baino bildurrago, pozez dardar, hasi zan lurrean usain eginaz, laster bere hatzaparretan jauziko zan arerioaren bila.

15. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00311 Dei bat hara, beste bat harago, bitartean neure errepasoak egiten niharduen, zer izan ete zeitekeen, zeren aurrez prebenitu behar nintzen, eta ez neban lorratz garbirik aurkitzen.

16. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0043
Burua bero, aurpegi zurbil
eldarnioaren lorratz
jazotakoa ez da ahazten
oldozten den bezain erraz.
Noizbait ernetu ziren suharrak
lanbro artean badoaz,
nola goiza, hala arrats
sentimenak nahas-nahas,
esentziaren beharraz.
Itsumustuan maitemintzea
bihurtzen da guztiz garratz
amodioak piztu behar du
astiro urratsez-urrats.

17. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0193
Abiatzean ez zuen lorratzik utzi baina
ezagugarri batzu azalduko dizkizuet:
eguzkiaren aldean sortu zen eta argiak
mendetan pindaturiko kolorea du.
Orein sortu beharrean, andereen bi diti
eta bi izterrekin sortu zen,
eta halaere oreinaren begirada
garden galduarekin.

18. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0049 LAGUNARENTZAT
URTEEKIN irudi eta konparazioak
muinerantz abiatzen dira,
iraun alde, inondik inora.
Hondoa jotzen dute halako batean:
saihesbideen buruan amildegiak dira.
Horoskopoek ez dute igerri ere egin, artean,
zorion-egunik izarretan,
nahiz zendra urratua duen lar eta sastraka
luze eta zuzen lagunaren lorratzak.

19. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0065 Muinoan ere auto lorratzak izango ziren, eta gogoan hartu behar zuen aztarnak ezabatu behar zituela.

20. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0143 Gizonezkoen ezintasun hori, eta berau izan da Urigoienak agindua bete diola igartarazi dion lorratz bakarra, berak duena, ez dela betirakoa izaten, Tiarenean izan dela eta ikaragarri egongo dela ortua harek eman dizkion landareak hazita dagozenean, udazkenalderantz, eta nahiz eta zu hona ailegatzean lore barik egon, ontzietan gorde dituela udakoak, letra ederrean idazten izan dio beti Anitak.

21. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0016 Suak lorratz antzekoren bat uzten zuen, hautsa bailitzan.

21 emaitza

Datu-estatistikoak: