XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0435 ¡Zer biyotz oneko damacho manchua! ¿Nola etzuten bada maiteko bere gurasuak umilltasun eta ontasunez besterik ez bezelakua bazan? Egun sentiyan choriyak pipirripika asten ziran garayan esnaturik, jeikitzen zan, aurreko egunetan bezela bere eginkisun naikidatsuetan guraso maitiai laguntzeko.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Eta ikustean berriz Jesukristo gure Erredentore maiteak, Jaungoiko ta gizon egiazkoak, erampetu zituan atsekabe ta mezprezak, bere biotzeko amorioa, biguntasuna ta pekatarianako errukitasuna, saiatu biar gera bera irudikatzen edo imitatzen ta bera bezela mansoak ta humillak biotzetik izatera: Discite á me quia mitis sum et humilis corde Math c XI v 29.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. duhour 0203 Itsasoa ere urjin-urjina dago, mahaingain bat bezala, geldi-geldia, phutzu bat bezain maltso, aphaindura berezi batez beztitzen dituela itsas ondoetako hiri, herri eta choko guziak.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Erotzeko hirriskurik ere baterez, zeren diren zaldiak arras maltsoak.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. navarro 00067 Distantzia irudien zenbakian adierazten da; zenbat eta irudi gutxiago egiten duen erleak zenbat eta mantsoago egin dantza, orduan eta urrutiago dago janaria.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak jalgi hadi/2 0020 - Gogoratzen zara? Noski, Pantxo... erantzun zion mantso eta gogorik gabe bezala lagunak.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0192 - Eta gainera otzanak, mantsoak izan daitezela; ezpere, kosk edo hatzaparka egiten badute... nork emango die jaten, e?
- galdetzen du Mertxek.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. amenabar 0007 Narrazioaren denbora aurrera doa progresiboki, baina fikzioaren denbora batzuetan narrazioarenarekin batera doa, beste batzuetan arinago eta beste batzuetan, berriz, mantsoago.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0006 - Mantsoak.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0006 JAUN ERRESERBA / Basoa / Larrea / Lugorria / Mahastia / Erreserbako lurrak / Etxe isolatua / Curtis Herria / Herriska Mantsoak / Mantso sakabanatuak.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0161 Konbentzitu da baserritarra, sartu dira biak kotxean eta abiatu da, baina baserritarra mantso-mantso, behia itoko duen beldurrez.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0166 Kostu aldakorrak, berriz, hasieran nahiko azkar igotzen dira, ondoren mantxoago hazteko, halaber azkenean berriro ere arindu egiten da hazkundea.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0447 Antigoala, karabanatan gameluek beren pausaje mantsoarekin bideetan zehar garraiatutako produkturik desberdinenak biltzen ziren bertan.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kimika 1990 0009 Horregatik aztertuko ditugu orain mantxoxeago.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. añorga 0018 Untzi Karabela desegiteko indar ahaldunak non zituen orain gordeak hain bare eta mantso zagerien itsaso otsanak?.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0011 Zuhur eta mantso, basetxe aldera abiatu ziren.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0030 Historiaren mamiaz mantsoago goxatzeko goraka begiratu nuen momentu batean, katagorri bat zegoen adar batean, erabat flipatua.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0144 Eta gogoan ukan gaineratu zuen, lasarazi nahiez, Leninari begiraturik, gogoan ukan mantsoak direla (...).

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa zerria eta ni 0069 Eta ez dut inoiz ahaztuko, nahiz eta ordubete barru beste gorputz baten sena izan, arratsalde hartaz, mantsoan, gozoa gozatuz, ahoratu odolkiak.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0026 Ez ziren lau lagunak esannahia hitzez adierazteko dina, nonbait; ez zuten horretarako kemenik beharbada; eta, doinuak areagotzen bait du hitza eta hustenagotzen barru betea, bertsoz hasi ziren lauak txandan mantso, ahotsak tinko, eztarriak dar-dar: (Prudentziok): Bart betiko lanean / bortz gara ibilik.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. urretavizcaya 0505 Gaurko egunak, berriz azaltzen du mantxo arakatu behar den fenomeno bat: andereñoak.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0066 Ikusitako ariketen artean ez dago xede honetarako egokia denik, guztiek irakurketa mantso eta intentsibora bultzatzen dutenez.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. lamarca 0121 Prozesua eteten ez bada, bizpahiru urteren buruan Polonia eta Hungariak Konstituzio demoliberal berriak izango dituzte eta Sobiet Batasuna ildo horretatik abiatuko da, baina mantsoago.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0049 Bigarren aldian, mantsoago irakurriko dut eta pausaldiak egingo ditut askotan, idatz dezazuen.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0110 Adjektiboen ordez, aditzak edo aditzondoak erabil daitezke:
makurtu
kirrinkatu
usteldu (daitezkeen gauzak)
mantxo
kolpeka
lasai (mugitzen den jendea)
.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0016 Orduan, irakurtzeko modurik egokiena irakurketa mantso eta intentsiboa dela pentsa dezake, hitzik ez galtzearren.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0016 Halere, irakurlea irakurketa mantso eta intentsibo batetara mugatzeak ez du, asmo desberdinen arabera, irakurketa modua egokitzen dakien irakurle trebea bihurtuko.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0097 Aktibitate hau ez da, beraz, gainetikako irakurketa, emandako laginak oso mantso irakur daitezkeenez.

29. 1969-1990 gipuzkera antzerkia sgarm historia triste bat 0290 (Erabaki gogor bat hartu behar balu bezela, gogor ari da bere buruarekin Altzibar, Madalen, oso mantso).

30. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0168 Zenbait damatxo dabiltz apantxo
bere nobiyuakin goxo-goxo,
pasiatutzen mantxo-mantxo,
jai eta aste igualtxo;
ekusten dira
zoratzen alkarri begira;
oiek neska-zartuko ez dira.

31. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura e. zipitria 0042 Mantso-mantso oxigeno ekipoak prestatu eta motxilan sartu ditut neure gauzak: boteilla bat oxigeno, 16mm.ko iru roillo filma, argazki-kamara txikia, txokolate pixka bat, almendrak eta gailletak.

32. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. aierbe 0143 Arrimatu zaio ijitoari, ta basarritarrak: - Auxen asto polita! Mantsoa al da? - Bai. Oso mantsoa.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Zumaiako futbol taldea sortu zenetik piskanaka piskanaka gora joan da, mantso baina atsedenik gabe.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Dirua Perurenaren alde 1.000-250i. Bigarren txandan, Perurena mantxoxeago hasi zen.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Egur gozoak izango zituzten, noski baiña mantsoagatik erdibituak zituzten, irakurri degunez.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Berez bakartia, lasaia, otzana Eztia, mantsoa den izaki ttipi hau gaiztakeriarekin lotu izan du gizakion imajinazioak.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0001 Kasu hau ez da bakarra, hor dago esate batetarako Ene Jesus argitaratu berria, edo oraindik berrargitaratu gabe Arantzazu, Hiru gizon bakarka, Santa Kruz apaiza, Joan eta Ane zigarro bat erretzen, Leturia-ren egunkari ezkutua... argitaratu bezain laster salduko liratekeen liburuak alegia, baina euskal irakurlegoak sutan jarri beharrean, mantso-mantso jasaten du argitaletxeen jokaera.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arostegi 0001 Pitinka eta mantsoegi datozkie Elizaren eraberritzea.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r. idiart 0001 Estado zonbeitek zindikalizta gaztain-kolore edo ipurdi-milikariak sustatzen dituzten bezala Elizaren gobernuak ere baditu militante bainan bere gostukoak, erran nahi baita jende goxoak, leunak, biguñak, apezen aintzinean halako ur-benedikatu edo pittili aire bat hartzen dutenak (barkatu, bainan gogoan dutanaren erraiteko ez zait jiten hitz hoberik!) Zu, Maurice, ez zira segur mota hortarik: Jainkoari eskerrak! Bada alabainan orotarik Eliza barnean: eztiki marrakaz beti amen! dioten ardi maltsoak, bainan ere zu bezalako zakur saingariak... Ezin uka edozein artaldek baduela zakur on baten beharra!...

40. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0186 - Prestatzen dugun hitzaldia mantso-mantso irakurri.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika/3 0014 Salviati: Orduan, pisu desberdineko eta, beraz, abiadura desberdineko bi gorputz baditugu, biak bat eginez, geldoenak azkarrena mantsotu egingo du eta azkarrenak mantsoena arindu.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika/3 0014 Baina, biak elkar lotuak daudenean, lehen zortziko abiadurarekin erortzen zena baino harri astunagoa osatzen dute, eta ezin dute, beraz, mantsoago mugitu.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika/3 0014 Zure hipotesitik abiatuta, hau da, gorputz astuna arina baino azkarrago erortzen denetik abiatuta, nik astunena mantsoago erortzen dela ondorioztatu dut.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika/3 0041 Ba, agian bai, agian multa jarri digute; batazbeste 100 km/h-ko abiaduraz ibiltzeko, zenbait zatitan 120 km/h-tik gora ibili beharra bait dago, beste zatitan (peajeak, semaforoak, etab.) mantso-mantso joatea beste erremediorik ez dago eta.

45. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0078 Bestalde, hozketa-abiadura mantsoagoa baldin bada (hau tamaina handiko piezetan gertatzen da batez ere), grafitoa sortzea errazagoa da.

46. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0078 ASTM erakundeak ondoko bost mota desberdinak bereizten ditu grafito orritsuan (2.22. irudia) [2.12]: burdinurtu gris eutektiko eta hiperreutektikoetan agertzen diren orri luzeak (A eta C motak), arrosatxo modukoak (B) hozketa-abiadura mantsoagoa denean, eta amaitzeko, interdendritikoak (D eta E motak), burdinurtu grisak hipoeutektikoak direnean ala solidotzean azpihozte handia denean.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0151 Lehenengo bi kasuetan, austenita osoa transformatu arte, hozketa oso mantsoa izaten da.

48. 1991> euskara batua ikasliburuak m. gomendio 0237 Nola... mantsoago?

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0009 Eginbide zaila zen, mantsoa, neketsua, nahiz eta Makina Pentsalariek aldez aurretik hautatze eta kokatze lanak egin.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0017 Jendearen joan-etorriak edo autoen agertze eta desagertzeak mantso-mantso gertatzen ziren bere baitan, eta haien irudiak xehetasun berriez horniturik azaltzen zitzaizkion.

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0077 Etxearen hormen harriak elkartzen zituen lokatz idortua erortzen ari zen mantso-mantso, atea horman elkarturik egotea errazten zuten iltzeak, herdoilduak zeuden; ateko zura denboraren poderioz gris kolorea hartua zeukan eta erdi ustelduta zegoen, leihoan kristal zikina hautsita zegoen eta kristal hau garai batean babestu zuen burdinezko sarea, erabat herdoildu eta printzatua zegoen.

52. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0014 Ni, nahiz eta amets goxo batean murgildua bezala egon, ez nintzen mantxoago ibili, eta tiento jarraitu nion.

53. 1991> euskara batua literatur prosa m. hoyos 0056 Benetan ederra iruditu izan zait beren igeriera mantsoa, lasaia, uhinen gainean kulunkatuz bezala, halako dotorezia batez edertua.

54. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0058 aaaaa!, horrela, hasieran lasai, mantso, kuttuntxo, ez daukagu presarik, gure gozamenari eman diezaiogun eskatzen duen denbora guztia, zenbat eta luzeago, orduan eta sakonagoa etortzen baita orgasmoa!

55. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0188 Batzuetan... -eskuaz keinu adierazkorra egin zuen, kanporako mugimendu biraduna, isilune bat, gero erorialdi mantso bat, lurrera zirurika doan hostoaren gisakoa.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00111 Arnasa hartzen ikasteko beste modua esertzea da, hankak bilduta eta bizkarra zuzen. Atzamar batez sudurreko eskuineko zuloa tapatu eta ezkerretik hartu arnasa, arestian esplikatu faseak betez. Arnasari eutsi segundu batzuz, eskuineko xiloa ireki eta utzi airea ateratzen, mantso, ezkerreko zuloa tapatzen delarik. Aireari eutsi bost segunduz eta beste zuloarekin berriro errepikatu.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 00087 Mantso. Bi ziren.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0054 Errepaso mantso bat merezi du:

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. borda 0020 Hiru olerki sailetan zehar dasta daitekeen solasaren lirikotasun mantsoa itxurazkoa da, eskaera askoren oinarri bortitzak gordetzeko gai doi-doia.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0016 Akaro edo armiarma txiki hauek (0,25 mm) heldutasunean gorri-gorriak dira eta landarean zehar mantso mugitu ohi dira.

61. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. lasarte 0057 Medikuak ere beti aolku au eman izan didate: mantxo jateko, ongi ausnartuta.

62. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0021 G.L.- Gauzak guk nahi baino astiroago ASTIRO.- Poliki, mantso. Aurkakoa: arin, azkar egin beharra izango dugu, oraingoz ez baitugu geure lokalik izango, plato eta bulegoekin.

63. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0006 Eta mantso-mantso, bere marraskilo urratsean, Adar zuhaitz gainera igo zen.

64. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0011 Aldi berean, hasiera batean rurala zen jendea, hiritar bilakatuko da mantso-mantso.

65. 1991> zuberera saiakera-liburuak d. landart 0108 bai eta Altzumartan XIRRIXTI MIRRIXTI GERRENIAN PLAT eskaini zigutelarik, beti oroituko naiz, haren irri zabal maltsoaz eta haren eskuzarta beroez.

65 emaitza

Datu-estatistikoak: