XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0035 Antxiña, erri batetik bestera joateko, bide ziorrak eta burpide bedarrakedo estuak egozanean; aberats edo dirudunak zaldi-ganeko kartoletan berera jesarrita, txakatxaka, oinbideak zear, mendirik mendi joaten zireanean; gaztaiña-zugatzari gaixoa agertu orduko, ta oilloak euren txitatxoak egopean bero-berotan eukiten dabezan lez, Gernikako Aritx ederrak eskurrik beste lege, ondo neurtuak eta obeto zainduak, bizi-bizirik, bere orripean eukazanean, burdinbide, tximist-argi ta oraintsuko asmo ta aurrerapide asko agertu orduko; Mundakatik Bermeoruntz, ordulaurengo bidean egoan Ondartza izena eban baso-etxe zar, orma sendoakaz egiña.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ol imit 0238 3. Yosu Yauna, zure bidea mearra ta giza-begitan nardagarria dala-ta indazu gizakeriak nardatzen Zuri yarraitzeko eskarra.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0091 Geroago ta ariñago ioazan, alkarren leian eritxi baten, baiña bera konturatu baga: Auria-ko bide medarretik Arrupaiñen zear, Leako zubitik irago bear izan eben Oleta atzean isteko; eta aingiratako toki arek beren etxeko zurkuluak baizen ondo iakiñarren, ezeban ezautu ez etxerik, ez ibairik, ez zubirik, ez olarik.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a itzaldia 0390 Urte batzuek geroago, bera apaiz zalarik, arako euskal-jayetan, d'Abbadie jakintsuaren izenean nik, nere erria ere alde bat utzita, onera ekarrarazi nituen jai eder ayetan; larunbat-arratsaldez elizalde onetara eldu nintzanean, kalean sartuta, mendiak nik uste baino aundiago, ibarra medarrago, ezkerrean iruditu nituen auzotegiak eskubi-aldean ta gorengo-tzat neduzkanak kaletik urbil ikusi nituenean; nere adiskide Aramayoarra etorri zitzaidan burura: eta nerekiko esan nuen: Aramayo ura, Peru Matrakaren Aramayo, ezukan Aramayo; Aramayo egiazkoa au dek .

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir lapur 0085 Shensi probintziarekin mugatzen dan ibar luze mear batera iritxi giñanean, bukatu zan egun artako (Azaroaren 23) ibilketa luze nekagarria.

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak inzag 0125 iñoiz utzi bear zayo, medar ta zezela danari, alako toki goitiya, ez noski berari dagokiyolako, bai ordea, aldiz-aldiz jakinduriyak baño geiyago, maitetasunak esan lezakelako, ta korapillo oni, eltzen diyot nik, estualdi ontan, zerbait ere belarrondoa zuritu nai baldin badet.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia zby 0275 Otsoa mear bezein
zakurra lodi zen.
Otsoak erran zion:
nolaz aiz oin gizen?
Irakuts diezanak
zertaz bizi aizen;
Bainan ez niri erran
egiari baizen
.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Sudurra luzea du baño ez zorrotza, ertza zerbait goruntz altxatzen dala, bere politasuna galdu gabe Kopeta ez zabal ez mear; begiak beltzak, gozotasuna ta pakia dariote.

9. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0143 (...) Ez al diozute itxura txarrik ematen? Txabolatik bereala mendi-bizkar mearra dator. Bi eskuakin arkaitzari elduaz bakarrik garaitu ditekena.

10. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0143 IRU IKASLEAK - Aleginduko gaituzu. (Teknika: Iru ikasleok leiatzen dira mutikoa Bizkar-mearrera eramaten. Bizkar-mehar au antzeslariok eskallera, koska, alki ta olaz eraikiko dute. Iru ikasleak banaka igo al izateko eran baiñan ez mutikoa berekin daramatenean).

11. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0149 IRU IKASLEAK - (Bere artean) Entzun al duzute?. Maisuak esan duanez mutikoak mendi gora igotzen nekea besterik ez dizu. Ez al diozute itxura txarrik arkitzen? Txabola ondoren mendi-bizkar meharra asten da. Bi eskuekin arkaitzai elduaz, bakarrik garaitu ditekena. Ezin eraman izango dugu arrastaka. Oitura zarrai jarraiturik menditik bera amildu ote dezakegu?

12. 1940-1968 gipuzkera antzerkia etxde 0266 Peru jaunak ikaragarriak esan zizkienan markex petralai, kristauak ere etzirala orrela jokatzen zutenak, arrokeria beste gizalegerik etzutela eta abar.... Azkenerako ordea, neskaren osasun-ezak ikaratu zizkiñan. Jateko ganorik ez, egunean baiño egunean goibelago ta medarrago, izketan ere ezin egin erazi.... Zer nai dun, Joxepa?

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak g. garriga 0036 Baiña nik dakidana orain yateko dula Yaurlari yaunak, osasuna zaindu ta bizkortzeko, bai dira eun irumil medarren oditxu eta indisagarraren aragiaren zerratxo me batzu, urdailla egokitu eta egospenari lagundu dizayotenak.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0297 Puntu mear eta partikularrak pentsakera jeneraletik artzen dute beren esanai berezia.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak juan azurmendi 0005 Ia ikusi ere egiten ez diran ari melar oiek askotan pekatu-bide dira.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0126 Orain arte sortu diren metoduek badituzte beren muga jakiñak, mear xamarrak gaiñera: asma bitzate obeak eta indartsuagoak Lahovary jaunak eta bere diadokhoek.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak g. garriga 0100 Gure idazlerik bikañenak, aspaldi ta gero, apaizak izan ditugu geienak: aentzat, bada, latiñezko yakintza, euskera lantzerako lagundu bearrean, eragozpen larri izan zitzaien, bide medarretik dijoazanai datozenak zairen antzera.

18. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia lf 0159 Igel batek ikusi zuen idi bat
Eta ederra baitzitzaion orobat,
Eta handia,
Eta lodia,
Bera aldiz ttipi eta mehar,
Arroltze baten bethe, oro har,
Gogoan eman zuen behar zela
Handitu, loditu hura bezala.

19. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 0009 Bata: luze, mehar, bisaia orraze, larrua gorrail, begia urdin, bilorargi urhe; bertzea: ez gora ez aphal, bierarteko, begitartea biribil, biloa ilhun beltz.

20. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0275 Orretariko gatxa dauen alaba bat dau Kelon'ek, neskato egina, ezkontzeko be gei dana; Piloten deretxo neskato oni, eta gure ipuin au idatzi ebenak segurutzat dabe, beti Marine'kin egon gura izaten ebala: baña naiz neskato onek atz luze, bedar, eta esnea baxen zuriz seda-ariz irun; naiz, orratz sorrotzez surzapiai ertzak artu, ta zulatuago sendoago egin; nai, kitarraren otsera abestu, ta oraindik be alakatzeraño gautxoria ixilduazo; naiz, idazlan eder eta zintzorik askoz bere ugazabandera Dine'ri bere bendekotasuna iragarri; Piloten onek bere burua Marine oso-beteaz bardindu gura izan arren, orraitiño be olango leiarik izatea ta beleak bere egaki edo lumak Papo'ko usoarenak bestean zuritzat euki dagiezala gura izatea bat litzateke.

21. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0087 Nire haurtzaroko imajinak huri industrializatu baten kale meharretara mugatzen dira; dirurik ez geunkan ezkero ez ginan Bavierako mendietara oporretan joaten, nire lagunen antzera.

22. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0096 Egunero bezala, huriko alde zaharrerantz sartzen da karrika mehar lanbrotsuetatik.

23. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0054 Eta esan dogu: ederraren eta atsegiñaren artean ez dago alde txiki baiño, geiago edo gitxiago, zabalago edo medarrago izan daitekela.

24. 1969-1990 euskara batua antzerkia arti teatro 0165 ANGELICUS - Oso meharra da zerura bidea. Oso malda gora. Oso erpina.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0167 Hogeitamar urte: bakardadezko hamarkada baten promesa, harremanak izateko ezkongaien zerrenda gero eta bakanagoa, bihotz berotasunaren kartera gero eta meharragoa, ile gero eta bakanagoa.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0007 Etxeko ganbara zabalean, alde bietara ipinitako upel lerroak hestuago bihurtua, pasaizo melar bat besterik ez zuen uzten erdian; denda bat ere bazuen, taberna ez ezen, xokolategi, papertegi eta beste abarren gordeleku.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0028 Agian meharregia ere bada.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. amuriza 0028 Baina nolanahi den GABETASUN (bere ahizpa GABEKERIAz ere berdintsu esan daiteke nahiz eta honen arloa harena baino askoz meharragoa izan) baliakizun oso emankorra dela aitortu behar.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. goia 0034 Zer dira hauek? Eguzkitik ehundaka mila kilometrotara altxatzen diren gasezko hodei handi eta melarrak dira.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0099 Lurzorua meharra eta harritsua denean (legardietan eta) beste zuhaitzak agertzen dira: eihar italiarra (Acer opalus), astigar arrunta, basagurbea, artea eta pinu gorria.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0017 Halabaiña, galtzada, orma eta honelako kondarrak lurpean dauden tokietan, zugaitz landareak melarragoak dira.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0082 Mendi zorrotera sakonek, lurralde aldapatsuek, pasabidetxur meharrek ez dute joanetorririk errazten.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak palt 0453 Agian malabarismoak egitea eta herronkei aurre egitea atsegin zuen O heptasilaboen esparru meharrak estuago hartu izan du eta maniobra gehiago egitera behartu.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0137 Trenbideari dagokionez, bide zabaleko bi linea daude, eta bide estu edo meharreko beste zenbait, kostaldeko herri ugari elkartzen dituztenak.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0430 Orrietan zistidio luze eta meharrak, lantza-formakoak, oinharrian zko diametrokoak.

36. 1969-1990 gipuzkera antzerkia onaind 0069 Lanik ez! Gosea! Zikin eta melar!.

37. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0061 Kokodriloak mutur mearragoa du ta matrail-ezurretik betagiña ikusten zaio.

38. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0124 Illargia ari medar zen gau illun artan ere, sarritan oi bezela Sandratiko basapeetara jo zuen muga-zain bikoteak.

39. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0006 Margolari onen lana aztertzeko egin zuen lan batean, Mari Cristina Gozzoli, gai auetan aditua danak, onela zion: Japondarren edergarrigintzak Lautrec onentzat beronen jokabidea on egiten zuen: margoa, kolorea, ez omen da zerbait itxuratzeko edo jazteko, irudiari erakuslekua jartzeko baizik: inguruaren lerroak, bein biurka, bein zoko-itxuran asmo zorrotzez banaturik, esan nai danaren adierazgarri biurtzen dira: erakustokia, zutikako nai etzanezko marraz, nai bezela zabalago nai estuago, mearrago egiten da.

40. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm eskl iv 0148 Gañekoa zumintz mearraz josten da (oso zumitz estua da au), eta beekoa, meagoa, josi gabe doa.

41. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0087 Ortarako zimitz-mearrak erabiltzen dituelarik.

42. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0087 Bere ondoa zolaren gaiñean eiotuaz moldatzen du, zumitz-melarrez, gutxi-asko, saski aundienean ikusi degunez.

43. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0079 Baiñan, bi arkaitzen artean Pasai'ko sarrera extu medarra gaur bezain arriskutsua bait zan orduan ere, Txingudi'tik egiten zan Oiartzun'go meakien itxasoraketa.

44. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. saragûeta 0172 Nere amatxik erraten zue nitzala luze ta mear; eta nik erraten dut, mundu guziein bear.

45. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0041 Ubeldura zabalek bere menbro meharrak kurritzen zituzten.

46. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. saragûeta 0028 Zumerike, makila oso meharra izeten ze zirri-zarra katuei iotzeko.

47. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. saragûeta 0028 Erran zaharra ere baze, gizentzen etzenai errateko: Luze ta mehar mundu guzia in behar, a zumerike!.

48. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lantziri 0153 Arrainen hezurrak, hezurgabeen kuskuak, zaldilarrudunen hezurdi kisuzkoak, belakien ezpikulak, zulottikidunen eta radiolarioen maskorrak, guziak biziki meharrak eta guti haziak dira.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0002 Diskoaren azken kanta beste aldaera bat da, zehazki Rolling Stonesen As tears go by baladarena, eta kontatzen duen arrantzalearen laneratzearen kontua ere Zabaletak idatzi du: Bizkar oker / arraun zuzen / xalupa meharrean / arrantzale.

50. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0101 Han zergak eta legarrak
dirade oso meharrak
Garesti bankan emanak
Guti gostatzen jesanak
Zinez gora saltzapenak
Guztien mend'erospenak,
Han denetan lantegiak
Txukunak eta garbiak.

51. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7 0119 Ziur nago, halako gizon meharrik ez nuen sekula ikusi.

52. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0040 Hiria kale estu eta karrika meharrez beteta dago eta erromatarren garaian ere esistitzen zen.

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00220 Miraz gelditu zen soineko beltz hura, okotz azpian zeraman buruko zapia, azpikogona luze eta meharrak.

54. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00070 Gogoetan ari zen bitartean, une hartantxe, pertsianako zirrikitu batetik argizpi indarge bat sartu zen salara, harrapakinaren aurrean ia liburutegiraino heltzen zen argitasun lerro zeharkako meharra marraztuz.

55. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00273 Baina iturri gardenak eta goroldioz berdatzen diren aintzirak hurrean izan daitezela eta zelaietatik ihes egin dezan erreka mehar bat, eta palmondo batek edo basoliondo handi batek gerizpe dezatela ataria, aldameneko urbazterrak, udaberrian behar den legez, errege berriek erlekumea lehenengo aldiz gidatzen dutenean eta aberasketatik irtendako gazteriak jolas egiten duenean, berotik aldentzera gonbida dezan eta zuhaitzak, bidean, bere aterpe hostotsuetan eduki ditzan; erdira, nahiz ura geldia izan nahiz ibili, sahatsak bota itzazu zeharka eta harri eskergak, geldi ahal daitezen zubi sarrietan eta hegoak zabaldu udako eguzkira, baldin agian Euroak zipriztindu egin baditu atzeratuak edo, oldartua, Neptunon murgildu baditu.

56. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00033 Guardiazibilak ohartzen direnerako, Bartzelonetako karrika meharretan aurrera ezkutatu zaizkie zalapartariak arin.

57. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00114 Makina bat aldiz sartu du gidariak atzera-martxa, aurrez aurre zetozkion ibilgailuak bide meharrean saihestu ezinda.

58. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0125 Mirenek ez ohartua egin eta aurrera jarraitu du tinko, bezeroek utzi dioten pasabide meharretik barrena.

59. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0200 Gero eta hurbilago zituen bandera gorria zeraman taldea eta soldadu grisezko katea trinkoa, argi eta garbi zekusan hauen aurpegia, kalea alderik alde hartua zuen zerrenda mehar hori eta zikin batean modu okaztagarrian zapaldurik.

60. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0078 Horrela hosto-argaltzen jarraituko balu, kopuru bilaketaren erdi bidean geratuko zatekeen Xukebuxin zuhaixka mehar batekin.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 tight adj hertsi, estu, mehar.

62. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0014 Mendi gain horietan kareak eman buztin meharrean pago eta izai basoak badaude, 600-1400 metrotaraino, gero handik goiti larreak, bazkak eta artzainen olhalte eta haien egoitza diren olhak.

63. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00053 Gizon mehar, aurpegi xorrotx eta hanka luzeko hori lehen aldiz, nere bulegoan sartzen ikusi nueneko, Iratiko pago baten itxura bizia etorri zitzaidan bururat.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0067 Bestalde, adimendua buruko bazter mehar batera zokoratu du, gorputzeko gainerako guztia grina-gehiegikerientzat utzi duelarik.

65. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Zerrote miar batekin moztu zittun solairuko olak; eiñ zun zulo biribill bat; kendu zittun ol puskakin eiñ zion tapa, bere eskuleku ta guzi; ta gure mokorduk erki yoten zian andik beko ongarri pillara.

66. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Emakumin takoi miar aikin izaten zittun izuarrizko lanak; ta oandik ukerro gomazko zatari partxik patzen.

67. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0028 Igela,
ergela.
Igel batek ikusi zuen idi bat.
Eta ederra baitzitzaion orobat,
Eta handia,
Eta lodia,
Bera aldiz ttipi eta mehar,
arroltze baten bete, oro har,
Gogoan eman zuen behar zela
handitu, loditu, hura bezala!

68. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1999 00007 Handik beheiti joan ginen, etxe artean ziraldoka jaisten den erreka mehar aldera.

68 emaitza

Datu-estatistikoak: