XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia enb 0002 ¿Zer balijo dau zuri, baltz, gorri
Edo nabarr ixaiak,
Baldin ezpa-dau zer ikusirik
Orraz Euzkera mattiak?
Alde batera utzirik bada
Politikeri-nastiak;
Euzkereari danok zabaldu
Biarr deutsaguz atiak
.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. iglesias 0009 Bestela, nola ain aguro orduban begiyen aurrian zeukaten Iñigo artan, Loyolako lengo seme gazte alai ura, gudari apaiñ ura, nola ezagutu? orain, astontzizko saku nabar bat lepotik bera, gerriyan espartzubakin lotuba; oiñetan abarketa utsak galtzerdirik gabe, ta bera erdi-gaisorik eta oso argalduba?.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a lamiak 0114 Auzorik auzo beingo baten zabaldu zirean lamiaren berba onek; eta Arratiampauml;ko gorta (okullu) guztiampauml;k arakatu registrar eudiezan Donian-goizerako zekor nabar bilampauml;.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa erkiag 0065 Egada nabar eta nabarmenak egiña zan ordurako, iri aundian aurkitu zuan gabirai aura zala-ta.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak mok 0224 Eta ni bildur, ez bataren eta ez bestearen eztan izkuntza nabar, pisu ta elkor orrek ez ote ditun gogoan joko euskaldunik jatorrenak, euskal-liburu ta paper guziak erabat zapuztutzeraino.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0073 Lanean... gizonezkoak izango al dira! Itxuraz ez beintzat: begiak ikatzak bezin beltzak, kopetatik beera txirrian darieten izerdiak egindako arrasto nabar batzuekin; begiak gorri-gorri, bi txinpart.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0132 Haren ezberdintasun nabarrak ez zuen desegin ohitura, usario eta legenden ondare amankomuna.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. añorga 0067 Barekurkuilu Nabarrak ez die erantzuten.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ardia 0005 Ez uste izan, ardi guztiak zuriak direnik: beltzak, nabarrak eta zuribeltzak ere badira.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. forcada 0032 Alderdi itzaltsu bila ari zirelarik, haiek jarraituz ikasi zuen: arbolen inguruan txapeldun onddo nabarrak sortzen diren leku horietan, alegia.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0020 Hartz nabarra eta mutur-soila esaten diote, eta gaiztoa bezain handia da.

12. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0039 Ilunabarra,/ benetan atseden nabarra /. Zuregan indar duena / ez ote da lagunik ederrena?//.

13. 1969-1990 euskara batua poesia gand uda 0014 EDOTARIKO zer-ikusiak
begiei erakutsiz,
edotariko zaratak
belarrietan barrenduz,
sentipen edotariko
berriak ernaraziz,
Abenida Handia
betetasun nabar
edotarikoz urduri.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. erkizia 0010 Basetxe betilun nabar bat zen, zurbila, amildu egingo zela zirudien baldin eta huntzek paretei eutsiko ez balieke; baldana eta narratsa, baina polita... nola esango nizuke... sorginzulo eta kilikagarri etxe hura han, behelainoaren artean, geza eta gozo, inguruko zuhaitz zelatarien artean kulunkan, kuzkur, kuttun.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0055 Erromatar judizioren bat zirudien edota barraskilo nabarren barne edo kanpo egitura: mugimendu eta ekintza guztiak pasibitate aktibo eta bizkortasun geldu batekin egiten ziren.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0123 Tabernariak kriseilua izeki du, eta zaharraren begi ilunak, orain, urdin nabarrak iruditu zaizkit.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa imuj azbel 0047 Urdinak garai batean eta nabarrak gauaren eraginez baina zabal-zabalik hala ere, akusatzen ariko balitzait bezala.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0056 Txakur urdin-nabar haundi itsusi bat ageri da haren ondoan bere mihin luze ta hortz luze ta zorrotzak gorabeheraka dituelarik.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0045 Paul-ek kotxearen leihatilara eraman zituen begiak eta gazte bat ikusi zuen zaldi nabar baten gainean.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0051 Hegal askotako gonak hauek, kolore nabarrekoak.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak maileg 0045 Historiari begiratzen baldin badiogu, euskalkien jokabidea nabarra eta bitarikoa da, izan ere.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. iturbe 0270 XVIII. mendean kimikaren egoera nabarra zen.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. lasarte 0095 Gorputz osoz ikusi ezin izanik ere, gorputz-puskak bista ditzakegu, edo idazkeragatik antzeman diezaiekegu (antzeman diodanean, zeragatik da; Gabeziak liburuan, adibidez, gizon baten edo batzuen gabeziak direlako liburuaren zutabe): gorputz osoz gutxitan agertzen badira ere, gorputz-pusketek gorpuzten dute gizonezko horren ausentzi-presentzia: poroak, ileak, begi nabarrak, eskuak, ahoa, arnasa, adatsa, etab.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak idazleen ii ihardunaldiak 0075 Baina, gure eskabidea ez diogu Jaurlaritzari zuzentzen, hutsune nabar hori bete dezan asmoz bakarrik.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0012 Mitxelenaren pertsonalitatea zerbait nabar eta nahasi zen.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. kortadi 0094 Bere kontsumorako estetikazko arrunkeria guztiak nahi ditu: kuadro farregarriak, nolanahiko errezelak, belaunez-belaun gurasoengandik seme-alabengana doazen etxe mokor sofistikatu eta nabarrak.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nz 0077 Buztin nabarra eta gorria dira ugarienak gure artean; konposatzaileetan duten burdinari zor diote kolore hori.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0172 Nabar, berde, zuri dira orkidea zygopetaloren kolorerik berezienak.

29. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0082 Abakondo gozoa, maiean eskeintzen digutenean, etzaigu gogoratzen, ikurdi gorri ori, itxasoan jantzi urdin-nabar bat zala.

30. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa saski-naski 1985 0042 Butzel, arro arro, eldu zan etxera, bere auntz nabarra eskutik zuala, eta bere andreari mintzo: - Begira, andretxo, zein auntz ederra dakarkizudan.

31. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0153 I SORG..- Iru aldiz egin dau miau katu nabarrak.

32. 1991> bizkaiera literatur prosa aititeren mokoa 0016 Orduan, ohe gainean narruzko poltsatxo nabar zaharkituari begira, barriro jende guzti haren begiakaz topatuko nintzala pentsatu neban.

33. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0041
Txorrotxioka bi txorikume
zuhaitzik-zuhaitz gabiltza
egun eta gau horrela doa
bion arteko bizitza.
Amodioa udaberrian
edozeinentzat baldintza,
itxura gabeko hitza,
itsas nabarreko bitsa,
txit ugertutako giltza.
Presaka doan erlazio hau
horregatik da murritza
ekiak bizkor sikatzen duen
gau freskoetako ihintza.

34. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0046
txiki
ausart
suhar
aifer
arrunt
iaio
temati
zeken
ergel
zatar
sentibera
apal
lirain
harro
koldar
maltzur
ikastun
narras
ahobero
tzarrapatan
sendo
zikoitz
argal
ospetsu
nabar
sutsu
iletsu
bitxi
zalapartatsu
geldi
alai
bihurri
baldar
estimagarri
amoltsu
kaskagorri
beitzaran
lander
zuhur
azkar
lodikote
lasai
berekoi
jator
gogaikarri
begiluze
zentzudun
jatun
aberats
kexati
serio
mesfidati
burugogor
zurbil
eskuzabal
eder
lohi
maratz
harrigarri
lagunkoi
ezkor
hutsal
kaskarin
txepel

35. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00109 Lurrazala, erreginaren pare, hosto nabarrez osaturiko soineko luze eta zabal batez jantzia da.

36. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0027 Gainera, nahiz eta busti ez, ate nabarra euri-gortina baten modukoa zen eta handik igarotzeak oso sentsazio lasaia sortarazi zidan (eskolan matematikako azterketa aprobatzean sentitzen dena baino ederragoa dudarik gabe).

37. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0088 Ia gehienetan bezala, sargoritsu zegoen, eta kutsadurak filtro nabarrez bezala erakusten zuen hiria.

38. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00132 Guztiz apain dator errege-alaba,
haren soinekoa urrez ehoa da.
Jantzi nabarrez dakarte erregenera,
neskatxak atzetik eta lagunak inguruan dituela.
R/.

39. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0064 Urruneko zeru irazekian, kolore gorri nabarrek aurpegi baten zantzua iradokitzen dute.

40. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00237 Umbral saiatzen da eta lortzen du pertsonaia horien historian dagoen transzendentzia desmitifikatzen, mitoa prosa nabarrera eraisten -eleberriaren esparru esperimentalistatik historiara modu guztiz bitxian hurbiltzen.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00040 Arroka karedun eta margatsuz osatutako hedadura ikaragarriak eta prezipitazio ugariko klimak azaltzen dute Kantabriako lurralde gehienean lehm delako lurzoru nabar eta kareduna (terra fusca) nagusitzea.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00040 Leku jakinetan dauden alubioiez osatutako lurzoruen gainean hedatzen da Erdialdeko Europako lurzoru nabarra eta erdialdeko eta hegoaldeko mendi garaien ezaugarri nagusia, berriz, rendsina hezea da, lurzoru eskeletikoak eta gris-horiskak edo harkaitz biluziak ez daudenean behintzat.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0034 Zenbait ataletan galtzada zahar baten hondakinak ikusten dira: zoruko harriek egitura latz eta malkarra damaiote galtzadari, baina aldi berean baita itxura nabar eta ikusgarria ere.

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0018 Indiako pariak bezala, espainiar, kreol, mestizo, mulato eta nabarren ondoren azken mailan egon izan dira.

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0104 Haesen eragina begibistakoa da, bai ikuspuntua goizeko argi disdiratsuaren aurrean aukeratu izanagatik, horrela zeruan eta itsasoko uretan eguzkiaren argiak egiten dituen joko aldakorrak adierazteko aukera izanik, bai okre, urdin eta berdez osaturiko sare itxiaren barruan nagusi den erabilitako kolore nabarragatik.

46. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak t. mujika 0135 Urte artatik 1956 urtera arte, zenbat ikatz jetxi ote zuen bertako nagusi Bitor Aiak, idi nabar koloreko aiekin, Billabonako ingurura?

47. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00022 Zure ile beltza, gauaren misterio guztien kolorekoa; zure begi nabarrak, eztizkoak; zure ezpainak, inoiz ezagutu ez nituenak. Zure zeozer, urdailean urduritasuna sortzen zidana, tximeletak hegan bihotzean.

47 emaitza

Datu-estatistikoak: