XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera administrazio-idazkiak sortarauak 1920 0003 d) ikasgoan idatziz oi diran gutun, lauko, bilkin-izen, txartel ta edotariko ikaspideak euskeraltzeko urgazia guziei damayeke; berebat, eleiz ta erri-agintariei ayen argitarakizunetan; baita edonori ere, izparringietan, bidetan ala gutunetan ageri oi diran saleroste-iragarrki, naiz yai-deyak, edota idatziz nabari nai luken edozertarako ere bai.

2. 1900-1939 gipuzkera liturgia meza donea 1932 0020 Eta jauskañi? Jauskañi edo sakrifizioa au da: Jainkoak daukan gauza guztien eta gure bizi ta eriotzaren jauntasuna aitortzeko, eskeintzen dana gauza aldatuaz, aitortzeko egiten dan gauza nabari edo oarkorraren eskeintza, legez jarria eta Jainkoari egiña.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0212 Igun arteko gudaketan ez-zan Mirmidon guzien artean ua baño beste gudari yayo ta nabariagorik, Pelesemearen adizkidea baizik.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a.m. garate 0047 Erlijio aundietan nabari da.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0009 Eta orretarako lanak luze laburrean neurtu ta xehetasun guziak ikusi ta nabari behar ditu.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. unzurrunzaga 0094 Dostoiewski'ren antza nabari degu lenago donostiarregan biziaren irudi beltzean.

7. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.r. etxebarria 0052 Beste gauza bat ere guztiz nabaria da txoferren artean, hau da: istripu txikiren bat jazotzen danean, gizonezkoak besteari ezartzen deutse errua gehienetan.

8. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak i. malax 0107 Zeintzuk dira, euren izakerak dituen ezbardintasunik nabarienak?.

9. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa a. gerenabarrena 0336 Eta onek zabalduko nastearren, ludiko orokarrak be, nabari banaka batzuk ezik enparau guztiak azkatasunaren aurka agiri izan yakuzan.

10. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0032 Eta gizarte-auziari buruz sakontzen dauanean, The People of the Abyss (Leizeko erria) da nabariena; auxe nunbait, astintzen ditun ideiakaitik, bere liburuetatik baztertuena: loi ta motz adierazten dauskuz Londres'ko arrai zikiñak, gai egoki billa, aste bian bizi izan zitunak.

11. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0046 Eta orain Oktavio, gauza handiak entzun: Bruto eta Kasio indarrak biltzen ari dira. Berehalaxe eman behar diogu aurre; geure elkargoa egin bezain laster, geure adiskiderik hoberenak bildu, bitartekoak prestatu eta goazen berehala kontseiluan bilera egitera nola arazo sekretuak ager daitezkeen erabakitzera eta arrisku nabariak modurik hoberenean eragotziak.

12. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak hezksaila 1984 0010 Azpimarratzekoa da euskalduntze prozesuaren aurrerakada inportantea: B eta D Ereduak ehuneko puntu bat igotzen dira, A Eredua %70,3tik %82ra pasatzen da eta X Eredua era nabarian jaisten da (%26,6tik %13ra).

13. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak hezkberegitamua 0022 Nabaria da beraz, aurrez beren bezeroak aukeratuko ez dituztenen eta Hezkuntza Bereziko dituen bitartekoen ezagutza zehatzez baliaturik, behar diren orientabideak edo egokien diren tratamenduak emango dituzten Talde Multiprofesionalen beharra.

14. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0024 Murriztapenaren moderazioa, ordea, nabariago egiten da urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoak konparatzen baldin baditugu: % -2,5 1985ean eta % -6,2 aurreko urtean.

15. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0024 Abiapuntu bezala Industri Injineruen eta Arkitektoen Kolegioek bisatutako proiektuak hartzu, eraikitako azaleren gehikuntza nabari batekin animatu zen eraikuntza industriala.

16. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0113 Larruaren eta oinetakoen sektoreak murriztu egin zuen 1984aren aldean zeraman joera negatiboa, urte horretan jasandako atzerapenaren ondoren Eraikuntzako materiala, beira eta zeramikak eta Egurra eta altzariek egin zuten bezalaxe, eta eragin nabari batekin gainera urtearen azken bihilekoan, BEZa indarrean sartzeagatik erosketak aurreratu egin zirelako.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00177 Ekuazioen azterketak duen interes nabarienetariko bat problemen soluzioa da.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. navarro 00067 Nahiz eta diferentzia honek ez dirudien garrantzizko, ondorio nabariak ditu; erleenak ilunpetan ez du balio, adibidez.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gorrak 1981 0004 Azaleko hutsik nabariena mututasuna da, gorreraren ondorio bezala datorrena.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0098 Laborantza moldeko ekonomia mota nabaria da, eta autosufizientea denez, ez du beste baliabiderik eta bere baitan mundu hertsi batetan gelditzeko joera du.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak f. rodriguez 0086 Astronomoaren oinarrizko kontzeptzio batzuek, pentsamendu egitura handiagoren elementuak bihurtu izan ziren, eta astronomiarena ez ziren elementuak garrantzia bera eta are handiagoa ukan dezakete astronomoarekiko, astronomiaren irudimenari oztopo nabariak jarriz, hain zuzen ere.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0111 Hala ere, hauen matxinada zenbaiten beldurra gauza nabaria da, erromatar laborantza tratadista delakoek beren idazlanetan erakusten duten bezala.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0080 Meagizon eta eskulanginek finantzatzeko gaitasunik eza nabaria da kapitalaren behar handiei aurpegi emateko, eta horregatik, halako monopolio egoera hartan, merkatari ekintzaileen gana jo behar kredituen bila.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0078 ATE DEKORATUA. I. mendeko tenplu baten atea: nabaria da dekorazioaren garrantzia.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0183 GAZTELU FEUDALA. Gotor-leku mota bat zen. Erdi Aroan, mendean zehar, ez zen beti berdina izan, eta tokian tokiko desberdintasunak ere nabariak dira.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak s. goñi 0103 Beren ezaugarririk nabariena informazioa ematean datza. Ez dute beste baliorik.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0185 Dakigunez, beraien arteko desberdintasunik nabariena erabilita hipotesietan datza.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0084 Orixe, Lauaxeta eta batez ere Lizardi olerkarien zantzoa eta itzala nabariegiak ziren artean eraberritzea gauza zedin.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0184 Iturriei dagokienez, Hego Ameriketako nobelagintzaren zantzuak nabari-nabariak dira Irigoienen obra honetan.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0227 Bide hau gero asko erabili zen eta gaurregungo Logikaren ezaugarri nabarienetakoa da.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0258 Hauek dira egungo gizonaren ezaugarri nabarienak: a) kritikaren zorrotza: sen horrek fedea bera eztabaidatzera darama, arrazoi zientifiko eta filosofikoaren baitan mugarik gabeko ustea ipintzera, erabateko ziurtasunak ukatzera.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0026 Errenazimentuan, beraz, berau aro historiko bezala hartuz eta, batez ere, historiaren aldetik begiratuta, zenbait puntu nabariak direla esan behar da.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0026 Nabariak dira, esaterako, orduko pentsamendu-mailako jarreren ugaritasuna eta beraren trantsizio-jitea.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0043 Klimari gagozkiola ere, alde nabariak ditu Amerikak, bere luzeagatik klima-mota guztiak agertzen bait dira hango lurraldeetan.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0073 Gauza nabaria da, ezagutzen ziren substantzia eta elementuen kopurua handituz joan ahala, hauetako bakoitzari ikur propio eta berezko bat ematea ez zela oso erabilgarria.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0048 Izakinek beherakada nabaria izan dute (%4, 5etik %2, 5ra).

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak egram i 0007 Zoritxarrez, eta lotsagarria dirudien arren, autore famatu bat baino gehiagoren izenak aipa litezke, erdaraz euskararen gainean ziotena eta omen zekitena gora behera, gai berberoriei buruz ez eze, eguneroko gauzez ere, euskaraz mintzatzeko zailtasun nabaria zutenak.

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0137 Era berean, bateratasun gertakari horiek, aditzean gertatu norabide bereko aldaketetan ere nabariak dira euskalki orotan: - aditz sintetikoek gero eta erabilera urriagoa dute euskalki guztietan.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0384 Baina apologisten ikuspegian badago huts barkaezin eta nabaria: euskara, kontenplazio objetu bihurtu dutela, eta eraso-gai diren hizkuntzak gaztelania, adibidez komunikazio tresna gisa darabiltzatela.

40. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kimika 1990 0133 Urak ez dauka zapore berezirik, baina hala ere, ur batzuk eta besteen arteko desberdintasunak nabariak dira.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0011 Nabariena burugainekoa da, baina alboetan ere egon daitezke fontanela txikiagoak.

42. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0015 Gauzakien guna baino, Hegel`en esatez, azalekoa ta agerkaria () nabariago ipintzen omen zuen.

43. 1969-1990 euskara batua ikerketak plangintza 1985 0089 Euskara idatziaren bataz bestekoaren kasuan, are nabariagoa da diferentzia hau; horrela, portzentaia orokorra %7 den artean, sail hauetan %41-%10 da.

44. 1969-1990 euskara batua ikerketak plangintza 1985 0125 Hemen herriaren eta herritarren euskararen aldeko bultzada, eta egungo jarrera sozialaren eragina nabaria dela dirudigu.

45. 1969-1990 euskara batua ikerketak plangintza 1985 0145 Bataz besteko hau lau sailetan gainditzen da; nabarienak Lurralde Antolaketa eta Garraioak saila, non %75 den erabat euskaraz aritzen dena, eta Kultura, Hezkuntza, Kirolak eta Turismoa sailean %66,7, hirutatik bik zerbait erabiltzen dute laneko gaietan lankide artean.

46. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. etxaniz 0014 Denbora eta eguraldiaren aztarnak nabariak ziren haren musuan.

47. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0066 Kea gero eta nabariagoa.

48. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0076 Belarra altua zen eta ez zen ezer ikusten. Nabari bai ordea.

49. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0101 Medinako kontearen jauregirantz, Panamako bikain eta nabarienetariko zen hartarantz, On Rafaelek gidatzen zituen herio mehatxupean.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0052 Instantean jakin nuen ideia indartsu bat jaio zitzaiola, hain nabaria zen gorputzak jaiotz hartan egindako lana.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0048 Bide batez ene nortasunaz aldakuntza nabaria gertatu zen.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0116 Bide leun eta ikusgarri hartatik, etxaditik irtenda, ibilgailu bat iragan zen abiada nabariz.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0144 Aintzinako Eptasoma A hura baino mila bider eragileagoa zaiku hau eta hartzen bagenu guregan ere aldakuntza nabari eta arin bat lortuko litzateke, eta gure ondorengoak gorenkiak bezain argiak edo eta are argiagoak ere izanen lirateke.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0190 Anaia mutiko larriak esango zuen ezer ez baitzen gogoratuko, gerizarik zegoen edo ez ere hain gutxi, baina esparru maitagarri hura sekulako gelditzen zen nabari, orduan ikusia ikusirik bezala gero eta gero ere sarritan amets egiteko.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0087 Elurretan oinatzak nabariegiak utzi ditugu hor goian, eta baliteke hurrena atertzea ere, (...).

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0044 Baina gauza bat zen nabaria: inola ere ezin zinen hari lotuegi bizi, ito egiten zintuen eta arnasa behar zenuen.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak habe 0010 Bigarren gerra mundialaren ondoren, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan gertatu den aldaketarik nabariena komunikazio-joeren indartzearena izan da.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. sierra 0169 Talde bakoitzaren batezbestekoak ikusiz, eta erreferentziatzat erakuskari osoaren batezbestekoa (9'65) harturik, Erdara taldearen puntuazioaren beherapena nabaria da (8'88).

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sarriegi 0246 Lan errepikatuak badira bestalde, errazagoa da antzematea, langilea berea ez den erritmo naturalean noiz ari ez den, zeren eta kasu horretan, zaila bait da zikloetako denborak erregulatzea, hots, segidako zikloetan aldaketa nabariak ematen dira.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0313 Ikaraz dardar, beldurra ezurretaraino, alguazila noiz isildu eta joango zen ez ikusirik, bere biziko une txarrenatakoa igaro zuela nabari zegoen.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0911 Hori dena, oraindik, nabariagoa izanen da pinturaren eremuan.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak atalase maila 0047 Gauza nabaria da ikasleek askoz gehiago jakin behar dutela ulertzen hitzegiten baino.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0145 Eraberritze honen ezaugarririk nabariena, erabat moderno ager mina da nere ustez.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0151 Nobela dugu, nik uste, gizarte modernoaren mitologiaren formarik nabarien eta garrantzitsuenetakoa.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak egoeraren definizioa 0144 Euskararen sustapena diru-xahuketa nabari bat da, erreakzionarismo kultural edo erromantizismo sasiabertzale bat den bezalaxe.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak egoeraren definizioa 0175 Eta definizio eta jarreretako desakordio hauen emaitz bezala, gipuzkoarrek, bizkaitarrek eta arabarrek epe luzerako estrategia euskaltzale bati izendatzen dizkioten helburuetan diferentzia nabariak daude.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0954 Zerrendaren mugak Zerrenda honen mugak nabariak direnez gero, ezin daiteke erabatekotzat har.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0976 Beraz, nabaria da gaiari dagokionez, azken urteotan gertatu den aldakuntza.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0976 XX mendearen haseran, berriz, purismoaren eraginez burututako itzulpenek eten nabaria suposatzen dute, oro har, aurreko usadioarekiko.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. zalbide 0204 Sail honen ezaugarririk nabarienak ondoko biok dateke: a) horrela sorturiko eraikuntzaren gunea ez da, menpekotasunezko izen-konposizioan bezala, bigarren osagaia, lehenengoa baizik: ardizakurra zalantza-izpirik gabe zakurra (eta ez ardia) den artean, zerrama zerria da batez ere; baina b) zerria izateaz gainera, ama ere bada: bigarren osagaia, kasu hauetan, oinarriko esaldi-eskeman lehen osagai horren atributu gisa diharduen substantibo bat da, azalgaineratzean adjektibo baten gisan substantibo ondoko lekugunera bildua dagoena.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. arejita 0500 Gizartetxo honen adierazgarririk nabariena lagunen aldra edo taldetxoa da, koskortzen diren arte iraungo duena.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak idazleen ii ihardunaldiak 0075 Eta guzti horrek garrantzi haundiagoa hartzen du, euskal literaturak beste bultzada nabaria izan dezakeen une hauetan.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lan kide aurrezkia 1977 0052 Euskal Herriko heziera egiturak aldaketa nabariak jasan beharko dituzte, eta Ikastegi ezestatalak egoera berrirako prestatu beharko dira, beren Ikastegi pribatu irudia aldatuz, gestio herritarrezko Ikastegi publiko bihur daitezen.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0007 Ifaramerikar kulturaren ezaugarri nabarienetakoa dago hor: indibiduo eta gizarte mailako hezketari ematen dion garrantzi eta balorea.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak akmanifestua 1980 0053 Egyptoko pyramideak, Erromatar akueduktuak, kathedrale gothikoak ez besteko mirariak kreatu ditu, eta inbasioak eta gurutzadak ez bezalako espedizio oso nabarietan ari izan da.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak akmanifestua 1980 0065 Burjesen arteko gero eta konkurrentzia handiagoaren, eta beronetatik ateratzen diren merkatal krisisaldien, ondoriotzat, alokairuak gero eta kilikoloagorik daude; makineriaren etengabeko hobeagotasunak langilearen egoera gero eta larriago egiten du; langilearen eta burjesearen arteko elkarjotzeek gero eta klase bien arteko jotzeen izaera nabariago bat hartzen dute.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. iztueta 0027 Azterketaren ondorio nabarienak: a) 1. arloan kokatu diren herriak maila ekonomiko eta maila kulturala mediatikan gora dute.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. fernandez 0161 Bi aldagairen arteko korrelazioa, besteak kontutan izan gabe, korrelazio totala deitzen da, baina, korrelazio honek ez du zentzu handirik aldagai horietatik bat menpekotzat kontsideratzen ez bada, eta bestea, menpeko edo dependente horretan eraginik nabariena duten bakarretako bat ez bada.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0049 b- Desarroilabidean aurkitzen diren herrietan, portzentaiaren beherakada nabari bat gertatzen bide da, 20tik beherako mailetan jartzen delarik.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0106 Urte hartan irabazi zuen poemak, Arrese-Beitiaren Ama Euskeraren azken agurrak, aro berri honen ezagugarri nabarienetako bat izango dena azaltzen du: euskaldungoari buruzko kezka eta ardura bizi bat.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskegoeraipar 0026 Honen eragina nabaria izan da Baionako portuan eta tailer txikietan.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0127 Labur esateko: bizitza lehen planuan ageri da, ospe egarria legezko du gizonak, giza baloreak nabari jartzen dira.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0096 Pelbi-ardatzaren eta sorbalda-ardatzaren artean halako bihurritze nabari bat ageri da, zeren lerratze-posturari dagokionez bizkarrak jaurtiketa-direkzioa hartu bait du.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0246 Itsaso tropikaletako termoklina iraunkorra, nahikoa sakona eta oso nabaria izaten da.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0246 Gure kostaldean, udan 12-15 metroko sakoneran termoklina nabari bat aurkitzen da eta udazkeneko ekaitzekin batera beheko eta goiko urak nahasten dira termoklina desagertuz.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0152 Izan ere, desberdintasun nabariak direla eta (nerbio-sistema mailan, garapen mailan etab.), maiz asko metazootatik aparte sailkatu ohi dira, parazoa taldean alegia.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0271 Egitez, nabaria da, hainbeste bizimodu desberdinetara moldatu direna, gorputzaren eredu bakuna aldatu barik, zeina, menbroen galeraz, elongazioaz eta zalutasunaz bereizten bait da.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0105 d) ezberdintasun nabariak sortu zituen Mediterraneo hurbileko herrialdeen arteko merkatuan.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. urkizu 0148 Hauetarik, batzuek mimorako joera nabaria dute, hitzezko antzerkirako baino, dena den, esan dezakegu gero eta biziago ikusten dela antzerti mundua, eskolan batez ere bere eragin handia hartzen ari delarik.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0137 Gauza nabaria da zenbaiterainoko kontuarekin eginak dauden janzkien tolesturak.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0199 Egia da Euskal Herrian badirela hau baino oin eta egitura nabariagoko erretaulak.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0076 Frantses impresionisten, eta artistik joera berdina jarraitzen zutenen eragina nabaria zaio.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. kapanaga 0031 Hiru zentzuetan hirukoiztasun nabari bat dugularik, ezinbestezkoa dugu kidetasunezko multsoak atontzea eta adierazpen egoki bat eman dagiguken arrazoia billatzea.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0109 B. Merkantziagintzá presiditzen duten legeek gero eta efikazia handiago eta inportantzia nabariago bat dute.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0187 Nabari bihurtzen da hemen mistizismoaren muga: gizona nolakoa den eta nola dagoen azken funtsezkotik aldendua ahaztu egiten zaio mistizismoari.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0068 Aro Modernuaren ezagugarri nabarienak J. M. Torrealdayk primeran azaldu dizkigu Iraultzaz, Jakin 1973, liburuan.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak programazioa 1984 0063 Hutsune nabari batzu aipa genitzake: galdegaia (hasieratik zaindu behar litzateke euskarazko klaseetan) eta atzizkiak.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0115 Gaitasun komunikatiboaren garapenari buruzko ezaugarririk nabarienetako bat (hain nabaria da, ezen oso erraz ahaztu bait daiteke), ikaslearen barneko prozesuen bidez gertatzen dela da.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. onaindia 0019 Nabari jarri zuen, hemen Errepublika burjesa eta klase baten despotismo mugagabea besteen gainean, gauza bera zela.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azterketa semiologikoa 0104 Idazlearen presentzia hori nobela osoan zehar konstantea bada ere, nabariago egiten da XI. kapituloan, Gaur eta ni zatian.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0137 Axaletik doanean, urrunetik ageri hegatz nabarienak.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oñatilib 1982 0011 Azaleko materialearen gainean jaso izan da normalki, zanga txiki bat irekiaz; segurantzarik eza nabaria zenean (ibarretan eta zingiretan), pagagerriak ezartzen ziren oinarritzat.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ekurtek 1984 0056 Martxoaren 8an. Gasteiz, Donostia eta Bilbon (azken honetan batik bat) AEKren protesta nabaria izan zen kaletan.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ekurtek 1984 0112 Azkenik, puntu beltzen artean, prentsan euskara nagusitu dadin normatiba baten falta nabariegia aipatuko genuke instituzio publikoen aldetik.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0217 - Talde handitan, irudi bidez eta errealitatea erabiliz, berrikusi aurrez ikasitako kontzeptuak, zuzena, angelua, zuzenerdia, irudi geometrikoak, lerro nabariak, etabar....

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. lekuona 0025 Bapatekotasunaren alderdi hau nabarienik bertsolaritzaren alorrean agertzen da.

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. lekuona 0124 Eta hizlari baten gorputz-expresaera han du berekin, alderdi honek ere entzulegoan bere eragin nabaria duelarik.

108. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1989 0121 Ordenagailuak agertzean Hardware zein Softwarea Estatistikan lan egiteko moduak bestelako bihurtu direla gauza nabaria da.

109. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak eskola-porrota 0065 Azpimarratu beharreko beste alderdia, zera da: Erdiko Zikloaren eta 2. etapako 1. irakasmailaren arteko porrotaren igoera nabaria; izan ere, eskolatze-urte batean %10 baino gehiago hazten da tasa.

110. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0035 Eskema hain sinple hau oso sartua dago herriaren baitan, eta guztiz nabaria Estatuaren funtzionari eta zuzendariengan, batez ere politikari eta irakasleen jarreretan.

111. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0041 Iraultzaren zuzendarien artean izandako liskar eta garbiketetan ere, traizioaren presentzia guztiz nabaria da; imajinario ideologiko hau herri ezfrantsesen kasuan bizi-bizia izango da.

112. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak bibalbio 0105 Beraz, portaera-eraniztasun nabaria dagoela esan daiteke.

113. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak bibalbio 0111 Baldintza hauetan efektua nabariagoa izango da, animaliek urtaroari dagokiona baino tenperatura altuagoak pairatzen badituzte.

114. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0010 Are gehiago, borroka antiinperialista daramaten leku askotan nabaria da sobietarren eta lagunen presentzia (Kubaz ari naiz bereziki): Hegoaldeko Afrika eta Nikaragua ditugu adibideak, besteak beste.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. ortiz de urbina 0335 Ikerketa honetan zehar ordenari buruzko hasierako intuiziotik aldegite nabaria gertatu da, beste erizpideak garatu ahala.

116. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. ortiz de urbina 0335 Joera hau nabaria da CTAko bi artikulutan batez ere: .

117. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. gametxo 0146 Arrazoiaren ezina erabatekoa eta absolutua ez dela nabari dago.

118. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. altonaga 0393 Gorputz oboidea, dortsobentralki zapaldua dute eta oin zabal eta narrastailedunak eta buru nabaririk gabekoak dira. e. Polyplacophora; f. Polyplacophora; i. Polyplacophora.

119. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.e. laboa 0089 Azalpen honen ondorioz ezberdintasun nabari zenbait ikusten da Popper eta Lakathosen teoriaren artean: a) Lakathosen kritikak ez du teoria Popper-ek uste duen bezain azkar deusezten.

120. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. olazabal 0005 Esan dugun bezala, beti izan dira lan-istripuak, baina gorakada nabaria jo zuten orain dela 150 urte, teknika berriak, eta haiekin batera produkzio mekanizatua, lantokietan sartu zirenean.

121. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ubillos, juan antonio: christau doctriñ berri-ecarlea, v-xxiv 0019 Ubillosek berak liburuaren azken orrialdean bildu zituenak baino gehixeago direla, hori bai, hori gauza nabaria da; hauek zein diren eta zein ez erabakitzen, haatik, ez hain erraza.

122. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak argitaraldi berrian 0018 Nabarienak azpimarra ditzagun: - Bertsolerro berak sartu, baina beste konbinaketa batzuk eginez.

123. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0059 Hernani-ko demografiak hazkunde nabaria jasan du mende honetan, industrializazioa dela-eta.

124. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0059 Beraz, kalean, gizartean eta kaxoartean euskararen aurkako desoreka nabaria da.

125. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0155 Hazkunde demografikoak, hirigune nagusi bezala, gorakada nabaria mende honen zehar.

126. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0059 Azken hamarkadan, ordea, etorkinen itzulbira nabaria da.

127. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0059 Pedro Irizar-ek 1.971 urtean eginiko inkestan 11.854 bizilagunetatik ez ziren euskaldun 2.200 baino; 1.981 urtean Eusko Jaurlaritzak eginikoan, berriz, euskaldungoaren gorakada nabaria zen, ia bost milakoa zelarik, bainan 2.271 alfabetatu gabeko kontzeptu ilunpean sartzen ziren gehienak.

128. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0033 Horregatik, gure batasun-eza nabaria da, batez ere, s, z, ts, tz gisako fonemen kasuan.

129. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0088 Gabrielli eta Merulo-ren eragina nabaria da italiar oinarrizko ziren bere imitazio, gutxitze eta gehitzetan, kontrapuntu bikoitz, kontrasubjektu eta abarretan.

130. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. lasarte 0009 Zailtasun hori nabaria da, adibidez, informatiboak entzuten dituenean.

131. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. lasarte 0009 Orokorki, gutxi irakurtzen du, erdaraz baino askoz gutxiago euskaraz, eta euskaraz irakurtzeko zailtasun nabariak ditu.

132. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0313 Begi bistakoa denez, mesodermoak ahalmen ebolutibo nabaria bilakatu du.

133. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0077 Hosto iraunkorrak ditu, eta loreak ez dira oso nabariak.

134. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0012 Hala ere desberdintasun nabariak daude kontzeptuan, arkitekturaren egituran eta formen izpirituan, eta nahiko erraz ikusten dira zeintzuk dauden erromanikoaren barruan eta zeintzuk gotikoaren barruan.

135. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak v. huici 0341 Zentzu honetan, giza-mugikortasuna nahiko nabaria izan zen, eta ordurarte ondasunetatik urrun zeuden batzuei gora egiteko aukerak eman zizkion.

136. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Azkenik, Arabako Errioxa eta Erribeherak, urteko 400 mm. ko bataz besteko balorerekin, oso nabaria den sasoi lehorra erakusten dute (zenbat eta ekialderago, orduan eta gehiago), Ebroko kubetan dauden herriek duten antzekoa.

137. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Barrukaldeko tenperaturak aldez-aldekoagoak dira: mendialdeko zonaldeak, dituzten tenperatura baxuez ezaugarritzen dira, Nafarroako Pirineoetan askoz ere nabariago den ekintza (urteko bataz besteko tenperaturak 8 gradu zentigradu baino beheragokoak).

138. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0037 CUBOZOA KLASEA Hasieran Scyphozoa taldearen barruan zegoen sarturik klase hau, baina hauekin desberdintzen dituzten ezaugarri nabarien ondorioz, egun klase bezala kontsideratzen dira.

139. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0372 Espora-jalkin beltza kolorekoa dute, aurreko generoek lez, bainan bere ezaugarri nabariena, heltzean urtzen direla da, urtsuak beraz, tinta beltza kolorez bihurtzen dela, esporen kolorapenaren ondorioa.

140. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0430 Azala leunki zimurtu eta hezea, laranja kolore eta zetrukide xingol ilunagoak dituela, sakabanatutako berde koloreko orbanak aurkeztuz, zahar aleetan nabariagoak direla.

141. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0466 Barruko bildukina edo endoperidioak burua eratzen du, zuri zikin edo krema kolorekoa da, puntako-poro batetik edo borobil-peristoma delakotik irekitzen da, erregular eta irtena, gehienetan marroi kolorez tindaturik eta buruaren errestotik nabaria izan.

142. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0466 Marroi koloreko adarturiko harizpiek kapilizioa osatzen dute, orma txit lodikoak, puztu eta nabariko septo dituztela, zkoak.

143. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1988 0093 Froga nabariena aurkezleena da.

144. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0082 Ez dirudi dentsitate horiekin kutsadura nabaririk sortuko zutenik.

145. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0091 - Azken zuzenketa hau egin ondoren nabaria agertzen da alde lehor eta hezearen arteko desberdintasuna.

146. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0011 Harrobi hauetako asko ustiatzen hasi ondoren bertan behera utzi zituzten, eta orain beren orbaien nabaria utzi dute gure mendietako mazeletan.

147. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0111 Sistemaren funtzionamenduan, txanda-herriak protagonismo nabaria bereganatzen du: Diputazioko lau kide bertako biztanleak dira, normalean, bertako nabarmenen artean hautatuak.

148. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f.m. ugarte 0027 XVIII. mendean zehar, frantsesen nagusitasuna nabaria da, bai NOLIN bezalako egile komertzialekin bai muga eta inguruetako mapak egiten dituzten injiniari militarrekin.

149. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bitez 0118 Ohiturismoaren zama nabaria da Guiard-en obran, eta González de Durana-k haren arraza lehenereduak ortodoxia abertzaleari mugatzen ahalegin guztiak egiten baditu ere, pintoreak Sabino Aranarekin izan zituen harremanak azaltzen dituzten bere liburuaren orrialdeek berek laguntzen digute ulertzen zergatik zuen horren gogoko bere herriko tipo etnikoa eta betiko ohiturak irudiztatzea.

150. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0001 Zailtasun hauetako nabarienak aipatuko ditugu agerbidetzat.

151. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0097 Irudian nabaria egiten denez, denboraren eskala ez da uniformea.

152. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0112 Bereiztasun hau askoz ere nabariagoa egiten da izarra piztu ondorengo eboluzioan.

153. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0102 Euskal Autonomi Elkartearen Kontzertuan ere eragipen nabaria izan zuen: Eusko Jaurlaritzak BEZen negoziazioa arrakasta handi bezala azaldu bazuen ere, euskal Administrazioaren kudeatze-ahalmena eta Kupoaren mozkina gutxitu egin ziren.

154. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0174 Hostoak 1,5-7 x 0,5-3 cm bitartekoak, aobatuak edo eliptikoak, eseriak, erdi-besarkatzaileak, launak, ertzean osoak, ile izarkarazko tomentu zuriskaz estaliak; dauzkate 3 nerbio nagusi eta nerbiazio erretikulatua, bereziki nabaria azpialdean.

155. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0017 Kopernik-en sistema astronomoen buruan sartzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka; Unibertsoaren ikuspegi geozentrikoak akats asko zituela nabaria bait zen jadanik garai hartan.

156. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0077 Zenbait izarrek, Antares-ek esaterako, kolore gorrixka nabaria du; beste batzuk, Vega adibidez, garbi-garbi urdinxkak dira.

157. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m.m. zubiaga 0229 (...): Elizaren kondaira eta bizitzan, Jesukristoren Amak ezartzen duan ama-maitasunaren berebiziko ezaugarri bizi, garai ta nabaria, bakantasunezko adierazpen berdingabe ontantxe noski: geure, geuron, eta gure gorabera guztietan, gugandik gertu, urbil, izatean.

158. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. bergaretxe 0181 Bestaldetik, berorrek dakarkin Paulo Donearen aginteak emakume ezkonduak dauzka elburu, eta auek denak betetzen dute, aipaturiko errian, esandako agindu edo aolkua, bada guztiak eraman oi dituzte estaliak kaskoak euren burukoekin, nabaria danez.

159. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0010 Literatura guztietan, kontixu, gauzak arin ta errez adierazteko eran idatzi ta nabari jarri dituztenak, ez ote dira idazleetan eredu-maixu?.

160. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1990 0011 Espaloiak bidearekiko irtengunerik gabe egin ahal izango dira, baina oinezkoentzako eta ibilgailuentzako domeinuen arteko bereizketa nabaria izan dadin moduan definiturik egon beharko dute.

161. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. campos 0001 Duda txikienarik ere ez dut egiten gaur ikastoletatik irteten zaretenak euskeraren militanteak bihurtzen bazarete, oso denbora gutxian gure kaleak gure lan lekuak, gure gizarte osoak aldaketa nabaria egingo duela.

162. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak antzerkiaren bultzatzaile eibar aldean 0001 Antzerki Ihardunaldiak izan dituzten azken bi edizioetan arrakasta nabaria lortu izan da, gero eta jende gehiago hurbiltzen delarik teatroa ikustera.

163. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak antzerkiaren bultzatzaile eibar aldean 0001 Ihardunaldiek, gainera, presentzia internazional nabaria ere izan dute.

164. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Langileen artean ere bikoiztasuna nabaria da, sindikatu boteretsu eta sendoen pean dagoen langilegoa alde batetik, segitu zuen eta sindikatu txiki eta ahulen pean dagoena bestalde.

165. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Hezkuntz soziologikoan baieztapen onartua da gizarte baldintzek norberaren nortasunean garrantzi nabaria dutela, eta zentzu honetan esan behar da Orixek istoria nekazal gizarterik gordinenean, Larrauneko aranean, kokatu zuela, eta hango bizimoduaren arabera itxuratua geratu zela.

166. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egunk 1990 0001 Adibidez Katalunian bertan nabariak dira une honetan bertan dauden desorekak Barcelona eta beste herrialdeen artean.

167. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Kontxako barandillan ere jendea nabaria zen hamabietatik ordu bietara bitartean eta Egian goizeko 10etatik ari zen jendea poliziarengandik begiratzeko barrikadak jarriz.

168. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Artzainek bere kabalak menditik jetxi dituzte han ere panorama lehorra bait da eta hori guzti hori esnearen produkzioan isladatu egin da, beherapen nabari batez.

169. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak t. erkizia 0001 Nabari eta agirian dugu.

170. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak t. erkizia 0001 Eskola Nazionalataz mintzatzen garenean, batzuen ez sinisgarritasun nabaria izaten da.

171. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Xabier Mendigurenek, zenbait lanen itzultzailea, antzeslarien hizkuntza maila ezean jartzen zuen akatsik nabariena.

172. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. arozena 0001 Picasso abizena aipatze utsak alakoxe itzal nabaria sor oi dunez, ez da arritzeko 15 egunetan 42.000 ikusleren emana izan dala jakitea.

173. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. arozena 0001 Oietako bakoitzaren iritzia jakin ba'geneza...! Neroni ere bospasei aldiz joan nintzaion, omenez ezezik len ez ikusiren bat agertzen ote zitzaidan eta... bai, ezpairik gabe, urdin naiz larrosa aroan edo-ta beste ainbeste ekiñetan mamitutako zenbait lanen bitartez irabazitako ospe nabaria ez da utsaren truke lortua noski.

174. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. arozena 0001 Dana-dala, Picasso izena erti-mail goienetara igoa dala agiri-agirian dagoenez, bere nortasun nabaria uka-eziña zaigu.

175. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. mendiguren b. 0002 Eta Palestinako Intifadan ere adin txikikoen presentzia nabaria da burrukan, sarritan eszena erdiragarrien biktima izaki.

176. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. arrieta 0001 Behar bada liburu honetan aurrekoetan baino nabariago da jokaera hau.

177. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. arrieta 0001 A.- Zer dela eta da joera hau hain nabaria? J.A.A.- Gure ziklo poetikoetan zenbait autore zahar oso azkar hilobiratu ote ditugun susmoa dut, eta ni Lizardiano peto petoa naizenez, Lizardiren berrirakurketa bat, birkokaketa bat burutu dut.

178. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. arrieta 0002 Zuk aipatu duzunari dagokionez, bi hizkuntza mota horien arteko nahasketa, segun eta zein den erreferentzia, are nabariago da, askotan XVI. mendeko bizkaiera zaharra gaur egungo edozein poetak erabiltzen duen hizkuntzarekin nahasirik azaltzen bait da.

179. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. arrieta 0002 A.- Konposaketa teknikei dagokienez, ugaritasuna da nabariena: hitz-jokoak, bertso libreak, prosa, tipograria desberdinak, collageak....

180. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0001 Haurren urduritasuna bezperatik nabaria zen.

181. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Alde batetik, borrokaren zergatia gogoratzea komenigarria izango litzateke, hau da, ikasleok ditugun eskakizunak gogoratzea; dakigunez gaur egunean eta irakaskuntza honetan ez ditugu askatasun demokratikoak, hau nabaria izanez bai kontseilu eskolarretan eta bai greba eta asanblada eskubide ezan.

182. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Eta orokorrean irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntza nabaria beharrezkoa litzateke, bereziki lanbide heziketan.

183. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0002 Lehen bezala orain ere eta sekula baino nabariago, egia esan ezin daiteke gaur normaltasunean bizi galizieraz, katalanez eta euskaraz.

184. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0002 Autobuseko nesken eritziz, gure aurpegietan nabaria zen astinalditxoaren aztarna.

185. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0001 - Ain zuzen ere, EZIKO`ren kezkarik nabariena auxe izan da: txanda bakoitzeko arduradunak eta begiraleak bear bezela aukeratu eta gertutzea.

186. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Garai horretan nabariagoa zen alboko estatuan ematen ziren mobilizazioen eragina eta greba oso erraz atera zuten konbokatzaileek.

187. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Elurtearen erdian arrakasta nabaria ezagutu zuen konbokatoriak, herri askotan manifestazioak ospatzen ziren bitartean.

188. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Nolanahi ere, akats haundi eta nabari bat gordetzen dute bere baitan: plantilaren murriztasuna; izan ere, sei gizon hauek ezik, eta Crespo-ren betidaniko laguntza baliotsua salbu, inor gutxik du kategoririk titular gisa jokatzeko.

189. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Haatik, pertsonalen izua heuren gainean egoten da ia partidu guztietan, batipat pivotengan, errefortzuren falta zeharo nabaria baita.

190. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. portugal 0001 Alde horretatik biak, elaberria eta filmea hain zuzen, ezagutzen ditugunontzat, desberdintasunak nabariak dira.

191. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. portugal 0001 Bestalde, esan dezakegu filmean ez dugula artistaren aztarnarik ikusi, estilo eza nabaria dela, alegia.

192. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Hantxe museoaren harrizko masa iluna beste eraikuntza guztien artean nabari.

193. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lankide 1989 0001 Askotan, oinarrizko adierazpenetan eta egituran nabariak dira desberdintasunak.

194. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euskadi obrera 1977 0001 Kasik neologismo guztiekin zehaztasunik eza nabari baten aurrean aurkitzen gara euskaldunok, batez ere idazterakoan, eskribitzerakoan.

195. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euskadi obrera 1977 0001 Euskal gobernu baten desioa nabari geratu zen 200.000 eztarriren oihuetan.

196. 1991> bizkaiera antzerkia lortuko ote 0273 Eta orduan, galtzeko arriskuan dagozan espezieak babestea naturari lan nabaria egitea da.

197. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0084 Zelan edo halan, horrek, XVIII. gizaldi amaieran nabari-nabari egin zan eraikuntzarako egur eskasia ekarri eban.

198. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0106 Nabaria da, ezagunagaitik, hainbat herri dirala Colonen jatorria euren herria dala esaten dabenak.

199. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. ibarra 0142 Hemen eleizearen eragina nabaria da eta gainera ume-kantu honek dotrinea irakasteko be balioko dau.

200. 1991> euskara batua ikasliburuak m.j. eceizabarrena 00236 - Kasu sintagmak juntatzeko joera nabaria ageri da sintagmok singularrekoak direnean:

201. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00119 Balorazio-ikuspegi honetan gure heziketa-sistemak erantzukizun handia du, nabaria denez. Urtetan eta mendetan, Antzinate klasikoa ez ezagutzea kultur faltaren seinaletzat hartua izan da. Ez dugu esango klasikoak ezagutzea kaltegarria denik, jakina, baina beste kulturekiko ikuspegi desberdina eduki behar da.

202. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00366 Gargallok hasitako lanaren jarraitzailea Julio González (1876-1942) izan zen; beste urrats bat eman zuen eta hasieran kubismoaren eta espresionismoaren eragina nabaria baldin bada bere lanean, beranduago eskultura abstraktua landuko du eta bereak izango dira eskultura-mota honen lehenengo adibideak.

203. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00366 Beste eskultore garrantzitsu bat Alberto Giacometti (1901-1966) italiarra izan zen; eskultura afrikarraren eragina nabaria da bere lanean, batez ere hasierako lanetan. Bere lanen gai nagusia giza irudia izan zen eta honek gaur egungo gizarteari sentitzen dituen angustia eta beldurra irudikatu zituen.

204. 1991> euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 00132 Orain, aurreko biak nahastuko dituen hirugarren galdera bat planteatuko dugu. Arnasketa-arazo nabariak dituen pertsona batekin topo egin dut. Bilbotarra izateko probabilitatea zenbatekoa da?

205. 1991> euskara batua ikasliburuak estratega game 00023 Kontsumo-ondasunetako sektoreetan maiz gertatzen den bezala, prezio-aldaketen aurrean bezeroek laister erantzuten dute, une bateko marketineko gastuek hainbat hiruhilekotan irauten dute eta I+Gko gastuek, beranduago izan arren, ondorio nabariak eta iraunkorragoak sortzen dituzte.

206. 1991> euskara batua ikasliburuak estratega game 00063 Zein dira? Administrazio-gastuak, amortizazioak, beste zenbait gastuen kontusaila, mantenimendu-gastuak, komertzialak eta I+Gkoak (periodo honetan hiru kontzeptu hauetan inbertsiorik ez egitea erabaki ez baduzu behintzat Hori bai erabaki honen ondorioak nabariak izango lirateke hurrengo periodotik aurrera).

207. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00148 Sarasolaren hitzak berriz ere hartuz Gerraondoak dakarren industriatze prozesuaren hedadura nabariaren ondorioz, euskaldunak masiboki doaz giro nekazaritik hiritarrera iraganez: 1970 urterako, euskaldunen artean %35'5ak soilik dirau baserrian... Hiritartze prozesu honek, eta berarekin batera eman den irakaskuntzaren demokratizazioak, euskal literatura moderno batek behar zuen irakurlego hiritar eta kultura sortzen du.

208. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0013 Berezitasuna ahulagoa da, itxura batean... huelga egitea ez baita hain berezia; baina ospitalean eginiko lan uzteak badu bere interesgune nabaria, gaixoengan eragin litzakeen ondorioengatik, jakina.

209. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0031 Edonola ere, ezin uka daiteke Sixtok energia guztiak Erromako hiriaren defentsan eta berreraiketan biltzeko hartu zuen erabakiak emaitza nabariak izan zituela.

210. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0005 Hau horrela izanik ere, bi gai hauen arteko desberdintasunak oso nabariak dira.

211. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0005 Solido zurrunaren mekanikan, solido desberdinetan aplikaturiko indarrek eragiten dituzten deformazio txikiek ez dute aldaketa nabaririk sortzen, eta beraz, kalkulu estatiko edo dinamikoa egiteko ez dira kontuan izaten.

212. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0009 Europan zehar herri hizkuntzen aldeko korronteak nabariak ziren, latina ordezkatuz idatzizko zereginetan nagusitzen ari zirelarik.

213. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika/3 0132 Eta azkenik, gizartean gero eta nabariagoa den kutsaduraren aurkako eta naturaren kontserbazioaren aldeko jarrera (errekuntza motoreek oso kutsakorrak bait dira).

214. 1991> euskara batua ikasliburuak i. eguren 0040 Hor dago idazmakina eta ordenadorearen arteko alde nabariena: ordenadorean, sakatzen ditugun teklak zuzenean ordenadorearen memoriara doaz eta hor mantentzen dira, letrak inprimatu gabe, guk inprimatzeko agindua eman arte.

215. 1991> euskara batua ikasliburuak i. eguren 0051 Menu Nagusian, aukera bat besteak baino nabariago dagoela ikusten da eta kurtsoreak erabilita nabarmendutako aukeraz aldatu egiten da; [Intro] tekla sakatzen denean, momentu horretan nabarmenduta dagoen aukera hartzen du ordenadoreak agindu gisa, eta aukera horri dagozkion ekintzak egingo ditu.

216. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Kino, bere indarraz eta gaztetasunaz harro, bi minutu baino gehiago urpean irauteko gauza izaten zen esfortzu nabaririk gabe, eta denbora hau moluskorik handienak aukeratzen joaten zitzaion.

217. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0018 Hiztegian eta joskeran nabariak diren latinismoak barne, lan handia eta ona burutu zuen.

218. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0127 Iazko Gizarte Zientziak arloko Hau munduaren ederra izeneko unitatean aztertutakoak ez badituzu ahaztu, gogoan izango duzu gure planetako kanpoaldean, azalean, uraren zikloarekin erlazionaturik dauden zenbait fenomeno nabari gertatzen direla.

219. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/6 0052 Pertsona bat prostituzioa praktikatzera bultzatzen duten arrazoiak ematerakoan, ziurtasunik ez badago ere, hauek aipatu ohi dira: zorionik gabeko familia batean bizi izana, diru-premia larriak, haurtzaroan edo adoleszentzian bizi izandako esperientzia traumatiko bat, heldutasun-falta nabaria, eta abar.

220. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0017 Bai, nabaria da!

221. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0070 Gizon-emakumeen bizimodua, etxebizitzak ikusiz ere igarri daiteke.^M
Etxe modernoetatik txabola kaskarretara dagoen aldea nabaria da.^M
Batzuetan argindarra, berogailua, iturriko ura, garbitasuna eta erosotasun ugari izango dira, besteetan ez dago bizitzeko adinako baldintzarik
.

222. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika pr. 1995 0169 Maiztasun handietan, berriz, kablea edo osziloskopioaren sarrerako kapazitatea, zirkuiturako karga handiegiak suerta daitezke,1kHz kasurako: 1/wC = 1/(2p x 10ampsup6; x 30 x 10ampsup-12;) = 10ampsup6; / 200 = 5 x 10ampsup3;O =ampgt; Z = 5kO, eta oraindik inpedantzia txikiagoa, kableek kapazitate nabaria badute (kablearen kapazitatea 100 pF-takoa bada) inpedantzia 1kO baino txikiago bilaka daiteke.

223. 1991> euskara batua ikasliburuak denok senide 00094 Nabariena GKEen egitasmoa ordaintzeko Gasteizko udalak jartzen duen urteko aurrekontuaren %1a.

224. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00135 Gaztearen urduritasuna nabaria da egoera konprometituaren aurrean.

225. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00096 Ez zen gauza arrunta etxe hura han ikustea, kontraste nabaria eginez inguruetako besteekin, zeinak, jende ezjakinak burututako basakeria batzuk salbu, Mariñas eskualdeko baserri-egituren tankera tipikoari zegozkion.

226. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura portuko bakardadea 0061 Portuaren amaierara hurbilduz nindoan heinean itsasoaren zakartasuna nabariagoa zen, olatuak arkaitzetan apurtzen.

227. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura portuko bakardadea 0062 Agian neure irudimena izango zen, baina une hartan ilargiaren dizdira nabariagoa egin zela iruditu zitzaidan, ilunabar hartan argi izpi bat oso garbi bereizi bait zitekeen.

228. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0072 Euria nabaria zen.

229. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0055 E-ren sarritasuna hain da nabarmena, zaila izan bait daiteke nolabaiteko luzera duen esaldirik bilatzea letra horrek nagusitasun nabaria ez duenik.

230. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00040 Horretarako, beste lagun batzuekin elkartu eta gaixoetxea eraiki zuen. Otoitzean eta penitentzian, eta Eukaristiaren eta Jaunaren nekaldiaren maitasunean nabari agertuko da beti.

231. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0548 24 Zenbaiten hutsegiteak auzitara baino lehen nabariak izaten dira; beste batzuenak, ordea, ondoren bakarrik azaltzen dira.

232. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0548 25 Gauza bera gertatzen da egintza onekin ere: batzuk nabariak dira, baina hala ez direnak ere ezin izango dira luzaroan ezkutuan gelditu.

233. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00060 Edozein gauza egiteko prest sentitzen zen gizona, eta txulokeria puntua ere nabaria zen bere jarreran, taldeko kideen ondoan ibiltzerakoan.

234. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00096 Zerbait atsegin esaten ahalegintzen zarenean, hain da nabaria ahalegina.

235. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0150 Nabaria zen tentsioa gorabehera, ez da lapikoa gainezkatu azken hizlariak eliza eta apaizak hizpide hartu dituen arte.

236. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0139 Andreiren aztoramena nabaria zen: bat-batean, hala hizketan nola barre algaraka hasten zen, eta segituan, solasaldia tupustean etenik, txistu egiteari ekiten zion.

237. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0259 Hori guztia nabariegia zen Nikolairen fermutasun lasaiaren aldean, haren hitzetan beti somatzen zen zentzutasun samurraren aldean.

238. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0047 Ahots txikiak sakonki suspiriatu zuen: oso zoritxarrekoa zela nabaria zen, eta Alicek zerbait atsegina esango ziokeen kontsolatzeko, gainontzeko jendeak bezala suspiriatuko balu soilik!, pentsatu zuen.

239. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0064 Han behean, plaza zabal maskor formako batean inor ez dabil; harlauzek alfabeto asmagaitz bateko zeinu-lerro halakoak irudikatzen dituzte, lauso baina nabari.

240. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0009 Juan Garmendia Larrañagak bildutakoei begiratu bat eman eta Calmetek aipatuen parean jartzen baditugu, antzekotasunak nabariak dira: hildakoen agerpenak, zigorrez usteltzen ez zena, bizirik agertu diren fantasmak, hots edo soinu berezien entzupenak, hozka egiten duten sorginak, heriotza eta kalteen eragileak eta abar euskal berriemaileengandik jasotako istorioetan ugari daude.

241. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0036 Konprenitu nuen nabari-nabarian ez nintzela gauza izango nahaste guzti hari bere grabetasun zentzugabea kentzeko, eta aukera bakarra nuela: oinotza nahastea, Klaragandik urrunaraztea, beste norabait erakartzea, eperrak ehiz-txakurra erakartzen duen bezalaxe eperkumeengandik urrun dadin, bere gorputza kumeenen truke eskainiz.

242. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 00004 Egia esan, ez zen batere erraza 1950.eko hamarkadan, non eta Bilbon, norbaitek bere kontutik euskara ikastea inolako gidaritzarik izan gabe. Alde batetik, gure literatur hizkuntza oraindik euskalkitan zatikaturik zegoen, bizkaiera eta gipuzkera nagusiak izanik. Bestalde, frankismoak euskararen inguruko arazoak askatasunez eztabaidatzeko inolako aukerarik uzten ez zuenez, gerra aurreko garbizalekeria-giroak nagusi zirauen oraindik, irtenbide egokiagorik ezagutu gabe. Eta euskara latinetik ez zetorrenez gero, garbizalekeria tentazio nabaria izaten zuten orduko euskaldun berri guztiek.

243. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00015 Honela, ingurune mota honetan egoki bizi diren animalien artean horma-sugandila (Podarcis muralis) eta suge leunak (Coronella sp.) aipa daitezke narrastien artean; hegaztien artean, berriz, harkaitz-zozo gorria (Monticola saxatilis) harri-arteko intsektuak janez bizi den birigarroaren tamainako espezialista errupikola nabaria dugu, araldian behintzat izugarri erraz ezagun daitekeena arrak janzten duen lumaje gorri eta urdin deigarria dela eta.

244. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00037 Hala ere, ez da gauza bera gertatzen euskaltzaletasuna delako kontzeptuarekin. 1970etik aurrera, Kooperatiben Taldearen jarrera euskaltzale nabaria izango da, bai publizitatean lortuko den elebitasunaren ezarpenagatik, eta bai ikastolen eta euskararen aldeko mugimenduarekin sortuko diren lotura zehatzengatik ere.

245. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00037 Beraz, ez bakarrik arlo politikoaz, baizik eta euskal gizartea eta euskal kulturaren garapenaz benetan arduratzen den euskal abertzaletasunaren eta Kooperatiben Mugimenduaren arteko loturak nabariak izan daitezke.

246. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00057 Nabaria da gaurko euskal gizarte- eta ekonomi egituran kooperatibek duten berebiziko betekizuna. Gauza bera gertatzen da, langabezia zuzentzeko gainontzeko elkarte-egiturek egiten ez dituzten ahaleginen bidez eta gure industri eta gizarte-egitura sendotzeko burutzen duten ekintzarekin. 52. Kooperatibak, sustraituriko elkarteak izatearen ondorio zuzenaz, industri beherakadan dauden lurraldeentzako berebiziko tresnatzat hartu ditu Europako Batasunak. Erabaki hori hartzeko, kontutan hartu du horrelako lurraldeetatik ihes egiteko joera eta erraztasun nabariak dituztela kapital-sozietateek.

247. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pottoka 00086 Gaur egun, Bizkaiko elkarteak gero eta bazkide gehiago ditu, baita 70 animalia baino gehiago ere. Hitzarmena sinaturik du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaian pottoka Berreskuratu eta Hobetzeko Planean eginkizun garrantzitsua izateko. Gainera, Europa osoan antolaturiko zaldiaren inguruko areto eta azoketan elkarteak agerpen nabaria du.

248. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pasaia eta lezo 00021 Grafikoan nabaria denez, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Donibaneko bi guneetan, berriz, helduek duten euskararen erabilera oso azpimarragarria da. Donibanen nagusiek euskara erabiltzen jarraitzen dute eta haurrek ere euskara erabiltzen dute. Tartean etorkinen jenerazioak daude eta hauek ez dute euskara hainbeste erabiltzen.

249. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ae ituna 00085 Itunaren ostean, kazetarien lan propioa nabariagoa izan da.

250. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00058 Domingo Agirre, Jose Manterola eta R.M. Azkue izan ziren, besteak beste, euskal pizkundearen bultzatzailerik nabarienetako batzuk. Idazle hauetako gehienak ingurune karlista edo integristatik zetozen eta euskal gizarte aurreindustrialean jarrita zeuzkaten beren sentimendu eta literatur moldeak.

251. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00150 Komunitatearen bidez berreskuratu nahi den identitatea, identitate kolektiboa izaki, politikoa ere bada, eta ezin da helburu politikorik lortu agintekeriara aise lerratu ohi den botere grinarik gabe. Askatasun indibidualaren manipulazio arriskua nabaria da nazionalismoetan.

252. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00050 Hemen bertan ere, ez baitu mysterium hitzak (kontzeptuari berari dagokionez) ezkutua dena baino izendatzen, hots, nabaria ez dena, ezagutua eta ulertua ere ez dena, ezohikoa eta ez-hurbila zaiguna, zera horren nolakotasuna zertan dagokeen adierazezina zaigularik.

253. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. alberro 00095 Sinkronikoki aztertuz, euskal jai mota ezberdinak aurki ahal baditzagu, diakronikoki aldeak nabariagoak dira oraindik, euskal jai kontzeptuaren aldaketa eman dela uste izateraino.

254. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00044 Legezko doktrinak behin baino gehiagotan azpimarratu duenez, enpresa-taldeen aurrean Lehiakortasunaren Zuzenbidearen jarrera kontraesan nabarietan jausten da 135. Adibidez, Alemanian, talde bat sortzea, printzipioz, bategiteak kontrolatzeko Lehiaketarako Legeak ezarritako arauen arabera arautu behar da. Bertan sartzen dira sozietateak elkartzeko kontratuak ere (etekinak eskualdatzeko itunak, jardueren leasing-itunak eta jarduerak eskualdatzeko itunak) (IMMENGA). Beste motatako egoerak ere hartu behar dira kontuan. Horrela, %25eko gutxiengoko partehartze bat eskuratzea ere bategite gisa hartzen da. Oro har, hemen erabiltzen den menpekotasunaren kontzeptua Akziokako Sozietateen Legean erabiltzen dena baino zabalagoa da.

255. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00065 Izatez, asko dira azken urteotan sortu diren EIEEak (eta, zehazki, Espainiako Zuzenbidearen araberako AIEEak ere). Hala ere, horrelako arrakasta azaltzeko orduan, ez dugu baztertu behar nolabaiteko snobismoa, beste motatako sozietateen aurrean EIEEk dituzten oztopoak nabariak baitira.

256. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00065 Dakigunez, Europa mailako elkarte-egituren aurrean EBan dauden mesfidantzak nabariak dira. Horrexegatik izan da horren zaila Europar Zuzenbideko elkarte-mota berriak sortzea eta horrexegatik, ziur aski, orain arte sortu den bakarra EIEE delakoa sortzeko orduan, behar-beharrezkoak ez ziren oztopoak ezarri ziren.

257. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00065 Oztopo horien artean, nabariena, zalantzarik ez, bazkideen erantzukizunarena da. Hartzekodunen aurrean, EIEEaren bazkideen erantzukizuna mugagabea eta solidarioa da derrigorrez. Eta faktore hau garrantzitsua izan ohi da enpresen errealitatean. Horra hor zergatik, askotan, askoz komenigarriagoa zaien parte-hartzaile diren enpresei kapital-sozietate bat sortzea, EIEE bat sortu ordez.

258. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00148 Adibidez, holding delako egituretan, egia da sozietate nagusia open company (sozietate irekia) izateko joera nabaria dagoela gehienetan.

259. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00148 Hala ere, zabaltasun honen arrazoiak nabariak dira: taldearentzat finantza-baliabideak eskuratzeko orduan, sozietate nagusia da, gehienetan, kapital-merkatura heltzeko erabiltzen den egitura eta, horretarako, sozietate anonimoak (akziokakoak edo irekiak) dira egitura egokiak.

260. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00068 Hiru esfera horretako irudi zentrala gainazal lau baten gainean marrazturik dagoela adierazteko, gainazal baten gainean hiru dimentsioak irudika daitezkeelako baliabideaz baliatzen da Escher. Grabatua izango balitz bezala hartu den lan hau, kontzepzioaren ikuspuntutik ikusita, lorpen nabaria izan da. Beste garai batean trebetasun handiko grabatzaile baten maisu-lana izan bide zen.

261. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sm 00038 Geroago, mende ilunen ondotik, XI.etik nabariago agertzen zaizkigu San Millán de la Cogollako eskuizkribuetan.

262. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00020 Klasiko politikoen irakurketa serioa gomendatzeak ez du esan nahi bera Nietzsche eta beste hainbat bezala garai haietako nostalgikoa zenik, ez, Strauss demokrazia liberalaren aldeko nabaria da. Eta hain zuzen ere, demokrazia honi mehatxu egiten dioten modernitatearen hainbat alderdi praktiko eta teoriko kritikoki aztertu eta gainditu ahal izateko, oso beharrezkotzat jotzen du filosofia politikoaren jarduera.

263. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00031 Jesusen bizitzan agertzen dira gaitz batzuk oso nabariak, adibidez, deabruak bere menpean hartutako gizonak, eta horrelakoen sendaketak. Horra Jesusen bizitzan behin baino gehiagotan agertzen den mirakuilu mota: Gizonak etsaiaren menpean egotetik libratzea, horra Jesusen egiteko nagusia.

264. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eskubide errealak 00313 b) Landa funtsak zentzuzko nekazaritza aprobetxamendura destinatzeko beharra ezartzen duten arauak; besteak beste: Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legearen I eta 2.a) artikuluak, Modu Nabarian Hobetu daitezkeen Finkei buruzko 1979ko azaroaren 16ko Legea, Andaluziako Nekazaritzaren Eraldaketari buruzko Legea, Extremadurako Bazkategiari buruzko Legea.

265. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. erize 00218 Pirinioetako ibarrak eta Leire-Zangozako aldea elkartuz Nafarroako ekialdea marrazten da (ikus 12. irudia: Nafarroako ekialdea), hizkuntz berezitasun nabariak dituen eremua Caro Barojaren ustez (1971-2, I: 351). Lotura zaharra du Jazetaniarekin (Antzinatean Baskoien lurraldea) eta Akitaniarekin.

266. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ararteko 1998 00028 Normala da, beraz, auzitegien artean desberdintasunak egotea. Baina, txostenean jaso diren datuen arabera, aldeak oso nabariak dira gai garrantzitsu batzuetan, esate baterako eskuhartze tasetan.

267. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. ramirez de la piscina 00080 Hiru korronte horiei lehen aipatu dugun aztoramendu soziala gehitu behar diegu: hau da, Ongizatezko estatuaren krisialdi sakona, herri ez lerrokatuen mugimenduak nazioartean hartu zuen indarra (bertan Kuba iraultzailearen protagonismo nabaria zen), Frantziako 68ko errebolta, kontrakultura, hippien mugimendua...

268. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nortasunaren psikologia 00085 Nabaria da, nortasunaren ezagugarriak aldatzekotan, epe luzera bakarrik alda daitezkeela, heldutasunaren edo garapenaren aldaketa makalak ekartzen dituzten terapia edo eboluzio prozesuen bidez.

269. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 00123 Azkeneko faktoreari dagokionez, XVIII. mendean izandako lehenengo iraultza industrialean eta XIX.ean izandakoan desberdintasuna nabaria da.

270. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. antxustegi 00063 Estatuak oinarrizko heziketa bere kargu hartu zuenetik (1901an), ikasle bakoitzari 1,6 pta. dedikatzen zizkion bitartean Holandak edo Suitzak 12 eta 21 pta. eskaintzen zizkioten. Azkenik, edifizio-gabezia nabaria zen eta maisuei ordaintzen zitzaien soldata ere oso urria.

271. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 00218 Historian hain nabaria zen hutsune horri nolabaiteko konponketa bidea eman nahirik edo, Nafar Gobernuak, Ley Foral del Vascuence sortu zuen, Aholku Kontseilua jarriz 1986ko martxoaren 11n. 135/1996 Foru Dekretuaren bidez.

272. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 00100 Horregatik, Pentsamendu Logikoaren Garapenaren eta Natur Arloko errendimenduaren artean korrelazio nabaria bada ere, beste faktore batzuk ere kontuan eduki behar dira: Pentsamendu Logikoaren Garapenaren nahiz Natur Arloko errendimenduaren oinarrian dauden Prekontzepzioak.

273. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. esparza 00008 A. JOHNSONen kasuan, Senatuak, prozeduraren azken fasean, ez zituen -botu soil batengatik- zentsura oinarritzen zuten karguak onartu 23. Azken emaitza Senatuan hau dugu: 35 botu aldekoak eta 19 kontrakoak. Beharrezkoak ziren aldeko bi herenak, Presidentearen zentsura lortzeko, 36 botuk osatuko zuten. Prezedente arriskutsu bat sortzeko beldurra nabari agertu zen. Vid., zehazki, HINDS, Hind's Precedents of the House of Representatives of the United States, Washington 1907, 897-901 bitarteko orr. Baita, vid., CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachmenr negli Stati Uniti, op. cit., 534. or.

274. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. esparza 00011 Subjektuak Presidentea edo Presidenteordea direnean, impeachment edo zentsura gauzatzeko jarraitu behar den prozedurari Ordezkarien Kamerak edo haren kideren batek hasiera emango dio berez (ofizioz) edo beste norbaitek (subjektu edo erakunde, v. gr., Jurado Nagusiak edo estatuko Parlamentu batek) emandako informazioaren bitartez zentsuragarri omen den jokaera detektatzen dutenean 45. Epaile federalen kasuan, impeachment prozedurak aldaera nabariak daramatza, vid., Judicial Councils Reform and Judicial Conduct and Disability Act. 28 U.S.C. 331, 332, 372, 604 (1980), eta, 28 U.S.C. 372 (c) (1) (1993). Organu berri eta berezi batzuk sortzen dira prozedura bultzatzeko, Batzorde Judiziala/Judicial Council, EEBBetako Kontseilu Judiziala/Judicial Conference of the United States. Prozedura honen zehaztasunak ezagutzeko, vid., SMITH, A.J., Federal Judicial Impeachment: Defining Process Due, op. cit., 9-12 bitarteko orr..

275. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00052 Arazo hau nabariagoa da umetan, umeak ezin baitu edo ez baitu nahi mina deskribatu, eta iruditzen zaigu inmunea dela minarentzat.

276. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00031 Izan ere beste ahots nabari batzuk ziren, baina berea zen nabaritu zutena.

277. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00097 Astean zehar eginiko entrenamendu-saioetan nabaria zen tentsioa, taldeak lorpen handiaren bezperan ohikoa den antsietatea bizi zuen.

278. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. urzelai 00149 Gasteizko Parlamentura hurbildu naiz goizean, eta nabaria zen interesgune nagusia hori zela: kolore ezberdinetako parlamentarioak hizketan korridoreetan, eta haien atzetik argazkilariak; kazetariak politikariengana hurbiltzen negoziazioetako sekretuen bila; politikariak kazetariengana hurbiltzen azken kontuen berri emateko (Rodolfo Ares PSE-EEkoa maisua da espezialitate horretan); kazetarien arteko taldeak, bildutako zurrumurruak trukatzeko prest...

279. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00088 Medikuntzan, ingeniaritzan, abokatutzan, etab.etan, emakumearen presentzia gero eta nabariagoa izan zen.

280. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ospitale psikiatrikoa 00079 EFREN SUAREZ (1977-1979) Nagusi honek gogor egin zuen lan Aldundiekin zituzten hitzarmen ekonomikoak hobetzeko, eta konbenioetan hobekuntza nabariak lortu zituen.

281. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0220 Egileak berak aitortzen du bakarrik joan zitekeela, halako teoriak gai bati (elkarrizketaren egiturari) egokituriko azterketa kutsu nabaria baitario; ez dago, horratik, esaterik lotura eza suma dakiokeenik arestiko eta geroko atalekin.

282. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a.m. toledo 0026 Euskal XIX. mendeak dakarren hainbat berrikuntza, (elizgizonak ez diren idazleak hartzen doazen tokia, hitz-neurtuaren ugalpena, hizlauaren hesiak haustea, hitz-neurtua dastatzeko zaletasunaren zabalpena...), lehenaldiari so eta lehenaldiaren argitan honela planteatuko genuke: orduan bezala ahozko munduak fikziozko tramankuluak sortzen, igortzen eta jasotzen jarraitzen du, baina banaketa-modu orokor honetan, geroz eta gehiago ari da letra ahozko munduaren zerbitzutan jartzen eta mundu idatzia beste alor batzuei ateak irekitzen, eta mundu honetan jakintzaren esparruaren nagusitasuna nabaria bada ere, lekugune hori banatzen hasten da poliki-poliki.

283. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 1209 Galerazpena euskaldunon jatortasuna hain nabari agertzetik zetorkion.

284. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. barandiaran 0011 Baldintza batzuen pean erresonantzia magnetikoa agertzea bi lasaikuntz moten arteko desberdintasun nabariena da.

285. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. barandiaran 0011 Maiztasunen desberdintasun nabariak tresneria esperimental desberdinak eskatzen ditu.

286. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.j. agirre 0289 Lazaro de Landeira y Vega hargin maisuaren eskua nabaria da.

287. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.j. agirre 0291 Pentsakera berri baten joera nabaria da bertan: dena denentzako izango zen.

288. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.j. agirre 0296 Agintarien jarrera erasokor hau nabaria izan zen bereziki agustindar fraile bat eta ez bertako apaiz bat lekaimeen kapelau izateko ekarri zutenean.

289. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pper 0233 Zer da bestela, mendebaleko kristautasuna? mundu zaharreko, India eta Txina aldeko, mistizismo zaharreko aztarren nabari nabariak gordetzen dituen dotrina ez bada?

290. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak testuzient 0140 Ildo honetatik, Brooks, Spurlin, Dansereau eta Holleyk (1983) ikusi dute, material konplexu baten ikaskun-tzaren gain, testu baten zati desberdinetan tartekatutako izenburuen aurkezpenak ez duela beti eragin positiboa, baina subjektuei izenburuak prozesamenduan lagungarri lez erabiltzeko argibideak eskaintzen zaizkienean, errendimenduan hobekuntza nabariak lortzen dira.

291. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. letona 0010 Hitz egitean ere nabaria da, lehen itzuli egiten nuen eta orain ez.

292. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak egan 1994 0257 4.gn. epe honetan berrikuntza nabarienak egin dira, batez ere, itxurari dagokionez, eta azterketa literarioa eta kritika sailak indartu dira.

293. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lingkonputaz 1583 Maila morfologikoan ez bezala, sintaxian horren falta nabaria sumatu dugu.

294. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. diaz 0051 Horrelako iskanbiletan nabaria izan da alde bietako korrikalarien elkarrekiko elkartasuna eta guztion poza eta algara lekukoak muga gainditzen duenean, Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga inposatua ukatzen denean alegia.

295. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0019 Bi parteon arteko desberdintasunak nabariak dira lehen irakurketa batean.

296. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0041 Modernismoak itxura desberdinak hartu baditu ere, Hegoamerika, Iparramerika, Portugal, Espainia, Ingalaterra, Frantzia eta Alemanian, eta beraz guztion kontu ematea zail bada ere, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz idatzitako modernismoaren itzala nabaria da Potten eta, geroago ikusiko dugunez, Obabakoak-en.

297. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eustat 1993 0025 Horregatik, azkenean, inputatu gabeko hondarrak gelditzen dira, etxebizitza hutsetan oso nabariak direnak, etxebizitza guztiak egoera honetan dituzten eraikuntzak badirelako segur aski (amaitu berriak urtaroko etxebizitzentzat direnak, etabar).

298. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. arana m. 0003 Sorterriarekiko atxekimendua nabaria da Azkueren bizitzan han ikasi eta maitatu zuen herri-hizkuntza eta jakitatea; Lekeition egin zituen lehen eta betiko oporraldiak.

299. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arruti 0083 Txinan emakumearen zapalkuntza nabaria da.

300. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ribera 0070 Museoko Kristoren Bataioa, Castillako Almirantearena izandakoa, harrigarria da bere kolore argiarengatik eta veneziar mundutiko oihartzun nabariengatik; Gasteizko Museoko Kristo Gurutziltzatu dramatikoa, berriz, agian gai kristau gorenaren interpretaziorik sentikorrenetariko bat izan daiteke.

301. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0026 Bien artean adinez 18 urteko aldea egon arren adiskidetasun nabaria dago, eta Ricardok beti ere egin omen zion txeraz eta arraitasunez beteriko abegia 22.- SEISDEDOS, J.L. Op. Cit..

302. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0136 Ondorio gisa esan genezake ezen Bienabe Artiak bi era nagusiz ohi darabilela kolorea: edo jabaldu eta tankeraren menpeko bihurtzen du gelditasuna nagusi den konposaketetan (hemen kokatuko genuke beronen expresionismo, sintetismo eta errealismoaren parte bat), edota, aitzitik, balio ezin nabariagoa ematen dio fauvismoan edo inpresionismoan oinarrituriko bere obraren beste parte garrantzitsu batean batez ere paisaigintzan, non koloreak azpimarratu egiten bait ditu tankeraren adierazkortasunak.

303. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. lasa 0053 Bestalde, beste pasarte batean azaltzen duen euskal herkideenganako kezka nabaria da: ez dute, ez, etxeko altxor ahaztuaren berri eta estimu askorik, dio, eta hartara omen dator bera, euskara lurpean gustora ikusiko luketenen aurrean beronen duintasuna defendatu eta bere baitan dituen gaitasun berebizikoak ezagutzera ematera.

304. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hitz-ordena 0083 Esan beharra dago partizipioa + egin / egiten / egingo + laguntzailea (edo partizipioa + aditz jokatua: jakin daki) sekuentziaren aurrean pausa/koma nabaria dagoela.

305. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1993 0026 Gertakari batzuek gure gizartean dauden jarrerak berdintzera daramatzate, esate baterako, sexu harremanekiko onarpen mailak gora egin du; familia nuklearizatuz doa, bere kideen indibidualizazioa eta erritoen sekularizatzea suspertzen duelarik, eta lan merkatuan emakumeak gero eta partaidetza nabariagoa dauka.

306. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: freud, sigmund: psikoanalisiaren aurkezpena, 7-18 0011 Begibistan dago sinpletze-ahaleginek ezagutzaren aurrerabideari lagundu egiten diotela, baina, era berean, nabaria da sinpletzeak mugak dituela eta muga horietan planteatzen dira ziurtasun-arazoak.

307. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. bengoetxea 0012 Urrapenaren egoera zehatza neurtu egingo da balizko osagarri aringarri (adibidez bultzatua egotea, jasanezineko beharra, etab) edo zamagarriak (doloa, errua, negligentzia nabaria) kontuan hartuz.

308. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0050 Norberaren nortasuna finkatzeko gogoa zegoen nonnahi orduan, eta zentzu horretan aski nabaria zen emakumeen kezka eremu guztietan parte hartzeko.

309. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1995 0079 Nabarmenenak jarraian aipatuko direnak badira ere, badago etengabe egiten den lana, egoitzan zein ordezkaritzetan, telefonoz zein zuzenean: ponte-izen eta deituren ziurtagiriena, egunoroko bizitzan nabari handikoa, norberaren ponte-izena izaten delako pertsona baten lehen ezaugarria.

310. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gipuzkoako flora 0030 Berez dituzten ezaugarri nabariengatik (tamainua, adina, historia,...) babes berezia merezi duten zuhaitzak dira.

311. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kirolentrenamendua 0127 Kapazitate eta potentzia aerobikoaren inguruan, ume eta helduen arteko berezitasunak ez dira nabariegiak.

312. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: lardizabal, francisco ignacio: testamentu zarreko kondaira i 0080 alderantziz, hitz konposatuetan mantendu ditugu hitzarekiko Ladizabalen jarreraren berri ematen baitigu, salbu eta aditz konposatuetan non marratxoa TZB-n sistematikoa zen, eta egun-senti bezalako kasu nabarietan.

313. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0143 Giza eskubideekin zerikusia duen beste alderdi bat zera dugu: badaezpadako atxiloketak direla eta, epaileek parte hartzeko dituzten aukerak gutxi direla gauza nabaria bada, estatutik kanpora iraizteko gaietan ez dute inolako ahalmenik, legez kanpoko egoeran dauden etorkinei dagokienez behintzat.

314. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0106 Edozelan ere, bietan oso nabaria da izena ematen dien eta buztanzuri espezie guztietan azaltzen den buztan zuribeltz deigarria; gehiena zuria da eta muturrean T beltza dauka marraztuta.

315. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0144 Senar-emazteek elkarren akordioz jokatuz eta ...(e)ko datarekin ezkontza-bananketako demanda bat formulatu zuten Epaitegi honen aurrean, zeinak biltzen baititu uztailaren 7ko 30/1981 Legeko Seigarren Xedapen Gehigarrian manatzen diren ukanbehar eta formalitate guztiak, eta gauza nabaria da kasu honetan ematen dela, Kode Zibileko 81,1 artikuluan aurrikusten den supostua,

316. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0320 Eta azkenik, Letratu Erabakitzailea ... etxearen eta bere lurren balorazio berri bat egin beharrean gertatu da, Jabetza Inmobiliarioko Agente den ...jn.aren laguntzarekin, diferentzia nabaria ematea delako ...eta ...jn. Kontularien artean.

317. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0046 Horrez gainera, badute beste alde nabaria.

318. 1991> euskara batua saiakera-liburuak xarb 0273 Haiek eta guk hartu bideetan diferentzia bat nabaria azpimarratu nahi genuke: borroka harmatua jastatu dute horretarako doia han ere, bainan berehala baztertu, bake bideetan gelditzeko.

319. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0100 Nabaria da nola aldatu diren gizartearen baloreak mendeetan zehar ezagutza berriak sortu ahala, baina zailagoa izan ohi da pertsona baten baloreak nola aldatzen diren ohartzea, ezagupen berriak lortzen dituenarekin batera.

320. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0012 Hala eta guztiz ere, nabaria da kondaira oso egiantzekoa izan arren ukitu mitikorik ere baduela eta horrek benetako gertaerak okertu egiten dituela.

321. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. etxarri 0074 Pilotari izandako askorengan nabaria da, izan ere, herrimina.

322. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00132 Batzuk, nabari-nabariak; esaterako, f kontsonantearen erabilera.

323. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0104 Osotasunean paisaiaren deskripzio naturalistagatiko ardura handia erakusten du, errepresentazio zehatza egiteko joera azalduz batera, aurre-aurreko landareak begistatzean nabaria denez.

324. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0097 Euren sistema higuingarri guztiek hain dute berarengandiko dependentzia nabaria eta beharrezkoa, non kantoiharria kenduz gero, eraikin guztiak ez duen lurrera erortzea beste erremediorik; ez du, beraz, merezi zorigaiztoko ateo-sekta bakoitzaren absurdutasunak aztertzeari luzaroago ekiterik.

325. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0037 Eguneroko bizitzako kasurik eta behaketarik nabarienak hautematen dituzte; kontrako alderdiak dotore kontrastatzen dituzte; eta aintzaren eta zorionaren ikuspegiz bertutearen bideetara erakartzen gaituztelarik, gure urratsak bide horietatik zuzentzen dituzte, prezepturik bidezkoenez eta adibiderik ospetsuenez.

326. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i.v. de sarasti 0052 Beste alde batetik, nabaria da baita ere jabetzak harentzat duen garrantzia.

327. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i.v. de sarasti 0052 Gipuzkoako agintarien jarrera aipatzen duenean, nabaria da herriaren leialtasuna goraipatzeko eta jokabide makurtzat jo litekeen guztia leuntzeko edo izkutatzeko egiten duen ahalegina.

328. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0577 6. Ikus nabari.

329. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0031 Azkenik, Mouninek dioenez, poliglotismo nabariko gune baten aurrean aurkitzen gara, zeren Rap'anuren liburutegian lau hizkuntzatako hiztegi bat aurkitu baita: sumeriera, akadiera, hurritera eta ugaritera alderatzen zituena.

330. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 0279 Zuzentasuna eta eskubidea nabariak baldin badira bi eskualdetarik alabaina, ez da zilegi etsaiaren gudukatzea, ez haren erasotzeko ez zure burua defendatzeko.

331. 1991> euskara batua saiakera-liburuak soziologia 0035 Ikuspegi funtzionalistan, Talcott Parsons (1937), Kingsley Davis (1937) eta Robert Merton (1957) direlarik beronen ordezkaririk nabarienak, talde edo instituzio bakoitzak funtzio batzuk betetzen ditu eta funtzionala delako irauten du.

332. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0067 Erroman sartu eta zabaldutako gerkar kultura, ez zen gerkar kultura klasikoa (helenikoa) izan, eremu eta zabaltasunean aurrerapen nabarmenak izan zituen arren, klasizismo, sormen eta sakontasunaren galtze nabariak izan zituen gerkarrak ez ziren (batez ere sortaldekoak) herrien artean gerkarren kultura zabaltzetik eta batez ere gerkarrentzat elementu arrotz asko zirenekin izandako nahasketa eta ondorioetatik etorritako heleniarra baino.

333. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0224 Izan ere, lehenengo eta behin, joera antiformalista da Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzian ageri den ezaugarri nabariena: nahiz eta Auzitegiak garbi esaten duen, prozesuko ukanbeharren betepena ez dagoela uzterik alderdien iritzira, asko dira haren epaiak, indarreango legalitatearen interpretazio formalista bategatik beren tutoretza judizial efektiborako eskubidea zapaldurik ikusi dutenei anparoa ematen dietenak.

334. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. peña 0185 diplomek ordea ez ditek ezer esan nahi, iragarleak beste zentzu zorrotzagatik nabariak dituk, emakume honek laguntza handia ematen dik krisietan...

335. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. gatti 0100 Hala ere, nabaria da AEKk hizkuntz eta kultur errealitateari buruzko irudi multzo zehatz bat darabilena, inondik inora ere multzo posible bakarra ez dena.

336. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0102 Eta ezin alda daiteke jabearen baimenik gabe, zenbait huskeriatan grafian, huts nabarietan izan ezik.

337. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak emakumeen osasuna 0033 Lehen atalean idatzi dugun moduan, emakumeek osasuna edo ondoeza direla eta, kanpo eta barnearen artean ezberdintasun nabaria egiten dute.

338. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0046 Zoriona nabari aurpegi guztietan.

339. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0250
Hori neretzat izan liteke
konpromezu nabaria,
eta ez pentsa hori denikan
nik nahi nukeen saria,
zu hortik hona zabiltza sarri,
dezu abilidadia,
eszitantea zerorri zera
eta ez bertsolaria. (bis)

340. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00027 Klima aldaketaren eragina gero eta nabariagoa da gizakien osasunean

341. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00027 Guztiz nabaria den aldaketa honen eraginez, kontrolpean zeudela uste zen infekzio batzuk berragertu dira azken urteotan Latinoamerikan, hala nola, paludismoa, malaria eta denge gaixotasuna. Gertuago, Europan bertan, alergiak eta arnas gaixotasunak ugaldu direla nabaritu da.

342. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00027 Estatu Espainiarreko Psikiatria Atentzio eta Ikerketa Institutuak, bere aldetik, funtzio psikikoetan udaberriaren eragina oso nabaria dela onartu du egunotan kaleratutako ikerketa batean.

343. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0003 Gezur eta ezjakintasun kirats nabaria dute gizarte modernoek darabiltzaten estereotipo gehienek.

344. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Instituzioez eta enplegua sortzeko bideez izan ziren ezadostasun nabarienak

345. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Gillaume Durand eta Alain Duhamel kazetariek zuzendutako buruz buruko horretan jorratutako aipagaietan polemikarik ez zen batere izan, eta jarrera ezberdintasun nabarienak instituzioen, enplegua sortzeko bideetan eta proba nuklearreko kontuen inguruan ziren agertu.

346. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1996 1456 Halaber, udal idazkariak ere txostena egin zuen eta haren konklusioa zen eskatutako bereizketak kalte nabaria egingo liokeela udalerriari, legez derrigorrezkoak diren udal zerbitzuak eta bertako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkotzat jotzen ziren gainerako zerbitzuak eraginkortasunez eskaintzeko behar ziren diru baliapideak murriztuko liratekeelako.

347. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0034 Lehenengoan, argazkigintzari dagozkion haserak eta garai hartan gai honi aportazio nabariak egindako pertsonaien argazkiak eta ordungo makina eta instrumentuak izango dira ikusgai.

348. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Bere puntu fuertea samurtasuna da; bere dohain nabarienak izakera mailakoak eta seduzitzeko erabiltzuen arma, abotsa.

349. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Honen kutsu nabari duela dirudi, goiko Sarrionandiaren poemak.

350. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0007 Hauteskundeen aurrean, egunkariek egin behar dituzten aldaketak ugari eta nabariak dira.

351. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0005 Osoko bilkuran aurrekontuek itzultzea eskatzen duten hiru osoko emendakinak eztabaidatu eta erabakiko dira, eta horiekin batera aurrekontuen aldaketa nabaria eskatzen duten emendakinak ere bai.

352. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0003 Hau dela-eta nabaria da mila aldiz hobeto egongo litzatekeela ume bat elkar maite duten eta umea bera maiteko luketen sexu bereko bi lagunekin, etengabe gatazkan dauden edo umerik nahi ez duten senar-emazte batzuekin baino, edo, areago, administrazioaren egoitza batean baino.

353. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1995 00029 Azken urte hauetan haginarraren beherakada nabaria fluorraren erabilpen orokorraren ondorio ona dela esan beharra dago.

354. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0013 Plan orokor honi osotasuna emateko Gaztainuzketako mendi etxeen proiektua dago, alojamenduen eskasia nabaria baitzen.

355. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... guaixe! 1998 00016 Aurten ordea, nekazalgoak jasan duen aurrerapena nabaria izan da uzta bilketan ere.

356. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... baleike 1996 0011 USTELKERIA HAN NABARIAGOA AL DA HEMEN BAINO?

357. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0014 Urriaren hasierako sasoi honetan, lehenxeagotik abiatuta noski, baina, hemen bai, hemen koska nabaria eta markatua bilakatzen da.

358. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. irazu 0045 Dinamikotasunaren ezinbestekotasuna nahiko nabaria bada ere, talde giroaren garrantzia ere kontutan hartu beharrekoa da, gainera jakinik bertsolaritza zer arte moeta den.

359. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0042 Gizonezkoak: Gizartean arrakasta eta eragin nabaria lortu dute, haien gorputzak, ordea, gainbehera datoz.

360. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eskolako kiroletan ere gaitz arrunta 0017 Aldundiaren antolakuntzak baditu akats batzuk nabariak: euskararen erabilpenari ez dio begiratzen eta gainera kirol batzuk programatik uzten ditu.

360 emaitza

Datu-estatistikoak: