XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0117 Norberen ugazabari bijotzez men egittiaren ni legez ibilli dabillena, ezta iñoiz nekatuten; baña norberen gogoz ugazabari men egitten eztautsona, nekatu egitten da, naiz-ta astiro ibilli eta batta bape igittu ezarren be, gogua eta gurarija nagi ta neke dittuzalako ak bidian asi orduko.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0252 Gizon nagiak asmo on asko eukiten ditu: bere buruan ames asko darabiltz; baña asmo utsakin gelditzen da: gauza on gitxi egin daroaz eta egiten dituan gitxi orreik be, gogo barik eta uts askogaz egiten ditu: augaitik gizon nagiak, orri ta lora asko daukazan eta arnaririk (garaurik) ez dakarren zugatza dirudi: baña Jaunak esan eban: ale edo arnari onik ez dakarren edozein zugatz ebagi ta sutara jaurrtia izango da. (MATT. III, 10).

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0175 Batzuetan ez dauca biar dan eruapen eta pacienciyaric gauzaren bat oquer yatorcanian; beste batzuetan nastetan da bere gauza oneetan, bere buruaganaco amodiyo bidebagacoren bat, edo gogua yuaco beste gauzaren batera; edo aurquituten da astun, narras eta nagui.

4. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0110 Erle nagiok be erlauntzean bizi oi dira udagueneraño; baña bein orra ezkero, erlauntzean nagi orreintzat bizitokirik eztago.

5. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0110 Erlauntza eztiz bete daben erle langilleak, jaten baño eztakian nagirik eztabe nai etxean euki, ta udaguenean erlauntzetik jaurti egiten dabez, eta urten nai ezpa-dabe, izpia edo eztena sartu ta il.

6. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0110 Oneik eztendunak diralako, nagiok errez zapuztu daroez eta bizirik edo illik erlauntzetik kanpora jaurtiten dabez; baña sozialistak ekarri nai dauskuen estadu bitxi orretan, errizain eta gudariak, iskillu edo armen indarra, agintari ta enpleauen alde legokez eta negu gorria nai gosetea etorri arren be, eurak beti nagusi.

7. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0110 Enparauak langille dira ta eurentzat baño len nagi aentzat lan egin bearrean dagoz.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Kaisarr etzan nagi ibilli: beingo baten bere aurrera erakarri ta onean irabaziko ebazalakoan, iñon ziran labankeri ta koipekeriak esaten asi yakon; baña koipekeriok alperrekoak zirala ikusirik, asarre biziz diñotse: nire jainkoak gurtu ta jauretsi bearr dozuez; ori nai ta nayezkoa da: bestelan... zuenak egin dau.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1936 0001 Zeanuri'ko mendigoxale
gaste bulartsu zinduak
zer dagizube ikertu-barik
Zigoitia'ko auzuak?
Aupa mutillak, bota nagijok,
ezeuki ekaitz bildurrik!
Gaurr zuon biarr diran anayak
ez itxi laztandu-barik.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Au-da, oraindaño ludiyan sortu dan nagusi nagi ta okerrenan eskuetan, gizona jartzea.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Espiritu Santuak ere, ala diyo: Omnis piger in efestate est: nagiya beti beartzu, ostatzu ta mirrixka.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Egestatem operata est manus remissa, manus autem fortis divitias parat: auxe Espiritu Santuarena da (Prob. X-4) Esku utzi ta nagiyak pobrekeriya dakar: esku langille ta maratsak, aberaspidea.

13. 1940-1968 bizkaiera liturgia onaind 0099 17. Ziltzaldi guztien jatorria gogoaren aldakortasuna ta Jaungoikoaganako uste urria da; itxasontzia lema barik ureskak (olatuak) batera ta bestera daroen lez, onan bere asmoa izten dauan ardurabako ta nagia era askotara zirikatua izaten da.

14. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0053 Azken txoriak ziran unekada haretan agertuten ziranak, nagiak menpean hartuak bailituan.

15. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa abeletxe gazig 0136 Orra, zelangoak yazoten diran mundu onetan: Nagia nagusi ta Lapurra salbatzalle.

16. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0399 BIDE BIAK Munduan gaitza ta ona beti - Bide oneitatik bat aukeratu bear - Gaitz-bidea - Asieran gizona ona zan gero deabruak atzipetu - Gaitzaren ezaugarriak - Kezka-onoimenerako nagia - Sorkunak - Diru-zalekeria-andizuren-naia-arrokeria - Gaitzak peketura garoaz - Gure eginbearra - On-bidea - Ezeugarriak - Gure egin bearra.

17. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0095 Len, anai arteko guda aurretik ez eben gitxi egin, eta orain ez dabiltz nagiago.

18. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0271 Inork enazala nagitzat eta aultzat ebatz, ezta baketsu bezala ere, bestetara baizik, etsaientzako gaitzesgarri ta adiskideentzako on, alegia.

19. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0292 Turno, len, ogei zaldizko auta lagun, zaldun sail nagiaren aurrean egaz bezela zioana, orain uri aurrean aurkezten da alde batera; traziar zaldisko zuridunak darama gain, eta urrezko oskola jazten du buruan, egats gorriekin.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. enbeita 0076 Ba-dakigu geuri zer gertatzen zaigun: alperkeria, nagia, biarko utzi eta gero aaztu edo papera galdu...

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak in: milla euskal olerki eder 0033 Gipuzkoarrak beren aldetik etzebiltzan iñolaz ere zabar ta nagi: E. Arrese olerkari jatorrak gizaldiaren asiera-izpiakin batean atera zuan bere len-olerki-liburu Nere bidean (Tolosa, 1912); aurkezpenean onela dio.

22. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0098 Mariun.- Alferra, hi! nagi hutsa! (beharria tiratzen dio).

23. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia j.p. soudre 0349 Balio ttipikoa da jende nagia.

24. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0140 Bainan nagientzat izan dadila zaharoa, behar den bezenbat, behar den guziz, amodioz ez bada borchaz, multzoka diten, erakaslearen oinpean, ikasle igikor ezin egonak.

25. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.l. beobide 0003 Eukezan diru apurrak eralgi, ikasteari itzi, lanerako nagi, goian zerua ta beean lurra gelditu ziran.

26. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0045 Eta harrezkero alper-nagiak kirkilak ehizatu eta azoketan prezio ikaragarrietan saltzera emon ziran.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0080 Eta Dirk ez da hitzik gabe eta pauso nagiak emanez ibiliko ere.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura jostuntxo ausarta 0024 Ez dago aspirapenak edukitea besterik, nagia ken eta amets egin, Jostuntxo Ausartak lortu zuen bezala.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0070 Hodei nagi eta ilun bakoitza milioika tximeleta saltaritan bihurtu zen, oso jolas polita zen eta batek zioen: - Hango landare bakarti hartan etzan nahi nuke.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 00046 - Urrutiko egurra, nagiaren indarra eta pobrearen arrazoia.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0031 Untziaren kulunka nagia makurtzen hasia zen: sagailo zalu batek uste gabetarik jauzi eginarazten zigun.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0038 Dendako ate zulotik kalera atera den katu beltzak burua batera eta bestera erne baina patxadaz mugitu, gizon arrotzari begirada labur bat egin eta poliki joan da, nagi, bakarrik, ezker aldeko baratzean barrena.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0169 Nola jakin senar antzu edo nagiak umaturik ikusten duen emaztea ez zaiola butanozalearekin ibili?

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0133 Gizakiek, munduko nagusi bat ergelkiro nagi, harroputz edota anker huts ez dela ikusi eta txunditzen direnean, orduantxe jartzen dituzte agerian beren ezkutuko ahuleziarik okerrenak.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0084 Beheko suaren argi hori nagia okerka galtzen zen sukaldeko zolu ertzetan, eta andre exeri bien itzalak soilik mugitzen ziren, haruntzago eta handiago, nondipaiteko haizeek astinduak iduri.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0031 Aldegin nagiok! Bihar goizean goiz pasatuko naiz hemendik eta herrian gertatukoen berri ekarriko dizut... (Irten egiten du).

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0052 Argi horia, nagi eta okerka, sukalde epeleko zolu ertzetan galduz.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. borda 0010 Beste marimutiko, gizonkari, edale, pipatzale, buhame, zarpail, alfer (auher, nagi) haiek sor arazi literatura polita badugu.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0109 Bere hondarpilara nagi zetorrela, burruka latzen baten istiluak entzun zituen plaia aldetik, eta bere familiarteko bat, metrobete baino gehiago zuena, ikusi zuen jaguar batekin basatiro burrukan.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. etxaide 0430 2. Edentata-ren baitako infraordena, zuhaitz-nagiak bere baitan hartzen dituena. e / f / i .

41. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0102 Egitan Kristo-ren nekaldia bearrezkoa zan Berak esan zuan bezela, ikasleak zozoak eta nagiak deitu zituanean, Kristo-ren nekaldia bearrezkoa zala berak zeruan sartzeko etzekitelako.

42. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0124 Asarrearen beroa bera ere baretuaz, edo-ta, egoeraren leloak ozkirriturik, ao-zabalkakoek eta auek lokamux gilia, gerozaz nagiago zijoazen gau-txori etsi aiek.

43. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0075 Oria ibai nagia Orio-raño luzatzen da.

44. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0029 Gauza huni haatik ohartuak gira denak: elizan azkar girela, gure fedearen goraki aipatzeko; bainan elizatik kanpo, zoin herabe eta zoin beldurti! Eta fedeak galdatzen daukuna gure urrats guzietan obratzeko, zoin nagi eta zoin ahul!.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.m. v. de mendizabal 0001 Eraman betiko: erreka eta ibaietako kutsadura; hiriak zementoz estaltzeko gure agintarien gogo asezina; mundua, lodi-argal, kirolzale-nagi, erretzaile-ezerretzaile, garai-behe... klasifikatzeko ohitura alua, eta abar.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0001 Bizi luze bat beraz, bainan ez nagiarena eginez.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0001 Pentsa daiteke beti gogoan zinituela Axularrek nagiari eginiko erasiak: Zoaz nagia, xinhaurriagana eta kontsidera itzazu haren bideak eta bidexkak, joan-etorriak eta itzul-inguruak nekeak eta trabailuak, eta ikasiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat eta bethiere bizi, ibili eta gobernatu.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Enpresarioak ados zegozen menpeko multzoarekin kasu zehatz honetan: eskribatzea lan zintzo eta serioa zen bitartean idazketa nagien aitzaki esistentziala besterik ez zen haientzat.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. lasa 0001 Arraioa! Ez dugu nagirik oiñetan gure Latxaga`k (Edili`k atera du, On Manuel jaunaren aintzin-solas polit batekin).

50. 1991> bizkaiera literatur prosa zubk 0093 Edo ta nagia dan, ardurabakoa, buru-jaube ez dana, arrua edo ta fidakaitza.

51. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00123 Aurreko mendean Larramendik eta Kardaberazek bezala, lanerako deia egiten die hizkuntza lantzen saiatzen ez diren nagiei.

52. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0006 4. Deskriba ezazu Piarresen izakera bost adjektibo aukeratuz: fidakorra; ausarta; harroskoa; koldarra; tuntuna; langilea; tristea; alproja; nagia, lotsatia.

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0046 Romondoren ezpainak irribarre geldo, nagi batean kizkurtu ziren baina haren begi beltzak, kanpamenduko suaren gainetik neskari begira, desirarekin sakondu egin ziren.

54. 1991> euskara batua liturgia f. olariaga 0106 [368]16. araua. Berebat, ohar hau egin behar da, sinismenaz argibide eta esplikazioren bat eman gabe asko eta oso bizi hitzegiteak, ez diezaiola herriari, nahiz sinismena maitasunak informatu baino lehen, nahiz informatu ondoren, obrak egiten motel eta nagi izateko biderik eman.

55. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0008 Garabia metro erdi bat alderatzen da, nagi, eta palakada axal batez murgiltzen da putzuan.

56. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0104 Oso nagi eta desgogotuta sentitzen zen, korbata gorridunarekin izandako lehiaren nekea bapatean etorri izan balitzaio bezala, eta besoa luzatzea ere lan astuna iruditzen zitzaion.

57. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0140 (...) guztia, arratsapalaren hori-moreen ñabarduretara, eguzki sartu berriaren zantzu iraun-nahi eta hodeien higidura nagira, haietan antzeman nahirik, hain zuzen, erromatar zirko izandako hark megafono erraldoi baten gisa zeruratzen zuen musika handiosaren eraginik.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00015 Baionak ibai-inguruarekin duen harremana ulertu eta ikusteko, badugu Baionako udal Artxibategian mapa bat, 1590ko data du, Errobi eta Bidouze, Pabeko Luy eta Oloroeko Gave ibaiekin batera Aturri ibaia artikulatzen duen lurralde egituraren azalpen argia; testuinguru geografiko honetan, nagiak izan arren, Atlantikora iritsi nahi duten ur ugari dago, baina naturak aurkezten dien eragozpenekin topo egiten dute, padurak ibai-itsasoratze zehatz, segur eta hurbila, definitzea eragozten dielako; bokale (aoa, mounth, ménde, boucau) bakar eta sakona, Baionako Hiribilduaren nagusitza bere ibai eta itsasoen gain erabat eraginkorra izateko modukoa (5-a, 5-b Irud.) eta inguruko hiri-pilaketetan hegemonia markatu eta boterea hedatuko duena.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00018 Elbira nire emaztearen urrats nagiak entzun nituen logela aldean; egia esan, ez dakit zergatik, baina bi egun zeramatzan berak, zegoeneko, neguko erropak armairu handitik txikira garraiatzen hurrengo urtera arte bertan gera zitezen; negua bere ezbehar eta molestiekin gainditua zegoen. Horra. Bada. Bere komeriak.

60. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak b. del teso 0100 Azpeitian egiten diren Euskadiko Antzerki Topaketek parte izango dute zirkuituan baina, aparte, urteetako nagia alboratu nahian, teatreroekin koproduzitzera joko dute eta ametsak amets, benetako topaleku eta inkluso feria bilakatu nahi dute aurten 12 urte beteko dituzten saio teatral hauek.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak islam-a 0038 Horrela arabiarren botere politikoa gainbehera hasi zen, bere ordez pertsiarren eraginak leku hartu zuelarik: fakzio desberdinen menpe zeuden aholkularien partez, estatuaren zerbitzuan zegoen burokrazia indartsu eta nagia ezarri zen.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. etxarri 0167 Urte guzti hauetan ez dut sekula euskaldun nagirik aurkitu.

63. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0188 Gizato, nagito, zurito, zakuto, zato (zaragito)

64. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0188 Ontzat, txartzat, nagitzat, lapurtzat, elizkoitzat, zorotzat

65. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00193 Ankaz ta besoz egonagatik
nagia edo baldarra,
besterik ez dan tokian beti
bada norbaiten bearra.
Bart arratsean ez naiz entzuna
lenengo ume-negarra,
gazte ergela baiño obea
ez al da aitona zarra?

66. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0002 Zer dela eta sartu zinen bertsolari? puntua jarrita, honela erantzun zuen: Egin gura nuelako hainbat bertso-afari
ona izan ezkero lortuz zenbait sari
zer nahi duzu egitea izanda hain nagi
.

67. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0016 Ertzaiñan asera artan, naiko nagi omen zan jendea ertzain sartzeko; orain ez det uste orrelakorik dagonik.

68. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0007 A.I.- Ez. Berez ez naiz nagia.

69. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0007 NAGIKERIA.- Nagi+keria. Alferkeria, utzikeria. -KERIA atzizkiak batzuetan kualitate txarra adierazten du.

69 emaitza

Datu-estatistikoak: