XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. lassalle 0209 Dezagun ikhus laburzki, Chehetasun handirik gabe, zer zuten asmatu eta obratu.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Deputatuen artean, Blum delakoa ari izana baitzen zernahi erranka Poincarek ministro zelarik obratu lanarentzat, Poincarek Herrioti garbiki erran dako eta frogatu Londreseko antolamendua etzuela eginen ahalko, Poincarek egin lana ez balu han izan.

3. 1940-1968 lapurtera-nafarrera bertsoak xa 0012 Zertako bada zure begiak bethikotz hetsi dirade,
Hanbat gogoan zintuen gauzak obratzen ikusi gabe?.

4. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa jetchep 0072 Aski sos badut Mayalenekin egin ginituen xede eder heien obratzeko?.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. erdozainzi 0012 Jesus'ek ainitzetan aipatzen du bere Aitarekilako berdintasuna eta nola igorria den Haren nahiaren betatzeko: Ene janaria hau da: ene Igorleak zer ere nahi baitu eta haren egitea eta Harek eman lanaren obratzea (4,34).

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak mde 0146 Harek zituen plantation delako jende-aldatzeak asmatu eta obratu: Irlandarrak ohildu zituen beren sorlekhuetarik eta heien ordean Engelandarrak edo Eskoziarrak azarri, horrela hustu zuen bertako jendeez izaroko Iphar-sorthaldeko eskualdea, Irlandako mytho zaharretan bethi lehen zen Uladh (Ulster) hospetsua.

7. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Agian chede horiek oro obratuko ditu, nehoren trabarik gabe. Bertzalde emazten bozez ere mintzatu da.

8. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Horra ideia onak hor. Ean nork obratuko dituen da dena.

9. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Aithor dute komunichtek beren chedeak ez dituztela gaurtik biharrera obratuko, bainan zonbait menderen buruan zerbait ederrik izanen omen da iguzki-pean oraiko sakrifizioeri esker.

10. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 2. Erreboluzionaren obratzeko, denetan sartu behar da, denak hunkitu behar dire, zuhurki gordez egiazko chedeak.

11. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Denak ongi arrimatu direa ba, etcheko semeak, espartin eta athorra churiak soinean, akhulu fantesiako bat floka batez beztiturik, atheratzen ditu idiak, marra zabal batzu bizkarrean, kopetako goriak uztarriaren pean, pampalinak eta uhalak itze horiz obraturik, hek ere, litsak etchian utzirik ezteietarat abian.

12. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Mozkuko akordioak behar dituzte obratu Txekozlobakiako buruzagiek, eta Rusoak hor dituzte, hurbil, ikusteko ea hitzemanak atxikitzen dituztenez.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Alemanak juan. - Azken soldadoak juan zaizkun agorrilaren hogoiean eta ondoko bizpahiru egunez, bozkalentziazko orenak ukhan ditugu herri guzian bainan gehienik karriketan. Zer mundua! Leiho guziak banderaz beztituak, khantu, oihu, irrintzina, bazen zorion zokho guzietan. Herriko etchean eta gerlan hilen harriaren aitzinean bildu gira hilez orhoitzeko eta emaiten daizkuten erakaspenez orhoitzeko. Agian galdatzen daukutena obratuko dugu denek, herrakunde guziak bazterturik. P.D.

14. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0007 - Lehenik sumatu bainan gero frogatu duguna da hobekienik dakiguna.
- Jende zuhurrak luzaz pentsatzen eta laster obratzen
- Zoroa irriz ari da itotzean ere
- Miresten ez dakienak adimendu guti
- Ikasiago eta ez jakinen eremua ageriago
- Laster ikasia laster ahantzia; nekez hartua betikotz hartua.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0053 Beste aurrerapen handietako bat Estatistikaren arloan obratu da.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0049 Auskalo! Eneko ez zen bateretxo ere ilupa, eta berehala asmatu zuen nola obratu.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0049 Hala, pentsaturik bezala obraturik guztia, harri handia erdi bidean zelarik, non behingoxean jaregin zioten eta amildu zen harritzar bikaina; burrunba galanta sortu zuen leizearen barrenpe orotan.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0020 Agian berau dateke Jainko zaharrek Jainko berrien gainetik obratu duten mendekua. Agian bai.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0130 Jakina, karakteristika atzerakoiren batek obratua... Legea, ordea, ezin hobea dun horrelako arrasto guztiak gugandik kentzeko... Kolonbia? ez? Brasil orduan! zaporea halakoxea dun.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. antruejo 0041 Aitzitik, neure fama eta ospea areagotu egin dira obratutakoaren berria indiarren artean hedatu orduko.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1974 0017 b) Europa sozialista bat, egiazko herriartegoa bat obra lezakena, erran nahi baita nazione haundien izaitea bezala, ttipiena errespeta lezakena.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. mendibehere 0010 Noiz hasiko gara Gurutz ANSOLAK hainbestetan deitu gaituen Herri ekintza haren planteatzen eta obratzen?.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0016 Bi ihesbide horiek ez dira soilki fikziozkoak izan Miranderengan, baina bereak zituen depresio beheralditan loa galdurik, lo sendagailuetatik alkoolerako joanetorriak egiten baitzituen, baita bere giza-nagusietan kondatzen zigun, bere buruaz beste egitea, bere buruan obratu baitu, asmakizuna errealitate bihurtuz bere Eriotzaren, ordua, aukeratuz.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0060 Gauzak berrehun urtez hortan, XIX-garren mendean Txekoslobakia germanitartzen oso abiatua zan, zenbait eskualde eta gizarotan osoki obratua.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0284 Asmo hau obratu nahiz, bi jokabide kontrarioren artean, hau da, elkar ukatzen eta osatzen zuten razionalismoaren (dogmatismoaren) eta enpirismoaren arteko teinkan desarroilatu da Ilustrazioko filosofia.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. lete 0034 Lizardik urte-giroak banan-bana marrazten dizkigularik, naturaren mogimenduak gure lurrean obratzen dituen aldakuntza, kolore, usain, forma eta mila fenomenu zoragarriak deskribatzen dizkigu.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. lete 0034 Baina, era berean, naturaren baitan obratzen diren urte-giro horiek gizonaren bizitzan obratzen direnen oihartzun eta adibide ditugu.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak akmanifestua 0056 Komunisten ardura, batez ere, Alemaniari adi adi dago, Alemania burjes iraultza baten bezperan dagoelako, iraultza hau Europar zibilizazioan egon diren kondiziorik aurreratuenekin obratuko duelako, eta gainera, are Ingalaterrak eta Frantziak XVII eta XVIII mendeetan eduki zuten baino proletalgoa infinituki aitzineratuago batekin; eta beraz, Alemaniar burjes iraultza, ondo ondoko proletal iraultzaren preludioa besterik izanen ez delako.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0153 Edozer baino lehenago eta areago, politikan eta ekonomiaren mailan obratzen den zanpaketa edo ustiakuntza bat da koloni-sistema.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0012 Baita gaur oraindik ere obratzen segitzen den artisantza aberatsaren sorburu hiri hau izan zen halaber.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0385 Eta hain zuzen orduan komunitate osoak ere bere amatasun lana obra dezake, bai barnean daudenekin eta bai barnerako direnekin ere.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0395 Substratuak superestratuen eragina izaten badu ere, ia beti ordea, handiagoa izaten da superestratuak substratuan obratzen duena.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. irigarai 0111 Izkuntzaren arloan iritzi hunen obratzeak haren itotzea dakarke, areago euskara bezalako izkuntza eta kasua denean.

34. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0165 Zuzentasuna eta bakea obra ditzatela; herri, arraza edo erlisionen arteko mugak lurrerat bota ditzatela.

35. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0029 Gauza huni haatik ohartuak gira denak: elizan azkar girela, gure fedearen goraki aipatzeko; bainan elizatik kanpo, zoin herabe eta zoin beldurti! Eta fedeak galdatzen daukuna gure urrats guzietan obratzeko, zoin nagi eta zoin ahul!.

36. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lf 0006 Ba, zera... Huna nun mehatxuak obratzen hasten diren: 1806-eko apirilaren 16-an goxaitak ezeztatzen du bere lehenbiziko ordenua eta bere ondoko osotzat izendatzen Joseph Topet, Jean Topet-Etxahunen hirugarren semea.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. sarrionandia 0001 Hain zuzen, oso egokia da filme honen oinarri den nobelaren titulua John Hansen baitan obratzen den bikoiztasun psikologikoa azaltzeko: Doblea deritza nobela horri, eta Theodor Storm idazlea.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Ur zikin horien biltzeko, bada segur langai bat zonbeit urte hautan xutik ezarria, bainan dakizuen bezala langaietik obratzerat iragaiten da urte.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0001 Bietan ikus daitekena da nola ama batzuk beren alaben bitartez nahi dituzten gaztaroan egin dituzten amentsak obratu.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Besteen otoitzeri egin behako hau ez dadila izan guretzat kuriostate hutsezkoa, bainan lagunt gaitzala Jondoni Paulok erranaren obratzen: bozkariotan direnekin bozkariatzen, nigarretan direnekin nigar egiten.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r. idiart 0001 Hitz eder horien obratzeko orde, hurrungo problemak baizik ez dauzkute aipatzen.

42. 1969-1990 zuberera antzerkia a. aguergaray 0052 Doloreki, doloreki, Matalaz
Odola Jaunari, Herriari
Eskentû dûzû.
Bihotzez, bihotzez,
Orai danik, izan ditian
Entzûnik, oi! Dohakabiak,
Obratûrik zuzenak,
Denak aurhide bizitzeko.

43. 1991> euskara batua antzerkia l. haranburu a. 0017 Adibidez, herrietan erreboltarik ez dedin obratu.

44. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0405 Zutaz erruki naiteke, esaka: Justizia dama, zer moduz obratzen du berorrek azken bolada honetan? -Sudur-zuloak bi hatzez estalita mintzatu nintzaion, hitzen efektua indartzeko-.

45. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0213 Natura beti aritzen da baratxe eta nolazpait esatearren ekonomiaz: bere ariketak ez dira inoiz bortitzak; eta bere emaitzetan beti nahi izaten ohi du izaria; izariz eta neurriz obratzen du beti; eta une batez azkartzen bada laister eroriko da bere mantsotasunean; gelditzen zaion indar guztia bere burua mantentzen darabil bere bertute emankor eta ahalmen sortzailea zeharo galduz.

46. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0272 Nazio guztietako liburu sakratuak izu bitxi edo naturaz gaindiko hauetaz beteak izan arren, nik ez dut aurkitzen arinkeria handiagorik, zeren, mila zio natural ezberdinek sor dezaketen emaitzak, naturaz gaintiko zergatia duela segurutzat emateko, aldez aurretik ikertu beharra dagoen, beste kausa guztietarik baten batek ez duela obratu, eta hau, noski, ezinezkoa da.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00011 Baina hogeita hamar urte bete zituenean, ama eta etxea utzi San Jose ordurako hila izango zen, eta, mundu zabalera irten zen Palestina barruan, hori bai jendeari sermoiak eginez, gaixoen sendaketak eta beste mirari asko obratuz. Jendea erruz pilatzen zitzaion egiten zituen mirariak ikusi eta Haren hitza entzutera.

48. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00055 Baionako Herriko Etxe edo udalaren errana! Bigarrena edo hirugarrena eta ez beharbada aurtengoan azkena! Zergatik hainbeste aldiz errepikatu hain urrun baizik obratuko ez den berria?

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0086 Menekoek eta subiranoak elkarren arteko harremanetan duten gorputz arartekari bat, haren kargua baita legeen obratzea, eta libertatearen, hala zibilaren nola politikoaren, zaintzea.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0140 Hezkuntzak hiru ezaugarri hauek bete behar ditu osatua izan dadin: a) jakintza praktikoa eman behar du izakeraren zientziaz diharduen etologiatik eratorritako printzipio orokorrak zirkunstantzia jakin eta partikular bakoitzean egokitasunez, bakoitzaren izateko eta obratzeko moduari dagokionez, alegia, aplikatu ahal izateko (Sistema de la lógica, 2 vols., Madrid, 1917); b) sentimentu altruista eta sozialak garatzeko tresna izan behar du, norberaren zoriona eta besteena lor dadin, eta horixe da utilitarismoari ematen dion esanahia (El Utilitarismo, Buenos Aires, Aguilar, 1980); c) norberarekiko nahiz besteekiko obligazioak betetzeko gaitasuna eman behar du, askatasunean jokatuz, eta honen ardura familiari dagokio, eta subsidiarioki bakarrik Estatuari (Sobre la libertad, Madrid, Alianza, 1970).

51. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Baina bada beste bide bat oraino, hau da: alderdi politikoen bidez lan egitea, gero alderdiak elkarturik maioria bat osatzea eta orduan, hogeita hameka eta esku, hitzartu programa obratzen da gehiengoaren izenean.

52. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Zuk asmatu gune hori, Baionako Herriko Etxeak laster obratzeko xedea omen du!

53. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00002 IRA-ko gudariek hautatu dute beren gizona hitzeman desarmamenduaren obratzeko.

54. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0002 Nekez dukete galde hori obratuko ONU-ko batasunean diren herriek, ez baita nehor menturatuko heien atzemaiterat herritarren artean bizi direno.

55. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0008 Ondorioz, datorren irailean eta 2 urteko epe batentzat Seaskako lizeoa gela horietan kokatze proiektua, aste huntan baieztatuko da, alde batetik B.A.M. lurraldea behar diren antolaketen obratzera engaiatzen bada eta bertzaldetik diru mailako adostasun batetara heltzen badira.

55 emaitza

Datu-estatistikoak: