XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. gereño 00003 3.ampdeg; Euskera krisis baten dago; euskeraz egiten dabenak gero ta gitxiagoak gara. Zer egin bearko zan bai partikularki, bai ofizialki, izkuntza indartuteko?

2. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. gereño 00003 Jakin dot, ofizialki, zeozer egin dala, Unibersidade batzutan euskal katedrak zabalduaz.

3. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. gereño 00003 Baña gaur egoki da barriztatea nik euskera bizi bat gura dodala ta ori lortuteko, eskoletan, batxilleratoan eta karreratan sartu bear da gure izkuntza, ofizialki.

4. 1969-1990 euskara batua antzerkia arti teatro 0213 NTXUTXUMA - Hori ere konpondua dut. Orain hiru hilabete soldado bat sartu zen gure artean, nire konpainian. Bada ezpadan, zure fotografia bat lortu nuen. Lehen esan dudan soldadoa, eztu inoiz inork ikusi. Ofizialki misio berezietan ibili da beti. Sarjentuaren gradoa du, eta nire lehengusua dela esaten da haren paperetan, Nkulanguek Bakale. Soldado hori zu zara. Haren uniformea automobilean dago. Joan zaitezi.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0008 Milano-ko Ediktuaren ondoren (313), Erromak kristautasuna ofizialki aintzakotzat aitortzean, kristau-herriak bizi izan zuen egoera sozial berriari buruz ari da testu hau.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0008 Erromak kristautasuna ofizialki aintzakotzat aitortzean, ondorio garrantzitsuenen artean handi-handika konta daitezke, alde batetik, gizarte erromatarraren hobekuntza moral nabarmena eta, bestetik, erromatartze-maila handiagoa mendebaldeko kristautasunean, zeinak bere sisteman zeremonial estatalaren parte handi bat sartu bait zuen, erromatar jantziak eta liturgian erabiliz, eta gainera erromatar organizazioaren izpiritu-puska handi bat ere bai, haren egitura hierarkikoa eta haren legezko prozeduren eta printzipioen arabera gobernatzeko modua...

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0111 Nola sobietar gobernuak ez duen sekula gertaera honen berri eman, Estatu Batuek ere apenas ezagutzen duten isileko ehiztariaren hondamendia eta horrexegatik, ofizialki behintzat, ez dute inoiz aztertu nola demontre amerikar batzuk Zar handiaren meneko batzuri burla egin zieten.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ijitoaren poleoiak 0111 Kasuko gazteak protekzio beharra du, injeniero hura gustatzen zaio eta Nakamori kapitainaren aurrean ezkontzen dira ofizialki: kapitaina da toki hartako autoritate altuena.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0325 Egungo gure bilkura hunetan, bada, Hiriart-Urruty jaunak euskaltzain edo académicien berri bezala ofizialki Akademian bere sartzea eginen du.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. baztarrika 0043 Urte hontan Salmoak liburuko kantuak ofizialki ontzat emanak izan ziren Erroman euskal liturgia eta elizkizunetarako.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. arana m. 0181 Beharrizan hau ofizialki emendatzen ez den artean, badute betebeharra Akademiek, Eliz-kaperek, Abesbatzek eta gainerakoek.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bertsolaritza 0065 Ofizialki, beraz bertsolari emakume hauek burla bertsoak egiten dituzte.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0138 Animalietan txapeldun
Ofizialki antolatu ohi diren kirol lehiaketetan, proba bakoitzerako maila bereziak egin ohi dira.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0056 1515.eko ekainaren 11an Nafarroa ofizialki Kastillako koroari erantsia izan zen, eta Burgosko Kontseiluaren menean ezarria.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0042 Herrian utzi dute artzainek gaztaren prestatzailea, ofizialki hautatua eta bertakoek pagatua.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararen liburu zuria 0545 Etniaren ikuspegitik behatuta, eta alderdi honi lotu nahi litzaioke batipat lan hau, ez luke inongo zentzurik izanen katalan arazoa espainiar Estatuko lau probintzia ezagunen herrialde geografikora murriztuko bagenu, eta are guttiago ofizialki onhartua izan zaion 1833ko probintzi eraketaren araura hartuko bagenu.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zer egin dezaket/1988 0053 Iparraldean, akanpada librea debekatuta dago ofizialki, baina batzuk bide hau hartzen dute, lurraren jabeari baimena eskatu ondoren.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ugalde 0099 Badituzte, noski, hartuemanak maila batzuetan, Merkataritzako Kamara mailan eta abar, baina ez da ofizialki, ez eta Unibersitate edo Justizia mailan lau herrialde euskaldunak lotzen dituen erakunderik.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0009 Orain dela 150 urte Louis Jakobo Mandé Daguerre-k bere inbentua ofizialki aurkezten duenean, ikusizko komunikazioaren mundua bere funtsetik aldatuko duen prozesu neketsu bat burutzen da.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0024 Eta 1645-1646. urteetarako 75 lanurte eman ondoren Ziudadelaren eraikuntza ofizialki bukatutzat jo zen.

21. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0245 Eliza, ofizialki, Errepublikaren alde-edo jarri zan.

22. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0001 Ofizialki, Berzaitz kantariak idatzitako Harispe da datorren urtean emana izanen den pastorala bakarra nahiz eta aipatzen den Larraineko herriak ere pastorala bat muntatzeko nahia duela, Roger Idiart apezak idatzi duen Xalbador obrarekin.

23. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Pontifizea ikustearren eta hiriko alkate katolikoak ofizialki festa egun deklaratu zuelako atzokoa, milaka asko izan ziren igande gaua parke inguruan pasa zutenak, non ospatu behar baitzuen pontifizeak arratsaldez meza santua.

24. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Logan izeneko aireportu internazionalean ofizialki egin zion harrera Rosalynn Carter presidentearen emazteak.

25. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 IRAren adar politikoa den Sin Fein probisionalak gaur emango du ofizialki pontifizearen hitzen erantzuna.

26. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0001 Batzorde hori izango da gero Eusko Jaurlaritzako lan departamentura aurkeztuko dena, ofizialki onartua izan dadin.

27. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0001 - Luis Alberto ARANBERRI jaunak ofizialki ezezta dezala oporrak Arabia Sauditan iragaiten dituenik.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1971 0001 Orai arte Angleterrako erreginak ez ziron bisita bat baizik egin bere bizian, ofizialki beste herri batetarat.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 ONU-ko biltzar nausian aurkitzen baitira erresuma mota frango, berdin aspaldian elgarren artean ofizialki solasik egiten ez dutenak, paradaz baliatzen dira herri horietako minixtroak preseski zenbait solasen egiteko.

30. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Herri lehen buruzagi kondu itzuli bat du ofizialki egin Alamanian Mitterrand presidentak.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1977 0001 Bertan lana egiten duten nekazariak 350 dira, ofizialki agertzen direnak; 800etik gora, berriz, handik beren ogibidea duten familiak.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0002 Ofizialki dena eskuratu daiteke, baita Alderdiaren artxibategiak ere.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... amaiur 1986 0001 Urtetik urtera handituz joan da Seaska eta 17 urteren buruan oraino, ikastolak ez dira eskola bezala ofizialki onartuak.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... amaiur 1986 0001 Gaur arte beraz, euskarazko irakaskuntza ez da ofizialki ezagutua eta ondorioz beraren diru egoera guztiz larria da.

35. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00120 Enperadore berriak ondorengo erreforma hauek bultzatu zituen: shogun-erregimena baztertu zuen ofizialki, isolamendua abolitu zuen eta Japonia mendebaldeko ohiturak hartzen hasi zen, batez ere industrian. Aldaketa hau hiru esparrutan gertatu zen aldi berean:

36. 1991> euskara batua ikasliburuak historia 1998 00298 1982ko abuztuaren 10ean onartu zen ofizialki Foruaren Hobekuntzarako testua, penintsulako euskal lurraldeen insituzio-banaketa berresten zuena.

37. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00041 Bide-lotune horrek hirigunearen eratzean izan zuen garrantzia nabarmenki areagotu zen Iparraldeko Trenbidea (Ferrocarril del Norte delakoa) Gipuzkoan finkatu zenean, herrian lehen mailako geltokia eta lurrinezko makinen depositua baitzeuden: hain zuzen ere, 1863ko irailaren batean igaro zen ofizialki lehen trena bertatik.

38. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0014 Nola emango zuten haren berri, bada, ofizialki guda hartan parte hartu ez bazuen?

39. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Arratseko elizkizuna zortzietan hasten zen ofizialki, baina edozein unetan has zitekeen, Jaunak santuren bat elizara otoitz egitera bultzatzen zuen unean.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak athletic club 00031 Zilarra lortzea hain zaila zenez 1908an Athletic taldea Madrilgo sukurtsaleko jokalari batzuekin indartu zen eskualde mailako txapelketan parte hartzeko, baina ofizialki aurkeztu gabe. Berriro itzalak nagusi zirela, lehendakari aldaketa etorri zen: Alberto Zarraoak hartu zuen errelebua.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak industri ondarea 00040 Koiuntura politikoa aldatzean, 60ko hamarkadaren bukaeran, meategiak ustiatzeko baldintzak aldatu egin ziren eta 1872an Miguel Tabuyok, Real Compañia Asturiana de Minas enpresako ahalduna zenak, meategiak ofizialki erregistratu behar izan zituen: 1872 urtean, zink eta beruna lantzen zuen Catavera meategia erregistratu zen eta 1874an Catavera 1, Catavera 2 eta Catavera 3 meategiak erregistratu ziren.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sm 00062 Euskal Herriko Autonomia Estatutoa 1979ko abenduan onartu zen, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia osatzen duten herrialdeetarako, gaztelera eta euskara, bi hizkuntzak ofizialki jarriz. Eta Legebiltzarrak onartu zuen azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabileraren arauen oinarrizkoa dena.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 00130 1959an euskal hitzei buruz hartu zuen erabakiak bazterrak astindu zituen, bereziki sabindarren haserrea eta Orixerena, bakoitza bere aldetik. Eta gero, 1964an Baionan bildutako idazleek egindako proposamenen arrakastak, 1968an euskara batuaren eredua ofizialki planteatzera eraman zuen Euskaltzaindia, atzera Arantzazun.

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak musikaste 00122 1988an Eusko Jaurlaritzak Musikako Aholkularitza-Batzorde bat izendatu zuen, musika-entitateen artean fondoak egokiago banatzeko. Hauxe izan zen batzorde honen iritzia: MUSIKASTE. Gure iritziz gure herrian bere arloan egiten den ekitaldirik garrantzitsuena. Uste dugu ofizialki gaur egun arte ez zaiola duen garrantzia aitortu. Behar beharrezkoa da errebalorizazio bat, partida ekonomikoan isladatuko den errekonozimentu bat.

45. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. rekalde 00103 Erreferendumaren ondoren, Suárez Presidentea ofizialki hasi zen oposizioko Negoziaketa Batzarrarekin biltzen.

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00242 Elikagai horiek guztiak afrodisiakotzat hartzen dira eta lehen hirurak hinduek ofizialki debekaturik dituzte.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ospitale psikiatrikoa 00027 1867ko abenduaren 14an, Benito Mennik ofizialki burutu zuen Ordenaren Berrezartzea Espainian: Bartzelonan, haur txiro gaixoentzako lehenengo eritetxea zabaldu eta bedeinkatu baitzuen.

48. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. larrea 0017 Gaur egun bizi-bizirik daude guztien buruetan urte latz haiek, kontrol militarra eta ideologikoa itogarriak dira, eta astero baldintza susmagarrietan hiltzen direnak larregi dira ofizialki aldarrikatzen den demokrazia eta bake borondatea sinesgarri gerta daitezen.

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrauna 0054 Guztira zortzi untzi dira ofizialki FISA-k antolatutako estropadetan.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0124 Horrela bada, hilaren 29an estreinatu genuen ofizialki hilobia, Lady Allenby Lord Allenbyk, zoritxarrez, ezin izan zuen Alkairo utzi Abd el Aziz Bey Yehia, herrialdeko gobernadorea, barrutiko mamour zen Mohamed Bey Fahmy eta zenbait agintari eta funtzionario egiptoar aurrean zirela;

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0104 Han, San Fernandoko Arte Ederren Eskolan ofizialki sartu aurrerik Cados de Haes margolari belgikarraren irakaskuntzaz baliatu ahal izan zuen, haren ikasle zen Jaime Morera leridarrarekin batera maisu honek Zubiaurre gaztearen hasierako interesa erraz bideratu zuelarik paisaiaren generoa lantzerantz, bere maisuek erakutsitako errealismo erromantiko berantiarraren aginduen barruan.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0043 Nola uler daiteke Carli eta Marinettik mugimendua hain bortizki utzi ondoren berriro bertara itzultzea handik urte batzutara, mugimendua ofizialki eskuindarra eta erreakzionarioa izanik?

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila txostena 1994 0117 Ildo honetan, interesgarri deritzogu irakasleei eskainitako kapituluan zehazkiago aipatzen den seiurtekoei dagokien proposamenari, oraindik ofizialki onetsi ez den arren.

54. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. kortajarena 0018 Adibide bezala; guda aurrean litro ardoak, 60 xentimo balio zuanak, naiz ugari izan, litroa bost pezta balio izatera iritxi zan, eta, olioa, razionatua, leenago pezta bat eta larogei xentimo balio izaten zuana, ofizialki, zortzi peztan ematen zuten, eta ixilpean, estraperloan, berrogei eta geiago ere ordaindu bear izaten zuan bear zuanak, edo aal zuanak.

55. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j-l. davant 00012 Artetik derradan 1883. urtean, Arnauld-ek eta Charles-ek beren deiturari erantsi ziotela ofizialki d'Abbadie familiaren jatorrizko herriaren erdal izena, Arrast: geroztik d'ABBADIE d'ARRAST abizen bikuna dakarte berek eta horien ondokoek.

56. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11704 h) Kirol-teknikariak prestatzeko zentroak eta horietako irakaskuntzak eta tituluak arautzea, ofizialki onartzea eta bultzatzea.

57. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00007 Puntu honi buruz Euskal Autonomia Erkidegoak ez du ofizialki onartzen otsoaren presentzia gure artean, eta, horregatik, dagokion katalogoan ez zaio aipamenik ere egiten. Lotsagarria.

58. 1991> sailkatu gabeak egunkariak u. apalategi 00003 Kontuz gero, ez ziren (ez ginen?) nolanahiko ekologistak; elektrizitaterik ez, euri-urezko dutxak, buztina xaboiaren ordez, alkolik ez (kalamurik ezta ere... ofizialki).

59. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1998 03832 Bigarrena: Postua erabiltzeko emakida-epea 20 urtekoa izango da edo lehenago, merkatuaren klausura ofizialki deklaratuko balitz, edota emakida automatikoki iraungitzat emango balitz eta Udalari itzuliko zaizkio postuak, emakidadunentzako inolako kalte-ordainik gabe.

60. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00023 Datorren azaroaren 19an Elizabeth II. erreginak Erresuma Batuko Legebiltzarraren saioa ofizialki irekitzen duenean, han ez dira izango ondorengotza eskubideengatik urteetan zehar izan diren ehunka noble.

61. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. juaristi 00030 Ofizialki, arau horiek errefuxiatuei babesa eskaintzeko hartuko dira, baina praktikan eskubideak murrizteko izan daiteke.

62. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Hori da ofizialki egiten dena.

63. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1996 0062 Bestalde, gaur bertan, eguerdiko 1.30etan, sortu berria den Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkarteak bere burua aurkeztuko du ofizialki.

64. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0052 Gaurko bilera, Nafarroako lehendakaria, Eusko Ikaskuntzarekin ofizialki egonen da lehen aldia da.

65. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0032 Ikasturte berrirako prematrikula ofizialki martxan jarri da

66. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1992 6367 Akats fisikodunek eskeidazkietan aukeratze frogak egiteko denbora eta baliabideak egokitzea eska dezakete ezgaitasunaren arabera eta hau ofizialki onartuta badago.

67. 1991> sailkatu gabeak egunkariak k. san julian 0003 Tourra, ofizialki, uztailaren 4ean hasi zen, gutxitu fisikoak egunero Donostian topatzen dituzten eragozpenei beste zailtasun berri bezain haserregarri batzuk erantsiz.

68. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1993 4782 Hornidurak xedetzat duen materiala Orriari erantsitako I Eraskineko zerrendan ageri da eta hor adierazten dira ale kopuru gutxi gorabeherakoa, ale bakoitzaren gehieneko prezioa eta Gipuzkoako kirol federazioek ofizialki erabiltzen dituzten markak.

69. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Eta boz kanpainako gastuen parte bat ere ofizialki ordaindua, hori ere estimagarria.

70. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1999 00006 Ofizialki, erran bezala, ja ez dakigu. Nafarroako Gobernuak Ibañetatik pasatzeko asmoa zuela uste genuen, orain Intxausperen deklarazio horiek... Igual jendearen erreakzioa ikusten ari dira, ez dakit.

71. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. gerrikagoitia 0003 Problema linguistikoa ere ukan zuten (dagoeneko soluzionatua), zeren populuak soilik suomiera (finlandiera) mintzatzen bazuen ere ofizialki ostera historikoki mintzaira ofiziala zen suediera lehenbizian eta gero.

72. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1994 0014 RENFE-k, gaur arte, ez ditu ofizialki eskatutako agiri horiek bidali.

73. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. amilibia 00029 S.A.: Frantzian orain dela bi urte kobratzen hasi ziren errugbi jokalariak eta aurten ofizialki onarturik dago. Gurean sekulan ez dugu izango. Beraz, profesional bezala jokatu nahi baduzu Iparraldera joan beharra daukazu. Hemen dagoen maila nahiko kaxkarra da, hemengoak amateurrak gara. Iparraldean dagoen maila, berriz, oso ona da eta hemengo jokalari onak Baionara joaten dira profesionalki aritzera.

74. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ttipi-ttapa 1994 0004 Joan den urrian eman zen ofizialki ezagutzera Nafarroa Oinezen aurtengo edizioa Beran burutuko dela.

75. 1991> zuberera saiakera-artikuluak f. bidart 00094 Eskakizun horiek irabazten baditugu, Hegoaldeko Euskal Autonomi Elkarte eta Nafarroarekin Iparraldeak bere harremanak ofizialki bidertzen indartzen ahalko ditu.

75 emaitza

Datu-estatistikoak: