XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0182 - Ene jaun altsubok esan eutsen orduban Markolbe'k negarr-agiñian eztaukat berbarik ez-ta bijotz naikorik, neu gai enazalarik zubekandik artu dodazan mesede ta onegin gustijen alderako biarr dan lez eskerr egitteko; baña neure utsok Gustija-al-dauanak Berak beteko al-dittuz, eta eguno eten barik ekingo dautsat Areri otoitz egitten nire ordez oparo saristau zagijezantzat.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0164 - Ene jaun altsuok esan eutsen orduan Markolbek negar-aginean ez daukat berbarik ezta biotz naikorik, neu gai ez nazalarik zuekandik artu dodazan mesede ta onegin guztien alderako bear dan lez esker egiteko; baiña neure utsok Guztia-al-dauanak Berak beteko al ditu, eta eguno eten barik ekingo deutsat Areri otoitz egiten nire ordez oparo sariztau zagiezantzat.

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia p.l. zaloña 0017 Ez al ziran oraindik Oñatin sartu, euri gozo-mardul batek bustitzen zuan oparo lur egarritua, bere errai agorrak arras ase ta betetzeraño.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0126 Toni Grice-ri eskerrak, par-egiña oparo etorri zitzaion.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0097 Askotan bide txarretatik aberaskiak egin dituzten gizon askok ez luteke biurtu naiko diru ura guztia, beren sendia, beren seme-alabak oso aberats eta eroso bizi diranak beartasunik gorrienean geldituko lirakelako, egun batetik bestera, bai lengo aberastasun oparo aiek gabe ta bai dirurik irabazteko ta lan gogorrik egiteko oiturik ez dutela, aurrerapiderik gabe geldituko lirakelako ta orregatik estuasun larri onetan ikustean asko betiko ondatuko (kondenatuko) lirake beren aberastasun gaizki egiñak ez biurtzearren eta estuasun larri onetatik atera ta beren gaizkapena (salbazioa) iristeko jartzen ditu erraztasun auek; baña len esan deten bezela aberastasun aien jaberik eta norenak diran azaltzen ez danean, jabea azaldu ezkero bada, oso-osorik biurtu bearrean arkituko litzake ta au beti ta iñolako barkapenik gabe.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ipuiñak 0055 Lenengo sartu zirean-ostatuan, iaubeak arrera ona eginaz, ian-edan eder oparoa ta naierakoa emon eutsen.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0432 ¡O Ama! ¡ceñ oparo ordañ-saritzen dizun Jaunac Samintasun edo Amarguretaco calean, eta gurutzearen oñean añ leyal eguiñ ciñion laguntzea! Orañ gozatzen dezun zorion eta dicharen chit diña cera.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 Jakituriz oparo jantzia bezenbat egipenetan emankor eta zabala.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1928 00222 Itzaldi ori irarri ta oparo ta ugaritasunez zabaldu gendun, yai aren ondoren.

10. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0243 Oparo jan-edan, bitxiz jantzi ta andikiro bizitearren, zorrez bete, ta ordaintzeko alegiñik ez dagienak, okerrkeri gaitza egiten dabe.

11. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0186 (Berriz basoak beteta oparo edan bezate gero ta algara ta alaitasuna sorturik. Ontan daudela MARTIÑE, sukaldetik, arnas estuka ager bedi otsegiñez).

12. 1940-1968 gipuzkera poesia or 0004 3- Aldia zer danik
galdu dut aria:
oparo dut artzen
siñeste guria.
Ordu bete, gozo,
yoanik abia,
neretzat an dago
orratza geldia,
betiraundearen
iduri bizia...

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ol izb 0615 Ta il aurrean gertu zion oparo.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0107 Bata bestearengan sakatutako kutxak ziruditen ta ozkarbiak zear benetako ateak ta txinboak zeuzkaten: ateok zear, gogo alderraiak sarturik gora egiten omen zuten garaia zanean: andik gero, zabalgune oparoak ikusterrean zituten begien betegarri, ta ortziaren ipurmamian etzanda ikusten zuten biribilki uts ta garden xamarra, gure eguratsaren bilgarri.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0042 Antollio Peña y Goñi'k kontatzen duenez, etorri oparokoa zan.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a.a. cardaberaz 0023 Egun orretan Aita Guardianari benaz eskatu zion, Komunio Santua artzeko baimena, ta onek oparo eman zion, eta egun orretan bertan juezak aizken epaia eman zuan, aditzeratuaz Agustiñen bokazioa egizkoa zala.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0030 Gero oparoago ariko gera gai oni begira eta orduan azalduko degu zeñen ajola aundia zor diogun oñarri-ari oni, erakutsi oni.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0055 Orrenbeste zinkurin, nere biotza osorik emateko! - Eta otoitza, ibai zabal, oparoa bezela joan zan....

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0228 Liburua bibliografia oparoaz orniturik dator, iritziak eta epaiak ere zuzen eta tajuz emanak daude.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jakin 1960 0004 Jainkoarren, jakintza-alor oparo ontan ez duzutela lan egin esateko eskubiderik ez dezagula izan praille-apaizok.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak f. etxeberria 0480 Kempis'ek Idazteuna oparo darabil.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak ibiñ 0031 Arrobi oparo ta sakon orren iabe egin nai lukenak ar beza A. Onaindiaren liburua eskuartean.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak ibiñ 0031 Ez dute nai euskera aberatsegi, beren izkuntzak bezin oparo agertu dedin.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eman 1967 00001 Oi bezela, antxen bildu ziren Gernika inguruetako nekazari ta lugiñak beren abere eta lur oparoan bildutako uzta zorituekin.

25. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0147 Goi-argiz eta biotz-ikutuz oparoa dozu lantxo au.

26. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0166 Lanok, ba, sentikortasun pizkaten jabe ba'zaitut, kritika oparoa baiño baliotsuago izango yatzuz: azterketa sakonegia ez yaku beti gogoko.

27. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde 0012 Hitzaurre hau bukatzerakoan, bestalde, ezin ahaztu neure esker ona agertzea Mutriku-ko Ziriako Andonegi ene adiskide onari (Z.A. ondorengo hiztegian), beronek sartu baininduen Mutriku-ko arrantzale giroan, eta behar nituen dato guztiak oparo eskuratu.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak geografia/oho 0080 Bizkaiko golkora doazen ibarrak aserik daudenez gero, Araba, Nafarroa eta Aturri Behereak industri guneak oparo eskaintzen dituzte (I. Agirre Eusko Lurra, orr.140-142, liburutik hartua eta moldatua).

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0014 Zabala eta oparoa.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak x. arregi 0135 Hona zergatik: leku oso sakona ez denez gero, eguzki izpiak eta beroa sartu eta itsaspeko landaretza oparoa hazten da bertan.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0335 Sokoako apeza 1915ean, antzerkigilerik oparo eta trebeenetakoa dugu Piarres Larzabal eta Iparraldeko teatroaren ordezkari bikainenetakoa.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0095 Honela kultua tratu oparoa bihurtzen zen merkatarientzat eta baimena ematen zutenentzat: Apaizak.

33. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0023 Historiagileek diotenez, XVI. mendea izan zen Euskalerrietan jori, oparo eta aberatsenetarikoa.

34. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0056 Halaber, Pierre Coste, kritikari, erudito eta itzultzaile oparoa, Locke filosofoaren adiskide eta Newton-en Traité d`optique famatua Amsterdam-en 1720. urtean itzuli et argitaratu zuena (131) aip. lib. 71 or.; Pierre des Maizeaux, biografo, historiagile eta filosofo ezaguna, Auvergne-n jaioa eta Londresen 1745.ean hila (132) aip. lib. 248 or.: Guzti hauek izango ziren, noski, Pierre d`Urte donibandarraren lagunak edo ezagunak, edo bederen garaiko kideak izan ziren.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. laboa 0009 Horrela zen, mahai buruan, jaki oparoz inguraturik, pertsona bati dagozkion mahaitresna eta platerak besterik ez zeuden.

36. 1969-1990 euskara batua poesia gand uda 0144 Asfaltoz, espaloiz, isuri oparoz,
gizona, jendea, multzoa osatuz,
multzoan bere esku higituz bat bana, bat bera,
banaka, taldea burutu arteo
ta artean osorik, osoko osagarri bere kabutako,
bere egia berez, norberez, bereizi, bakoitza
hitz-buru poeman,
bilduma osoari eskainiz edonork
irakur-hasera ta esan nahi bestek ez halako berebizikoa!

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0013 Berdintsu gure Artxidukea ere: ba zituen cala ta itsas-xoko gardenak, mahasti oparoak eta gaztelu-baserriak.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0033 Iluntzean restaurante batean afaldu zuten oparo.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0047 Bazkaria ugaria eta oparoa, tripazai handiena ere kontentu utz dezaken horietakoa.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0150 Erratz, areta Xaxi hain ibiltaria, gainera, Adur, ezen oraindik minbera dudan ipurdia edonorengan hobeto zolitzeko, nabastarre oparoagoz, alegia, nirekiko susmoak ekiditeko aski zuketenik girtenean gurutze bat irartez, zuregandik solijitzeko ni zauritzea premiatsutuz edo giarren hazkura lagaz eskuan hartu, ni, hegarako ez baina hauspiltzeko bai (eta soilik) balio bait nezakeenarena eraginez praile eta moja (inkisidoreak ere oso ziren sumati) guztien aieruak ezabasteko, nahasi.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0009 Oparoa izan zen afaria eta asetuen plazerrezko berotasuna sentitzen zuen gorputzean Klodoaldok oheratu zenean.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0096 Gazta oparo, gazitutako bixugu eta arenke, normalean Urduñan okela jaten bazen ere, eta bi pastel mota, mahaspasaz eta aranez eginikoak ziren bazkarirako.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0081 Ez zuten urrezko kaiolan bezalako janari oparo eta gozorik sabelera eramateko, ez marka hoberenetako edaririk edateko.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.g. urrutikoetxea 0170 Historiak, jakintza aldetik eta estatuko demografiak, eta batipat Gipuzkoakoak liburu honetan soro oparo eta zabal bat aurkituko dute non beren erroak aurkitu, eta era berean non beren ahalmen ikertzaileak aberastu.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1981 0252 Belaunaldi komentual honentzat, saialeku aproposa izan da Jakin, eta euskal kulturarentzat idazle-harrobi oparoa.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0125 Euskara kultur hizkuntza bihurtu nahi badugu, hots, Lizardik hain ongi adierazi zuen nahikunde hura, gure hizkuntza larrekoa noranahikotzekoa hain zuzen, errealitate oparo bilakaturik ikusi nahi badugu, nahi-ta-ezkoa dugu bigarren urrats hori, hizkuntza idatziaren batasunaz hasi genuen prozesoari konplituki buru emateko.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. ureta 0039 Agiri-agirikoa dena da, zuhaitz mota hunen emankortasun oparoagoagatik!.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. ureta 0040 Ulergaitza, ez? Adi: euskara biziko baldin bada ikastetxeetan, Unibersitatean, literatura oparoan, Euskadi guztian edaturiko irakurlegoan biziko da eta gero bakoitzak bere gurasoekin egingo du bere euskalkian.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0294 Europako lurzoru emankorren biomasaren 20-50a osatzen duen talde hau oso heterogeneoa da eta horregatik beste hiru sailetan banatu ohi dira: origohumikoak, materia organiko gutxi duten lurrez elikatzen direnak eta ohizko lurzoruaren geruza sakonenetan egoten direnak; mesohumikoak, lur halaholako aberatsetan eta azaleko estratuetatik hurbil bizi direnak; polihumikoak, txikiak eta hari-formakoak, gainazaletik gertu eta sustraien inguruan oparoak izaten diren partikula organikoak irensten dituztenak.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0151 Horrenbestez, gure giza eta gizarte-bizitza izan daiteke, eta izan behar du gure nobelagintzarako abiapuntu sakon, zabal eta oparoa.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. lasarte 0088 Ikasketetan adierazi ez zuen ahalmena, mekanikan oparo azaldu zuen.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. lasarte 0095 Tere Irastortzaren poesian azaltzen diren gizonezkoez mintzatzera ausartzeko, poema erromantiko eta oparoak idatzi beharko genituzke; halere, ezer gutxi esango genuke, ezaguna bait da Tere Irastortzaren poesia barru-barrutik ateratzen den horietakoa dela, barne-barnetik irteten zaizkion ele birjinak, arrats-koloreko mutil eta gizonak.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. duoandikoetxea 0001 Euler izan da Matematikan, eta behar bada zientzia guztian, egon den idazlerik oparoena.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0127 Berez, bere distira kulturala XIV. mendearen erdiaz geroz haragitzen zetorren, bertako hirien garaialdi ekonomikoaren babesean (Erroma, Florentzi, Milan, Venezia eta Napoles); zatiketa politiko guztiak gainditu ahal izan zituzten eta ekonomia goratu komertzio bizi eta industria oparo bati esker.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0021 Hauxe da, bere garbitasun oparoan, haztamuzko saiabidearen gakoa: Ongi atera den entseguak berretzeko, eta horren ongi atera ez diren entsegu-motak baztertzeko, joera dakar haurrak; ezen berezko segurtamenaren eta ekonomiaren bilaketa bait da honetan ere eragile eta gidari.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0016 Erreinutza luze eta oparoa izan zuten ur-lurreko horiek.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0126 Mendiaurreko lurraldeetan mahastiek eta upategi handiek ardo produkzio oparoa segurtatzen dute.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 1982 0008 Irakasleak, konfiantza emanik, haurren hizkuntz produktibitatea eragiten duenean, bide oparoa eta emankorra topatu du.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0034 Animalien artean hegaztia da leku-adierazlerik oparoena, baserritarrari bere lekua aurkezten diona, baserria aurrez-aurre begibistan ezartzen diona.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0158 Hain bitxi preziatua zenez balea zati askotan ohi zen banatua: izan ere, anitz bait ziren diru-iturri oparo honen mahukaren zain zeudenak.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0080 Hurrengo egunean, herrian gartzelan sartu zituztela zabaldu zenean, gartzelara lo egiteko oheak bialdu zizkieten, eta behar zuten guzia oparo.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0051 Donostiako diru-iturri oparoa merkatalgoa zelako, biztanleria guztiak merkataritzaren eliteen alde jokatzen zuela ematen du.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0149 2. Donostia, aberatsentzako hiria Loraldian metaturiko aberastasun oparoez exkax gozatu ahal izan zuen herri xeheak.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinonimoen hiztegia 0012 Zuei euskararen isuri oparoa hurbiltzea zen gure xedea.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0028 Brattahlid-eko baratzak ez dira Islandia eta Norvegiakoak baino oparoagoak.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0135 Edozein objektu, burdinazko xafla bat adibidez, berotzen bada, igortzen duen erradiazioa gero eta oparoagoa da eta uhin-luzera gero eta motzago bihurtzen da.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0194 Erdiguneko nukleoan gertatzen den energi galeraren kausa edozein izanda ere (burdina helio bihurtze-prozesuaren bapateko hasiera edo neutrinoek sorterazitako energi jario oparoa), ondorioa bi kasuetan izarrean bapateko kolapso katastrofikoa da.

68. 1969-1990 gipuzkera liturgia agustindarren liturgia 0109 Berri ezazu, Jauna, zure Elizan, gure Aita Agustin gotzai eta eliz irakasle santuari oparo eman zenion espiritua, espiritu orrek berak beterik, Zutaz bakarrik izan gaitezen egarri, Zu bait zera egiazko Jakinduriaren iturri; eta egizu, Zu bakarrik billa zaitzagula, Zu bait zera goiko maitasunaren egille.

69. 1969-1990 gipuzkera liturgia irakurgaiak 1982 0900 Oparo ixuri bait digu bere grazia ezaguera osoz eta jakinduriaz: bere naiaren misterioa ezaguterazi digu, bere onginaiez erabakita zeukana, garaia zetorrenean beteko zuena: Zeruko eta lurreko gauza guztiak Kristogan bilduko dituela, Berau buru dela.

70. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0107 Hantxe gelditu zen egun negargarri hartan Parisen gelditu zen bai, landare berriari udaberri oparoak eskeiñi zion ale erne-berria.

71. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Pipari zurrupada aundi bat eman, kea goruntz oparo jaurti, ta abesten asi zitzaigun, zoriontzu, gure mutilla: Maite bat maitatzen det maitagarria...

72. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.j. bergaretxe 0061 Erortzen zaion ura bildu besterik ez, eta orra, bere soroak irabazpide oparo biurtuta.

73. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. oñatibia 0019 Berekin zeramazkin argibideetan, abesbatza sortzeko eman bear zitun lenengo urratsetan aalegin guztian laguntzeko eskatzen zien Agirre`k, ortarako bear ziran ezaguerak eta diruak oparo erabilliz.

74. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. lekuona 0237 Nere osaba iztun aipatu degun ezkero, esan dezagun beste au ere: jakintza-gaietan sartzen danean, benetan entzungarri izan oi dala; adimen argia, esaera neurtuak eta jakite oparoa dituelako.

75. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0209 Bañan, egia esan, ori gora-beera, Aita ernaniarraren prosa oparoari, mami ta ixuri ederra aitortu bearra daukagu: mami bioztun, eta ixuri leun.

76. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak vill 0387 Gorago esan dugunez, erlijio au, bere ofizial itxuran edo tankeran, osasun-erlijioa da, nai baduzu, baiñan ez oparo eta ugari, urri baizik.

77. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0064 Oien esan, aolku ta zuzendaritzapean lan egiñaz, idazle bikain eta oparoa egin zan.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Konstituzio española ama oparoa da: Estatutua, amejoramendua... Euskal Herria lotzeko kate luzea.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Hondarribiko koroari izena jarri zionak ongi zekien talde oso baten lanak bakarrik lor dezakeela arrantzuntziaren egitekoa burutzea, hau da, itsasora joan arrantza oparoa egin, eta kaiara itzuli arraina ekarriz.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Arrainak saldu, biberak, jelak... hartu ondoren, itsasoratu dira berriz ere hurrengo marea oparoagoa izateko itxaropenarekin.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Programa oparoa, tematikaz zabala.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Lehen bezala orain, Vietnamen adiskide min eta fin izango dela, diotsa sovietarrak vietnandar idazkariari; gainera, PKVren fruituak oparoak izango direla espero duela esaten dio, bai deseatzen ere.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Nekazaritzatik bizi zen jendea, lur kaxkarretan gogor eta gogoz lan eginez, baina ibaien iturri oparoak agortu direnean, ez ur ez lur ez uzta geratu dira nekazariak, esan du.

84. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Hemeretzigarren mendearen, hasiera arte bizitza oparoa izan zuen sati praktikak.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0001 G.- Bai, gizona, bota barrabarra Oparo, ugari, asko orduan gertatutakoak, ziur nago ez direla izango neskalaguntzan eta horrelakoetan jazotako pikantekeriak eta....

86. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 Udazken ontan uzta oparoz zitu umotua zuatzetik erortzen dan antzera pozik jaso dugun emaitz bikaiña.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 HOMAXE liburu oparo artan Marañon,Americo Castro, Damaso Alonso, Lain Entralgo, Jose Luis Aranguren... besteak beste beren aletxoa eskeñi zioten.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.g. etxebarria 0001 Eta ez al jatzue adorea faltatuko, eragozpen guztien gainetik aurrera egiteko? Orain ereindako azia, geroago landare oparoa bihurtuko da ta.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1986 0001 Nik aurkeztu beharrik ez duen Martin Ugalde idazle oparoak, El problema vasco y su profunda raiz político-cultural, liburua argitaratu zuen Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintzialaren argitarapenen barnean 1980an.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0001 Jaiotzen diranei oparo laguntzea ez al litzake lenengo lana?.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. gaztañaga 0002 Eta ain maite zuan Euskalerria, emen bertatik bertara naasketan zurrunbillotua ikusten zuanak eta alaxe ikusten dugu, noski nolakoa ikuste ote du eriotzaz bestaldeko ertzetik? Emen saiatu zanak, lagun dezaigula oparoago bestaldetik.

92. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. zulaika 0001 Euskal historia eta antropologiaren irakurtze oparoan bihar 72 urte betetzen dituen don Julio Caro Baroja da gizon hori.

93. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Materia bizigabeari bizia emanik, landare oparo bihurtzen du, edo abere mitiko, eta giza irudi, itxura hain aingerutiarra dutenak, ezen esango bait litzateke bekatuaren ideiaz harunztik daudela guztiak.

94. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Bidai liburu, gidaliburu eta magazinak oparo argitaratu ziren, Europak urrutiko lur eta herrietan zuen interesa bizituz.

95. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. ansola 0002 Halere, lana, esan nahi da, laneko postu berriak, ez dira proporzio horretan ugalduko, izan ere gaurregun egiten den inbersio apurra, eta geroxeago eginen den oparoagoa, hein handi batetan eskulanaren trukekoa izango da.

96. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00016 Argitalpen honetan egindako lana oparoa izan arren, nahiko ezezaguna eta ilunpean gelditua izan dela dio Lino Akesolok.

97. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak hezkaraudia 1999 00011 Jadanik martxan den Hezkuntza-erreformak etapa horren hezkuntza-izaera onartzen du eta eskolak bertara heltzen den haur bakoitzaren ezintasunak antzeman eta konpentsatzeko orduan duen eginkizuna azpimarratzen; hortaz gain hazkuntza eta garapen pertsonala indartzen dituen aukera oparoak eskaintzeko leku pribilegiatua ere bada eskola.

98. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak hezkaraudia 1999 00029 Gainontzeko haurrek, kideek, funtsezko roposena dela, gizarteratzeari esker eta ikasgelako lanari esker bultzatuko duezeregina dute bertan, elkarreragin oparoak sortarazten baitituzte.

99. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00120 Nolanahi ere, haraneko biztanleek han segitzen zuten, izarretan idatzita baitzegoen noizbait lur oparoa bilakatuko zela.

100. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/dbh 00073 Urtean bi uzta oparo jaso ohi zituzten eta lurrak lantzeko idiek tiratako goldeaz baliatzen ziren. Hegazti-granjak ere bazituzten eta abeltzaintzan ere aritzen ziren.

101. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 Jadanik hainbat aldiz aipatu dugunez, gizakiarentzat baliabide iturri oparoa dira ibaiak eta beraz, aintzinatik ustiatu izan dira. Zenbait herrialdek ura eskuragarri izateko sistema sofistikatuak garatu zituzten.

102. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00097 Erretorikaren erabilera oparoa eta egokia egiten du.

103. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0141 Lodia zen, halako hazitzar hartatik irten behar zuen muluak ere derrigor oparoa izan behar bait zuen.

104. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0141 Oparoa esan al dut?

105. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0309 Idazlearen etorkizuna are oparoago barruntatzen da.

106. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00091 Egia esan, Eguzkia energi iturri oparoa da, eguzkiaren erradiazioa eraldatuz gero energia nuklear kantitate ikaragarria lortzen baita.

107. 1991> euskara batua ikerketak e. arana 0018 Kazetaritzari buruzko jarrera liberaletatik hasi eta newsmaking-a lantzen dutenen bitartekoa oparoa da, lanbide honen ingurukoak ezagutzeko orduan.

108. 1991> euskara batua ikerketak e. arana 0227 Edukin-azterketa koantitatiboaren emaitza oparoa ordenatuz, atal honetan lau azpiatal definitu ditugu.

109. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00004 Sarritan euren hiriko bizitza zein oparo eta zoriontsua zen esanez, eta zein tresna harrigarriak zituzten kontatuz idazten zuten: ez-dakit-zenbat- pulgadatako telebistak, elektrogailu modernoak, erabilera gutxiko beste aparailu elektronikoak, kotxe arinak, eta batzuk, txakurra.

110. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00114 Burua altxatzeaz batera begi gandotuak itxaropenaren ispilu diren hitz urreztatuetan murgildu dira, arbelean etorkizun oparoa islatuz:

111. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0150 Inspirazio-iturri oparoa, inondik inora.

112. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00111 Bide zuzenetik eraman zuen zintzoa,
bere anaiaren haserretik iheska zebilenean;
Jaungoikoaren erregetza erakutsi zion,
eta gauza santuen jakinduria eman.
Ondoren ona eman zien haren ahaleginei,
eta sari oparoa haren lanei.

113. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00279 Etxe hau sagaratzeko
[etxe honen sagaratzearen urtemuga ospatzeko]
gaur hemen bildu zaituzten zeru-lurren Jaun eta
Jainkoak eman diezazuela oparo zeruko bedeinkapena.

114. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00093 Atzean geratu ziren bainuetxea gorenean zegoeneko sasoi oparoak; atzean lorategi txukun maitekiro zainduak, bidezidor garbi kiribilak, zilarrezko urmahel osasuntsutan elkarri basamailukiak eskeintzen zizkioten kategoriako bisitari dotoreak.

115. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00025 Maritxu gogo biziz egoten zen zain urteroko apirilaren zazpia noiz etorriko, halako mutil oparo eta osasuntsurik ez baitzuen sekula ezagutu, bere maitale andanaren artean.

116. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 Ostegunean, ordu bietan puntu-puntuan, hirugarren pisuko estudianteek balkoi handian bazkari oparoa egiten zuten bitartean, garraio-etxe bateko furgoneta banatzailea gelditu zen jauregiaren aurrean.

117. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00211 Ez da atsedenik urtea ez bada frutatan oparoa izan edo ardien umealditan edo Cerestar lastozko azaotan, eta bildutakoarekin ez baditu ildoak zamatzen eta ez baditu aletegiak gainditzen.

118. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00034 Udako eguna zen, oparoa Andaluzian: lertxuntxoak elikadura bila zebiltzan

119. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00150 Zorionez, hau ez da ezinezkoa, iturri garbira joatea nahikoa da, kronistetara, alegia, Lisboako Setioaren Historiara, urrutirago gabe, Raimundo Silvak bere mahai gainean daukan horretara, hain zuzen, oso oparoa da, orrioi begiratu bat ematea baizik ez da, bilatzea, aurkitzea, informazioa iturri onekoa da,

120. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0040 Mundu estu batean bizi ziren, alde guztietarik pagadi oparoak inguraturiko haranean.

121. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0023 Trinidad mendizerrako inguru hura egunen batean irla osoko kakao eta kafe plantaziorik oparoena izatera irits zitekeen, oihanaren lekuan landareetarako terrazak eraikiz hango izadi jori ikutugabea gizonaren nahiaren mende jarri eta gero.

122. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0072 Eskuetatik helduz Axun esan nionean, bere begietan eguzkiak beroturiko natura argi eta jorira eramango nindukeen bide oparoa ikustearekin batera, bidea asmatu ezinik zebilela igerri nion.

123. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0104 Begi urdin haietara bere so zohargia kendu gabe lau urrats atzera eman eta astiro eta patxadan kendu du nikia, bular tente oparoen ikuskizuna eskainiz.

124. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0014 Noiz edo behin mozkor bat sartzen zuten gauerako, baina gehienetan krimenaren mundua ez zen oso oparoa izaten Montereyn, eta Danny bakarrik sentitzen zen.

125. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0259 Entzutean, uhin epelak bularraren kontra jo eta bihotz barreneraino isurtzen zitzaizkiola sentitzen zuen; taupadak neurritsuagoak ziren eta, aleak lur oparo hezetuan eta sakon goldatuan bezala, pentsamendu sortak bizkor eta adorez hazten ziren bihotz barruan, gozo eta eder loratzen ziren hitzak, soinuen indarrak ernaldurik.

126. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0014 RUNEK, IZARREI, EGUZKIARI ETA JAINKOEI ESKERTZEN ZIZKIETEN BERAIEN CHACRA OPAROAK, UZTA UGARIA, LUR EMANKORRAK, CHACRAREN FRUITUEK ESKEINTZEN ZIETEN ETORKIZUN SENDOA.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak athletic club 00191 Teknikari britainiarrak Bilboko kazetariak haserretzen zituen bitartean Athletic taldeak Ligako lehen postua lortu zuen eta 1969ko azaroaren 23an Javier Clementeren joko oparoa galdu zuen, Sabadell-eko partidua amaitzeko lau minutu falta zirenean Marañonen oinetan erori baitzen.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00015 Eraikuntza publikoak, tenpluak batez ere, monastegiak, eta lau dorretako gaztelu bereziak, gailurrean jasotako buruhormadun eraikuntzak, estalkian koroapen bezala tximini gotiko oparoz berotutako areto dotoreak eta, kupuletan arkitektura berak gordetzen duen boterearen tasunek koroatzen dituzten dorreak Akize eta Aquae Tarbelli zaharra eta Lapurdum zaharreko Baiona osatzen duten lurralde zabal batetan naharo banaturik daude, aintzinako Aturri ibaia mugarriztatuz, zeinak ez duen erabaki garbirik hartzen bere urak Baiona inguruan itsaroratu ala iparraldera garraiatzeko, Capbretonetik hurbil.

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak touring 00102 Lehenarena izan bazen ekipoa Hirugarren Mailara igo eta bere agintaldiak iraun zuen bitartean kategoriari eustearen ohorea, bigarrena izan da, zalantzarik gabe, Agustin Zenborainekin batera, klubaren euskarririk finkoenetakoa. Taldearen aldeko lana gogotik egin zuen bere bizitza osoan zehar eta klubari eman zizkion bere ahalegin oparoenak.

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak dantza 00255 Basauriko San Migel Elizatean Nafarroako folklore oparoaren atal batzuk ikusteko aukera izan dugu, Erriberan hasi eta Bortzirietaraino, Erronkaritik Sakanaraino.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00048 Berri triste bat adierazi beharrean naukazue, eta ziur nago hiri honetan eragin duen hunkimendu triste bera egingo diela irakurleei. Bada Donostian poeta guztiz herrikoi bat: bertako semea, ikasketez urri, baina argitasun harrigarrikoa, irudimen bizi eta oparokoa, suhar eta sentimendu goi eta garbiz beteriko bihotzekoa; poeta hau Ossian antzeko bat duzue probintzia hauetan; bere kantak, askatasunaren kontzepturik nobleenean oinarrituak, ahoz aho dabiltza hala ondra nazionalaren defendatzaileetan nola dama aristokratikoaren gelan errezitatuak edo baserrian, mendian, mendeetako zuhaitzaren gerizpean eta ohiko dultzainaren doinuan.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sm 00038 Bestalde, Pirinio mendien bi alderdietako toponimian euskara mintzatuaren lekukoak ditugu. Honetaz bilketa oparoa eskaini zigun Joan Corominasek. Aragoi aldekoa bereziki Juan A. Fragok.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gerra zibila 00112 Errepublikaren aroa oso emankorra izan zen kazetagintzaren eremuan. Hego Euskal Herrian, errate baterako, 18 egunkari kaleratzen ziren: ia-ia korronte politiko-ideologiko guztiek beren bozeramailea zuten. Baina gerrak kazetaritzaren urrezko urte hauek hondoratuko zituen, iritzi aniztasun oparo batetik Mugimendu Nazional frankistaren halabeharrezko margo bakarreko panoramara pasatuz.

134. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00095 Sinonimoen erabilera oparoak, esaterako, hizkuntza normalizatuetako idazlanetan ez bezalako garrantzia hartu bide du Axularren obran, baina zenbaitetan erraz pentsa daiteke autore ezberdinek egotzitako asmoak baino ez direla urdazubiarraren liburuan ikusten bide dituzten funtzioak.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: asmo-iztegia, xi-xii 00012 Nolanahi ere, bidelagun oparoa aurkituko dute orrialde hauetan.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 00061 Hori dela eta, pinturaz baliatzen dira eta, aurreragoko faseetan, urreztadura eta beste tratamendu oparoago batzuk erabiltzen hasi ziren.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00065 Nik ez dut orain aztertuko ea nobleen eta herri xehearen arteko herentziazko bereizketa hori egokia den ala ez gobernu batean, edo beharrezkoa den monarkian; ezta egia denentz nobleziak erdiko botere bat osatzen duela, bi muturren gehiegikeriak mugatzen dituena; edota, litekeenagoa, bere buruaren eta besteren esklabo den gizatalde bat osatzen duela, konfiantza eta itxaropen isuri guztia esparru txiki batean gordetzen duena, Arabiako basamortu hareatsu ikaragarrietan nabarmentzen diren islatxo alai eta oparo horien antzera

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00018 Pompaelo-Iruñeara heltzen zen, eta handik Ebro Bailara oparoko beste hiri batzuei, Cesaraugusta edo Turiasso kasu, lotzen zitzaien, Tarraco bertara iritsi arte Ebro Bailarako alderdi horrek erromatar garaian zuen botere ekonomikoak pixkanakako landakotzeari utzi zion bidea III. mendeko krisiaz geroztik, ondorio gisa merkataritza trukeak uzkurtuz.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00452 Hau da, burdingintzaren gainbeherak eragin txarra izan zuen jauntxoen diru-sarreretan, baina nekazarien sarreretan ere bai, industria oparoa izan zenean pertsona eta familia ugari... esne-mamitan bizi ziren, eta horren ondorioz, behar-beharrezko janarien truke prezio onak ordaintzen zituzten eta horrela nekazarien klase errespetagarriak nekazaritza-lanen ahaleginengatik saria lortzen zuen.

140. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0220 Honela, azalgarri deritzo testuinguru kontzeptu oparoegiaren zein aditzeko modu jo duen begiz adierazteari (hizketalagunak, hauen egoera eta zeregina, beroiek dakitena eta jakintzat ematen dutena, hizketa-kateak hizketaldien txandaketan duen tokia...), halaber topic/comment (mintzagaia/galdegaia) eta prosodiazkoak saihestearen arrazoiak aditzera emateari, besteak beste.

141. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0019 Alegia, 80ko hamarkadan Euskalerrian eta Espainian arrakasta, onespen eta osperik handiena jaso duen euskal literatur lanaz ari gara, eta oraintsu egiten ari garen euskal literaturaren historia behin behingo honi dagokionez, 70eko hamarkadan egin zen literatur eraldaketa nagusienaren fruiturik umo eta oparoenaz dihardugu halaber.

142. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0087 Baina, hazia ereinda zegoen, eta nahiz eta hasieran aurkitutako lurra oso oparoa ez izan, piskanaka piskanaka garatzen hasi zen.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0116 Arrantzaleez gain, nekazal giroko tipoak ere hautematen ditugu Bienabe Artiaren lanetan itaurlariak edo segalariak, kirolariak aizkolari eta pelotariak, jaizaleak musikari eta alarde-mutilak, eskaleak, preso eta mozkorrak, erromesa, kristeroa, arlotea eta mozorroa, guztira ere erretaula jori eta oparoa osatuz.

144. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.k. igerabide 0010 Arrazionalismoaren ondotik datorren teknokraziak kontsumoaren ugalketa itxuragabea dakar, maila orotan, azkenik alienazioaren iturririk oparoena bilakatuz, paradojikoki.

145. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1995 0061 - Egunkarietan, eta bereziki, Euskaldunon Egunkarian bertso-saioei buruz ematen den informazioa oparoa izanik, egokia den ala ez ikusi behar da.

146. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1995 0079 Batzorde honek aztergai izan dituen gaiei (ponte-izenak, deiturak eta leku-izenak) exonomastika alorrekoak gehitu zaizkio, euskararen ofizialtasun egoera berriak hala eskatu ziolako, aurreko urteetan hasitako bideak fruitu oparoak eskainiz.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0148 Borrokaldi baten ostean, gerlariak eta emakume laguntzaileak itzultzen zirenean, nagusiak ehizaldi oparoa egiteko agintzen zuen.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0013 Horrela, zainak estu mantenduz loraldi oparoagoa eragiten da.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0009 Garai horretan natura oparo, gainezka, egoten da eta bizia nonnahi ugaltzen da.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0127 Gozamen materialen kontuan, demokraziako hiritarrik oparoenek ez dute herriaren aldean oso bestelako gusturik agertuko, bai, herriaren baitatik irtenak direnez, gustu horiek benetan berenak dituztelako, bai horien menpe jarri behar dutela uste dutelako.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0245 Brasilen, Amazonas ibaiaren bokaleko indiarren artean, gizon batek bere sexu-organoen tamaina handitu nahi duenean, uretako landare zuri baten fruituaz jotzen du; aninga deritza, eta ibaiaren ertzetan hazten da oparo.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0028 Euskal margolaritzak bere heldutasuna lortuko duen ibilbide luze honetako kontakizunarekin jarraitu baino aurretik, modernotasun artistikoa agertzear dagoenean, historiazko margogintza landu izan zen aldikada labur baina oparo bat aztertu behar genuke.

153. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gaztentz/7 0081 Amsterdam oparoko artistarik estimatuena bihurtu zuten bere erretratu, paisaia eta eszena bibliko eta historikoek.

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirreazkuenaga 0015 Jende gehien enplegatu zuen iharduera ez zen, derrigorrez, etekin ekonomiko oparoenak ekartzen zituena: adibidez, ohizko burdinolen bidez lortutako etekinak laborantzan eskura zitezkeenak baino ugariagoak ziren, hainbat eskualdetan.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jugoslavia 0036 Ekonomikoki atzeratua izanik energia elektrikoaren eta lehengaien ekoizle zen Serbiak, Hegoalde pobrea Iparralde oparoaren kontra bultzatu nahi zuen...

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ovniak 0045 c) LURREAN BIZITZA OPAROA MANTENTZEKO AUKERA.

157. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0027 Ikuspuntu estetikotik ikusita, gerra - Marinettiren iritziz - zentzuentzako festa bat da, energia erabilera oparoa eta prozedura higieniko bat, ez prebentziozko zentzuan, aktibo eta (...) bezala.

158. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0174 Gogoratu ditugun garaietan (Uholdetik berehalaxe), Grezia oraindik arras inzibilizatua zen (galoek, aldiz, esandako kultura oparoa zuten).

159. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0111 Euron garaiko gizaseme ospetsurik gehienek lez heleniar eziketa oparo eta bikaina izan zuten erromatar gogoetaren ordezkaririk jatorrenak izan ziren.

160. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arrieta 0086 - Lur landutako lautada oparoak.

161. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0004 Baina amorotoar honen bizitzak oihan joria dirudi: altxor bete-betea, aberatsa, oparoa eta atsegina aurkitu dut.

162. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0111 Danadala, erromatarrekin adiskidetasun paketsuan, bere inguruan eta baita bere baitan ere, uri bikaiñez orniturik, eta lenen maillako bide zabalez oparo gurutzaturik, ederki gertutua aurkitzen zan Euskalerria, bai beintzat gizarte-bizitzaren aldetik, Kristo'ren Berri Onaren etorrerako.

163. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0046 Zurrutak batak besteari eskeinka oparo.

164. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak x. azurmendi 0165 Ez, agian, garai batean bezain oparo eta sendo.

165. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00050 Etxekoandreak beste edozein aiña langille dirala argi ta garbi dago. Orregatik bear dute babestuko dituan eta bere sari eta guzti zaartzaro oparo bat lortuko dieten Alkartasuna: Etxekoandreen Sindikatoa.

166. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00180 Kanpoan gisa ezin ibili
kartzela hontan oparo;
kartzelan denak zenbaki gera
ta zu ez zera gehiago.

167. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11706 f) Goi-mailako kirolean etorkizun oparoa izan dezaketen kirolariei laguntza teknikoa eta ekonomikoa ematea.

168. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00040 Iturri oparoa aspaldiko liburu eta idaztietan euki du, bañan berriemallerik garrantzitsuena erri xea izan du, erriarekin bizituaz bearrezkoa zun guztia lortu du liburako; oraiñ dala gutxi aditzen nion; Orexan nengola zerbait ganorazkoa, esaldi jatorren bat, entzuten niotenean baserritarrai paper mutur batean apuntatzen nun, eta egunero billatzen nun zerbait balio zuna nortasunaren konturako.

169. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00021 Daukagun eredu bakarra zineman erakusten zaizkigun tamainak, errekorrak, hezetasun oparoak, arnasestu asmatikoak eta garrasiak dira, eta, gero, imitatzen saiatzean ez da halakorik gertatzen. Bien bitartean, ez dakigu gure bizilagunek zer-nolako sexu harremanak dituzten, ez dakigu benetako ereduak zein diren, agertzen du Elberdinek.

170. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00027 Arazo honi buruz, Blanca Martinez del Amo eta Jose Manuel Ranz zientzilariek gizakiarentzat baldintza klimatologirik oparoena zein den aztertu dute 1999ko Metereologi Egutegia osatzeko garaian.

171. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00027 Aditu hauen esanetan, tenperatura oparoena 19 gradutik 25era bitartekoa da, eta hotz-bero honekin bihotzekoa izateko arriskua ere gutxiagoa dela esan dute.

172. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0037 Auritzen 1869garren urtean sortua, mediku famatua izan zen ogibidez eta izkribatzaile handia eta oparoa.

173. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0028 Emakume hau ezaguna baldin bada australiar literaturan, eleberrigile klasikoa eta sakona izateaz gainera bere aurretik hain sakon eta oparo australian inork landu ez zuen gai bat jorratzeagatik da: bikotea.

174. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1997 0019 Asteburu oparoa afizionatuetan

175. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0013 Bai, folklorea, ze arraio gertatzen da folklorearekin, ze erru ote du legezko flamenko andaluziarrak, zergatik, berriz, gure koblalari lokalak baztertzen ditugun?; zergatik, zerrendari ekiterakoan, ia oparoz euskaltegietan ni bezelaxe inmigrante helduok euskalduntzen gaituzten irakasleak ikastoletan datorren belaunaldiarekin bere lan oinarriagoaz nortasuna bermatzen digutela ez aipatzeko eskala sozialaren sestran mespretxatzen ditugun?

176. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0011 Duda izpirik gabe ezohizko kolaboratze honek zientzi emaitza oparoa lortu du.

177. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. añaga 0030 Jakinduria, teknika ta aurrerapenak oparo lortu edo eskuratu dituztelako, arro dabiltza gaurko gizakiak: dena badezketela uste dute, beren gaiñetik edo berak baiño goragotik iñoren babesa bear dutenik ez dute uste.

178. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0008 Aurtengo Nafarroa Oinezen antolatzaileak, Paz De Ziganda ikastolak festa honen girotze eta ezagupenerako egitarau oparoa eratu du urriak 20a aurretik.

179. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Denborak, ordea, argitu digu arazoa ez dela, horrelako portua iristea, baizik eta, ibaiaren emaria gero eta oparoagoa izan dadin, gero eta itsasoratze zabalagoa izan dezan.

180. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0014 Iñoiz baiño bearrago ditugu aize garbia gaurko gizartean eta ori, mendiak oparo eskeintzen dizkigu.

181. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1994 0041 Aldizkaria Pio Larrañagaren liburudendan saltzen zen; 1928an Gasteizko euskaltzale batzuk Baraibar Taldea sortu zuten Eusko Ikaskuntzaren barruan; F. Belaustegigoitiak, Aita Olabidek eta Odon Apraizek (baita gerraondoan ere) lan oparoa egin zuten arlo desberdinetan.

182. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0008 Bistan denez uzta oparoa Tolosaldekoa.

183. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0021 Kontuan izan behar da, manejatzen ditugun soldatak oso urriak URRI.- Murritza. Aurkakoa: ugaria, oparoa direla; kazetari asko musutruk MUSUTRUK.- Dohainik. Gratuitamente lanbidea ikaste aldera IKASTE ALDERA.- A cambio de aprender.

184. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. iraola 0030 Horretaz, ordez, azterketa linguistikoa egiterakoan mintzatuko gara oparoago.

185. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. iraola 0030 OPARO.- Joria. Abundante.

185 emaitza

Datu-estatistikoak: