XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0228 Domeka goizean, ez egoan edoi bat zeruan, aizerik bere ez, ta itxasoak osin bat irudian, ain egoan bare ta baketsu.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak euzkerea 1930 0408 Ludijan nai dabenak
Bixi jolasean,
Ezin leike edan urik
Jauna'n oxiñean
.

3. 1900-1939 gipuzkera poesia ea 0137 Izarrak Bidasoa'ren
osin baretsu-garbia
maitena duen garayan
sortzen da nere irudia
.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a itzaldia 0392 Apala ta otzana ta ur-ila de Genesarettko itxasoxkoa, auzoko mendiak txulo batean osin bat bailitzan daukatena.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. furundarena 0029 Orduban bai gogoratzen dirala, umetan ibiltzen giñan tokiak, leku ayetako lore pollitak txori-muñoak, baserri zarrak, untzes jantziak, eta osiñ beltzez inguratuak.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Egualdi txarren santsua zebillen: bildurtu giñan atzerritarren egalez aldian gabiltzanok: gure altxorpide guziyak osiñera zijoazen; bañan ez da orren txarto-marto geratu.

7. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0050 Anitz lore ta kimu eztanda bearrez...
Ak, baiña, eztau iñundik ezpan-ertzik lorez:
Bizitz-argi bagerik osin agortua,
Izaki oroz etsi ta arrazoiz uldua...

8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0107 Zingira sakonean bizi zan ugarazio bat, bidetik aldendu samar; beste bat, aren auzokoa, bide egaleko osiñean.

9. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0125 Osin-ondoan aurkitu ebazan itun besarkaturik.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Untza zuan aterpeak sarreran, osiña ondoan, bidetxigorra aurrean, ardi-borda izan zuan gero goiko aldean.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0003 An barrenean, errekasto bat, adelfa eta erratx-belarrekin, eta errekazuloak odolbelarrez, eta dulkamaraen ale gorriak eta osin sakonak, beren ezpaiñetan, zuzi berdeen antzo, palmondoak azten zirala.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0170 Gogoaren osin sakonak inork bezain sakon so egin zituen, eta itz borobilez, lilura arin, uste uts eta bururakizun ikusgarriak erein zituen irraidaka.

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia f. krutwig 0002 Mundua iausten da hosin beltz-beltzetan,
Ber hunen ametsok aphurrtutzen dira;
Ezer eztago lo tzarr bat benetan
gure mundua da, gu gaz iolasten du;
Laindoko Legeak bere kanon gora
Eman dio 'baikaitu nahi añendu.

14. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0108 Eta oyan-ziar bijok alkarregaz juan ziran, oxin (pozu) batera joarte.

15. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0108 Oxinian bertan eguan urre orizko txinddija.

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0124 Onezaz gaiñera, Intxalde'ko alabea konturatzen ez bazan be, biotzaren atean sentipen barri batek dei egiten eban, batzutan zorion-zeru bateraiño eroiana, eta bestetan atsekabezko oxin baltzera....

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartea/oho 0056 Hainbat faktore izan behar da kontutan: Menditiko hurbiltasuna, euri-jasak, ibaietako ur-hustirapena, osin eta ubideak, itsasotiko hurbiltasuna eta klima.......

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0124 Garai batean zekaleak ehoteko edo osinetako ura azaleratzeko erabiltzen zen.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura non daude pandak? 0006 Leizeak gaindituz, hosinak inguratuz eta pasaahala harriak amileraziz doa.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0096 Horrela ulertuta, ulertzen da, Madrilek noizbait ETA solaskidetzat onar lezakeelako ideia hutsa, pentsamendu sakrilegoen osinbeltza iruditzea jende horri.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0082 Osin batetan pilaturik zeuden ahalmen guziak bat batean jali nahi baliren espresatzen dira.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0139 Hemen bai, bere lehen obra honetan, arras geroago ez bezalako interpretazio eta balorazio bat egiten dio Erreformari, Luterori: Hosin horretatik (jeinu alemanaren barne-barneko indar ezkutuen hondotik alegia) erne da Erreforma alemana: haren koralean soinugin zuen lehen aldiz musika alemanaren etorkizuneko aireak.

23. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Bañuetarako egiña izan zan etxola bat bota nai dut, eta osiña garbitu gañera.

24. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 - Lendabizi, Andrea, etxola ikusi bearko dugu - erantzun zion Semka`k zaldunki -; osiña ere ikusi bearko dugu kontuak egiten asi baiño lenago.

25. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Osin guztiak ez bait dira berdiñak izaten.

26. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Bost rubloren sariz artu genduan etxola lurreratzeko eta osiña garbitzeko eginkizuna.

27. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. euskitze 0003 IV. Eder osinak ur putzu itsas xokoa amultsu magalak uda sargoria du negu gaitzetsa elurtsu.

28. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00021 Poema bakoitzeko berbetan hasten dira nire larriak tristuren osinetik urteten, norbaitek han barruan kristalezko eskailerea jarri baleu lez.

29. 1991> euskara batua ikasliburuak gie hizkliter 0028
1. Anpulua: 1. gerezia; 2. negarra; 3. zabaldia; 4. tipula.
2. Muzin egin: 1. gaitzets(i); 2. korrika egin; 3. geldi(tu); 4. turuta jo.
3. Naharo: 1. pobre; 2. argi; 3. botila; 4. ugari.
4. Osina: 1. lasaia; 2. lorategia; 3. hezea; 4. leizea.
5. Otordua: 1. jatordua; 2. taloa; 3. tortila; 4. loaldia.
6. Oldar(tu): 1. blai(tu); 2. beldur(tu); 3. eraso; 4. bultza(tu).
7. Sorbalda: 1. bizkarra; 2. gorreria; 3. haizea; 4. galdekizuna.
8. Eupatza: 1. antzerkia; 2. gaupasa; 3. korrokada; 4. zuhaitza.
9. Suzia: 1. zuldarra; 2. zukua; 3. su urdina; 4. lastargia.
10. Ubidea: 1. ur lasterra; 2. erretena; 3. bide estua; 4. kupela.
11. Katramila: 1. mataza; 2. ohantzea; 3. tximeleta; 4. kaltea.
12. Lardaska(tu): 1. orraz(tu); 2. erdiets(i); 3. honda(tu); 4. leher(tu).

30. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0077 Aingeru amorosari zer gertatzen zitzaion ba, orhoitzen?
Haurra bere baitan galdua.
Paper xurian, zaldi bat urdiña, bi hegalekin, jalgitzen
ari. Haurrak dio horrela paperretik hegalda ditaikeela eta
joan menturaz Pekinera edo Borneora. Orain zuhaitzak
sortzen, luzatzen eta haurrak dio hain hainbertze
haundituko direla nun zerua hunkituko duten eta
pintatzen ari den erreka hori zabalduko dela, itsaso
bilakatuko dela eta munduko arrain bitxienak, mola
molak hain beldur egiten dautatenak (haurra xamurki
nitaz trufatzen da), arrain gabargiak, Groenlandeko
himantolofa, bi mila metro beheitietako osinetan soilik
aurki daitezkeen zintzur-handiak, eta oraino beheitiago,
lau mila, bortz mila metrotako hondalezeetan mugitzen
diren lasiognathus saccostomak eta gigantactis
macronemak, eta bertzeak ere, argiz egarri diren arrain
hegaldariak eta ere nik hain maite dituztan
itsasugaztunak, zeri oniegiak, beluga xuriak, delfin
jostakinak, han biziko direla.
Haurrak haur direlarik. Desiraren hegaletan.
Haur direno...

31. 1991> euskara batua literatur prosa t. irastortza 00178 Erromantizismoaz geroztikako lehen idazle haiek hala nahi izan zutelako izan ala ez, kontua da idazletza ofizio bihurtu orduko, sarri izan garela mundu zabalean bere inspirazioaren ura zein osinetik jalgi ote zen jakin nahirik.

32. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00089 Ez da eskasa Axular horrelakoetan: Itsutasunaren itsua! erhokeriaren erhoa! uste baituzu ezen gero, hemendik urthe baten edo biaren buruan, orai baiño bekhatu gehiago duzunean, hosinean barrenago zaudenean, eta orai baiño flakoago zarenean, aisekiago, eta errazkiago ilkitko zarela. Iltki bekizu erhokeria hori burutik! egotz ezazu zeure gogotik! eta sinhets ezazu geroago gaitzago izanen dela (86 or.). Ha gau luzea, gau beltz, ilhun, izigarria, art-urratze gabea, oillariterik izanen eztuena, sekulan argituko eztena, eta ez akhabatuko! (599 or.).

33. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0220 Azken alde honetatik LEVINSONen lana betetzear zegoen hutsune larriaren asegarri izan zen bermoduan itzulpen ezaren ondorio zitekeen ingelesezko mundu eta gaztelaniazkoaren arteko osinaren aringarritzat jo daiteke iruzkingai dugun hau.

33 emaitza

Datu-estatistikoak: