XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0102 Eta egilearekin zintzo jokatu dutenak txalotu bezala (77) Jakina, honek ez du esan nahi jatorrizkoari eutsi dioten guztiek erabat asmatu dutenik Mitxelenaren ustez. Xehetasun filologikoak (eta bestelakoak) tartekaken ditu, aldizka, paratzaileak eta berak elkar hartzen ez dutenean (Lekuona zaharra, Geron (1954b); Labaien, Biotz-begietani buruzkoan (1956c); Irigoien, Lardizabalen lanean (1957f), edo Omaetxebarria gramatikari gorentzat daukanak krestomanian, eginean (1959h), esate baterako). Hauk ere, zoko-garbitzearen eta zimentarri sendoak paratzearen seinaletzat hartzen ditut. jipoitzen ditu Mitxelenak begirune-eza islatzen dutenak, bistan baita nolako arriskua ikusten duen Mitxelenak arlo honetan: lehenarekin etetekoa, alegia (78) Klasikoekiko jokamolde arduragabea, euskaldunengan are larriagoa da. Euskaldunak behartsu garenez gero, ezin gara aberatsak bagina bezala jokatu. Horrelakorik, egia, ez zaigu guri bakarrik gertatzen, gaztelerazko zenbait klasiko ere, gehientsuak ez badira, gehiago aipatzen baitira irakurri baino. Aberatsek galera handirik gabe egin dezaketena, ordea, ez zaie behartsuei egoki. Eta nor gu baino behartsuago gai honetan? (1954b:39)..

2. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0102 Paratzaileek gogoak eman bezala aldatu dute jatorrizko testua, bai axalez eta bai mamiz, eta hori, Mitxelenarentzat ezin onartuzkoa da (79) Horregatik zirtatzen ditu tarteka hobetu, zuzendu eta antzeko aditzak: Argitaraldi berria, osoa ez bada ere, lehenbizikoari darraio, ez geroago agertu zen edizio zuzenduari. (1957f:94). A! Bertsoak, jabedunak eta jabegabeak diren direnean daude, ezertxo ere aldatu gabe. (19601: 144). ...oraingoa, behar bezala, lehenari darraio, hurrengoetan agertu ziren hobekuntzak orrialdeen behe aldean bazterturik. (1962s:82). Eta, horrexegatik txalotzen du, esate baterako, Auspoakoen jarduera: Diodan gai hauek egileak utzi zituen bezalaxe, batere orrazketarik gabe, argitara dituzte Auspoakoek. Arras txalogarria da jokabide hori: gai biluzkorriek dute hor axola, ez horien apaindurak edo apaindurarik ezak. (1961j:55).

2 emaitza

Datu-estatistikoak: